auhen.
(G, L (+ auen), BN, S; SP, Urt, Ht VocGr , Lar, Lar Sup , VocBN , Lecl, Dv, VocCB , H (+ auen)), auben (Lar), haben (H (+ a-)) Ref.: A; Lh .
Lamentación, lamento, queja, suspiro. "Auhenak, cris lugubres, pleurs, lamentations; laña, llanto" SP. "Soupir" Ht VocGr 427 y Lecl. "Aullido", "clamor", "lamentación", "llanto" Lar. "Suspiro" Lar Sup. "Cri de détresse" VocBN. "Gémissement", "auhenetako, qui appartient aux lamentations. Auhenetako eguna, jour de lamentations" Dv. "Lamentación, grito de angustia. Sin. aubena, dolamena, donabera" VocCB. "Lamentation, id. abena, habena. Syn. dolamena, donabera, cri de douleur ou de deuil, deithorea, illeta, lamentation sur un mort; aia, aijaria, gémissement, urthueria, adia, aldia" H. Tr. Propio de la tradición septentrional. Entre los suletinos se encuentra sólo en Eguiateguy. Al Sur hay ejs. en K. Etxegarai, Arrese Beitia, D. Aguirre, Orixe, Txillardegi y Zaitegi; cf. tbn. auendu en Otaegui, y auengarri en Otaegui y Orixe. En DFrec hay 2 ejs., meridionales, de auhen .
Zure suiet kontuz eriden ahal leiten baino gehiagoren auhenak eta suspirioak enzuten ditukezula. Ins F, 8r. Boza Rhaman enzun izan da, deithore eta nigar eta auhen handi. Mt 2, 18. Airean aditu ziren / auhen eta plaiñuak, / itsas zabalean ere / marraska eta oihuak. EZ Noel 98. Galdegiozu Ieremias Profetari. Zeren hark Ierusalemeko hiriaren gaiñean egin zituen nigarren, auhenen eta dolamenen bigarren kapituluan erakusten du. Ax 531 (V 342). Zeren eztute enzunen oihurik, nigarrik, marraskarik, deihadarrik, deithorarik, auhenik eta nigarrik baizen. Ib. 587 (V 378). Herioa hurbildu da, mirazazu nola trufatzen den zutaz, eta nola deitzen zaituen bere dansara, non zare bekhatuen auhenak izanen baitira xiribikari. SP Phil 374. Hauk zituen matutiñak, / Gau erdi iakitzetan: / Suspirazko auhen miñak, / Hango orrhoitzapenetan. Arg DevB 16. Has detzagun has auhenak / Suiet huntaz Debotak, / Bihotzetik dolamenak / Gero nigar zorrotak. Ib. 53. O Jauna, entzun ezazu ene othoitza, eta ethor bedi zuregana ene auhenaren oihua. 47. Anaiak, jaiki zaitezte, / entzun ene auhenak. Ib. 157. Ezin nagoke negar egin gabe eta ene bihotz zaurthuaren auhenak eta dolamenak erakutsi gabe. ES 149. Heriorik gehiago izanen ez da, ez auhenik, ez heiagorarik, ez dolorerik. He Apoc 21, 4. Halarik ere, ez dakigu ala gure auhenak, ala gure laudorioak behar dituen. Lg I 338. Zer haben eta plañu ene barnetik etziren atheratzen. Mih 100. Noiz ditut beharrago nigarrak, auhenak, othoitzak, amoinak, mortifikazioneak, bekhatu mortaleko estatuan naizenean baino? Brtc 104. Estatu Jeneraletan Eskaldunen auhenak, / Eskaldun beren ahotik izan diten entzunak. Monho 56. Badu hunek auhen asko / Alegia edo ziñezko. Gy 265. Orhoit dakizula hobeki, zaren tristea, nigar egiteaz, auhenak eta deihadarrak zure Jainkoari altxatzeaz. Dv LEd 125 (Cb Eg II 66 adia ta deadarrena). Aditu dituzte auhenak eta heiagorak. SalabBN Mt 2, 18 (Ip nigar eta heiagora hanitx, Leon mintzo bat, dena nigar eta marraska). Oinhazerik minenak jasaiten ditu auhen bat aurthiki gabe. Laph 14. Desertuan apexa lorearen galdez / Inguruak zituen betetzen auhenez. Elzb Po 189. Pello ill zanean, negar eta auben (llanto) asko egin zuten Patxik eta Iñasik. Etxeg EE 1885b, 372. Ahide batzuen nigarrek eta hasperenek, haur batzuen auhenek eta heiagorek hautsirik ere emakume batzuei bihotza, eztu hortaz nihork deusik erranen. Jnn SBi 130. Dolu minezko auhen edo suspira bat eskapatzen zitzaiolarik. Ducq 382. Eta atsegiñezko itxaso zabal artan, / Igarian ikusten det zure senarra, / Nundik aditzen dizun, nundik zuri entzuten, / Zotin zizpuru eta auen ta negarra. AB AmaE 109. Añ samur-itxuran egiteban arrena, goi goitiko deadar me ta erdi negarrezkoan, katuaren aueneko miauaren irudira. Ag Kr 133. Menpeko batzuek xirula joiten zeieten edo xirribinka, etzitzaten adi batzuek bertzeen intzira, auhen, hasperenak. JE Bur 93. Jesus zure auhena etzen izan samin! Ox 79. Manexek, begitarte hits batekin, uzten du kazeta bat-batian, nigarra kasik agerian, eta auhen baten ondotik dio: Gizagaizoa! Zub 61. Grazia hori ardiesten ez baduzu [...] are gehiago egizu othoitz eta auhen. Leon Imit IV 12, 3. Hemen zituen iragan, oinhaze eta auhenen erdian, hamar edo hamabi ilabethe etsigarri. JE Ber 61. Ene auhen amultsuak adi-zkitzu ba, maitea, / Irriz argi dakitala hoin maite begitartea. Iratz 174. Jerusaleme erre zenean, hango harrien gainean egin zituen Aste Sainduko elizkizunetan kantatzen ditugun "Auhenak". Zerb IxtS 68. Nork ikusi du sekulan arbolen igitzea baño igitze lilluragarriagorik? Ozkarbi denean asperen da beren otsa; goibelaldian, aubena. Txill Let 32. Deitore, negar eta auhen andi izan zan Sokrate il zanean. Zait Plat 109. Zerua entzun zazu gur'etxeko auhena, / amaren nigarra ta aitaren hasperena! Xa Odol 183. Lasaiago bizi gara horrelako ispilu egizalerik ikusi gabe, auhen eta deitore darigula. MEIG III 156. Baina ez dute haatik ez auhenik ez arrenkurarik ixurtzen. MEIG IX 96.
v. tbn. Hm app. 169. Lf Murtuts 51. Or Poem 547. Mde Po 17.
(Como primer miembro de compuestos).
Errumes ezinduen auhen deiadarrek [...] ikaratzen naute. Iratz 61. Auhen dei horrek minaren minez urtzen ari daut bihotza. Ib. 125. Horren agergarri lehena izan nuen leze barnetiko auhen-oihu luto bat. Mde Pr 114.
AUHEN EGIN. "Adplorare, auhen egin" Urt I 229. "Clamar, auhenegin" Lar.
Maledikzione zuei orain irriz zaudetenoi, ezen auhen eta nigar eginen duzue. Lc 6, 25. Utz nazazu aphur bat ene atsekabean, auhen eta nigar egiterat. Ch III 52, 3. Hala ethorri izan zen Abraham auhen eta nigar egitera. Urt Gen 23, 2 (Dv haren deithoratzera eta hari nigar ematera, Ur negarrez bere progua egitera, Bibl hilots eta deitore egitera). Nigar eta auhen egiñen duzue. He Io 16, 20. Zuek auhen eta nigar eginen duzue, eta mundua boztuko da. Dv Io 16, 20 (Lç lamentazione eginen duzue). Nigar eta auhen eginen duzuela zuek. Leon Io 16, 20.
AUHENETAN. Lamentando, suspirando.
Orduan lurreko populu guziak nigarretan eta auhenetan egonen dire eta ikusiko dute Gizonaren Semea ethortzen zeruetako hedoietan. He Mt 24, 30. Bere bekhatuan hil den giristinoa ahaideez, adiskideez, hauzoez inguratua da, batzuek eta bertzeak auhenetan, nigarretan daudez. Brtc 123. Zure ganat gaude hasgorapenez, guziak auhenetan eta nigarretan hondaturik nigarrezko haran huntan. Dh 87. Zure oinetan nago auhenetan, ni bekhatorosa. MarIl 44. Ezen ardura ikhusten da, puxantena bebetan, / Guzien meneko egiña plaiñu eta auhenetan. Gy 102. Auhenetan etzaten da gizona ohean, nola arraina urez kanpo hare erreari buruz. Hb Egia 62. Auhenetan eman zen Errege gaztea. Eta, bere atsegabearen ahanzteko bezala, oihanez oihan abiatu zen. Barb Leg 69. Hortakotz beti auhenetan, / Beti otoitz kartsuetan; / Erraiten zinion Jaunari: / "Barka, Jauna, gizonari!". Ardoy SFran 352.
Onak ioanen dira kanta / eta errepiketan; / gaixtoak berriz marraska / eta auhen tristetan.EZ Noel 129. Hots auhen-minetan / dezagun bihotz-bihotzetik kanta. Ox 153.
AUHENEZ. "Auhenez dago, se lamente" SP. "Adplorare peccato, auhenez egotea" Urt I 229.
Bere senhar ioanaren gainean nigarrez, hatsbeherapenez eta auhenez orai berehala egon baita. SP Phil 417. Bai, Jainkoa hor ziagok / Auhenez eta nigarrez, / Hireganat ethorririk / Gu konsolatu beharrez. 72. Rachel dagoela auhenez bere haurren gaiñean. He Mt 2, 18. Basa arimalak auhenez thinietan, leziak harrigarri, lanhoak üsü. Egiat 159. Dolorez, auhenez, / urtzen naiz haren minez. Monho 122. Zer diferentzia nitan zangotarik burura, / hark zerran auhenez, heien ikhusirik itxura. Gy 63. Espainak asikiz, auhenez bezala, iratxiki zuen. Hb Egia 95. Aita framazon baitut! hasi zen andere gaztea auhenez, aita framazon baitut! hau berri lazgarria! Jnn Bihotz 208. Jesuista hura bera auhenez zagoen, Eskuara hain ederra izanki, eta haren denborako predikariek etzakitela karrikako emakume batzuk bezein ongi. RIEV 1908, 355.
v. tbn. Zby RIEV 1909, 106. Ox 67. Iratz 63. Balad 232.
Gaizoa eman zen nigarrez, / Auhen eta deiadarrez: / Eziñ zaiteken konsola.Gy 88. Aitarik ez, amarik ez, / Banabilak auhen-minez. Ox 42.
Lurra ideki zaitea / eta ekhartzu Mesias; / hala agoka suspiraz / eta auhen handiaz. EZ Noel 29.
AUHENEZKO (Adnom.). "Auhenezko, qui tient de la plainte, plaintif" Dv.
Auhenezko, marrakazko eta pleinu ikharagarrizko boz bat aditu izan da Ramanen. TB Mt 2, 18. Ordu beretik hasi da Mariarentzat kurutzearen oineradino iraun behar zuen auhenezko bizi bat. Hazparneko Kalbarioa 208.
NEGAR-AUHEN, NEGAR-AUHENETAN. v. negar.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper