Tr. Documentado sobre todo en la tradición meridional. Al Norte sólo se encuentra en Leiçarraga, INav, Eguiateguy, Duvoisin, Mirande, Larzabal, Mattin y Larre. En DFrec hay 207 ejs., todos, menos 1, meridionales.
sense-1
1.
(gral.; Lar, Añ, Lecl, Dv, VocB)
Ref.:
A;
SMEiTec1;
EtxbaEib;
ElexpBerg. Poner(se) derecho, enderezar(se). "Enderezar" Lar, Añ y VocB. "Rectificar" Lar y Añ. "Redresser" Lecl. "Rendre droit, dresser, se dresser, redresser, se redresser" Dv. "Enderezar" A. "Tenpleko suak okertutako piezak zuzentzia ez da ain gatxa" SM EiTec1. "Zutik jarri zan baña ezin zan zuzendu" Elexp Berg. Aphain ezazue Iaunaren bidea, zuzen itzazue haren bideskák. "Faites droits".LçMt 3, 3 (Ol, Arriand, Or, Ker, IBk, IBe zuzendu; He, Dv, Leon xuxendu, Ip xüxentü, TB xuxen egin, Ur zuzenak egin).
Utzazue zuek [etor-bide] hau zuzendua, ingurukarik bagekoa. MbIArg I 91.
Urratu ta joan zen ontzi bazterretara olast-mendia ta hordu berean zuzendu zen ontzia ta igan zen ur gañera. MbIArg II 280.
Kurau buruko epaija ta azkenian zuzendu beso ateria. MgPAb 76.
Ustai gaia berde dan artean, okertu arren, erraz zuzenduko da. AA III 384.
Landara txiki ta bigun areek zuzenduteko. fBIc I app., 25.
Geisoak osatu, errenak zuzendu. JJMgBasEsc 38.
Makilak zuzentzeko. Lard 398.
Itzaldi au eginda, oiean zuzendu zan. Ib. 62 (cf. unas líneas más arriba oiean eserita).
Ikusi zuan Letrango eliza iraultzera zijuala, nola gizontxo batek egotzirik bere bizkarra zuzendu zuan. BvAsL 75.
Ekatx au aldendu zanean [...] kakaoak jaurti bear eban beste aldera ontzia zuzentzeko. EchtaJos 96.
Abe okerrak zuzendu barik izten dauz. KkAb I 40.
Zenbateri zuzendu berna okertuak!Enb 80.
Beiñ tropesiak konkortu zuen, / ezta bereala zuzendu. TxB I 35.
Bereala lerdendu (zuzendu) zan [emakume makurtua]. IrYKBiz 289.
Bi [ontzi] ôk zuzendu diradeneko, / Getarik oker mokorra. OrEus 396.
Langileak batbaten zuzendu ditue gerriak, ikusmiñaren aitzakian, atsedenaldia artuz. TAgUzt 81.
Orra sortu zuzendu / ezin zan kakua. Olea 209.
[Ganbelu] auek iztarrak ezin zuzendu. AnabAprika 39.
Zuzendu egin zan bere tokian. OskKurl 176.
Gurpillaren radio batzuk zuzenduten ziarduana. ErkiagBatB 74.
Oni eskerrak [...] millaka dirala anka zuzenduak. NEtxLBB 199.
Bernezurra autsiaz, nere bizi guzian geiago zuzenduko ez dana alegia. "No se verá derecha".BerronKijote 211.
Behin zapaldu eta hurrengoan zuzendu egiten du tarteka. "Endereza".MEIG IX 120.
azpiadiera-1.1
zutzendu (Aq). Enderezarse (en la marcha)."El diablo predicador, [...]kamarrak umeari, okerra, zutzen adi (G)"Aq p.63.
sense-2
2.Enfilar. Eta zuzenzeagatik entrada emanen duzu Palosko Sen-Sebastian northean. "Pour en dresser l'entré".INav 19.
sense-3
3.
(Urt I 83, Lar, VocS)
Colocar. "Accomodare" Urt I 83. "Accomodare ensem lateri, ezpáta gerrian alogátzea, zuzéntzea, moldatzea" Ib. 83. "Assentar en la cantería, arlandak zuzendu. Lat., lapides ad amussim collocare" Lar. "Accomoder, züzentü" VocS 130. Gerria liraña ta / bularrak senduak, / kurpiñuakin biri-biribil / ondo zuzenduak. MendaroTx 247.
Sarri berari zamak / ezin zuzenduan, / zenbat aldiz ostikoz / jo ote ninduan?Zendoia 23.
sense-4
4.
(gral.; Lar, Añ, Aq 248)
Ref.:
A; Etxba Eib; Gte Erd 261. Corregir, enmendar; arreglar, reparar."Castigar, enmendar los errores, utsegiñak zuzendu"Lar.
"Emendar erratas, yerros, [...]utsak zuzendu"Ib."Emendar la vida, costumbres, etc.", "justificar, rectificar", "reparar, componer" Lar y Añ."Para decir que es un despropósito o cosa imposible, okerrak zuzen ditzala, dezala, etc."Aq 248.
"Componer lo descompuesto", "reformar" Añ."Corregir, rectificar, arreglar"A.
"Zuzendu neban izan neban okerra"Etxba Eib. "Gauza orrek ez du zuzentzerikan (AN-5vill)" Gte Erd 261. Bere utsegiñak eta oker-esanak zuzentzeko. LarSAgust 7.
Zuzenduko dezu leneko zere makurra. MbIArg I 173.
Uts egiten dabena zuzendutea. CbCatV 45.
Letra okerrak zuzentzeko. CbEBO 394.
Etzenduke sinistuko zelango erdera mordolluak egozan iminita [...]. Esan eustan, zuzendu nengiola. MgPAb 198.
Lagun urkoari ondasunetan, onran, faman, eta izen onean egindako kalteak zuzentzeko. AA III 517.
Artzen badute eztabaidaren bat alkarren artean [...], berealaixen daukate zuzendua okerbide guztia. IztC 228.
Begira pekaturik lotsaz konfesau baga ete daukazun: eta utsegiterik aurkituten badozu, osotu ta zuzendu beriala. UrMarIl 84.
Gure Erreiñuari egin jakozan iraun edo injurijak izan biar dabé [...] erreparau edo zuzendubak. (1859). BBatzarN 183.
Naspilla guzia zuzendu, pakea egin, eta [...] guziak Errege baten mendean jarri ziran. Lard 204.
Zure bizitze makhurra zuzent dezazun. DvLEd 256.
Beste utsegitetxo batzuek ere badira, baña irakurle onak errex zuzenduko dituenak. AranSIgn 223.
Bada ori, dana dala, bereala zuzen zazu, Mariaren esku eta laguntza eskatuaz. ArrMay 106.
[Lagunari bere ondasunetan edo bere entzute onean] eginiko kalteak zuzendu eta osotuteko. ItzAzald 146.
Makur egin tuenak / zuzendu artian. Auspoa 97, 29.
Zuzendu ebezan [ontziaren] beste kalteak be al ebezan lez. EchtaJos 204.
Ezta iñoren lenengo erabakirik zuzendu bear, lenengo au ezin obeki ikusia ta erabakia izango delako. InzaAzalp 81.
Oker untarik zuzentzeko eta gure buruak gaitz ortarik begiratzeko. FIr 155.
Andik lastertxu okerra zuzendu eben, poliziyakua kaleratu ta lapurra [...] espetxeratu. KkAb II 94.
Lapitza atera ta [esaera] zuzenduaz. LabEEguna 102.
Dana dala, gaurkoak eztu onezkero zuzentzerik. LdiIL 45.
Gizarteko oker eta bidegabeak zuzentzeko. EguzkGizAuz 164.
Onaizkero, ordea, nola zuzendu nezazke arinkeriaren ondorenak?TAgUzt 126.
Egunerokoan ezartzeari buruz utsuneren batzuk nabaitu izan dirala-ta, beroiek zuzendu ditzagun."Subsanar las erratas".EAEg 19-11-1936, 337.
Zuzendu itzak itz oriek baldin lepoa biurritzea nai ezpaduk. EtxdeJJ 14.
Oker bat ez dago zuzendurik zuzentzaleak ordaindu behar badu. MdePr 105.
Bein eta berriz zuzendu dut idatzitakoa. TxillLet 46.
Ba ei dira munduan gai batzuen gorabeerak itz onez zuzendu ta arteztuten ez diranak. ErkiagBatB 183.
Uste oker oetatik asko ta asko zuzendu dituzte. VillJaink 77.
Horrek ba bide du zerbait makhur handi, hil aintzin zuzendu nahi lukenik. LarzSenper 122.
Zuzentzia eskatzen ebela [oittura] askok. EtxbaIbilt 454.
Zuzendu bearreko okerrak, onbideratu bearreko bidegabekeriak. "Tuertos que enderezar".BerronKijote 41.
Esan doguzan bigurrikeri guztiok zuzentzeko. Gerrika 199.
Bainan huts ttipi hori, urrikiturik, zuzendu nuen eta ordaindu lehen paradan. LarreArtzainE 216.
[Bertsoak] olamoduz kantatu nituan; eta, beti bezela, gero zuzendu eta papelean jarri.Insausti 348.
Lastima da, benetan, horrako zuzentzaile horrek liburua zuzendu duen bezain erraz mundua ezin zuzendu ahal izatea. MIH 172.
Aita Ormaetxebarriaren iritziak zuzenduaz. Ib. 84.
v. tbn. Oe 38. Añ CatAN 41. CatLlo 51. CatBus 27. Legaz 34. EusJok II 23. Ag AL 66. Goñi 82. A Ardi IX. GMant Goi 78. ForuAB 107. JanEd II 27. Alz Txib 103. KIkV 81. Or SCruz 128. Enb 163. Tx B I 119. Otx 50. Ir YKBiz 135. JMB ELG 55. Zait Sof 14. Munita 153. Anab Poli 136. SM Zirik 50. BEnb NereA 243. Basarri 61. MAtx Gazt 58. NEtx LBB 139. Mattin 113. Uzt Sas 248. Etxabu Kontu 102. Ataño TxanKan 218.
azpiadiera-4.1
"Traspeinar, peinar componiendo lo que ya está peinado, illejarioak orrazatu, zuzendu"Lar.
Bere korbata-korapillo, illeak eta abar zuzentzen ariko da. LabEEguna 69.
Nahiz sama-korapilloa zuzendu, nahiz janzkiak konpondu. OskKurl 59.
azpiadiera-4.2
Mejorar, arreglarse (el tiempo). Zuzendu. IztC 235 (en una lista de palabras relacionadas con el tiempo atmosférico).
azpiadiera-4.3
(Ref. a enfermedades, etc.). Etzitzaion miñaren arrastorik ere gelditu; betazalak zuzendu zitzaizkan, illeak jaio-re bai. Goñi 56.
Baña zuzendu nintzan piska bat atzera, eta orain batere gaixorik izan ez banu baño ere askoz kontentuago bizi naiz. UztSas 21.
azpiadiera-4.4
(V-gip ap. EtxbaEib);
zutzendu (Aq)
Corregir(se), reformar(se), hacer(se) bueno, probo. "El diablo predicador, okerrak zutzen ditzala" Aq p. 63. "Gurasuak, semiak zuzendu biarrian, naiz norberak miñ geixago artu" Etxba Eib. Uts egiten duena oarterazoaz zuzentzea. CatBurg 31.
Gizon egiña edo andia bada bekatari moldakaitz zuzendu beharra. MbIArg I 119.
Pekatari galdubak zuzenduten.Zuzaeta 98.
Geisto deunga guztijak / zuzendu artian. DurPl 103.
Okerrena ere zuzendu [ekanduak]. Mg(inVMg 104 (tbn., con alguna variación, en Zav Fab RIEV 1909, 34)).
Ezin mugatu ta zenbatu leiz libru onak zuzendu, ondu ta Zeruko bide artezera ekarri dituezan bekatariak. AñEL1 2.
Ordutanik Jesu-Kristoren etorreraño zuzendu ote zan mundua?AA III 282.
Zuzendu zedin bere bide geistuetatik. JJMgBasEsc 8.
Denbora dala zuzen gaitezen. Xe 322.
Au da (ostalariyengatik) kulpagarri guztiyena eta zuzentzeko etzaio eman biar arditikan ere. SorAuOst 100.
Oraindino ezpadira / sustraiti zuzendu. AzcPB 260.
Astinduten eutsan eperdia zigorradatxo bategaz, zerbait zuzendu eittean. EchtaJos 30.
--Zeñekin [ezkondu] baña? Nork artuko du gure mutil zakarra? --Zuzenduko duan neskatxa batek. AgG 238.
Betetzen ez dituztenak / Jainkuaren legiak / zuzentzeko, zai daudezi / infiernuko sardiak.Yanzi 101.
Ez bada ere zuzentzen, ez degula guk errurik izango. ABarGoi 34.
Beltz oiek nastuko naute orain zuzentzen ez ba ditut. JAIrazBizia 76.
Bigurriak zuzendu zenitun. OrAitork 420.
v. tbn. Ud 110. Kk Ab I 40. KIkG 53. ArgiDL 24. Uzt Noiz 78.
sense-5
5.
(G-azp; Lar, Añ, A(que cita a Izt)). Arreglar, organizar, preparar."(Dar o tomar) assiento en las cosas, gauzak zuzendu, gauzai zuzenbidea eman"Lar.
"Afinar los órganos, templarlos, componerlos, organoak maneatze, zuzentzea, ongitzea, bere eraratzea"Ib."Aderezar", "acomodar, componer" Lar y Añ."Arreglar"Añ.
"Gauzak zuzendu, herentzia eta diru-kontuak zuzendu"ZestErret(s.v. gauza).
Zeñetan Jesusen biotzarekiko debozioaren gaia obeto, ederkiago, gozoroago berezia dagoan, zuzendua ta apaindua. LarCarta a Mb 278.
Barazkaltegiko maiak zuzenzen zebillela. MbIArg I 256.
Beste gauz guziak eta Elizako sakramentu andiak zuzendu artean etzen igan Jesus bere glorira. Ib. 295.
Bere etxeko gauzak zuzenduaz gañera, biderako neurriak ere ondo artu bear ditu. CbEg III 228.
Tabernakuloa zaitzea, ta ango gauzak zuzentzea. Ub 30.
Eta ala atsegiñak, nola atsekabeak gure onerako zuzentzen ditu [gure Aitak]. Gco I 409.
Garai onean gure kontuak zuzentzeko, eta emengo egunak ongi bukatzeko. AA III 456.
Oiturazko argibide oek guztiak bear bezala zuzendutakoan atera omen zituzten zezena ta mutila plazara. IztC 248.
Gauza guziak zuzenduta, Cesarearonz irten ziran. Lard 525.
Guziak jaiki eta asi ziran kriseluak zuzentzen. Ib. 433.
Nere bizia nola zuzenduko dudan gogora dizadazu. DvLEd 201.
Nola [...] Jainkoak basauntz beronen bidez zuekganako bidea zuzendu didan. ArrGB 110.
Arterañokoan baño obeto bere ikasigaiak aurrerako zuzentzea. AranSIgn 64.
Era berean batek gaztelaniaz eta besteak euskeraz [liburua] zuzentzeko asmoakin. Ib. I.
Ogeak zuzendu, etxeko sokondoan garbitu. EchtaJos 25.
Kopla orrek zuzendu ebazanen aurrezka. Ib. 180.
Gauzak zuzendu arteraño Aloñan bizi bearko dek geienbat. AgG 147.
Diputazioak artu dezake bere gain ikatz-egite ori bear bezela zuzendu, eratu ta banatzeko lana. ForuAG 235.
Paper batzuk zuzendu bizkit, eta lagundu biar nak Bankura. AlzBern 62.
Zuzendu ebezan biar ziran garbitasun gustiyak Diputaziñuan. KkAb II 95.
Orain, zuk gauzak ondo zuzendu bear. LabEEguna 81.
Bigarren oñeko logelak zuzendu. TAgUzt 111.
Paperak zuzendu zizakten Konsularen larogei urteko morroia. JAIrazBizia 17.
Eriotza, uste gabean zetorren eta ordurako ire kontuak zuzentzea bearrezkoa izango den. NEtxLBB 49.
Pasajeak zuzentzen zituzten ajentzi batera azkar joan zan. TxGarmBordaB 187.
Ibil-aideak banatu eta zuzentzen ditu. "Reparte y ordena sus ritmos".MEIG IX 135.
(en colab. con NEtx)
azpiadiera-5.1
"Bazkaiak zuzendu, bazkaria atondu edo prestatuta dagoena berotu eta jateko prest jarri. Haiek erdiko mezeta eo jute zian ta geo etorritakuan ganajatekuak in ta itte zittuzten ta guk eztakit, bazkaiak zuzendu eo"ZestErret(s.v. bazkai).
azpiadiera-5.2
Prepararse, disponerse. Behar dan bezala, ongi prestaturik eta zuzendurik [Aldareko Sakramentua] artzen duenai. Ub 205.
Orrela barautuaz ta lan onak egiñaz prestatu ta zuzendu gaitezen [...] Pesta andirako. Ib. 186.
sense-6
6.
(Lar, Añ, H). Dirigir."Enristrar, poner la lanza en ristre, lanzia etsaiaganonz jaso, zuzendu"Lar.
"Abocar la artillería, apuntarla adonde se ha de disparar, sutunpa zuzendu"Ib."Apuntar, asestar, begitxedatu, zerbait zerbaiti zuzendu"Ib."Dirigir"Lar, Añ.
"Diriger, adresser. Orazinoeak zerura zuzentzea, adresser des prières au ciel (Mg)"H(s.v. xuxendu).
Mairu ta jentilak ez naiagatik, onzia ara zuzenduko zuelako ustean. MbIArg II 352.
Gure eskaria zuzen ezazu, ta eska zaiozu berari gure salbaziorako ondoen dagokigun guztia. CbJust 147.
Geure eskari edo erregubak aei guk zuzendutian. CrIc 46.
Ostikada gogor ta ondo zuzendu batekin. VMg 44.
Jaun beraren onra ta gloriarako zuzendu bear due beren griña ta pasio ona. AA III 627.
Pensamentu guztiak ta egite guztiak popuertza zuzendu biar ditugu geure Jaungoikuagana. fBIc I 30.
Erregu bizijak negarrez zuzendu zerura. JJMgBasEsc 217.
Zuzendu ezkero [...] Jaungoikoari erregu eta eskari biziyak. UrBulaAl 51.
Biotzak zeruronz zuzendurik. Lard 138.
Ni orain naguan lekutik zuzendu deutsubez euren berbaldi ondo iminijak gizon askok. (1862). BBatzarN 195.
Begiok gugana zuzendu. ABAmaE 361.
Franziskok zuzendu zituan oñak Rocaforterunz. BvAsL 129.
Zuzendu egizuez onetara zeuen eskari eta erreguak. ItzAzald 182.
[Irakurkizun bat] Vascofillo-ri zuzendurikoa. AEzale 1899, 230a (230b zuzendu edo dedikau).
( s. XX)[Ezkutitza] amaginarrebari zuzendu nion. AArdi 1.
Lenengo kalea Elgoienen egin ezkero, bigarrena Izurraingo mugak joaz Elbarrenaldera zuzenduko degu. Ib. 33.
Zorion agurrik beroena zuzendu nai diot. FIr 178.
Zaldizkoari zuzendu zion bere leen tiro-ukaldia. Ib. 142.
Mutillari atzamarra zuzenduta. KkAb II 147.
Otoi bat biotzez zuzendu nai diogu. LdiIL 55.
Ukaldia âlbait zuzentzen dute / begira ta sudurrera. OrEus 182.
Lengo asmuak be beste elburu batera zuzendu bear. EguzkGizAuz 5.
Laterri Agintaritzari zuzendu bear dizkioten adierazpen guziak.EAEg 4-11-1936, 211.
Goiz guzian Legutiano aldera zuzendu baidituzte beren suak. Euzkadi 24-12-1936 (ap. Alkain 140s).
Portura zuzendu zituen lenbailen ontzien muturrak. TAgUzt 224.
Zapi teinkatu aundi batera / zuzenduz txorrotx bere agaia. EAOlBe 17.
Ezta neuri ere itzik zuzentzeko bekokirik eztuzula izango. ZaitSof 66.
Zuaitzaren adiskide ta etsaiai zuzendutako lerro baldar batzuek. Munita 15.
Jaso zun lurretik xixpa, eta etsaiari zuzendu. EtxdeJJ 154.
Nietsche-ren izu deia guri zuzendua dago. MdePr 42.
Belen aldera zuzen ditzagun / euskaldun danok begiak. Basarri 65.
Hitzak nahi nuan tokira zuzentzen ausartu ez, eta inguruka hasi nintzan mintzatzen. OskKurl 113.
Ezkontzen direnen zin oek ez ote dira alkarri zuzenduak xoil-xoilik? VillJaink 157.
Begiak eta besoak beruntz zuzenduaz lotsaz. LabSuEm 180.
Pusilla zuzendu nuan nere ustez ondo, eta tira nion.AZink 104.
Arek guri berba onek zuzendu al ez izatiarekin.Gerrika 194.
Bada Tovar jaunaren erantzun bat; Corominas jaunari zuzendua dago. MIH 204.
Hona orain gure galdera, irakurle guztiei zuzendua. MEIG I 221.
Zein euskal sukaldetan [...] entzun da sekula [...] Eñaut zaharrak emazteari zuzentzen dion bezalako predikurik?MEIG II 57.
Eta hortara zuzendu zituen gero ere bere ahaleginak. MEIG VIII 70.
Gilin-ek, besoa zabaldurik, semeagana zuzendu du behatza. MEIG IX 109.
v. tbn. Añ LoraS 178. Gco II 83. Arr May 169. ForuAB 139. GMant Goi 20. Garit Usand 6. Inza Azalp 134. Jaukol Biozk 86. TP Kattalin 196. Aitzol in Ldi UO 3. Ir YKBiz 359. NEtx Antz 120. JAIraz Bizia 7. MAtx Gazt 89. Lasa Poem 105. Uzt Sas 169. Onaind STeresa 109.
azpiadiera-6.1
(gral.; Lar, Añ)
Ref.:
A;
GteErd 261. Guiar. "Adestrar un caballo, zaldia zuzendu" Lar. "Encarrilar" Ib. (v. tbn. s.v. acaudillar). "Conducir, guiar" Añ. "Refrenar, bridatu, zuzendu, ezi" Ib. "Guiar, encaminar, dirigir" A. "Gidariak zuzenduta joan ziran mendira (G-azp)" Gte Erd 261. Eman zion Jesusi Ait-eternoak andik gu atera ta zeruko belar onera zuzenzeko lana ta egitekoa. MbIArg I 150.
Zeruko bidean animak ondo zuzentzea. CbEg III 285.
Demoniñoen atzaparretarik ateratia eta zerubetara zuzendutia da obrarik miragarriyena. Zuzaeta 113.
Nola zuzendu ardi errebélak zuzen biderá?LE(inBOEanm 642).
Konfesore jakitun ta alditekean onena zuzendu gaitzan Jangoikoaren bidean. MgCC 191.
Zuzendu gaizuz Zerura beti Birjiña biotzekoa. AñEL1 220.
Zerura bidian imini ta zuzendu biar dituban agintari bat. fBIc I 21.
Egun oro zuzentzen / umeen pausoak. ItFab 104.
Zuzendu eban [sazerdotiak] arimako gauzetan. UrMarIl 89.
Goiz berean jendea berak zuzendu eta prestatu zuen batallarako. Lard 181.
Aberetxo on onen bizilekura nere pausoak zuzendu ziñituen. ArrGB 45.
Sakramentuen arrera sarritakora zuzendu ta gidatzearekiñ. AranSIgn 67.
Eta zaldirik zelan ez eben ondo zuzentzen. ABAmaE 453.
Zeruko bidetik gizon guztiak giyau eta zuzendu bear dituzan argi-zuziya. ItzAzald 170.
[Papera] erakutsiaz batari ta besteari, zuzenduko naute. UrruzZer 91.
Zeruko Aita, zuzen gaitzazu / nola baikeran zuriak. TxB II 54.
Irizainek zuzendu zuten [...] karriketan gaitzak joak direnak biltzen dituzten lekura. FIr 132.
Abots onexek zuzentzen gaituz / egizko lagi-bidera. Enb 54.
Bikainki lantzen zitun artaldea zuzentzeko kriskitiñak. OrMi 44.
Eiza, uxatuaz eta aienatuaz, toki sakon eta estuetara zuzentzen zuten. JMBELG 41.
Ara zuzen nazak, luzatu-gabe!LdiBB 120.
Lora barriz azan bidia, / zuzendu nagik ermittara!LauxAB 70.
Zure bidean zorionez zuzendu zaitu Yainkoren batek. ZaitSof 148.
Ez dago euskalduna bezelakorik, emengo bei-taldeak zuzentzeko eta ondo zaintzeko. TxGarmBordaB 88.
Gida-ualari eragiñaz, aruntz zuzendu zuan Rozinante. BerronKijote 57.
Autor-entzule onak daukaz, bide artezez zuzendu daien. OnaindSTeresa 56.
v. tbn.
CrIc 28. Gco I 400. JJMg BasEsc 77. BBatzarN 187. Bv AsL 193. Ag Serm 562. ArgiDL 64. Ir YKBiz 14. AZink 94.
azpiadiera-6.2
Llevar. Gabaz mugonez bere aurtxoak oiera zuzendu. CbEg III 376.
Batzu erdi-errenka ta bestetzu oso narrazka, zuzendu nizkian [ume] danak sukalderuntz. LdiIL 19.
Zer da bakardadetik iges-eragiten diguna? Ta zer da bestetan bere billa zuzentzen gaituena?TxillLet 22.
Berriro ere Teruel leku santu artara zuzendu ginduzten.AZink 111.
azpiadiera-6.3
Dirigir, regir, gobernar."Regir"Añ.
Zuzen zadazu nere bizi modua, eta nik egitea nai dezun guzia, egizu lendanik jakin dezadan. LarSTomas 1.
Espiritu Santu egun oietan etorri zanak gure biotzak emen argitu, ta bere amorez zuzen ditzala. CbEBO 61.
Lau neskatilla baserrijan azijak zuzenduko leukee etxaguntza andi bat. MgPAb 148.
Zeuk emonak, Jauna, dira dirianok [...]; eta nik dakidan baxen obeto, Zeuk zuzendu, zaindu, ta arteztuko dozuz Zeure esku andiaz. AñEL1 70.
Batek bere [...] juizioa txit galdu, eta batere ezin bera gobernatu eta zuzendu ditekean moduan. Gco II 59.
Geure naturaleziari berez jagokazan gurarijak bere, errazoiak neurtu ta zuzendu biar ditu. fBIc II 252.
Eurak ez ekijen legez zuzenduten batela. UrMarIl 25.
Izanik ain preminazkuak bestiak zuzendu edo gobernau biar ditubenentzat. (1856). BBatzarN 177.
Berak ipiñi ta zuzendu bear zuen erlijioaren [...] ekiñaldi gloriazkoak. AranSIgn 29.
Artu zuan bere espirituzko gauzak zuzentzeko gidari. BvAsL 104.
Zergatik berak zuzentzen daben Eleixea. ABAmaE 130.
Jesukristok, burua legez, zuzenduten dituz eta emoten deutse bizitzea zati guztiai. ItzAzald 44.
Gauza ook guziak bere iritzira zuzentzen zituena eta guzien gidaria ta kontuduna [...] gizon sonatu ura zen, Lurdesko Parrokua. Goñi 108.
Josetxok ikasi ebanean arazo guztiak zuzenduten. EchtaJos 309.
Euskalerriaren Alde-k du batzaldiak egokitu ta zuzentzeko eskubidea. EEs 1912, 148.
Vitoriako Obispadutik datoz biurri-aldi ori ta ezin-egon ori; andik zuzendu dira 1870garreneko matxinadak. OrSCruz 13.
Meatze orietako lanen goraberak zuzendu bearrez. FIr 134.
Baña bazkuna zuzendu ta erabilten euretarikoa eztan iñori be eztautse itxi bear. EguzkGizAuz 128.
Nere etxea, agindu ta zuzentzeko iñor eztakala, goiaz bera dana dabill. ABarGoi 66.
Zaingo guzietako ogasun-eginbearrak zuzendu eta alkar-tajutu ditzan.EAEg 2-2-1937, 963.
Arrezkero, berriz, ergelek ez zituzten geiago aitatik semera lurreko erririk argituenaren arazoak zuzendu. MdePr 34.
Absolutuak zuzendu bear du nere bizitza. TxillLet 123.
Ordua dok, gizon batzuek bestiak benderatu barik mundua zuzentzeko. SMZirik 9.
Nor onek artu dezake zuzendaritza, nai baldin badu, gure egiñak lege nagusi edo prinzipio batzuen araura zuzentzeko. VillJaink 75.
Oraindik beron bearra dago emen, gazteon lana zuzentzeko. NEtxLBB 20.
Andik zuzentzen eban naiko nasai, bere lau moja gazteen zoria. OnaindSTeresa 71.
Gure jaiotetxea oso ondo zuzendu du [gure aitak] ta esku onetan utzi du. JAzpiroz 40.
Haur ginelarik, geuron bizitza bestek zuzentzen zuen; etxea jasotzeko kezkakizunik ez genduen. MIH 31.
azpiadiera-6.4
Dirigir (una orquesta, un coro, etc.). Zuen ustez, izkuntza baten elerti-pizkundea "orkesta" bat bezela, txotx apain baten bidez, zuzendu liteke. LdiIL 109.
Kontziertua emon eben musika enparantzan, Don Anjel Urzelai organisteak zuzenduta. EtxabuKontu 58.
sense-7
7.Proporcionar. Behartsu gaisoei, ari oriek ongi eskatu ezkero, zuzenduko die nolerebait behar dutena. MbIArg II 345.
Euren bizitzearen eta premiña gorputzekoen ardurea eukirik, zuzenduten deutsezala [gurasoak] bizigarriak eta jaztekoak. ItzAzald 97.
Eta bizimodua zuzendu gura dabenean, eta iñoren izerdiak ordaindu, yipoe izerditsu bat edo kapa murriztu bat emongo deutsue. OrTormes 95.
sense-8
8.
(G, L, BN ap. A
; Añ). "Ajustar cuentas, kontua egin, atera, garbitu, zuzendu"Añ.
"Ajustar cuentas"A.
Gauza arrigarria da juiziozko kristauak, kontuak zer zuzendu ta azienda zer utzi duela, denboraz, ta ondo, Jainkoak eman dion borondate libreaz ez usatzea. CbEg III 220.
Mai aren ostean egon oi zan Patxi, edo diru kontatzen edo atzamarrak kontatuaz konturen bat zuzentzen. Apaol 93.
azpiadiera-8.1
(Fig.). Aurrena, emazteari eskatuko zion salaketaren zuribide eta bear bestekorik ez ematekotan, aguro zuzenduko zizkien kontuak bi xalantai. EtxdeJJ 124.
sense-9
9.Referirse. Ez da ageri gaurko Ebanjelio santuan Espiritu Santua, Espiritu Santuaren etor-er berera zuzenzen dena bad-ere Ebanjeli guzia. MbIArg I 363.
Damuba zuzenduten da iragoriko pekatubetara, baña proposituba etorkizunetara. MgCO 84.
Ez genkijan zetara zuzenduten zan ipuina; baña igarri eragin euskunian zetarako zan, ta zer atera biar genduban, geratu zan barria. MgPAb 103.
Erakutsi oiek, esan diteke, zuzentzen zirala, Jesus bera bizi zan arterañoko. Lard 394.
Zetara zuzendu eta zabalduten da eskubide au? --[...] arimen zoriontasun betikoai dagokoezan gauzetara. ItzAzald 113.
Baña [ezkutapen, jazoera, mirari edo irudien jatorri] guztiak zuzenduten dira Jaungoikoaren Amagana.Ib. 74.
Iru on-oidade, Jaungoikoagana zuzenduten diranak. Ib. 184.
Lagun urkoari begiratzen edo zuzentzen da lenbiziko mandamentua. KortazarSerm 68.
sense-10
10.Justificar. Caracalla Enberadoriak manhü egin zereioanian [Papinian-i] züzent leizoan Senataren eretzian Geta bere anaiaren erahile izan zena, arrapostü erran zereion nekezago zela legautse züzentzia eziez haren egitia. Egiat 255.
azpiadiera-10.1
Hacer justo, legítimo. Alaxen da, ezen, esaten duanez, azken onak bide guziak justifikatzen bait ditu. --Azken onak bide guziak zuzendu, alegia? --Dirudienez.LabSuEm 199.
azpiadiera-10.2
Hacerse correcto, aceptable. Izketa askatuan oker dagona nola zuzentzen da, ugarituz, neurtuan?"¿Cómo puede ser virtud?".Or(inGaztMusIx 18).
sense-11
11.Dirigirse; volverse, dirigirse (hacia una persona, hablando). Zelan bada zuzendu konfesinuak biar daben propositu sendora urte osuetan pekatubetan gogortu ta sustraitu dirianak?MgCO 110.
Zuzendutia Jangoiko ofenditubagana konfijanza oso bategaz. Ib. 56.
Zuzendu zan au ixiltxorik billatzera testigu edo agiritzalletzat otsoa. VMg 3.
Kurutze santiaren oiñetan auzpazturik, neure begijetako malkuakaz ezkotu neban ugari luurra. Gero, zuzendurik Ama birjiniagana, esan neutsan. JJMgBasEsc 241.
Goixian jantzieran, ta gabian soñekuak kentzen diranian, zuzendu Eleixaruntz edo Marijaren irudi bateganuntz. UrMarIl 9.
Ondo ezagutuak daukazan ezkero gaur beragana zuzenduten nazan errijak. "El país al que me dirijo".(1866)BBatzarN 233.
Egunero zuzendu zaite beregana. Legaz 23.
Egun aietan zuzendu zan Perusara. BvAsL 189.
Zuzenduten naz bere obira. ABAmaE 173.
Santa Maria Andiena deritzan Elizara zuzendu. ArrMay 156.
Egun guztietan geure Angeru-jagoleagana zuzendutea, egiten deutsagula erregu au. ItzAzald 76.
Zugatzik iñausteko asmua daukenok zuzendu biar yakoz Diputaziñuaren Lendakarijari. ForuAB 125.
Zeugana zuzentzen gara. Ib. 69.
Etxerantz zuzendu zan. Altuna . Altuna 92.
Mireiren landetxerantza zuzendu zen. OrMi 46.
Ara eldurik, Eiffel-Torreko lanetara zuzendu zan. KkAb II 187.
Eta jauregi-gixonai zuzenduz, ba-erraikijon. Otx 20.
Bailly ango endore edo alkate jaunagana zuzendu ziran, laguntza eske. EguzkGizAuz 19.
Etxeatzetik sagastialdera zuzendu zan. TAgUzt 113.
Nola ausartu liteke gizajoa zugana zuzentzen?Ib. 301.
Iainkoen txadonetara zuzendu gaitezen. ZaitSof 165.
Zuzendu Jaunarengana. BEnbNereA 138.
Ta zuzendua izango zan [Martiñ] bere Donostiko lege-gizon oietara. UztSas 339.
Jolastokian aurkitzen ziran bere alabakana zuzendurik, onan esan eutsen. OnaindSTeresa 87.
Galletak atera arazi zizkion neskameari egon-gelara ta aruntza zuzendu ziran. TxGarmBordaB 178.
sense-12
12.
(V)
Ref.:
A; Elexp Berg. . Conseguir."Angoxe sakristaukuntzea zuzendu al baleu, errege be ez obeto, diño berak (V-m)"A.
"Nundik zuzendu dozu motxila ori?"Elexp Berg. "Nundik-andik aixkora bat zuzendu biarrian nago" Ib. Jarri zirean ostatu batean, irabazbidea zuzendu arte. EchtaJos 299.
Bear ebezan urdai, lukainka ta koipe zuzentzeko. Ib. 309.
Amak zuzendu eutsazan jantzi barri bi. Ib. 24.
Zuzendu dabe nundik-edo-andik aizto eder bat. KkAb I 94.
Etxera juateko gogua dodala ta, nire ordezko bat zuzendu biarko dozula. Ib. 75.
Eskillaren bat nonondik zuzenduta, tellatutik kortara sartu. BilbaoIpuiB 252.
Ez da erreza aukerakoa / emen egiten zuzendu, / baiña mutilzar geratu baiño / oba sasoian ezkondu. BEnbNereA 174.
Ba ekian onek, iñoiz edo bein jateko aozuri ta milingen gogorik izan ezkero, nun zuzendu ta aurkitu. ErkiagBatB 138.
azpisarrera-1
EZIN ZUZENDU AHALAKO;
EZIN ZUZENDUZKO.
Irreparable, imposible de corregir. Utsak oker aundiak lekarzkike, ezin zuzendu alakoak askotan. AnabUsauri 130.
Huts bat badute [gai hauek] horratik, baina Aita Apalategigandik datorrena eta ezin zuzenduzkoa horrenbestez. MEIG III 55.
azpisarrera-2
ZUZENDU-ASMO.
Propósito de enmienda. Gutxik oi-dutena, badakartzu zuzendu-asmo zeatzik eta, dirudienez, egiazko garbairik ere. LdiIL 88.
azpisarrera-3
ZUZENDU ERAGIN.
Corregir. Seme alabak badira [...], edo ondo esanda, edo zigorra erabillita, zematuta, zuzendu eragiñ. JJMgBasEsc 7.
azpisarrera-4
ZUZENDU-EZIN.
Irremediable. Cf. NEtx LBB 64: "Alabaren oker-bidea zuzendu eziñak, 'la imposibilidad de corregir'". Tajuzko mutilla balitz, ez ukene zuzendu-eziña arlo au; ez gindukene arekikorik eragotziko. TAgUzt 126.
azpisarrera-5
ZUZENDU-EZINEKO.
Irremediable. Gertari beltza, guk zuzendu eziñekoa [...]. Kirikiño il da. LdiIL 103.
azpisarrera-6
ZUZENDU-EZINEZKO.
Irreparable. Beti izango duk au [ezkontza] milla okerren iturburua. Ta, dirudienez, zuzendu eziñezko okerburua duk. TxillLet 83.
azpisarrera-7
ZUZEN-NAHIKO(Lo) que quiere, pretende corregir. Murugarrenek argitara zituen bertsoen gainean azaldu dudan zuzennahiko berritxuratzeak baditu [...] hutsak. MEIG V 92.