Zein da forma zuzena: ezin dut jan ala ezin jan dut?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > adizki jokatuak, joskera > hitz-ordena
Zuzena al da Txominen galde egin du esatea?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > determinatzaileak, joskera > aditz-joskera, lokuzioak/kolokazioak
Badakigu Emakume ederra bihurtu eta Emakume eder bihurtu bezalako esaldiak egokiak direla; baina badirudi Euskaltzaindiak ontzat ematen dituela Emakume eder bat bihurtu bezalakoak ere. Horrela al da?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > determinatzaileak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Adibidez: -gatik ari izan (‘nigatik ari zara’).
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Zein da egokiagoa neurtu aditza erabiltzean: Zenbat luze zara? ala Zenbat neurtzen duzu?
Eta pisatu aditzaren kasuan, zuzena al da Zenbat pisatzen duzu? galdetzea?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak > adjektiboak, hitzak > kalko baztergarriak, joskera > aditz-joskera, joskera > izen-joskera, lokuzioak/kolokazioak, zenbakiak > kardinalak
Zuzena al da Hori egin dutenez/dutenetaz hitz egiten ari dira esatea?
Aukera horiek biak zuzenak dira?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, morfologia > kasu-markak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > adizki jokatuak, joskera > aditz-joskera
Olano topean dabil (zuzen).
Olano topera dabil (oker).
Zalantza-mota:
morfologia > kalko baztergarriak, morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Batetik, arabera dela eta, badakit aditz jokatuekin ere <-(e)n + NOREN> egitura erabili ohi dela: adibidez, esaten dutenaren arabera. Galdera da ea ohikoa den -(e)n soilarekin erabiltzea: alegia, etortzen diren arabera bezalako esaldiak ohikoak ote diren euskaraz (‘etortzen diren neurrian/heinean/bezala’ zentzuan).
Bestetik, zalantza bera daukat arau hitzarekin: ohikoak al dira etorri diren arau gisakoak?
Zalantza-mota:
morfologia > postposizioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Badakit okerrak direla *Ez duzu zertan etorri beharrik eta *Ez daukat zu zertan engainatzen ibili beharrik esaldiak, baina zuzenak al dira Ez duzu zertan etorri behar eta Ez daukat zu zertan engainatu behar esaldiak?
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak > determinatzaileak, joskera > aditz-joskera, lokuzioak/kolokazioak
Aspektu burutugabea erabiltzea zilegi ote da honelakoetan?
a) Realak hogeigarren minutuan sartzen zuen lehenengo gola.
Realak hogeigarren minutuan sartu zuen lehenengo gola.
b) Gauean zinemara joaten gara?
Gauean zinemara joango gara?
Aspektu puntukaria gaitzetsi, eta burutugabea erabili behar al da honelakoetan?
c) Zergatik ez zoaz salto batean dendara ogi berria ekartzera? Zergatik ez zara joaten salto batean dendara?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > kalko baztergarriak, joskera > kalko baztergarriak