Zuzena al da Hori egin dutenez/dutenetaz hitz egiten ari dira esatea?
Aukera horiek biak zuzenak dira?
Batasunerako erabilera zuzen-egoki bakarra Hori egin dutenez hitz egiten ari dira da.
Euskaltzaindiak Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 483. or. liburuan dioenez, *dutenetaz forma eta gisakoak ez dira egokiak batasunerako, nahiz eta hiztunok sarri erabili. Erakusleen eta izenordainen kasuan, -(e)taz ageri da: honetaz, horretaz, hartaz, gutaz, zutaz, nitaz, etab. Berdin pluralean ere: hauetaz, horietaz, haietaz. Hala ere, gainerako izenkien kasuan ez dira euskara idatzian forma horiek onartzen: *semeetaz, *etxeetaz.
Horrez gainera, ikus hau ere: "Emendioa adieraztea: horrez gain, horrezaz gain, horretaz gain" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, morfologia > kasu-markak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, joskera > aditz-joskera
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.