OEH - Bilaketa

331 emaitza jaiki bilaketarentzat

Sarrera buruan (23)


Sarrera osoan (308)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 ausarki.
tradizioa
Tr. Palabra propia de la tradición septentrional y alto-navarra. Entre los occidentales se documenta en Iztueta, Bilintx, Otaegui, Anabitarte y Basarri. Ausartki es la forma más antigua y la más empleada hasta mediados del s. XVIII, época a partir de la cual se va generalizando ausarki . Izeta emplea auserki, y hay ausartaki en un ej. de EG . En DFrec hay 4 ejs. de ausarki y 2 de ausartki, todos ellos meridionales.
sense-1
1. (G, Sal, S; Urt, Ht VocGr 370, Lar, Dv), ausartki (L, BN, S; SP HL, H), ausartaki Ref.: A; Lh ( ausartki ) .
Atrevidamente, valientemente, decididamente, con seguridad, sin miedo. "Hardiment" SP HL. "Audaciter, ausarki, atrebituki " Urt III 121. "Audacia adhibita, atrebítuki, ausárki " Ib. 165. " Eztut usatzen arinki, horren ausarki afirmatzera, seguratzera " Ib. 402. "Determinadamente, osadamente" Lar. "Hardiment, résolument" H.
Ausartkiago hitzaz minzatzera hauzu baitirade. "Plus hardiment" . Phil 1, 14 (He ausarkiago eta beldurkunderik gabe, TB ausarkiago, eta beldurrik gabe ). Egia da batzuz dela xoill ausartki errana / Habitatuko dutela lur planoaren gaña. EZ Man I 89s. Iendartera, bere begitartea, ausartki atherako du. Ax 10 (V 5). Baldin malguki, leunki, emeki, nagiki eta balakuz bezala hazkatzen, ferekatzen eta erabiltzen baduzu, erreko zaitu [hasuiñak]; baiña ez nabasiki eta ausartki hersten eta marruskatzen baduzu . Ib. 41 (V 25). Baldin miserikordiaren zubi hunetarik iragan nahi baduzu zuk ausartkiegi, fidatukiegi, esperantza erho baten biserak iauntzirik. Ib. 143 (V 94). Ausartki akometatzea da erdi garhaitzea. "Hardiment" . O Pr 550. Ezin bertzez minzatu behar badu bere bekatuaren lankidearekin, minza bekio hari ausartki, laburki. SP Phil 307. Aithor ezazu ausartki enseiatzen zarela meditazione egitera. Ib. 543 (He 551 klarki ). Egitzu beraz ausartki zure eserziza horiok eman derauzkitzudan bezala. Ib. 541 (He 549 hari zaite beraz pausuki ). Jesusek bere aitziñerat / beheratzean burua, / burreu kruel eta gorrari / egiñ zioen kheiñua: / Ez ziozola konsidera / Nausitasun dibinoa, / Bañan ziozola ausarki / Konpli sakrifizioa. 88.
( s. XVIII) Zeinaz halaber iduritzen baitzait ausartki erran ditekela: [...]. Jakina eta zuhurra dela Eskuara irakhaslerik eta eskola-nausirik izan eztuelarikan. ES 190. Mihia libre eta sufle du, eta ausartki mintzo da, gauza guztiak xehero bat-banazka, beregainki eta bereziki aditzera emaiten tuelarikan. Ib. 192. Izanen dute artha berek hura [katixima] jakiteko osoki, [...] ausarkiago eta ederkiago han minzatzea gatik eta liburura beha ez egoitea gatik. CatLav A, 5r (V 6). Azkenean hartu behar izan zuten erregetzat elhorria. Elhorriak agindu zioten ausarki gorderen zituela bere itzalaren azpian. Lg I 217. Itentúste Jangoiko andiarén ofénsak ain ausárki nola edán trágoak. LE Urt (ms.) 51r. Ausarki diot. (168). LE-Ir. Horren kasuban ez dugu aditu nihori bidegaberik egin dioela; ausarki libra ahal dezakete. DonibOh 169. Egunaz arto-jorretan, / Gabaz menetan dorretan / Dabilala ausartki, / Mundu guziak daki. 'Il passe plein d'audace' . Monho 52. Herioak mundu huntan / Ez du nihor gupida: / Monarken palaziotan / Etxoletan bezala / Sartzen da berdin ausartki. Ib. 100.

( s. XIX) Konpainia perilosenetan, dosteta harroenetan hain ausarki dabiltzanei, hetan baizen onik eztutenei? Dh 271. [Ibai au] Errenteriako erribera igarorik Lezora jatxitzen dala ausarki. Izt C 119. Aek [auntzak] ill ta oek [basoak] ebaki / Egin dituztelako ausarki, / Modu onetan ezin diteke / basorik jaiki. Ib. 190. Erragun beraz ausarki / Probidentziak segurki, / Gerorrek baiño hobeki / Duela ikhusten zuhurki. Gy 142. Orai arte erranetarik / Ausarki yuiatzen dut nik, / Beher huntan talendua / Dela grimaza purua. " J'argumente très bien" . Ib. 293. Itsasoan ikhus zazu / Untzi diruz bethea; / Orai artean egin du / Bai ausarki bidea; / Uhinak dire aphaltzen / Haren ingurunetan, / Haizeak ditu hanpatzen / Haren belak lorietan. Arb Igand 158. Eta jende aberatsa, neguko soinekoez beroki jauntzirik, harat-hunat trumilka zebilan, eguerdi bethean baino ere ausarkiago. Ib. 84. Herriko bere hitzekin errexki eta ausarki aipha dezazke gizonaren buruari darabilzkon asmu eta gogoeta guziak. Ib. 14.

( s. XX) Hoin ausarki mintzo zitzaukuna ofizioz potikarioa zen eta, potikario gehienak bezala, arrunta. JE Bur 93. Geroago ta okerrago, lotsagabeago, ausarkiago, arpegi eman zioten gurasoai. Ag G 62s. "Enaiz oraindio jabetu, baño jabetzeko bidea izango da", esaten dio ausarki Lizarragari. Or SCruz 67. (Ausarki). Ez ama, ori ez! TP Kattalin 184. Ausarki ibillita, aurreneko tokietan, kaskateakoa artuta atzera etorri zan. Anab Usauri 79. Erriaren goiburua ain ausarki eta leial guda-oñean aldeztutzen. EAEg 3-3-1937, 1196. Eskuaz laztandu zion gorputz guztia, lehenik herabe batekin, gero beti ausarkiago. Mde HaurB 21 (79 ausartki ). Xalbaten begiratu nabarmenari ausarki ta atseginkor erantzuten zion. Etxde JJ 109. Zaitegi jaunaren idaztiak, Euskerari dagokion problema bat maigañeratu du. Eta ausartaki maigañeratu ere. EG 1956 (2-3), 60. Mirengan josi ditut begiak, ausarki, etsita dagoenaren eran. Txill Let 44. Zalantza artan, Mateorengana ausarki aurreratzea erabaki zun Ganbak. NEtx Antz 145. Gazte argalak, ikusirik ez zala aiñ urriñ lurra, salto eiñ eban ausarki eta ezkutau zan urriñian. Etxba Ibilt 461. Mauma, gaur enuk hire beldur loan ez ihatzarrian. / Jinkua diat aita, Anderdena Mari ama, / Jandonahani gazaita, Jandona Petri kusi: / Horiek danak ditinau askazi, / loiten ahal diau ausarki. (Valcarlos). Satr Ahaid 650. Joskerak ere, [...] bere eskukoagoa izan behar luke. Hitzak ausarki tokialdatuz, ohituko dira euskaldunen belarriak [...] musika berri ederrago honetara. MIH 241. Zenbat ere ausarkiago aurreratzen garen, hainbat gogorragoa izango da hurrengoen oldarra atzeraka. Ib. 63. Baldin asmoz eta jakitez ausarki, eta halere neurriz, jokatzen badakigu. MEIG IX 33.
sense-2
2. (AN, B, Sal, R, S; VocBN , vEys, Dv), ausartki (H), auserki (B) Ref.: A; Iz Ulz; Lrq; EI 353; Izeta BHizt2 .
En abundancia, abundantemente, cumplidamente, largamente. "Abondamment, avec profusion" VocBN . "Abondamment" Dv. "(Par métaphore) abondamment. v. nasaiki " H. "Colmadamente, sobre toda medida" A. "(AN), por añadidura" Ib. " Ausárki badú, lo tiene en abundancia" Iz Ulz. "Abondamment. Ce sens provient d'une inexacte interprétation de la phrase har ezazü ausarki, 'prenez-en sans peur', c'est-à-dire 'servez-vous sans peur' et, par suite, on a compris 'servez-vous abondamment'" Lrq. " Auserki yan nuen. Ortaik badugu auserki " Izeta BHizt2. Cf. Inza EsZarr 177: "Mari-ausarki, despilfarradora (AN-erro)". v. AUSARKIAN, nasaiki, 1 ugari (II) .
Dohatsiak dituzu halako gose eta egarri aboruen dutenak; zeren ausarki aseko baitira. AR 29. Ezi haren grazien tresorak ezin agortzen badira, haren miserikordia ere mugarik gabe duzu; halaz badizi ausarki gu zertzaz sokorri. Ib. 105. Jesu-Kristoren biziaren eta heriotziaren gañan deboki meditatzen dienak, hetan idireiten tiela ausarki behar tienak oro. Ib. 153s. Ezta falta konseillari, / Elhe eta haro ausarki. "La cour en conseillers foisonne" . Gy 304. Errege eta bertze yende handieri / Egiotzue amets-kondairak ausarki: / Flata, lauda, intsentsa, zatzue gizenki. Ib. 215. Eta gaur bizitzekoa, ausarki bazutenak / Aurkitzen dire biharko, kolpez erromesenak. Ib. 94. [Uhertsik] erraietan dakharke arraina ausarki, / Inguru errepirak ferdatzen ederki. Hb Esk 94. Liburu saindu onak ausarki badire. Ib. 5. Yainkoari zor dio ausarki eskerra. Ib. 153. Onkailua emanez ausarki lurrari, / Egiten zaio mami, nola idiari. Ib. 189. Odola du ausarki gudutan ixuri. Ib. 75. Orduan laborariak baduke edari ona eta urdekia ausarki. Dv Lab 16. Ausarki jatera emanik. Ib. 224. Emazu gainera salda ausarki, irrisa ez dadin bulli bilhaka. ECocin 3. Oro ongi xehatuak direnian, emazu gatza eta biper beltxa ausarki. Ib. 10. Bost illabete edo sei ontan, / ez dirade beti egondu lotan; / eman dute zenbait jira-bira, / eta gozatutzen bizi dira / ditxak ausarki. Bil 82. Jan edana badute ausarki. Laph 5. Tenploa dela leku pribilejiatu bat zeintan ixurtzen baitira ausarkiago Yaunaren miserikordiak. OrrSerm 285. Badela urhe eta zilharra ausarki. EE 1883b, 440. Asko eskatuko zazkiela, eman zitzaielako ausarki. Otag EE 1884a, 309. Zutelakotz ausarki yatekoa eta edatekoa. Elsb Fram 70. Soldadueri eman zioten dirua ausarki. Lap 287 (V 131). [Jainkoak] ausarki laguntzen, gerizatzen eta saristatzen, [ditu] lanetik Igandearekin urruntzen direnak. Arb Igand 74.
( s. XX) Ezta aski lürlanetik idokitia ausarki eskien artian baratü behar balinbazeizü soberakina. ArmUs 1906, 85. Ez dugu gauza hortaz erranen hitz labur bat bera baizik. Iduri ere badakiokete batzuri, behar bada guzieri, ausarkiegi mintzatzea dela. Lander RIEV 1907, 433. Urrea ausarki daukala. JE Bur 208. Bazen ausarki lana. StPierre 17. Dohatsu beharrean orai zireztenak / Gaizki bekhaiztu gabe ausarki dutenak. Ox 70. Zilharrez banu auherretan hor ixuriaren ordaintza, / Jende beharrer baginegike ausarkiago laguntza. Ib. 73. Behar bada elektrikaren indarra ausarki bazelakotz eta merke hemen gaindi. JE Ber 49. Hizkatzen dira ausarki ehun moldetarat, solas bera bethi haste. Ib. 46. Yanariak badabiltza mahaian nasai eta ausarki. Zub 98. Atsalaskari alegera eta nasai bat egiten dute, ardoa ausarki kurriturik. Ib. 22. Batzuk urrundik etorri dira, / zâto ta puska zorroan; / beste batzuek erronka ausarki / ardandegiko zokoan. Or Eus 391. Aurten pagoak ba du / ausarki ezkurra. Ib. 368. Etxean gatza ausarki izanagatik, etzakala bota leihotik. Zerb GH 1936, 222. Artatik ausarki ostu genun, ez iateko, zerbait ian bagenun ere. Or Aitork 43. Aspaldian aztuta ba-zegoan ere, eta arrunt aztuta, zer gogoratua etorri zitzaion ausarki. Anab Poli 125. Duenetik emanen dautzu gogotik eta ausarki: ogia, arnoa. JEtchep 29. Kanpai guziak jotzalle daude; / itxaperoak ausarki. Basarri 19. Kamionan ba-ziran platerak, basuak, sukalde-tresnak eta, batez ere, ura ausarki. Anab Aprika 80. Edan ausarki! Hunek kentzen dik tripako mina! Larz Iru 60. Bai, nere lagunekin afaldu nuen ederki eta edan ere egin ginuen auserki. Izeta DirG 64. Etxean etzen jateko eskasik, baitzen ausarki ogi, esne, arno, atzar eta bildots. Ardoy SFran 69. Haragia ausarki, / herriko ogia, / mugaz bertze aldetik / karri edaria. Xa Odol 139 (v. tbn. EzinB 39). Banuen atseko afari eta goizeko askariarendako ausarki. Etchebarne 29.
azpiadiera-2.1
Txapela aurreko aldera, kopetilluna, sudurra ta kokotza ausarki. Ez zan argala, lodia gutxiago. Anab Poli 17.
sense-3
3. (Precedido de sust.). Mucho, abundante.
Zeruan, dohatsuen begiak, beharriak [...] arima eta gorphutza asean bezala egonen dire. Asean bainan sekulan bethedurarik gabe. Beti hazkurri ausarkirekin, beti nasaitasunean igeri, bainan beti harkidin, beti kasik jankidin eta edankidin. Dih MarH 312. Thipiña handian edükiten die bethi behar thenoreko zopa hunik, ilhar, lür sagar eta aza ausarkiekin. ArmUs 1899, 44. Mazelaren zolara gabe trikatzen gira, asti ausarkiz. JE Bur 162. Emeetek hanitz sendagailu. Ez die sinesterik erremedio ausarkietan baizik. Ib. 123. Gelditzen da oraino gure gelan leku ausarki "armairuarentzat". Ib. 190. Gauzen arrañatzeko / Bazen lan ausarki. LuzKant 88. Gure gizonak padera supazter xokoan baitzuen, suan emaiten du urin ausarkirekin, eta uzten han, ongi gorritu arte. "Il la met sur le feu, toute chargée de graisse" . Barb Leg 24. Etxean badugu segurki zure doia atherbe; phazka ausarki ere ba kameluentzat. Zerb IxtS 22. Ixurazu otzantasun ausarki nere biotzera, olako oriek egonarriz egari detzadan. Or Aitork 366. Guziendako ongi ethorri ona izanen da (Kermeza'ra), jateko eta edateko ausarki, eta ausagailu hainitz. Herr 21-7-1960 (ap. DRA ). Wisky-kin mozkortzeko diru auserki bear da sakelean gaurko egunean. Izeta DirG 56.
azpiadiera-3.1
(Seguido de sust.). " Ausárki arági, carne abundante" Iz Ulz.
sense-4
4. (Sust.). Abundancia.
Leku askotan ez dira egongo / ausarkiya onen jabe, / obe luteke Europan denak / modu onetan baleude. Yanzi 135.
azpisarrera-1
AUSARKIAN.
En abundancia, abundantemente.
Iguzkiko alderat nahi luke leiho nasai batekin: argia, airea, berogia jabe ahal zaizkion ausarkian. JE Bur 186. Lehenbiziko bietarik ba omen du ausarkian eskualde huntako lurrak. JE Ber 8. Zabal, gibelerat luzesko, bi estaiez gora da, harri pikatuz hegitu leiho nasai batzuek airez eta argiz bethetzen dutela ausarkian. Ib. 37. Burdin-gider batek goiti ta beheiti derabil ponpa bat, ur-hotx garbia lurpetik ausarkian dakarrana agerrerat. Ib. 56. Ausarkian mintzo denak irriskatzen du ziliporten biltzea. EZBB I 52. Gizonak alde batetik ez duena beste nunbaitik izan dezakeela, eta ausarkian ere zenbait aldiz. Larre ArtzainE 149.
azpisarrera-2
AUSARKIXE.
Algo atrevidamente.
Hala ere eskibatu darotzuet hau, ene anaiak, eta benturaz ausarkixe. He Rom 15, 15 (Lç ausartkixiago ).
azpisarrera-3
AUSARKIXEGO.
Algo más atrevidamente.
Eta, anaieak, ausartkixiago skribatu drauzuet partez, zuek orhoit eraziten bazintuztét bezala, Iainkoaz niri eman izan zaitadan graziagatik. "J'ai usé aucunement de hardiesse en vous ecrivant" . Rom 15, 15 (He hala ere eskibatu darotzuet hau, ene anaiak, eta benturaz ausarkixe; TB zerbait gisaz librokiago ).
ausarki
<< aurrerarazi 0 / 0 1 auzi >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper