Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

327 emaitza jaiki bilaketarentzat

Sarrera buruan (22)


Sarrera osoan (305)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
2 ardura.
sense-1
1. (L, BN, S; VocS 142, VocBN , Gèze, Dv, H). Ref.: A; Satr VocP.
A menudo, con frecuencia; continuamente (sólo ejs. no ambiguos en autores como Leiçarraga, Oihenart o Pouvreau; cf. SP: "ardura, soin continuel", "arduratzea, continuer avec soin"). "Solliciter, ardura galthatu" VocS. "Souvent, ordinairement" H. v. maiz, usu, sarri.
tradizioa
Tr. De uso casi general en la tradición septentrional, aunque no documentado en todos los autores. En Etcheberri de Sara y Haraneder se encuentra, por ej., sólo en la expr. maiz eta ardura (v. maiz ). Al Sur se documenta en Mendiburu y, ya en el s. XX, en F. Irigaray y Orixe. En DFrec hay 12 ejs., 4 de ellos meridionales.

Urthe oroz ardura ofrendatzen zituzten sakrifizio hezaz beréz. "Continuellement" . Lç He 10, 1 (He bethi, TB, Dv baratu gabe, IBk etengabe). Harzaz bada ofrenda diezogun ardura Iainkoari. "À toujours" . Ib. 13,15. Desiratzen dugu, haren Resuma haur ardura emenda eta abanza dadin. Ins E 5v. Ardura erorten eta egiazko bidetik aldaratzen eta erautzen baikara. Ib. A 3v. Zuk ardura ongi egiten zenerautan, eta nik ere ardura zure kontra egiten nuen bekatu. Mat 226. Ordea gauza segituak eta ardura ikusten ditugunak eztira mirakullu. Harb 229. Ur-xortak, ardur' arduratuz, / Harria xila zirozu. O Po 2. Erran draukat ardura, / Zer den en' arrenkura. Ib. 28. Zenbat nizan / Zutan izan / Beti tink eta ekhuru; / Zein manura / Er', ardura, / Erpai, ern' et' aiduru. Ib. 7 (cf. Lfn Notes O 5: "Dans ces conditions, ardura ne peut pas signifier 'souvent'; il signifie sans doute 'continuellement, toujours', comme dans Lç He 10, 1 et 13, 15"). Ene ditxa gaitz' egieki, / Ardura dut borogatzen. Ib. 21 (cf. Lfn Notes O 13s: "Ardura est-il l'adverbe signifiant 'souvent' ou le substantif signifiant 'souci'?"). Idukazu segurtzat, bizi behar duzula ardura hiltzen den biziaz. SP Imit II 12, 14 (Ch heriotze kontinual bat). Ala aberatski besti, / Baita zure gustura, / Gogoz billuzia bethi, / Dabillana ardura. Arg DevB 48. Iakin ezazu salbatzeko bidia dela ardura hilziaz orhitzia. Tt Onsa 13. Kofesa ardüra, ihes egin iokier eta teherner. Bp I 90. Aithortzen dut ardua [ed. posteriores ardura] dudala bertzetan gogoa. Ch III 48, 5. Bai, bai, ongi ta maiz, ardura konfesatzea, al ditudan mezak enzutea. Mb IArg I 97. Nola ibili behar da Katiximara? Ardura behin ere huts egin gabe, atenzionerekin eta modestki. CatLav 19. (V 17) Aski ardüra aharrak jaikiten dira adixkiden eta herritarren, relijiusen eta deboten artian. Mst I 14, 2. Zertaz ardura minzatzen gare? [...], funtsik ez duten gauzez. Mih 65. Hara zergatik anitz eta ardura galdatzia gaitzetsitzen zeen. AR 104. Erortez behitere ber faltetara, hain ardüra, hain fazilki. UskLiB 100. Ene gazte denboran ez lagünak bezala: / Hurak txostakan eta ni nigarrez ardüra. Etch 140. Gaitztagiñen obra tzarrak / Net ardura dire gureen eskusak. Gy 174. Etxeko-Andrea da Eskaldun señora; / Etxeko yauna berritz, errege ardura. Hb Esk 190. Aski da oihal busti baten ezartia eta haren ardüra hurtatzia. Ip Dial 77s (It, Dv maiz, Ur sarri). Gauak phasatzen ditut ardura egunak balire bezala, / Oi! / Ardura nabila maitia gana! ChantP 70. Españalat juaitian han da ene phausada: / Gibelilat so 'gin eta hasperena ardüra! Ib. 158. Iruten ari nuzu, khilua gerrian, / Ardura dudalarik nigarra begian. Ib. 124. Hiltzea gogoan zuen bethi, mihian ardura. Laph 248. Maite ükhen dezagün Mariaren kantika eder horren ardüra erraitia. Ip Hil 81. Bainan ardura entzuten ez dena da:. biba eta fuera, biak betan. HU Zez 98.
( s. XX.) Bazterraren ederrak osagarria emaiten zakon, bai eta liburuek hain ardura kentzen duten bihotzeko bakea. JE Bur 158. Salbatorez, ardura, bazterrak lilitan. Ox 83. Zoritxarrez, ardura gertatzen den gauza da. FIr 186. Jenden artean bada / anitz arrangura: / Jelosia, aharra, / ta gerlak ardura. Etcham 209. Bere anaiaz orhoitu eta, gogoa ilhuntzen zitzaion ardura. Barb Leg 140. Bai, ikusten dut zertako nere oren beltzetan / Ardura erortzen naizen kartsuki belauniko. Iratz 64. Alipik gizon au ardura ikusi zun erri-guraso baten etxera agur egitera ioanki. Or Aitork 141. Zeren ardura galdatzen baizautaten hea seroratuko nintzanez. JEtchep 67. Badira konprenitzen ez dutenak Frantsesen katixima edo predikuetan ifernua zertako aipu zuen hain ardura... Ardoy SFran 323. Ardura ikusten da munduan gizona, / edo berdin andrea, kaiolatik joana. Xa Odol 286. Gaztiak besta egile, / Ardüra kharrikazale / Astelehen goizan lanilat / Ezin jeikiz aski zalhe... Casve SGrazi 168. Hauek ardura oihan hortan zabiltzan. Etchebarne 49.

v. tbn. Hm 101. Monho 90. Dh 61. JesBih 419. MarIl IX. Jaur 143. AstLas 69. Dv LEd 112. ECocin 7. Bordel 155. Zby RIEV 1908, 763. Elzb Po 192. Elsb Fram 132. Arb Igand 213. CatJauf 62. Etcham 218. Balad 216. Ardüra: Mercy 42. Egiat 225. CatS 97. Xikito 13. Const 21.
azpiadiera-1.1

(Con suf. de comparación).
" Ardurago, arduregi [...] ikhusten dena, ce que l'on voit plus souvent, trop souvent [...]. Arduregi etortzen da, il vient trop souvent" Dv.
Orhit bazinte ardürago hiltziaz eziez biziaren lüzetarzünaz, [...]. Mst I 21, 5. Bat bederak egin dezake, ardurago, nahi duenean. JesBih 445. Halere mintzatu den baino ardurago egon da ixilik. HU Aurp 70. Nago, hain baitzen ona, egarri ginen baino ardurago ez ginuenez hurrupatzen. JE Bur 77.
v. tbn. Ardüregi: Egiat 261.
sense-2
2. (Urt II 483, Ht VocGr, Dv).
(Adj.).Común, frecuente. " Ardura izatea, gauza kostumatua, ordenariozkoa, ardurakoa izatea, [...] ardurako diren gauzak, [...] ardurakoak, komunuak, usatuak " Urt II 483. "Ordinaire" Ht VocGr. " Gauzarik ardurena, la chose la plus ordinaire" Dv.
Deusere arduragorik Kristauen artean, erratea baino, salbamendua dela munduan dugun egitekorik premiatsuena. Dh 279. Zoin dire bertzerenaren zuzen kontra hartzeko moldeak? Ardurenak dire: ohointza, lukhura, sal erospenetako tronperiak. CatJauf 84.
azpisarrera-1
ARDURA-ARDURA. "Très souvent" Dv.
Eta ogi hartzaz, othoi ardura ardura bazka nezazu. Tt Onsa 46. Eta maita eta enplega ardura ardura zure etsai [...] ororen garaitzeko. Tt Arima 48.
azpisarrera-2
ARDURA ETA MAIZ. A menudo, con frecuencia. v. MAIZ ETA ARDURA.
Ar zatzu, bada, gogoan ardura ta maiz batak eta besteak, lurreko txar laburrak utzi ta zeruko andi luzeak billatzeko. Mb IArg I 62.
azpisarrera-3
ARDURA GABERIK. v. arduragabe.
azpisarrera-4
ARDURAKENIK (= ardurako + -en + -ik). Generalmente, por lo general, con más frecuencia, la mayor parte de las veces. v. ARDURENIK.
Hedadura handirekin, gauza horren gañan, ardurakenik egiten diren zunbaitez heben minzaturen nuzu. AR 196s.
azpisarrera-5
ARDURAKO (SP, Urt V 14 y Gram 53, Ht VocGr, Dv, H). Frecuente, continuo, ordinario, habitual, corriente, común. "Continuel" SP. "Ardurako arropa, robe de tous les jours" Ib. "Du commun, d'ordinaire, ardurakoa ou ardurazkoa" Urt Gram 53. "Cibarius panis, etxeko ogia, [...] ardurako ogia, mañadako ogia" Urt V 14. "Vulgaire" Ht VocGr. "Ordinaire, fréquent, journalier. Ardurako janharia" Dv. "Ardurako arropak ebatsi diotzate, on lui a volé les vêtements de travail (qu'il porte tous les jours ouvrables)" Ib. "Le commun, l'ordinaire" H. v. ARDURAZKO.
Periletan begiraillea, ardurako ongi egilea, eta pensamendu onen inspiratzaillea. Mat 293. Bordelen, P. de la Covre, erregeren ardurako inprimatzaillea baithan. Harb ã 1r. Ardurako arropari etzaika zerrenik egiten. Ax 38 (V 24). Aberatsa ere urguillu gerthatzea, komun da, ardurako gauza da. Ib. 190 (V 128). Bada gauza komuna da, eta ardurakoa, oiñak likits izaitea, zeren lurrean baitabiltza. Ib. 190s (V 129). Fabore beregaiñezkoak, ardurakoak baiño handiagoak dituztenak, berehala lehenbiziko ukitzean sentikortzen dira. Ib. 104 (V 70). Iesusen bizitze guzia izan da gurutze eta martirio ardurako bat. SP Imit II 12, 7 (Ch bethiereko). Zeren ez othe da lan handia bethi gogoa idukitzea ardurako zelata batetan finkaturik? SP Phil 369 (He 372 pausurik gabeko). Hau da filosofoen artean dabilan errefin ardurakoa. ES 194. Jainkoaren zerbitzatzeko okasione handiak ez dire maiz gerthatzen, baiñan xumeak ardurako dire eta noiz nahiko. He Phil 385. Zoiñek ez baitute zuretzat errespektu gehiago ardurako ogiarenzat baiño. JesBihD 74. Maiz ethorriko gare zure ikustera, gure bisita ardurakoez arintzeko [...] zure bihotzak aurkhitzen dituen pena eta dolorea. JesBih 248. Hanketarik flako, ephel paparoa; / Hori zuen harrek ardurako tatxa. Gy 5. Ez egon oraino ur hutsa edanez; bainan arno xorta bat har zazu zure urdailaren eta ardurako txarraldien gatik. Dv 1 Tim 5, 23 (Lç eritasun usuakgatik). Maizenik galtzen direla [herriak eta jendaiak] beren ardurako bizimoldeak erortzerat utziz. Arb Igand 45. Zure ardurako lanek uzten dautzueten errepausuaz balia zaitezte. Ib. 175. Ezen ardurako egunetan ere gaizki denaz geroz dantza, zonbatez ez da gaizkiago Jaunaren egun sainduan? Ib. 143. Apheza da Bathaioaren Ministro ardurakoa; bainan behar-orduan nor nahik bathaia dezake eta behar du bathaiatu. CatJauf 106. Othoitzak egun bakhotx ardurako eginbiden sainduki bethetzeko. Ib. 13.
azpisarrerakoSense-5.1
(Uso adverbial).
Oraiko hitzkuntza berri, eta ardurako dabiltzanek [...]. ES 87. Zeina baita [hitzkuntza] bertzetarik hagitz diferenta, eta noizbait Espainia guztian ardurako zebilana, eta hagitz aspaldikoa. Ib. 96.
azpiadiera-1.1
( ardurakotzat ).
Ezen eskuara delarikan Babiloniako dorretik ilkhi ziren hitzkuntza hautuenetarik bat, eta Eskual-Herrian ardurakotzat dabilana, guztiarekin ere egun kausitzen da arbujatua eta mesprezatua. ES 163.
azpisarrera-6
ARDURAN (S ap. A; Dv). Frecuentemente, ordinariamente. "Ordinairement" Dv. "(S, Sal [pero no en VocBN]), frecuentemente" A.
Amoriuak ardüran eztü baragallürik batere ezagützen. "Saepe" . Mst III 5, 4. Gaiza horietan eta beste holako hanitxetan ardüran borogatü izaten da Jinkuaren zerbütxari leiala. Ib. 49,5. Jaiki bortz orenetan, non edo osasun eskasak, edo arduran baino berantago etzan izanak, edo bertze zenbait arrazoin onek eztuen phixka bat berant-arazten. Dh 48. Arduran, ardiesten dugu grazia othoitzaz, eta errezebitzen Sakramenduetan. CatJauf 41. Aldi bakotx aitak, arduran elhe guti zuelarik, ixiltzerik etzuen osaba haren begi xuxenaz. JE Bur 14.
azpisarrera-7
ARDURAXEAGO. Algo más a menudo.
Arduraxiago ere behar nuke, baiñan aumens egunian hiruretan [...] eztut faltarik egiñen. Tt Onsa 47. Eliza orai hurbil ukanen baitute, harat ere arduraxago joanez... JE Bur 105.
azpisarrera-8
ARDURAZKO (SP (sin trad.), Urt Gram 53, Dv A). Frecuente, continuo, común, ordinario. "Du commun, d'ordinaire, ardurakoa ou ardurazkoa" Urt Gram 53. "Fréquent" Dv. v. ARDURAKO.
Belzunzeko eta Meharineko Iaunén eta zenbeit berze ene adiskideren solizitatze ardurazkoak. "Les fréquentes sollicitations" . Dedic * 6v. Halaber bothere-ere eman drauku, gure arimén ardurazko etsaiei deabruari, bekhatuari, haragiari eta munduari garaitzeko. Ins C 3r. Ezen tristizia handia eta tormenta ardurazkoa dudala neure bihotzean. "Continuel torment" . Rom 9, 2. Batzuei gauza ardurazkoak erraten diotzatet, bertzeei irakasten diotzatet goragoak. Ch III 43, 4 (SP gauza arruntenez, Mst gaiza komünak). Halere badire batzuek zeiñak tentazionerik dorpheenak garaitu ondoan erortzen baitire xumeenetan eta ardurazkotan. Ch I 13, 8. Baldin zu egoten zaren elizak ez badire ere izaten ene egonlekhu ardurazkoak, bederen eginen dut ene egoitza zure bihotzean, zeintarik ez bainaiz behin ere athera nahiko. JesBih 231s. Maria Sainduaren loriaz eta handitasunez ziuzten bere solhasik ardurazkoenak. MarIl 113. Ahalka gaiten noizbeit bederen, gure khanbiakortasunaz eta gure hain ardurazko deslejaltasunez. Ib. 111. Erakhusterat eman ditzagun sendimendu horiek ardurazko bihotz altxatzez. Jaur 132.
azpisarrera-9
ARDURENA (Forma de superlativo). Más a menudo, con más frecuencia.
Haren ahotik ardurena entzuten ginuen eletarik bat baitzen hauxe: [...]. HU Aurp 105.
azpisarrera-10
ARDURENEAN (BN-ciz ap. Gte Erd 181), ARDURANEAN (BN-ciz-arb ap. Gte Erd 181). Por lo general, la mayor parte de las veces. "Arduranean arratsalderekin gertatzen da enterramendia (BN-ciz-arb), ardurenean ibaikoitzetan jiten duxu (BN-ciz)" Gte Erd 181 (junto a geienetan, jeneralean, usaian, etc., de otras zonas). v. ARDURENIK.
[...] italiano, español kontsuletarik badu edozoin frantsesek argi eta laguntza gehiago, bere herritar aitzinekoetarik baino, hain baitira hok ardurenean fluxak. JE Ber 72. Alta ait-amek egin ahala lanean arrarazten zituzten. Denbora huts guti zuten ardurenean. JEtchep 16. Meza goizean emanik (ardurenean Andredena Mariaren Elizan), katixima egiten zuen. Ardoy SFran 160. Eta familia bizi zitaken Iruñetik hurbil ardurenean segurik, ezen ikusten dugu Johan gazteak eskolak egin zituela lehenik Tafallan, gero Iruñen. "Au moins habituellement" . Ib. 44. Ardurenian erraten tuzte / bertzek egin bekatuak. Mattin 71. Borda hortan egoiten ziren ardurenean bi mutiko gazte. Etchebarne 57.
v. tbn. Gazte 1958 (mayo), 1 (ap. DRA).
azpisarrera-11
ARDURENEKO (Adnom. de ardurenean).
Iriarte ixildu zenetik, Mattin izan da ene ardureneko laguna, edo kontrarioa? Noiz nola! Xa Odol 49. Zubikoa aldiz, doi doia ikustez nuen ezagutzen, nahiz etzen hemendik urrun bizi, Banka zuenaz geroz bere ardureneko bilgia. Ib. 43.
azpisarrera-12
ARDURENETIK. Generalmente, por lo general, con más frecuencia, la mayor parte de las veces. v. ARDURENIK.
Goiztiarra zen biziki. Goiz guziez, ahal zueno, lau orenetako jaikia; bere otoitz, mezak eta oro emanik, lan puska bat egina zuen, ardurenetik letra multzo bat. HU Aurp 123.
azpisarrera-13
ARDURENIK ( (Dv)). Generalmente, por lo general, con más frecuencia, la mayor parte de las veces. "Ardurenik ikhusten dena, ce que l'on voit [...] le plus souvent" Dv. v. ARDURENEAN, ARDURENETIK, ARDURENA, ARDURAKENIK.
Examina etzazu faltak eta inperfekzioniak zointara baitzira gehiago emana eta inklinatia. , eta erori ahal baitzinate ardurenik. Tt Arima15. Ardürenik Jinkoak bekhatü maradikatü haur gaztigatzen dü bere azote garratzenez. Bp I 97. Zoin da ardürenik Abariziak kausatzen dien bekatü haundia? CatLan 114. Gogua eman dezagün ardürenik egiten tügün falter. UskLiB 12. Gabiltza tristeak! / Elgarrentzat beldurka. [...] Ardurenik halere, / Mairuak iduri, / Eman gabe batere / Kondu arimari. In Michel LPB 345. Sorhoak edo phentzeak ardurenik egiten dira zolagunetan. Dv Lab 101. Haurrer sori den gisa batez ardürenik minzo da bere dizipülier. CatS VI. Debruek bezala, zenbait aldiz agerian, eta ardurenik izilka, ilhunbetan, gau inharak iduri dutela... Elsb Fram 182. Nik bezen ongi badakikezue, ardurenik mozkor ikusten direla eske dabiltzan batzu. HU Zez 203. Ikhus ditzagun ardurenik Jainkoa ofentsa-arazten daukuten okasioneak. CatJauf 1. Ardurenik zorigaitzez apezari adituko diozu: hetskik begiak eta lokhar hadi Elizaren altzoan! JE Bur 55s. Baina iguzki beroak zer dakar ardurenik? Idortea. Ib. 84. Gau egunak nolako dira? on ala tzar? / Ardurenik zer dugu? irri ala nigar? Ox 70. Ala ere eri-handiturik bai daude eta ezagutzak argi, on litzeke [...]. Ardurenik, laster aski eldu zeie iltzeko ordua. FIr 187. Gizoner gorde izan dut bainan nola gordeko dut Zuri / ardurenik zer izaiten duen ene gogoak hazkurri? Xa Odol 265.
v. tbn. Zub 122.
ardura
<< 1 ardura 0 / 0 argal >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper