Zuzena al da Txominen galde egin du esatea?
Adiera batean esanahi berekoak dira [EH:galdetu], [EH:galdegin] eta [EH:galdea egin]; esate baterako: Apaizak, beste gauza batzuen hurrena, galdea egin (=galdetu, galdegin) zion: zein da seigarrena?
Baina ‘norbaiti edo zerbaiti buruz galdetu’ adieran, <-(r)en galdea egin> da erabiltzeko egitura [EH:galdea egin]. Beraz, galderako esaldiaren egitura egokia hau da: Txominen galdea egin du.
Horrez gainera, ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: galdetu (Ikerrez galdetu / Ikerrengatik galdetu) " (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > determinatzaileak, joskera > aditz-joskera, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.