Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

327 emaitza jaiki bilaketarentzat

Sarrera buruan (22)


Sarrera osoan (305)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
tximista.
tradizioa
tradizioa
Tr. En los textos meridionales las formas encontradas son con tx- inicial, siendo la más usual tximist(a) (tbn. en la tradición suletina), aunque hay variedad de formas incluso en un mismo autor. Hay tximizta en Ubillos, Iturzaeta, Ezale y D. Aguirre (en éste último junto a tximista ); tximixta en Orixe (junto a tximista y zimizta ), Txirrita, J.A. Irazusta y Xalbador, y, por último, hay txasmista en un texto roncalés de CantTP. En la tradición septentrional (excepto en la suletina) las formas documentadas son con x- inicial, siendo la más general ximixta, seguida de ximista. Hay además ximist en Oxobi, Iratzeder (en ambos junto a ximixt ), GAlm (1954, 53) y Larzabal; ximizta en AR, EvL, Hiribarren y J.B. Elissamburu, y ximixt en Othoizlari (1970 (n.º 59-60), 24). Se documentan tbn.: simista en Duvoisin (junto a ximista ), simizta en Balad, zimizta en Prop y zimist en Aresti. En textos septentrionales del s. XVI al XVIII aparecen variantes con sibilante fricativa ante -m-, como xismista en Harizmendy, Chourio (tbn.xismixta (III 34, 3)), Haraneder y Baratçiart; xizmizta, xixmista (tbn. en Larreguy) y xizmista en Gasteluçar; xixmixta en Etcheberri de Ziburu (tbn. sismista ) y Urte, y zizmixta en Pouvreau. Por último hay xistmist en Leiçarraga. La supuesta forma ximila, que sg. DRA emplea Hiriart-Urruty, se trata en realidad de ximixta (Eskual 28-5-1909, 4). En DFrec hay 8 ejs. de tximist(a).
sense-1
1. (V, G, AN-gip-larr-5vill-ulz, L-sar, B, S; Lar, Añ (G), VocCB (V, G, L), Zam Voc ), tximixta (AN-gip-larr-5vill-ulz, BN-baig; VocCB (V, BN, S)), tximizta (AN), ximixta (AN, L, BN; Urt I 371, VocBN , Dv, H), tximist (Dv (S)), ximista (L, BN; Arch VocGr , Dv, H, VocB ), txinbista (V-gip), txismista (BN-baig; VocCB .(BN-baig)H (S)), tzimizta (AN-erro), txarmixta (ZMoso 71), txamista (BN, Sal), txasmista (Sal; VocCB .(S, R)), xixmista (A, que cita a He), xismista (L; H), xixmixta (BN; Urt III 1, H), sismista (H (L, BN)), ximizta, xizmizta (H), simista (Ht VocGr 354, VocCB .(V)Dv, H), simizta, zizmixta (SP VocCB ), zizmitxa (SP), xistmist (Lecl), zimizta (AN-5vill, L, B, BN, S), zimist, txistimista (AN-5vill), txistamista (AN-5vill). Ref.: Bon (xi(s)mista, xi(x)mixta); A (txamista, tximista, txismista, ximixta); A Apend (tximizta); Lh (txamista, zimizta); Satr VocP (tximixta); Echaide Nav 28-29; Iz Ulz, ArOñ, To ; Etxba Eib (tximistia, txinbista); Gketx Loiola (pasara artu); Elexp Berg ; Izeta BHizt2 (zimizte); Gte Erd 100.
Relámpago; rayo. "Éclair de tonnerre" SP. "Relámpago" Lar y Añ. "Relampaguear, tximistatu, tximistak izan, egin" Ib. "Relampaguear, [...] (G) tximista izan, egon" Añ. "Simista, augm. de ximixta, éclair" Dv. "Kusute tximiste bat, han visto un relámpago" Iz Ulz. "Tximistan briztaria izan da Bizkai aldian" Etxba Eib. "Txinbistak dira trumoi izugarrixegaz Anboto ostian" Ib. "Txinbistia jausi da kanpatorrian" Ib. "[Etxean] tximista sartu zen (G-azp, AN-gip, B, S), ximista sartu da (BN-arb)" Gte Erd 100. Cf. VocNav s.v. chimista. v. 2 oinaztu, txilimista.
tradizioa
Tr. Documentado al Norte desde finales del s. XVI y al Sur desde mediados del s. XVIII.

Xistmist, igorziri, lur-ikharatze eta babazuza infidelén gainera. Apoc 16 (tít.). Jendea du harrituren ozpiñen garhasiak, / bai eta llilluraturen sismistek bi begiak. EZ Man I 79 (II 111 xixmixta). Xismistek argitu dute, / ikharatu mundua. Hm 62. Aurtikhizazu zure zizmixtetarik bat ene bihotzera. SP Imit III 48, 5 (Ch xismista, Ol, Pi tximista, Mst iñhazi). Bola zaitezte zuek ere, / xizmiztak eta hozpiñak, / ihortziriak, babazuzak, / tenpestak eta dragoiñak. 182 (134 xixmista y 77 xizmista). Ikusten nuen Satana xismista bat bezala erortzen zerutik. He Lc 10, 18 (Lç xistmista, TB, Dv ximista, Oteiza, Ol, BiblE tximista, Leon ximixta, Or tximixta; Ker oiñaztarri). Bethi ximizta eta orzanz kolpu izigarri batzureki. AR 250. Agertu zan suz, kez, trumoiez ta tximistaz beterikako odei ikaragarri bat. Ub 26 (28 tximiztez). Askotan andik sortzen bide ziran turmoi, tximista eta ekaitzak. AA II 194. Turmoiak ortik, tximist emendik ikusirika. It Fab 141. Tximista biziak zeriozkan odei batek zerua bat batetan estali zuen. Lard 20. Zeren nola tximista ateratzen dan sortaldetik eta agiri dan sartalderañotik. Ur Mt 24, 27 (Lç, He xis(t)mista, TB, Dv ximista, EvL ximizta, SalabBN, Leon ximixta, Ol, Or, BiblE tximista; Samper txilimixta, Hual iñaztura, Ip iñhazia, Echn oñaztura, Ur (V), Ker o(i)ñaztu). Ihurtzuriak abiatu ziren burrunbaz eta simistak dirdiratzen. Dv Ex 19, 16 (Urt xixmixta, Ur, Ol, BiblE tximista, Bibl ximixta; Ker oiñaztu). Txasmistak eta odeiak. (R). CantTP 17. Nola mendiyan piztu lezaken / tximistak arbol igarra. Bil 66. Eguzkiaren antzeko tximist garrezkoak. AB AmaE 111 (340 tximista). Haren arphegiak, dio ebanjelistak, ximistaren pare distiatzen du. Lap 283 (V 129). Tximista onegaz suturik / gerta zirean itsurik. Azc PB 213. Tximista batek erreko al ditu ba danak! Ag AL 37.
( s. XX.) Zimiztak zimiztaren gainean zabiltzan, bethiereko ihortziri burrunbaren artetik. Prop 1900, 170. Milla ta bosteun tximistak birrinduko al abe. Kk Ab I 102. Zilhar izpi, zilhar ximist? Ox 126 (81 ximixt). Barnean tximista lertuko bai litzaien, maiteak bertan itsutzen eta zoratzen ditu. Or Mi 58. Berriro tximistak eta eudi-ots aundia. Alz Ram 32. Amoriyua iru dobletan / tximixta bezin zorrotza. Tx B III 62. Alde oneitara bere elduten yaku / tximisten dirdira. Laux BBa 118. Tximistaren argitasuna zan. ABar Goi 59. Bi tximist oiek ekarko dute / erauntsi amorratua. Or Eus 182. Tximistak erreko aldik . (AN-gip) A EY I 128. Tximistak burutik sartu ta orpotik ate(r)a ta errebenta arraio ingo aldik . (AN-gip). Ib. 128. Tximistak ortze-zear irakaldika jolasean. TAg Uzt 131. Zeruetan ihurtzuri karraskak ari ehun mila ximisten artean. Lf Murtuts 13. Ortzia dirdaika argitu du tximistak. Zait Sof 147. Tximista kiskalgarriak bailirakean ari zitzaizkion begira. Etxde AlosT 28. Tximista lenago dakusagu ostotsa entzuten dugun baño. Or QA 126. Trumoia itzali zen, tximistak ez zuen jotzen. Mde Pr 120. Etorri zan odei tormentia tximistakin ta eurixakin. (V-gip). Gand Eusk 1956, 216. Tximistak argituta bezela, gizaseme biurtuta ikusi dut Miren. Txill Let 88. Tximistak erreko al au! Astiz GolBer44 (ap. ELok 340). Zimist batek piztu zuen laharra. Arti MaldanB 196. Odeietatik jausten diran tximistak. Osk Kurl 118. Nola Jupiter on guziz / beteak bere tximist / arraiaz zoardi daukan ortzi. Gazt MusIx 109. Ez da naski mihia bezalako radiorik: zer ximista! Ardoy SFran 184. Tximista batek argitu du zerua alde batetik besteraiño. NEtx LBB 109. Ni sukaldian nenguelarik / or sartutzen da tximista, / arritzekua bolara artan / ark atera zuen txispa. Uzt Sas 266. Ximistak zelia dialarik urratzen. EZBBII 134. Laurak aldera asten dira tximistak eta alako trumoi-zartadak. Albeniz 151. Tximist antzera, poesiaren argi distirakorra sumatzen da esaera batean. MEIG III 142. Nik ez dut uste Barrutiari edo dena denari zeruko argia hartu eta tximistak jota bezala gogoratu zitzaionik inongo eraginik gabe. MEIG IV 63. Ximist-antzera agertu bait zen, zeru-lurrak argituko zituelakoan eta ximist-antzera itzali. MEIG VIII 25.

v. tbn. Egiat 261. Izt C 236. Arr GB 102. Xe 339. Sor AuOst 89. Apaol 56. Balad 236. Ill Testim 18. Inza Azalp 42. Enb 49. Bast 15. MSIgn 344. Ldi BB 150. Ir YKBiz 411. SMitx Aranz 94. Munita 20. Erkiag Arran 164. And AUzta 65. Anab Aprika 41. MAtx Gazt 40. Ibiñ Virgil 79. Ximixta: Jnn SBi 176. CatJauf 26. Prop 1911, 15 (ap. DRA). Barb Sup 164. Zerb IxtS 38. JEtchep 49. Tximist: JMB ELG 82. EA OlBe 74. MMant 164. Ximista: Iratz 39 (tbn. 39 ximist, 189 ximixt). Xixmista: Lg II 298.
azpiadiera-1.1

(En contextos comparativos para expresar rapidez).
" Tximiste beziñ agudo, tan pronto como el relámpago" Iz Ulz. v. infra TXIMISTA BATEAN, TXIMISTA BEZALA.
Argia gero bitzten da laster nola xixmixta. EZ Man I 104. Xizmista baten gisa joan duk / hire lilluramendua. 162. Denborak thonbarat banerama, xismista zeruaren parte batetarik bertzerat dohan baino lasterrago. Brtc 113. Zaldirat igainik, badoha ximixtaren pare. Laph 143. Tximisten gisan ez dira asten / ibillten ariñeketan? AB AmaE 71. Zer ikharak ibili ziren nere zainetan, ximizta batzuek bezala. Elzb PAd 42. Kalomnia hori, ahotik ahora, ximista bezain fite phasatzen da. Elsb Fram 66. Ostoak errautsarekin haizeak airean derabiltzan bezala, firrindan, xirurikan, ximixta bezen zalu. HU Zez 118. Kendu zaite nire aurretik tximistak baiño ariñago. Ag AL 94.
( s. XX.) Lipar baten, tximista bezin agudo, Martiñi lepotik eldu, simaur lindinga jo erazi [...]. Ag G 274. Tximistea baxen arin aldendu zan. Kk Ab I 8. Makila saheska emanik, bere buruaren gerizatzen; azpitik goiti, ximixtaren pare. Barb Sup 180. Tximistak baizen laster dagiskue agur. Enb 152. Zimizta baiño lên an da asarre beroan. Or Eus 54. Zalapartaka oldartu zan zakurra gainbera tximista bezain azkar. TAg Uzt 103. Tximista bezin azkar / an luke lepora / jaso ta eskuan zorrotz / daukatan aizkora. EA OlBe 53. Barri pozgarriak bala bala, tximistea baiño leen zabaldu ziran erri osoan. Erkiag Arran 164. Bideak tximisteak baiño bizkorrago egiten dituezalarik! Ib. 121. Tximista bat baiño ariñago urten eban eleizpera. Bilbao IpuiB 161. Tximista baño aguroago / zijoan gora ta gora. Otañ 125. Zimizten ziztuan / badoa Pioner / mundu berri billa; / artean emen ni, / oiari josirik, / neregan bilbilla. Or Olerti 1961, 251. Katuak ihes tximista bat bailitzan. Osk Kurl 49. Tximista baño azkarrago jantzi eta joaten zan lista pasatzera. Salav 69. Berrogoi ta bat urte ein tuzu, / oi mende hunen ximixta! Xa EzinB 59. Tximista bezela alde egingo diet. Alkain 53.
azpiadiera-1.2
Juan Atxukarro, izengoitia Juan Tintero zuana, tximista bera baiño argiagoa omen zan. JAzpiroz 108.
azpiadiera-1.3
Como primer miembro de comp.).
Ximista-zarrasta bat orduan nere buru-muñetan. JE Ber 70. Beldurrez ninduzun, Yauna, banekialako / tximist-ortzirien yabe zu zeundela goian. 'Dominador del trueno' . Ldi BB 2. Tximist-bildurrez elorri-xuxta / ezkerrean du Garazik. "Por miedo al rayo" . Or Eus 266. Gure urriki-otoitzak paisolaren azpian / ximixt karrasken arteko haur-piai lazgarrian. Iratz 153 (v. infra TXIMISTA-KARRASKAN). Ostosketa-inusturi artean tximista-urtika Tzeu sudunak nerau kiskaldu al banintza ere, ezetz ta ezetz. Zait Sof II 136. Tximist-irrada oneik, gure baserririk ezkutuenera be laster eltzen dira ta etxe barruraño be taka-taka sartu, ate-leioak itxita egon arren. Karmengo Amaren Egutegia 1952, 7. Heriotza hori inor ohartu gabe gertatzerik ez nahi eta, igerle gisa, berorren hilkizunetara eraso, ekaitz, uholde, tximist-trumoiak deitu zituen. MIH 26s.
azpiadiera-1.4
(Empleado como sobrenombre).
Lengo egunian bildu ziran Txingor, Tximista, Bakallo, Kakutei, [...] ta berebiziko batzarra egin zuten. Urruz Zer 129.
azpiadiera-1.5
(Fig.).
Tximista ain bero oni, zeñaren / polborak, mirets danean luzaro, / balaren indarra zion fidatu. "A centella tan rápida y fogosa" . Lar Gram 391. Zer simiztak atheratzen diren hein armetarik! (Cantar de Altabizkar). Balad 262. Harmetarik ximiztak yarian iduri. Hb Esk 59. Zorrotzagoak dira / gaur ilteko txistak / eta ziurragoak / gudako tximistak. Azc PB 354. Arrosa koloreko egazti aundi bat, lepo luzea, egoak geldirik, ibaiaren alde batetik bestera tximixtak egiñean. JAIraz Bizia 42. Udatiarrentzat egina zauku atxiki handia eta udatiarrentzat bakharrik, nun-eta ez duten Xikito eta Eloy batzuek, lehenik beren ximixtez eta gero marraren gainean utzi pilota hilez, edertzen eta argitzen! GH 1951, 272. Bere muiñean ederraren tximist labur eta sarkor auek sentittu ez dituenak, ezin esan dezake txintik zorion-pozaz. Txill Let 31. Bainan holako pindarren ximixtek ez gaituzte behar itsutu. Larre ArtzainE 188.
azpiadiera-1.6
(Echar)pestes, (mostrar, etc.) cólera.
Bere aotik tximista goriak jaurtiaz urteban Indianoak Txanogorrinetik. Ag Kr 188. D. Jose Antonio ikusi ebanean, trumoi ta tximiztakaz eioalakoan, [...] asi jakon esaten. Ib. 183. Patxikoren aotik ostots-erauntsi bat egiteko adina tximista atera ziran goiz artan. A Ardi 62. Tximistak botaten zituzten Krispiñ ta Seberiñok, Patxi ta Blasen ondotik iragan eta harategiko athetik sartu ziranean. Osk Kurl 153.
sense-2
2. "Relumbrón" Lar, .
sense-3
3. "(G?), piedra, granizo" A.
sense-4
4. (Empleado como insulto).
Portunek aizkorakada batean dukeari burua erdibitu eutsan, da "beiñ edo beiñ tximista orrek nire eskuetan iausi bear zenduan" esanaz [...]. Ag AL 164. Bixirik ago ondiño, tximista ori? Kk Ab I 43. Bai, tximist oiek ez didazute txarra peatu! Ataño TxanKan 134.
azpiadiera-4.1
"Tximisten Bartangorri" ala duk oitura; / legea nola daiten ez orain ardura. "¡Oh Peal-rojo de los diablos!". Or Eus 31.
sense-5
5. (BeraLzM), tximist. Electricidad. " Tximistaren, eléctrico" BeraLzM. Cf. Osk Kurl 118: Elektrizidadiari "tximista" esatia astokeri handi bat da [...]. Odeietatik jausten diran tximistak, fenomenu elektrikuak badira be, eztira elektrizidadiaren konsekuentzi bat baño, ez elektrizidadia bera. v. tximistindar.
Tximista barik edo . letrizidade barik denderiak esateban lez, etzala gauza argi egiteko etxera eruandako makatza. Kk Ab I 71s. Tximistoletan tximista iraunkorra naiz aldizkakoa sortzen dabe. GJaur Pisia 234.
azpisarrera-1
ANDA TXIMISTA BIDALI. "Anda tximiste bixaldu, mandarlo pitando" Etxabu Ond 104.
azpisarrera-2
TXIMISTA-ADAR. Relámpago.
Kopeta zimurtzen zuan eta begiak itxitzen, tximist-adarra sumatzean egiten zun bezela. Eston Iz 22.
azpisarrera-3
TXIMISTA-ARGI. v. tximistargi.
azpisarrera-4
TXIMISTA ARI IZAN. Producirse relámpagos.
Turmoia eta tximista ari zuan. JAzpiroz 210.
azpisarrera-5
TXIMISTA BATEAN. Rápidamente, como un rayo. v. TXIMISTA BEZALA, TXIMISTAN.
Makilak gora ahurrean, hamar hurratsetan, bost hurratsetan, hiru hurratsetan dira orai eta hor, ximixta batean, makila ikaragarriak elgarretaratzen dira! Barb Sup 182. Egunak eta asteak tximista batean bai dijoaz. NEtx LBB 112. Artu zuan apaiza berarekin eta an dijoa gure bikario errukarria tximista batean eramana. Ib. 174.
azpisarrera-6
TXIMISTA BEZALA. Como un rayo, rápidamente. v. TXIMISTAN.
Ximizta bezala bide laburrez firrindan erreka-zolara yautsirik. Elzb PAd 3. Egin zuen gurutzearen seinalea, eta ordu berean izpiritu gaixto hek guziak suntsitu ziren ximixta bezala. Jnn SBi 124. Horra non ximixta bezala hedatzen den berria. HU Aurp 65. Ximixta bezala iragan ziren denak. JE Bur 19. An zijoan tximista bezela plazatik kanpora. Urruz Zer 138. Tximista bezela Tolosara iristen da. A Ardi 29s. Berrogei bala, tximista bezala yaurti ditiagu ire erregeontziak zulatzeko. Or Mi 8. Piarres, ximixta bezala urrundu zen handik. Zub 64. Iduritu zitzautan garbiki, xuri xuri zerbait, ximixta bezala heldu zitzautala gainera. Barb Leg 149. Gogoeta horiek ximixta bezala dabilzkitalarik pindar-ilhaunka buruan. JE Ber 17. Satan, tximista bezela, zerutik erortzen ikusi dut. Ir YKBiz 264. Tximista bezela sartu ziran arraunlariak Getariko mugara. TAg Uzt 234. Largok jauzi egiten du eta ximixta bezala ihesari emaiten. Lf Murtuts 31. Nor zen hona gentozelarik tximista bezala atera den hori? Mde Pr 100. Aratsaldea ximixta bezala badoa. Herr 23-9-1965, 1. Ene maxinan murruer buruz / juanki tximixta bezala. Xa EzinB 27. Eragin zion Rozinanteri eta tximista bezela jeitxi zan aldapan-bera. "Como un rayo" . Berron Kijote 200.
azpisarrerakoSense-6.1
Ah, joan da gloria hura / xizmizta bat bezala. Gç 165. Denbora iragaiten da / ximista bat bezala. Monho 104.
azpisarrerakoSense-6.2
Aguro nai degunik / artzen ez badegu, / tximistak bezelaxen / itzuli guaz gu. Sor AuOst 102.
azpisarrera-7
TXIMISTA-BIDE. a) "Ttximist-bide, tranvía eléctrico" BeraLzM.
Uririk koxkorrenetan badituzte burne-bide, tximist-bide ta atsegingarri guziak. Bera EEs 1915, 229.
b) Electrodo.
Grafito tximispideak. "Electrodos de grafito". EAEg 14-10-1936, 43.
azpisarrera-8
TXIMISTA-DIRDIRA. Relámpago.
Aizea arrotuz, erronka aurrena, / urrena tximis-dirdira. "Relámpago" . Or Eus 263.
azpisarrera-9
TXIMISTA GORRI (V ap. A Morf 730). (Empleado como imprecación).
Tximista gorria! ni baiño igarle obea az. A BeinB 88. Tximista gorria! Bera balitz! Ag AL 59. Tximista gorria! Ezadazula arpegi beltzaz begiratu. Ag G 95. Tximista gorria! Norgaitik ete diraustan? Erkiag Arran 24.
azpisarrerakoSense-9.1
Tximista gorria baizen ariñ joiazan ekatxaren aurrean. Ag Kr 198. Baserritar guztiei, nai ta ez, baltsa orreitan sartu eragiteko, tximista gorriak erabilli ditu. Eguzk GizAuz 132.
azpisarrera-10
TXIMISTA-GURDI (tximist- BeraLzM (+ tximis-); tximiskurdi BeraLzM). Tranvía. "Tranvía eléctrico" BeraLzM.
Zer dira . su-burdija ta tximizta-argiya ta tximizta-burdija ta izurri sornatsua? Orrek, eztiñot txarto dagozala, baña zeuk asmauak dira. Ezale 1897, 54b. Itxasontzien turruntak, tximist-gurdien txintxiñak eta sugurdi azkarren tipirri taparra luze adoretsuak. Ag G 216. Tximistburdirik (tranbiderik) ez al dago Gipuzkoan? IPrad EEs 1915, 102. Tximist-gurdi . <tsi-> edo tranbien gora eta bera ibilli ziran arratiarrak eta erbestekoak. JBDei 1919, 250. Burnibidez edo Tximistgurdiz ibiltzeko arauak. EAEg 21-11-1936, 350 (ib. 21-10-1936, 102 tximisgurdi). Ango tximist-gurdi, etxea lango beribiltzar ta txirrinkin gai oro, itsu mustuan, lurra dardartuz [...]. JKort EG 1955 (5-12), 91.
azpisarrera-11
TXIMISTA-INDAR. v. tximistindar.
azpisarrera-12
TXIMISTA-KARRASKAN. Haciendo ruido el relámpago.
Suz betez, etorri zaitzu / ximixt-karraskan ortzia. Iratz 88.
azpisarrera-13
TXIMISTAK HARTURIK, TXIMISTAK HARTUTA. Rápidamente, como un rayo. v. TXIMISTAN.
Egin zutenean, tximistak arturik zabaldira irurok. Or Mi 14. Nun diraden prantzesak? Tximistak artuta / igesi junak dira. SMitx Aranz 213. Korrika ekin ziyon / tximistak arturik. Auspoa 39, 72. Tximistak artuta, igesi. JMB OC II 408 (ap. ELok 478). [Kaskabarra] inguruan biraka hasten zen, tximistak harturik. "As fast as he could go" . MEIG IX 103.
azpisarrera-14
TXIMISTAK EGITEN, TXIMISTAK EGINEZ. Rápidamente. v. TXIMISTA BEZALA.
Zuazte emendik tximistak egiten. Sor Gabon 28. Emendik bai, aidian, juan biar dezula [...]. Tximistak egiten gero. Alz Burr 27. Bere berokia artu ta tximistak egiten, lasterka bizian, ateari di-da! Loidi 99. Berriketak utzi ta, tximistak egiñaz, orpoz-ipurdi, bere gurasoen etxe aldera jo zuen. Ib. 170. Ori esatera etorri al-aiz? Ua emendik tximistak egiñaz. Etxde JJ 198. Tximistak egiten Ipuliño aldera igo omen ziran bista-bistatik. JAzpiroz 31. Ez ote genduen ikusi nola joan zen "Monsieur Vincent" [...] tximistak egiten gure artetik. MIH 322.
azpisarrera-15
TXIMISTAKO. De electricidad.
Frutu orren alde edo zatiren bat al dira, jakituria izatezko eta ziazkoetan, zeru goietako izarrekotan eta menaskintzakoetan, lurrunekoan, tximistakoan, oraingo denporetan egin izan diran aurrerapen andi eta miragarrizkoak? Itz Azald 209.
azpisarrera-16
TXIMISTA KONTRAKO. "Muchos mozos lucen boina encarnada; otros la llevan blanca. Cubren los viejos la encanecida cabeza con el venerable tximista-kontrakoa" EE 1900b, 354.
azpisarrera-17
TXIMISTA LEGEZ, TXIMISTAK LEGEZ. Como un rayo, rápidamente. v. TXIMISTA BEZALA.
Berak gura ebana / egiñ ebanean, / tximista legez iges / zaldia bajoian. AB AmaE 341. Ur zabaletan tximista legez ugar doiala. Ib. 445. Au entzun ordukoxe, jagi mutillak egozan lekuetatik eta amurrututa, tximistak legez, urten eben atarira. Kk Ab II 11. Didar au, tximistia lez zabaldu zan zelai guztian. Ib. 40. Ekaitz malmutzak erabillirik / tximistia lez atzera-aurrera, / zorabijauta jarri ondoren / botaten ditu goitik lurrera. Enb 49. Mutillaren okadearen inddarraz tximistea legez urten eban kandeleak eztarrittik. Otx 167. Aldabatera guztijak ondotik urten eta tximistea lez oldartu yakezan ogijai. Ib. 137.
azpisarrerakoSense-17.1
Tximistia letxe yuen dan arren, erreparau dot txirringa moduko batzuk izan diriala. Kk Ab II 121.
azpisarrera-18
TXIMISTAN. Rápidamente, como un rayo. v. TXIMISTA BATEAN, TXIMISTAK HARTURIK.
Ximiztan doa lau arrudetakoa, aitzinduz eta gorriraziz, lasterrean, burdin bidetako hegastinak. Hb Egia 145. Pilota nora nahi / zabilkan ximixtan. Zby RIEV 1908, 91. Ez gatzaizkete ohar, ondo-ondorat --zer ximixtan!-- hurbildu zaizkigunean. JE Ber 92. Jaiki ta ba noa tximistan etxera. NEtx LBB 118. Miuuu ... or dator [moskitoa] tximistan. Zendoia 93.
azpisarrerakoSense-18.1
Zuk sartutako amuba / daukat barrenen gordia; / aterako det ordia, / tximista demoniñuan. Otañ 99.
azpisarrera-19
TXIMISTAPE (En casos locales de decl. sing.). Bajo el relámpago.
Ihortziri eta ximixta pean / lehenago Jauna mintzatu zen. Monho 116. Su dirdaitsuaren ala zure esku duzun Tzeu Aita! zure tximistapean suntzitu danau! 'Bajo tu rayo' . Zait Sof 62.
azpisarrera-20
TXIMISTA-TXIMISTA (Exclam.).
Tximista-tximistea! Olangoak dira gizonak, olangoak. Ag AL 58.
azpisarrera-21
TXIMISTAZ. Mediante relámpagos, relampagueando.
Naiz tximistaz argitu / naiz elurrez jantzi / Uzturrek oiar alai / kementsua beti. EA OlBe 57.
azpisarrerakoSense-21.1
Begiak ari zaizko tximistaz / eta bera dago orroaz. Arch Fab 101.
azpisarrerakoSense-21.2
Rápido, rápidamente.
Dabiltz tximistaz kanpaiak, / inok bultzatu bagiak. AB AmaE 372.
azpisarrera-22
TXIMISTAZKO. De relámpagos.
Alkarren atzetik jolaska dabiltz tximistazko suge gorriak. TAg Uzt 132 (describiendo una tormenta).
tximista
<< txangoaldi 0 / 0 txorrotxioketa >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper