Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

327 emaitza jaiki bilaketarentzat

Sarrera buruan (22)


Sarrera osoan (305)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
atzapar.
etimologikoa
Etim. Tal vez en su origen var. expresiva de atzamar, si ésta procede, como sostenían Moguel y Azkue, de (h)atz y (h)amar. (v. FHV 276).
sense-1
1. (G, AN-larr-ilzarb-olza-ulz-egüés-erro, B, L; SP, Urt, Lar, Añ (G, AN), Dv, H). Ref.: A; Bon-Ond 141; Lh; Iz Ulz , Als ; Asp Leiz; Izeta BHizt2 .
Garra, zarpa (sentidos prop. y fig.); puede referirse tbn. a la mano del hombre, generalmente con un sentido aumentativo o despectivo. "Rostrum acceptoris et ungues, falkoñáren moko atzapárrak " Urt I 74. "Garra" y "zarpa" Lar y Añ. "Dedos corvos [...], atzaparrak " Lar. "Patte" , "griffe" Bon-Ond 141. "1.º garra de ave. 2.º pata de ave" A. "Manaza" Asp Leiz. v. atzamar, aztapar.
tradizioa
Tr. General en la tradición guipuzcoana; al Norte aparece en Etcheberri de Ziburu, Axular y algunos otros autores labortanos anteriores al s. X.Entre los vizcaínos lo hallamos en Moguel y D. Aguirre (en ambos junto a atzamar ) y en algún autor moderno como Erkiaga. En DFrec hay 7 ejs.

Ezen haren penatzeko burreu ordenatuak / Iratxakitzen diotza atzapar zorroztuak. EZ Man I 94. Hain guti du sarthuz gero punitzen Deabruak / Ezen Iongoikoaz ditu atzaparrak lothuak. Ib. 118. Deabru izigarriek bere atzapar zorrotzez, ferekatuko, larrutuko eta halakoari dagotzan bertze pena molde batzuez penatuko dute. Ax 591 (V 380). Lehoin gose-minduak bere menean eta atzaparren artean edukiz gero. Ib. 131 (V 86). Ta leoiak ez dio bati ere [...] atzaparrik luzatzen [...], an datorrela lenik orroz adirazi bage. Mb IArg I 120. Enperador onek hereji gaistoen atzapar-esku tartetik atera zituela [...] amar milletan mill ta geiago hereje. Ib. 198. Deabru gaistoen atzapar zorrotz, gogor, galgarrian. Ib. 172. Demonio beltz itsusi baten gisa, infernuko suak eta garrak zeriozkala, atzaparrak armaturik, [...] bere oiean zegoen gizon tristeagana zijoan. Cb Eg II 167. Orduan non nahi izan dadin, sokorri galdetuko darotzuna, ez diozu atzaparra zarratuko, zeren ez baiziñoke nahi Jinkoari deus errefusatu. Mih 53. Hura bere etsaien atzaparretatik ateratzeko. Ub 88. Erioaren atzapar gaiztoetan. Ib. 9. Artzaren atzaparrak (182). LE-Ir.
( s. XIX.) --Zer da katuba? --Katigatuten dakijana bere atzaparrakaz, edo bai keatuba. Mg PAb 175. Zetozen gero beste egaztiak, ta beren moko ta atzaparrakin zauritzen zituzten. VMg 50. Uzten du Jesus onak onelako bekataria bere gura txarren atzaparretan. AA I 433. [Josek] atzenean iges egin zuan etxetik, utzirik kapa etxeko andrearen atzaparretan. AA II 42. Huna non naizen debruaren hatzaparretan, guzia deboilatzen eta lehertzen nautela. Dh 154. Noizbait arkiturikan / . baka ixkiñian / makiña bat atzapar / zuten bizkarrian: / guztiyak lagun onak / anaitasunian, / bazkariya sartzeko / tripa zimurrian. Echag 269. Atzapar bat bazuen [ollarrak] / kana betekoa, / atzeko azkazala / zenzadarrekoa. It Fab 69. Merkatarien atzapar eutsietatik noizean bein atera oi zuten diru pitiñaren aldean. Izt C 180. Aren artzanora andiari bera jarriko zitzaiola atzapar utsak, beste erramientarik bage, Erriko plazaren erdian. Ib. 252. [Belatxa] zaio gaiñeratzen, eta atzaparretan / Daduka ya segurean. Gy 174. [Ohoin] hunek gogara zituen bethe bere atzaparrak. Ib. 130. Ohoinen atzaparrak. Hb Esk 198. Bideari eman zitzaiozkan eta Dabid Saulen atzaparretara gabe gelditu zan. Lard 173. Madian-tarren atzaparretatik gariak gordetzeko asmoan. Ib. 126. Gure alaba [...] borreroaren atzaparretan galtzea. Arr GB 129. [Lugartz] bakoitza iru ortz txorrotxekiñ, atzaparrak, tripa azpiya, ta gorputz guztiko itxura. Sor Bar 42. Asko anima kentzen ziozkaten atzaparretatik diabruari. Bv AsL 195. Atzaparrak erakhutsiz, erran nahi balu bezala Yauts hadi, yauts!... Atherako darozkiat bi begiak! Elzb PAd 41. Atzaparrak dabiltza / Biyurturik kako. Otañ 62. Bildotx otzana gura zenduke zeure atzaparren artean? Ag AL 99. Milagro aundiya eskapatzia / etsaien atzaparretik. Auspoa 97, 81.

( s. XX.) Olantxe egozan Arranondokoak, esan dogun ekatxaren atzaparretatik urten da laster. Ag Kr 19s. --Beraz zu zera Bizar-zikin? --diyo batek. --Bai, jauna; ezkongaia eta atzapar garbiyetako umia. Iraola 79. [Moskor] batzuek asten dira / orduan kantatzen, / non-da baleusdez legez / oe bigun baten; / besteak atzaparrak / guziz zabaldurik, / lupatza isten dabe / ongi markaturik. JanEd II 17. Mutil koskor batek ikastetxe bidean arkitzen du bere laguntxo bat bi atzaparrak gaztaiñez beterik dituela. EgutTol 23-8-1921 (ap. DRA). Orrelako gaitzen edo kutsuen atzaparretatik geren buruak askatzeko. Inza Azalp 153. Bere atzapar aundiakin [kitarra] jo. Mok 18. Deabruaren atzaparretan / ez dediñ erori. MendaroTx 446. Itzegin zazu mingañarekin, ta ez atzaparrekin. Alz Burr 43. Baña Koxme, arlote orrek egin digunarekin... Milla deabru! Atzaparretan baneuka! Ib. 26. Bai-baitatza eria / ogean: erio / atzapar itsusia / luzatzen ario. "La muerte extiende ya su garra horrible" . Ldi BB 156. Bestela atzaparretan aut purrakaturen". "Ta haré añicos entre mis manos" . Or Eus 39. Ala, katuak atzaparretan sagua jolasean darabilkianean bezelako maite-jolasa besterik ez ete-zan? TAg Uzt 186. Guda beltz baten atzaparretan degu Euzkadi. EAEg 18-11-1936, 326. [Txoriak] alkar atzaparrez urratuak. Zait Sof 189. Ire sorgin atzaparrak nere Matxintxori jarri ziotenan arpegia ez al den ikusten? Etxde AlosT 26. Erio luze ta neketsu baten atzaparretan erori zan. Ib. 39. Butronen sasikumeak aren odola du zañetan. Atzaparrak gordeta dauzka, baña katamotza beti katamotz da. NEtx Antz 15. Eriyotzaren atzapar beltza / ez dabill makal-makala. Auspoa 39, 53. Mulko illun bat zan. Buru aundia ta atzaparrak, besterik ez. Olagarroa zan. Anab Poli 15. Eriotzaren atzaparretatik itzuritako arrantzale lerdena. Erkiag Arran 186. Itoko zuan bere atzaparretan maketo arpegi-berde ura! Ugalde Iltz 49. Aragi-griñen atzaparretan galdu ez ditezen. MAtx Gazt 79. Nere burua añako atzaparrak bazizkin [aitonak] . Ataño TxanKan 44. Nere atzaparrok itzegiten balekite... TxGarm BordaB 17. Eta atzapar zapaltzailea pixkaren bat jaso orduko, hor agertu ziren, gero eta ugariago, euskal liburuak. MEIG VIII 45.

v. tbn. Aran SIgn 87. Zab Gabon 93. Xe 385. Ud 106. Ill Testim 27. Aitzol in Laux BBa VI. Basarri 37. Vill Jaink 94. Ibiñ Virgil 108. Uzt Sas 28. Lasa Poem 113. Berron Kijote 188.
sense-2
2. (V-m-gip). Ref.: Zubk Ond; EAEL 14; Etxba Eib; Elexp Berg.
Dedo. " Atzaparra, eskuko beatzak: dedo. Ondarroan bardintsu erabilten dira atzapar eta atzamar " Zubk Ond. " Atzaparra, dedo. Alterna con atzamarra. Atzaparra soldu jata eta atzkapelia jarri biarko detsat " Etxba Eib.
Sartu zituan zotzean iausita eukazan orratzaldaera batzuk, batu eban atzaparretan ule jira-bira, ta atzaparrak erabilliaz Riktrudisi begiraturik, esan eutsan. Ag AL 71. Iguiñez lertu ditu [zorriak] atzapar artean. Erkiag BatB 115. Egun-sentirutz jaiki zan indartsuori eta agur eiña, jolasetan, kendu zetsan atzaparreko eraztuna oroimentzat. Etxba Ibilt 457. Zaldarra eukanari, esku bietako atzapar sendoakaz estutu, birikea atara arte, izarrak erakutsiaz. Etxabu Kontu 94.
sense-3
3. " Atzaparrak, las uñas" Iz ArOñ.
sense-4
4. "L'égratignure" H.
sense-5
5. " Atzapar, nombre popular vasco del hongo Clavaria cristata " VocNav.
azpisarrera-1
AMA BIRJINAREN ATZAPAR, ANDREDENA MARIAREN ATZAPAR. "Andredena Mariaren atzaparra, chèvrefeuille" H. "Ama Birjiñaren atzaparrak, [...] madreselva (G)" Arzdi Plant1 273.
azpisarrera-2
ATXAPAR. (Forma con palatalización expresiva). a) Pequeña garra. "Petite greffe, petite main d'enfant" Hb. Cf. Lar: "Chaparra, chaparro, viene del Vascuence atxaparra, que significa la garra de la mano".
Galaiaren othuruntzak / Eztire ez erdizkakoak. / Untza zenenan itzuli / Kausitu zituen xoilki, / Ume maithen atxaparrak. Gy 224.
b) Nombre de cierto hongo. "Atxaparrak (Clavaria Flava)" Satr UrdSet.
azpisarrera-3
ATZAPAR ALFER. "Atzapar alfer, atzapar txipi (L-ain), pezuña pequeña del ganado" A.
azpisarrera-4
ATZAPAR HANDI. "Atzapar andi, dedo cordial (G, Darric)" DRA.
azpisarrera-5
ATZAPAR EGIN. "(AN-5vill), echar la garra" A. v. ATZAPARKA EGIN.
azpisarrera-6
ATZAPAR-KAKO.
Oi Tzeu! neskatx atzapar-kako ta asmakaria suzituz, erioaren babesle zurrian, dorre antzo eraikirik. 'La doncella de corvas garras' [=la Esfinge]. Zait Sof 91.
azpisarrera-7
ATZAPAR-HORTZ (Pl.) Garras y dientes. v. HORTZ-ATZAPAR.
Arrapatzen badu oriek [humeak] galdu diozkan edo daramazkion gizona urratzen du bere atzapar ortzekin ta egiten du bere bazk eta janari. Mb IArg I 145.
azpisarrera-8
ATZAPARPE (En casos locales de decl. sing.). (Bajo, entre, etc.) las garras.
Musak diralako atsoek atzaparpean ninduten. Ldi IL 29. Vargas biozgalduaren atzaparpean oldartu zan eta jabe bezela agindu izan zion aurrerakoan. TAg Uzt 172. Nik eztut luzaro iraungo emakume orren atzaparpean. Etxde JJ 105. Han hiru populu diferente bizi dira, eta hirurak daude inglesen atzaparpean azpiraturik. Arti Ipuin 45.
azpisarrera-9
ATZAPARRA BOTA. Echar la zarpa, capturar.
--Ez al zuten [Joxe] arrapatuko? --Arrapatu? --Atzaparra bota! Obeto ba derizkiozu! Lab SuEm 195. Emengo gure giro ontan gaitz bait da iñori atzaparra botatzea. Ib. 195.
azpisarrera-10
ATZAPARRA EGOTZI. Echar la zarpa (para apoderarse).
Ondasunen ondoren erkiturik dabiltza, eta ez dira lotsatzen besterenari atzaparra egotzitzeaz. AA II 230. Bekatari au izan da besteren gauzari askotan atzaparra egotzi diona. AA III 458. Ardi txoroari egotziko diozka [otsoak] atzaparrak, eta egingo du artzaz gura duana. Ib. 491. Txalupak iñor gabe ikusi, eta Turkiako itsaslapurrak atzaparrak egotzi zegiezten bildurrez. Arr May 183.
azpisarrera-11
ATZAPARRA ERANTSI. Echar la zarpa (para apoderarse).
Ollanda zuriari atzaparrak eransteko, sasipean ezkutatuta, basakatua ilunaurrean egoten dan antzera. TAg Uzt 312.
azpisarrera-12
ATZAPARRA EZARRI. Echar la zarpa.
Baño [arratoiari] atzaparra zion / katu batek ezarri. Izt Po 116. Miruak txituari atzaparra ezarteko. Izt C 403.
azpisarrera-13
ATZAPARRA GAINEAN JARRI. Echar la zarpa (para apoderarse).
Bertakoak erbestetzen, aien aberaskiai atzaparra gañean yartzen. Ldi IL 163.
azpisarrera-14
ATZAPARRAK BEHERA (a. bera Lar). (Estocada) hacia abajo. "Uñas abajo" Lar.
azpisarrera-15
ATZAPARRAK BETEAN. A manos llenas. v. HATZAK BETEAN.
Atzaparrak betean / billeteak dantzan. Auspoa 130-131-132 (ap. ELok 423).
azpisarrerakoSense-15.1
Ark esan zuben: "Guk ez dakigu / gauza oi nola litekian: / jokua galdu, patrika bete, / bi atzaparrak betian".EusJok 109.
azpisarrera-16
ATZAPARRAK GORA ( (Lar)) (Estocada) hacia arriba. "Uñas arriba" Lar.
azpisarrera-17
ATZAPARREAN. Al lado, cerca.
Aizarnatik Donosti ez dago gero atzaparrean, opizio bat ikastera oiñez ibiltzeko. Uzt Sas 335.
azpisarrera-18
ATZAPAR TXIPI. "Atzapar txipi (L-ain), pezuña pequeña del ganado" A.
azpisarrera-19
JAUNGOIKOAREN ATZAPAR. "Jangoikuan atzamar (Lonicera periclymenum), madreselva. Jangoikuan atzapar ere bai. Pluralean izendatzen da" Elexp Berg.
atzapar
<< atsedenaldi 0 / 0 1 atzar >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper