Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

327 emaitza jaiki bilaketarentzat

Sarrera buruan (22)


Sarrera osoan (305)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 azkar.
tradizioa
tradizioa
Tr. La forma con aspiración inicial no se encuentra hasta mediados del s. XVIII (nunca en textos suletinos); aprox. desde mediados del s. XIX hasta principios del s. XX es más utilizada que azkar, pero a partir de mediados de dicho siglo prácticamente desaparece.
etimologikoa
Etim. Derivado de hazi 'crecer', a pesar del sugestivo paralelo propuesto por Hubschmid, lat. robus: robustus, vasc. azkar 'arce': azkar 'vigoroso'.
sense-1
I . (Adj.).
azpiadiera-1.1
1. (AN, L, B, BN, Ae, S; SP, Lar, , VocBN , Gèze, VocB , H; h- Ht VocGr, Dv, H), askar ( VocS , ). Ref.: A; Bon-Ond 155; EAEL 212; Izeta BHizt2.
Fuerte, poderoso (aplicado tanto a personas como a cosas). "Fort" SP, Ht VocGr 362. "Robuste" Ht VocGr 419. "Sain" Ib. 420. "Vigoureux" Ib. 437 y VocS. "Fuerte", "vigoroso" Lar y Añ. "Robusto" Añ. "Fort" y "solide" Gèze. "Fort, vigoureux, robuste, solide" Dv. "Fort, vigoureux" H. Cf. LzG: "Azcarro, persona fuerte, recia, de buena salud (Apellániz)".
tradizioa
Tr. Atestiguado desde el s. XVII en textos septentrionales y alto-navarros; a partir de finales del s. XIX tbn. lo emplean, si bien con menor frecuencia, autores occidentales.

Arren beletara egor azu haize azkarra. EZ Man II 146. Mahats-arno doiak ditu flakoak azkartzen; soberak azkarrak flakatzen. O Pr 307. Ezina azkarrago da ezi ez zina. Ib. 161. Min-bilha dabila gudukara dohena azkarragoarekila. Ib. 645. Ezta leku gorderik, azkarrik eta plazersurik begira nazakeienik. SP Imit III 59, 3 (cf. AZKAR-LEKU). Hari zaite guduan soldadu azkar eta sendo bezala. Ib. 6,5. Pozoa hark, zonbat ahal baitzatekian azkar eta biolent, etzian uken aski indar haren kontre. Tt Onsa 37. Zier emaiteko Katexima, fedia azkar egarten dian berri baten üskara ihian eta argian. Bp I 21. Zoin da hirur persona hoietan zaharrena, azkarrena eta zühürrena? Ib. 30.
( s. XVIII.) Erromako Enperadorei hanbat ekhai eta egiteko eman zioten jendaki suhar eta azkar hura. ES 109. Presuna bat laudatzen baduzu [...]; baldin zeren sendoa eta azkarra den, eritasunarekin flakhatzen eta herbaltzen da. Ib. 105. Etsai batzu [...], zeiñak, konparazionerik gabe, gu baiño fiñeziosagoak, yakintsunagoak eta hazkarragoak bait dire. He Gudu 42. Zure maithatzeko propi, soferitzeko azkar, eta hunian iraiteko fermo izan ahal nadin. "Fortis ad patiendum" . Mst III 5, 2. Maithazale azkar bat fermo dago tentazionetan. Ib. 6,1. Begira ezazü fermotarzün azkar bat, eta Jinkuaganat intenzione xüxen bat. Ib. 6,3. Aithor-agun gizon hazkar hura urrikaltzeko zela erortzeaz emazteki baten botherearen azpian! Lg I 235. Artiki zuten olio irakiturat; ordean athera zen handik egundaino bezain sendo eta hazkar. Lg II 95. Hala nahi dü zaldünak zaldia eder ta azkar ez kabaliaren gatik bena berarentako. Egiat 207. Ideia saintü harez gorthürik eta resolüzione azkar bat bihotzian hartürik. Mercy 4.

( s. XIX.) Bena nula zitadela / erraz azkar beita. Xarlem 623. Esta jakintsurik, esta azkarrik, esta balienterik, esta're abratsik edo galantik dezakenik garaitu erioaren indar firmea. (254) LE-Ir. Subát ain bizía / bai eta ain azkárra / konsuminázan guzía. LE Kop 65. Izan nadin nahi bezain gazte, hazkar, osasun onetakoa. Dh 117. Maithagune hazkar bat. Ib. 249. Osasunik hazkarrena maiz flakatzen dute. Ib. 198. Eta hunen saintüki igaraiteko rezolüzione azkar bat har dezagün. UskLiB 12. Huna Debruari jazarri behar dioen eta hura bentzutu behar duen Emazte hazkar eta borthitza. MarIl 94. Othoitz egin dezagun sendo eta hazkar gareno: eritasunean ez dakigu deus egiten, eta ezin deus egin ere dezakegu. Jaur 131. Flakia azkarren, / Praubia aberatsen, / Emaztia gizunen, / Bortxaz ere direla susmis izanen. Etch 282. Boz hazkar bat zoiñak parerik ez baitu. Gy 108. Sei zaldi hazkarrez nekhez tiratua [karroa] . Ib. 178. Tutu adirazteko hazkar du bulharra. Hb Esk 59. Santxo hazkarra. Ib. 67. Haskarrak izanen dire geroztik lokharriak. Hb Egia 90. Xede zin eta hazkar bat hartzen dut, gehiago bekhatura ez bihurtzeko. Dv LEd 136. Zure beso hazkarreko indarraren beharretan naiz. Ib. 158 (Cb Eg II 85 zure beso fuerteagoaren indarra). Ogia bakhanago izanagatik, lur onean hazkar ekharriko du ondoa eta eder bihia. Dv Lab 56. Izan bedi hazkar, bainan gizen ez. Ib. 278. Izanen dira gizenago, azkarrago eta osagarrixiago. Ip Dial 55 (Dv hazkarrago; It alaiago, Ur senduago). Laster egiten du ilherrirat, idekitzen du hobia eta bere alaba bizi eta azkar hatzemaiten. Laph 214. Predikadore izugarriya / azkarra dago memoriz. PE 28. Sarritan bizitzen zan Ermuako erri noblean, non zeukan etxe-azkar bat irarpaezgarria aldean. "Una casa fuerte" . Otag EE 1881b, 61. Jende talde batek, aritz adartsu eta azkar bat ingurutzen zuben. Camp EE 1882a, 34. Naiz euki ustez piloto ta / Mariñel besoz azkarrak? AB AmaE 381. Goitikoan azkar eta beheitikoan flako. Elzb Po 210. Ah! Incarnacionek izan balitu besoak eta eskuak hain azkar nola baitzuen mihia abil! Elzb PAd 59. Han ditut, egundaino bezein bizi eta hazkar, aspaldion bakean uzten ninduten jaidura gaixto guziak. Jnn SBi 80. Besoak sortu zaizko [agureari] dornuari eta kardari eragiteko, baña agiñak geroago eta azkarrago ditu. Apaol 118. Giristino hazkarrak, bere fedean finkatuak. Lap I (V 1). Irakaspen hazkarrago baten errezibitzeko gai izan denean gure adimendua. Ib. 21 (V 12). Phozu azkar bat iretsi zian. Ip Hil 150. Gure begirari azkarra, hel zakizkü zelütik. Ib. 263. Sobera ditu erroak lurrean barna, eta adarrak lodi eta azkar. Arb Igand 31. Baitzakien erlisionea ez dela nehon azkarrago, laborari familia zaharretan baino. HU Aurp 110.

( s. XX.) Zeinbat eta zein azkarrak (vigorosos) zirean txalupearen zabunak! Echta Jos 92. Beukazala gorputz azkarra ta beso inddartsuak. Ib. 45. Petrolak ere badü berthüte azkarra / Argia emaiten dü eta bai indarra. Xikito 5. Bertako jendea azkarra, biotz eta osasun onekoa da. Goñi 22. Goren hartan dagola hura xutik, nausi, azkar, zainak beren baithako indarraz mozkortuak. JE Bur 150. Gobernamendu zuzen azkar bat. Ib. 202. Sorbaldaz azkarra, menditarra ibilkeraz. A Ardi 56. Orube ospetsua iñoiz, etxe aberatsa, zaldun azkarren bizilekua zan. Ag EEs 1917, 169. Gogoa azkarra ba-da ere, aragia argala da-ta. Inza Azalp 125. Dominika Haritxabaletek korpitzez azkar eta bürüz hun izateko abioa bazian. Const 15. Paper azkar batetan. Ib. 33. Oraino hazkar eta erdi-gazte. Barb Sup 16. Kirol-zale zarian / Mutil azkar ori. Enb 184. Behin, pertola haundi eta azkar bat egin zuen. Zub 22. Makila azkar bat eskuan. Barb Leg 124. Kafe beroa ondotik, ez beltzegi ez azkarregia. JE Ber 35. Asi zera esaten / ni naizela zarra, / urte batzuekin baña / naiko azkarra. Yanzi 46. Gizon azkar batek iskilloturik (armaturik) zaintzen badu bere eskaratza. Ir YKBiz 162. Pozaldi azkar batek ziztatu zion Liberi biozpea. TAg Uzt 115. Baldin-eta boz samin eta azkar batek ez balu bet-betan ixil-arazi. Lf Murtuts 8. Eta hor, soka azkar batez estekatzen dute bultu handia. Ib. 23. Oiek baño geiago eta azkarragoen aurka yardun bear duzutela gogoan artu. Zait Sof 48. Izan hadi hire sei anaiak bezen bihotzdun eta azkar. Zerb IxtS 76. Eliza xutik zagon, xutik eta azkar. Ib. 99. Gizakumeak lirateke, beraz, nahiz beste gizendak baino hainitzez azkarrago eta indartsuago. Mde Pr 268. Belhaunik belhaun zueri esker / da begiratu azkarra / gure leinuak asmaturiko / theologia zaharra. Mde Po 102. Bi mutill azkar alkarren aurka / oso burruka fuertian. Auspoa 39, 46. Oiñez bizkorrak, soiñez azkarrak, gorputzez zalak, gogoz alaiak, tximista gorria! Erkiag Arran 34. Uriaren orro azkarra entzun nai dudanean. Txill Let 115. Elgarrekin ginelarik, beti hiri zerbitzu egiterat ekarria nintian, ez hintudan kolpatu nahi, azkar nintian hirekin. JEtchep 66s. Agian gure amodioa bethi azkar egonen da. Larz Iru 46. Platanondo antzuek sagar adar azkarrak daramazkite. Ibiñ Virgil 84. Ordu hartan, oraiko elizatik ez urrun bazen haatik etxe azkar bat, Lascorrea. "Une maison puissante". Ardoy SFran 33. Bai azkarra zitaken Martin de Azpilcueta: Sanguesan Joana de Aznarez-ekin ezkondu zelarik, hirugarren aldia omen zuen zela ezkontzen! "Il devait être fort". Ib. 54. Orrian ere ikusi zituzken Santxo Azkarrak gerlatik ekarri gatinak. Ib. 176. Hauk erraiten dituzte / arrazoin azkarrak, / eta gureak ere / ez dira hain txarrak. Mattin in Xa EzinB 109. Eginbidetan fermu, fedean azkarra. Xa Odol 131. Len izanagatikan / sasoiko azkarrak. Uzt Sas 51. Etxekitzen dütie azkar / aitzineko ohidürak. Casve SGrazi 24. Aija düzü izanen eüskaldüna azkar, / jaten beitü phiperra ahal bezain mingar. Ib. 46. Asto bat azkarra baginuen. Etchebarne 26. Zeren han urte batez bizitzeko behar da moltsa azkar. Ib. 132. Ikusi berri dugunez, Isastik, gehi Moretek, Iruñea forma soila aipatzen dute [...]. Lekukorik azkarrena, haatik, Etxeberri Sarakoa dugu. MEIG VII 118.

v. tbn. Arch Fab 95. Bordel 110. CatS 10. Elsb Fram 136. Zby RIEV 1908, 88. Ox 27. Etcham 120. Iratz 113. Arti MaldanB 199. Gand Elorri 54. Lab SuEm 200.
azpiadiera-1.1.1
(Con suf. -dun ).
Gizon zuzen, beldurrik gabeko eta gogo azkardun bati. HU Aurp 88.
azpiadiera-1.1.2
(Con reduplicación intens.).
Bulharrak nahiz ez zituen azkar-azkar. Laph 152.
azpiadiera-1.2
2. (V, G; Urt, Aq 1058). Ref.: A Apend; Etxba Eib.
Presto, diligente; hábil, capaz. "Activus, abilla, agúdoa, atzárra, ernea, bizia, azkárra " Urt I 116. "Brioso" Aq. "(Vc), hábil" A Apend. "Ligero, activo, diligente" Etxba Eib.
tradizioa
Tr. Documentado desde principios del s. XIX en autores occidentales; en el XX tbn. lo encontramos en algún septentrional, p. ej. en J. B. Etchepare.

Eta ala ezta kondenatzen azkarrak eta kontuzkoak izatea, ezpada ansia eta arazeri andia edukitzea. Gco II 34. Izan gaitezen azkarrak animaren gauzetan. AA I 138. Urliak nai luke idi-uztarri bat, bearrerako azkarra eta gogotsua. AA II 168. Ongi arkitzen zera, azkar edozein gauzatarako. AA III 374. Asko gizon dira berenez zintzoak, ta gauz askotarako azkarrak, baña beren edanerako makurtasunarekin ezertarako ez biurtzen diranak. Ib. 374. Biak guztiz azkarrak / eta jakintsuak, / beren aurtasunetik / nekean oituak. Echag 256. Tonorgille andrea lanean azkarra. Ib. 117. Ernaia zan, bortitza, / gañera katarra, / bere aitona bezin / mutiko azkarra. It Fab 110. Gero galdetuko du / ote dan ederra, / ez azkarra ote dan, / edo dan alferra. Ib. 173. Itsasgizon ernai azkar gudari gogorrak. Izt C 479. Zer nai gauzatarako dirade azkarrak. Ib. 212. Probinzia onetako plazaetan jokatu oi diran bertako baso-idiskoak arrapatzen ere, guztiz portizak eta txit azkarrak dira Gipuzkoako mendi mutilak. Ib. 250. Lanian ez du gogorik baña / pandangolari azkarra. Xe 268. Zortziko soñu onak asmatzen / Zera danoen azkarra. AB AmaE 142. Josepa azkarra, Mañasiren ondoan; Anjelen ama, zuriz jantzitako lobatxo bat alboan ebala. Ag Kr 222. Euskalerritik ostean zer ikusi asko dira ta irabazbide onak ere bai naikoa, norbera zerbait azkarra ta langillea izan ezkero. Ag G 33. Tutean oso azkarra omen da. Ib. 94. Lepoa sendoa ta / lanean azkarra. JanEd II 115. Gaurko egunian diran pintatzalleik azkarrenak emakumiak dirala. Alz Txib 93. Bertsolari jator, azkar ta purrukatua. Muj PAm 6. Arotz, argiñ, nekazari azkarra izatera iritxi ziñezke. ArgiDL 5. Azkue jakintsuak eta langile azkarrak. FIr 178. Meza-emale azkarra eta / konfesorea jatorra. Tx B II 187. Besteren bizkarretik jateko, bai azkarra zu! Lek EunD 29. Ark bearko dituan langille azkarrak bertan ikasi ta zailtzen dirala. Ldi IL 75. Ertigintza zeguan guztiz aurrendua: arri-moldakera, eta ildo eta margo-apainkera beintzat. Eginkizun oietan orduko gizonak orobat azkar eta trebeak ziran. JMB ELG 29. Ipar-amerikano bizimodu eta moden satira egiten azkarra da. Mde Pr 46. Mutil azkarra, ezetariko alper-usain bakoa. Erkiag Arran 27. Artzain azkarra zela erraiten zuten. JEtchep 52. Sermolari azkar ta trebea eginda dago. Vill in Bilbao IpuiB 7. Markos, eiztari azkarra. Erkiag BatB 79. Jesusek ura ardotu bazun / Kanaango eztaietan: / orain ikasle azkarrak sortu / zaizkio ardangeletan. NEtx LBB 369. Or dezu Migel, mutil azkarra bere lanerako ta azkarragoa Irenen barruari igartzeko. Ib. 136. Hamabi antzezlari azkarren laguntzarekin. MEIG I 181. Broussain azkarrago izan zela eta bere laguna nagiago egiteko horretan. MEIG VI 78.
azpiadiera-1.2.1
(Mg PAbVoc), askar (V-gip ap. Iz ArOñ ).
Listo, despierto, inteligente. "Despejado" Mg PAbVoc. "Listo" Iz ArOñ. .
Rebeka azkarrak, Jainkoaren argiarekin zegoanak bezela, bere seme maite Jakoben gañera bedeinkazio au, eta onekin lenengotza ekartzeko modua egin zuen. Lard 32. Sijifredo Kondea Jaun prestu, azkar, aberats eta gozatsu bat zan. Arr GB 7. Luzifer-en tranpa azkarrak ezaguturik. Aran SIgn 50. Legazpiarrak, azkarrak eta erneak diralako sona dute, bañan azkarren artean ere . kirten antzeko batzuk sortzen dira. Zab Gabon 72. Leku oietan geienak biartubak edo diru eskasak izanik, argiak eta azkarrak ateratzen dirala. Sor Bar 83. Ikusten [nere semea] zeiñ ederra dan? Ikusten zeiñ argi ta azkarra? Ag Serm 575. Eta mutil azkar onek karrera gustija onantxe egin dau. Kk Ab I 113. An urte askotan eruan eban bixitza bat, irudimen azkarrenak asmau leikiana baño itxalagua ta bildurgarrijagua. Ib. 49. Oriyek azkar gertatu dia / bestiak tontuak balia. EusJok 112. Ez dakit nik, Xixili dan azkarrarekin, nola . xalta-periko orretzaz zaletu dan. Alz Txib 85s. Eta erretoreak, egia jakiteak ematen zion pozaren pozez, guzia barkatu zion Pernando azkarrari. Muj PAm 64. Eskola-maixu arrua ta mutiko azkarrak. Enb 163. Naiz Josune asko zekian neska azkarra izan. Anab Usauri 44. Gizon azkarra dala ezagun da. Lab EEguna 113. Ba-dakit azkarra zareana ta buru ori asmakixunez beterik daukazuna. Otx 47. Buruz azkarra, biotzez ona. EA OlBe 34. Bere anaia azkarrago ta zuhurrago (jakintsuago) etsituz. Etxde JJ 69. Perkainek zaarra zalako, ez azkarra zalako, susmoa artu eban, nortzuk izango ete ziran. Erkiag Arran 57. Nor bera baiño egokiagorik, irakasleme azkarren artean, zaarren ta ikasiena nunbait zanez, ango "dekanu" izateko? Ib. 138. Ez omen da gizon "azkarraren" bertutea beti atzeraka ta damutan ibiltzea. Txill Let 40. Morroi azkarra. SM Zirik 108. Tranpa-tranpia deitutea be ez dot uste ondo legokenik. Azkarra izatea deituko deutsagu. Bilbao IpuiB 27. Gizon azkarrak ba-dabilkite / makiñatxobat burupen. Basarri 189. Zenon azkar aren itzetan. Zait Plat 42. Aita Larramendi ospetsuak ere, naiz ta gizon jakintsu eta azkarra izan, ez al digu bere obretan esaten gure euskera Jainkoak Babelko Torrean Tubal Patriarkari emana ta ixuria dela? Vill Jaink 42. Baña pekatu izan diteke, ezta? Orixe! Zeñen azkarra zeran! MAtx Gazt 67. Bertzela ez gira azkarrak eta / dotriña hortan flakoak. Mattin 69. Apaiz-estudiantea omen zan, da lagun guzien artean bat oso azkarra. JAzpiroz 95. Ijitoa ustez azkarra, baiña basarritarra ere ez tontoa izan. BAyerbe 144. Gaurko gazte azkarrak berriz, dotore jantzirik, lasai bizi dira. MIH 363.
azpiadiera-1.3
3. (AN-gip).
"Valiente" BU Arano. .
Ikusirikan Freyrek / ain jende azkarra. FrantzesB II 68. Martizdi azkarrakaz / burrukatu baaz / ator bildur bagarik / gudatuten geugaz. Zav Fab RIEV 1907, 92. Erri onetako seme azkarrak egindako bizarria gogoangarriak. Izt C 491. Agintari azkar eta ospatsuak. "Caudillos valientes y famosos" . Otag EE 1882c, 413. Etxe artatik elizako Guraso sonatu, kapitan azkar, gobernari gañ-gañeko eta gizon andi asko irten ziran. Arr May 191. Oinezko azkarrari. "Al infante valiente" . Gazt MusIx 101. Erromatar azkarrak ere [...] alatsu ibilli oi dira. 'Acer Romanus' . Ibiñ Virgil 101. Nere nagusi au ba da berak dion aiña azkar ta kementsu. "Valiente y esforzado" . Berron Kijote 210. Ironia gerok baitaukagu begietan, soldadu azkar haiek italiarrak direla gogoratzen garenean batez ere. MEIG I 158. Ez ote du lelo luze honek nolabait ere gaizkileaganako joera ixila edo gaizkilearen egintza azkarrek sortutako halako harrimen izkutua salatzen? Ib. 150.
azpiadiera-1.4
4. Rápido, veloz.
tradizioa
Tr. Lo hallamos en autores vizcaínos y guipuzcoanos desde mediados del s. XIX.

Goizean goiz landare au biraldu zion [...] arkitu zeban oñezkorik azkarrenarekin. Izt C 162. Ibiltaririk azkarrenak bereala beraren billan joan. Lard 156. Mandatari oni bere zaldirik azkarrena eman. Arr GB 91. Eztu tatxa bat bakarra, / mingaña dauka azkarra; / auzora juanta pregonatzen du: / "Erua daukat senarra". Xe 274. Zaldi azkarra. Zab Gabon 79. Gari epalla bere benetan azkarra. AB AmaE 416. Zabaldu zituan, izpi baten, beren ego azkar, luze ta sendoak. Ag Kr 197. Axeri, azkar, argi, bizi, asmutsu ta erkiñ samarra zan; Otsoko, lodi, lotu, baldar, narras, bizartsua. Ag G 60s. Aundiya bazan ere / azkarra ibilliyan, / bueltaka an zebillen / jun da etorriyan. Arrantz 104. Laisterkariya zan, besterikan / ez beziñ azkarra. MendaroTx 390. Zaldi azkarrenak. Laux AB 42. Egaldi azkarrak egiten zitun toki batetik bestera. TAg Uzt 180. Eriotz azkarra ta gozoa. NEtx Antz 109. Ezingo dizut erabaki azkarregirik eman. NEtx Nola 29. Geien zabaldua piñu azkarra [='de crecimiento rápido'] edo insignis-piñua da. Munita 59. Baina bestearen oinak bereak baino azkarragoak ziren. Arti Ipuin 27. Jendearen ugaritasuna ta ibilera azkarrak. Osk Kurl 84. Azkarra trena ta ederra. Anab Aprika 34. Odeiez Jainko-gurdi / irauli diraul, azkar, dirdari. "Ligero y reluciente" . Gazt MusIx 125. Aizea baino zaldi azkarragoekin lasterketa irabazi zuelako. Ibiñ Virgil 106. Soiñua larri ta azkarra... gora ta bera... NEtx LBB 167. Traste lekura dijoa pauso azkarrean. Ib. 105. Au da arratoien antzekoa aunditasunean. Kolorea gorria. Tximista baiño azkarragoa. BBarand 51. Pentsatzeko da ez neramala / joanera oso azkarra. AZink 157. Au oso azkarra zan --"Xague" izena ipiñita euken--, da iñoz ezin izan eban atrapau ba! Gerrika 22. Ankak azkarrak zituan. Albeniz 110.
sense-2
II . (Adv.).
azpiadiera-2.1
1. (V-gip, G-azp-goi-bet; H). Ref.: Etxba Eib; Zt (comunicación personal); Gte Erd 2, 7, 145, 211; Elexp Berg.
" Azkar, (adverbe), vivement" H. "(Modo adv.), ligeramente, rápidamente. Azkar ibilli zaittez, belutu baño len " Etxba Eib. "Ez da bertakotzat jotzen. Bixkor da erabilera arruntekoa, baina azkar ere ezagutzen da eta gaur egun erabili ere dezente" Elexp Berg. .
tradizioa
Tr. Usado desde mediados del s. XIX por autores vizcaínos y guipuzcoanos (tbn. por algún bersolari alto-navarro).

Azkar jaiki zaite. Lard 503. Eta zenbat azkarrago joan, anbat geiago illetiak irazekitzen ziran. Ib. 142. Ikusi zuenian / soka ona zala, / azkar eatzi ziyon / bere azkazala. Bil 172. Txorakeri gutxi ta / azkar egin lana. PE 114. Azkar astuak entregatzeko / agindu due juezak. Ib. 45. Tximista baño azkarrago jantzi. Salav 69. Ez poztu azkarregi, mutillok! NEtx LBB 168. Zeñen lanak azkar / Moldizkiratuta / Arranoen gisa / Zuten egatzen. AB AmaE 115. Abil azkar, mutil. Apaol 41. Azkar bazkaldu dezute, seme...! Moc Damu 27. Ixo, ta ibilli azkar. Ag AL 82. Tentatzen banau, txistua baña azkarrago da leiotik kanpora. Iraola 66. Azkar, aizea beziñ azkar, Bergarako bideari ekin zion. Ag G 346. Bereganatu zituzten azkar / lenago guri artuak. Imaz in FrantzesB II 141. Neri laguntzera azkar zatozkit. ArgiDL 109. Bai azkar ere mutillak aoko itza eten. Mok 18. Jeixteko azkar, ikusteko presa aundia dedala ta. Or SCruz 57. Azkar sendakiña deitu, azkar ibili eta leen bai leen operatu. FIr 171. Odolak azkar berotzen zaizka, / ez dago mutill sotilla. Tx B I 242. Erabilli eban azkar makillea, erruki barik joten zituzala buruan nai edozein lekutan. Kk Ab II 12. Azkar egin dute galde. Yanzi 81. Azkar asko jeikita. Lek EunD 30. Azkar etorran Rui-Albar. Laux AB 49. Erroma alai baten zaldiño gogorra / azkar mendi orreik igaro egixak. Ib. 26. Ozkaz gorago zatarrez estu, / iturrira azkar dioa. Or Eus 317. Orren izen bakana izanda, etzekinat nola aztu zaidan ain azkar. TAg Uzt 274. Sutarako egurrik gabe gelditzera dijoaz, neurri on eta zuzenbideak azkar artzen ez ba-dituzte. Munita 129. Ekai horiekin eta paleta lagun, azkar hasi nintzen leze-sargua harresitzen. Mde Pr 114. Mayi, ekarri azkar ontzi batean ur beroa zauriak garbi dizaizkiogun. Etxde JJ 30. Arraiña dagon tokian azkar / arrantzaleak an dira. BEnb NereA 149. I purgatoriora, ta azkar gañera. SM Zirik 93. Artan aurrera abiatuko naiz azkar, eta ez dut geiagotan zapasaltorik emango. Txill Let 124. Aiek lasai, abek azkar, edo patxarazko ibilleran ala zanko luzaka. Anab Poli 53. Hezurrik gabe azkar erori / zait orain nire burua. Arti MaldanB 231. Al dan azkarren aldegiñ. Basarri 114. Ura azkar ibiltzea al zan, orduko ogei kilometro! Anab Aprika 75s. Azkar dijoan ibaiaren ur lasterra bezalakoak. Vill Jaink 110. Azkar ibilten ekianak, beraz, orrexek eukan garaipenaren ezaugarria. Erkiag BatB 28. Esnatutakoan azkar jeiki. MAtx Gazt 84. Zergatik ibilli oi dan ain azkar Neguko Eguzkia itsasoan murgiltzeko, edota zerk eusten dion gauari ain astiro ibiltzeko. Ibiñ Virgil 92. Paris da Suiza, Tirol da Itali, / berriz Parisera azkar. NEtx LBB 286. Atera bedi azkar leiora. Ib. 369. Edade ori zaigu / azkar asko pasa. Uzt Noiz 55. Bein argiñak bukatu ezkero, nai izaten da azkar tellatua jartzea. JAzpiroz 59. Atzia azkar emonda igesi eban erantzunik barik. Gerrika 252. Lana ez nuan nik nai bezin azkar bukatu. Albeniz 12.
v. tbn. Ill Pill 26. Alz Burr 30. ABar Goi 69. EA OlBe 53. Ugalde Iltz 13. Osk Kurl 86. And AUzta 44. Etxba Ibilt 471. Olea 85. Azurm HitzB 63. Berron Kijote 116. Etxabu Kontu 211. Ataño TxanKan 175.
azpiadiera-2.1.1
(Con reduplicación intens.).
Gauza guziok artu automobil batean, eta Ondarretako kartzelara, azkar-azkar, denbora aurrera zijoakion-eta. Alt LB 64. Azkar-azkar, maindiora ixkillaretan gora izkutatu zan. NEtx LBB 15. Ala-moduzko maaia paratu bait-zuten azkar-azkar. Berron Kijote 123. Etxe aldera ganaduak, karro utsarekin ta azkar-azkar. BAyerbe 99.
azpiadiera-2.2
2. Inteligentemente.
Bururaturik txit azkar, eta begien aurrean ipiñirik beeratasun artatik berari ta bereai nai ta nai-ez etorriko zitzaien desonra. 'Con muy fina astucia' . Aran SIgn 23.
azpiadiera-2.3
3. Fuertemente, con fuerza. " Hitz egin ezazu [...] azkarrago (S)" Gte Erd 13.
VIII-garren Enrikek lena Luteroren kaltetan azkar lan egin zuan. Inza Azalp 95. Aberri-aldez, batzarrik batzar, / Abestuteko zoli eta azkar. Enb 192. Karraxika ta azkar astinduz atera zan arengandik. Ir YKBiz 248. Lurrari uhain zabalak azkar oldartzen zaizkio. Iratz 48. Erremuak azkar astinduaz. Erkiag Arran 78. Senaz mintzo diranek guziekiko senari gogor eutsi bear diote, erriak legeari bezain azkar eta are gotorrago eutsi ere. Zait Plat 34. Umil-umila arrimatu naiz / ni andriaren onduan, / hura erritan azkar hasi zait / demoniua goguan. Mattin 134.
azpiadiera-2.4
4. Valientemente.
Erne egon, iraun sinesmenean eta azkar egin. "Viriliter agite" (1 Cor 16, 13). Inza Azalp 9 (Lç balentki, Dv gizonki). Kristau siñesmenaren etsai amorratuen lotsagabekeria askotan zokorazi du siñesmena bero ta azkar aitortzeak. Ib. 10.
sense-3
III . (Sust.).
azpiadiera-3.1
1. Fuerza.
Artia azkarrari garhait. Saug 1 (que anota: hobe lizate benturaz indarrari, substantiboak inhardets dezan berzeari). Iinua azkarrari garhait. "L'industrie surpasse la force" . O Pr 267 (cf. RIs 80: Trabajua, mañak garai).
azpiadiera-3.2
2.
Euskaldunak, bere gaiñera zetorkiola ikusiaz, garbi aski antz-eman zion aren azkarretik barrengo suari. "Bien entendió por su denuedo su coraje" . Berron Kijote 106.
azpisarrera-1
AXKAR ( (L, BN, S ap. Lh)). (Forma con palat. expresiva). a) Fuerte.
b) Rápidamente.
--Atzo etorri nintzen eta ba-noa berriro antxintxiketan. --Ain axkar? Etxde JJ 132.
(Con reduplicación intens.).
Beraz, Santa Garaziraño joan eta apaizarekin etortzeko beta eman zezaioken axkar-axkar ibillita. Etxde JJ 48. Axkar-axkar asto-gaiñetik jeitxi-ta, joan ara, eta fraile-jazkerak kentzen asi zitzaion. Berron Kijote 102. Ez dago axkar-axkar joan besterik. Ib. 213. Patxi, maai ontara lau bokadillo axkar-axkar. Zendoia 45.
azpisarrera-2
AZKAR-BEHAR. Prisa.
Agur laisterra eginda, bideari ekiten dio berriro zintzo. Aren azkarbearra oarturik, jaulkitzen dioe: --Zer demorrio darabilkizu, Antzuela, orren lenbailenka ta laisterka ibiltzeko? TAg Uzt 239.
azpisarrera-3
AZKAR-HIRI ( (SP)). Ciudadela. "Fort de ville" SP.
azpisarrera-4
AZKAR-LEKU. Fortaleza; refugio. v. azkartegi.
Oreina bere azkar-lekuan edo fortan barrena dagoen bezala. SP Phil 305. Eta forta edo azkar-leku batetan bezala egoiteko tentamenduetarik begiratzea gatik. Ib. 122 (He 125 fortaleza edo gastelu).
azpisarrera-5
AZKARRA EMAN. "Apremiar, tener prisa por, acosar, urgir. Orain ganadu-jatekoa danetan-ta, ez dio nagusiak sail oni azkarrik ematen" Gketx Loiola.
azpisarrera-6
AZKARRA-GARAI. "Azkarra-garhai (S), (se battre) à qui plus fort, à qui vaincra" Lh.
azpisarrera-7
AZKARREAN. a) Rápidamente, a buena velocidad.
En marcha, funcionando.
Asieran nekez asita ura ere azkarrean zan. Anab Usauri 128. Iraun zezatela motorrak azkarrean eta elburua berez etorriko zan. Anab Aprika 101.
b) En todo vigor, con fuerza.
Gaur azkarrean egonagatik / bigar goaz lurren azpira. Auspoa 97, 85. Ziek nahikünte hori / soreraz zazie herrian, / Gano horiek beitira / hebenkuetan azkarrian. Casve SGrazi 62.
azpisarrera-8
AZKARRETIK EGIN. "Egizu hazkarretik, soyez ferme" Dv.
azpisarrera-9
AZKARRIK. a) (Estar, etc.) sano, fuerte, vigoroso.
Nun nahi azkarrik dabiltza / Eri hemen sendatuak. Zby RIEV 1908, 293. Orai, bizi eta azkarrik, / juan dadin, so geruari. Casve SGrazi 156.
b) Rápidamente.
Osto ta adar tartetik azkarrik zijoazela. Anab Usauri 126. Illuntasunean batetik bestera saltoka azkarrik zebillen. Anab Poli 24. Autokarra azkarrik ibilli zalako. Anab Aprika 42.
azpisarrera-10
AZKARXEAGO. Un poco más rápidamente.
Igoal goizean azkartxeago, Mendiolatik koartelera aldapa bera neukalako. Albeniz 62.
azkar
<< axixa 0 / 0 azkatu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper