Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

327 emaitza jaiki bilaketarentzat

Sarrera buruan (22)


Sarrera osoan (305)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
saihets.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado al Norte desde finales del s. XVI y al Sur desde mediados del XVIII. La forma mejor documentada es sai(h)ets, con aspiración al Norte y sin ella al Sur. Hay tbn. sahets en textos septentrionales no suletinos (siendo la forma dominante en ellos durante los ss. XIX y XX), y saets en Bordel, F. Irigaray y Zubiri (en los dos últimos junto a sahets ). En el caso de ambas variantes (saihets y sahets ), hay muchos autores que alternan las formas aspiradas con las no aspiradas (Haraneder, Pouvreau, Zubiri...). La forma saiats se encuentra en CrIc (17), Apaolaza, D. Aguirre, JanEd II y Erkiaga (en este último junto a saiets ), y saietz en Haraneder (junto a sai(h)ets y sahets ), Añibarro, Zavala, EAEg, ArgiDL y Kirikiño (en estos dos últimos tbn. saiets ). Hay además seihets en Leiçarraga; saijets en fray Bartolomé; zaiyatz en Iturzaeta, y saits en J.A. Irazusta. En DFrec hay 10 ejs. de saihets y 2 de sahets.
sense-1
I . (Sust.).
azpiadiera-1.1
1. (L, BN, S; SP, Arch VocGr , Gèze, Dv (S), H; saie- V, G, AN, Sal; SP, Ht VocGr, Lar, , Dv (G), H, VocB ), sahets (L, BN, S; Volt 67 <zahetza>, Deen I 125, Urt I 403, Ht VocGr 342, Lecl, Arch VocGr 188, VocBN , Dv, H (L); sae- B, Sal), saiats (V, AN), saigets (S), saits (AN, BN-baig), saietz, saijetz (Dv (V)). Ref.: A (saiets, saets, saiats, saigets, saits); Lrq.
Costado, lado, parte lateral. "Costado" Lar. "Flanco" Ib. "Bordo, lado de navío, saietsa, aldamena " Ib. " Alderdia, sahetsa, le côté" Arch VocGr 188. "Partie latérale d'un objet. Etxearen, mahainaren ezkerreko, eskuineko, gibeleko sahetsa, le côté gauche, droit, de derrière de la maison, de la table. Mendiaren saihetsa, le versant, le flanc de la montagne" H. " Saiats (V-ger), costado de la lancha" A.
Saihetsetan laguna / ikusteaz gehiago penatzen da erthuna. EZ Man I 101. Gathabute aberatsa! / Ikhusten tuk dolutan / nola dauden aingeruak / hire saihets gustietan. 83. Zurubi haren bi sahetsek errepresentatzen darokute, batek othoitza [...] eta bertzeak sakramenduen bertutea. He Phil 9 (SP 9 saiets). Itsas bazterretik urruti dabillen aldian, aize bizi-aserretuak urratzen diozka gañeko oial-egoak, zur luzeak edo mastak; botatzen dute saiets gañera, gainbera ta batetik bestera dabilzan bagak. Mb IArg I 199. Egurrezko itxolari saiets guzietatik su ta su. Mb IArg II 313. Jesusen bi saihetsetan gurutzefikatu zituzten. Lg II 280 (cf. infra SAIHETSEAN). Erdian zian jarri bere emazte maitia ta saihetsetan bi haur gaixoak. Egiat 161. Üngürü-üngürü dabila, galdü gabe bere bidia, lürbola üngüraria; saihets bat bethi egünargian, beste bat ülhünitzalian. Chaho AztiB 10. Zure saihetsetan krüzifikatü ziren uhuinetarik bata. UskLiB 41. Buztana ere badabillka, bi sahetsetan aldizka. Gy 301. [Gaznari] eskia igaran behar zaio gañetik, petik eta saihetsetarik. Ip Dial 89 (Dv saihetsetarik; It ertzetatik, Ur albuetatik). Munduari lau saietsetatik su emanik. Bv AsL 164. Ezker eta eskuin, saihets bakhotxean, bottoin ttiki bat. Elzb PAd 6. Yaun Erretora ethorri zen, bi bikarioak bere sahetsetan. Elsb Fram 139. Barnia oro, gaina, pea, eta saihetsak, marbre baliusez estalia da. Ip Hil 99. Plazaren sahetsetan diren harrizko alkietan. JE Bur 139s. Galtza edo pantalon xuriak, sahetsak xingola eta kuxkulaz beteak gainetik beheraino. Zub 115. Aldarea dena altzeiruz, sahetsetako bi paretak dena marbrez. Ib. 60. Bi saietsetan bi zizku ditu, / pilotak an gordetzeko. "En cada costado" . Or Eus 420. Txairo urratzen zun muturraz ugiñen saiets urdiña, ibilli-ala. TAg Uzt 134. Ontziak ikustatzean bildegi edo saietzak marruskatu bear badira. "Costados" . EAEg29-4-1937, 1585. Juradoko errikoskorraren saitsa, Kurití, aukeratu zuan Kolonbiara gauzak sartzeko. JAIraz Bizia 74. Ontziaren beste saitsean kaia. Ib. 34. Lodi datozkion saiets-adarrak eta sardetzera dijoazenak, lenbaitlen kendu. Munita 86. Zutabeok txirrika bat zuten buru-alboan soka saiets batetik bestera erabiltzeko. Etxde JJ 204. Etsaiak bi lerrotan emaiten dira bisian-bis tauladan, bizkarrez sahets-bazterreri. Lf in Casve SGrazi 13. Ipurdia ta saietsak, gora luzean metroren bat inguru. Goiaz, prankoz zabalagoa [ontzia] . JAzpiroz 113. Kaperaren sahetsari bizkarrez dagoen plaza. Larre ArtzainE 222.
azpiadiera-1.1.1
(H; saie- AN-5vill-ulz, B; H), sahets (H), seihets (H, A), saiats, saietz, saijets, saits (AN-larr). Ref.: Echaide Nav 138-139; Gte Erd 270; Izeta BHizt2 (saiets). Costado (parte del cuerpo). "Côté, partie droite ou gauche du corps de l'aisselle à la hanche [...]. Par ext., tout le côté droit ou gauche. Iaunaren aingeru bat heldu da eta iorik Piarres sahetsean iratzartzen du, [...] et le frappant sur le côté, il le réveilla" H. " Saiets ortan artu zuen kaska " Izeta BHizt2. .
Haur erran zuenean, erakuts zietzén eskuak eta bere seihetsa. Io 20, 20 (He, Dv, Leon sahets, LE, Ol, Or, Ker, EvS, BiblE sai(h)ets). Lanzak erdiratu zuen saihets iustuarena. EZ Noel 100 (v. tbn. en contexto similar Arg DevB 178 y Bp II 51; saiets Ir YKBiz 509). Kontenplatzea asko duzu / Seme Jaunaren sahetsa; / hunen odola pisa zazu. 141. Ura ikhustean, orhoituko zare haren saihets sakratutik ilkhi zen uraz. He Gudu 135. Begiz egia au ikusteko, saietsa idikierazo, ta amorezko biotz bizarro ori erdi bi egiñik, [...] arkitu zan. Cb Eg III 330. Erori aiz irugarrenez gure eskuetan, / burnia izango dek ire saietsetan. Mg in VMg 100. Begira zaiezu, eskergabea, nere esku-oñetan eta saietsean arkitzen diran siñale oei. AA III 461. Atera eutsan Jaungoikuak saijetseko azur bat. fB Ic I 13. Buztanaz saihetsak ditu joiten. Arch Fab 103. Utzak ene sahets noblearen miña, / den nahi bezaiñ samiña, / denborarekiñ hixtera. Gy 214. Zenbeit aldiz nahi du altxatu lurretik, / hertzea dariola sahets idekitik. Hb Esk 222. San Pedrori ondora joan zitzaion eta saietsean jota, esnatu zuen. Lard 503. Lantz-ukhaldiaz zure sahetsa eta bihotzeko athea idekiak izan zaitezen nahi izatu duzu. Dv LEd 92 (Cb Eg II 46 kostadu). Igarotzen zion gorputza lantza batek sarturik burutik beraño; beste lantzak saietsetik saietsera. Bv AsL 106. Gizona han dago xutik, lepoa goiti bihurtua, bi esku-muturrak bi sahetsen gainean landatuak. HU Zez 57. Eztakit ukalondua edo ardatza dan saietsetik sartu nai dirazuna. Iraola 20.
( s. XX.) Bizkarra eta sahetsak azal lodi batek gordetzen daizko. JE Bur 13. Neuk saietsok berotuko dauskadaz. Kk Ab I 33 (42 saietzetik). Kristoren saietsetako ura, garbitu nazazu. ArgiDL 49. Nik ere, Manez, sahets huntan, gerruntzian, min haundia diat. Zub 43. Gerria mako, saiets bat labur, / sudurra soillik luzea. "Costado" . Or Eus 88. Buru-ukaldika erasoko dio zekorrak amari. Nork esan ez, aren erasoak ikuski, buruaz saiets-azpia zulatu bear ez dionik? TAg Uzt 25. Gurutzetu-antzo, / saiets-esku-oñak iltzeztuak dauzko. SMitx Aranz 144. Soñu bat eztarritik atera zitzaion eta saits batera zerraldo erori zan. JAIraz Bizia 89. Tiroa ezkerreko saietsetik biotzeraño sartu zitzaion. Etxde JJ 153. Mokor-aldean eta saiets-ondoan bere, ezarten eutsan eskua gozaro, jaustea eragotzi nairik. Erkiag BatB 76. Saietsetako miña egiteraño egon giñan gu parrez aiei begira. Salav 103. Jainko besoak, / barka egoak, / zabalik daude nere gain. / Noan saiets idikira! NEtx LBB 275. [Zezenak] bere saiets zuriz iakintu guriak lorrinduz. Ibiñ Virgil 49.

v. tbn. Mat 214. Harb 311. CatLav 39 (V 27). Lar SermAzc 51. Lg II 94. It Fab 217 (saie-). AB AmaE 449 (saie-). Inza Azalp 71 (saie-). Tx B I 43 (saie-). Zait Sof 195 (saie-). Sahets: Monho 128. Hb Egia 151. Zby RIEV 1908, 206. Saietz: Zav Fab RIEV 1909, 20.
azpiadiera-1.1.2
(H (+ saie-)).
Aspecto, perspectiva, ángulo, lado. "Côté, aspect sous lequel on considère une chose. Ezagut ezazu zein den zure saietsik argalena (AA CCErac)" H. " Saihets hortarik arrazoin duzu, à ce point de vue, vous avez raison" Lh.
Ark erakústen dizkitzu gai aundi onén saiéts guztiak. Lar, carta a Mb 277. Orra zer kaltea Jangoikoaren esana egiten ez duenak saiets onetatik izaten duena. Mb IArg I 162. Demagun, gertatzen danari saiets guzietatik begiraturik, bai dala biderik asko aurra ixilik ipintzeko borten etxean. AA II 74. Zuk aitortu bear dezu egiñ dezun utsegitea bere saiets edo zirkunstanziakin. AA III 528. Gaizkiñ aidurrak animari saietsik argalenetik eraso, eta gaiztakerian lengo azkarri edo len baño areago neskatxa egiñ zuen. Arr May 179. Orduko egunetako gertaerai ta saietsai begiratzearekin. Or SCruz 9. Arlo baten saiets xeenak alderen alde aztertu oi zituen. Zait Plat 87. Jainkoaren auzi au, aitzin-gibel askokoa da, eta saiets guztietatik eldu nai izan diot. Vill Jaink 9.
azpiadiera-1.1.3
(Como segundo miembro de comp.).
Pilota, berek ez dakitelarik nola, bihurtzen dute aldi bakotx ostatu sahetsari. JE Bur 27. Uretan edo urertzeko basatan, txalopa saiats, gabarra zati, soka ustel, kate zar ta aingura ordoituak. Ag G 215s. Ezpañak more, sudur-sahetsak ats-artzean igitzen eta ziztu zintzurretik. FIr 192. Matel-ezurrak hertsiak, buru-sahetsak zabalak, kopeta nasaia... Zub 47. Karrika sahetsetan ba ziren zilo batzu. Ib. 90. Etxe-sahets baten arraildura baizik ez da orai ezagun. JE Ber 13. Galtza-sahets eta maipuliseko esku-muthurrak gorriz galonatuak. Ib. 58. Muturrez ugin-saietsak urratuz zijoakien ordurako bidera ontzitxo bat. TAg Uzt 40. Lau alderdietan bardin bardiñik, arri laban egokiak ditue, aska-saietsok polito polito izanik aldapatxu edo pikea, joteko oso aukerara jarriak. Erkiag Arran 134.
azpiadiera-1.1.4
Lado (del camino).
Erregebidearen bertze sahetsari luzatzen da laborari-etxe handisko bat. JE Ber 25.
azpiadiera-1.1.5
Belar aundia ta belar zailla / erdi ta saiets arturik. "Computando la hierba mayor y la más difícil, mitad y extremidades". Or Eus 303.
azpiadiera-1.2
2. (saie- V-gip, G-to-nav; Lar, Añ), sahets (H), saietz (V-gip), seietz (V-ple; seies V-ple), seiatz (V-ple), saijets, saiyats. Ref.: Iz Als y To (saietsa), ArOñ (saietz); Etxba Eib (sayetza); Holmer ApuntV (seietz, seies, seiatz); Elexp Berg (saiets). Costilla. " Sahets bat haustea, casser une côte" H (s.v. saihetsa). " Makillaka, saietzak ausi detsez gizajuari " Etxba Eib. .
Iainkoak emaztea athera du lehenbiziko gizonaren bihotzaren hurbilleneko saietsetik. SP Phil 395 (He 399 saietzetik). Ez eban Jangoikoak formau edo egin Adanen oñerik Eva, [...] ezpada saiyatserik, a(l)borik, biyotzen ondorik. Zuzaeta 135. Sartu zion arzaiak burni zorrotz bat saietsen artean ta larga zuen illik. VMg 52. Beeratu egijozu umiari iduna gaztetan, ta domau egijozuz saijetsak, txikija dan artian, deskuiduan gogortu ez dedin. fB Ic I app. 1. Ogeitxo bat makilla, ainbeste urtean, / gitxienez eutsazan, bringau bizkarrean, / pagaurik beti ondo Martaren saietsak. AB AmaE 237. Damugarria da, tiroak saiatsetan jo zuan bezela ez jotea garuñetan! Apaol 53. Bere zaiyatzagaz egin eban lenengo emakumea. Itz Azald 28. Astuak, ostiko-urtika asitta, beinguan lur jo erazo eutsan, eta tanketekuaz saiets bat apurtu yakon gure mutillari. Otx 178. Bakoitzak apaltzen du âl dezakenetik, / ez da palta aulenean saiets ta azpizunik. "Costilla" . Or Eus 144. Hau da nire harma / poteretsuena: / saihets-artean dudan arbuio sakona. Arti MaldaB 219. [Zekorra] toki ondo itxian uzten dute saiets artean elar eta ispillu abar-ezeak ipiñirik. Ibiñ Virgil 113. Orrenbestez ase gabe, saiets-gaiñetan zutitu zitzaion eta anka-kolpeka jorratu zizkion saiets-ezur guziak. "Encima de las costillas" . Berron Kijote 180. Aren saietsaz emakumea [egin] . Ayesta 133.
azpiadiera-1.2.1
Costilla, pareja, compañero. Cf. infra SAIHETSA GALDU.
Boztuko naiz ni zurekin / zu harturik geriza: / ene animak zu zaitu, / bere saihets bortitza. Hm 89. Aitziñetik behar dela, sahets ona hautatu, / utzirik gazte deboxa, gazte prestua hartu. Gy 104. Hau zer da? Alhargun duta andrea? / Ordu berean da agertzen haren sahets tendrea, / estalki luze batean gorphutza trozatua. Ib. 103.
azpiadiera-1.2.2
(saie- V-gip ap. Elexp Berg), saiats (V-gip ap. Iz ArOñ (+ -atz)), seiets (AN-araq ap. Satr VocP). Maderos laterales de un carro, una barrica, una cesta... "Los palos verticales del seto del carro" Iz ArOñ. "Seiets, maderos laterales de un carro" Satr VocP. "2. Duela. 3. Tresna baten soporteak? zerenak?" Elexp Berg.
Trenentzako lerrobiko burdiñari luzeak, erroak lurrean erdi sartuak, zearka saiets amaitu eziñak bai liran. Erkiag BatB 119. Antxe bertan ere saskiari, bere saietsak agerian dituala, azkeneko ikutuak ematen. Garm EskL I 52. Zaldi karro zabal sahets gabea. Larre ArtzainE 109.
azpiadiera-1.2.3
Ateratzen duan soñuarekin badirudi neri min eman bearrean oeak berak saietsetan min artzen duala. Anab Usauri 32.
azpiadiera-1.3
3. " Saiets ona, bon second [='ayudante'?]" SP.
azpiadiera-1.4
4. saets, saiats (AN-ulz ap. A Apend). "Ladera" A Apend.
Pendoitz beltz eta izigarri heietan hain dira xut saetsak, nun gainari so-iteko buria arrunti goititu behar da. Zub 118.
azpiadiera-1.5
5. "(BN, S; Foix), parapet. Zubi saihetsak ereman zituen uhaldiak, l'inondation entraîna le parapet" Lh.
azpiadiera-1.6
6. Rincón.
Ikasleak bezain argal ba dakizu naizena, / emaidazu, saiets ortan esertzeko baimena. Or Poem 539. Aphur bat egonen zira zu ere sahets hortan. Larz Senper 88.
sense-2
II . (Tema nudo usado como posposición, tras gen.).
azpiadiera-2.1
Al lado de, junto a.
Nere saiets igarotzean / agur doi doi bat esango. "Por junto a mí" . Or Eus 86.
azpisarrera-1
SAIHESDUN.
Eskutaturik dudan burni-orizko saiets-dun kutxa eskuetan ekarki. 'La urna de paredes broncíneas' . Zait Sof 14.
azpisarrera-2
SAIHETSA GALDU. "Gaisoak sahetsa galdu du (Sc), el pobre se ha enviudado, ha perdido a su costilla" A.
azpisarrera-3
SAIHETS-ALDE. Costado.
Gorpu ilaren eskoako saietz-aldea lantzeagaz ebagia ta zulatua izan tzan. EL2 222. Asto bat bizkarra ta saietsaldiak aragi bizittan eukazana. Otx 17. Ezker-joeraz, saiets-aldea / biurtu zaio gogorra. "Costado" . Or Eus 346. Mutillak, bizkar, sama eta buruan eta saiets-aldeetan sekulako joak eta igortziak egiten eutsazan. Erkiag BatB 82. Etxearen saiats aldera beste ate bat. Ib. 156. An bularrean, ezkerreko saiets aldera, min zorrotz bat jarri zaio. NEtx LBB 108. Urarri borobil batek jo zuan saiets-aldean ta saiets-ezur bi zanpatu zizkion. Berron Kijote 201.
azpisarrera-4
SAIHETS-ANTZA. De costado, de lado.
Nor bere alkietan saiets-antza jarri, / luzatzeko tokia besoari utzi. "Un tanto de costado" . Or Eus 115.
azpisarrera-5
SAIHETS-ANTZEAN. De refilón, de pasada.
Gai oekin batean, saiets-antzean bezala estetikako zenbait xeetasun ukitzen ba'ditut ere, oraingoz ez dut lan osoa egin-betarik. Or EG 1950 (11-12), 60.
azpisarrera-6
SAIHETS-ARTEKO. "Intercostal, saietsartekoa" Lar.
azpisarrera-7
SAIHETS HARTU.
Basahüntzek deizie aisa / han saihets hartü gaiñetik. 'Vous ont facilement evités' . Casve SGrazi 102.
azpisarrera-8
SAIHETS-ATE.
Istegi bateko saiets-atetik kanpora irten zuan. "Puerta falsa" . Berron Kijote 41.
azpisarrera-9
SAIHETS-BARREN. Parte baja de las costillas.
Onen laguna zutitzen asi zanean, egundoko ostikoa eroan oroen zioken saiets barrenetan. Ataño TxanKan 251.
azpisarrera-10
SAIHETS BAT HAUTSI. v. HANKA HAUTSI, SAIHETS-HEZURRA HAUTSI (s.v. saihets-hezur). a) "Saiats bat ausi (V-ger-ple-m-gip), anunciar una proclama de matrimonio" A. b) "(AN-ulz), perder la castidad" A.
azpisarrera-11
SAIHETS-BIHURRIKA. Retorciéndose, dando vueltas.
Basakatua ollotegira saiets-biurrika urreratu oi danez. TAg GaGo 4. Zalko jarri nai zitzaizkion mutilkoak bizkarrean abere gazteari; baña sa]s[iets-biurrika ta ostikoka erasotzen zien arek. TAg Uzt 241.
azpisarrera-12
SAIHETSEAN (H; saie- Sal ap. A Apend; H; sahetsean VocBN, H). a) Al lado. "Sahetsian, à côté" VocBN. "Saietsean, cerca" A Apend.
Emaxurtx izanen gare / munduko bizitzean, / etzaitugunaz geroztik / izanen saihetsean. EZ Noel 115. Otsoa lagun duanean, al baihu hora saihetsean. 'Le chien à ton côté' . O Pr 384 (v. tbn. el mismo ej. en Arb Igand 22 sahetsean). Iauna duke saihetsean, / haiñak bere kidetzat. Arg DevB 133. Caraboneko entradako leihorra Oliereraiñokoa leihor arrasoa da, Olierik urruitidañikan egiten du saihetzean Irlak balitu bezala. INav 101. Ehait nahi ikhusi / deus ere gatik saihetsian, / adarrak nahi deitzat egin, / uxa bat luze borontian. AstLas 52. Halako emaztia nurk sofri saihetzin. Etch 110. Plañu, deiadarka hasi zitzaion sahetsean. Gy 148. Har nezazu sahetsian, bizi naizeno munduian. ChantP 14. Berekin ditu, sahetsean, alabak. JE Ber 38. Itzal aundiko Beltxa zeukan saietsean. "A su costado" . Or Eus 370. Bertaratzen zijoala saitsean agertu zan emakume bat aurra besoetan zuala. JAIraz Bizia 65. Bere balisa handia sahetsean zuen, ontsa bethea. JEtchep 79. Anartean, ez diat, emazterik sahetsean nahi ere nardagailu! Larz Iru 110. Gau eta egun nahi zaitut sahetsean. Xa Odol 298. Ala ari zan egur batekin, eta ni eskupetarekin saietsean. JAzpiroz 139.
azpisarrerakoSense-12.1

( saie- Sal ap. A; sahetsean BN-arb ap. Gte Erd 250).
(Precedido de gen.; el sintagma nominal puede ir tbn. en caso absoluto indet. en el caso de que haga ref. a algo no animado y no lleve ningún adjetivo a su derecha).Al lado (de). " Jaun korren saietsean exer zite (Sal), colóquese usted al lado de ese señor" A. " Ene sahetsean jarri zen (BN-arb)" Gte Erd 250.
Ifernu saihetsean da Linboaren lekhua. EZ Man I 127. Abarrots handia egin zen / thonbaren saihetzean. EZ Noel 105. Ezpata baitzian bere saihetsian, idokirik eta buluzirik bere magiñatik, eta bere furrebotik, hora hil zian. Tt Onsa 81. Zoñek Jinkoaren saihetsian paradüsian dadükazün eretzetik, ene izate güzia ezagützen baitüzü. Bp I 129. Bilkhüretan plazatüren edo ezariren dira prioriaren saihetsian. Mercy 39. Aitak ta amak zütielarik aldizka haurrak ekharten; hen saihetsian zen Andres de Baze, pilotia banderaren ekharle. Egiat 158. Plazatürik ezari / besten saihetsian. Xarlem 665. Txakurkumeak / jaio diranean, / ama oi dan bezala / oien saietsean. It Fab 178. Etsaia agertzen da bide sahetsean. Gy 8. Juan Jesusen saietsean zetzan. Lard 440. Zergada irauli horren saietsean, bi edo hiru urhats urrunago, bertze zerrenda bat atheratzen duzu. Dv Lab 329. Irugarren Napoleon / jarri zen Frantzian [...] / Jaunak plaza baleza / bere saetsian! Bordel 159. Lege horiez kanpo eta hoikien sahetsean, berari zaiona egin dezake. Lap 39 (V 22). Zure Seme Dibinoaren saihetsian erregina jarririk zira. Ip Hil 215.
( s. XX.) Ama etxe sahetsean jarria, itzalean. JE Bur 17. Aphezpiku berria, kontsekratzailearen sahetsean da. Lander EEs 1916, 61. Kurutze gorriko bandera ttipi bat ikusi nuen bide sahetsean. StPierre 17. Zuloaga pillotariya / ene saiatsian. JanEd II 72. Galilean bostetan eun lagun bildurik zeudenean, baita Genesaretko itxas baztarrean eta Olibeteko mendi saietsean ere. Inza Azalp 76. Hirugarren athorra hura han du, harmairuan, xarparen sahetsean. Barb Sup 40. Oliteko gaztelu-yauregia eraiki zuten erregeek oin haundi baten saetsian. Zub 82. Gure sahetsean, gutarik hurbil-hurbila, errekako ura gurekin batean badoa. JE Ber 40. Huna erregebide-sahetsean, etxe bat dena leiho. Ib. 41. Kaiman larruk eta abar kaian bere [ontziaren] saitsean pillatuta. JAIraz Bizia 15. Elizatik hilherrietarat eta gero berriz etxerat amaren sahetsean ibiliak ziren. JEtchep 58. Gero ere kanta dezadan lagun horren sahetsean. Xa Odol 337. Baziren [...], iturriaren sahetsean, lehenagoko burdin-harri harrobiak. Larre ArtzainE 38.
azpiadiera-1.1
(Con determinantes).
Donzeilla saindua, zeure saihets sakratuan gerizatua bethi eduki nazazu. Harb 96.
(Precedido de sintagma nominal con suf. -ko).
Benta-etxeko saietsean zegon istegi aundi batean. "A un lado de la venta". Berron Kijote 53.
b) En el costado.
Hau dabila botheretsu, / saihetsean ezpata. Hm 50. Ezpata sahetsean, puñala gerrian. Laph 29. Kutxa zarra [...] bereala eskuratu yatan eta saietsean zulo eder bat egin neutson. Or Tormes 51. Gerrian zetazko gerriko gorri bat, floka haundi batekin sahetsian. Zub 115. Arkak bazituen ehun eta berrogoita hamar metra luze [...], gainean leiho bat, sahetsean athea. Zerb IxtS 13. Zamari zahar handi baten bizkarrian horra zen; arma bazian saihetsian, eskietan ardilhezko esku-mantxu eli bat. Mde Pr 122.
azpisarrera-13
SAIHETSEAN EMAN. Comparar.
Zeru ederraren, itsaso zabal eta mendi handien sahetsean emanez, zer daiteke gizona, haren gorphutzari xoilki behatzen badugu? Lap 3 (V 4).
azpisarrera-14
SAIHETSEAN UTZI. Dejar de lado, dejar a un lado.
Gaizki-azi batzuk giñake Iainkoa agoan itzarekin saietsean utziko bagenu. Or QA 155.
azpisarrera-15
SAIHETS EGIN. "Pencher, faire pencher sur un côté" H (s.v. saiheskatzea).
azpisarrera-16
SAIHETSEKO (sahetseko Dv; saitseko AN?, BN-baig? ap. A). Del costado; lateral; de al lado. "Sahetseko, qui appartient au côté, aux côtés, qui est tout à côté. Sahetseko mamiak, les chairs du côté" Dv. "Saitseko atea, puerta lateral" A.
Seztan amabi orenetan / zintuzten gurutzatu / eta saihetseko ohoiñ / bien pare iuiatu. EZ Noel 100. Heriotzea eta saihetseko dardo kolpea. Harb 52. Iesus eztiaren saietzeko zaurian. SP Phil 125 (v. tbn. saietzeko zauri en ArgiDL 102; saihetseko zauri en Dv LEd 1). Argana joan ta kendu zion saietseko ezpata ta ezpatarekin burua. Mb IArg I 349. Jesus aldareen gainean zena ahantzirik, sahetsekoekin solhasean egon zarela. Brtc 244. Beste batzuek gogoz, eta pensamentuz joaten dira Jesu-Kristoren saietseko llagara. AA III 326. Nere beatza an eta eskua saietseko idikian sartzen ez baditut, sinistuko ez det. Lard 474. Frantzian, maizenik segurik, plekariak sahetseko paretarik gabe artzen dire. Zby RIEV 1908, 85. Bainan norat joan zauku Kattalin? Sahetseko barne batetarik: Heldu, heldu berehala. Barb Sup 115. Agortua du bihotza, / sahetseko saki gaitza / guk diogu barna egin. Ox 80. Oatzetik jaiki eta poliki-poliki saetseko ormari urbildua. FIr 139. Sahetseko mendien itzalak eta izarretarikako argi xuriak. JE Ber 95. Krakateko lazkarra egin zun ontziak indarraren iraduari erantzunaz; saietseko olak zartatu zitzaizkola zirudin. TAg Uzt 230. Ander, atzekoaldeko gela batean eta Andoni esker saitzeko beste batean. JAIraz Bizia 19. Kristoren saietseko ura garbi nazazu. MAtx Gazt 98. Sahetseko aldaxkak bere gisa utzirik. Larz Senper 80. Ixtaño bat egonen zira othoi sahetseko salan. Ib. 84.
azpisarrerakoSense-16.1
(Precedido de sintagma nominal con suf. gen.)De (mi, tu, su...) lado. " Ene sahetseko gizona, l'homme qui est à mon côté" Dv.
Zuek zaituztegu guarda geure saihetsekoak, zuek Iaunaren aldera geure arartekoak. EZ Noel 158. Ene illoba prestua, baldin hura hautatzen baduzu zure saihetseko lagun. SP Phil b 1r. Begiradi elhekan aritzetik hire saihetsekuekin. Arch Gram 56s. Aditzen dut ene sahetseko apezñoa, han balitz bezala izaitez. JE Ber 58. Gure saietseko piñudi batera allegatu ziranean. Alkain 132.
azpiadiera-1.1
Magdalena izena duan ibaiaren saitseko putzu zabal batean. JAIraz Bizia 25.
azpisarrera-17
SAIHETSEKO MIN. Pleuresía.
Joaten da izerditurik bere etxera, edaten du ugari ur otza, arrapatzen du saietzeko miñ batek. Itz Berb I 73 (en la vers. vizcaína alboko min).
azpisarrerakoSense-17.1
Batek buruko miña zeukala, besteak ankekoa edo saietsekoa.Alkain 135.
azpisarrera-18
SAIHETSEKO PUNTA. v. SAIHETS-PUNTA.
azpisarrera-19
SAIHETSERA.
a) (Ir, venir, etc.) al lado.
Gero deitzen tu deabru gaixtoak saihetsera / berak ezin akhabatu bizia fiñatzera. EZ Man I 112. Batek esaten dio / saietsera joanik. It Fab 117. Saihetsila gizonik eztüt nik hartüko / hobe beita egonik gabe sekülako. Xikito 8. Emazteki hartako ikasi batzuek zoin zoini jatekoak zerakarguten sahetsera. JE Bur 131. Biltzen dut besotik ene laguna sahetserat. JE Ber 51. Guk ezertxo ikusi gabe, saietsera sartu zitzaizkigun. Alkain 152.
(Precedido de gen.).
Ekharri izan zen haren saietsera eta haren espos egin zen. SP Phil 188. Era onetan Jesu-Kristoren saietsera joatea. AA III 327. Eta ikusten zuelarik pikuarbole bat bideondoan, urrandu zinuen aren saetseala. Samper Mt 21, 19. Zerura begiak jasoaz egin nuan azkeneko alegiña, eta ozta ozta eldu nintzan txaluparen saiatsera. Apaol 57s.
b) Al lado, hacia un lado.
Badira lan batzuk eta obra batzuk, aitzinerat, gibelerat, saihetserat edo norat nahi den beha dagoela eginagatik, ezpaita antsia. Ax 468 (V 304). Behin ere makhurtu gabe, saihetserat ere aldaratu gabe. Ib. 454 (V 296). Amen batez pasaturen ditu bide luzeenak / gora, behera, saihetsera, eskuiñ ezker direnak. EZ Man I 135. Baratxe lebilke saietsera behatu gabe. SP Phil 110 (He 112 saietsetarat). Uzten zuen emakume irritsua aragi zainildua laztan ziezon, bere buruari gogor eginaz andregaia saietsera ez bultzatzekotz. Mde HaurB 37. Itzul eta iraul, gibelera, saietsera, aintzinera, guzia zaio gogor. "In latera". Or Aitork 152.
azpisarrera-20
SAIHETSERA EGIN. Hacer a un lado, dejar de lado.
Hala egiten baduzu jendea saihetsera, billduko zaitzu fabore premian eskatzera. EZ Eliç 307.
azpisarrera-21
SAIHETSERA UTZI. Dejar a un lado.
Lege horiek kanbia eta muda detzazkela, berak hala nahi badu edo hobeki erraiteko, denbora batentzat, sahetserat utz detzazkela. Lap 38s (V 21). Fede katolikoa ezagutu eta pratikatu ondoan, sahetserat utzi eta arbuiatu dutenak. Ib. 374 (V 171).
azpisarrera-22
SAIHETS-HERRI. Pueblo vecino.
Saiets-errien mende ez izanik, / biurtzen ziran etxera. "Pueblos vecinos" . Or Eus 204.
azpisarrera-23
SAIHETSETAKO. Costalazo, costalada. "Nik artu juat saietsetakua manibelakin" Elexp Berg.
azpisarrera-24
SAIHETSETIK (sahetsetik VocBN). a) (Precedido de gen.). De (mi, tu, su...) lado; por (mi, tu, su...) lado. "Ama horrek ez du sekula utzten bere alaba urruntzera bere sahetsetik, cette mère ne laisse jamais s'éloigner de son côté sa fille" VocBN.
Ene saihetsetik othoi aldara etzaitela. EZ Man II 115. Gizon bat gauaz haren saihetsetik, / oihuz da hasten. Arch Fab 131. Bitxi zaut [...] nola nahasirik zabiltzaten denak, egiaren sahetsetik. JE Bur 107. Gure sahetsetik ibaia, apur bat lohitsu, xurrungan jausten da. JE Ber 11. Dut ukhan / neure zain et'egon zait beti / igitu gabe saihetseti. O Po 49. Erauzi zidaten saietsetik nere oe-laguna. Or Aitork 150.
b) De costado, de lado, de soslayo.
Eguerdian gaindik behera artez eta arratsaldean saihetsetik, soslai emaiten baitu. Ax 192 (V 130). Piarres eta Xalbaten auziari saietsetik begira eta ikusiko duk batak edo bestiak edo bearbada biak gaizki amaituko dutela. Etxde JJ 116.
c) (Del, por, desde) el costado, lado, lateral.
Xahu nazazu, ur Jesusek / sahetsetik isuria. Gç 115. Emaztik oihuz zieion saihetseti: / igurika nezak, jiten nuk hireki. Arch Fab 195. Nahiak ematen du inginu: sahetsetik azpiko adrilua karrakan yanez, bildu zuten nolazpait papera. Hb Egia 20. Bere moltsa handia sahetsetik dilindan. Barb Sup 83. Elguebarnek, mündü orok entzüteko ehinian, egiten dero saihetsetik: "Eskolalat!". Const 40. Gainera bezala jiten zaizkigu lerroan otoak, eta firrindan sahetsetik iragaiten. JE Ber 92. Oialarena ongi iduri zait / dio Beltxak saietsetik. "Desde su rincón". Or Eus 196. Zitalki dardarazten zuen noizbeinka saietsetik ontzia aizealdiak arrotutako ugin-pirrinta zuriak. TAg Uzt 231. Ibaiari berari nola edo ala saitsetik jarraitu bear. JAIraz Bizia 81. Barkoxe eskubiko saietsetik utzita, Arrokiaga aldera jo zizun. Etxde JJ 158. Eraso-aldia, albotik, saietsetik egitea erabagi eban. Erkiag BatB 95. Bainan sahetsetik norbait jazar ikhusten baduzue arthalde berari, ordu berean mutu bilhakatzen zarete zuen arthaldearen itzalez. Larz Senper 22. Hola dantzatzia beno aisago da / so egitia saihetsetik. Casve SGrazi 28. Ni, sarjento bainintzan, saietsetik nentorren [desfilean]. Alkain 111.
azpisarrerakoSense-24.1
(Precedido de gen.).
Zuk zeure saihetsetik [...] isuri zenduen odol preziatua gatik. Harb 308. Hi ta hire ballerakoak besterik ezpaliz mendarte oietan, euskeraren saietsetik euskaldunok galduak [...] gindukek. Lar Cor 300. Ellande gaizoa bazoan bide berriaren sahetsetik. Barb Sup 71. Haritz-ondo lodi baten sahetsetik agertzen zaio. Zub 38. Ohantze harritsu itxuxi batean koskatuz, bidearen sahetsetik gurekin badoa beheiti lats mehe bat. JE Ber 17. Literaturaren saihetsetik gehienez ere ibili den hizkuntzalaria. MEIG IV 49. Nahiago nuke lintzura irristakor horren saihetsetik pasa. MEIG VI 146.
(Precedido de tema nudo).
Sare-gañetik ala saiestik iges-bidea artzen dutenak [usoak]. Anab Usauri 137 (en boca de un navarro de Echalar).
d) De paso, por consiguiente.
Euskara da, gaitzik egin balio bezala, aren erabea, eta saietsetik euskaldunak ere bai. Lar DT CCIV.
azpisarrera-25
SAIHETSETIKO (S; Foix). Ref.: A; Lrq. "Hijo natural; litm., (procedente) del costado" A. "Bâtard" Foix.
azpisarrera-26
SAIHETS ETORRI (-th- H). "Placer ou se placer, présenter ou se présenter obliquement" H (s.v. saiheskatzea).
azpisarrera-27
SAIHETSEZ (H, s.v. saiheska ), SAHETSAZ. a) De costado. Ibili ezpata zabalka, puntaz, ahoz, sahetsaz, ezker eta eskuin. Hb Egia 139. Tupina eltzeari / sahetsez da jartzen. Zby RIEV 1908, 766. Eskualduntasunaz ahalgeturik, beren herriari eta mintzaiari gibelez edo sahetsez itzuliak. HU Aurp 214. Etsai batzuk bes te gain batean geldituak ziran, eta andik saietsez garbi-garbi arrapatzen zuten gure mendigain ura. Alkain 148.
b) Al lado. "Placer ou se placer côte à côte" H (s.v. saiheskatzea).
Plazari sahetsaz badago, hogoi ta hamar ixtapez luze, ostatu bat gaitza. JE Bur 25.
azpisarrera-28
SAIHETS EZARRI. "Placer ou se placer, présenter ou se présenter obliquement" H (s.v. saiheskatzea).
azpisarrera-29
SAIHETSEZ SAIHETS.
a) Al lado.
Bere othoitza egiten baitzuen harekin batean saietsez saiets, bata baitzegoen othoitztokiko alde batetik eta bertzea bertzetik. SP Phil 403.
b) "De côté, de flanc" H (s.v. saiheska).
Alako baten, saietsez saiets, / urrats bat alde eskas dute. "De costado". Or Eus 232.
azpisarrera-30
SAIHETS-HEZUR. v. saihets-hezur.
azpisarrera-31
SAIHETSIK.
Aieri begira nagola, ba noa, / noizpenka lurrera begiak saietsik. "De soslayo" . Or Poem 525.
azpisarrera-32
SAIHETS-HITZ. Palabra falsa, engañosa.
Neuk ematekoa al-da? --Erantzun zion Engrazik Xalbaten asmoari igarriz eta saiets-itzez bidea lautuz. Etxde JJ 110.
azpisarrera-33
SAIHETS JARRI. "Placer et se placer côte à côte" H.
azpisarrera-34
SAIHETS-MIN ( (H)), SAIHETSEKO MIN ( (H)). "Point, mal de côté, pleurésie, inflammation du plèvre costale" H.
Saietseko edo kostadoko miñ S. Paulinok, S. Maurok. LE Ong 67v. Iru urte zeramazkien oiean kalentura ta saietseko miñakin. Goñi 55. Naiz-ta mantarturik egon ta saietseko miñak, luzatu zituan besoak bere andereiño ederra, asturiarra, besarkatu nairik. "De sus costillas" . Berron Kijote 179.
azpisarrera-35
SAIHETS-OKELA. Chuleta.
Salda, lebatz, saiets-okela zati biribilla, ardau ona, ogi zuria. Erkiag BatB 167.
azpisarrera-36
SAIHETS-PUNTA ( sahets-punta A), SAIHETSEKO PUNTA. "Punta de costado" A, que cita a Darthayet.
Sukhar handi batekin, saihetseko punta batekin edo bertze eritasun bortitz batekin. Ax 201 (V 135).
azpisarrera-37
SAIHETS-SO (S ap. Lrq; Lh). "Saihetso, regard de côté" Lrq. "(Eskual 29-8-1924): 1.º coup d'œil par côté; 2.º regard oblique" Lh.
azpisarrera-38
SAIHETS UTZI. Dejar de lado.
Aipatuetatik iru saiets utzirik, orain gagozkion bereziki ta labur . Barne-kanta poemari. Onaind in Gazt MusIx 151.
azpisarrera-39
SAIHETS-UZTAI. Perímetro torácico.
Neurriak bere izentau deutsez, luzera, bular-ingurua edo saiets-uztaia, abelgorriai neurri-kordelaz egiten deutsen antzera. Erkiag BatB 159.
azpisarrera-40
SAIHETS-ZUMITZ.
Egurrari biotzetik ateratzen zaizkio zumitzik zabalenak eta hauek, otargiñen artean, saiets-zumitz izenez ezagutzen dira. Garm EskL I 56.
saihets
<< saiatu 0 / 0 saiki >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper