1 barrena.
1. (G-bet, L, BN, S ap. A ; SP, H) .
(Posposición). v. barna. Tr. Documentado en autores guipuzcoanos, navarros, labortanos y algún bajo-navarro (Dechepare y FPrBN); entre los septentrionales es empleado sobre todo hasta principios del s. XVIII (después de Chourio sólo se encuentra en Duvoisin). Al Norte tiene por lo gral. las acepciones de 'dentro de' y 'al interior de', mientras que en la tradición guipuzcoana domina la de 'a través de'; de esta última encuentra tbn. algún ej. ya en Etcheberri de Ziburu y en Argaignarats. Aparece tras inesivo, o, con menor frecuencia (en orden decreciente) tras absoluto, ablativo o genitivo, en estas dos últimas construcciones sólo en la acepción de 'a través de'.
(Tras ines.). Al interior de. " Sar balitza iustiziak hamar gizon garzelan barrena (Ax)" H.
Ene gogoa nola baita zuzen iarri hargana, / haren ere Iangoikoak dakarrela nigana, / ene pena sar dakion bihotzian barrena, / gogo hunez egin dazan desiratzen dudana. E 149. Zato bada ene salbatzaillea, sar zaitea ene baithan barrena, eta zaude bethierekotz enekin. Mat 254. Noiz ere soldaduek aranzezko khoroa zure buruaren gaiñean ezarririk, eta makila kolpez aranze puntak hezurrean barrena sarthurik. Ib. 200. Lagun gabe ioan ninduen portuetan barrena / Garizuma barurtzera ian gabe ahamena. EZ Man I 26. Gero ethorri zenenan / zure azken orena, / iaunak altxatu zintuen / zeruetan barrena. EZ Noel 144. Errax da emaztekin adiskidetzetik eta trebatzetik begiratzea, solhasean barrena ez sartzea, elkhargana ez ibiltzea. Ax 404 (V 263). Eskutik harturik, eraman zuen oihanean barrena, eta han erakutsi zeraukan gizon bat, hari zela egur egiten. Ib. 84s (V 58; Vill traduce 'a través del bosque', pero parece significar más bien 'al interior del bosque'). Zeren usantzarekin batean, itsutua, gogortua, ezansiatua, eta erroak eginik, bekhatutan barrena sarthua baitago. Ib. 107 (V 71). Handik erregek sarthu nau / Bere gelan barrena. Hm 154. Begietan nola dugun, / Hobirako ephea. // Prestik gaudez haratzeko, / Fite hartan barrena. Arg DevB 172. Nahi baduzu kaiean barrena sarthu, egonen zare baxamarean ensekean. INav 11. Baratxe baratxe etsaia sartzen da osoki ariman barrena, zeren etzaion berehala kontra egiñ. Ch I 13, 5. Jaiki! zure juzioa zu-baithan barrena sar-zazu! Dv LEd 256. Bularrak moztu eta eraman / kalabozuan barrena. Xe 338. Beltxak zorroztu zuen bere mî-eztena: / mutilla aizatu zizun Iratin barrena. "Le hizo a él retirarse a los bosques de Irati" . Or Eus 14. Sar zaitez bada, liburuan barrena, ataurreok utzirik. Vill ( in Gand Elorri 17 ).
(Tras sintagma nominal en caso absoluto).
Haurtxoa ziñela zeure / etxetik ilkhi ziñen, / eta mortuak barrena / bizitzera ioan ziñen. EZ Noel 165. Atoz Arantzazuko / eliza-barrena, / emen arkiko dezu / euskal-Sinismena. SMitx Aranz 151.
(Tras gen.).
Tronkoaren barrena sartu ta aizkorarekin nun jo ez nekiala. Albeniz 258.
(AN-gip; SP, H) .
(Tras ines. o adv. de lugar). En el interior de. " Etxean barrena, dans la maison" SP. " Erreko da bere baithan barrena (Ax)" H. " Mihise batetan barrena (Lç)" Ib. (en realidad, lo que aparece en Lç Mt 27, 59 es mihise xuri batetan barna ). " Etxean barrena sartuta dago (AN-gip)" Gte Erd 41.
Arima dela lurrezko gorputzean barrena, / Iongoikoak ematen du sentenzia zuzena. EZ Man I 48. Ezen etzuten izanen / ostatu han barrena. EZ Noel 48. Falta gabeak desfamatzea, hobenduriak ere ohorean barrena ukitzea, opione gaixtoan ezartea eta desondratzea da mortal. Harb 172. Eta neure baithan barrena espiritu artez bat eman diazadazu. Ib. 334. Zeren bere konzientzian barrena, ediren baillezakete, eskiribaturik bezala, galdez dauden guztiaren errepuesta. Ax 421 (V 273). Ordea zeren ezpaitira hamar hitz edo baizen, hunela diferentki, eta bi aldetara eskiribatzen direnak: halatan nik ere zenbait aldiz eskiribatukoitut alde batera liburuan barrena, eta bertze aldera liburuaren bazterrean. Ib. 18 (V 9). Eta bihi hura gordetzen du lurrean barrena. Ib. 36 (V 22). Elizan barrena odol isurzearekin egiten den kolpea edo zehatze guzia. FPrBN 24. Banaloriatze guzia sunsitu da eta hondatu zuk ene gainean eman ditutzun iujeamenduetan barrena. "In profunditate judiciorum tuorum super me" . SP Imit III 14, 3. Badut desira zutaz ene baitan barrena gozatzeko. Ib. 48,4. Zure espiritua bada zerratu duzunean, erran dudan bezala, meditatu nahi duzun sujetean barrena. SP Phil 104. Eta egiaz, fruituak oso direino begira ditezke, batak lastoaren gainean, bertzeak harean barrena, eta bertzeak bere ostopean. Ib. 253. Ordea desira duzu, Philothea, aitzinago gida zaitzadan humiltasunean barrena. "Que je vous conduise plus avant dans l'humilité" . Ib. 203 (He 205 sar araz zaitzadan barnago ene humiltasunean ). Hanbat urtez biluzia, / Desertuan barrena, / Eta nik bizi guzia, / Penarik eztuena. Arg DevB 49. Othe da arnorikan / Kalitzean barrena? 214. Izanen da zure odola / Gure itsaso gorria; / Han barrena dut hondatuko / Ene bihotz egarria. Ib. 108. Geure herritik ilkhi gabe, Eskual-herrian berean barrena, geure artean dugu pena eta neke ondikozko hau. ES 398. Eta zeren Noe baitzen Gizon prestua eta Jainkoaren zerbitzaria, bere etxatiarrarekin salbatu zuen barka batean barrena. Ib. 388.
(Tras sintagma nominal en caso absoluto).
Nere biotz-pilpirak berekin etena; / betirautea ez da neurtu ditekena; / ots etengabe ortan belarri barrena / dut aren iduririk jator-jatorrena. "Dentro de los oídos" . Or Poem 535.
(G-bet, L, BN, S; H) Ref.: A; Zt .
(Tras ines. o adv. de lugar). A través de, por. "Con rumbo a. Bergaran barrena, con rumbo a Bergara [la trad. parece incorrecta]. Hezurretan barrena (L, BN, Sc), por los huesos" A. "Por dentro de [...] atravesando [...] a través de [...]. Atzo Donostitik atera, ta Errenderian barrena Oiartzuna juan giñan " (G-bet). Zt (comunicación personal).
Khirats eta urrin gaixto lezeko zikhiñena / Igaten zaio sudurpill meheetan barrena. EZ Man I 105. Zabiltzate han [infernuan] barrena, / Imajinazionez, / Eta orrhoit hango pena, / Fiñikan eztutenez. Arg DevB 15. Oetatik askok naiago zuen Ejiptoko janari dongeakin egotea, ezen ez eremuan barrena joatea, Jaunak ematen zien mantenu garbiarekin. AA III 396. Egurgille bat sort egitera / joan zan basoan barrena, / eta bidean galdu zitzaion / aizkoratika kirtena. It Fab 143. [Oria ibaia] igarotzen da Isasondora, eta au ezkerreko aldera utzirik, badoa Legorretan barrena Beroztegiko urak arturik Ikaztegietara. Izt C 115. Bidasoan igotzen dira [izokiak] Nafarroan barrena. Ib. 203. Aingeru bat Feliperi agertu zitzaion, eta esan zion Jerusalendik Gazaronzko bidean barrena eguerdi-aldean joan zedilla. Lard 492. Orduan Jenobebak eskutik artuta, zulo artatik zelai eder loratu batean barrena lenengo aldiz atera zuen. Arr GB 54. Baña ara arteko bidea mortu onetan barrena, baso eta sasi izugarri oien artetik, [...] arrisku andikoa da. Ib. 87. Matadura bat badu / posten nebrikua, / kostilletan barrena / ijaran sartuba. Noe 41. An dijoaz igesi ganbelu adardunak aurretik, eta Joxe-Maritarrak arrika aiei atzetik Santa Kataliñako zubian barrena. Urruz Urz 13.
(s. XX) Eta egiaz ez dakit zer gertatuko zen, ordu artan bertan an barrena iragotzen zen apaiz batek itz egin ezpalie. Goñi 41. Burutik txirriyuan odola alkondaran barrena dariyola. Iraola 49. Itsasoan barrena igaro zituan lau astekiñ . Lh Yol 11. Bein batean, Pernando amezketarra bazijoan ba bide batean barrena, ta gizon ondo jantzi bat [...] aurkitu zuan. Muj PAm 33. Don Carlos Españira sartu zan Beran barrena, Maiatzaren bigarrenean. Or SCruz 31. Larrugorrian utzi ta lumaz bete ta astogañean erabilli omen zun erri guzian barrena. Ib. 82. Txit errespetoz sartu ziraden / beren arraian barrena; / au zan sekulan ikusi degun / estroparik ederrena. Tx B II 80. An-barrena joan bear diagu. Lek EunD 26. Egia esan, goitik beera begiratuta, areto onek ez dirudi izparringietan barrena bezain ikaragarri. Ldi IL 20. Neskamerik ezta Euskalerrian, telefonoz euskeraz dakinik. Arian barrena ibiltzeko ere, lakatza ta baldarra degu, noski, mintzoa! Ib. 39. Jakiña, azkenerako, zakurraren ipurdira biali bear izan diat. Ez dek samurtu. Etxean barrena an ziak orain. Ib. 16. Beren lurrak Danubio ibaiean barrena zabalduz. Ib. 162. Buru ta mingain asi zitzaigun / itsasoetan barrena. Or Eus 201. Bi eskuz aga tinkatu eta / egin du oldar aundia: / beste adarrik ora âl baiño len / aizean barrena dia. Ib. 76. Ona emen giza-gazte bikain bat une ontan atalasean barrena, esne-kaikua eskutik zintzilika daramakiala. TAg Uzt 11. Langilleei lan-bidea opatzeko bidean barrena pausorik eman gabe. EAEg 5-11-1936, 221. Aitzin baitoa lurpekoen urgazle oin-xuria etxean barrena, aitaren antxiñako tegi aberats zear, aizkora odoltsu zorroztu-berria eskuetan eramanki. Zait Sof 48. Atzerritar bidazti, / munduan-barrena / Erri ez-ezagunen / billa zoazena. SMitx Aranz 151. Beltzagotuz zioan illun-nabarrean, hirur irudi ibilli zebiltzan soropillean barrena ate-leihora buruz. Mde Pr 100. Zer da musikarekin / onratzen dutena? / Markesaren alaba / kalian barrena / esposario zala / ark biar zuana. Balad 231. Arretazko soak egiñaz leioan barrena [...] xamurkeri guziak zeatz-meatz ikusi zitun. Etxde JJ 113. Astiro-astiro, begi lausotuetan barrena argia egin zitzaion Maider-i. Ib. 244. Hegiaphalia ta Etxahuniari gertakizun alai ta tristeak berenganatu zaizkie urte labaintze ontan barrena. Ib. 231. Oraiñaldia nola negurtzen dugu tarterik ez badu? [...] Baiña nondik as, non barrena, nora doa guk negurtzean? Or Aitork 325. Bidexka bustietan barrena. Txill Let 32. Goizetik gaueraino ara ta ona ari zala baitzekusten uriburuan barrena. Zait Plat 99. Materiazko estalki gogorrean barrena, biziak badaki bidea urratzen, bere buruaren adierazle diren agerpenak kanpora ateratzen. Vill Jaink 58. Goi-langillearen begipean, abere-mota guztiak biraldakuntzak egiten ari dira mendeetan barrena. Ib. 55. Eta alaxen joaten nintzan bala tartean barrena nere karretilla artan letxu-mordo bat eta beste patata puxka batekin. Salav 53. Oiturak eta erriak galbidean barrena daramazkin mundu au. MAtx Gazt 58. Oraingo ontan lasaitu zaio / artzai zarrari barrena, / laster ikusi bearrak gera / Aralar puntan barrena. Uzt Sas 63. Jangoikoak etsaia maite izateko agindu zigula-ta, ariko baziña, sar zaite bereala, zuur-xamar noski, Idazteunean barrena. "Por la escritura divina" . Berron Kijote 20. Egia zan, izan ere, an barrena zijoana. Ib. 42. Berekiko marmarrean joaten uan goiko bide ortan barrena. Ataño TxanKan 198. Zapatariko bordan barrena zetoztela. JAzpiroz 178. Inguruko auzoetan barrena jira bat egin gabe etzan etxeratuko. AZink 34. Santoñan, aditz malkarretan barrena abiatu nintzenean (eta ez nekien ongi, gaxo honek, non sartzen nintzen), Felipe Lizaso adiskidea izan nuen gidari. MIH 370n. Kondairan barrena abiatu garenez gero. Ib. 380. Hemen barrena [...] dabilen itzulpenean irakurri ditut. MEIG IV 72.

v. tbn. Apaol 29. Jaukol Biozk 33. Anab Poli 51. Ibiñ Virgil 83. Azurm HitzB 38.
(Tras sintagma nominal en caso absoluto). Tr. Precedido de sust. indet. lo hallamos, además de en Etcheberri de Ziburu, en algunos autores guipuzcoanos del s. XX.
Handik sarri gero ziñen / ioan mendi barrena, / ikhustera Elisabet / zure kusin maitena. EZ Noel 144 (en la vers. de Eliç 362 ioan mendiak barrena ). Khar bizia sartzen zaie / sustantzia barrena, / penak aterarazitzen / daroela auhena. Ib. 132. Orduan anima gorputzen sartu, ta infernuko sugar izugarriak gorputz guztia barrena, berun urtu, edo burni gorriaren gisa banatuko dira. Cb Eg II 148. Justiziak Ignazio preso kaleak barrena gazikilleen karzelara [...] zeraman. Cb SIgn 61. Igan da, bada, Jesus zeruko guzien gañak barrena betiko bere Ait-eskoi-aldera ta andik deitzen digu goazela beraren ondoren. Mb IArg I 350. Lur-aize batek eraman zuen ontzi guziekin itsasoak barrena. Mb IArg II 291. Egurgille bat zoan mendiak barrena, / eta galdu zitzaion aizkora-kirtena. It Fab 262. Jarraitu omen zion berak bakarrik, txara zabal andia igarorik mendi zulo guztiak barrena atxi atxika. Izt C 250. Elur-eraso aren erdian mortu illun aiek barrena nora zijoan etzekiela, abiatu zan. Arr GB 42. Eta joaten zan aurretik lurpeko zulo aiek barrena ziega illun artara. Ib. 141. Atzetik ori asi zan baño / allegatu da aurrena, / zortzi arroa bizkarrian da / mendi guziak barrena. PE 43.
(s. XX) Eta an dijoa bazter guziak nastuaz etxe guzia barrena. Goñi 54. Arrokaren bazterra barrena erreka bat dijoa, Gabe deritzaiona. Ib. 21. Arrastaka ibilli zuten Martigny-ko karrikak barrena. Inza Azalp 23. Gorputzak ezer galdu gabe beste edozein gorputz gogorrenak barrena sartu ta igarotzeko bidea izango dute. Ib. 111. Rodano goizeko argi gorriz dirdirka ari zen, eta ontzixka bakar batzuk bare bare zoazin ibaia barrena. Or Mi 117. Aspaldiko mendeek [sic] barrena geiegi bazkatu baititugu geren gogoak aberkoi-usaiezko gezurrez. Ldi IL 52. Ataka zabal sartu daiteke / aren biotza barrena. "Penetrar en el corazón de ella" . Or Eus 82. Eginkinzunak Euzko-Araudiak urratzen dituan bideak barrena eramaten baditugu. EAEg 6-2-1937, 994. Ate-barrena neskameren baten aiotsak entzun-iduri zazkit, seme. Zait Sof 15. Banoa ba bidalitako bide barrena. Ib. 22. Ezkerrean gurutza / t'eskubian lema, / euskal-Fedea ere / itxaso-barrena. SMitx Aranz 238. Eliza-barrena batera bestera / gurutza-lorrean, Jesusen antzera, / txandan dabilkizu erromes-billera / penitentziketan gauetik goizera. Ib. 146. Beñola, aita plaza nagusi barrena zijoalarik, Bela-Beltz gerturatu zitzaion. Etxde AlosT 62. Ligi ta Atharratze barrena joaterik eztugu. Etxde JJ 51. Arkaitz gorri barrena ate bat eginik, iparreko aize ozkirrien bide zedin. Zait Plat 76. Kresal barrena doan / gizoste gaxoaren / estuasuna dezaket nik ikus. Gazt MusIx 119. Aidez-aide digaro / goren gorengo oboa barrena. Ib. 83. Askrako poema abestuko dut erromatar iriak barrena. Ibiñ Virgil 86. Maiz, gau t'egun, illebeteak barrena abere taldeak bazkatzen ditute. Ib. 101. Mendi zearrak barrena ardiei ikustaldia egiteko. AZink 38. Aspaldi ez duela, aldameneko auzoan zer gertatzen ari zen jakiteko, Paris eta Londres barrena [...] ibili behar izaten genuen. MEIG IX 64.
(Tras ablativo).
Joan bear du mandamentu guzietatik barrena, ikusis zeinetan erori den. El 94. Erri au eskuitara utzirik ekiten zaio [Deba ibaia] bere sallari, Markina-Elgoibarkotik barrena Alzolako etxadiara. Izt C 112. Zoazte mundu guzitik barrena. Lard 477. Jesus Jerusalengo karrika guzietatik barrena bazijoan. Ib. 457. Mazedoniatik barrena abiatu zan, eta Filipora eldu zanean, gelditu zan. Ib. 520. Baña guazen gu gure bidetik barrena, guazen geure arian. Ag Serm 548. Aurrena, etzegoala Sueztik barrena joaterik, ta Afrika guztia inguratuaz joan bear izan zuten. Goñi 12. San Nikolasko atakatik barrena bideak gora abiatzean. Mok 3. Ta ara, banator, zurekin negar egin-naiean / Euskal-Erritik barrena. Jaukol Biozk 68. Bire luzean oñez joateko / eman zioten ordena, / ta gero berriz bi lantza sartu / saietsetatik barrena. Tx B I 43. Esanaz: "Ara emen biria, / ortik barrena jon ari!". Tx B II 87. Kale nagusitik barrena. Anab Usauri 23. Lenago urtero-urtero ikustaldi bat egitera joaten nintzan, Seguratik barrena oñez. Lab EEguna 73. Igaro zen andikan barrena eizeak erakarrita. Etxde JJ 94. Nondikan barrena joan asmo duk Maulera? Ib. 51. Belabietatik bera, Goiburutik barrena, tren bidetik ziar, faszistak bazetoztela! Ugalde Iltz 13. Bide estu ortatik barrena zetorkean gudari-talde ugarienaren aurka iarri. Zait Plat 116. Ta Oiartzundik atera ta Irundik barrena artu Bidasoko erreka ori eta Mugaireraiño. Uzt Sas 347. Gero gu, arri-estartatik barrena, etxera. JAzpiroz 143. Jasoak daude [...] euskal ipuinak eta ipuin antzeko kontakizunak [...]. Ezagutzen dudan azken saioa ere, Etxeberriarena, hortik barrena dabil. MEIG IV 95.
(Tras gen.).
Iturrirako bidearen barrena nexka polit liraiñ bat [...] zebilen. Lh Yol 13. Or bide bat, erpiña, belar kiskalia zear, arkaitz gorien barrena. Ldi IL 145. Mutiko beldurtiek, illun-une baten barrena ibilli bear dutenean, badakizu zer egin oi-duten. Ib. 95. Lenengoak autobusean, besteak ontzin Magdalenaren barrena, al zuten beziñ len. JAIraz Bizia 39. Abiatu zan ain ongi ezagutzen zuan erriaren barrena bakarrik egoteko atsegiñez. Anab Poli 125. Auts arrotuaren tartean sartu giñan, arratsalde guztiko beroarekin berotutako bidearen barrena. Anab Aprika 83. Leitzalarren zear bidetxiur baten barrena omen zijoan. JAzpiroz 26.
(Tras instr.).
Bi alderditan arkuak eta / bide zabalez barrena. Insausti 62.
(Tras dat.).
Jo zazu aurrera... Jarrai urari barrena... An-emen, zearka dabillen errekaren bidean, orra arrizko zubi zar bat. Lh Yol 3.
2. (SP, Lar, VP 9r).
Adentro. "Dentro, ir, barrena, barna, barrura " Lar. v. infra BARRENARA; BARRENERA (s.v. 1 barren). Tr. Aparece en textos guipuzcoanos, labortanos del s. XVII, alto-navarros, y algún vizcaíno como DurPl.
Bide hasian sartzen da ahal bezain barrena, / Bai Aingeruak trabatzen ahalik gehiena. EZ Man I 56. Sosegurik ezin duke, bihotza du xoill khexa / Eta barrena sarthua transimendu borthitza. Ib. 98. Laster orain partitzen da gorputzetik arima / Baldin barrena bazaio sartzen zorrotz burdiña. Ib. 111. Simeon ona ilkhi da / tenpluaren athera: / Birjina Ama gonbidatu / du barrena sartzera. EZ Noel 80. Baiña zeren [bekhatu] bat baizen eztuena ere, ifernurako baita, hamar dituena bezain ongi, ez hain barrena, eta ez hanbat penarekin, ordean biak barrenean, nor bere mereziarekin. Ax 475 (V 307). Hala behar du halaber, emaztekin trebatzetik, ibiltzetik eta hitzetan eta ezagutzatan sobera barrena sartzetik eskusatu. Ib. 404 (V 263). Begira biute, okelatu zikin oriek eztitezela sobra barrena sar. (Villava, 1647). ReinEusk 140. O zein barrena sartu behar naizen, Iauna, zure ezin sondatuzko iujeamenduen azpian. SP Imit III 14, 3. Ah! ene Iainkoa, zein barrena behar genduken hitz hau gogoan sartu! SP Phil 532. Eta gauza hek guziak kanpokoak zirelarik, guziarekin ere sensuen bidez barrena sartzen ziren birjina garbi haren bihotzean. Ib. 439s. Jaunaren Tribunaleko ateetan egon ezkero, sentenzia emateko, barrena deitzen, ta agintzen didatela. An Jueza nerekin aserre dagoela ikusten det. Cb Eg II 113. Etsai gaistoen eskuz zeatu oi du Jangoikoak gaistoa, etsai zeatzalleari barrena sarzen utzi bage. Mb IArg I 231. Aoa zabaldu ta begiratu zion eztarrira, baña etzen orratzik ageri, sartuak ziran guziak barrena. Mb IArg II 313.
(s. XIX) Txit barrena sartzen deutse [eulijak] / izpi berenua / gogorra izan arren / ganaduben narruba. DurPl 80. Juézak aiturík / au, lotsarritzendá; / barréna sarturík / galdétzen astendá. LE Kop 95. Zeren denbora luzean idukiko baliz, gerta liteke Sakramentua auan osotoro desegitea, Sakramenturik barrena ez igarotzea, eta beraren ondasunak galtzea. AA I 459. Bear bada eri bat arkitzen da andidura batekiñ iltzeko perillean: ezagutzen du maisuak lanzetaz ez idikitzera barrena emango diola andidurak, ta ilko dala. AA III 597s. Predikariaren otsa ez da belarrietaraño baizik iristen; baña Jaunaren itza, ongi prestatua dagoanean bat, barrena dijoa. Ib. 430. Sartu nai zutenian / frantzesak barrena. FrantzesB II 67. Esnatzen da astoa, / eta du ikusten / arakiña barrena / deadarka sartzen. It Fab 43. Badira animalitxoak beren arraultzak ifintzen dituztenak frutaren gañean. Aietatik irteten diran arrak sartzen dira barrena eta jaten dute. It Dial 32 (Ur barruban, Dv barnera, Ip barnen ). Buztin lurrak ez dio urari barrena sartzen uzten. Ib. 44. Ain arkitutzen zaizkit / sartuak barrena / animan tristura ta / biyotzian pena. Bil 134. Zein dan nai al zenuke / jakin, daguena / nere biyotz gaxuan / sartua barrena? Ib. 114. Aita San Pedro jarriya zuten / enplio orretan aurrena, / oraiñ zeruban portero dago, / sartu nai gaitu barrena. Ud 139. Propietarioak / du mezkla aurrena / likorista oriek / berriz bigarrena / tabernariak berriz / seguro urrena / erari onak sartzen / ditugu barrena. JanEd I 28. Alaba igesi aita ondotik / obeditzeko argana, / mendia lertu milagroz eta / ezkutatu zan barrena. Xe 337. Sartu bedi barrena. Sor Gabon 40.

(s. XX) --Okerreko aldera sartu zuen [kristalezko begiya] begi zuluan. --Okerreko aldera? --Bai; begiya barrena eta txuriya kanpora. Iraola 52. Aita Eternuak Adan ta Eba / egin zituan aurrena, / lendabiziko gizasemia, / emakumia urrena; / baratza frutaz bete-betian / sartu zituan barrena. Tx B I 203. Zas... kopa bat koñak... barrena. ABar Goi 17. Gertatzen zitzaiena itz laburretan esanda gero barrena sartu-erazi zituzten. Etxde JJ 259. Amoriua zeukan / barrena sartua. Balad 229. Eta barrena sartzen ikusi izan bazuten, ez giñian guk beste prueba biar. Ugalde Iltz 64. Adierazi nion neri gertatua ta barrena pasatzeko baimena eman zidan. Anab Aprika 62. Joko ta apustuz gañezka gabiltz / ta edari geitxo barrena. Basarri ( in Uzt Noiz 14 ). Sartu dira barrena. BBarand 28. Zenbat pasa ote dira / kobatik barrena? Insausti 166. [Latina] hurbiltzen eta barrena sartzen hasi zitzaigunean, diogun duela bi mila urte. MEIG VII 178.
Dentro.
Aalkegabeok, juan den egunetan barrena eta beroro ibili zatzaiztate. " Muy adentro y a lo caliente [...] me habéis andado" . (, 1660) ReinEusk 149.
3. (V-gip, G-azp).
Por lo menos. " Barrena, gitxienez (V-gip)" A Apend. "Zenbatean salduko duzu? Gutxienez 1000 pezetan: Barrena mila pezetan (G-azp)" Gte Erd 143s. " Milla pezetan erosi omen du. Hori barrena (G-azp)" Ib. 144. " Hogei duro barrena izangoa " ZestErret. v. infra BARRENA JOTA.
Bertsuetako lana / nolabait egiñ zan, / Bernardo barrena ta / Pello ere juan zan, / neretzat abisorik / iñondikan etzan. AzpPr 66.
4. (Adj.) v. barren (II).
BARRENAGO.
Más adentro.
Zura beraago, arra barrenago. RIs 22 (Saug 20 barnago, RS 400 barrunago ). Geldi adi sentenzia ematen duenean, / Barrenago sarthu gabe disputaren gañean. EZ Man I 33. Barrenago sarthu gabe Ifernuko penetan / Iduritzen zait on dela bereztea partetan. Ib. 96. Iainkoaren gauzetan zegokan baño gehiago eta barrenago sarthu nahi izatu dut. EZ Eliç 142. Zu zara zeruez gainetik, zeruez beheretik, zeruen barrenetik eta gure gana guk zeurok baino hurbilago eta barrenago. Harb 403. Bertze ianhariek hiltzen dute aphetitua (dio San Gregoriok). Baiña Iainkoaren zerbitzatzeko ianhari hunek berretzenago eta piztenago du. Zeren barrenago, hobeago eta gozoago edireiten baita. Ax 491 (V 317). Eta gero eta gero, zenbatenaz eta gehiago egonen baitira, hanbatenaz barrenago sarthuko, eta nekezago iltkiko eta garbituko direla. Ib. 362 (V 239). Errezibi ezazu Iainkoaren ganako amorioz: zure arima bere kreatzaillearen amorioan barrenago sarzeko intenzinoz. Hm 198. Eta zenbatenaz barrenago sartu baita nihor bizitze espiritualean, hanbatenaz gurutze pisuagoak maiz aurkitzen tu. SP Imit II 12, 7. Laguntzen ezpazaie ateratzera ezkutuan dagoan suge okertu ta kirimillatua, [...] barrenago sartuko da. Mg CC 133. Orain ere sartu du [aizkora], erdiz barrenago. Or Eus 149. Goazen barrenago ipernu ontan. Or QA 78. Arpegia ukitzen didate belar-izpiak. Tamala: ezin sar ditzaket begiak barrenago. Au mundu ezezaguna! Txill Let 65. Ikusten ziran makiña bat apal, ontzi ta pototxin, pastel, txokolate ta goxoz beteak, bai mama-goxozko botillak ere. Sartu zan nagusia barrenago ola baten azpitik pasata. Anab Poli 73. Bai, eguneko zalapart eta iskanbilla guztiak baiño barrenago sartzen zaigu, noski. Vill Jaink 30. Zuk, gizon hau ezagutu ez duzuna, begira zazu azalaren latza edo begiaren iluna baino barrenago, edo berari ezin begiratuan, irakur edo abestu, gora gora, liburu honetako kantuak. Lar ( in Xa Odol 12 ). Baiña atera bearrean, ura geiago eta barrenago. JAzpiroz 175. Berrizale agertu zitzaigun nolazpait ere [Orixe]; ez, ordea, bere aldiko garbizaleen gisara, barrenago eta mamirago baitzihoan bera . MIH 260s. Hortik zetorkion haragian josia beti eraman zuen arantza, gero eta barrenago, Donostiako azken orduetaraino. MEIG VI 77. Ahotik belarrira eta belarritik barrenago zabaltzen diren uhin eta zirrarekin. Ib. 118. Bada, ordea, Barojazaleek maite duten zerbait, gogoetak, hitzak eta esaerak baino barrenago datzan zerbait. MEIG II 128.
(Fig.). Más profundamente, más intensamente.
Zer probetxu luke ezagutza hartarik, hura gatik humil ezpaledi barrenago ene aitzinean eta etzartzen [sic] ezpaliz ene izenari laudorio geiago emaiten? SP Imit III 58, 7. Eta zu xoilki maite izan zaitudanean, kausitu zaitut eta neure burua ere eta amorioaren bertutez neroni barrenago ez deustu naiz. "Ex amore profundius ad nihilum me redigi" . Ib. 8,2 (Ch ezteutasunean barrenago sartzeko; Ol areago ezereztu naiz ).
(Tras ines.). Más adentro de, más al interior de.
Guztietako itsusiena eta gaixtoena, orduan gaixtakeriari berriro lotzea eta malizian barrenago sartzea. Ax 185 (V 126). Baiña ardia orenetik orenera, lekhuz aldatzen da, oihanean barrenago sartzen da, bethi eta galtzenago eta errebelatzenago da. Ib. 78 (V 52). Hosinean barrenago zaudenean. Ib. 86 (V 58). Enzuleen bihotzetan barrenago sar ditezintzat. SP Phil 354. Zure amudioa baliatu zait ene ezteustasunean barrenago sartzeko. Ch III 8, 2. Eta ni itsua eta gorra, eta bekhatuan barrenago sartzen. Dv LEd 134. Jorraillaren 22-garren goizean atxitu zuten eta Baionara eraman, andik Prantzian barrenago sarrerazteko. Or SCruz 124. Ori egin oi da gantzu geiegiz umontzia elbarritu eztakien ezta alozak antzutu ere; emea Venusen egarriago eta aren baitan barrenago sartu dedin. Ibiñ Virgil 97.
BARRENAGOKO.
Más interior, más profundo, de más adentro.
Arnas soil au entzunaz, / Zure Arnasari / lagun egin zaiodan / alde bage emendi, / betibateko ots ontaz, / eltzagor iduri, / Zure musika mintxo barrenagoko orri. Or BM 44. Arako an dagona, Beltxeran-erria; / barrenagoko arek Galtza du gorria / --oroi du bakoitzaren ezizen bitxia--. "El que está más al fondo, el de las diablejas" . Or Eus 249. Eta gogoetez gainera, barrenagoko beste zerbait ere bai: kezka kontentagaitza. MIH 48. Ipar Ameriketako zinemaz zerbait dakitenek --etxe aurre zuritua baino barrenagoko zerbait, alegia. MEIG I 149.
BARRENAGORIK
Etxeak ere, naiz alda dezan / lênego aren izena, / obia an dauka barrenagorik, / artan leku dutenena. "Allá tiene más adentro la sepultura de los que la ocupan" . Or Eus 409.
BARRENA JOTA.
"Al menos. Frontoian egongo zittuan, barrena jota, bosteun lagun " Elexp Berg.
BARRENAN (Zam Voc (G)).
En el interior, dentro. v. BARRENEAN, BARRENEN (s.v. 1 barren).
Andre gaxua kanpoan utzita / Fernando barrenan sartu. Tx B I 149. Autobusa an arkitutzen zan / goiko arkaitzari lotua, / sokak autsi ta ark jarri zuan / bere biziko lutua; / amasei lagun zitun barrenan / da urak menderatua. Uzt Sas 163.
(Tras gen.).
Mutil ook atera zuten itxituraren barrenan sartzeko baimena're, eta egin zituzten an lotsagabekeri pranko. Goñi 86. Bertso berriyak jartzera nua, / gusto duenak aditu, / nere barrenan dauzkaten penak / ezin nezake kabitu. Tx B I 208. Nere barrenan senti dedana / esango det beriala. Uzt LEG I 188.
BARRENANTZ (barrenonz Lar, (G)).
"(Hacia) dentro" Lar, .
BARRENARA.
Adentro. v. BARRENERA (s.v. 1 barren).
Barrenara juango zera oraintxe, ta nik jakingo det zer egin. Alz Burr 28.
BARRENAT.
Adentro.
[Sagarroiak] ume hek erdi behar duenean bere arantzeez, eta karloez min egiten diote, eta halatan minari errendaturik, erditzeko meneratzen denean, barrenat sartzeintu eta han ahal bezainbat edukitzeintu. Ax 79 (V 53).
BARRENEGI.
a) Demasiado adentro.
Laudatzen da halaber Platon famatu hura, zeren bere adiskide bati, zeha arazi baitzeraukan bere muthila, beldurrez berak bere koleran, barrenegi sar zitzan eskuak. Ax 301 (V 200).
b) (Tras ines.). Demasiado dentro de.
Gure iakin nahi egiak [= 'excesivo'] maiz paxelatzen gaitu eskiritura sainduen irakurtzean, noiz ere nahi baitugu hetan barrenegi sartu eta sinpleki iragan behar lizatekeiena sondatu. SP Imit I 5, 2. Eztezazula beraz eztuzun ontasuna desira desir oso eta formatu batez, eztezazula bihotza ditutzunetan barrenegi sar. SP Phil 268.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper