1.
(gral.; Lcc, Madar 107v, SP, Urt II 227, Ht VocGr, Lar, VP 59v, Añ, Arch VocGr , VocBN , Gèze, Dv, H, VocB , Zam Voc
),
mesa (Mic <-ss->),
misa
Ref.:
A; Lrq; Iz ArOñ (mesa), R 310; Etxba Eib; Holmer ApuntV; Elexp Berg; ZestErret.
Misa.
"Celebrar misa, mezea zelebradu
"
Lcc.
"
San Lorenzo egunian mezia izaten zan Urkiko ermittan
"
Etxba Eib.
Tr. De uso gral. en todas las épocas y dialectos. Además de en Mendiburu (cf. por ej. IArg I 314 mez batean), hay mez en varias expresiones verbales, ante posposición, o en compuestos: mez aitzin, mez aurre, mez emaile, mez eman, mez entzun, mez esan, mez ondo, mez oste (v. ejs. infra). Seguido de adj., hay mez osoa en Añibarro (EL 1 130) y Aguirre de Asteasu (II 49). El único ej. de misa corresponde a Micoleta (14r; cf. mesa en su vocabulario). En DFrec hay 244 ejs. de meza .
Zeren Mezá haraitzinadanik halako estimatan izan baita non [...].
Lç
Ins
B, 5r.
Aithortzera Giristiño guti da ausarturen, / Agerriki ere Meza ezta zelebraturen.
EZ Man I 67.
Nori aprobetxatzen diote mezek?
El 62.
Kulpaz meza bat galduagatik.
Cb Eg II 148.
Mezaren hastean.
Brtc 17.
Olan egoteko obe ez genduke etsean meza bagarik gelditutea?
Añ
EL2
96.
Etzan alabaña, Jesusek bere lege eder-garbia ipiñi zuan artean, Mezarik, ez konfesioko Sakramenturik.
AA I 555.
Zoazte, meza akabi da.
UskLiB 31.
Etxerat goizik heltzeko estakuruan, mezarik gabe lotzen dire bideari.
Arb Igand 101.
Beti dago norbait Urkiolan meza bat eskeintzen.
Ag G 178.
Mezea egin baño len adierazo, / [Sakristauak] jarten dabe ontzia beterikan oso.
Enb 162.
Meza akabatzean / ikusten dut gero / Mahain saindurat buruz / doatzila oro.
Etcham 196.
Meza-barruko jaunartze artan lortzen degu [...].
SMitx Aranz 171.
Goizeko bederatzietan eliza nagusian meza bat izaten da.
Erkiag Arran 35.
Emaztekiak apezari meza bat galdatu zuen gatu gaixo heientzat!
JEtchep 35.
Meza luze ta aspergarri zaie.
MAtx Gazt 96.
Meza-otordua.
Ib. 95 (tít).
Ok dira esamesak ez pagatzeko mezak.
Arti OC I 583 (ap. ELok 343).
Guk meza gabe gelditu nai ez ta amarretakoaren zai egon giñan.
BBarand 93.
Euskaldunak bakarrik giñala meziagaz jaiari asiera emoten geuntsenik.
Gerrika 220.
2.
Misa (composición musical).
Ia illabetean ibilten dira meza barriren bat ikasten Arranondoko erezlari guztiak.
Ag Kr 47.
Ezagutzen al dezu Medel, Hermannen meza? Bakonde (solo) ederrak ditu.
A Ardi 134.
Ederki abestu zuten Goikoetxearen meza.
Muj PAm 8.
Zubiaurrek egiñiko meza bat kantetan eben.
Alzola Atalak 77.
[Perosik] horretarako egin zituen bere mezak: errazak.
MIH 155.
ALBAKO MEZA,
ARGIKO MEZA,
ARTEKO MEZA,
EGUERDIKO MEZA,
ESKER-MEZA,
ESPOS-MEZA,
FRAIDE MEZAKO,
GOIZEKO-MEZA,
GOIZ-MEZA,
GOTZAIN-MEZA,
IHAR-MEZA,
HIL-MEZA,
HILEN MEZA,
LAPUR-MEZA,
LEHEN MEZA,
LEHENENGO MEZA.
v. 1 alba, argi, 1 arte, eguerdi,
esker, espos, fraide, goiz, gotzain, ihartu, 1 hil, lapur, lehen, lehenengo.
MEZA ABESTU.
Cantar misa.
Oraintsu abestua dau meza
barria.
Onaind STeresa 86.
MEZA ADITU (H).
Oír misa. "Meza entzutea, aditzea, entendre la messe" H. v. MEZA ENTZUN.
Meza beraz adizakek egun hekin goizean / eta gañerako eguna enplega obra onean.
EZ Man II 202 (v. tbn. I 31 meza aditu).
MEZA-AITZIN
(En casos locales de decl. sing.). Tiempo de antes de misa. v. MEZA-AURRE.
Meza aitziñeko eta ondoko othoitzak.
EZ
Eliç
33.
Mez-aintzineko othoitza.
Dv LEd 1.
Gau-erdiko meza aintzinean.
Barb Sup 13.
Meza aintzineko ezkila.
Lf Murtuts 35.
Bildu ginen Otsamendirat meza aintzinean eta ondoan.
Larre ArtzainE 91.
v. tbn.
Meza aitzin: Brtc 9. Elzb PAd 20.
MEZA HANDI.
Misa mayor. v. MEZA NAGUSI.
Meza handia entzüten dian egün batez [...].
Ip Hil 50.
Igánte góiz batez [...] méza handíti elkhitzín.
Lrq Larraja,
RIEV 1935, 143.
Meza aundia bukatu eta / txistulariak plazara.
Uzt Sas 45.
MEZA APAL (H).
Misa breve, misa que se celebra sin canto. "Meza aphala, messe basse" H. v. MEZA IXIL.
--Aski deia bethi igantez edo aldizko meza apal baten enzütia? --Ez; [...] Parropia Meza enzün behar dü hirur Igantetarik batez.
Bp I 108.
v. tbn. Mercy 34.
MEZA-ARDO,
MEZAKO ARDO.
Vino empleado en la Consagración.
Jaun erretorak ere ez du bertzerik nahi mezako arnoarentzat.
Barb Sup 22.
Meza-ardo on gozoa.
Osk Kurl 178.
MEZA ARI IZAN.
Celebrarse la misa.
Meza zen hari aldarean, / belhauniko zen othoitzean.
Elzb Po 185.
--Nola entzun bear da Meza? --Meza ari dan tokian, gauza onen bati adi [...] egonaz.
KIkG 61.
Seiretako meza ari zan orduantxe.
NEtx LBB 27.
Gure Jeinkoak entzuten dauku / meza ari zaukunean / [...] denek lenguaia berian.
Mattin 118.
MEZA ARIN.
Misa breve, misa que se celebra sin canto. v. MEZA IXIL.
[Jaijegunetan] meza arin bat enzunda, ta meza nagusi gitxitan izango zara.
Mg PAb 161.
Meza arin bat enzun, errosarijo bat itoka esan [...].
Mg CO 285.
Gorde ondo domeka ta jaiak: ez geratu meza arin bateaz.
Añ
EL1
78.
Meza arintxo bat enzun.
Mg CC 189.
MEZA-ARTE
(Empleado sobre todo en casos locales de decl. sing.). Tiempo de misa. v. MEZA-DENBORA.
Aurrerantzean enzun eikezu Meza sarriago [...]. Orra emen meza arterako adibide, gogarte ta oraziñoak.
Añ
EL1
88 (v. tbn. 92).
Edanean, jokoan, meza arteak, eta bezperetako denbora igarotzeak.
AA III 575.
[Lagun egiten diozu etxeko neskatxari] jolas gaiztoetan ibiltzen meza artean.
Ib. 554.
Bardin izango da, beste onenbeste itxiten badau meza artian edo erdijan.
Astar II 197.
Beren begi baltz biak / mesa-arte guztian / euki ebazan Marik / iosita arpegian.
Azc PB 156 (in Ur PoBasc 268 denpora guztiyan).
--Noiz emaiten da Jesu-Kristo Gorphutz-Sainduan? --Meza artean, Aphezak Kontsekrazioneko hitzak akhabatzearekin.
CatJauf 111.
Ontsa baino hobeki egon zira meza-artean.
Lf Murtuts 26.
MEZA-HASTE.
Comienzo de la misa.
Sakramendu saindua egonen da agerian, meza hastetik bezperak ondo artean.
JesBih 466.
Bertze egun batez, meza haste batean [...].
Laph 173.
MEZA ATERA,
MEZA BAT ATERA. , etc.
Encargar una misa. "Meza baten atheratzea, faire dire une messe" SP s.v. athera. "Meza atheratzea, faire dire (sortir) une messe" H. "Urte guztiyan atea genizkiyon mezak" ZestErret.
Zure izenean dugu meza atheraturen / eta darotzugu esker ordaña bihurturen.
EZ Man II 148.
Ateraten deutsa meza bat San Antoniori.
Astar II 51s.
Mezaak atera ta entzunaz.
Ur MarIl 94.
Purgatorioko animaren alde meza bat ateratzea.
Arr May 11.
Aterako zizkan al zituan mezak.
Urruz Zer 13.
Ori barkatzeko duro erdi-banako bi meza atera bearrean zera.
Muj PAm 71.
Fabrikan bertan dirua bildu / an ateratzeko meza.
Tx B I 35.
Nik meza bat aterako det eta barkatuko zaizu pekatu ori.
BAyerbe 140.
v. tbn. Mg CO 258. AA I 506. JJMg BasEsc 19. Azc PB 146. KIkV 93. Kk Ab II 76. Munita 125. And AUzta 82. Uzt Auspoa 22, 114. BBarand 97.
MEZA ATERARAZI.
Mandar decir misa.
Bigar goizian ateraziko diogu San Nikolasko apaizari meza bat Jaungoikuaren naia ezagutzeko.
Bv AsL 60.
Mezak aterazi.
Ag G 371.
MEZA-AURRE
(V-gip ap. Etxba Eib). (En casos locales de decl. sing.). "Meza-aurre, tiempo que precede a la misa y sirve de tertulia al vecindario" Etxba Eib.
Eskuak mez aurrean garbieteak [...].
Añ
EL1
88.
Mesa aurrean, mesa ostean.
Echta Jos 278.
Meza aurretik itzegin nai nuen Garatzirekin.
Lab EEguna 110.
Meza-aurreti, inguruan badute ekuskari.
Or Eus 250.
v. tbn.
ArgiDL 53.
Beluko meza aurretxuan.Bilbao IpuiB 236.
MEZA-BAI.
"Celebret, meza-bai, meza-baimen" T-L.
MEZA BERRI
(G-azp; Lar, Añ (+ barri)). Primera misa que oficia un sacerdote. "Missa nueva" Lar y Añ. "Meza berriya eman, apaiz bihurtzeko lehenbiziko meza eman" ZestErret (cf. MEZA EMAN). v. LEHEN MEZA, LEHENENGO MEZA.
Meza berriko [tít.]. [...] Eliz-Amaz ordenatu Aphez gaztearena.
EZ Man II 57.
Leonen meza berri-egunean.
A Ardi 88.
Lenengoz antzeztu zan "Ezkonduko al naz" / gero "Meza barria".
Enb 196.
Uriartetar Lukiri. Meza barriz.
Ib. 113.
Gallastegitar Eusebio apaizak bere Meza Berri egunerako poz-pozik deitzen zaitu.
NEtx Nola 37.
Bere meza-barriko urre-eztaietan.
Bilbao IpuiB 1.
Don Pedro Jesusek, Danboliñeneko apaizak, meza berria eman zuan.
JAzpiroz 209.
Bere errian ezin emonik / onela meza barria.
FEtxeb 84.
v. tbn.
Balad 53. Ag G 348. Lab EEguna 78. Gand Elorri 15. Basarri 21. Meza barri: Onaind STeresa 86. Mesa barri: Ezale 1897, 230a. En DFrec hay 2 ejs. de mezaberri.
MEZA-BEZPERA
(Pl.). Misa y vísperas. v. bezpera
(2).
Lau kongreganist egonen dire meza bezperen artean, sakramendu sainduaren adoratzen.
JesBih 416.
Meza-bezperetako denboran kanpo lanetan [ari]
.
Arb Igand 55 (423 meza bezperak artean).
Ez naiz mintzo meza bezperen entzuteaz.
HU Zez 11.
Igande guziez meza-bezperak Hazparnen entzuten.
Zerb Ipuinak 336.
Urte guziko Meza-Bezperak.
Or MB (tít. de la obra).
Ilabetean behin Zaron emaiteko meza-bezperak.
Larre ArtzainE 235.
v. tbn. Lf Murtuts 24. Or QA 144.
MEZA-BITARTE
(Empleado sobre todo en casos locales de decl. sing.). Tiempo de misa. "Meza bitartean, durante la misa" A Morf 164. v. MEZA-DENBORA.
Kataliñ, meza bitarte guztian ezta negarrez naikotu.
Ag G 340.
Domeka baten, meza bitarteko bere itzaldiyan [...].
Kk Ab II 173.
Sarrerako ateondoan jartzen dira, meza bitartean gizonezkoak zutik.
TAg Uzt 25.
Txistua atera eta Salbea jo nuen meza bitartean.
MEIG I 61.
MEZA-DANGA.
"(L, BN, S), sonnerie qui annonce la messe" Lh.
MEZA-DEI ( (L, BN, S)).
Ref.: Lh; Lrq. "Son de cloche qui annonce la messe" Lrq. v. MEZA-EZKILA.
Geroko egün batez, meza-deia entzünik, sarthü zen [...] elizan.
Ip Hil 49.
MEZA-DENBORA.
Tiempo de misa. v. MEZA-ARTE, M.-BITARTE, MEZAKO DENBORA, MEZATAKO DENBORA.
Meza denborako othoitziak.
UskLiB 3.
Keñuka egon zan / meza denbora guziyan.
PE 81.
Nahi ukan dute meza denboran bortaz jabetu.
HU Zez 128.
Meza-denbora urbildua da; / jende barnera da asi.
Or Eus 228.
Etzan entzuten eztul txiki bat ere meza-denbora guztian.
Salav 80.
Apaizak etzigun uzten meza denboran [pelotan] ibiltzen.
BBarand 9.
v. tbn. AA III 339. Const 28. Xa Odol 285.
MEZA DEUN,
MEZA DONE.
Santa Misa. v. MEZA SANTU.
Jaioro Meza Deuna entzuteko.
KIkV 65.
Meza Deuna laguntzen / ikasi neban umetan.
Gand Elorri 108.
v. tbn.
KIkG 53. Meza Done: KIkG 52. ArgiDL 54. Etxde JJ 221. MAtx Gazt 98.
MEZA-DIRU (V, G-azp-nav).
Ref.: A; Iz Als (fan); Elexp Berg; ZestErret. "Estipendio de misa" A. "Faten gindan Santamartiritáa eta an meza-diruba osasuna ta bakiandako eman" Iz Als (s.v. fan). "El dinero que se recoge para decir misas en favor de un fallecido. Elizpian batuittue meza-diruak" Elexp Berg. v. MEZA-SARI.
Adiskide egiazkuak ezpadira [...] bijuaz nai badabee tabernara meza dirubagaz.
JJMg BasEsc 275.
MEZA-EGUN.
Día de misa.
Esan deutsazu ez jakinez [...] lagunari meza egunian ez dala meza eguna.
fB Ic II 172.
Aritzaki ona dago / meza-egunean, / botilla tapatzeko / manteliña pean.
JanEd II 22.
MEZA HELDU.
"Servir la messe" Lh.
MEZA-EMAILE
(L, BN, S; m.-emalle G-azp; Añ; mezemolle Añ). Ref.: Lh; Lrq; ZestErret. Oficiante de la misa. "Preste", "celebrante" Añ.
Tr. Documentado al Sur desde mediados del s. XVIII; al Norte se encuentra sólo en Arradoy. Hay mez e. en Mendiburu, Ubillos, Añibarro (EL 1 106 mez emolle, junto a meza-emolle (EL 2 184)), Aguirre de Asteasu (I 522 mez-emalle) y Arradoy.
Zaldun prinzipe batek zuen etxean beste anitzen gisan, bere mez-emallea.
Mb IArg I 128.
Sazerdoteak edo mez-emalleak dira obispoari laguntzeko.
Ub 217.
Apaiz meza-emalle ori Santa Kruz dek.
Or SCruz 128.
Meza-emale azkarra eta / konfesorea jatorra.
Tx B II 187.
Pierre Favre da mez-emaile.
Ardoy SFran 115 (143 meza emaile).
Etortzen da garaia, meza-emaleak anilloa artu eta senargaiari ematen diona.
JAzpiroz 207.
Berek diotelarik apez batez meza emaile ederra dela.
Larre ArtzainE 194s.
v. tbn. Gco I 428. Izt C 67. TAg Uzt 26. NEtx Nola 37. M.-emale: A Ardi 127. Meza-emole: Mg CO 230. M.-ematalle: Uzt Sas 315. M.-emotzalle: Itz Azald 91.
MEZA EMAN
(V-arr-gip, G-azp, L, BN, S; H; emon V-gip). Ref.: Lh; Lrq; Gand Eusk 1956, 215; Iz ArOñ (kukurruku, txutxurrutxuka); Etxb Eib y Elexp Berg (mezia emon); Gte Erd 247. Dar misa, oficiar misa. v. MEZA ERRAN, MEZA ESAN.
Tr. Documentado al Sur desde mediados del s. XVIII. Es menos frec. al Norte, donde se encuentra en Haramburu y en otros autores desde la primera mitad del s. XIX. Hay mez e. en Ubillos, Añibarro (EL 2 98) y Barandiaran.
Apez Anaiak hil egunean meza bat emanen dio, eta hil meza.
Harb 438.
Mez-emalleak, mez-ematean esaten dituan orazioak.
Ub 165.
Egun batean, meza ematen zegoala [...].
Mg CC 204 (CO 185 meza emon).
Mezaren emaiteko oren bat ez zuen sobera.
Laph 191.
Baimena eskaturik zeukan [...] meza kanpoan emateko.
Zab Gabon 105.
Etzuen nihoiz huts egiten mezaren ematea.
Jnn SBi 53.
Kaperaño batean meza eman.
HU Aurp 97.
Mez'emateko liburu-azpiko aulkie palta.
JMB OC II 405 (ap. ELok 216: "ezer egiteko premiazkoena falta").
Zazpiretan ematen zun meza Martin apaizak.
TAg Uzt 110.
Meza eman berrian, nagusiek izan zuten gure olerkaria Napolesera bialtzeko asmoa.
Vill (
in
Gand Elorri 18
).
Ez duela, hortakotz, mezarik emaiten gatuentzat.
JEtchep 35.
Meza bat eman zen umezurtz gizagaisoaren alde.
Arti Ipuin 29.
Beittu eban nun mezia emongo eban.
Etxba Ibilt 463.
Meza emateari utzi ta eskupeta artuta atera zalako [apazia]
.
BBarand 22.
Pazkoz, meza emotera etorri zan jesuite ule urdin arro bat.
Gerrika 97.
Meza emaiten dugu hautatu tokiko elizan.
Larre ArtzainE 214.
Eguna urratzean meza emon bear bada, lan egin bear gauzea polito samar ipinteko.
Onaind STeresa 85s.
Aldare gainean eman zen meza gau-erdian.
MEIG I 76.
v. tbn. Mb IArg I 128. Cb Just 44. AA I 550. JesBih 403. Izt C 52. Hb Esk 138. Aran SIgn 105. Zab Gabon 101. Xe 371. Bv AsL 179. Elsb Fram 111. CatJauf 116. JE Bur 193. Ag G 334. A Ardi 76. Barb Leg 124. Tx B 172. ABar Goi 16. Lab EEguna 78. Or Mi 77. Iratz 144. Munita 7. Zerb Azk 85. MAtx Gazt 97. Basarri 21. Salav 79. Ardoy SFran 239. Meza emon: Añ EL2 95. Kk Ab II 68. Etxabu Kontu 225.
MEZA EMANARAZI.
Hacer celebrar misa, encargar misa.
[Purgatoriotik] atheratzeko hunenbat meza eta trentena eman arazi diatzadala.
Ax 235 (V 157).
Hilentzat biziek meza batzuen emanarazteko.
HU Zez 151.
Kofesioan penitentziatzat erran dautazu, lau meza urthean emanazteko hil dutanarentzat.
Larz Senper 34.
v. tbn. Elsb Fram 111.
MEZA-EMATE.
Celebración de la misa. v. MEZA-ERRAITE.
Meza emaite guzian bozkariozko nigarretarik ez zen baratu.
Laph 169.
MEZA-ENTZULE.
Persona que asiste a misa. v. mezatar, mezazale.
Frutu au ezta gitxituten meza enzulak geitu arren.
Astar II 214.
Alki horietan dira jartzen meza-entzuleak.
JE Ber 60.
v. tbn. Itz Azald 91. A Ardi 48. MAtx Gazt 97.
MEZA ENTZUN (V-gip ap. Etxba Eib; Lar (s.v. oír), Izt 83v, H),
MEZ ENTZUN (
mezenzun Izt 83v).
Oír misa, asistir a misa.
Tr. De uso general en todas las épocas y dialectos. Hay mez entzun en Añibarro y CatLlo (88). Cf. tbn. Etch 388: "Sarrantzen mez'entzunen ".
Debotoro enzutera / Birjinearen mezea.
Lazarraga B30, 1204v.
Meza osoa enzutea.
Bet 11.
Meza enzun gabe besta egunean utzten dute.
Ax 57 (V 37).
Jainkoak nola punitzen / meza gaizki entzuna?
Gç 166.
Meza enzün debotki.
Bp I 55.
Meza behar bezala entzuteko preparazionea.
Brtc 16.
Egunóro enzuten zué meza.
LE Prog 98.
Meza bat edo beste enzun debozino baga.
Mg CO 82.
Zoaz mez entzutera.
Añ
EL2
16.
Meza ezin enzun dabenak egin beike orazinoe bere [etxean]
.
Astar II 203.
Elizan egon naiz mezaren entzuten.
Arb Igand 125.
Ara sartu zirean / meza bat entzuten.
Azc PB 142.
San Antoniyon / biyok entzuteko meza.
Tx B II 137.
Zer lenguaietan meza entzun / Jeinkoak ez dauku erran.
Xa (
in
Mattin 118
).
Jaiero meza entzun ere bai kuartelean.
TxGarm BordaB 43.
Meza entzunda, illun egoala etxeratu nintzen.
Gerrika 126.
--Zoin meza enzütekoago dügü? --Nork bere Parropiakoa.
Bp II 10.
MEZA-ENTZUTE.
Acción de oír misa, de asistir a misa.
Egiten dituzte sermoi-aditze, mez-enzute, kongregaziora joate [...].
Mb IArg I 288 (v. tbn. 155).
Kofesioak, komunioneak, meza-entzuteak, zein hozki [...] eztitut egiten?
Dh 120.
Baraubak edo limosnak edo [...] bederatzi eguneko meza entzutia.
fB Ic III 317.
MEZA ERAKUTSI.
"Meza erakutsia, messe publique, chantée, montrée" H.
MEZA-ERASALE.
"Missario, el que ayuda a Misa, Meza laguntzallea, erasalea" Lar.
MESA ERASAN.
Ayudar a misa.
Meza erasaten daguanak.
msOñ 191v.
MEZA ERASO.
Ayudar a misa. "Amaika meza eraso deutsadaz abade zartxu orri!" A.
Meza erasotea.
Cb CatV 112.
Meza erazoteko modua.
Oe 161.
Sazerdotiari mezia erasoteko.
fB Ic 286.
Meza erasoteko modua.
CatLlo 100.
(CatBus 65 erasoteko)
Mezaerasoten da elizkizunetan politto kantaten.
Echta Jos 57.
Kristo zeruan dago / Mezea esaten, / Aingeru San Gabriel / Mezea erasoten.
(V-m).
A CPV 1059.
Meza erasoteko erea.
KIkV 116.
Meza erasoten ete nekian.
Or Tormes 37.
Don Martiñeri mezea erazo.
Bilbao IpuiB 142.
MEZA-ERASOLE,
MEZA-ERASOTZAILE.
"Acólito [...] meza erasolea, erasotzallea" Añ.
MEZA-ERDI.
v. mezerdi.
MEZA-ERRAILE,
MEZARRALE (Lcc).
Oficiante de la misa. "Sacerdote" Lcc. v. MEZA-ESALE.
Beha ezazu meza errailleak egiten duena.
Mat 196.
Aphez meza errailiareki.
UskLiB 30.
v. tbn. Ber Trat 95r.
Aphez meza luzaro erralleez gaizkia erran tut.
EZ
Eliç
146.
MEZA-ERRAITE.
Celebración de la misa. v. MEZA-EMATE.
Hainitz Elizetan, / argia pizten dute, Meza erratetan / urtheak diraueino eta erakusten, / hilak ez dituela sekulakotz uzten.
Hb Esk 199.
MEZA ERRAN
(L-côte ap. Lh; H). Decir misa, dar misa. v. MEZA EMAN.
Tr. Documentado en autores orientales desde principios del s. XVII.
Meza ezta publikoki erranen.
EZ Man I 67.
Meza erraiteko kaliza, aldaretik harturik [...].
Ax 262 (V 175).
Apez egin zare eta konsekratua zara meza erraiteko.
SP Imit IV 5, 2 (Mst meza erraiteko, Ip mezaren erraiteko; Leon mezaren emaiteko, Pi mesea emoteko).
Igaran zadin eliza baten aldian, zointan Meza erraiten ari baitzen.
AR 247.
Saintien uhuretan mezak erraiten direnian.
UskLiB 29.
Pariseko Aphezküpiak meza erran zian.
Ip Hil 24.
Meza hori erran deneko bertze bat hasten da eta hura ere entzuten du.
Arb Igand 106.
Hoinbertze urte hautan beha nindagon, meza hau erran beharrez zeruan sartzeko!
Barb Leg 126.
v. tbn. Harb 290. Ber Trat 97r. Tt Arima 51. Bp II 17. Ch IV 10, 7. JesBih 403. UskLiB 33. Etch 390. Hb Esk 142. CatS 72. Arb Igand 89. Elsb Fram 109. Xikito 4. Mdg 125. Balad 210. Zerb Azk 77.
MEZA ERRANARAZI.
"Faire dire (sortir) une messe" H. v. MEZA ATERA, M. ESANARAZI.
Urthe guziaz erranaraziko dira hirur meza ordenako biziak gatik.
Harb 439.
Erran eraziko da Birjina Saintaren meza botozko bat.
Mercy 33 (v. tbn. 34).
MEZA-ESALE
(Lar, Añ). Oficiante de la misa. "Preste" Lar y Añ. v. MEZA-ERRAILE.
Sazerdotia dalako meza esalia.
fB Ic III 292 (v. tbn. 297).
MEZA ESAN
(Lcc (s.v. misa), Lar). Decir misa, dar misa. "Celebrante, apaiza, meza esaten duenean" Lar. v. MEZA EMAN, M. ERRAN.
Tr. Documentado en autores occidentales desde Lazarraga.
Oi debozio / gutxi zeukan tenpluan / sazerdoteak / meza esate orduan.
Lazarraga A26, 1199v.
Erreberenzia eta garbitasuna zeinegaz eta Meza esan bear dan.
Cap 141.
Jaiki ta meza esan zuen.
Cb Just 73.
Mesa esateko limosna [eman]
.
AA I 507.
[Garizuman] janzi beltzakin esaten ziran Mezak.
AA III 454.
Meza esaten daguan sazerdotia.
fB Ic III 287 (296 mezia esan).
Nok parkatuko ditu pekatubak? Nok esango ditu mezak?
Ib. 305.
Berak irakutsi eutsen apostolubai zelan meza esango eben.
Astar II 209 (199 mezia esan).
[Bulda bat] non Paulo irugarrenak ematen dion Don Rodrigori meza esateko lizenzia.
Izt C 485.
Ez al dakik oraindikan meza esateko dagoala Don Jose?
Apaol 41.
Mesea esandakoan.
Azc PB 156.
[Galdetu zaiozu Birjiñari] ia mezak esatea nai duen.
Goñi 33.
Kristo zeruan dago / Mezea esaten / Aingeru San Gabriel / Mezea erasoten.
Balad 192.
v. tbn. Oe 118. Mg CC 206. Añ EL1 85. JJMg BasEsc 66. Bv AsL 57. Ag Kr 222. Mez esan: Ub 187. Akes Ipiñ 14.
MEZA ESANARAZI.
Encargar una misa, hacer celebrar una misa. v. MEZA ATERA, MEZA ATERARAZI, MEZA ERRANARAZI.
[Meza nagusietara datorrenak] frutu gutxiago ote du meza esan erazten duanak baño?
AA I 507.
Meza bat esan araziko degu.
NEtx Antz 150.
MEZA-ESKAINTZE.
Ofertorio.
Meza-eskeintzekoan etzan azpillean txuri bat ere yausten a oartu barik.
"Cuando al ofertorio"
.
Or Tormes 39.
MEZA-EZKILA,
MEZAKO EZKILA
(izkil Dv). Campana que anuncia la misa. "Cloche de la messe" Dv. v. MEZA-DANGA, M.-DEI, M.-KANPAI, M.-TXILIN, M.-ZEINU.
Meza izkila aditzean bihotzez aphezari iunta zaite.
Brtc 14.
Mezako ezkilla aditu.
Arr GB 14.
Solasian ziarduten meza-ezkilla jo zai.
Etxde JJ 33.
v. tbn.
Mezako ezkil: EgunO in Arb Igand 179.
MEZA-GARAI.
Tiempo de la misa.
Bertso batzuk prestatu nituan, meza-garaian kantatzeko.
BAyerbe 154.
Illetako meza-garaian, emen Goierriko bertsolariak bertso bana kantatu giondun.
Insausti 341.
MEZA IKUSI
(V arc., G-bet ap. A; Izt 83v; ekusi H (V, G), que cita el ej. de AA). "Mezea ikusi, asistir a misa" A (s.v. ikusi). "Entendre la messe" H. v. MEZA ENTZUN.
Iges egingo due Meza nagusietatik eta goiz-Meza nolerebait ekusita ezkutatuko dira zuloren batean.
AA II 49.
Au jaiero izaten zan Meza nagusia ikusten.
Ag G 19.
Goizero meza ikusi eta / sarri konpesatzen dana.
MendaroTx 92.
MEZA ISIL
(meza ixil SP, H, VocB). Misa que se celebra sin canto. "[Misa] rezada" VocB. v. MEZA ARIN, M. APAL, M. LABUR, M. LASTER.
Igandearen santifikatzeko ez othe da aski meza ixil bat entzutea?
Arb Igand 162 (v. tbn. HU Zez 31 meza ixil).
Goizeko sei, zazpi ta bederatzietan egongo dira Meza isillak.
Ezale 1898, 270a.
Uitzin ez dun Meza Nagusirik ez lapur-mezarik, ez Meza ixilik eren ondoren errespontsu gaberik.
Or QA 111.
Ikustean arrotzak elizan daudela, / [...] meza ixilarekin geldi ditezela / edo gure hizkuntza ikas dezatela.
Xa Odol 242.
MEZA-JALGITZE.
Salida de misa.
Peko kaleria hura, ezkerrekoa, osoki lehertu zitzaigula meza-jalgitze batez.
Larre ArtzainE 75.
MEZA-KANPAI.
Campana que anuncia la misa. v. MEZA-EZKILA.
Meza-ezkilla (meza-kanpaia) goian-beian joka asi zen.
Etxde JJ 150.
MEZA-KANTARI.
"Missacantano" Lar y Añ. "Chantre, celui qui chante au lutrin" Lh.
MEZA KANTATU.
a)
Oficiar una misa cantada.
"Chanter au lutrin pendant la messe" Lh.
Sazerdotiak lagun jantzijak daukazanian mezia kantetako [...].
fB Ic III 286.
Kardinal jauna, meza nagusia kantatzera zijuakiela.
Bv AsL 192.
[Erabaki zan] kanta zedilla meza bat Maria dontzella txit garbiaren [...] onran.
Ib. 200.
Igande guziez behar zuten meza kantatu, pestetan ere ba.
Zerb Azk 44.
Orai zen ordua, ikasteko biharko meza nola kantatuko ginuen, predikuak berdin.
Larre
AtzainE
209.
v. tbn. Basarri 23.
b)
(H).
Misa cantada.
Meza kantatuetan.
Ber Trat 31v.
Konfrariak erran eraziren dü [...] meza khantatü bat.
Mercy 34.
Meza kantauba sazerdotiak esaten dabenian [...].
fB Ic III 287.
Orduan meza kantatuak emaiten ziren aste egun batzuetan ere.
Xa Odol 29.
v. tbn.
MarIl 17.
MEZAKO.
a)
"Qui appartient à la messe" Dv.
Mezako misterioak eta ofizioak.
Ber Trat 31v.
Meza entzuteko othoitzak mezako zeremonien arauera.
EZ
Eliç
36.
Mezako benedizinoa harzean.
Harb 316.
b)
(V-gip). Ref.: Iz ArOñ; Elexp Berg. (Sacerdote, fraile, etc.) que puede oficiar misa. "Mezako "a-dao" [?], está estudiando para misa. Berori mezakua da? ¿es Padre?" Iz ArOñ. "Arantzazun erdixak inguru leguak eta erdixak mezakuak" Elexp Berg. v. FRAIDE MEZAKO.
San Geminianoko Pedro eta Oton, biek mezakuak [...]; Ayuto eta Akursio anai leguak.
Bv AsL 207.
Urdiñez errezkan iru [pralle] mezakoak, / txuriz, aien ondo, iru lagungoak.
SMitx Aranz 174.
MEZAKOAN
(AN-ulz ap. A Morf 164). En misa, durante la misa. v. MEZATAKOAN.
Zer egin bear den Mezakoan eta nola egon.
Ber Trat 121v.
Mezakoan ekusten zuen meza ematen zionaren aingerua.
Mb IArg I 128 (v. tbn. 129).
Sermoi edo Mezakoan / naiz Apaizaren altzoan.
Or Eus 184.
Mezakoan Zuri egin oi ditizugun otoitz aietan.
Or Aitork 236s.
MEZAKO DENBORA.
Tiempo de misa. v. MEZA-DENBORA.
Aithortzen ditut mezako denbora sainduan egin ditudan huts guziak.
Brtc 242.
Baldin mezako denbora igarotzen bada erausian [...].
AA II 48.
Zelakua izan biar dan mezako denporan euki biar dan gorputzeko egoera.
Astar II 198.
v. tbn. Mg CC 154. CatB 49. Elzb PAd 19. Mezako thenpora: UskLiB 32.
[Egon] mezako denboratsu hura Jainkoa baithan bildua.
Dh 53.
MEZAKO OIHAL.
Paño de misa.
Mezako oihala bulharretara hedatzen deraukote [eriari] eta Ostia-Saindua han ezartzen.
Arb Igand 116.
MEZAKO HOSTIA.
Hostia que se ofrece en misa.
Eskeinzen ziola Jangoikoari mezako hostia.
Mb IArg I 128s (v. tbn. AA I 470).
MEZAKO OTOITZ,
MEZATAKO OTOI.
Oración de misa.
Giristinoen mezako othoitzak lehen partekoak.
EZ Man II 48.
Egitzue mezako othoitzak elizan bazinete bezala.
EgunO (
in
Arb Igand 181
).
Mezatako otoietara erne egon.
TAg Uzt 26.
v. tbn. Mb IArg I 80. Elsb Fram 134.
MEZAKO SAKRIFIZIO.
Sacrificio de la Misa. v. MEZAREN SAKRIFIZIO, MEZA-SAKRIFIZIO.
Mezako sakrifizioan Jesüsek isurtzen dia bere odola.
Bp I 76.
Mezako sakrifizioa nahiz ofrenda dezazun nahiz entzun dezazun.
Ch IV 2, 6.
Zer da mezako sakrifizioa khurutzeko sakrifizioari buruz?
CatJauf 112.
v. tbn. Ber Trat 70r. Harb 310. FPrS 11. Oe 87. CatLan 61. Brtc 239. Ub 202. Dh 226. Gco I 384. AA I 492. JJMg BasEsc 45. Astar II 216. CatLuz 30. MarIl 18. UskLiB 43. Jaur 375. CatS 37. Ip Hil 191. Arb Igand 93. Zerb IxtS 18.
MEZA LABUR.
Misa breve, misa que se celebra sin canto. v. MEZA IXIL.
Ez gaitezin arrankura Meza luzea dela eta are gutiago ibil gaitezin Meza laburren bilha.
CatLav 273.
(V 136)
Erraz utziko zituan Meza nagusi [...] guztiak. Meza labur bat goizean entzun ta kito.
Ag G 19.
MEZA-LAGUN.
"(V), monacillo, monaguillo, ayudante de misa" A. v. MEZA-LAGUNTZAILE.
MEZA LAGUNDU
(V-gip, G-azp; Lar, VP 63r, Añ, H). Ref.: Gketx Loiola; Elexp Berg; ZestErret. "Ayudar a misa" Lar y Añ. "Meza laguntzea, servir la messe (aider à la dire)" H. "Mutiko au [...] beti azkeneko geldituko da, ea meza-laguntzetik libratzen dan" Gketx Loiola (s.v. eroso). Cf. Jnn SBi 93: Goiz aldera hasirik, bazituen mezak laguntzeko. v. MEZA ZERBITZATU.
Munduko berriketa guziak badakizkizu eta Meza laguntzen ez?
Lar Cor 19.
Meza laguntzeko modua.
Legaz 59.
Kapellanari meza lagundu / konbentu zartxo batian.
MendaroTx 334.
Meza ari denek lagundu nai.
Or Eus 423 (v. tbn. Poem 529).
Arantzazuko elizan, mutiko garaian meza laguntzen zuaneko oroigarriak.
Vill (
in
Gand Elorri 15
).
Kapillaua bera zan, eta beti meza laguntzera ekarten eban amabi urte ingurukue.
Gerrika 108.
v. tbn. Hb Egia 126. CatUlz 56. KIkG 84. ArgiDL 137. Gand Elorri 108. Zendoia 39.
Diakono edo mezara laguntzen zuan ministro eleiz gizonak.
Mg CC 154.
Edo mezia esatera, edo meziari lagundutera [juan leitekiala]
.
fB Olg 166.
MEZA-LAGUNTZA.
Acción de ayudar a misa.
Meza-laguntza gogoko jatan / garai amesti aretan.
Gand Elorri 109.
MEZA-LAGUNTZAILE (V-gip, G, AN-gip-ulz, L-sar; laguntzale G-nav, AN-larr-araq-ulz-erro, B; -alle Lar, Añ y H; m.-launtzale AN-larr-araq-ulz),
MEZA-LAGUNZALE (AN-ulz, Sal).
Ref.: A (meza-lagun); Echaide Nav 209; Etxba Eib. Acólito, monaguillo. "Missario, el que ayuda a Misa" Lar. "Missario, acólito" Añ. v. MEZA-ZERBITZARI.
Epistolariak, akolitoak edo meza-lagunzalleak, irakurleak.
Ub 220.
Meza lagunzailia edo Akolituba.
fB Ic III 285.
Meza-laguntzaile gisa hartu ninduen.
Alzola Atalak 120.
Ta bere sakristau ta meza-laguntzaille zuanari agertu omen zion bere bildurra.
JAzpiroz 97.
v. tbn. Mg CO 230. ArgiDL 46. Or QA 114.
MEZA LASTER.
"Meza lasterra, messe prompte, courte" H. v. MEZA IXIL.
MEZA-LIBURU (V-gip ap. Urkia EEs 1930, 29),
MEZAKO LIBURU (
libru Añ),
MEZATAKO LIBURU,
MEZATARAKO LIBURU,
MEZETAKO LIBURU.
Misal.
Idikiazi zioten apaiz Jaunari iru aldiz meza-liburua.
Bv AsL 60.
Nonbait esan duzu --Meza liburuan noski-- [...].
MEIG VIII 52.
v. tbn. Or Eus 335. Ker in
MEIG III 127. Mezako liburu: Laph 191. Mezatako liburu: Moc Damu 13. Mezatarako liburu: Ag G 54. Mezetako liburu: Sor Bar 71.
MEZA-MAILA.
"Gradual entre la epístola y evangelio, se llama así, porque en lo antiguo se cantaba junto a las gradas del púlpito, mezamalla" Lar.
MEZA MANATU.
"Demander une messe" Lh.
MEZA-MUSIKA.
Misa (composición musical). v. supra (2).
Meza-musika, Medelek lurbira guztiko onentzat zeukalako, Pradorena.
A Ardi 127.
MEZA-MUTIL
(V, L-côte; Zam Voc). Ref.: A; Lh. Monaguillo. v. MEZA-LAGUNTZAILE.
[Bereterburuak] berarengana eraman zuen, berarekin bizi izatera, bere mezamutil ta lankidetxo izatera.
A Itzald
II 70.
Belar-giro baita, mezamutillak uts.
"Faltan los monaguillos"
.
Or Poem 529.
MEZAN
(AN-ulz ap. Iz Ulz). En misa. v. MEZATAN, MEZETAN.
Tr. Documentado desde la primera mitad del s. XVII, tanto al Norte como al Sur.
Mezan daukagu presentean Iaun hura.
Ber Trat 8r.
Mezan gerthatzen diren gauza batzuetako othoitzak.
EZ Man II 209.
Mezan algarreki elhestariek bekhatü egiten dieia?
Bp I 107.
Jangoikoagana gu zuzenzen dabill Eliz Ama santa ta mezan zuzenzen gaitu, Jesusen Ebanjelioko hitz onak eta Espiritu Santuak adirazi diozkan gauzak agerzen dizkigula.
Mb IArg I 79.
Mezan eskeintzen da agiri dan doai edo ofrenda.
AA I 495.
Mezan arretarik gabe [egon]
.
Legaz 32.
Eta gero, mezan, ah! han bertze gizon bat naiz.
Arb Igand 118.
Goizean Mezan eskaiñi ziten / oituraz zor dan ogia.
Or Eus 417.
Behin Ameriketan mezan izan nintzan.
Xa Odol 242.
Nun zinuten egun etxeko nausia, ez baitzen mezan?
Larre ArtzainE 83.
v. tbn. Mat 132. Gç 39. VJ 11 (mesaan). SermAN 4r. Mb IArg I 79. Cb Just 32. CatLan 140. Brtc 14. Ub 200. Añ EL1 49. AA I 495. Dh 224. JesBih 470. UskLiB 34. Jaur 358. CatS 74. Arr May 11. AB AmaE 218. Zby RIEV 1908, 210. Itz Azald 144. Barb Sup 6. CatJauf 113. Inza Azalp 152. Or Eus 15. SMitx Aranz 141. Ugalde Iltz 27. Mattin 47. Casve SGrazi 120.
Egungo mezan arkitzen dugu errege gaizto baten amurranza.
Mb IArg I 139.
Lehen mezan komuniatzen du.
Laph 34.
Gero bigarren mezan ai zer boz larriak.
Ox 158.
MEZA NAGUSI
(G; Lar, VP 59v, Añ, H; nagosi V; nausi V-gip, G-azp, L, BN; SP, Lecl, Arch VocGr,
VocB). Ref.: A (meza); Gketx Loiola (jaikia); Etxba Eib (meza nausi); Elexp Berg (meza nausi); ZestErret (meza nausi). Misa mayor. "Meza-nausittan irakorten dira ezkon-deixak" Etxba Eib. v. MEZA HANDI.
Tr. Documentado en autores de todas las épocas y dialectos, salvo en textos suletinos.
Meza nausirik eztut entzun.
EZ
Eliç
146.
--Zein Meza behar da bereziki entzun? --Herriko Meza Nausia egin ahal bezanbatean.
CatLav 147.
(V 76)
Herriko Meza Nausia enzüten eztütenak [...].
CatLan 103.
Meza nagusietara etortzea guziok egin dezakegun gauza da.
AA III 411.
Bere denboran asi zen meza nagusia, pontifikala deritzaiona.
Goñi 113.
Igande goiz baten meza nagusi ostian.
Kk Ab I 34.
Meza nagusi eder bat abestutzekoak dirala badakit.
Lab EEguna 77.
Amar t'erdietan / dago meza nagusia.
Uzt Noiz 18.
Meza nagusitik atera ta bertan bazkaldu.
JAzpiroz 104.
Meza nagusiaren ondoren.
Gerrika 187.
Igande guzitako meza nausia.
Larre ArtzainE 166.
Ingurutxoko dantzariek prozesio batean dabiltzala dirudite edo meza nagusia ematen. Zurrun, buru-iritzi.
MEIG I 165.
v. tbn. Cb Eg III 353. Mg PAb 94. JJMg BasEsc 96. Astar II 78. Izt C 211. Elzb PAd 21. Zab Gabon 97. Bv AsL 191. Arb Igand 137. Prop 1902, 199. Moc Damu 24. Ag G 19. Urruz Zer 96. A Ardi 139. PE 112. ArgiDL 10. Muj PAm 8. Tx B II 149 (B 122 m. nausi). Alz Ram 39. Or Eus 424 (144 m. nausi). TAg Uzt 24. Bilbao IpuiB 236. Etxde JJ 103. Anab Aprika 80. Izeta DirG 65. Basarri 353. NEtx LBB 58. Alzola Atalak 57. Etxabu Kontu 37. Meza nausi: Ub 183. Brtc 15. fB Olg 40. JesBih 416. AB AmaE 234. HU Zez 184. Barb Sup 5. Iraola 56. Zub 78. Lf Murtuts 25. Akes Ipiñ 20. ZMoso 45. Meza nagosi: Erkiag Arran 189.
MEZA OIHUKATU.
Cantar misa. v. MEZA KANTATU.
Gaur bereter egin bear balute, eluke mezarik oiukatu (cantar) al izango.
A Ardi 25.
MEZA-ONDO (
VocBN s.v. ondo
),
MEZONDO
(En casos locales de decl. sing.). Tiempo de después de misa.
Mezondoko othoitza.
Harb 317.
Meza aitziñeko eta ondoko othoitzak.
EZ
Eliç
33.
Ala mezan ala meza onduan.
CatLan 140.
Mezatan edo meza ondoan erausian.
AA III 339 (I 498 mezondoan).
Mez-ondoko othoitza.
Dv LEd 20.
Meza ondoan, elkharrekin elizatik atheratu eta [...].
Elzb PAd 20.
Ziñ ori egiten baitute Irakasleak eskola idekitze egunean, Mezondoan.
Or QA 108.
Ta Meza Ondoko otoitzean Leo XIIIgarrenak [esan yun]
.
Ib. 56.
Meza ondoan jokatu bear zuten pillota-partidaz mintzatzen.
Etxde JJ 33.
Meza ondoan egon nintzan berriz eleketan.
Etchebarne 110.
Bandoa egingo zuan errizaiak eliz-atadian, meza ondoan.
AZink 38.
v. tbn. Apaol 42. Mg CC 128. Barb Sup 6. A Ardi 78. Lf Murtuts 9. NEtx Antz 155.
(Como sust. pleno).
Hori zen meza ondoetako giroa Urdozen.
Larre ArtzainE 26.
MEZA-ONDOREN,
MEZA-ONDOREAN,
MEZA-ONDORENEAN.
Después de misa. Cf. MEZA-ONDO.
Mez-ondoren iru aldiz esanda.
ArgiDL 76.
Meza ondoren itxarongo dizut.
Etxde JJ 34.
Meza ondoren bueltan Udalera.
Gerrika 244.
Meza ondoren lenengo lana.
Insausti 107.
v. tbn.
Meza ondorean: Or Eus 223. Meza ondorenean: TAg Uzt 110.
MEZA-ONTZI
(Pl.). Recipientes (vinajera, cáliz, patena, etc.) empleados para la celebración de la misa.
Gau ta egun biraoka [...]: Yesukristo, aldareko Meza-ontzi guziak banaka, Ama Birjiña [...].
Or QA 87.
MEZA-ORDU.
Tiempo de misa.
Meza-orduan [...] [neskameari] bere nobioa joan zitzaion.
And AUzta 42.
MEZA-OSTE
(En casos locales de decl. sing.). Tiempo de después de misa. "Meza ostian da bazkaixa" Elexp Berg s.v. oste. v. MEZA-ONDO.
Meza ostian esan eutseen alkarri [...].
Mg CO 186.
Mezosteko aurreskuba.
Euzk 1930, 460.
Meza osteko txistu ta danboliñaren akordurik be barik.
Bilbao IpuiB 238.
Mez-ostean, San Pedron irudie andetan artu ta [...].
Akes
Ipiñ
21.
Meza ostian erriko tabernara [joaten zan]
.
Alzola Atalak 57.
Eiztariak eliza atadian, meza ostian.
AZink 293.
v. tbn. Echta Jos 278.
MEZARA
(V [no oroz-och], G-goi-azp, AN-sept-arce-erro-gulina, L, B, BN [no mix-baig], Ae, Sal, S, R), MEZARAT. Ref.: EI 267s; Iz Ulz (meza), R 292 y 310; Gte Erd 221."Entre vascos orientales y altonavarros dicen [...] mezatik y mezara por mezatatik (venir) de Misa y Mezatara (ir) a Misa" A Morf 486. "Xuaitan nun mezára, voy a la misa (R-uzt)" Iz R 292. v. MEZATARA.
Tr. Usado tanto al Norte como al Sur, pero relativamente escaso entre los guipuzcoanos.
Eztela joan bear Mezara gogo gaitzes.
Ber Trat 19r.
Mezara faltatzea.
Harb 174.
Mezara, errosariora, ofizio santuetara eta dotrinara deboziñoe andiagaz asistidu.
Oe 103.
Meza-lagunzalleak [...] Eleizan kandel-argiak ta binajerak Mezara eramateko egiñak.
Ub 217.
Jangoiko guztia jatorku Mezara.
Añ
EL1
87.
Erdu mezara.
Astar II 215.
Kofesatzen nintzan; komuniatzen nuen; mezara banindabilen.
Dv LEd 210.
Sos galdetzen hari direla mezara heldu diren yenderi.
Elzb PAd 19.
Hortik Mezarat Igandetan bederen jarraikitzeko eginbide hertsia.
Arb Igand 99.
Toki askotako ientea etorten da mezara.
Ag AL 81.
Jainkoak egun on dizula; mezara?
FIr 156.
[Higenauten] haurrak tortxoak eskuan mezalat hertsatuz.
Lf Murtuts 49.
Egunero, goizeko lauretan banula gurdi ariña Mezara ioateko.
Or QA 148.
Goizian mezara juaiten da.
Xa EzinB 90.
v. tbn. Dv LEd 210. Elzb PAd 19. FLV 1988, 283 (Larrainzar, 1906). EusJok II 123. Jaukol Biozk 49. Akes Ipiñ 29. JEtchep 108. Etchebarne 110. Gerrika 96. Mezarat: Hb Egia 128. JEtchep 108.
Lehen mezara zabilan.
Zby RIEV
1909, 231.
Lehenbizko mezara zihoazin.
Arb Igand 53.
Gau-erdiko mezarat joan nintzen.
Barb Sup 16.
Zortziretako mezara joaten zan.
Alzola Atalak 66.
Bera Carrero-ren mezara joiala.
Gerrika 231.
Baigorriko mezarat joaitea.
Larre ArtzainE 43.
v. tbn.
Mezarat: Ox 183.
MEZA-SAKRIFIZIO,
MEZAREN SAKRIFIZIO.
Sacrificio de la Misa. v. MEZAKO SAKRIFIZIO.
Zer ofrezitzen diogu Jaungoikoari meza sakrifizio santu orretan?
OA 57.
Irteten da apaiza Mezaren Sakrifizio izugarria eskeintzera.
AA I 519.
v. tbn. Tt Onsa 80. SP Phil 136. Arr May 174.
MEZA SANTA.
Santa misa. v. MEZA SANTU.
Opa-deutsut Meza Santa onetan eskini-jatzun Sakrifizio beneragarriau.
Añ
EL1
122.
v. tbn. AA I 524. Lard 433.
MEZA SANTU.
SAINDU. Santa misa.
Tr. De uso gral. desde principios del s. XVII. Para la distribución de variantes v. santu .
Non tutzue Meza Saindu, barur eta limosnak?
EZ Man I 124.
Meza Sainduko othoitzak.
Brtc 16.
Egunero entzuten izan dau Meza Santua.
Alzola Atalak 103.
MEZA-SARI
(gral.; SP, Izt 106). Ref.: A; Lrq. "Salaire de messe" SP. "Estipendio de misa" A. v. MEZA-DIRU.
Meza sari bat Yuanes surginain.
HerVal 227.
Ebats herrietan elizarenak ziren apez-etxeak; ebats arimentzat utzi meza sariak.
HU Zez 151 (v. tbn. 188).
--Zetako da arroitzea? --Apezeindako. --Zetako du apezak? --Mezasaritako.
A Aezk 224.
Urte buruetako hil meza saritzat "Nafarrako ehun sos" behar ziren eman.
Ardoy SFran 42.
MEZA-SOINEKO.
Casulla.
Meza bukatu danean, apaizak, meza soñeko ta guzti, elizako burni-leiora jetxi dira.
Ag G 340.
MEZATAKO
(Sacerdote, fraile, etc.) que puede oficiar misa. v. MEZAKO.
Apaiz mezatako, Diakono ta Subdiakonoak.
CatBurg 38.
MEZATAKOAN.
"Mientras o a la hora de la misa" A. v. MEZAKOAN.
Eskatzen balitzaio bear bezela mezatakoan, Jainkoak emango luke.
Mb JBDev (ed. 1900) 285.
MEZATAKO DENBORA.
Tiempo de misa. v. MEZA-DENBORA.
Mezatako denboran Aita gurea [...] esaten danean.
Gco I 451.
v. tbn. AA III 339.
MEZATAKO OROITZAPEN.
"Mementos de la Misa, mementoak, Mezatako oroitzapenak" Lar.
MEZATAKO ZUZENDE (Lar),
MEZATAKO ARAUDE (Lar).
"Liturgia" Lar.
MEZATAN
(V-gip ap. Etxba Eib; Izt 73v). En misa. "Mezatan dira etxeko nausi guztiak" Etxba Eib. Cf. Ax 248 (V 167) mezatan enplegatzeko, 'para emplearlo en (pagar) misas'. v. MEZAN, MEZETAN.
Tr. Documentado en autores vizcaínos y guipuzcoanos desde mediados del s. XVIII.
Zer fede, errespeto ta debozioaz Mezatan, Santisimoaren aurrean ta Eleizetan egon bear dan.
Cb EBO 53.
Sazerdoteak mezatan berba konsagrazinoekoak esaten dituzanean.
Oe 138.
Zenbat emakume mezatan, edo meza ondoan erausian.
AA III 339.
Baita subdiakonubaren zeregina da orain, mezatan epistolia kantetia bere.
fB Ic III 287.
Mezatan bazagoz, egon zaitekez lotsa onean.
Añ
EL2
56.
Predikatu zezala mezatan lapurretaren gañean.
Zab Gabon 76.
Erregutu dot mezatan, meza-aurrean eta ondorean.
Ag Ioan 212.
Mezatan egonagaz.
Itz Azald 91.
Gaurko eguna igandea zan, / goizetik nintzan mezatan.
BEnb NereA 105.
Bergarako eliza nagusia gañezka mezatan.
Gerrika 244.
Ermita ontan mezatan izan nintzan ni Azintzio egun ortan.
Insausti 121.
v. tbn. Ub 184. Mg CC 215. fB Ic III 286. Itz Azald 91. Enb 163. ArgiDL 142. Bilbao IpuiB 124. BEnb NereA 105. Etxabu Kontu 88. Onaind STeresa 126. Mesatan: Azc PB 326.
Zortziretako mesatan egon zan.
Echta Jos 249.
Acapulcon, gaberdiko mezatan [...] euskeraz oiukatu zuela.
A Ardi 112.
Iganderoko mezatan edo egunero noizean bein.
MAtx Gazt 90.
MEZATARA
(V-ger-och-m-gip, G-goi-to, AN-gip-5vill-ulz ap. EI 267s; VP 59v, Añ). (Ir, etc.) a misa. "Tañer a misa, mezatara soñutu, jo" Añ. v. MEZARA, MEZETARA.
Tr. Sólo lo hallamos en autores vizcaínos y guipuzcoanos.
Mezatara datozen aldi guzietan.
AA I 524.
Jai-goiz batean mezatara zijoazen bi adiskideak.
Urruz Urz 32.
Ioan zan mesatara.
Azc PB 166.
Ez al dezu ezer erosi gaur kalean mezatara juan zeradenian?
Moc Damu 26.
Neskamea erosketara ta izekoa mezatara zirean bittartean, urten eban etxetik.
Echta Jos 296.
Mezatara baño len.
Ag G 179.
Mezatara juatiagaitik.
Kk Ab I 12.
Alpargatak: guk beste oiñetakorik ez genduan izaten mezatara joateko.
And AUzta 106.
Ez jan ta ez lo ta ez mezatara joan bear duenik ere etzaio gogoratzen.
Vill Jaink 27.
Astean bein ordubeteko mezatara urten ezin dabeen gitxi dagoz.
Etxabu Kontu 225.
Goizetik mezatara joango giñan igandero.
Zendoia 43.
v. tbn. fB Ic I 317. Astar II 199. Añ EL2 16. Zab Gabon 57. AB AmaE 356. A Ardi 60. KIkV 74. TAg Uzt 23. BEnb NereA 105. MAtx Gazt 90.
Gosaldutakoan nere mezatara etortzen da.
A Ardi 30.
Urten zanian amaiketako mezatara.
Etxba Ibilt 471.
Urten zanian amaiketako mezatara.
Gerrika 212.
MEZATARAKO.
a)
(Adnom.).
Que va, lleva, se lleva, etc. a misa.
Zelan Angeru Gordetzalleak daroian zeure mezatarako pausuen kontu ederra.
Añ
EL2
16.
Mezatarako liburua.
Ag G 54.
Gero Mezatarako izango dan jantzi aberatsa.
Ib. 320.
Entzun zan Mezatarako azkenengo txillin-otsa.
Kk Ab I 11.
Mezatarako erarik artu ezin dabenik badago.
Etxabu Kontu 225.
b)
(Adv.).
Para misa.
Orduan ez da ongi guzia Mezatarako utzitzea.
AA I 507.
Biamonean, nire nagosia Eleizara doa, ta kanpaiak yo-erazo ebezan mezatarako ta buldea zabaltzeko.
Or Tormes 107.
Asko ta asko yagozak, mutil, Mezatarako beti nagi aurkitxen diranak, beste gauzetarako bizkorrak ixaten dozak baña.
Kk Ab I 10.
Mezatarako prestatu giñan.
Anab Poli 80.
Mezatarako prestaute eukan botilliagaz.
Gerrika 32.
MEZATARAKOAN.
Al ir a misa.
Igande-goizean, mezatarakoan, Mirele ta Martin batean gelditu ziran alkarrekin ibiltzearen toki ta garaiaz.
Anab Usauri 129.
MEZATARAKO BOTA.
"Contribuir para misas. Después de las honras fúnebres y antes del banquete funeral, los asistentes contribuían a las misas que en el año habían de celebrarse a la intención del difunto. Mezatarako bota dot bestiak beste" Etxba Eib.
MEZATATIK.
De misa. v. MEZATIK, MEZETATIK.
Urten daroagu mezatarik leen baxen otzago.
Añ
EL2
97.
Oraiñ ote datorren iduritzen zait Andres mezatatik.
Moc Damu 22.
Mezatatik atera.
And AUzta 102.
Mezatatik yoian, baltzez jantziriko andra zaartxu bategaz autuan eta barriketan.
Erkiag Arran 97.
MEZATIK.
De misa. v. MEZATATIK.
Etxerakoan mezatik.
EZ Man I 50.
Eta agaitik urteten dogu Mezatik, len bexen otzago, epelago, ta gaistoago.
Añ
EL1
87.
Mezatik landa denak badoatzi ostatuetarat.
Zub 78.
Mezatik atheratzean.
Lf Murtuts 25.
Onek die orduek Mezatik etxera etorteko.
Alzola Atalak 57.
Oihamileko hegian hunat, zahar eta gazte nahaste, mezatik gibelerakoan igaiten ginuen hura.
Larre ArtzainE 13.
v. tbn. Ber Trat 125v. Astar II 200. Añ EL1 87. AB AmaE 218. Zub 78. Ardoy SFran 115.
Azken mezatik etorrita ziranak.
Gerrika 126.
MEZA TXIKI.
Misa no solemne.
Meza txikietarako jotzen dabeen txiliña kenduta, kanpai bi dira aspalditik Antiguan dagozanak.
Etxabu Kontu 91.
MEZA-TXILIN.
"Esquila que toca a misa. Bigarren meza-txiliña izan da" Etxba Eib. v. MEZA-EZKILA.
MEZA URGATZI.
"Mezurgaitztea, aider à dire la messe" SP. v. MEZA LAGUNDU.
MEZA HUTS EGIN.
Faltar a misa.
Mezea uts egiteko bidean zeure burua imini izan badozu.
Añ
EL2
137.
Ori, Jaun Erretora, hanbat gaxto Meza Igandearekin hutsegiten duenarentzat.
Arb Igand 103.
Egunoroko meza etzun utsegiten.
Or Aitork 116.
Osasunetik ondo baziran / meza utsegin gutxitan.
Uzt Sas 45.
Ez dute zortzi orenetako meza hutsegiten Donibanen igandez.
Larre ArtzainE 151.
MEZAZ.
"Mezaz ara joan dira, han ido allí a misa" A Apend.
MEZA-ZEINU.
"Mezazeinia, tocar a misa (BN-baig)" Satr VocP (se trata, obviamente, de un sust., no de un verbo). v. MEZA-EZKILA.
MEZA-ZERBITZARI (H),
MEZA-ZERBITZATZAILE (H).
Acólito, monaguillo. v. MEZA-LAGUNTZAILE.
Aitak nahi zükian meza zerbütxari sar-erazi [mutikua]
.
Const 35.
Meza zerbutxari, zeñuzañ, argizañ, lurzañ, oihustazale, herriko kuntzeller ofizio horik joan erazi dütü begithartia arrier.
Herr 5-5-1960 (ap. DRA
, s.v. argizañ
).
MEZA ZERBITZATU.
"Meza laguntzea, servir la messe (aider à la dire)" H. v. MEZA LAGUNDU.
MEZAZ ORDENATU,
MEZAZ ORDENDU.
Ordenar(se) de misa.
Ordendu diteke bat bertatik mezaz, beste ordenarik artu gabe?
Ub 220.
Aita San Pranziskuba ordenau zan diakonu. Baina ez zan azartu mezaz ordenetara.
fB Ic III 303.
Sazerdotiai esaten deutsee [...] Obispo jaunak Mezaz ordenetan ditubanian: [...].
Ib. 297.
Ni an nenguala mezaz be ordendu zala-ta nago.
Gerrika 32.
MEZETAN (V-gip, G-bet).
Ref.: EI 267s; Elexp Berg; Gte Erd 221. En misa. "Mezetan, mezetatik, mezetar.hitza soilik doanean, baina goizeko mezan, g. mezatik, g. mezara (eta baita goizeko ezetara, etab.)" Elexp Berg. v. MEZAN, MEZATAN.
Miletan duk hori mezetan entzun.
Iraultza 24.
Ez naiz izandu mezetan.
Tx B II 209.
Bedeikatu ditute gurutzak mezetan.
"En la Misa"
.
Or Eus 289.
Jaungoikoa lagun, igandean mezetan ikusiko zun.
Etxde JJ 147.
Mezetan daude denak.
MAtx Gazt 96.
Besteak goizeko mezetan izan dira ta ni bakarrik gelditu naiz meza-nagusirako.
Etxde JJ 33.
Bigarren igandean, goizeko mezetan.
JAzpiroz 143.
Bere emazte zenaren mezetan.
Larre ArtzainE 315.
MEZETARA.
a)
(V-ger-arr-m-gip, G-azp-goi-to-bet, AN-gip-arce). Ref.: EI 267s; Elexp Berg; Gte Erd 221. A misa. v. MEZARA, MEZATARA.
Zaindu egik etxea, ni mezetara bitartean.
Or Tormes 73.
Ama Birjiña egun batian, / mezetara guazela.
Tx B I 78.
Igandian goiz mezetâ.
MendaroTx 170.
Bazkaltzera ba-goaz mezetara ere guziok joatea da nere iritzia.
Lab EEguna 77.
Lenengo aldiz neska bakarrik zetorren mezetara.
Etxde JJ 33.
Ordu batetako mezetara ioan.
Zait Plat 82.
Mezetara edo norabait joan bear zuanean.
Salav 28.
Guraso asko dagoala mezetara joaten ez dana.
BAyerbe 179.
v. tbn. Lek SClar 132. Anab Poli 45. And AUzta 86. Etxba Ibilt 460. Uzt Sas 111. Ataño TxanKan 219.
Ez genduan seietako mezetara joateko iñork deitu bearrik.
AZink 40.
b)
"Gaur mezetara goaz (= funerales) (B)" Gte Erd 221.
MEZETARAKO.
Para ir a misa.
Igandero mezetarako formatu arazten zutenean.
Albeniz 59.
Igandeetako mezetarako oiñetakoak gordetzearren.
Insausti 38.
MEZETARAKOAN.
Al ir a misa.
Etxe-atarian itxoiten zion igandero Piarresi mezetarakoan.
Etxde JJ 32.
MEZETATIK
(V-gip ap. Elexp Berg). De misa.
Mezetatik etorri berri.
Ldi UO 42.
Ta ez zan arritzekoa bein edo bein mezetatik ateratzean topo egiten bazuan.
Anab Poli 127.
Mezetatik ateratzen giñanerako, eleiz aurrean an egoten zan gizon bat bertso-paperak saltzen.
Salav 42.
Mezetatik erten da bereala.
JAzpiroz 131.
Mezetatik alde egin ebenak.
Gerrika 97.
OILAR-MEZA.
v. oilar.