Ba al dago esaterik?:
Hitz egiten bukatu du
Hitz egitea bukatu du
Idazten bukatu dugu
Idaztea bukatu dugu?
[OEH:bukatu] sarreran, honako adibideok ageri dira:
Amak bukatu zuenean garbitzez, hartu zuen palangana...
Esatez bukatu baino lehen
Jaten bukatu arte
Belen mintzatzen bukatu zenean...
Arrautza jatez bukaturik
Horiek dira tradizioa dutenak. Ez da araurik eman, batasunerako egitura jakin bat gomendatzeko.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.