JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (etor dadin / etor dadila esan dit)

Subjuntiboko adizkiek -(e)n atzizkia hartzen dute, batzuetan, eta beste batzuetan, -(e)la.

Noiz erabili -(e)n eta noiz -(e)la? Etor dadin ala etor dadila? Joan zaitezen esan dit / joan zaitezela esan dit? Biak onartzen dira? Noiz bata eta noiz bestea?

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 136. or. liburukian dago galdera horren erantzuna. Labur esanez:

- -(e)n da menderagailu nagusi eta orokorki erabiltzen dena.

- -(e)la erabiltzen da Hegoaldean eskaera eta agindua adierazten dutenetan; baita Iparraldean ere, zenbaitetan, agindua adierazten duten predikatuekin.

- -(e)la erabiltzen da, oro har, mendeko perpausa, perpaus nagusitik bereiz denean edo lokabe-itxura duenean: Horixe nahi dugu, ondo senda dadila.

Horrez gainera, ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (eskatu, agindu, gomendatu, proposatu, aholkatu dadila /dadin)" (JAGONET).

Zernahi dela ere, Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik eman kontu horretaz; hemen, gramatika deskribatzaileek esaten dutena jaso da.

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper