Euskaltzaindiaren Hiztegia

394 emaitza keta bilaketarentzat - [251 - 300] bistaratzen.

laburketa
iz. Laburtzea. Ik. laburpen. Guretzat nahikoa izango da haien irakatsietatik kalkulu batzuk bereiztea eta hilabete bakoitzeko egunen laburketak eta luzapenak esplikatzea.

Aztergaia: laburketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
laginketa
iz. Zerbaiten ezaugarriak aztertzeko laginak hautatzea. Laginketa-teknikak erabili dira iragarpenak egiteko.

Aztergaia: laginketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
laiaketa
iz. Laiatzea. Hamaika laiaketa egindakoa zen gure amandrea. Aizkoran bezain trebe, laiaketan eta goldea erabiltzen.

Aztergaia: laiaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
lanbide heziketa, lanbide-heziketa
iz. Zenbait lanbide erakustera zuzendua den heziketa ez-unibertsitarioa, jarduera profesionalera bideraturiko edukiak lantzea eta ikasleak praktikan trebatzea helburu duena. Lanbide Heziketaren eskaintza zeharo euskalduntzeko neurriak hartuko dira.

Aztergaia: lanbide-heziketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 2000-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): lanbide(-)heziketa 422: Deia 7 (adib.: “Asko dago hobetzeko, baina harro gaude urteotan, denon artean, egindako lanaz, haurreskoletatik hasi eta lanbide heziketaraino, landa eremuan kokatzen direnetatik giro hiritarrean dauden ikastetxeetaraino, nola Eskola Txikiak hala Handiak”), Elhuyar 3 (adib.: “Santurtziko San Jorge Lanbide Heziketako Institutuko ikasle ohiak dira biak, eta INAR izena jarri diote proiektuari”), Consumer 8 (adib.: “200 euro Batxilergoa eta Lanbide Heziketa egiten ari direnentzat”), Berria 162 (adib.: “Lanbide Heziketaren arloan ere 3. Plana abendua orduko martxan egongo dela azaldu zuen sailburuak”), EiTB 99 (adib.: “Ondoren, Cristalen Pabiloian de la Madrileko Casa de Campo, ministroa Lanbide Heziketaren Olinpiadaren lehiak eta FPAREN I. Erakusketa”), Jakin 11 (adib.: “Orain arte Lanbide Heziketak errazten zuen lan-esku espezializatu hori, aurrerantzean unibertsitateak eskainiko du, hori bai, litezkeen profesionalen lan-adina atzeratuz”), Argia 48 (adib.: “beste hainbeste Lanbide Heziketan hasi ezean, ikasleen %42 sobera lirateke Batxilergoan”), DiarioVasco 82 (adib.: “Ikasle horietako gehienak euskaldun ateratzen dira euskal eskolatik; askok jaso dute, gainera, lanbide heziketako prestakuntza ere euskaraz, baina, lehen ez bezala egun, lan munduak ez du, orokorrean, euskaraz egiten, gaztelaniaz hitz egitera ohitu da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lanbide(-)heziketa 211: Berria 206 (adib.: “Horretaz gain, gurasoek eta enpresaburuek Euskal Autonomia Erkidegoan daukagun Lanbide Heziketa aurreratua ezagut dezaten ere nahi dugu”), Pello Salaburu 3 (adib.: “Bestalde, tauletako datuek iradokitzen dutenez, unibertsitate eta lanbide heziketaren artean aukeratzeko orduan, portaera desberdinak dituzte euskaldunek eta erdaldunek”), Mikel Hernandez Abaitua 2 (adib.: “berak uste zuen oso modernoa zela langileriaren seme-alabentzat lanbide-heziketako ikastetxeak sortu zituelako”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: [sigla] LH. /ele-hatxe/ Lanbide Heziketa || zentro (zentru*). Kontuan izan 'center', 'centre' eta 'centro' guztiak ez direla 'zentro' ezinbestean. Osasun zentroa*[e.] Osasun etxea. // Lanbide heziketako zentroa*[e.] Lanbide heziketako ikastetxea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es formación profesional / fr formation professionnelle: Elhuyar: (Enseñ.) lanbide-heziketa (LH) / Nolaerran: lanbide heziketa / Zehazki: lanbide heziketa / Labayru: lanbide-heziketa / Adorez5000: Lanbide Heziketa (LH).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: formación profesional (FP); lanbide-heziketako batzorde tekniko: comité técnico de formación profesional; lanbide-heziketako institutu: instituto de formación profesional; lanbide-heziketako irakasle teknikoen kidego: cuerpo de profesores técnicos de formación profesional; lanbide-heziketako irakasle: profesor de formación profesional // HitzIrud: "lanbide heziketa = formación profesional" / HezkAdmin: lanbide heziketa trinko: formación profesional acelerada; lanbide heziketako eskola: escuela de formación profesional / BarnErrot: "Lanbide Heziketako Institutua: Instituto de Formación Profesional".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa lanbide sarreran.

landaketa
iz. Landatzea; horren ondorioa. Ik. aldaketa 2. 11:00etan zuhaitz landaketa izango da Artzabalen.

Aztergaia: landaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 2000-10-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. aldaketa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [falta da eta sartzea proposatzen dugu] (1996-01-08)

lanketa2
adb. Ipar. Lan bila. Hiru egunez lantegi batetik bestera lanketa ibili zen.
lapurketa
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, lapurketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. lapurreta].

Aztergaia: lapurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lapurketa* e. lapurreta.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. lapurreta.

lasterketa
iz. Laster egitea; bereziki, laster eginez leku jakin batera lehenengo heltzen denak irabazten duen norgehiagoka. Ik. lasterka. Lasterketaren irabazlea. Zama-jasotze, lasterketa edo aizkora-jolasa.

Aztergaia: lasterketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

txanda lasterketa, alda lasterketa.

leherketa
iz. Lehertzea, eztanda. Leherketa gas bonbona batzuek eragin dutela zabaldu da. Txinan hogei meatzari hil dira leherketa batean. 170.000 argi urtera dagoen sistema baten irudiak eskaini zituen NASAk; supernoba baten leherketaren ondorioz, izarrak sortzen ari dira bertan.

Aztergaia: leherketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
lehiaketa
1 iz. Sari bat irabazteko elkarren lehian egiten den jarduna. Ik. norgehiagoka; txapelketa; sariketa. Kirol lehiaketa. Argazki lehiaketa.
2 iz. Lanpostua lortzeko zenbait lagunek elkarren lehian egiten duten azterketa. Lehiaketa batera aurkeztu.
3 iz. Lan edo zerbitzu bat gauzatzeko hainbat enpresa edo pertsonaren arteko lehia. Proiektua A. Pagola arkitektoari esleitu zioten lehiaketa publiko bidez.

Aztergaia: lehiaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
lehorketa
iz. Lehortzea.

Aztergaia: lehorketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria hobestekoa da, lehiakidea baino hedatuagoa baita

gaur, dirudienez, erabiliagoa da lehorpen baino; aski direlakoan, bi forma proposatuko dira: -keta eta -tze osaerakoak.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-tze.

lekualdaketa
iz. Lekualdatzea. Enpresak hilabete dauka lekualdaketaren berri langileei emateko.

Aztergaia: lekualdaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: jaso behar da.

 - Erabakia: BAgiria (1998-05-29): hitza sartzea bidezkotzat jo da.

leunketa
iz. Leuntzea. Euskara txukunago agertzen da oraingoan bestetan baino: lehen falta zuen azken leunketa apur bat badu orain. Harri leunketan harginak ez zuen lan handirik izan.

Aztergaia: leunketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
liga txapelketa, liga-txapelketa
iz. Kategoria bereko taldeek elkarren aurka jokatuz egiten den kirol lehiaketa. Orain 25 urte irabazi zuen lehen liga txapelketa.
lisaketa
iz. Lisatzea. Lisaketa egin. Lisaketan ari zela.

Aztergaia: lisaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
liseriketa
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, liseriketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. digestio].

Aztergaia: liseriketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-09-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh40 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

liseriketa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, liseriketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. digestio].

liseriketa 31; digestio 816.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

liseriketa 19; digestio 81

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

liseriketa* e. digestio.

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Batuaren hasierako urteetan zabaldu ziren liseriketa, liseritu formak, baina gero Euskaltzaindiak digestio eta digeritu hobetsi zituen. Finkatu samar daude tradizio idatzian, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren ordaina

Ik. digestio.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]:  liseriketa [hobetsiko genuke] (1996-01-08)

loraketa
iz. Loratzea. Ik. loraldi. Olerti loraketa.

Aztergaia: loraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
lurrunketa
iz. Lurruntzea; horren ondorioa. Gorputz baten barnealdea lehortzean, ur molekulak gainazalerantz hedatzen dira, eta gainazalean lurrunketa gertatzen da. Beroak eta haizeak lurrunketa bizkortzen dute.

Aztergaia: lurrunketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

luzaketa
iz. Batez ere pl. kirol. Giharrak luzatzeko ariketa. Gimnasioan luzaketak egiteko gunea tokiz aldatu dute. Arnasketa teknikak, luzaketa erraz batzuk eta erlaxazioa lantzen ditugu. Ibilaldia bukatuta, luzaketa-ariketak egitea komeni izaten da arranpak saihesteko.

Aztergaia: luzaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh83 2020-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

luzatze iz. luzatu aditzari dagokion ekintza. Ik. luzapen. Horretara, gure bizitza kaskar honi ugaritze eta luzatze bezalako bat ematen diogu. || Kirola egin aurretik luzatze ariketak egiten ditu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

luzaketa (AN-larr ap. Leiz2 ). Estiramiento. 1.goa beso ta ankaen luzaketa. 2.na beso ta ankaen bilduketa. Anab EEs 1919, 185. Korapillotik askatu-âla / asia da luzaketan [suge gorria] . Or Eus 313.

luzaketa 83: Aizu 4 (“anatomia eta fisiologia kontzeptuak; adina, jarduera eta egoera desberdinetan komenigarria den kirol jarduera; lesioak zelan ekidin eta sendatu; luzaketa programa bat...”), Argia (“Saio bakoitzean luzaketak, ahalegin muskular apur bat eta arnas nahiz bihotzeko lana egin beharko lirateke”), Berria 16 (“Astearteetan osteopata, ostegunetan masajea, eta, egunero, zutik nagoenean, luzaketak”), Deia (“Urte hasieran Kirola 60+ ekimenaren barruan hasi ziren Zirkuito Biosasungarriekin egin zen bezala, monitore bat jarri da luzaketetan laguntzeko”), DiarioVasco 13 (“Kirol modalitate hauek beste zenbait kiroletan oinarrituak daude, adibidez, batek aerobika eta boxing kirolak uztartzen ditu (fit pump), besteak tai chi, yoga, pilathes eta luzaketak (balance), eta abar”), EiTB 15 (“Daily Mail egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, modeloak hainbat urtez pilatesa eta luzaketak praktikatu dituela kontatu du eta oso osasungarria dela esan du”), Elkar 3 (“Ahedo katuak mingaina janda bezala zegoen, Keparen alboan giharrak berotzeko luzaketak eginez”), Erlea (“Bere profesionaltasunetik, aktoreok egiten ditugun gorputz eta ahots beroketak estimatzen zituen, eta bera ere luzaketak egiten jartzen zen, edota belarriak erne jartzen zituen, ahotsarekin eskala eta tonu ezberdinekin jolasten hasten ginenean”), Consumer 8 (“Bi orduz behin atseden hartzea, luzaketak egitea, alkoholik gabeko likidoa hartzea eta antzeko azturak ez izateak istripua nozitzeko arriskua %10 eta %14ren artean areagotzen du”), Goiena 15 (“Tripa beteta daukadala luzaketa saio formal bat egin dut eta 5,30etan janzten eta motxila prestatzen hasi naiz; ahalik eta pisu gutxien eramatearren, aitaren GPS a ez eramatea erabaki dut”), Jakin (“Preso abertzaleekiko jarrera basati eta iraunkorra (sakabanaketa, zigorren luzaketa) izan daiteke seinalerik larriena“), Laneki (“Belauneko arazoak izanez gero (adibidez, artrosia), egin luzaketa beste jarrera batean: zutik, ahuspez edo alde batera etzanda...“), UEU (“Kasu baterako, kirolen eta ariketa fisikoen esparruan, asko dira ondorengoak egin dituzten emakumeak: talde kirolak, gimnastika, luzaketak, aerobic, batuka, kardio-tonua, dantza, pilates, yoga, tai ji, etab”), Uztarria 3 (“Horretaz gain, telebista bat eta sei bizikleta berri jarri dituzte gimnasioan; eta luzaketak egiteko gunea tokiz aldatu dute”); luzatze(-)ariketa 16: Aizu 1, Argia 1, Berria 5, EiTB 2, Consumer 5, Uztarria 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

luzaketa 15 (gehienak pl. ageri dira, es estiramiento): Berria 9, Xabier Olarra 2, Aingeru Epaltza 2, Joseba Sarrionandia, Ibon Uribarri; luzatze ariketa (pl) 1: Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: luzatze (TN), luzaketa (3), tiramendu (3) (es estiramiento fr étirement, étirage; Kirola).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es estiramiento / fr étirement: Adorez: 2 (alargamiento) luzapen, luzatze / Elhuyar: (Dep.) luzaketa, luzatze-ariketa / Labayru: 2 (Ref. al cuerpo) nagia(k) | tiragaleak ateratze (tb. con botatze), zagaitze, luzaketa (en deporte) / Zehazki: luzatze, tenkatze / NolaErran: tiratze – luzatze – lüzatze (ZU); après une randonnée, les étirements sont nécessaires: ebilalditik landa lüzatze ariketak beharrezko dira (ZU); faire des étirements: luzaketa ariketak egin – zango-besoak tirandu (BL) – tiragaleak egin (MD).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, baina kirolean erabiltzen da batez ere, luzatze-ariketa esateko. Kirol. markarekin eta ‘luzatze-ariketa’ definitzailearekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

luzatze-ariketa.

Jakite-arloak

Kirol.

mahats bilketa, mahats-bilketa
iz. Mahats biltzea. Mahats-bilketa garaian ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izaten da inguruko lurretan. Mahats bilketa oparoa.

Aztergaia: mahats-bilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): mahats(-)bilketa 110: Berria 12 (adib.: “Lurraren azken ontze organikoa, egiten bada, mahats bilketa baino bi hilabete lehenago egin beharko da”), EiTB 96 (adib.: “Merkurioaren igoerak eta izurriteek mahats-bilketetan eragiten dute”), DiarioVasco 2 (adib.: “Mahats bilketaren jaia ospatu zen Zarautzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: mahats(-)bilketa 17: Berria 5 (adib.: “Bertako 250 langile kontratatuko ditu UAGAk mahats-bilketarako”), Herria (“Mahats bilketaren pesta ospatu da Zarautzen joan den larunbatean”), Elizen arteko Biblia 4 (Mahats-bilketa egitean, ez itzuli atzean utzitako mahats-hondarrak biltzera. Etorkin, umezurtz eta alargunentzat izango dira”), Pello Zabala 3 (“Entzun omen du, goizean, Oion aldean, atzo euriak mahats-bilketa zapuztu zuela”), Fernando Rey 2 (adib.: “Eta mahats-bilketa orokorra izan zen, denei bururatu baitzitzaien bertan parte hartzea”), Jokin Muñoz (“Mahats bilketa garaia zenez, bazekiten biltegi hura mahatsa pilatzeko erabiltzen zutela Ubernako nekazari batzuek”), Josu Zabaleta (“Uda ere bukatu gabe zegoen, mahats bilketa bete-betean, baratzeko sagartxo gorriak bildu eta berriak zituzten beren zume sareetan jarri...”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es vendimia / fr vendange: Elhuyar: mahats-bilketa, mahats-biltze, mendema / Nolaerran: mahats biltze, mahaska / Zehazki: 1 (cosecha) mahats biltze, mahaska goi. 2 (época) mahats biltze sasoi, mahaska garai goi / Labayru: mahats-batze | -biltze | -bilketa, ardantze, mordoketa, mendema, mahaska / Adorez5000: mahats-biltze, mahaska, mendema.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf. mahats(-)biltze arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia araututako mahats-biltze formarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mahats sarreran.

mailaketa
iz. Mailakatzea. Indiako egoerak bere gizarte mailaketari esker gordetzen zuen oreka.

Aztergaia: mailaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ka+k-: -k-.

maiseaketa
iz. Maiseatzea, maiseoa. Bizio mota guztien gainetik maiseaketa higuintzen eta gorrotatzen zuen; gaizki-esaleek mihian pozoia daramatela zioen. Maiseaketan aritu ziren.

Aztergaia: maiseaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
maketa
1 iz. Eraikin, eskultura edo kideko zerbaiten tamaina txikiko modeloa. Gela oso bat hartzen du XVIII. mendeko Baionaren maketak.
2 iz. Egunkari, aldizkari, liburu eta kidekoetan, testuaren eraketaren zirriborroa, behin betiko inprimatzearen ezaugarriak finkatu aurretik egiten dena. Aldizkari berriaren maketa aurkeztu zuten bart.
3 iz. Proba gisa egiten den musika-grabazioa, eskuarki diskoetxe bati aurkezteko prestatzen dena. Sorotan Belek maketa besterik ez zeukan, diskorik ere ez artean. Iazko Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi du laukoteak.

Aztergaia: maketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
mamurketa
iz. bizk. Mamurtzea, mastekatzea.

Aztergaia: mamurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-01-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

-keta eta -tze osaerakoak proposatuko dira, erabilerak bidera dezan horietan hobestekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

markaketa
iz. kirol. Futbolean eta kideko beste zenbait kiroletan, aurkariaren ondo-ondotik ibiltzea, haren jokaldia oztopatzeko; horren ondorioa. Talde zuri-gorriak alde batera utzi ditu banakako markaketak; jokalariek banaka dantzatzeari utzi eta talde moduan funtzionatzeari ekin diote.

Aztergaia: markaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “markatze iz. Markaz seinalatzea, marka ezartzea edo egitea. Bada jada zenbait urte abereen markatze hau egiten dela Urepelen”.

LBeh (2016-10-26): markaketa 30: Laneki, Deia, Berria 12, EiTB 14, Argia, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: markaketa 4, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: markaketa, markatze (termino normalizatuak biak, Kirol.).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es marcaje / fr marquage: Elhuyar: markaketa (dep.) / NolaErran: - / Zehazki: (del contrario, kirol.) markatze, markaketa / Labayru: markaketa / Adorez5000: markaketa, markatze.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia kiroletan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Forma baten adiera(k)

markatzea.

marraketa
iz. Landu beharreko pieza baten gainean marrak egitea. Marraketan, piezaren gainazalak mekanizatzeko behar diren marka guztiak egiten dira, egin beharreko zuloen zentroak zein diren eta abar adierazteko.

Aztergaia: marraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
marrazketa
iz. Marraztea. Marrazketa-teknika klasikoak ondo menderatzen zituen.

Aztergaia: marrazketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-11-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
marrusketa
iz. Zurginaren lanabesa, zura marruskatzeko eta leuntzeko erabiltzen dena. Ik. arrabota. Marrusketak burdinazko xafla ahoduna du barnean. Marrusketaz leundu.

Aztergaia: marrusketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arrabot(a), marrusket(a).

Euskaltzaindiaren Arauak

'zurginaren lanabesa'.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-a org.

mehazketa
iz. bizk. Mehaztea. Nolanahi ere, produkzio komertzialean ez da oso ohikoa ahurtaraka ereitea, mehazketak egitea eskatzen baitu eta jorratze mekanikoa galarazten baitu.

Aztergaia: mehazketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

'bakandu' adierako meaztu 2 jaso dira (Erkiag BatB); eta mehaztu 1 (MEIG); mehasño 'argalño' adierako 1 (Barb Sup).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

meazketa (EB 1); mehaztu (B 1); mieztu (B, EgAs): guztiak 'murriztu, bakandu' adierari dagozkio.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: meaztu 'bakandu' 1; Euskalterm: meazketa 'bakanketa' 1; LurE: meats 'bakan'; mehaste 'mehatze'; mehastu 'mehetu'; mehats 'mehe'; HiztEn: meats 'bakan'; meatz: Ik. meats; mehasta 'mehe samar'; mehastu 'mehetu'; mehats 'mehe'.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

bakanketa, mehazketa, murrizketa.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

h.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "nire ustez hitza zerrendatik kentzea hobea [da]" (1996-06-13)

metaketa
iz. Metatzea, pilatzea. Aberastasunen metaketa merkatariaren berezko helburu bihurtzen da.

Aztergaia: metaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
miaketa
1 iz. Miatzea. Miaketa egin. Miaketan diharduten bitartean.
2 iz. med. Pertsona baten edo haren organoen azterketa sakona, haren osasun egoera ezagutzea eta diagnostikoa egitea helburu duena. Ez da digestio aparatuaren hanturarik ikusten miaketa fisikoan. Kristalezko zunda bat hartu eta hasi zen miaketan.

Aztergaia: miaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
modelaketa
iz. Modelatzea. Haurrentzat, pintura, marrazketa, collagea eta modelaketa lantzea gomendatzen da.

Aztergaia: modelaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan modelista 1, Herr 1964 ("Josle haundi baten modelistak ez ditu gehiago emazteak ikusi ere nahi"); ez dugu modelaketa, modelatu, modelismo eta modelogile formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

modelaketa 4, denak ap. X. Mendiguren B. ("Marrazketa, modelaketa eta idazketa", "Oso erraza da iritzi okerrak izatea haurraren marrazketa eta modelaketaz", "toki bat eskaini beharko zaio marrazketan eta modelaketan aritzeko" "Modelaketaren hasiera ere berdintsua izango da"); modelatu 18: EuskararenProgr ("Animalien irudiak, osorik edo partzialki modelatu, behar bezala sostengatuz posizioa gal ez dezaten"); HezkSaila 1984 7 (adib.: "Zurezko espatulak fabrikatu eta eraiki lurrez edo buztinez modelatzeko", "txontxongiloak eraiki eta modelatzeko paper pastak fabrikatu"); SEIE 2 (adib.: "Nork bere aulkia modelatzen du"); X. Mendiguren B. ("Une honetan askoz garrantzitsuagoa da modelatzen uztea eskura ditzakeen material guztiak frogatuz, emaitzez arduratzea baino"); G. Nazabal ("pintoreak, argia atzemateko borrokan lehiatuko dira, ulertuz ororen azpian argia dagoela eta argia dela, objektua bera aparte, gauzak bere kontrako itzalarekin modelatzen dituena"); J. Arriola ("Atikako katiluak, lurgile eta pintore errimeak trebezia handiz modelatu eta pintatuak"); Dona Dona ("1, 2, 3, 4 eta 5 zenbakiak plastilinaz modelatu"); Artistas 1995 3 (adib.: "don Horacio Echevarrieta-rentzat lau baxuerliebe modelatzeko enkargua ere badarama"); modelatu iz. 1, UZEI ("Espazioaren kontzepzio-mota bat adierazten dute, sakonera ezberdineko planoak eta erliebe gutxiago edo gehiagoko modelatua erabiliz lortua"); modelatze 2: Txepetx/6 ("aro kuaternarioan, modelatze prozesu honek aurrera jarraitu du, gaur egun ikus ditzakegun formak eratzeraino"); J.A. Irabien ("hondar-uretan dauden metalen berreskuratzeari likido-likido erauzketa-prozesuaren aplikazioa aztertzen da, erauzketa-prozesuaren analisi eta modelatzearen ikuspuntutik"); ez dugu modelismo, modelista eta modelogile formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

modelagintza : AB38 1; modelaketa : AB50 3 (m.-lan 1); Euskalterm 1; modelatu : HiztEn; Euskalterm 8; modelatzaile : HiztEn; modelatze : AB50 3 (m.-lantegi 2); modelismo : AB38 1; Euskalterm3; modelogile : Euskalterm 2 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

modelagintza : HiruMila; modelaketa : HiruMila; modelatu : ElhHizt, HiruMila; modelatzaile : ElhHizt, HiruMila; modelismo : ElhHizt, HiruMila; modelista : HiruMila; modelogile : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: modelado.

moketa
iz. Ehun sendoa, gainaldea belus itxurakoa duena, eta lurrak eta paretak estaltzeko erabiltzen dena. Errautsa moketa gainera erori zaio. Horretarako, zorurik hoberena ile motzeko moketa da.

Aztergaia: moketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
moldaketa
1 iz. Moldatzea. Ik. moldaera. Lantegian moldaketak egin beharko direla ohartarazi du zuzendaritzak. Lukas Dorronsorok liburu horren euskarazko moldaketa prestatu du. Moldaketa-lanak.
2 iz. mus. Musika-lan bat jatorrizkoak ez dituen instrumentu edo ahotsentzat egokitzea. Blueseko hainbat kanturen moldaketak egiteko ausarkeria izan dut. Mikel Laboaren hainbat kanturen moldaketa instrumentalak grabatu zituen Iñaki Salvadorrek.

Aztergaia: moldaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-kuntza/-era/-tze.

mozketa
iz. Moztea. Artzainek ardi mozketa zuten. Sekulako kiskaltzeak, ebakiak eta mozketak eginaz, Europako mapa berria moldatu zuten.
Azpisarrerak

Aztergaia: mozketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mozketa, soilketa.

mugaketa
iz. Mugatzea. Mugaketa-lana.

Aztergaia: mugaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
muntaketa
iz. Muntatzea. Azken aste honetan etenik gabe ibili dira muntaketa-lanetan.

Aztergaia: muntaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2001-03-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

murgilketa
1 iz. Isurkari batean murgiltzea. Murgilketak burbuila gehiagorik ateratzen ez den arte iraun behar du. Itsas lehoi australiarrek janaria lortzeko marka guztiak hausteko moduko murgilketak egiten dituzte.
2 iz. Jarduera edo egoera batean bete-betean sartzea. Zentzuduna dirudi murgilketa bidezko irakaskuntzaz baliatzeak. Euskarazko murgilketa haur hezkuntzan.

Aztergaia: murgilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

murgilketa 5: A. Martinez 4 (adib.: "Murgilketa dramatiko haren bitartez, itsas sakonerako marka [1370 m.] eskuratu zuen Bartonek"), M. Gomendio ("Buruzkako murgilketa ur sakonetan burutu behar da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

murgilketa : AB38 1, HiztEn (Murgiltzearen ekintza eta ondorioa), Euskalterm 4 (hauetan m.-saiakuntza, murgilketazko soldadura) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

murgilketa : ElhHizt (chapuzón, zambullida, sumersión), HiruMila (1 inmersión; 2 buceo), Casve EF (1 immersion; 2 plongée), PMuj DVC (chapuzón, zambullida) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

-keta eta -tze osaerakoak, biak jasoko dira, erabilerak argi dezan horien arteko lehia.

murrizketa
iz. Murriztea. Soilketa eta murrizketa. Lanaldi murrizketaren eskaera.

Aztergaia: murrizketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bakanketa, mehazketa, murrizketa.

musketa
iz. Zenbait animaliaren guruinek jariatzen duten gai usaintsua, perfumeak egiteko erabiltzen dena. Baltsamo, anbar, musketa eta halako beste usain onak.

Aztergaia: musketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

es almizcle.

musuketa
iz. g. er. Musuak ematea. Limurkeriaz eta musuketaz, haurrak gaizki hezten ari haiz.

Aztergaia: musuketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-06-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: Etxde JJ ("Limurkeriz eta musuketaz aurrak gaizki ezitzen ari aiz", "Lizunkeriazko musuketan eta limurketan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

musuketa : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

musuketa : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

bakarrak erabili du, lantaldeak ezagutzen dituen iturrietan (Etxde); baina ongi eratua eta egokia dirudi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da: musuketa

nahasketa
iz. Nahastea; horren ondorioa. Lasto eta belar nahasketa. Gauza mota bat beste mota txarrago batekin nahastea eta saltzea, nahasketarik ez balitz bezala. Hemen oker-aditu eta nahasketa asko daude. Indarzaleek nahasketa beste biderik ez dute aurkitzen, bere buruen alde jokatuko badute.
Azpisarrerak

Aztergaia: nahasketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
neurketa
1 iz. Neurtzea. Neurturiko ondorioak ere arbuia daitezke, baina, arbuioak pisurik izango badu, neurketa berriak eta hobeak beharko dira egin.
2 iz. (Jokoetan). Gizon talde handi bat ikusi nuen indar neurketan, burdina luze bat jaurtika. Neurketa parekatua ikusi genuen bart Atotxan.

Aztergaia: neurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

magnitude baten neurketa.

noketa
iz. Emakumearekiko hitanoa. Emakumezkoei zuzendutako hitanoa, noketa, askoz gutxiago erabiltzen da toketa baino.

Aztergaia: noketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
odol isurketa, odol-isurketa
iz. Odola isurtzea. Ik. odol isurtze.
ogiketa
1 iz. Gari uzta. Ogiketa hori bururatuxe zelarik.
2 iz. Gari kantitatea.
3 adb. Ipar. Gari bila; ogi bila. Ogiketa joan dira.

Aztergaia: ogiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-02-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 'gari-uzta; gari-kopurua'. 2 Ipar. adlag. 'gari bila; ogi bila': ogiketa joan dira.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 gari bila; ogi bila; 2 gari-uzta; gari-kopurua.

ongarriketa
iz. g. er. Ongarritzea, simaurtzea.

Aztergaia: ongarriketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ongarriketa 2, J. Errekondo ("landareak ondo haziko dira eta ongarriketa oso erraza da", "Elikadura/ongarriketa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ongarriketa : Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ongarriketa : HiruMila, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk 2. itzulirako utzia (1998-11-26).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ongarritzea, simaurtzea.

ontzi aldaketa, ontzi-aldaketa
iz. Ontzi bateko edukia beste batera aldatzea edo isurtzea.
oporketa
1 iz. pl. g. er. Oporrak.
2 iz. g. er. Lanuztea.

Aztergaia: oporketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

oporra.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus