Zuzenak al dira honako hiru esaldiok?
Besteez gogoratzeko esatera etorri zara.
Besteez gogora nadin esatera etorri zara.
Besteez gogora nadila esatera etorri zara.
Hirurak zuzenak dira Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 136. or. liburukian ikus daitekeen bezala. Zalantza gehien, agian, hirugarrenak eragiten du (esan aditzak onar ote dezakeen subjuntiboa + -(e)la menderagailua); baina hori ere onartzekoa da, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 142. or. liburukiko argibide-adibideetan ikus daitekeenez.
Ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (eskatu, agindu, gomendatu, proposatu, aholkatu …dadila /dadin)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa eta -tzeko (izorra gaitezen / izorratzeko egin dute)" (JAGONET), "Aginduak/aholkuak ematea: agintera eta subjuntiboa (ez ezazu / ez dezazula / *ez ezazula; ez beza / ez dezala / *ez bezala)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (opa diogu zeruan goza dadila / goza dadin)" (JAGONET), "Helburua adieraztea: Subjuntiboa eta -tzeko (ikus nezan / ikusteko)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (etor dadin / etor dadila esan dit)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.