Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

327 emaitza jaiki bilaketarentzat

Sarrera buruan (22)


Sarrera osoan (305)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
zerikusi.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado en Etcheberri de Ziburu (un sólo ej.), en Larreguy (con un sdo. diferenciado) y en autores meridionales desde mediados del s. XVIII (tbn. en Mirande (Pr 175)). Hay zeikusi en Kirikiño (Ab II 15) y zerekusi en Eguzkitza (en éste junto a zer ikusi ). En DFrec hay 52 ejs. de zerikusi y 1 de zerikus.
sense-1
1. (V-gip, G-azp, AN-gip; Lar), zerekusi, zeikusi. Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 308.
(Tener)que ver (en, con), (tener) relación (en, con), (tener) parte (en). "(Qué tiene que) ver, zer du zer ikusi " Lar. " Zer ikusirik barik autuan, preso artu eben, sin tener arte ni parte en el asunto, [...]" Etxba Eib. . " Zer ikusixa euki, tener que ver, ser cómplice. Zer ikusi aundixa eukan gaizto arek etorri zan ondamendixan " Ib. " Odak, zer ikusixa dauke eurixakin, las nubes tienen relación con las lluvias" Ib. "Influencia, dependencia, relación. Kosta alderako zerikusi aundixa dauka egualdi onak " Elexp Berg. . " Oiek badute alkarrekin zer ikusia (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 308. Cf. IKUSTEKO IZAN.
Elheak zerozkidaten / Nahi sinhetsarazi, / Zeñek ezpaitzuten zure / Hitzekin zerikhusi. EZ Eliç 231. Lurreko txingurri edo ar txiki batek, [...] jigante batekin zer du zer ikusi? Cb Eg II 33 (Dv LEd 71 zer du zer ikusi?). Ez ene alaba, ori ez esan. Jainkoari dei zaiozu. --Jainkoarekin zer det nik zer ikusi? [...] Nere galaiak atozte, ez ni utzi. Ib. 92. Alegere ta gozo Jesu Kristoren arpegia agertu dakizula. [...] Infernuko illuntasunak [...] zurekin zer ikusirik izan ezdezatela. Cb Eg III 269. Badauke zer ikusirik santuben egite onetan pekatu mortalian dagozanak? --Bai; zerren eleisiaren bitartez artu daruez pekatutik urteteko biar dirian laguntasunak. CrIc 47. Birjiña txit Santak etzuan zer ekusirik lege onekin. AA II 49. Zer daukee zer ikusi zubekaz luurreko gauzaak? JJMg BasEsc 59. [Erregerik] poderosuenak emon al leikeguzan [...] subertiak, zer dauke zer ikusi Jaungoikuak [...] daukazan zorionakaz? Astar II 234. Alde begi Jauna nigandik: bijua berorren lanetara, bada ez dauka nigaz zer ikusi ta zer egiñik. Ur MarIl 32. Egizu arren ez dagijala nigan zer ikusirik euki Demonioak. Ib. 76. Espiritu loia, Jesusek esan zion, gizon orregandik irten adi. Deabruak deadar egin zuen: zer det nik zurekin zer ikusi, Jainko andiaren Seme Jesus? Lard 388. Itz onek ez dauka zer ikusi ez gazteluarekin ez euskerarekin, da arabeena. Zab Gabon 92. Negarrak an [zeruan] ez dute zer ikusirikan, / Iñork ez daki zer dan pena ta naigabea. , / Zeren an ezdagoan penen usairikan. (Interpr?). AB AmaE 109. Mitxel, utzi zaiek kopla oieri, ez zeukatek zer ikusirikan nerekin eta. --Ez dutela zer ikusirik irekin? Aitu zak! Apaol 97. Mundu onetako eramankizunak ez dute zer ikusirik zeruko gloriako atseginakin. Bv AsL 116.
( s. XX.) Argiratu daudazue ipuñ ori, ta Indianoaren diruakaz nundik daukazuen zer ikusia. Ag Kr 126. D. Jose Antonio, egizu . kontu gure Mañasigaz da gugaz eztaukazula zer ikusirik gaurtik aurrera. --Eztaukatala zer ikusirik? [...] Eta nik prestau neutsuzan milla errealak? Ib. 187. Ostatuko neskarekin zer ikusi gutxiago izanagatik. Anab Usauri 84. Donostiko jokoetxean zerikusi aundia zeukan jaun batek eraman zun Eskuzuria Biarritztik ara; bere jokaldietarako lagun ikasi bat nai zuan, ba, arek. TAg Uzt 170. Fameliyan sartzia, / ai zeñen gaizki'an / zer ikusiya daukazu / nere emaztian? [...] deran ontasuna / galdu nai nazuna / Nere andriakin al dezu / eginkizuna? Imaz Auspoa 24, 145. Zer ikusirik ez det zurekin. / Ni Kristorentzako nago. SMitx Aranz 20. [Bizi zan] zeregin astunetatik zerbait aldendua, baña, oraindik, alderdi askotako lanetan zer ikusi ta zer irabazi . politak zerabilzkiala. Ag G 219. Beste abendaz zer ikusirik / Eztaula euzko-sendijak. Enb 122. Gizartekeri [...] gazagoa, Marxenaz zer ikusi andirik eztaukan gizartekeria obetsi eben. Eguzk GizAuz 69 (in Eusk 1928, 29 zerekusi). Euskerazko . ost, ortz, yurtz eta orrelako beste itz batzuek [...] gure ustez Jainkoaren lenauko izenarekin zer ikusi aundia dute. JMB ELG 76. Gudaz zer-ikusi aundia ez duten lanak. EAEg 16-4-1937, 1508. Bidastirik geienak etze onegaz artu-emon eta zer ikusi andie eukiten ei-eudien. Akes Ipiñ 12. Eta nik zer ikusirik daukat orrekin? Etxde JJ 192. Gure eskubideak badute zer ikusi gure eginbideekin. Vill Jaink 101. Arrazoi orrek eztu zer ikusirik auzi ontan. Ib. 176. Iduri-eta amodioak ez duela zer ikus Jaungoikoarekin. Guretzat aldiz Jaungoikoa bera amodio da oroz gainetik. Lf in Zait Plat XIX. Eztadukagula emengo gertaerekin zer ikusirik. Arti Tobera 269. Naiz-eta [...] iturri au erreka baten inguruan egon, ez du zer ikusirik erreka onekin; erreka baño goragotik mendi-egaletik ateratzen da ura. Salav 13. [Aizkibelek] Urabayenek baiño zer ikusi geiago dauko euskal-jakintzan. Alzola Atalak 72. Zer-ikusi gutxi dut nik ortan. "Poco tengo yo que ver en eso" . Berron Kijote 190. Bidean asarre txiki bat ikusi genduan; baiña ez oporragaz zer ikusirik eukana. Etxabu Kontu 56. Horrek zerikusi handia izan du hemengo kontuekin. MEIG IX 70. Politikarekin zer ikusi gehiago duen beste lan bat. MEIG VII 69. Pentsa dezake [...] izan zuela horretan zer ikusirik. [...] Arriandiagatar Imanol jaunak.Ib. 88. Egilearen asmo nagusiarekin zer ikusirik ez dutenak. MEIG III 47. Norbaitek pentsatuko du [...] ea zer ikusi arraio izan dezaketen hizkuntz-jakintzak eta matematikek elkarrekin. MIH 191.

v. tbn. Itz Azald 211. ForuAG 237. Mok 7. Otx 15. Alz Burr 17. Aitzol in Ldi UO 4. Ldi IL 111. Lek SClar 113. Munita 73. Txill Let 131. Gand Elorri 140. Anab Poli 27. Matx Gazt 19. Lab SuEm 214. NEtx LBB 106.
azpiadiera-1.1
(Sin complemento sociativo o inesivo).
San Pablo guzien aurrean jaiki zan, eta [...] esan zien: Zuen odola zuen gañ izan bedi; nik zer ikusirik ez det. Lard 515. Esan zien, paketu zitezela, iskanbilla geiago ipiñi gabe; ez gizon aiek zer ikusirik zutela; ez iñork Dianaren Elizan bear etzanik egin zuela. Ib. 519. Etxea eta lurrak, ireak bezela dituk ire anai arrebanak. --Nik eman ezkero bakoitzari aginduak dauzkaten bostegun dukatak, ez du iñortxok zer ikusirikan. Apaol 83. [Anton-umek] bete daiala zein ez, neurrian kanea, / Beintzat bete dabela gizonen legea, / Gorputzak ez daukala barriz zer ikusi, / Gizona oi dabela obrak erakutsi. AB AmaE 302. Baiña, zer dauka zer ikusirik siñiste bat edo beste eukiteak gizonak geiago edo gitxiago balio izateko? Ag AL 40. Kristiñau otza nazala, gañera, ta bada ezpadako euskalduna! Iñusentea! Zer dauka orrek zer ikusi ezkonduteko edo ezkongai egoteko? Ag Kr 122. Norbaiten adiskide izateko etzaio gorputzari ainbeste begiratzen, gorputzaren zerzeladak zer ikusirik eztaukate. Ib. 332. Badira edestietan zer ikusi gutxi dutenm notiñak, beñolakoan alako gertakizun batean [...] artu genituanak. Anab Usauri 142. Ez zaite sartu geiegikoetan / ezta besteren isillikoetan; / obe isillik pasa-ta / zer ikusirik ez danetan. "Que en lo que no va ni vie- / pasar de largo es cordu-" . Berron Kijote 26.
azpiadiera-1.2
(Sin que dependa de eduki o izan).Relación, conexión, parte.
Nabil ardura baga munduko lagun [...] baralleen artian? Eta euko gura ditut eurakaz beti ta aspertu baga neure artu emon ta zer-ikusijak? Ur MarIl 103. [Herodesek] zer-ikusi edo kulpa gabeak baziran ere, bere-bereala ilerazo zituen. Lard 504. Diruaren, maitetasunaren eta politikearen arteko zerikusia. Erkiag BatB 85. Batzuetan ikusi oi da alako kidetasun edo zer-ikusi bat gizonaren obren eta konzientziako sariaren artean. Vill Jaink 106.
azpiadiera-1.2.1
--Zarautzen zerikusia daukatalako, ez det jun nai emendik iñora. --Zer daukan zerikusirik emen? --Mutil batekin. --Mutil batekin? Zer esaten ari aiz, gero? --Bai. Donostin ezagutu nun mutil batekin daukat zerikusia. TAg Uzt 125.
sense-2
2. (V-gip ap. Etxba Eib y Elexp Berg ).
(Tener, haber... )para ver, qué ver. " Zer ikusi, cosa que ver. Erri artan ez dago zer ikusi aundirik, en aquel pueblo no hay mucho que ver" Etxba Eib. " Ez da segurua urdiñak irabaztia; zer ikusi aundixa dauka ondiok partiduak, [...] no es seguro que ganen los azules; todavía tiene mucho que ver el partido" Ib. "Cosa(s) que merecen verse. Gure errixan eztago zerikusi aundirik, ostera Bilbon beti izaten da zerikusixa " Elexp Berg. .
Ez dago zer ikusi geijago au ikusi ezkero. Mg PAb 165. Daukagu gaur zer ibilli ta zer ikusi asko. Ib. 116. Badago oraindik zer ikusi eleisa onetan. Jatsi zaite ikustera sepultura. JJMg BasEsc 69. Ikusi izan zuten, Mesiasen izenean Elizan agintzen, [...] Pilatoren etxera lotuta eramaten, gurutzea sorbaldan zuela, Kalbarioko mendira igotzea beste zer ikusirik ia etzuten: eta au ere etorri zitzaien. Lard 457. Ate danetan dago Bilbon . dendea, salerosketea ta zer ikusia. Ag Kr 189. Iru bat egun egin zuten mendi aietan. Zer ikusi ez ezik, zer pentsatu ere izango zuten. Goñi 14. Euskalerritik ostean zer ikusi asko dira ta irapazbide onak ere bai naikoa. Ag G 129. --Esan; esan arin, denganiño orrek, oraindo beste astakeri andijagoren bat egin ete-daustaan bilddurrez naiagok-eta. --Ba-al-dakixu arako urun zorrua? --Bai, ba-yakijat; ixango yauk zer ikusi! --Ara, ba; [...] artu urun zorrua ta begi-begijetara jaurti dautset urun guztija. "Sta'pur a udire" . Otx 141. Badugu bertzalde zer ikus, gure bideari goazilarik. JE Ber 83. Bañan gauzak , aurretik eta atzetik begiratu behar dira; atziak ere baditu, baditu zer ikusiyak. Alz Txib 101. Andazarrate ingururaño bayunate begiek zer ikusi. Or QA 43. Bazan non zer ikus! Zait Plat 151. Sei eguneko pestak dira-ta, izango da zer ikusi! Basarri 60. A, goitik, zer ikusi bazan: ondarrezko lurralde zabala. Anab Aprika 100. Etxeak, bea ta bizitza bakarra, naiko itsusiak. Artean, kanpotarrentzat zer-ikusia badaukate. Ib. 25. Izan genduan zer ikusia franko: aizkolari, arri-jasotzalle, pelotari. Salav 101. Aste oso baterako be badago zer ikusi Toledon. Alzola Atalak 71. Andik begiratuta bazegoan zer ikusia. Ango pagadi eder aiek ikusi egin bear dira. Uzt Noiz 351.
azpiadiera-2.1
(Ref. a espectáculos).
Zer ikusi geiago / izan dezan festak, / eta luzeagoa / iraupena goizak: / artzaiakin batean / datoz gaur modistak, / josten eta bordatzen / langille politak. Echag 81. [Jaien] bigarren egunak ez zuan zer ikusi berririk. Anab Usauri 60. Bertsolari, aizkolari, arrijasotzaille [...] eta beste milla zer-ikusi egoten ei dok emengo euskal-jaietan. Rekalde Deunor 40 (ap. DRA).
sense-3
3. (En la expr. -(r)en aldean (alboan) zer ikusi izan (eduki) ez 'no ser nada al lado de, en comparación a').
[Gramatikaren] beste parteak, Berboaren aldean zer ikusirik ez dute. Cb EBO 32. Bada len da arimea, gorputz ustela baxen. [...] Ez dau zer ikusi gorputzak, arime illeziñ miragarrien alboan. EL1 12. Gitxi jan-edatea da ain ontsua [...] eze, botikan dirian osagarri guztiak eztauke zer ikusi bere aldean. LoraS 15. Erretan egotea infernuko karobi sutuan [...] zeinen aldean eztauke zer ikusi munduko karobi exetuenak. Ib. 117. Zer dute bada zer ikusi [baso] oen aldean Gatzagako, Lenizko, eta Hernio-mendikoak? Ez gauza andirik! Izt C 135.
azpiadiera-3.1
(En frase afirmativa 'ser más que').
Naiz izan aberatsak Juana ta Iñazi, / Orreen aldean bauka arek zer ikusi, / Mari Antoni soillik orreik biok baño, / Edozetarako da askozaz geiago. AB AmaE 420.
sense-4
4.
(Tener una cuestión, una cosa ... ).
(mucho)que comentar, que aclarar, que explicar.
Egon leite benetako propositurik bekaturen baten iausi leikekialako bildurraz? --Badau zer ikusi itaune onek. Bildur izan leite bat [...]. Mg CO 85. Ez da gauza barrija, guraso askok eureen seme alabeen lotsa gaistua [...] ikusita, areek eskura ta errazoera ekartiagaz desesperauta, eureen burubai purijaz illtia opa izatia, (beste munduban zer ikusirik ez balego legez). fB Ic I app. 8. Gurasuen errazoezko naijaren kontra egiten dirian ezkontzak, zer ikusi andija dauke, ta oidira ez gitxitan, amai gaistokuak. fB Ic III 355. Au jazo oi jakue askori [...] gogoko ez dan lagunagaz ezkonduten danian. Emen gozo gaistoko bizitzia, ta gero Jaungoikuaren aurrian zer ikusi andija. Ib. 357. Zer arriskutakuak dirian dirubagaitik egiten dirian ezkontzak, [...] Jaungoikua opendiduta egiten dirianak; ta ez aaztu azkenian, seniden ezkontzak onak izateko, zer ikusi andija daukeela. Ib. 365. [Galdetzen bazaiote erantzungo dute] lurraren berezko griñatik datorrela eta ez bestetatik; bañan badu onek zer ikusi, abuntun itzegin bagetanik. 'Pero sin hablar así, a bulto, tiene la cosa su explicación' . Izt C 137.
azpiadiera-4.1
Responsabilidad.
Gazte ura ez dirudi ain illa geratu zala bere ondasunak uzteko miñez ezpada onetarako bear adiña indarrekin arkitzen etzalako. Onegatik Jaunaren aurrerako zer ikusirik etzuen, zeren eskatzen ez duen bizitza onena, ezpada ona, eta bere ondasunak ondo eta zuzen erabilliaz au egiteko asmoarekin, guziak utzita, Jesusi jarraitzeko adiña indar arkitzen etzitzaion ezkero, bere etxera itzuli zan. Lard 422. Kalte oiek bide-gabe, jakiñean eta nai-ta badituzu, zer-ikusia ta erantzun-bearra daukazu Jaungoikuaren aurrean, kalte guztiak jabeari ordaindu arte. Munita 26 (v. tbn. 106).
azpiadiera-4.2
Responsabilidad, competencia.
Nola Eritegiko gaxoen zerikusia Diputazio txit goituarena bakarrarena ez dan, Aiuntamientuak ere badaukatelako. (1919) ForuAG317.
sense-5
5. Diferencia (?).
[Gizon hauk] oren bat eman dukete lanean eta oraino, arratseko freskuran, eta gu nekhatu izan gara, egun oso batez: gehiago dena, iguzkiaren minenean; bada zer ikhusi heien lanetik gurerat; bizkitartean ematen diozute guri bezanbat. Non da adimendua? Non da zuzentasuna? Lg II 196s.
sense-6
6. Penalidad. Cf. ikusi (2).
--Arrantzaliak baño obeto bizi zerate, bai. --Arrantzaliak... bai... arrantzaliak zer ikusi geiago dakate. Guk ez degu gure biziya ainbesteko zalantzan jartzen. Sor Bar 102 (en boca de un labrador).
sense-7
7. (Uso adv.).A curiosear.
Eun gizon zitun guziak ere Alava koronelak, eta aiek ere zer-ikusi atera ziran, eta bear bada, berandutu egingo zitzaien etortzea. Or SCruz 38. Or atera zaigu Simon, bazterka, zer-ikusi. "A curiosear" . Or Poem 546. Erriari ari zitzaionean, begiratuki nentzun, ez bear nuken asmoz; baiña zer-ikusi, izenaren beteko mintzalari ote zan. Or Aitork 121.
azpiadiera-7.1
( Zer ikusi ere ).
Zer ikusi ere asko etortzen baiziran, besteren etxeko zatar zarrak aidatzeko asmoan. Ataño TxanKan 153.
azpisarrera-1
ZERIKUSI HANDIKO. Relevante, importante.
Nire ustez, zer-ikusi andikoa da birtute onetan oiturea. Akes Onbidea 92 (ap. DRA). Erregiñ au Frantziako Franzisko Lelenan arrebia [...]. Eta orduango erregien arteko zer-ikusi aundiko autuetan, aurrenetako zeregin eten bakua eraballi ebana. Etxba Ibilt 454.
azpisarrera-2
ZERIKUSIAN IKASI. Aprender de lo que se ve (?).
-- Zeitxik eztozu yostera sartzien? Neuk esangotzat Modestari, gure bozu. --Etxako areri proportsiñue falta; baie eztakotzu arek bestetarako afanik mutillekaz ibiltzeko baño. [...]. --Zerikusidxen ikasten eidaue Modestagaz. Ort Oroig 77.
azpisarrera-3
ZERIKUSIKO, ZERIKUSIZKO. Digno de ver.
Bota zauen neskato zarrentxue buskantz bat erosten denda batera, ta ekartzun zerikusizko lopa eder bat. Ort Oroig 128. Mikelak okitzu komadien ganien [...] kinkallero bateri plasan erositxe zerikusiko florero bat. --Atera nagixu zorrotik oso-osuan, eta aurduban ikusiko dozu zerikusiko ikuskixuna. --Bai, baña gero, esatekua esan ostian, atzera sartu biarko dozu barruban. "E vedrai la mia bella disposizione". Otx 76.
azpisarrera-4
ZERIKUSIZ. Por curiosidad.
Bera ere ezkon-miñez asi zan zer-ikusiz, ez lizunkeriz. "Curiositatis" . Or Aitork 147.
zerikusi
<< zerbitzu 0 / 0 zikintza >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper