Olano topean dabil (zuzen).
Olano topera dabil (oker).
Gaztelaniaren kalkoa da, eta behe-mailako erregistroa da. Orotariko Euskal Hiztegian, [OEH:topera ibili] eta [topean ibili] azpisarrerak daude tope sarreran.
Dena dela, euskarak baditu moduak hori(ek) beste modu batera esateko: bete-betean dabil, sasoi betean dabil, ahalegin betean dabil / ari da…
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kalko baztergarriak, morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.