Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

327 emaitza jaiki bilaketarentzat

Sarrera buruan (22)


Sarrera osoan (305)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 berandu.
tradizioa
tradizioa
Tr. Berandu es la forma propia de los textos vizcaínos y guipuzcoanos, y berant de los septentrionales y navarros, en los que tbn. se encuentra (generalmente en los antiguos) berandu- : Leiçarraga sólo usa berandua izan; en Axular aparece tanto berant como beranduraiño y berandu duzu; Tartas emplea berandia, y Pouvreau berant pero beranduan . Hay berandu en algún autor septentrional moderno como Larre. Lizarraga de Elcano usa berant, berantago, berantegi, y por otro lado beranduraño. Hallamos berando en Yanzi (96; cf. berandu ib. 192). En DFrec hay 73 ejs. de berandu, meridionales, y 15 de berant, 11 de ellos septentrionales.
sense-1
I . (Adv.).
azpiadiera-1.1
1. (V, G, AN-ilzarb-olza; Ht VocGr , Lar, Añ, Dv), berant (AN-egüés, B, L, BN, S; SP, Urt I 383, Lar, Lecl, VocBN , Hb, Gèze, Dv, H), berando. Ref.: Bon-Ond 171; A (berandu, berant); Lrq /beant/; Iz UrrAnz ; Etxba Eib ; Holmer ApuntV ; Elexp Berg ; Izeta BHizt2 (berant); Gte Erd 8, 22, 131, 280.
Tarde, con retraso. v. 1 belu.
tradizioa
Tr. Documentado desde Dechepare, es usado tanto al Norte como al Sur.

[Amoriak] arnoak bano gaizkiago ordi diro persona; / Sarri estaka, berant laxa, hark hatzeman dezana. E 141. Berandu etzin eta gox jagi, / iruli sarri oean. Lazarraga 1196r. Edo berandu edo goxago / zuk bear nauzu kuradu. Ib. (B) 1179rb (v. GOIZ EDO BERANDU). Berand heldu dena. Volt 159 (tal vez por berant). Sarri edo berant ditu atzematen guztiak, / Ezen itzurtzeko dire bide guztiak hertsiak. EZ Man I 43. Baiña alferrik, probetxu gutitan, berant orhoitu zen. Ax 211 (V 142). Berant jina, gaizki etzina. O Pr 90. Hobe da berant ezi ez iagoiti. Ib. 624. Bide hunetan, Philothea, gutiren barrenean zure faltak xuxendukotutzu, bainan afekzione xoillez berant erremediatuko itutzu, eta nekhez. SP Phil 106s. Bañan zu aspaldion zaren / On eder eta berria! / Nola hunen berant darotzut / Eman arima gustia! 103. Batbedera adela onsa kofesatzera ordü honez, egon gabe berant, eta Bazkoko lehietrano. Bp II 43. Pensamentuan nator, zerren dan berandu. Acto 110. Gutitan eta berant izanen dituzu haren argiak. Ch I 14, 3. Luzero beillatzen dute, goiz iaikitzen dire, berant etziten. Ib. 25,8. Zure arrazun gañen, edo adrezian haboro bermatzen bazira, eziez Jesü Kristen berthütiari zor düzün obedienzian, bekhanki eta berant zirate gizon argitü bat. Mst I 14, 3. Ara zen, nekez ta berandu bazen ere. Mb IArg I 175. Berandu elzen ta itsasten zaio bere egitekoari. Ib. 81. Ai Jauna: zugana onen berandu etorriaz damu det. Cb Eg III 292s. Ez dakigu noiz hillen garen, ez non, ez nola, laster ala berant. Lg II 187. Zerbitzatuko zaitut, hanbatenaz leialtasun gehiagorekin, zenbatenaz berant hasi izatu bainaiz. Mih 15. Zure karitateari / Berant diot ihardetsi. Monho 82. Ene arimain éske dágo / beregana artzeagatík: / Jesus, arbez bérla bérla, / beránt dá berladaník. LE Kop 183. Adiuntzaz ta era onez, edo asierati gatxari bidera urten biar jakola; ezpabere berandu datozala osakarrijak. Mg PAb 124. Ipui onek dio, gazte uzu, natu txar, ta aziera gaiztokoak berandu, neke, ta askotan iñoiz ere ezi ezin dirala. VMg 86. Berandu joango gareala oera. LoraS 189. Aditu dezu eragotzi bear diezula zure umeai berandu etxeratzea. AA III 596. Kaltekor dela berant etzatea, berant jaikiko bada ere. Dh 56. Piestati berandu etxera juan dirialako. fB Olg 63. Berandu artian etxetik kanpora dabilzanak. Astar II 78. Hoin berant ezagutu eta hoin guti maitatu. JesBih 455. Erran dezogun ongi berant eman gaizkola eta gure izpiritua eta gure bihotza hartaz ongi berant okupatu direla. Jaur 347. Dendaria berant jiten / Arratsen goizik ützültzen. Etch 304. Berandu baña noizbait / duke ezagutzen / ortzak dijoazela / guztiak kamusten. It Fab 92. Gauza berant jinak / Llabur du bizia. Arch Fab 231. Establimendu zoin nahi / Bethi dathor berant eta dirau guti. Gy 151. David Hiriart seme, berant apheztua, / Legez eta eskaraz ezin ixildua. Hb Esk 146. Onekzero berandu zala, etorri zan gion aberats bat. (Mt 27, 57). Ur BOEg 1757. Baña Israeltarrak, berandu bederik, oroitu ziran. Lard 119. Eta oiek janaz batetik, eta aragi-gauza sendo, eta ardo gabe bestetik bizi ziran gizonak berandu zartzea eta erortzea, etzan zer miretsi. Ib. 8. Goiz ala berant joko nauen herioak, hori nik ezin erran. Dv LEd 160. Berant etzaten zen, arrosarioak eskuan bethi. Laph 191. Egun batean eta bestean beti onela zijoazen, goizean goiz asi, eta arratsean berandu geratuaz. Arr GB 126. Goizetik baru, bazkari txarra, / afari ona berandu. Xe 234. Jaungoikoak zerutik deutsa lagunketan, / Eta suerte ona datorrela nai noz / Ez dalako berandu beretzako iñoz. AB AmaE 421. Itxon dezala... Oraindik ezta berandu. Apaol 41. Barne hartan haritu zen othoitzean berant arte. Jnn SBi 66. Eta gü berant artino ezkira bizi arimaren bizitziaz. Ip Hil 33. Ostatuetan berant egoiteaz geroztik, hobe laiteke miletan Bezperetara sekulan ez ethortzea. Arb Igand 144. Bainan goiz ez bada berant, beren ahalaz onerat itzuli baitire. HU Aurp 153. Pekatu egiten dabe, euren esanak egiten ez dituezanak, berandu eta gogo txarragaz egiten dituezanak. Itz Azald 95.
( s. XX.) Berandu be bazala ta otz be begoala ta, arrañ piska bat be bageukala ta... asi giñan etxeruntz. Ag Kr 89. Andre Joakina! gaur berandu dabil! Iraola 69. Damu det zerbait geiago eskatu eza, baño ezta oraindik berandu. Ag G 40. Neskatilleak, eskarrak egiñaz, itz-eta-itz adirazo eutson berandu eldu zala, edo besten bategana itxez lotuta aurkitxen zala. Kk Ab I 37. Hain berant hasirik zuela bere dolu guzia. Barb Sup 63. Berant bazen berant, guardagoari emanxea hots. Ox 200. Soñekoa zarpilduta masustetan aurpegia ubelduta etxolara berandu biltzen nintzanean. Or Mi 25. Orma galanta ari zubela / etxera juan zan berandu. Tx B I 148. Berant afaldurik, akidurak loaletu zituen eta badoazi oherat. Zub 110. Ta ezagutu eben, baña zoritxarrez berandu, bere oldea ez egin gura ixattiarren il ixan yakela. Otx 93. Ain bide luzea egiteko berandu omen dala-ta. Ldi IL 40. Baña eguna apalduz zioan ta berandu zan. Ir YKBiz 209. Naiko berandu zan, ba, bazkaltzeko. TAg Uzt 159. Baiño orain, berandu zan ezti egiteko. Etxde JJ 61. Barkamen-eskeka berandu agertua gatik. Mde Pr 98. Berandu maitatu du Iainkoa. Or Aitork 276. Egun artan berandu zebillen Poli kaiean. Anab Poli 23. "Sacré C. œur"eko malladian izan nintzan arratsean, eta biziro egoki gelditu an berandu arte. Txill Let 132. Noian etxera berandu dalako. Erkiag Arran 48. Tamala da, Damaso, hain berant etortea. Arti Ipuin 83. Ezaun duzu, bai, berandu etxeratzen zarela gauetan. Izeta DirG 104. Ongi dago; oraino ezta berant. Ib. 59. Berandu esnatu, berandu jakin ezkontza-bideak nola ziran, eta berandu utzi nere apaizetarako ikasaldiak. NEtx LBB 87. Goiz gizon, berant ezkon. EZBB I 134. Mundu onetan ez du balio / akordatziak berandu. Uzt Sas 209. An ardo piskaren bat edan da kantari etortzen ziran. Baiña oso berandu. BAyerbe 34. Gure jai egunetako urteera ofiziala amaika t'erdietan izaten zan eta berandu eritxon. Gerrika 48. Ekain ondarrerat, aski berandu, errana dudan bezala, horra belarra jina zela mozteko. Larre 47 (ib. 95 berant).

v. tbn. DurPl 75. Sor Bar 33. Zab Gabon 42. Urruz Urz 46. Ill Pill 29. EusJok 53. Inza Azalp 116. ArgiDL 26. MendaroTx 188. Alz Ram 58. Lab EEguna 80. Lek EunD 17. EA OlBe 66. JAIraz Bizia 100. Bilbao IpuiB 209. SM Zirik 24. BEnb NereA 172. Auspoa 39, 30. And AUzta 144. Osk Kurl 190. Ibiñ Virgil 99. Alzola Atalak 57. Alkain 65. Etxabu Kontu 120. Ataño TxanKan 269. MMant 38. JAzpiroz 51. Zendoia 61. Berant: Iraultza 23. LuzKant 48. Etchebarne 146.
azpiadiera-1.2
2. Espaciadamente, de tarde en tarde. Cf. BERANDUENA.
--Zeinbat denpora bear da egiteko? --Sarri konfesetan danendako gitxiago, berandu konfesetan danendako baño. Arz 51.
sense-2
II . (Adj.).
azpiadiera-2.1
(Lecl), berant (L, B; SP, H). Ref.: A (beranta); Izeta BHizt2 (beranta).
Tardío; retrasado; tardo. " Beranta, tardif, tard. Bere eginbidetan alfer eta beranta, fainéant et tardif à son devoir" SP. " Berandua, tardif" Lecl. "(Adj.), tardif, lent" H. "Tardío" A. "Tardío. Aza berantak landatu tugu " Izeta BHizt2. " Beranta beti berant " Ib. v. berantiar, berankor, BERANDUKO.
O gizon egin-bidera alfer eta beranta, / Iabearen laudatzera ez aizela marranta. EZ Man II 17. Bedatseko izotz berantek erre tie lanthare xügünak (edo tendriak) eta eihartü etzirenak. ArmUs 1893, 22. Goidelen ondotik beste inbasorerik ere sartu da Irlandan, Germanak etorri baino aitzinago; inbasore berant horietarik zenbait p-keltak zirela dirudi. Mde Pr 222. Bestelan ez zatekeen hain beratx ibiliko, bakar beranta, karrika huts eta beltz horietan. Ib. 162.
azpiadiera-2.1.1
"Gau-beranduan (V, G, AN), en las últimas horas de la noche. Goiz-beranduan (V, G, AN), goiz-ondoan (L-ain), a media mañana" A. "Gaiberantean (Sc), gauberantean (L, BN), en las últimas horas de la noche. Goiz-berantean (L, BN, S), a media mañana" Ib. (cf. gois beranduba (JJMg BasEsc)). "Gai berantean jin zen (BN-arb, S), [...] gau beranduan (AN-gip)" Gte Erd 131.
tradizioa
Tr. Documentado sólo en textos meridionales; sin casos locales de declinación lo emplean algunos autores modernos.

Eta gau beranduraño kanpoan gelditzea, bere gurasoen edo familiaren sentimentu andiarekin. Gco II 60. Atzo goiz beranduban / Donostiko erriyan / ekusgarririk asko / zan plaza berriyan. Echag 48. Arratsalde beranduan, Malentxo aitonarekiñ atarian zegoala jakinda [...] Zabaletako beitegian sartu zan. Ag G 272. Amaika bidar gau beranduan uritik bota zituen nekazariak asi oi ziran Lokatzan, beranduago, . enbidoka ta ordagoka! Ib. 324s. Arrats-beranduan, illun kozkortu ondoan, Yesus bakarrik zegon legorrean. Ir YKBiz 213. Zeruko Giltzari dogunaren bezpera edo aintzintiko egunaren goiza zan, goiz berandua. Eguerdi aldea zala esatezkero, zuzenago ausaz. Erkiag Arran 23. Gau beranduan egiñagaitik / ikaratzeko zantzuak, / zer egin leike egun argitan / ibilli ezin dan atsuak? BEnb NereA 210. Gau beranduan beren ordua / ondo aukeratzen dute, / Atari zakur gogorrengatik / ajola gutxi zaiote. Basarri 114. Biaramonean, goiz berandu baiño leen. Erkiag BatB 64. Arrats berandu batean. Ib. 106. Goiz erdian nai goiz beranduan. Ib. 25. Eta gau beranduan etxeratzen zenean, erosigabeko ianariz maia betetzen zuen. Ibiñ Virgil 110. Gau berantari iges egitea oroitzeke. Ib. 56. Ona, eberdi berandura eldu giñan. Gerrika 112. Arbola au gau beranduan ekartzen zan nundinaitik artuta. Insausti 183.
azpiadiera-2.1.2
Gabeko belubak ekarriko dau gois beranduba, ta salto, ta danziak bijaamonerako alper usaiña.JJMg BasEsc 114.
azpiadiera-2.1.3
(Ref. a horas, etc.).
Erantzun diot: "Nigana etorri / zera ordu beranduan". MendaroTx 171. Sukaldian, garai beranduan. Ib. 225.
sense-3
III . (Sust.).
azpiadiera-3.1
1. Hora tardía.
Eta ori edozein ordu ta denporetan; zerren Jangoikoagan ez da ordu txarrik, ez da berandurik, ez aldi gaistorik munduko jenteen artean legez. GGero 301.
azpiadiera-3.1.1
Geienen eretxia da ez dagola berandurik, geienen aldetik borondate on apur bat badago gauzak al danik ondoen konpontzen alegiñak egiteko.Gerrika 185. Eztago ordu txarrik eta gitxiago berandurik, batez be darabigun arazo au atontzeko. Ib. 186.
azpiadiera-3.2
2. berant (Hb), beant, behant. Tardanza, retraso.
Banakien egun eta oren bakhar baten beraren berantak galtzen ahal gintuela. Prop 1888, 242. Bulegorat noizpeit agertu zelarik Sabuquy, beranta eta lagunaren galtzea nola xuritu zituen Harriet brigadierarekin, hori ez nakike. Ox 198. Helduko zen hirur orenen berantarekin. Ib. 197. Berantak lotsatua bainiz, biltzen dut besotik ene laguna sahetserat, eta abiatzen gira karraskan, gizonaren beha egon gabe. JE Ber 51. --Aizina duzu, aizina, gaixo Maiana! --Beranta ba, izaitekotz! Ez dakizu Mayi lagundu behar dutala beztitzen? Lf Murtuts 52. Odol-bataioa nai du; berantak dauka larri. Or Poem 545. Beranta bil beldur bazira. JEtchep 83. Arri mandoa!... Arri hunat!... Orai segurrik behanta diauk! GAlm 1960, 16. Horrek ekharri du bi orenen beanta, aratsaldeko bi orenak hurbil denak bururatu orduko. Herr 18-4-1963, 2.
azpisarrera-1
AHALIK BERANDUENA, AHALIK BERANTENA, AHALIK ETA BERANTENA. "Au-plûtard, ahalik beranduena" Ht VocGr 330. "Ahalik beranduena, le plus tard possible" Dv.
Purga ezin bertzez, eri zarenean, premia duzunean hartzen duzu: eta orduan ere ahalik eta gutiena, eta berantena. Ax 255 (V 171). Lanean hari behar denean, ahalik berantena lotzen baitgaizko. He Gudu 120. Bainan beharra gaihendurik, azala khentzen baduzu, ahalik berantena egizu. Dv Lab 371.
azpisarrera-2
BERANDU ABARREAN. "Berandu abarrian, berandu, ordua pasa eta gero.... --Izan ziñan batzarrian? --Bai, berandu abarrian baiña izan nitzan" Elexp Berg.
azpisarrera-3
BERANDUAGO, BERANTAGO (S, R-uzt; Dv, A). Ref.: Lrq; Iz R 394. Después, más tarde, posteriormente. "Plus tard" Dv y Lrq. "Más tarde" A. "Berantágo, más tarde" Iz R 394. v. GEROAGO.
Franko bezütian ezi sortzepenaren legarrak dirade dütügün min güziak ta herioa zorren pakazalia, batzütan lehenago, berzetan berantago. Egiat 239. Esperánza kunplibedi, / ez espéra berantágo. LE Kop 213. Badira gazte guraso onen umeak, ondo aziak, doktrina ederki dakitenak zortzigarren urterako, oek komulgatu bear dute. Beste batzuek dira beranduago ere doktrina ez dakitenak. Mg CC 214. Eta sartzen dana goizago edo beranduago loitua geratuko da. AA III 567. Etxia urrinago daukeenak, urteten dabee, oidanez, leenago plazati. Urraago daukeenak, berandubago. fB Olg 72. Idortzekotzat, lore bethean ebaki nahi du, eta ez berantago. Dv Lab 96. Berantago Jainkoak manatu zion Abrahami har zezala Isaak. Jnn SBi 6. Berantago hamabigerren mentian Besta horren zelebratzen hasi ziren Angleterran, Franzian, Españan eta Italietan. Ip Hil 17. Txili, ori beranduago; ez esan ori orain. A BeinB 60. Edo ez bagra eltan xuntatra, berantago oilten dazkad al dokedan obekienaz. Mdg 142. Lehenikan Orriagako abadea izana zen [...]. Berantago Erromarat joan zen, eta han ere kargu haundienak ukan zituen. Zub 46. Ortan nagonean, gogo dutena ekarriazi nai dut, eta olako berela datorkit, beste olako berantago, gordagu izkutuagotik letozen gisan. Or Aitork 253. Berantago Frankua zen / herri orotan hedatzen. Casve SGrazi 128. Beranduago erdietsi zuen [gizonak], nekazaritza eta abelzaintza sortu ondoren batez ere, lanbide bereziak hautatzeko astia. MIH 285.
azpisarrerakoSense-3.1

(Con término de comparación explícito, o con cuantificador).
" 30 segundo beranduago (V-m, G-azp), berantago (BN-arb), 30 segundo geroago (V-arr-m)" Gte Erd 279s.
Apirillaren ogei ta bosta bañan berandubago. Sor Bar 70. Zortzi egun berantago [...] urkhatu zuten. Elsb Fram 79. Billaldira besteak baño beranduago eldu zan atsotxu batek. Ag Kr 134. Ordulauren beranduago eldu izan bazan Bermeoko txalupea, danak ittoko zirean. Echta Jos 92. Hanitzez berantago egina izan omen du aitzinalde hura, dena ere ez garaitikoari eman zen molde beretan. JE Ber 22. Burdinori-aldia berriz bosteun urtez beranduago asi eta milla urtean iraun zuan. JMB ELG 63. Esaiozu, datorren ostegunean, toki ontantxe bertan, illun-aurrean, itxogingo diodala; baña ez dedilla etorri iñolaz ere zortzirak baño beranduago. TAg Uzt 254. Egun batzuek beranduago, berak eziñ antz eman zion nolatan ill ez zan. JAIraz Bizia 58. Beren hizkuntzan dute Irlandarrek kultura hori mintzerazi nahi ukan, Europako erresuma erran delako "argituek" asko berantago segitu behar zuten bide bat horrela erakusten zutelarik. Mde Pr 226. Handik askoz, askoz beranduago, laztantze hori amaitu zuenean. Mde HaurB 73. Andik eta ordu batzuetara beranduago, Kosepantoñineko txalupetxean ba-zan autua ta berbotsa baiño etzana. Erkiag Arran 29. Andre karraxiak eta tranbearen frenu negarrak geroxiago etorri ziran; askoz beranduago ez, bañan geroxeago. Ugalde Iltz 53. Urthe asko beranduago "aspaldia" gogoratzen digunean. Osk Kurl 81. Behar zen hil hura baino hogoita-hamalau urte berantago, 1586 urtean. Ardoy SFran 57. Frantses baino hogoita hamalau urte berantago. Ib. 148. Besteak baino beranduago heldua nintzan armadarat. Larre ArtzainE 275. Ba ote zen, ordea, orduan eta puska bat beranduago, frankista ez zen Diputaziorik? MEIG I 255. Oihenartek, berriz, ehunka urtez beranduago Arana Goirik egin zuen gisan, bere legeak sartu nahi ditu. MEIG IV 118.
azpisarrerakoSense-3.2
(Con zenbat eta o en construcción equivalente).
Berandurik berandura baño konfesetan eztanari, guztiz astun, eta garratz egiten jaka konfesetia, eta zenbat eta berandubago, ainbat eta astunago. Astar II 222. Xara berantago eta aphalago helduko da. Dv Lab 370. Zenbait kristauk zerua bezala; hara joan nahi, baina zenbat eta beranduago, hobe. MIH 363.
Más tarde (de lo habitual, de lo debido, de lo convenido, etc.).
Jaiki bortz orenetan, non edo osasun eskasak, edo arduran baino berantago etzan izanak, edo bertze zenbait arrazoin onek eztuen pixka bat berant-arazten. Dh 48. Segurago da hori, bainan arbola gibelatzen da; berantago heltzen da gero. Dv Lab 380. Eguzkiak kemen gutxiago idukitzeaz gañera, bere irteera beranduago eta sarrera goizago egiten zituen. Arr GB 61. Biurtu zan bere etxera, bearbada zerbait beranduago beste egunetan baño. Itz Azald 90. Itz Azald 90. Iñoiz baño beranduago jagi zan egun atan. Ag Kr 201. Afalondoa luzatzen dute / oi dan baiño berantago. Or Eus 94. Ba, beranduago apaldu bearra ere egokitzen duk makiña bat aldiz. Etxde JJ 6. Gabian amarrak edo amaikak aldera, sarritan beranduago ere bai. Ib. 88. Goiz-aldean bestetan baño beranduago argitu. Anab Poli 60. Aurrez-aurre bildu giñanean, bearnetarrak ordu erdi batez beranduago zetozela bota zien. Anab Aprika 82. Beti, esandako orduan ez dira etorten, naikoa beranduago baiño. Etxabu Kontu 33.
azpisarrerakoSense-3.3
(Todavía)más tarde.
Beránt áski dá, ta ez útzi / ez nazála berantágo, / ezi ez iltzeas iltzen nágo. LE Kop 214. Nagusia berandu jaikitzen zan, / beranduago morroia. Urruz Urz 36. Ai amalau legua! Zuk dituzu kulpak. Ez gera beñere alleatuko, burnizko bidian ez jartzeko seta orrekin. --Bai; lepo ezurra austeko eta berandubago alleatzeko. Sor AuOst 73. Amaika bidar gau beranduan uritik bota zituen nekazariak asi oi ziran Lokatzan, beranduago, enbidoka ta ordagoka. Ag G 324.
azpisarrera-4
BERANDUAGOKO. Posterior, más tardío.
Zein hizkuntzatan agertu dira gure antzinako eta beranduagoko balentriak zabaldu zituzten irakurgaiak. MEIG IV 125. Iruñean, Iruñeko eta abar, baita Iruñea ere, beraz, askozaz beranduagokoak dira. MEIG VII 114.
azpisarrera-5
BERANDUAGORA, BERANTAGORA ( (H)). "Au plus tard" H.
Ikasi bear da ipui onekin ebakitzen auziak mugonez, beranduagora larga gabe. VMg 5.
azpisarrera-6
BERANT-AIRE.
a) (Adv.). Bastante tarde.
Berant aire apeztua zen. Zerb Azk 79. Errak, berant aire nuk jada. Larz Iru 70.
b) (Sust.). Tardanza, retraso. v. supra (III, 2).
Huna zerbeit orai bere berant-airea barkatuko diozuena: egiari zor zaio hedatzea. Zerb Azk 32. Karrika-gaixto eta plaza haundia laster iragaiten ginituen goitikoan, berant aire bat bildua baginuen. Larre ArtzainE 103.
azpisarrera-7
BERANDUA IZAN (V-gip; Dv, H), BERANTA IZAN (L, BN, S, R; Gèze, H). Ref.: A (beranta); Elexp Berg. (Intrans., en 3.ª pers. sing.). Ser tarde. "Berandua izanen da ethorri gareneko, il sera tard quand nous serons arrivés" Dv. "Berandua da, beranta da, il est tard" H. "Berandua da ta banoia etxera" Elexp Berg.
Desertu duk lekhu haur, eta ia berandua duk. Mc 6, 35 (TB, HeH berandua, Ker, IBe berandu; Ol beranduxe). Eta ia berandua zela ilkhi zedin Bethaniarát hamabiekin. Ib. 11,11. Bena berandia zen, zeren urak elkhargana bildurik, Pharaon, eta haren jendiak oro erran den bezala galdu, eta peritu ziren. Tt Onsa 32. Berandua da anitz xardukitzeko. SermAN 7. Berandua ere baitzen. He Mc 6, 35. Dizipuluek, ikhusirik berandua zela, erran zioten bere nausiari. Lg II 162. Arratsaldeko bata zan / eta berandua, / andreak ur billa joan / oi ziran ordua. It Fab 235. --Ze! Bai al dijua orrenbesterekiñ? --Bai, beranduba da. Sor Bar 38. Berandua dek neri emateko / obispo nonbramentua. InSM Zirik 99. Lehen bai lehen jaustekotan haatik gure ahamenaren jateko, ezen ahulduak gira guziak eta beranta ditake. JE Ber 24. Larunbat aratsa. Etzen beranta, ilhun izanik ere. JEtchep 110. Babarruna jartzeko berandua da. BBarand 101. Eztai-aparirako / berandua ezta. Insausti 270.
azpisarrerakoSense-7.1
Othuruntzaren ondotik, ordukotz beranta, san Josepek antolatu zituen estalki batzu Andredena Mariarentzat.Jnn SBi 11.
azpisarrera-8
BERANDUAN (V-gip, L; H), BERANTEAN (S; Dv, H; -tin S). Ref.: Lh; Lrq; Elxp Berg. "Berantean, dans le tard, c.-à-d., à une heure, à une saison tardive" Dv. "Beranduan, berantean ethorri zare, vous êtes venu tard, à une heure avancée" H. "Berantin, sur le tard" Lrq. "Atzo, beranduan, zarata batzuk entzun zien" Elexp Berg. "Orri beranduan ibiltzia gustatze jako" Ib.
Bizkitartean kalte espirituala ahantzten zaiku, eta nekhez, beranduan ere, bihurtzen gare gure gana. SP Imit III 44, 2. O aspaldiko edertasuna, nolatan horrein beranduan ezagutu zaitut? SP Phil 506. Gizonak nahi luke sinhets arazi eztena badela, baina, miserable elgerra, berandian ikhusiko du, ordu eztenian, dena ere eztela. Tt Onsa 100. Eta galtze espiritual bat ahaztera eizten dizü, berantian ere bortxa orhitmentxala jiten delarik. Mst III 44, 2. Goizean joaten gera tabernara / eta arratsean beranduan etxera / gerok joaten gera. Izt Po 108. Irus berantian ohartzen bagira! Ip Imit III 44, 2. Beretako bat, atsedeteko ustean txit beranduan bere etxera biurtu zan. Arr May 56. Nigana allegatu zan / gaubaz beranduban. AzpPr 43. Bart arratsean berandun / etxera nekez jo gendun. JanEd II 58 (ib. 56 bartarratsian beranduan). Gure Azaroa Abenduan, / goiz bear ta beranduan. Muj PAm 62. Oihan-bidean ergelen bat / oihuz dihoa berantean. Mde Po 77. Goizian izarrakaz / lanari oratu, / gaubian beranduan / ondiño jarraitu. BEnb NereA 124. Berebat badakit besteek erabat beranduan edaten dutena. Zait Plat 107. Neurri guztiak aurrez arturik, / ezertxo ez beranduan. Olea 131. Beranduan alperrik da. TxGarm Borda 175. Goizean goiz jaiki ta / beranduan etzan. Insausti 83.
azpisarrera-9
BERANDU HANDI, BERANT HANDI ( (Dv)). "Berant handi zen ordukotz, il était bien tard pour lors" Dv.
azpisarrera-10
BERANDU HANDIAN. "Berandu handian ethorri, fort tard venu, il a tardé à venir" SP. Cf. BERANDUAN.
azpisarrera-11
BERANDU BATEAN. Tarde.
Gabian berandu batian sartu zan tabernan bezero onenetariko bat. SM Zirik 17. Jo eban etxerutz berandu batian. Ib. 61.
azpisarrera-12
BERANDU-BELDUR.
Berandu-beldurrak al zaramate? "¿Os acosa el temor de llegar a deshora?" . Ldi IL 130.
azpisarrera-13
BERANDUEGI ( berandugi V-gip, AN-ulz), BERANTEGI. Demasiado tarde. "Berándugi, berandugí" Iz Ulz. "Berandugi, demasiado tarde" Elexp Berg.
Zeren berantegi bihurtzen zaren orazione egitera. SP Imit III 30, 1. Berantegi ezagutu aut, / Enganagarri mundua! 162. Kofesatu behar da muga onez, eta ez berantegi egon behar bertze sakramenduak errezibitu gabe. CatLav 352. (V 171) Deüsek ere eztizü zelüko konsolazionia hala trebükatzen, nula berantegi orazionialat ützültziak. Mst III 30, 1. Helik ezagutu zuen, berantegi balin bazen ere. Lg I 253. Berantegi bederen zuten deskubritu. Iraultza 112. Berantegi hatzemana, / Robespierre kruela / Gillotinan da finatu. Monho 64. Zein beránt onetsidúten! / Ai Jesus, berantegí. LE Kop 183. Berantegi yaiki, goizegi ohera. Gy 204. Berantegi da orai soals horan sartzeko. Dv Lab 221. Erranen diote beraz, berantegi dela bide onerat itzultzeko. Jnn SBi 95. Urruñarrak, berantegi jakinik, ezin etorri dire. HU Zez 160. Berantegi helduko zelako beldurrarekin. Barb Sup 39. Abiatü ziren bena berantegi. Const 31. Ez da goizegi, baño ez beranduegi ere! Or Mi 105. Ez azkarregi, ez beranduegi, ibilli bearko zuan era egokiz azalduko ba-zan. Anab Usauri 62. Ez ete-zabiltzate beranduegi? TAg Uzt 141. Berantegi heldu zira; Marianne gaixoa Jainkoa baitan pausatu da! Lf Murtuts 34. Eta abagunea etorri zenean, beranduegi zen. Mde HaurB 34. Beranduegi datorkit damua. Txill Let 141. Ez duk oraino berantegi. JEtchep 74. Beranduegi konturatu zan Nikanor. Erkiag BatB 59. Behorra barrukitik joan-eta, berantegi da atearen zerratzeko. EZBB I 66. Baña eginda eguan, da beranduegi. Gerrika 167. Ezer esaten asteko beranduegi. Albeniz 177.
v. tbn. Zait Sof 142. Ugalde Iltz 14. Lab SuEm 182. Berantegi: Mih 14. Egiat 245. Arch Fab 155. CatJauf 15. Zub 50. JE Ber 20. LuzKant 108. Or Aitork 227. Larz Iru 118. Ardoy SFran 90.
azpisarrerakoSense-13.1
( Beranduegia izan ).
Beranduegia ez balitz, erran nezakezu orai. Bego biharko. Dv Lab 90. Beranduegia dela zehetasun hortan sartzeko. Ib. 58.
azpisarrera-14
BERANDUEGIKO, BERANTEGIKO. Tardío, que llega demasiado tarde.
Hordikeria madarikatu hori [...], hobe luke miletan, berantegiko erretretaren esperantza baino. HU Zez 204. Bai, burugabe jokatu naiz, egia! Baña beranduegiko gauza da, lengo utsegiteak orain zuzendu nai izatea. TAg Uzt 125.
azpisarrera-15
BERANDU EGIN. Atardecer, hacerse tarde.
Azkenean berandu egin zan, gaua heldu, ta agur esan zieten azkeneko etxekoei. Osk Kurl 59. Oso berandu egin zanean. Ker Mc 6, 35 (IBk, IBe berandutu).
azpisarrera-16
BERANTEGIZ. Pensando que es demasiado tarde.
Ahanzten dugu erraitea, sendatu zenetik hamabortz bat egun lehenago, Moynac medikuak igorria zuela Baionako ospitaletik etxerat, deus onik egiteko berantegiz. HU Aurp 187.
azpisarrera-17
BERANDUEN ( (Dv)), BERANTEN ( (Dv, A)). "Beranten, le plus tard" Dv. "Beranduen, le plus tardif" Ib. "Lo más tarde" A.
azpisarrerakoSense-17.1

(Con ere ).
" Beranduen be, iruretan etorriko da (V-gip)" Gte Erd 280.
azpisarrerakoSense-17.2
( Beranduen dela ).
Berrogeitazortzi orduren buruan beranduen dala [...] erantzunak [...] bidali bear dituztela. EAEg 14-10-1936, 44. 72 ordu beranduen dala [...] ziñ-aitorpen auxe bidali dezaiotela. Ib. 6-10-1936, 61.
azpisarrera-18
BERANDUENA, BERANTENA. a) Lo más espaciadamente. Cf. supra (I, 2).
Ore Kreazalia errezebi ezak berantena bazkoz ümilki. FPrS 15 (tbn. Bp I 47, CatS 7). Urthian behin Bazkokari berantena Jaun Erretorari, edo haren lekhükoer, edo hari permisione galthatürik, beste kofesor bati kofesatü eztatianak. Bp I 109.
b) "(A) más tardar, beranduena, beluena" Lar.
Daigun aprilian edo maiatzian berantena, akabaten da pakatiaz zor guziua. Mdg 138.
azpisarrera-19
BERANDUENA JOTA ERE. Como muy tarde. "Beranduena jota ere, iruretako emen izango da (G-azp)" Gte Erd 280.
azpisarrera-20
BERANDUENAZ. v. BERANDUENEZ.
azpisarrera-21
BERANTEN BERANTENA. Como muy tarde, a más tardar.
Gomendatzen zankolarik othoi beranten berantena oren baten buruko etxen izan zadin. Barb GH 1930, 176.
azpisarrera-22
BERANDUENEAN, BERANTENEAN (Hb; -nin S). "Berantenean, au plus tard" Hb. "Au plus tard" Lrq s.v. berant.
azpisarrera-23
BERANDUENETIK, BERANTENETIK ( (Hb)). "Du plus tard" Hb.
azpisarrera-24
BERANDUENEZ, BERANDUENAZ ( (H)), BERANTENEZ ( (BN-arb)), BERANTENAZ. Como muy tarde. "Au plus tard" H. "Berantenez zortzi orenak ukanen ditu (BN-arb)" Gte Erd 280.
Bere nahikara guzien bururat heltzen badire ere, berantenaz hiltzearekin batean; eta batzutan, oi, zein laster, guziak galdu beharko dituzte. Dh 200. Haren ondotik, gaztenaz ase; gero, bederatzietako oherat, berantenaz. JE Bur 76. Urteroko artikulu-epaia beranduenez Garagarrillaren azkenerako eman bear da. Ldi IL 99. Euskaldunek beren lehenbiziko maileguak berantenaz egin zituztela XVI garren mende erditsutan. Lf in Casve SGrazi 10.
azpisarrerakoSense-24.1
(Con ere ).
Eta berantenaz ere biziarekin akhabatzen da. Jaur 144.
azpisarrera-25
BERANTENIK. En último lugar, más tardíamente.
Hurbildu ziren berantenik ethorriak, eta izan zuten kornadu bana. Lg II 196.
azpisarrera-26
BERANDU-ETXERA, BERANT-ETXERA. Trasnochador.
Emendik ez da onuzkero iñor igaroko, baldin ardotegian busti-busti egin ta "berant-etxea"-ren bat urka-tokira joan bearrean etxe-bideratzen ez ba-da. Anab Usauri 116s.
azpisarrera-27
BERANDU IZAN (Con aux. trans.). Ser tarde (para alguien).
Bada ez, ez, berandu duzu, alfer mintzo zara, orai ene aldia da, lehen zurea zen bezala. Ax 212 (V 142). Igarri ezketio / berandu dodala, / artu ditudan arrañak / dakardaz portura. DurPl 75. Biar goizetik jaiki bearra naiz, berandu ere badegu ta Jainkoak dizutela gau on bat. A Ardi 41. Ixteben, esaiok etortzeko; berandu dugula. Lek EunD 46. Oitamar urte dituelarik / mutillak nai du ezkondu, / sasoi onian arkitutzen da, / oraindik ez du berandu. Uzt Sas 188. Oraindik beintzat ez du berandu ta... TxGarm BordaB 175. Alde batera berandu nualako, eta bestetik aize otz eta zorrotz arek otzikara zaiñetaraiño sartzen zidalako. AZink 161.
azpisarrera-28
BERANDUKO (V-gip ap. Elexp Berg; Dv), BERANTEKO (Dv; berantko Foix ap. Lh). "Beranduko, tardif" Dv. "Beranteko, tardif, qui vient tard" Ib. "Tardío. Dícese sobre todo de aquellas frutas y hortalizas que dan el fruto tardíamente. Aurten beranduko kipulaik eztou sartu" Elexp Berg. "Patata-saill ori goizaokua ala berandukua da?" Ib. "Badakizu beranduko lanak zelakuak izaten dien" Ib. "Emakumea urtetan aurrera doala izandako haurraz ere berandukoa dela entzun izan da" Ib.
Beranteko xitoetarik ez da begiratzeko. Dv Lab 289. Eta egin zen beranteko umeak zirela Labanenak, eta goixtiarrak Jakobenak. "Ea quae erant serotina" . Dv Gen 30, 42 (Urt ardiak berankor zirenean). Gertau ziranak gertau ezkero on guztiak berandukoak izango ziran. Ag AL 93. Tokika nekazariak zer egin badaki; / ta ala beranduko ordez ereiten goiz-azi. Or Eus 45. Ai nere beranduko poza! Or Aitork 38. Zer dala-ta asmau eban gizur ori? Eure beranduko etorrera tapatziarren seguru. SM Zirik 28. Beranduko birigarroa. Zendoia tít. Beranteko hautuak direla. Larre ArtzainE 107. Gero lorea azi biurtzen zan / eta soiñak ezin eutsi, / au beranduko gerizarekin / batera oi zan ikusi. Insausti 291. Gure hasierak berandukoak izan ohi dira guztiok dakigunez. MEIG VII 28.
azpisarrerakoSense-28.1
(Ref. a horas, etc.).
Oso beranduko orduetan iritxiak izan ziran. AZink 69.
azpisarrera-29
BERANDU-MARKOL. "Berandu-markola (G-to), especie de castaña" A.
Ez al dira [Gure euskaltzaletasunaren enborraren igaliak] berandu-markolak eta arberak izango, irunako eta ibarbeltzak baizik. Zait ES 1954 (11-12), 202.
azpisarrera-30
BERANDURA ( (V-ger)), BERANTERA ( (H)). a) "Berantera uztea, igortzea, luzatzea, laisser, renvoyer, à tard" H. "Ez gero berandura begira egon, luego no esperes a (que se haga) tarde" (V-ger) A Morf 495.
b) Tarde. Arratseko amarrak arte lana izan genduan. Jendea berandura etortzen baitzan olakoetan. JAzpiroz 189.
azpisarrera-31
BARENDURA GABE. Pronto, sin demora.
Izango aal-da berandura-gabe Euskal-Errian ots aundiko ta euskaldun on guziek ezaguna. Ldi IL 142. Leenbizi egin ditzagun gure bazkide, ta gero, berandura-gabe, etorriko gatzaie berriro egunkariarekikoa eskatuz. Ib. 153.
azpisarrera-32
BERANDURAINO (SP, Urt I 126, H). Hasta tarde. "Etzaika beranduraino sinhesterik emaiten [...] (Ax)" H.
Iguzkiak arrazoiñarekin erran ahal diazaio beranduraiño ohean datzanari: zer aratza hor alfer-nagia? Ax 34 (V 21). Baña leku emateuntének ain beranduráño dúte kulpa yágo. LE Prog 112. Nola goiz etxeratzen, zerori umeen kontu gabe beranduraño tabernan bazaude? AA III 380.
azpisarrera-33
BERANDURIK BERANDU. De tarde en tarde.
Onetan erorten dira berandurik berandu esamina azaleko arin ta beingo batekin konfesatzen diran bekatari batzuek. Mg CC 167.
azpisarrera-34
BERANDUTIK BERANDURA ( (Dv, H)), BERANDURIK BERANDURA. De tarde en tarde. "Berandutik berandura Jaun andia artzea (Mb), communier de loin en loin (lit. de tard en tard)" Dv. "De fois à autre, de temps en temps (de tarde en tarde esp.) (Astar)" H.
Zeren kontent arkitzen diran beren bekatuaren loan ta ibiller makurrean ta, konfesatzen badira, konfesatzen diran bakan-bakan ta berandutik berandura ta orregatik gaizki. Mb IArg I 244. Zenbat izango dira onelako asmo garbirik gabe Jaunaren maiean jartzen diranak? Zenbat bortxaz, gogoaren kontra, eta berandutik berandura artzen duenak? AA I 451. Baña zer egingo dau berandurik berandura baño konfesetan eztanak, eta komulgadu baga daguanak? Astar II 151.
azpisarrera-35
BERANDUXEAGO, BERANTXEAGO. v. s.v. berantxe.
azpisarrera-36
GOIZ EDO BERANDU. v. goiz.
berandu
<< belztura 0 / 0 berantarazi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper