Helburuzko esaldietan, subjektu berbera denean esaldi nagusian eta mendekoan, subjuntiboa erabil daiteke? Adibidez: Leihora hurbildu nintzen, kalea ikus nezan.
Erabiliena (eta egokiena), aditz-izena duen egitura da, -t(z)ekoduna: alegia, Leihora hurbildu nintzen kalea ikusteko.
Ezin da esan gramatikala ez denik Leihora hurbildu nintzen, kalea ikus nezan esaldia, badira eta literaturan (gutxi izan arren) era horretako egituren adibideak.
Horrez gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa eta -tzeko (gogoratzeko / gogora nadin / gogora nadila esatera etorri)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa eta -tzeko (izorra gaitezen / izorratzeko egin dute)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: agindu (isil gaitezela/isil gaitezen agindu digu)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > helburua
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.