Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

327 emaitza jaiki bilaketarentzat

Sarrera buruan (22)


Sarrera osoan (305)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bizitza.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado desde Lazarraga, es usado por autores vizcaínos, guipuzcoanos y algunos navarros: Lizarraga (que usa tbn. bizitze ), Legaz, Inza. Tbn. hallamos ejs. en autores septentrionales modernos, como Zubiri, Mirande, Xalbador, Lafitte o Larre (ArtzainE 308). En algunos vizcaínos (como VJ o Akesolo) se encuentra además bizitze por armonía vocálica. Bizitz (indet.) es general en Mendiburu (pero en casos locales en sing.: bizitzan y bizitzara ) y aparece tbn. en unos pocos ejemplos de Ubillos (155), Aguirre de Asteasu (I 520), Arrese Beitia (AmaE 116), Arrue (May 96), ArgiDL (70), E. Arrese (OlBe 8), S. Mitxelena (Aranz 63), Anabitarte y Olea (134), que emplean generalmente bizitza . Gaztelu y Jautarkol no emplean sino bizitz . En algunos autores vizcaínos del s. XX encontramos bixitza (Kk Ab I 49, Enb 101, Laux BBa 8), bixitz (Altuna 39, Enb 110, Laux BBa 130) y bixitxa (Kk Ab I 19, Altuna 34).
sense-1
1. (V, G, AN, L-sar; Lar, , Dv (G), H), bizitz (V-ger, G), bixitxa, bixitza, bitzitza. Ref.: A; EI 305; Holmer ApuntV; Elexp Berg. Por armonía vocálica, se encuentra bizitze en algunas hablas vizcaínas y guipuzcoanas; para el alto-navarro, frontera en el uso de los dos sufijos -tza y -tze , la situación es más confusa: se emplean tanto bizitza como bizitze , pero en algunas hablas bizitze es debido a armonía vocálica.
Vida. v. bizi.
tradizioa
Tr. Documentado desde Lazarraga, es gral. entre los vizcaínos y guipuzcoanos; tbn. lo emplean algunos navarros y (ya en el s. XX) septentrionales.

Eske nagozuna, ene laztana, / akorda badezazu ukatzea, / nik bere ukatzen dot bizitzea. Lazarraga (B) 1154vb. Bizitzea eta dulzura. Bet 7. Bizitza, eztitasuna, esperanza gurea. Is TAV 3.2.12. Txintxurrak sarri gorde deuste / honrea eta bizitzea. BBizk 7. Miserikordiezko Ama, bizitze dulzea. VJ 14. Emon zengiozala gasteluen gilzak / parkatu leizula gustioi bizitzak. EgiaK 90. Askoren damugaitza / askoren bizitzea / Prospero, izan da / zure iaiotzea. (1658). ConTAV 5.1.5. Eskeintzen dizut nere bizitza. CatBurg 48. Itzal baten eran joaten ta gordetzen da gure bizitza. Mb IArg I 283. Milla bizitza banitu, diranak emango nituke, ori desegiteagatik. Cb Eg II 47. Jainkoari orien konsuelorako alabaren bizitza eskatu zion, ta fede andiaz alaba ori ukitu, ta bizirik jaiki zan. Cb Eg III 338. Berze gizón Jangoiko denarén médios etorri ze grázia ta bizitza. LE in BOEanm 142. Onak joango dira zeruko bizitz betikora. Ub 157. Ondatu zituban Jangoikuak bizitzia eukeen kriatura guztiak. Mg PAb 184. Zu bazara nire arimearen bizitzea, zelan biziko nas zu baga. LoraS 131s. Ez da ongi bizitza duen beste gauzakin ere gogortasun andia agertza. AA II 104. Ez eta bizitza kostako bazat ere. AA III 511. Gau ta egun beti daguala gure bizitzia ari baten. fB Ic III 263. Bizitzako ogia naiz. Lard 402. Maisu ona, zer egingo det betiko bizitza irabazteko? Ib. 421. Zenbatek ez deutse zor euli onei osasuna! eta zenbatek bizitzia! Ur Dial 17 (It, Dv, Ip bizia). Zu zera nere osasuna, nere asnasea, nere bizitza, nere eliza, nere zerua eta nere gloriya. Bil 156. Gura baleu Berak nire bizitzea neure gaiztakeri guztien orderako. Ag AL 163. [Sakramentu onek] indarrak emoten deutsoz graziazko bizitzeari, ogiak gorputzeko bizitzeari legez. Itz Azald 157.
( s. XX.) Betiko bizitza deitzen zaio zerukaori. Inza Azalp 113. Beroa da bizitza, eta hotza herioa. Zub 122. Bixitza nork txastau leikian unoro. ! Laux BBa 2. Bizitza duk agiri garretan... / Bizitza, ler-berri, adarretan... / Igan dik sort-ogea Udaberriak! "La Vida" . Ldi IL 116. Gizarteko arazo guztiak euren eskuetara eroan dabez agintari nagusiok eta gizabatz txikiagoai euren eskubideak kenduaz, onein bizitzea zearo irato dabe. Eguzk GizAuz 167. Bizidun bakoitzaren erioak berak ere, amaika bizitza sortzen ditu! TAg Uzt 147. Bizitza doatsura deraman bidea. Or Aitork 180. Bizitzak alderdi ederra badaukala dirua danean. Anab Poli 91. Zu al zera egiaz Egia ta bizitza? Txill Let 142. Dirua ala bizitza? Bilbao IpuiB 124. Aita Goikuak jarririk dauka / bakoitzai azken ordua, / eta deituten daben garaian / gure bizitza badua. BEnb NereA 157. Eztezaten inor hil, eztare bizitza defenditzeko. Arti Tobera 271. Are geiago, gizon guztiak bardiñak izango dira, bizitza bat, jateko gogoa, jantzia ta lo egin bearraz ganera, eriotzaren zain dagozanak, guztiak izanik. Erkiag BatB 173. Bera gabe, ni gabe, geldi banaiz, / bizitz au zer diteke? Gazt MusIx 231. Oindik bizitza maite / izan arren zarra, / emen daukagulako / bizitza bakarra. FEtxeb 136. Giza-bizitzaren problema. MEIG III 79. Estu eta larri lotu zitzaidan besarka, niri eta bizitzari batean agur egiten bailigukeen. MEIG IX 99.

v. tbn. (para autores septentrionales y navarros) CatB 12. Legaz 5. Mde Pr 150.
azpiadiera-1.1
(En fórmulas de encarecimiento).v. BIZIAGATIK, BIZIARREN.
Zeure bizitzea, esadozu zeinda, d. J. jauna. Mic 13v.
azpiadiera-1.2
(Como primer miembro de compuestos).
Aizeman zion bere aurpegian bizitz asnasa. Inza Azalp 44. Itzalita bizitz-argia. Jaukol Biozk 13. Bizitza-indar bete. Ldi BB 130. [Jaungoikoak] izadoari bizitz-arnasa ukatzen dion egunean, dana ilgo da. TAg Uzt 147. Gure bizitza-mataza gutxitzen goaz. NEtx Antz 107. Oian-basoak ezetasun, giro atsegin eta bizitza-emalleak dira. Munita 136.
sense-2
2. (V-arr, G-azp-goi, AN-gip; Lar, H). Ref.: Gte Erd 65, 44.
Modo de vida. "(Como se) vive, se muere, nola bizi, ala il; zelan bizitza, alan eriotza " Lar. " Bizitza gaixtoa darama " H s.v. bizitzea. "Bizitza txarra utzi ta onari ekin zion (G-azp).
Bada zeurk bazenduan eskojidu / zeuretzat orrelako bizitzea. Lazarraga (B) 1185vb. Agur erregia andre ama miserikordiaz betea, zu zerade bizitza dulzea, gure esperanzea. (Areso, c. 1591). FLV. 1991, 121 (el sdo. no es seguro; cf. supra otras trad. de la Salve). Senar emazteen bizitzea egiten dabeen. Cap 113. Ea bizitza gestoa emaiten deutsan emazteari. Ib. 98s. Egon zalako urte askotan pekatu mortaleko bizitzan. Ib. 88. Emongo deustazula grazia bizitza obe bat egiteko. CatAnz 1. Eztogula ezetan jarraitu gura bere bizitza santia. Urqz 18. Bizitz birtuteduna. Mb IArg I 321. Zeruko sariari dagokan bizitz on bat guri ar-erazteko. Ib. 60. Penitenziarik arrigarrienak, ta arrastakako bizitza bat egitea. Cb Eg II 105. Bizitza sandu batéki ta penitenzia lotsagarri batéki. LE in BOEanm 383. Arturik bizitza austéro fuerte bát. Ib. 387. Kartujo batek baño bizitza gogorragua. Mg PAb 130. Lotsa galdukoak, bizitza txarrekoak. VMg 58. Begiratzen dio [...] kristaurik geienen bizitza lotsagarriari. AA III 465. Ezkonduben bizitzia bat egiten dabee burdiniagaz. fB Ic III 326. Jakoben bizitza nekezkoa zala ezagutzeko adiña esan da. Lard 47. Beste gazte bizitza lasaiko batzuek. Aran SIgn 50. Nere senarrarekin / daukadan bizitza / kantauko det iñork / ikasi balitza. Xe 250. Bakardadeko bizitza eraman. Bv AsL 77. Nai zuan biotz gazte ura len-bai-len aspertu zedin munduaz, beste bizitza obe bati ekin zekion. Ib. 30. Bertsoetan iminten / beste batzuetan / artzainen bizitzea. Azc PB 302. Zelako bizitzea eroan dan. Itz Azald 138.
( s. XX.) Arrantzalien bizitzea beti izaten da neketsua. Ag Kr 36. Jaungoikoari eskatuten umetxo bat emon deioela, pozgarritzat euren bizitzea oso atsegintsua izan eitean. Echta Jos 13. Biyak ez daramate / bizitza txarra. JanEd II 68. Jaun Onak bekit urte askotan / nere bizitz menditarra. Jaukol Biozk 27. Euren bizitzea obetzeko eskubide jator barik gelditzen ziran langilleak. Eguzk GizAuz 27. Urietako atsegin-bizitzaren billa. TAg Uzt 88. Erri-lanak menpean jarduten diranen bizitza [...] berebideraturik. EAEg 2-11-1936, 197. Kristau-bizitzak arantzak ditu. SMitx Aranz 72. Pozgarrizko bizitza, benetan, anai-arrebatxuok eroiena. Bilbao Ipuib 211. Atzerritarren lizunkerizko / bizitza gura dabenak. BEnb NereA 87. [Neskak] bizitza ariña aldatu gura dau. Erkiag BatB 179. Zure Artzai-bizitza goraipatzen du. Ibiñ Virgil 24. Bere bizitza nastuko goraberak. NEtx LBB 65. Bere gurasoak zoritxar aunditzat eukien a euren seme maitearen bizitza a. Alzola Atalak 88. Baso-mutillen bizitza / eramaten oso gaitza. Uzt Sas 69. Zorionezko bizitza hunek azkenik izan ez dezan. Xa Odol 303. Gazterik asi eta bizitza / orreik dabe olakua. FEtxeb 208. Makiña bat lan egin bearra eta bizitza gogorra tokatu zaio. Albeniz 31. Bertsolariari dagokion bizitza darama gizonak. MEIG III 99.

v. tbn. (para autores septentrionales y navarros) Legaz 39. Yanzi 91. Mde Pr 168.
azpiadiera-2.1
(Como primer miembro de compuestos).
Obra mardula utzi digu eta bizitz-eredu beteagoa. MIH 266.
sense-3
3. Vida, biografía. "Santoral, santuen bizitzetako liburua " Lar. " Sainduen [sic] bizitza (V-arr, G-azp-goi, AN-gip)" Gte Erd 65.
Egun atako Misterio edo Santuen bizitzea irakurteaz. EL1 76. Bere bizitza orobat eskribitu zuen Cienfuegos kardenalak. Aran SIgn 196. Tonkineko Obispo jaunaren bizitza. Xe 367. Eguneko santuaren bizitza irakurri. Urruz Zer 14. Santa onen bizitze arrigarrie kantauez. Akes Ipiñ 20. Martin de Azpilcueta, XVIgarren mendeko doktorearen bizitza labur bat [idatzi] . AIr in Izeta DirG 11. Zine au martiri baten bizitza da. MAtx Gazt 60. Gaia bi Testamentuetarik edo Sainduen bizitzatik hartua zen, gutiz gehienetan. Lf in Casve SGrazi 8. Oietako [liburu] batean deporte edo kirolarien bizitzak agertzen dira. Albeniz 139. Aditzera ematen du idazle bakoitzaren bizitza eta nortasuna. MEIG III 144.
sense-4
4. Tiempo de la vida. " Bizitza osoan (G-azp) [...] bere bizitza guzian (V-arr-gip, AN-gip)" Gte Erd 305. "Ez da oso erabilia. Bizitza osuan 'a lo largo de la vida, de la existencia' kontestuan, batez ere. Bizitza biologikaori bizixa, eta bizikerari bizimodua, batik bat" Elexp Berg. v. bizitzaldi. .
Adiskide bako bizitzea, auzo bako heriotzea. RS 137. Geure Jaunen bizitza, pasino, da eriotzen memoria bat. Arz 45. Maitatu zituen Jesusek bereak bere bizitzan ta bizitzaren azkenean. Mb IArg I 109. Onetako bizitza añ luzea Jainkoak eman zidan. Cb Eg II 92. Itsasobát bekátus betea izan da gure bizitza. LE in BOEanm 326. Konfesinoe jeneral bizitza guztikua. Mg CO 82. Ez duala ekusiko alegeranzaren pixkarik bere bizitza guzian. AA I 589. Kontaurik dagoz gure bizitzako egun, ordu, pekatu ta gauza guztijak. JJMg BasEsc 132. Beti pelean, / bizitzak dirauen artean. It Fab 202. Ez daukat ordu biko bizitzarik. Ur MarIl 86. Santa Luziako gaixotegiyan bizitza igaro zuen. Aran SIgn 30. Deitu ginioke emendik aurrera gure Aita-len Santuaren bizitzaren zati oni bere agiriko bizitza. Bv AsL 58. Besterenikan etzat sartuko / Nere bizitza osuan. Moc Damu 19. Geratubagako lanak laburtuten dabela bizitzea. Itz Azald 93. Gogoz emango luteke bizitzaren zati bat, aitonarena luzatzeagatik. Ag G 359. Euren bixitxa guztijan. Kk Ab I 58. Bizitza onetan bere otsein izan eta gero. KIkV 22. Bizitza guztiko aitorketa egiteko. ArgiDL 127. Bere bizitzan egin zezaken lanik ederrenetakoa egin zuan. Munita 104. Bai azkar joan dela bizitza! Txill Let 92. Bere bizitza osoa itsasoan emonda, bere zaarrean antxen obiratu zan. Erkiag Arran 164. Alan be, umore onez eruan dituez bizitza ta urteak. Alzola Atalak 54. Nere bizitzan lenbiziko aldiz. NEtx LBB 91. Jainkoak berak daki ni ene bizitzan / bertze zonbat herritan ibilia nizan. Xa Odol 107. Nere bizitz ontako egunak. Ataño TxanKan 23. Geuren bizitza guzian egindako utsegiteak. BAyerbe 86s. Buru zar onetatik bizitzako gomutarik urtenen guztiak aurkeztuteko alegin guztiak egiñez. Gerrika 13. Bere bizitza luzearen azken buruan. MEIG VII 69.
v. tbn. (para autores septentrionales y navarros) Xa Odol 79. Mde Pr 333.
sense-5
5. (Lar).
Planta, piso, altura (de un edificio). "Alto de casa, soillerua, bizitzá, goitikoa " Lar.
Etxearen irugarren bizitza edo altutik <-rik> buruz bera erori ta bertan illik geratu zan. Cb Eg II 174s. Erdiko bizitzan edo anziñako oratorioaren ondoan. Cb SIgn 5. Gure goiko bizitzan / bizi zan atsoa, / zan elizarakoia. It Fab 112. Bigarren bizitzara / juan zaitia billa. Bil 149. Ganbara aitatu gabe, iru bizitzakoa da. 'Pisos' . Aran SIgn 3. Laugarren bizitzara / zezena igo zen. Xe 199. Amalaugarreneko lumeruan lenbiziko bizitzan. Alz STFer 142. Emen, paperian pintatu baña azkarrago egiten dira [etxeak] bigarren bizitzaraño. Iraola 82. Lau edo bost etxe, bizitza batekuak geijenez. Izur JerOs 110. Mikelete-etxean batzuk goiko bizitzean eta besteak beikoan ari zirala. Or SCruz 104. Banco de Comercio Diru-etxeko 2gn. bizitzan dago. "Segundo piso" . EAEg29-10-1936, 163. ["Pichincha" ontzian] irugarren bizitzan, lenengo mallakoan, gelak erdin zeuden, eta ez bigarrenean bezela aldamenetan. JAIraz Bizia 45. Lenengo bizitzara eldu ziranean, Otxandak bigarren bizitzara igotzeko zurubia artu zun. Etxde AlosT 50. Etxe zaarraz barria egin, leen bizitza bakarreko zana, orain irukoa jaso ta iragi. Erkiag Arran 126. Aranguren, etzaguntze bigez, berengoak bizitze bat dauko, gorengoak, ostera, bost bizitze dituz. Akes Ipiñ 18. Beitien ditugu ofizinak, eta lenbiziko bizitzan bizitokia. Izeta DirG 34. Lenbiziko bizitz batean zegoan bar batean sartu ta edan genuan. Anab Aprika 83. Bizikletea, logelaraiño jaso dau; etxe kaskarraren lenengo bizitzan datza. Erkiag BatB 109. Zubietako errota oso polita da. Beeko solairua eta bi bizitza ditu. Garm EskL I 94. Ipar-kaleko 12garren zenbakian egoan, bigarren bizitzan. Etxabu Kontu 14. Etxeak, hirugarren edo laugarren bizitza, orue bat zuen aldamenean. MIH 131. Hamar bizitzako etxea etxola artean bezain nabarmena. MEIG I 191.
azpiadiera-5.1
(V, G, AN-5vill; Lar, , H). Ref.: A; A Morf 36n; Etxba Eib; Iz ArOñ, UrrAnz, Als; Holmer ApuntV; Elexp Berg.
Cada una de las viviendas, habitadas normalmente por familias diferentes, en que se divide una casa o caserío; habitación, parte de una casa. "Vivienda" Lar, . "Habitation" H. "Habitación, vivienda" A. "Lo mismo que biziteixa. Zuk diñozun baserrixan, bizitza bi dira " Etxba Eib. " Baserri-bizitza, vivienda rural, caserío. Berregun bat baserri-bizitza ziran Eibarko mugen barruan " Ib. " Bi bizitzakúa, la (casa) de dos viviendas (V-gip)" Iz UrrAnz. "Bizitza gutxi, pocas viviendas" Iz Als. "Vivienda. Bi bizitza dauzka gure basarrixak" Elexp Berg. .
Txabola bakotxera biribillatzen dira iru edo lau artzain bizitza banatakoak alkarrekin izatera. Izt C 225. Joxe Manuelen etxeko beste bizitzan bizi dan Migel Mariren alaba zarrena. Moc Damu 16. Etxearen xeetasunak, zenbat bizitza ditun eta non arkitzen dan. "Habitaciones" . EAEg19-10-1936, 84. Bi bizitzako baserri etxe batean bizi ziran bi neska. And AUzta 59. Bera bakarrik bizitzen zan bizitza batean, eta beste bizitzan berriz gure familia. Salav 10. Bordaxar izen berria jarri ta bi bizitzetan berexi [...]. Orra bi sendiren lekua moldatu. Ataño TxanKan 26. Kanpora zijoala, beste bizitzako amona ikusi zuan. BBarand 25. Alegrixe, nire jaiotetxie, bizitza bikua da. Gerrika 21. [Baserri] asko dira aurrena bizitza bat eta gero bi edo iru jarritakoak. Insausti 31. Argin baserria bi bizitzakoa da. Albeniz 38.
azpiadiera-5.2
Vivienda, morada. "Residencia, morada, egoitza, bizitza, bizitegia, ekotaldia " Lar.
Jakob, ezdakigu zergatik, etzan Esau bizi zan tokira joan, ezpada Jordango zelaietara, non Sikemgo lurrean etxea egin, eta bere bizitza ipiñi zuen. Lard 44. Bederatzi duroko / bizitza batekiñ. MendaroTx 86. Egia esan, len gerra-etxeak izandako bizitzak eta bildegiak ziran orain. Anab Aprika 86.
sense-6
6. Sustento.
Adiñ egokiera datorrenean, bizitza ateratzeko modu egokia erakustera. AA II 75. Urteak aurrera joazan, da bere aurrerantzerako bizitzea billatu bear eban. Echta Jos 128.
sense-7
7. (AN-5vill).
"Ajuar de una casa'" A Morf 31 Gn.
azpisarrera-1
BIZITZA-ARTE. v. bizitzarte.
azpisarrera-2
BIZITZA-BIZITZA. En toda la vida, para toda la vida.
Egundo urterik alperrik galdu badet, nere eskola-urteak galdu nizkin, eta bizitza-bizitz, barruan min bizia bezela, koskaka ari zaidan naigabe ixil bat utzita gañera. Ataño TxanKan 66. Ordu artan bere ondoan ez arkituaren damurik, bizitza-bizitz ez omen zaioken joan. Ib. 47.
azpisarrera-3
BIZITZA EMAN. a) Dar vida, animar.
Animari bizitza ematen digona. OA 39. Jaungoikuak bizitza emoten badeutsa. JJMg BasEsc 18. Izan dedilla alabatua nere Jauna anai aiziaz, airiaz, odeiaz ta lañuaz, otz garbiaz ta denbora guziaz, zeñekin ematen diezu bizitza biziya dutenai. Bv AsL 399. Jaungoikoa dago gauza guztiai izatea ta bizitza ematen. Ag Serm 548. Ollo kolokak bere hegalpeko beroarekin bizitza emaiten du arroltzen barnean diren xita gaieri. Zub 122. Il ziran erromesak / --otoitz eta abesti-- / ia bizitza emon / eutsien zure arri / landu lakarrari. Gand Elorri 126.
b) Entregar la vida, morir (por).
Zure odola ta bizitza emateraño enpeñatu zinduen. Cb Eg II 46. Zelan euki onelanguak bizitzia emoteko prestasuna onra apur bategaiti. Mg CO 90. Gizon egin ta gurutzean bere bizitza eman zuana. AA III 299. Ija bizitzia emon gura leuke Jesus gaiti. fB Ic II 288. Eldu zanian gizonak gaitik bere bizitzia emoteko denporia. JJMg BasEsc 64. Gizonakaiti bizitzea emoten. Añ EL2 191. Gure amorez krutzean bizitzea emon ebana. CatBus 44. [Eskritura Sagraduko liburuak] dakarzkiguten egi edozeñen alde bere bizitza emateko prest zegoala txit. Aran SIgn 28. Gizon gaztiak gaiti / bizitzea emona. Azc PB 36. Aitak ezin goiza ta laguntasuna erakarri, bere bizitzea emonda be. Ag Kr 91. Jesus gizonen Artzaia zan, ardi galduak gatik bizitza eman zuan Artzai Ona. Ag G 205. Jesukristoren dotriñagatik / bere bizitza eman zuna. Uzt Noiz 23.
azpisarrera-4
BIZITZA EROAN. Quitar la vida.
Oñaztarri bat edo edozein gauza asko da gure bizitzia eruateko. Mg CO 190.
azpisarrera-5
BIZITZA GALDU. a) Perder la vida, morir.
Bizitzak, osasunak, esperantza andiak / an galdu zituen Franzes guztiak. EgiaK 88. Ofenditu baño lenago milla bizitza galdu nai zituela. Cb Eg II 182. Jaateko laburra, lo gitxija, ta bizitzia galduteko ainbeste arrisku. Mg CO 283. Obeago det [...] zuen atzaparretan bizitza galtzea. AA III 315. Edo arimia galdu, edo bizitzia galdu. fB Ic I 80. Ementxe nago bizitzea galduteko bear bada, orren alde egitearren. EL2 110. Gorputzeko ta arimako bizitzia galduteko. Ur MarIl 22. Beste guraso askok / Euren bizitzea / Galduta itxi dabe / Ume zurtz etxea. AB AmaE 354. Bere bizitzea galduteko irriskuan iminten bada bere. Itz Azald 144. Etzazula zure bizitza moro-lurretan saminki galdu. Etxde AlosT 68.
v. tbn. VMg 14. JJMg BasEsc 229. Astar II 33. CatLlo 94. CatBus 55.
(Bizitza galdu eragin).
Kleituba edo aziendia edo bizitzia galdu eragiten deutsalako. fB Ic II 163.
b) (Con aux. tripersonal). Matar.
Zer egingo zenuke bizitza galdu nai balizute? Mg CC 111. Bizitzia galdu gura izan badeutsa inori. fB Ic II 162.
azpisarrera-6
BIZITZA-GAUZA. Provisión, víveres.
Errietan arkitutako abere, bizitza-gauza eta gañerako guziak artu zituzten. Lard 105. Gerrarien ondoren elbarri, emakume, eta aurrak beren bizitza-gauza eta abereakin zijoazen. Ib. 109.
azpisarrera-7
BIZITZA KENDU (Añ). "Ajusticiar, justiziatu, justiziaz bizitza kendu" Añ.
Ta aien kabuan gero / esker ematea / izango da gogorki / bizitza kentzea. GavS 28. Zer egingo zenduke bizitzia kendu gura baleutsube? Mg CO 157. Berriro Jesusi bizitza kentzearekin. AA I 425. Ez deutsa bizitzia kenduko moruen ezpatiak. fB Ic II 288. Bat batian bizitza kenduagaz. Ur MarIl 29. Bizitza kentzea bezelako gizatxarkeria. Aran SIgn 38. Besten bateri gatx egitea edo bizitzea kendutea. Itz Azald 100. Amaika sator beltzi / bizitza kenduba. Tx B II 126. Uste gabean kenduko dizu / mundu ontako bizitza. Ostolaiz 119.
v. tbn. JJMg BasEsc 101. CatLlo 60.
azpisarrera-8
BIZITZA-LAGUN. Cónyuge. v. bizilagun.
Andra bakarra dago / argitan ilunik; / ezpadauko munduan / bizitza-lagunik. Azc PB 240. Ezin adiskide obea, baiña... bizitza-lagun izateko eztakit ba nik ba! [...]. Eztot oraiñarte, egia esan, arenganako zaletasun berezirik igarri. Erkiag Arran 61.
azpisarrera-9
BIZITZA-LEGE. Ley de vida. v. bizilege.
Beti zuzen edo oker, al dan lez, bizitza-legearen eskuko beti. Azurm in Gand Elorri 46. Bizitz-lege zorrotza hauxe baita: besteren ederra bereganatzen ez duena bestek besterenganatzen duela. MIH 38.
azpisarrera-10
BIZITZA-MODU. Modo de vida. v. bizimodu.
Bat irabazi, bi galdu, au bere bizitza modu. "Manera de vivir" . RS 103. Ze bizitza modu edo ze ofizio daukan. Cap 112. [Iesu Kristok] egin zituzen obraak, emon eben exenploa ta bizitza-modu guztia. VJ 2. Auxe dok bizitza modu / Neska zarrok danza egin da mutilok dirua pagadu. Acto 84. Adi ezak Berzebu onen bizitza modu: / Goizean goizean bearko ijok entresilua kapazu. Ib. 243. Beren jaiotz-erriko / bizitza modua. Echag 269. Bizitzamodu errugabea errudun edo kulpazkotzat eukitzen. Aran SIgn 102.
azpisarrera-11
BIZITZAZKO. Vital, de vida.
O, zein aizen eder loa: / eriotzaren anaitzakoa: / bizitzazko urloa! "Remanso de vida" . Ldi BB 108.
azpisarrerakoSense-11.1
Ordutik zerbait dozu / --bizitza dalako / zerbait--, bizitzazko. "Algo vital." Gand Elorri 126.
bizitza
<< 1 biziki 0 / 0 bizkor >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper