Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

327 emaitza jaiki bilaketarentzat

Sarrera buruan (22)


Sarrera osoan (305)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bazkalondo.
sense-1
1. (gral.; Urt II 74, Añ, VocBN , Hb), barazkalondo (Lar, Dv, H), baskalondo, baraskalondo (SP), bazkaldondo. Ref.: A (bazkalgibel); Lrq; Garbiz Lezo 15; AtSac 53; Elexp Berg; Gte Erd 46, 68.
(En casos locales de decl. sing.).Tiempo de después de comer. "(De) sobre mesa, janondoan, barazkalondoan, afalondoan, conforme sea" Lar. "(De) sobre mesa, o comida, (c.), janondoan, bazkal, afalondoan, (V) ostean, janen ganean " . " Barazkalondo, temps qui suit le dîner" Dv. " Barazkal ondoa, l'après dîner" H. "Après déjeuner" Lrq. v. bazkaloste, bazkalgibel.
tradizioa
Tr. Documentado (desde principios del s. XVII) en textos de todos los dialectos, aunque entre los vizcaínos sólo se encuentra en Moguel, Enbeita y Gerrikagoitia. En DFrec hay 9 ejs. de bazkalondo .

--Zer orenetan idekitzen dute? --Goizean zorzietan eta barazkalonduan bi orenetan. Volt 213. Enseia zaite zure huts egin haren erremediatzera baraskal ondoan. SP Phil 94. Egiten duten bezala barazkal-aitzinetik gogoa gerrenean eta barazkal ondoan platetan dadukatenek. Ib. 410. Goizian, barazkal ondoan, arratsian. Tt Arima 15. Atozke baskal onduan. BorrB 35. Bazkalondoan asi ziran triskan. AA I 573. Bazkal ondoan har oren laurdentto bat, meditazione phixka bat egiteko. Dh 54s. Bazkal ondun güntila othoitzik erranen. Etch 390. Dabid, bazkalondoko lo-susta eginda, etxeko barandan pasean zebillela, ikusi zuen emakume eder bat. Lard 190s. Bazkalondoan Jose jaiki eta maiordomoari agindu zion, aien zakuak gariz bete zitzala. Ib. 57. Bazkal ondoan kaperarat baderamate. Laph 93. Eta berak berriz bazkal-ondoan alako espiritu ta berotasunarekin Jainko-gauzaen gañean erasota itz egin zien. Aran SIgn 32. Eta gero, bazkal ondoan, Olhetako plaza prinzipalera guan ginenean? Elzb PAd 55. Bihar, bazkal-ondoan, lothuko gaituk, Pello, gure bideari. Ib. 56. Bazkal ondoan etzan-aldiaren egitera joan, eta giza-gaizoa, oheak beretu daut. HU Zez 184.
( s. XX.) Bernardatxo ta bere lagunak Luisagana dijoazte, bazkalondoan arkaitzera joateko baimena eskatzera. Goñi 29s. Igande bazkal onduan badakit non biltzen zeraten. Iraola 91. Bazkal ondoan, Manuelek eta bere aitak Oñatiko azokara jetxi bear izan zuten. Ag G 272. Bazkal-ondoan, antxe bertan, ereslari trebeak entzun genituen. Muj PAm 8s. Ala bazkaritean ala bazkal ondoan, zerbait zerbait atherarik bazuten batzuek eta bertzek. Ox 204. Ikusten zien egün oroz bazkal onduan, galerian, erretora hara hunaka. Const 38. Udaran goiz-aldean guziok larrera / bazkal-ondoan, berriz, basoko itzalpera. Jaukol Biozk 96. Au eldu yatan bere orduan; / "Euzkadi" be bai bazkalonduan. Enb 191. Edozein tenorez eta garaiez, oean, lanean, bazkal aitzinean, edo bazkal ondoan. FIr 170. Bazkal ondoan Beñatek autobusa hartu zuen etxerat itzultzeko. Zub 71. Bazkalondoan pillota-yokaldi bikain bat dago. Ldi IL 46. Euliak, bazkal-ondoan ixil, / orain ostera, furrundaz. Or Eus 318. Bazkalondoko laiño-gandurik / ez dute biek begian. "La bruma que sigue a la siesta" . Ib. 316. Biar bertan etorriko naiz bazkalondoan zure erantzunaren billa. TAg Uzt 208. Bazkaltzeko tenorea izanen zuten sarri, eta bazkal-ondoan... Gizonaren gogoa goibeltzen hasten zen. Mde HaurB 30. Bazkal-ondoko egona eginda gero, illerrirako asmoan atera zan ama naigabetua. NEtx Antz 159. Bazkalondoko lo-kuluxka lasai eginda. Etxde JJ 79. Engrazik erabaki zun goizeko zazpitatik amarrak arte Maider joatea eta amarretatik bazkalondoraño Margarita. Ib. 249. Oriek izaten dituzu bazkalondoko lenengo jaizaleak. Anab Poli 109. Bazkal-ondoko kafea eta beneditanoa hartzen. Arti Ipuin 58s. Bazkal ondoan, aroari soño bat egin eta, etzan aldi poxi baten egiterat joan ziren guziak. JEtchep 48. Bazkal orduko egiten badugu gaxotegiko itzulia, utziko ditugu bazkal ondoko yendaje oien galde-erantzunak. Izeta DirG 44. Ba lekike non duzun / bazkalondoan kuluma gozorik. Gazt MusIx 91. Bazkal-ondoan gaur izan dira / pertsu haitada beroak. Xa EzinB 79. Bazkaldondoan maian esan zidan. Albeniz 177. Bazkalondoko loa egin ondoan, hasi zaio lanean barrengo harra. MEIG IX 111.

v. tbn. EEs 1917, 73. EusJok 24. Alz Bern 75. Lab EEguna 114. Uzt Sas 22. Ataño TxanKan 87. Gerrika 222.
azpiadiera-1.1
Bazkalondoz lengo irrimarrua, orain ere lengo ibiltze nastua. Anab Usauri 60. Sasoi artan, sendalariek esanda, bazkalondoz exeri ala etzan egiten nintzan egonean egoteko. Anab Aprika 65.
azpiadiera-1.2
(Como sust. pleno).
Euki egizube bazkalondo on bat, ta agur milla eskerregaz. Mg PAb 192. Atzo zan astelena, baña ez atzo eta ez gaur-ere oraindaño (zeña dan bazkalondoa) ez da etorri korreorik. CartAnd 392. Beiñ Brujas-en bazkalondo batean itz-egiten ari zala. Aran SIgn 65. Zenbat zoroak giren, Frantsesek bezala egitea gatik, bazkal ondoetan geure buruaren erakusteko! JE Bur 134. Auxe izan zera bazkalondo luze osoan zure lankide guztiontzat. A Ardi 50. Oturuntzak luze irauten du, eta zonbait bazkalondoak atsalaskariko tenoreraino. Zub 98. Beiñola, bazkalondo sargori zelarik, / urre egoki baitziren Asistarranetik. Ldi UO 54. Bazkal ondo batean kantatu pertsuak. Xa Odol 162n. Udako bazkalondo gozakaitzaren bero-galdatan. Berron Kijote 139. Egun batez, bazkalondo batean, ikusi zituan lau edo bost mutil koxkor sagastian zebiltzala. Salav 32. Lapurreta koskor oietarako bazkalondoa baita garairik seguruena. Ataño TxanKan 68. Bazkalondo guztietan juaten nintzan. Gerrika 104. Bakalondoa animatzeko. Albeniz 266.
sense-2
2.
(Uso adv.).
" Bazkalondo niz (S)" Gte Erd 241.
Bazkal ondo ginauden beraz egun hartan, jateko lekutik pipatzekorat aldatuak. JE Bur 92. Bazkal ondo baikira, beharrik, eta nehork ez baigitu barrandatzen! Ib. 99.
azpisarrera-1
BAZKALONDOKO PREDIKU. "Bazkal-ondoko prediku (BN), brindis, litm.: predicación que sigue a la comida" A.
bazkalondo
<< bautismo 0 / 0 bazko >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper