Zein da hobestekoa erretzearen ohitura / erretzeko ohitura formen artean?
Bi horien artean aukeratzeko orduan, bigarrena da hobestekoa. Izan ere, -t(z)earen oso gutxi erabili izan da euskararen literatura-tradizioan (ohitura hitzarekin ez dugu behin ere aurkitu); hori baino askoz ohikoagoa da -t(z)eko.
Euskaltzaindiaren Hiztegian badira <-t(z)eko ohitura> moldean emaniko adibide batzuk [EH:ohitura], baina ez -t(z)earenekin eratuak: Zazpietan jaikitzeko ohitura du. Hartuko du herriak euskaraz irakurtzeko ohitura. Jesusen jaiotza kristaukiro ospatzeko ohitura.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.