JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (opa diogu zeruan goza dadila / goza dadin)

Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia begiratu dut eta adibide hauek aurkitu ditut [OEH:opa izan] sarreran: Merezi du eta opa diogu zeruan goza dadila. Nik opa diet zeruan gerta daitezela. Luzaroan dabilela opa diogu. Orain opa dut izan dezazula zeruetan deskantsua. Zeruak opa diezagula osasuna eta eguneroko ogia.

Horiek horrela, jakin nahi nuke -(e)n bukaera ere zuzena ote den.

Onartzekoak dira opa izan aditzaren mendeko -(e)n menderagailudun subjuntiboak. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 137. or. liburukian ikus daitekeenez, -(e)n da, hain zuzen, nahia edo desira adierazten duten aditz gobernatzaileen menderagailu ohikoena subjuntiboetan, -(e)la baino areago.

Salbuespen gisa edo ematen da halakoetan -(e)la menderagailua (opa diogu zeruan goza dadila), eta, esan bezala, -(e)n menderagailua da osagarri arruntena nahi(ago) izan, gura(go) izan, opa izan moduko aditz gobernatzaileentzat.

Galderan aipatzen den OEHko opa izan sarreran, badakar halako adibide bat: "Opa dezun ezkero neronek erakutsi deizudan".

Horrez gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (etor dadin / etor dadila esan dit)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (eskatu, agindu, gomendatu, proposatu, aholkatu dadila /dadin)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa eta -tzeko (gogoratzeko / gogora nadin / gogora nadila esatera etorri)" (JAGONET).

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper