Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

367 emaitza hotz bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (316)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
poz.
etimologikoa
Etim. Probablemente tendrá su origen en algún representante de lat. gaudium.
sense-1
1. (V, G, AN-gip-5vill, B; Lar, Añ, Izt 29v, Dv, H (V, G, + ph-), Zam Voc ), botz (Sal, S, R), boz (L, B; Ht VocGr 366). Ref.: A (poz, botz, boz); Etxba Eib; Holmer ApuntV; Elexp Berg; Gte Erd 197.
(Sust.). Alegría, regocijo. "Gaieté" Ht VocGr. "Alegría", "fiesta, regocijo" "júbilo", "placer", "regocijo" Lar y Añ. "(Mi gozo en el) pozo, nire poza putz" Lar. "Bizkaitarra jan da otz, arabarra jan da poz (Vc), el bizkaino come y tiene frío, el alavés come y se alegra. Gure pozak pozura, ames zoroen modura (Vc), nuestro gozo en un pozo" A. "Pentsaizu ango poza, barri ori jakitziaz bat" Etxba Eib.
tradizioa
Tr. De uso general en textos meridionales. Entre los autores septentrionales lo emplean --todos ellos en la forma boz -- Etcheberri de Ziburu (no seguro), Oxobi (v. POZ-OIHU), Iratzeder y Mirande. Hay poza, con -a constitutiva, en Jautarkol (82 pozarik ) y Basarri. En DFrec hay 270 ejs. depoz y 2 de pox, todos ellos meridionales.

Gora dei ene pena pozez. Lazarraga (B) 1201rb. Nekearen ostean poza. RS 41. Ebili pozean ta biortu utsean. Ib. 412. Bihotzak alegeratu / zaizte, argizagia / noiz ere berriz ikhusi / baitute gidaria. // Bozari eman diote. EZ Noel 66. Jainkoaren poz eta bake hau osoki izan nai duenak. Mb IArg I 305. Zelebrau oi ditubez alegriya eta pozagaz gauza andi eta graziosotzat. Zuzaeta 142. Guraso baten kontentu ta poz guztia da seme edo alaba jakitun bat eukitia. fB Ic I 42. Ai, eta zelango alakaz atera bear dozuzan neuk ene buruari emoten deutsadazan atsegin zantar ta poz zoro zital galgarriak! EL2 205 (v. tbn. poz zoro en Zav Fab RIEV 1907, 98 y Erkiag Arran 67; poz ero en Mde HaurB 46). Eskintsari ain andijak mirariz ta pozez bete ebeen. Ur MarIl 72. Etzekitela nola agertu barruneko poza. Bv AsL 161.
( s. XX.) Au poz geiegia dala uste dot niretzat. Ag Kr 192. Ardoak osasuna, poza ta indarra ematen dizkit. Ag G 311. [Espiritu Santuaren arnariak] zazpigarrena, poza. KIkV 35. (KIkG 23 poza) Guzi au esan dizuet nere poza zuengan izan dedin, ta zuen poza bete-betea izan dedin. Ir YKBiz 454. Negarrezko poza dariola. ABar Goi 73. Neskatoa sendatu zan / ta iritxi zun poz betea: / osasuna ta pakea! SMitx Aranz 210. Asperen, negar eta poz, guzietan guzi Zu. Or Poem 547. An zeuden guztien boz eta alegrantziaren erdian. Mde Pr 183. Nondik zure poza, Paul? Nondik poz ori? Or Aitork 412. Pozak, miñen ume. Gand Elorri 84. Nere andre Karmenek ez dik poz txikiagoa izan ire karta irakurri degunean. NEtx Nola 23. Otsoa, ostera, kolko barruko poza gorde eziñik. Bilbao IpuiB 49. Izadiari begira, / gauzetan poza ageri da. Gand Elorri 165. Artzaiñak ere pozagaz dabe / Jesus nun dagon itantzen. BEnb NereA 60 (v. POZEZ). Zabalduiozu atea pozari! NEtx LBB 208. Maitasun onek ekarri zion / biotzeko poz betea. Ib. 367. Pozak kantatzen dakiena ta / penak gordetzen dakiña. Lazkao Txiki in Mattin 25. Izen on orrek poza aundi bat / biotzera dakarrena. Basarri in Uzt LEG II 98. Poz ikaragarriz egoten giñan alkarri onek azalduaz. Gerrika 99. Etzan gure aitarentzako poz aundiagorik mundu ontan. Albeniz 119. Gure penak poz bihurtuko dira gure ondorengoentzat. MEIG IX 107.
azpiadiera-1.1
Motivo de alegría.
Erregu zazu nigatik... lurrean pozik ez daukan doakabe onegatik. Arr GB 103. Zu poztutzea da nere poza. Ag G 283. Zu gaur nere poz bakarra. Jaukol Biozk 56. Etxeko geure poza / zeu ziñian. Enb 98. Ez yoan, gure poza, / ez, gure biziaren / argia. Ldi BB 46. Uda-azkena, zu gure poza. Olerti 1959, 211. (tít.) Nere pozik aundiena zuri ateak zabaltzea litzake. NEtx Nola 33. Bere pozik aundiena zuri aitortza ona egiten laguntzea da. MAtx Gazt 92. Nere besoetan, / zu, nere poz, Mari! NEtx LBB 266.
v. tbn. SMitx Aranz 218. Or Aitork 192.
azpiadiera-1.2
Ilusión; esperanza. Cf. BIZI-POZ.
Baña au egiñ ordean baldiñ bazatoz zertara zatozen begiratu gabe, edo gauza berriren batzuek aditzeko pozarekin, nola nai dezu dotriñetatik, eta sermoietatik frutua ateratzea. AA III 439. Orra nun, ikusirik erromatarrak gurien sendotasun, bizkortasun, bildurreztasun eta pelietako euken poza, geratuten dirian bildurrez ikara. Astar II VI. Isaak bere zarzaroan itsutua eta eria zegoan, eta Rebeka il zitzaion ezkero inondik ere poz gabe. Lard 47. Ezagutzen zuen, seme au il ezkero bere atsegin eta poz guzia galtzen zuela. Ib. 25. Mikaela ikusteko pozak eramaten auela egunero Etxe-alaira. Apaol 45. Ilobatxoa ikusteko pozak zekarrelako. Ag G 134. Guztijok geunkan / Gabonen poza / ikusiteko / Sein au jaiota. Enb 99. Bere poza galdu dun gizona, ezpaitut gizon bizitzat, illotz bizitzat baño. Zait Sof 193. Nerea zera, nerea! Zergatik kentzen didate zure poza? NEtx LBB 15. Arrazkero, goizak poz berria zekarkion neskatxa maiteberari. Ib. 42. Orain nunaitik dator / eskutara sosa / berak ematen baitu / bizitzeko poza, / zeure pameliakin / urte askoz goza. Uzt Sas 263.
azpiadiera-1.3
(En exclamaciones).
Zer kontentu ta poza! Cb Eg II 26. Zer poz andia! Zer atsegiña! GavS 17. Oh, neure arimiaren poz bakarra! fB Ic II 289. Jaunari eskerrak zu zeranean. Ai zer poza! Arr GB 66. Zori onian ikusten zaitut / nere biyotzak au poza! Bil 104. Ak eukan poza! Kk Ab I 105. Ori poza! Jaukol Biozk 44. Zer zan ango poza! Enb 207. Orduban bai nire poza! Otx 85. Zirimiro mirolan hau dantza! Hau boza! Iratz 183. Egalak astinduz oillarrak jo digu. Belarrien poza! Or Poem 528. Eurena eben guda! Au poza! Bilbao IpuiB 243. Praka luzeak egin dizkiote azterketara joateko. Hau poza! Osk Kurl 213. Ai, au lertu bearreko / biotzaren poza! NEtx LBB 353. Aiek bai orduan poza! Uzt Sas 106. Ura poza nerea! Zerua idiki zitzaidan! JAzpiroz 166. A, zer poza, berriz ikusiko baldin banu! MEIG IX 105.
v. tbn. JanEd I 31. Ag Kr 184. A Ardi 6. Laux AB 24. Ldi UO 16. TAg Uzt 248. SMitx Aranz 121. Munita 128.
sense-2
2. (Dv), boz (Dv), botxa (BN-mix, S ap. A ), boxa (L-ain ap. A ).
(Adj.).
Alegre. "En France on n'emploie ce mot que comme adjectif: gizon boza, homme gai. Le guipuscoan s'en sert comme de substantif et d'adjectif" Dv. "Afable, cariñoso. Emazte boxa (L-ain), emazte botxa (BN, S), mujer de carácter alegre" A. " Zer gizon boza! " Lander (ap. DRA).
Aire boz batekin. Birjin 100. Non dira zugaz igaro nituan egun ta urte pozak, zugaz euki nituan berba gozoak, gozotasunak ta laguntza maitea? NekeA 261s. Zapataiñaren lenguaia phoz eta naturala. Gy 80. Ongi ethorri bozena egin zaukun. Prop 1898, 12. (ap. DRA; la ref. es incorrecta) Onenbestez Esau bere etxera Seir-era itzuli zan, anaiari itz poz eta atsegingarrienak emanik. Lard 44. Gomute poz eta atsegingarriek benetan. Akes Ipiñ 22.
sense-3
3. (Ht VocGr 366, ), boz (Ht VocGr 342, Dv), botz.
(Uso pred.).
(Estar, etc.) contento, alegre. v. pozik.
tradizioa
Tr. Documentado en todas las épocas y dialectos. La forma meridional es poz. Al Norte hay botz en los autores suletinos y en Joannateguy, y boz en los demás.

Boz naiz, bada, Estebenen eta Fortunaten eta Achaicoren ethorteaz. Lç 1 Cor 16, 17 (He boztua naiz, TB bozkariotzen naiz, Dv bozten naiz, Ol, BiblE pozik nago). Boz eta pagurik zuen / akhabatu bizia, / zeren ikhusi baitzuen / prometatu Mesia. EZ Noel 81. Ahoa debilano sabela botz. O Pr 13. Bateti ene biotza poz da, besteti dabil ikara. Acto 356. Amudio duena bethi da boz. Ch III 5, 4 (Ip botz da, SP allegeraki dabilla, Mst boztariuan dabila, Ol pozez dabil). Aiñ da poz nere gogoa / zein da ezdakit zer egin. GavS 17. Beren hondikariak dereielakoz manhatü bethi botz behar ziradiala izan. Egiat 232. Ikusiko dozube, zein poz izango zarian erijotzako orduban. Mg CO 225. Ez dira berak egiaz beñere poz eta kontentu. AA III 301. Untsa barazkaltüren nintzala nintzan botz, / khümitatzalia aberats nilakotz. Etch 320. Baña Dabiden biotza poz etzan, bizirik irtenda ere. Lard 173. Len Kondesa hilltzeko añ poz, estu ta larri uan, ta orañ hill degulakoan amorratzen zeagok. Arr GB 40. Sartu zen adiskide batzuen arterat joan balitz bezein ezti eta botz. Jnn SBi 158. Burrukak ta eskolea / itxi nebazan poz, / dantzea euren lekuan / artuteko gogoz. Azc PB 340. Nor bere ondasunakaz / poz bizi izatea. Ib. 24.
( s. XX.) Eu baizen poz gaittuk gu, Martin, eure zorionaz. Echta Jos 134. Txoriak eta baztarrak poz. Mok 3. Ori dala-ta gagoz / guztiz alai ta poz. Enb 126. Ote da besotakorik / aiek bezin poz dagonik? Or Eus 185. Irri bat bezein arin eta boz, zabaldu nahiz lurrera / zorionaren gozoa. Iratz 72. Badakit nondik dagon poz. Or Aitork 411. Norbere kabitik urbil ibilten diralako txoriak pozen. Erkiag Arran 28. Animaren leloa, Jainkoa siñismenez ezagutzeaz poz dalako. "Se huelga de conocer a Dios" . Gazt MusIx 219. --Poz da eguna-- / Izarrez josiko da / gabaz illuna. NEtx LBB 215. Abendoa heze eta hotz, etxeko nausia udan botz. EZBB I 23. Danok pozik suberte onegaz, eta neu pozen. Gerrika 161.

v. tbn. DurPl 84. AB AmaE 112. EZBB I 44. Urruz Urz 63. Jaukol Biozk 28. Ldi BB 46. BEnb NereA 181. Etxba Ibilt 490. TxGarm BordaB 55. Botz: Arch Fab 181. Boz: Mih 78. Dh 191. Arb Igand 149. Ox 31.
azpisarrera-1
POX (Forma con palat.). a) Alegría.
Bazenekizu zer poxa dakatan senargaia ikusteko. Alz Bern 65. Arantzazura noa, noa, / au nere poxa! au nere poxa! / Antxen ikusiko det / praile kaska-motxa. Lek SClar 138. Berriz ere igandea etortzeko poxez egoten zan, mutil gazte baten moduan, beste kontrariyo batekin bere indarrak probatzeko. Salav 34.
b) Alegre.
Erran zuen Birjiniak, aire box batekin. Birjin 57.
azpisarrera-2
POZ-ADURRETAN (Estar, etc.) loco de alegría.
Poz-adurretan artu eban "bere Mirentxuren" barri zoriontsua. Bilbao IpuiB 276. Baketu ezeze, poz adurretan ipiñi be bai. Ib. 29. Erantzuten eutsen "Prakazarrek" poz-adurretan. Ib. 69.
azpisarrera-3
POZAGO.
(Estar, etc.) más contento. v. POZAGORIK.
Orain bada, zenbat pozago egongo zan Jesus, Anas ta Caifasen etxeetan Judasen sabel madarikatuan baño. Mg CC 250. Apostolu Santuak nos eta persekuziño, desonra, karzela, neke geiago eukeen, orduan egoten zirian pozago, kontentuago. GGero 316. Ta pozagorik andik urrengo Eguzkira, / Askoz pozago izar argiak beian itxita. AB AmaE 112. Arrain askotxo arrapaten zanean, emoten eutsen zerbait etxerako, ta orduan ainbat pozago. Echta Jos 78. Umeak gozotegira baño pozago. Ag G 81. Mutikoak pozik, bera pozago. A Ardi 138s. Iñor ezta ixango pozago, jantzi polit-ederrak erabilli-arren. Kk Ab I 56. Udaberriko lore mardula nun dago / jaiotiko lur gozoan baño pozago. Jaukol Biozk 28. Iñoren itz emeak / entzuten ago, / geldi-geldirik eta / bular eztian baño / pozago. Ldi BB 46. Gari-pilleko txoria baiño / ba da pozago dagonik. Or Eus 347. Biak pozik, zein baiño zein pozago! Bilbao IpuiB 200. Egun guztian fabrika barruan baiño pozago ta zoriontsuago bizi izan zan umientzako kontuak idazten. Alzola Atalak 88.
azpisarrera-4
POZAGORIK (Estar, etc.) más contento. Cf. pozik.
Eta nola pozagorik jetsiko litzatean berriz kurutze batean beste eriotza bat eramateko, ez igarotzea gatik anbeste injuria. Mg CC 250. Azerija ollua jaaten baino pozagorik dagoz plaza baztar bateti edo bentana zulo bateti dantziari begira. fB Olg 69. Gogo prestaguagaz esan, pozaagorik entzun ta erraztuago ikasi. fB Ic I VII. Zelako pozik, a, elduko zan iratargira! / ta pozagorik andik urrengo eguzkira. AB AmaE 112. Ez dot uste inguruetako baserritarrak arratsalde aretan baño pozagorik iñoiz ikusi ebenik. Bilbao IpuiB 34.
azpisarrera-5
POZ-AGUR. Saludo.
Jende bolada aren poz-agur, ongi-etorri ta diosalen ondoren. Aran SIgn 77. Artu, amatxo, artu gaur pozez / nere poz-agur goria. Jaukol Biozk 21. Poz-agur bero zoruntsuena / artuxu neure aldeti. Enb 152. Eguardiz danok mai inguruan batzen zeratenean, sendi guztiari gure poz-agurra adieraz egiozu. NEtx Nola 21.
azpisarrera-6
POZA-JARIO. v. POZ(A)-JARIO.
azpisarrera-7
POZAK (V-gip; bozak SP). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. (Estar, etc.) contento. "Bozak, joyeux" SP. "Con satisfacción. Pozak nago etorri deiñerako, estoy gozoso para cuando venga" Etxba Eib. "Pozak kabidu eziñik topau neban" Elexp Berg. v. POZEZ.
Beor ardi ta beiak orroeka pozak. AB AmaE 28. Egongo dira pozak / ala dira trazak. AzpPr 69. Irabaztunak pozak dabiltza, / galdu duenentzat kalte. EusJok 153. Ttunttuna jota dantzan / egin dute pozak. MendaroTx 413. Beti jateko pozak / egoten gera gu. Uzt Sas 309. Ni ere ez naiz asarre eta / ardiak pozak dijuaz. Ib. 63. Ni mezetara joateko pozak egoten naiz. BAyerbe 172. Jarri giñan pozak. BBarand 112.
azpisarrerakoSense-7.1

( pozak zoratzen ).
" Pozak zoratzen zeuan alabia ezkontzen jakolako " Elexp Berg. .
Pozak txoratzen biar luteke egon / eta egiten dira kejatu. MendaroTx 77. Laztan du, pozak zoratzen. Ldi BB 150. Lenaz gain pozak zoratzen dezu zure Koldo. NEtx Nola 32. Pozak txoratzen nengoala. Albeniz 174.
azpisarrera-8
POZ-ALGARA. Carcajada.
Joko-laguna zorro-barruan ikusi ebanean, nork esan Txomiñ Txikiren poz-algarea? Bilbao IpuiB 33.
azpisarrerakoSense-8.1
Ez eukan gero ollotxua poz-algaran kar-karka? Bilbao IpuiB 256.
azpisarrera-9
POZ-ANTZ. Señal de alegría.
Eguerdi-aurre artan ez eukan poz-antzik neskatilla onen arpegiak. Erkiag Arran 59. Beronikek ez dau orrelako poz-antzik. Erkiag BatB 198.
azpisarrera-10
POZ-ANTZEAN (Estar, etc.) bastante contento.
Eta goitik beera arrapaladan ikertu ostean, amaian aurkitu dauan izenak, poz-antzean jarri dau. Erkiag BatB 200.
azpisarrera-11
POZAREN HANDIZ. De pura alegría. v. POZAREN POZEZ.
Agure eta atso guziak ere pozaren andiz gorputz guziko ikarak artuta zebilltzan. Arr GB 121. Pozaren andiz negar egiñaz. Ib. 108. Pozaren eta errukiaren andiz zer zioten etzekitela. Ib. 113.
azpisarrera-12
POZAREN PASIOA. "Pozan pasiñue, a causa del gran contento (V-ger)" Ort Voc.
azpisarrera-13
POZAREN POZ. Alegría desbordante.
Nola pozaren pozak negar gozoak aterako dizkitzun! Mg CC 180 (CO 270 pozaren pozak).
azpisarrera-14
POZAREN POZAGAZ. "Pozan pozagaz, de puro contento (V-ger)" Ort Voc.
Da... imiek pe... salta-saltaka neureñe pozan-pozagaz. Ort Oroig 56.
azpisarrera-15
POZAREN POZAK (Estar, etc.) muy contento. "Con la ventura de su contento. Pozan pozak zoratu biarrian zan, libre ikusirik bere burua, de pura alegría se volvía loco [...]" Etxba Eib.
azpisarrera-16
POZAREN POZEAN. De puro contento. v. POZAREN POZEZ.
Ta, aruntz lagun-eginda / puska batean, / emen datoz berriro, / ega-iraulka pozaren / pozean. Ldi BB 44.
azpisarrera-17
POZAREN POZEZ (pozan pozez V-gip; botzaren botzez Sal). Ref.: A (dantzatu); Elexp Berg (poz). De puro contento, de pura alegría. "Botzaren botzez dantzatu nintzaxun, de pura contenta bailé (Sal)" A (s.v. dantzatu). "Pozan pozez ezin zeban berbaik pe eiñ" Elexp Berg. v. POZAREN HANDIZ, POZAREN POZEAN.
Pozaren pozez, biotzeko deseorik bizienakin, bere Aita San Ignazio jaio zan ditxazko gelaz bereala galdetu zuen. Cb SIgn 8. Negar egiten dute pozaren pozez. Mg CC 136 (CO 198s pozaren pozaz). Uste leiteke ezin kabidu dala bularren barruban pozen pozez. Astar II 273. [Landarea] ain mardul begitangoa arkitu zebalako zoratu nai zitzaion Irizar jaunari pozaren pozez. Izt C 163. Adurra jausten jaken oneri, pozen pozez, deiera ori entzunaz. Echta Jos 24 (361 pozen pozaz). Pozaren pozez, erraldoia baratzera jatsi zan. Altuna 50. Aitita, barriz, pozaren pozez / or-yagok irri-barreka. Enb 197. Illen gogoak sukaldera gabez pozaren-pozez etortzen dirala esaten dute. JMB ELG 91. Pozaren pozez, eskuak alkar igortzikatzen zituen. TAg Uzt 49 (222 pozaren pozaz en el mismo contexto). Pozaren pozez zoraturik dabil ama-izenik artze ez dun ama ori. Zait Sof 41. Adurra erion aotik gure otsoari pozaren pozez. Bilbao IpuiB 52. Pozaren pozez ari naiz, Jaunak, / gaur Donostitik izketan. Basarri 111. Biek ere muinkatu zuten pozaren pozez berendako zen gizon aipagarria. Izeta DirG 112s. Pozan-pozez, egon ezin-da. SM Zirik 17. Pozaren pozez, Mattin maitea, / esango dizut egiya. Arozamena in Mattin 25. Pozaren pozez pozturik. Berron Kijote 41. Pozaren pozez eskua emanda partitu giñan. BBarand 81.
v. tbn. Ag Kr 222. Mok 12. SMitx Aranz 243. Etxde JJ 20. Txill Let 85. Anab Aprika 82. And AUzta 134. Gand Elorri 110. MAtx Gazt 12. Lab SuEm 206. Xa EzinB 60.
azpisarrerakoSense-17.1
Egia jakiteak ematen zion pozaren pozez, guzia barkatu zion Pernando azkarrari.Muj PAm 64.
azpisarrerakoSense-17.2
( pozaren pozaz ).
Ezin dauka negarra / pozaren pozaz. GavS 13. Bere ama Santa Isabelen sabelean pozaren pozaz [...] saltoka abiatu zan. Gco I 458. Pozaren pozaz biotzak gañez egiten ziola. Bv AsL 134. Pozaren pozaz bidezkaria jaioterrira / itzuli oi dan antzera. Jaukol Biozk 46. Pozaren pozaz sentitzen baitut / malkoa begitartean. Xa in Mattin 23. Pozaren pozaz kantura nator / txori bat oi dan bezela. Lazkao-Txiki in Uzt Noiz 67. Askotan zaizkit malkoak ere / pozaren pozaz irtenak. Insausti 243.
v. tbn. AB AmaE 79. Urruz Zer 17. Kk Ab I 62. Enb 147. TAg Uzt 200. Erkiag BatB 11. Vill Jaink 140.
azpisarrera-18
POZ HARTU. (Lar, Añ).
a) Alegrarse. "Gozarse, poztu, bozkariotu, pozartu" Lar (v. tbn. Añ). v. poztu.
Poz artuten dabela bere monjaak alegere ikusijagaz. fB Olg 24. Poz artzen det biotzian. JanEd I 133. Geiago ezer bez. Ikusten nebanean poz artu. Ag Kr 24. Paulino Uzkudun, poz artutzen det / zu onuntza etorriya. In Tx B I 172. Danak entzuten egondua naiz / poz arturik biotzean. Alkain 28. Billafrankako billera ortan / nik bai artu nuala poz. Basarri 112. Besteen pozarekin poz artu, iñoren miñarekin atsekabetu. Vill Jaink 89. Gaur poz artu det Lopategi au / nik emen ezagutua. Basarri in Uzt Noiz 51. Poz artu zuan ori esatea. BBarand 141.
v. tbn. Ir YKBiz 302.
(Con determinantes).
Jesus ekusi ta ezagutu zutenetik poz andi bat artu zuten. Mb IArg I 299. Arako San Carpok au ikusi zuenean, poz andi bat artzen asi zan. Cb Eg II 158. Ez iñoiz pozik artzeko iñoren gaitzaz. VMg 53. Ze poza artuko eleuke?LoraS 76. Eurai begira egonagaz artzen dozu poz, gozo eta gusto andi bat. Astar II 136. Guztietan dago, zegaz poza artu, ta zegaz penau. fB Ic III 370. Dabidek etzuen poz andirik artu. Lard 205. Ze poza artu dodan! AB AmaE 379. Poza artuko du, bai. Sor Bar 76. Zelan pekatu egiten da gurariz? [...] Besteai gatxak eta kalteak opa izanik, jazoten bajakez poza arturik. Itz Azald 101. Ai, zein poza artu eban Josetxok bere gurasoak ikusi ebazanean! Echta Jos 256. Orregatik poz andi bat artu det zu ikustean. Ag G 193. Nere biotzak poza artzen du / zu emen ikusita. Tx B 129. Zuek emen ikustearekin oso poz aundia artu dut. Anab Usauri 25. Peruk au entzunda poz bat artu eban... Kk Ab II 77. Gazte-ren gurasoek / poza artzen dute. Ldi UO 31. Ezinagoko poz bat hartu zuen haren bihotzak. Mde HaurB 43. Miliak artuko duan poza! NEtx Antz 39. Poz aundia artu zuen berri ura artu zuenean. Izeta DirG 60. Negurri gabea da hartzen dutan poza. Xa Odol 317. Nik esan gabe badakizute / poza artutzen deguna. Uzt Sas 321. Auek etzuten poz aundirik / artzen orrelako albisteakin. TxGarm BordaB 152.
v. tbn. Mg CO 197. Bil 98. Arr GB 84. Bv AsL 192. Azc PB 196. Goñi 54. Iraola 107. Noe 98. Ir YKBiz 256. JAIraz Bizia 109. Munita 69.
b) Disfrutar, gozar.
Miraberik, mutilik ez zegoen etxean; aldegiten zuten jaialdiaren goratzarrez poz hartzeko. Mde Pr 108.
azpisarrera-19
POZ ASKO. Muy contento. v. POZIK ASKO.
Nire begiok poz asko dagoz / itxaropenez gizentzen. Gand Elorri 185.
azpisarrerakoSense-19.1
Bai poz askorik kantatu ere / Getariako partian.Uzt Sas 142.
azpisarrera-20
POZ-ATSEGIN, POZ-ATSEGINTZA. Alegría. v. ATSEGIN-POZ, POZ-KONTENTU.
Jaio den semeak ematen diozkan poz-atseginzak azt-erazten diote leneko bere miñ-oñaze guzia. Mb IArg I 315. Jainkoaren mandamentuak gordetzeko poz-atsegin gozo bat. Ub 99. Itz oiek aditzean, aurra bere poz atsegiña agertuaz Dominikarekiñ itzegiten asi zan. Arr May 138. Dominikak, poz atsegiñez gañez eginta, deadar egiñ zuen. Ib. 138. Lau ilebeteko poz-atsegin guztiak bat-batera atsekabetu zitzaizkion. A Ardi 89. Il ziren lengo / poz-atsegiñak, / orain bakarrik / negarra dator begira. Enb 175. Baserri baten gaur be bizi naiz / poz-atsegiñen artian. BEnb NereA 213.
v. tbn. Aran SIgn 28. Azc PB 100. Jaukol Biozk 81. Berron Kijote 194.
azpisarrerakoSense-20.1
(Con eta intercalado).
Ezagutu zuen aurdun arkitzen zela ta gelditu zen poz eta atsegintz agitz andiarekin. Mb IArg II 320. Berandurik berandura konfesetiak dakarren irugarren gatxa da poz eta atsegin benetako baga iragoten dan bizitzia. Astar II 223. Jaiotza onek gurasoai poz eta atsegin andia eman zien. Lard 23. Begira beza nolakoa izango zan nere poz eta atsegiña, ekusi nuanean oñez, ainbeste denboran pauso bat ezin eman zuan nere biotzeko laztana. Zab Gabon 102. Gurasoen poz da atsegiña ziran ondorengoak. Ag AL 12. Zein poza ta atsegiña Bordeauxera eldu ziranean. Echta Jos 266s. Agur nere biotzeko / poz eta atsegiña. ArgiDL 166. Poz eta atsegin andi bat dala / neure bijotzan erdijan. Enb 122. Barneko poza ta atsegiña. Vill Jaink 103. Ama aurrakin dago / poz eta atsegiñez, / bere arteko kontu / batzuk itzegiñez. Uzt Sas 33. Amuruztu pentsakor bat jarriko dute lerro batean, eta sermoitxoren bat bestean, entzute utsak poz ta atsegiñ emateko olakoa. Berron Kijote 18.
v. tbn. Ur MarIl 117. Itz Azald 43. Goñi 101. Inza Azalp 77. Otx 72. Or QA 167. Gand Elorri 159. Onaind in Gazt MusIx 149. Lazkao Txiki in Xa EzinB 134.
azpiadiera-1.1
Poz eta atsegiñezko ots andi bat egin zuen.Lard 60.
azpisarrera-21
POZ-ATSEGINEZ (Estar, etc.) contento.
Eskola umiok poz-atsegiñez / itzaldi au entzutian! Enb 163. Gurenda ospetsu ori / ospatu daigun, poz-atsegiñez / esanaz: Gora Euzkadi! Ib. 199. Ikusiko duk aita barreka / ama're poz atsegiñez. InIzeta DirG 98. Sacha Guitry zenaren film bat ikustea ez da, neretzat, poz-atseginez egin daitekeen egitekoa. MEIG I 178.
azpisarrerakoSense-21.1
Orduan deadarka negarrari eman zitzaion, ez arrezkero damuzkoari, ezpada poz atsegiñezkoari.Arr May 90.
azpisarrera-22
POZ-ATSEGIN-KONTENTU. Alegría. v. POZ-ATSEGIN.
An, poz-atsegin-kontentuz beterik beti irautea. Ub 158.
azpisarrera-23
POZAZ (Estar, etc.) contento, alegre. v. POZEZ.
Jendiak pozaz akuditzen du / ori dijuan lekua. Tx B II 140.
azpisarrerakoSense-23.1
( pozaz zoratu ).
Nere illobak pozaz / txoratu nayian, / ikusi zutelako / kaka oriñalian. JanEd I 108. Pozaz zoratzen jarriya nago / zugandik libre naizela. PE 88. Pozaz zoraturikan / arri beira danak. Ib. 111. Aurrak azitzen ari giñan da / or geunden pozaz txoratzen. J. Lizaso in Uzt Noiz 107.
azpisarrera-24
POZ-BERBA. "Gracia, chiste, (G) gozitza, (V) poz-berba" Añ.
azpisarrera-25
POZ-DARDARA, POZ-DARDAKADA. Estremecimiento de gozo. v. POZ-IKARA.
"Piñu-tzar" jauskerako / poz dardakadiak / bexotuta kabian... Enb 197. Au poza! Onekin naigabeak oro estal dira gaiñez, / irrintzi, poz-dardar, lekaio ta laztan, txaloz ta mingaiñez. / Ar zagun atsegin! "Gozosas emociones" . Or Poem 552. Paulen liburuetan arkitu du Platondarretan arkitu ez duna ta Goiko Arnasa poz-dardara sartu zaio. Or Aitork 180.
azpisarrera-26
POZ-DARDARAKA, POZ-DARDARAZ. Temblando de alegría. v. POZ-DARDARETAN.
Supazterretan boz-daldaraka amatxi gazte izanak. Iratz 132. Izarñoak ere, poz-dardaraz, biguin, / aingeru bailiran, zerutik ikusmin... SMitx Aranz 173. Oraiño gai ontan zein gaizto naizan, esan dizut ene Iaun ona, poz-dardaraz eman didazun ortaz, eta negarrez, ondu ez naizan artaz. Or Aitork 279.
azpisarrera-27
POZ-DARDARETAN. Temblando de alegría. v. POZ-DARDARAZ.
Provenza-erria poz dardaretan dagola dirudi. Or Mi 131.
azpisarrera-28
POZEAN ( (V, G-azp)). Ref.: A; Gte Erd 107. a) (Precedido de gen., -t(z)eko, -rako o -ko). Con la esperanza (de), movido (por), con la ilusión (de). "Con el estímulo. Orren pozean joan da, ha ido con el estímulo de eso, movido por eso" A. "Orren pozean joan da (G-azp), orren pozean lan egiten dute (G-azp), orretxen pozien fuen da (V-gip)" Gte Erd 107.
Gerokuaren pozian isten zitubeen oraingo atsegiñ deungaak. JJMg BasEsc 147. Zalantzako irabaziaren pozean zijoatzen itzaiak. Izt C 178. Jarten da eri gaixoa indartsu, [...] Jaungoikoaren arpegi ederra ikustera lenbait len joateko pozean. Ib. 241. Senide guziak elkarrekin aita ikusteko pozean bideari eman zitzaiozkan. Lard 57. Danok konpesatzera / juan giñan goizian, / Jaun sakramentatuba / artzeko pozian. PE 112. Goiko erreinuan glori ederrak / logratutzeko pozian, / tormentu-pian nork egon nai du / eternidade luzian? Ud 136. Euskal-erriaren izen garbi Jaungoikozkoa aldanik goreneraño jasotzen aditzeko uste ta pozean [zatozte] . Ag Serm 412. Plazan zeguan jende geiena / Aritza ikusteko pozian. EusJok 47. Bigarren txandan Fermiñek kantak / ni mendratzeko pozian. Tx in Imaz Auspoa 24, 151. Udako pozean negua luze joan zitzaion. NEtx Antz 156. Euren eleixatxoa lenagoko antzean parroki eginda ikusteko pozean. Akes Ipiñ 15. An yoian, joan, mundu zabaleko aize osasuntsuagoen pozean. Erkiag BatB 106. Mira eittekua dala nola zu aiñ Zaldun jatorra izanda ez dozun agiri Maitterik, eta au ez ete dan ixillekuan pozian bizi zaralako. Etxba Ibilt 481. Baiña orduan, diruaren pozean, ez zan urrutirik. BAyerbe 34. Segi aurrera geroko pozean. Ib. 74. Semetxo bat eta ilda gelditu omen da kamioan [...]. Aretxen pozean biziko ziran, da zertarako ainbeste bei ta gauz? TxGarm BordaB 57.
azpisarrerakoSense-28.1
(Tras part.).
Amaika bider egon oi gera / Loiolaren ametsean, / euskal-jokuen berri ta bertso / saioak entzun pozean. Olea 152.
azpisarrerakoSense-28.2
(Sin compl.).
Ibili pozean, ta biurtu utsean. EZBB II 12.
(Precedido de elkarren o similares).
Alkarren pozian, alkar sendatuta, iraungo dabee sendo propositu onetan. JJMg BasEsc 167. Munduba beterik dago lagun txaarrez, ta orregaitik, bata bestiaren pozian jarraituten deutsee ekandu geistuei, jaramonik egiñ baga konszienzijako kezkei. Ib. 169. Autortu eta Jaunartu dogu / danok alkarren pozian. Enb 33.
b) (Estar, etc.) contento.
Zerbait bear badu, nola egongo da ondo ta pozean, bear duan gauza ori gabe? Ag Serm 423.
azpisarrera-29
POZ EGIN. "Poz egingo deutso, le alegrará (V-m)" A Apend.
azpisarrera-30
POZ-EKARLE. Portador de alegría.
Geure poz-ekarlea, erregutu gugaiti. EL1 229 (EL2 241 poz-ekarlea).
azpisarrera-31
POZEKO. "Que goza con , aficionado a. Ni beti izan naiz mendian ibil-pozekoa" Gketx Loiola.
azpisarrera-32
POZ-EMAILE. "Consolador, [...] poz emollea" Añ.
Naigabe-penetan daudenen poz-emallea dan Ama txit errukitsuak. Arr May 71. Gizon barnekoiak nonai derama berekin Iesus poz-emailea. Or QA 184.
azpisarrerakoSense-32.1
Paráclito, Espíritu Santo.
Gaur Poz-emolliaren Etorkunde eguna, / Muxikan bereziki ospatzen doguna. Enb 210. Goi artatik igorriko baitzun agindu zun "Poz-emailea, egiaren atsa" . (Lc 24, 49) "Paracletum" . Or Aitork 218 (BiblE Izpiritu Santua).
azpisarrera-33
POZ EMAN (Añ). Causar alegría. "Deleitar, gozorotu, poz edo atsegin emon" Añ.
Aita zaindu, amari poz emon, morroiai gauza onak erakutsi. Ag AL 69. Etxeko guztien gogoa Joanesi poz ematea zan. Ag G 229. Eta orrela, iñoren kalte gabe, poz ematen duten gizonak, txalo ugariz artu bear ditugu. Etxeg in Muj PAm 28. Aurten bauku, mutillak! / Eskarrak Jaunari, / zegaz poz emon geure / . mutikotxuari. Enb 169. Poz eman didan notizia bat / artu diat igandikan. InSM Zirik 99. Arekin itzegiteak poz ematen zuan. Uzt Sas 337. Poz eman banio, nere asmo erabakiaren aurka ariko nintzan. Berron Kijote 160. Gaixo zegoan baten / tankerik etzuan. / Onera zijola ta / poz ematen zuan. Insausti 130.
azpisarrerakoSense-33.1

(Con determinantes).
" Poza emoten dau danok pozik ikustiak " Elexp Berg.
Poz andi bat ematen didazu berri orrekin. VMg 56. Poz andi bat emon biar deuskube berba oneek. Astar II 277. Kutxa santa ikusteak, israeltarrai poz andia eman zien. Lard 150. Beraz bertatik nua etxera, / poz aundi bat amari ematera. Bil 78. Ikusi utsarekin / ematen du poza. Ib. 74. Zer poza ematen zigun guri / oiek plazan ikustia. EusJok 171. Poz ori emango diot ba. Muj PAm 41. Ez lieken poz txarra emango! Anab Usauri 87. Poz andirik ezin emon ziñeist zuk. Otx 73. Arretxek poza eman zion. JAIraz Bizia 102. Zerbait esan biar-da, asi zan poza emote alde: [...]. SM Zirik 86s. Poza ematen zuen orduan / nunai bertsotan astiak. Uzt ZArg 1-9-1974, 2. Egunetik egunera poz geiago ematen zidan berarekin kantatzeko. Alkain 102.
v. tbn. Noe 99. ArgiDL 124. Enb 139. Alz Ram 66. Osk Kurl 49. MAtx Gazt 61. NEtx LBB 187.
azpisarrerakoSense-33.2
(Exclam.).
Au poza eman bear diot! ABar Goi 30. Linok itz oiekin eman zion poza! Ugalde Iltz 48.
azpisarrerakoSense-33.3
( pozik eman, en contextos negativos).
Eztie eman nai orrelako pozik. Lar SermAzc 52. Nere belarriari ez baitzenion pozik eta atsegiñik eman. Or Aitork 97. Meza berriko pozik enion eman amari. NEtx LBB 87.
azpisarrera-34
POZ-EMANGARRI (El, lo) que causa alegría.
Zein baño zein biyak / dirade argiyak, / txit umore oneko / poz emangarriyak. JanEd II 68. Jostaillu ta poz-emangarri izandako txistu-danboliñak berekin zituala. Mok 11.
azpisarrera-35
POZENIK (Estar, etc.) lo más contento.
Ongi zekian Garazik lênik / illeta-jantzia zer zan: / jantzi orretan, pozenik zala, / Elizara joan baitzan. Or Eus 407.
azpisarrera-36
POZERA (Tras gen.). Con la esperanza (de). v. POZEAN.
Zeinbat . botikariok / diruen pozera / daroe eriotzea / nesken sabelera. Azc PB 356.
azpisarrera-37
POZ-ERAGILE. Consuelo.
Lortu dauan irabazi motxa ta urria ez yaka pozeragille, bearleku orretan jarduteko gogo aundirik izan dagian, dirudianez. Erkiag BatB 180.
azpisarrera-38
POZ ERAGIN. Producir, causar alegría. v. pozarazi.
Uzta bikaiñak poz daragio / koko begi-gorriari. Or Eus 382.
azpisarrera-39
POZ-ERAGINGARRI (Lo) que causa alegría.
Joan zaitekez Done Teresaren jargoilekura, eta bere oñ aurrian makurturik, emon egiozuz pozeraingarriak era onetan. EE 1885a, 331.
azpisarrera-40
POZERAKO (Precedido de gen.). Para alegría (de).
Ilduratu zaitia zerbait nere biotzaren pozerako. Bv AsL 179. Bai, amatxo... Zeure baimenik baga, etxe onen pozerako ta gure arimen bakeagaitik gauza onetan sartu banaz, parkatu bear deustazu. Ag AL 16. Au neukan adiskide-orde, animaren pozerako. Or Aitork 82. Gogo utsalen pozerako. Ibiñ Virgil 88.
azpisarrera-41
POZ-ERAKUTSI. "Poz-erakutsiak (G; Arr), demostraciones de alegría" A.
Ikusi zuen nola bazter aiek eta zuhaitzetarañoko guziak jendez beteak zeuden, guziak pozezko malkoak zeriztela, beren ongi-etorri eta poz-erakutsi andiak egiñaz. Arr GB 119.
azpisarrera-42
POZETAN.
a) (Estar, etc.) alegre, lleno de alegría.
Pozetan entzungo zaituet oraintxe. Or QA 123. Ua kezketan zegon, baiña Nerbidi pozetan gurekin. Or Aitork 215. Olerki au bere lekutik aterea dirudi, Liburu Sainduak gaudentes itzuli zirala esaten baitu: pozetan. Or in Gazt MusIx 52. Alabak esan zeraukunean, aidatu nintzan pozetan, / zorionean, aurkitzen zela haur baten esperantzetan. Xa Odol 186. Pozetan bizi dira / sasoiko egonik. Uzt Noiz 56.
Pozetan zoraturik gora daigun Jauna. AB AmaE 28. Bi gurasoak dira pozetan igari. Or Eus 134. Pozetan igari jartzen naute. NEtx LBB 110.
Martiñek etzirudian bere emazte gaztearekiko pozetan oso igari zebillenik. NEtx LBB 21.
b) (Precedido de gen. o suf. -t(z)eko). Con la esperanza (de), motivado (por); (estar) ansioso (de). v. POZEAN.
Kanpotiko maitasun oso baten pozetan, / Seme-Jainkoa Jainko- / Gizon egin zedilla erabagi eban. Gand Elorri 133. Oso sarritan egon izan nauk / i ikusteko pozetan. Basarri 33. Goazen osin ortara, ta lenbailen nere gosaria egiteko pozetan nago. NEtx LBB 187.
(Tras tema nudo).
Mutilla Juanaren lagunarte-pozetan, aisa zebillen garoa biltzen eta gurdiratzen. NEtx LBB 22.
(Sin compl.).
Urte guzian txakurrak zaintzen / pozetan egongo dira, / esanez: "Laixter joango zerazte / gusto duzuten tokira". Ostolaiz 35.
azpisarrera-43
POZEZ. a) (Estar, etc.) contento, alegre. "Contento, estar contento, pozez egon" Izt 29r. v. pozik.
Hau ziola bazebillen pozez batetik bestera. Mb IArg II 270. Enzuten nituen algaraz ta pozez aizeriaren asmo, gaiztakeria ta asko jakiñak. VMg XI. Guazen / pozez Belenera. Echag 149. Etxera pozez biurtu ziran. Lard 149. Pozez ta bildurrak. Bil 46 (tít.). Urak egalez joaz, jolasean pozez. AB AmaE 377. Nere begiak pozez betiko itxiko ditudala! Goñi 108. Batetik pozez, da bestetik naibagez. Echta Jos 23. Askori pozez erakutsitako erretratoa. Ag G 249s. Begiak pozez ñir-ñir zituela. A Ardi 58. Zeruko aingeruak pozez daude. ArgiDL 39. Pozez arratsaldero / noa kanpusanturaño. Jaukol Biozk 88. Jendia pozez egondua da / aldamenetik begira. Tx B II 178. Guztiak pozez artuten nabe / elduten nazen lekuan. BEnb NereA 118. Pozez besarkatuko lituzkete aita erraldoiaren oiñak. Vill Jaink 166. Haurride onak, zuen arterat etorria bainaiz pozez. Alkat in Xa Odol 335. Ni pozez nago hatzemanik gaur / alabarentzat modua. Xa EzinB 137. Niri prakak apurtu, / txori koitauak il, / pozez andra ta gizon / eta neska-mutil. Ayesta 143. Oso pozez nago zuk egin didazun laguntzarekin. BBarand 127. Elurra eta Izotza bakarrik zeuden pozez. MEIG IX 103.
v. tbn. Cb Eg III 230. JanEd I 116. Zav Fab RIEV 1907, 98. Bv AsL 123. Ill Pill 15. Inza Azalp 131. Mok 12. Enb 50. Alz Ram 101. Or Mi 118. Lab EEguna 102. Laux BBa 140. Ir YKBiz 173. ABar Goi 74. Etxde AlosT 18. Balad 203. Bilbao IpuiB 125. Erkiag Arran 130. Zait Plat 126. Gand Elorri 88. Etxba Ibilt 476. Gorrotxategi in Mattin 147. Berron Kijote 97. Ataño TxanKan 54.
azpisarrerakoSense-43.1
(En exprs. del tipo pozez saltoka, pozez gainezka, pozez beterik...).
Pozez beterik, biurtu zan bere etxera. Mg CO 192. Irten zuen pozez beterik zegoan gisatspetik. VMg 83. Batzuek pozez asitzen dira saltoka. AA III 378. Erraietan daukadan aurra pozez saltoka asi zat. Lard 364 (tbn. 364 pozez beterik). Dijoaz egan pozez gañezka / astiñdurikan egalak. Aran SIgn 211. Zeiñen [arbolaren] azpian, pozez beterik / egoten ziran asabak. AB AmaE 16. Pozez beterik laztanduten dau bere suina izango zana. Itz Azald 173. Gibelgorri duk ethorri / arpegia pozez gorri. Ox 39. Astoa pozez saltoka. Muj PAm 68. Pozez santzoka dabiz. Enb 138 (32 pozez beterik). Baztan-pertz (tripaki-pertza) ua baiño pozez gaiñezago. Or Eus 60 (198 pozez beterik). Larrean pozez yauzika dabil / artalde bikain txuria. EA OlBe 23. Ez dakigu zeatz pozez beterik ala alai xamar bakarrik bizitu ote zan bera. Txill Let 73. Ontzi-txopak koroiz estaltzen ditute pozez gaiñezka. Ibiñ Virgil 76. Ezkon barriak geure ondoan / pozez beterik daozela. FEtxeb 146.
v. tbn. Pozez beterik: Echag 185. It Fab 87. Bv AsL 57. Azc PB 115. Ag Kr 170. Echta Jos 304. EusJok II 151. Altuna 106. Ir YKBiz 182. Balad 200. BEnb NereA 85. Uzt LEG I 339. Berron Kijote 57. Pozez beteta: Laux BBa 56. Pozez gainezka: Mde HaurB 52. Akes Ipiñ 16 (ganezka). Ataño TxanKan 165. Pozez saltoka: JanEd I 115.
(Con verbos como lehertu, zoratu...).
Pozez zoratu ta siñistu etzuten ekusten zutena. Mb IArg I 292. Oraiñ aien ametsak / egia sorturik / ekusten adi gera / pozez zoraturik. GavS 35. Pozez erotuta. VMg X. Onela ebilela, / pozez zoratuta, / doakoz eiztariak / su-armak artuta. Zav Fab RIEV 1907, 538. Nere onduan zauzkatalako / pozez zoraturik nago. Bil 105. Pozez urturik. Jaukol Biozk 46. Pozez artiak artu eziñik. Enb 137 (39 p. zoratu). Oraintxe, esan zion pozez lertu bearrean. JAIraz Bizia 55. Ua, berriz, pozez zoraturik, arekin ioan zan. Or Aitork 187 (Tormes 85 p. txoratu; QA 167 p. dardaratu). Gexina pozez zoraturik zebillen. Anab Poli 126. Bere lagunek berrie artu zutenian, pozez erotu ziren. Izeta DirG 81. Pozez zoratzen danak kantari. BEnb NereA 230. Neure neskia pozez txoratzen jarriko dek gauza abek entzuten dituanean! Salav 73. Soiñua pozez lertzen gora ta bera. NEtx LBB 208. Pozez txoraturik joan nintzan nere taldean. Albeniz 41. Lasterka jetxi zen Erraldoia eskaileretan behera, pozez zoratzen, eta lorategian sartu. MEIG IX 106.
v. tbn. Pozez erotu: It Fab 36. Apaol 115. Pozez lehertu: Otx 173. Arti Ipuin 25. Pozez ganeztu: TAg Uzt 308 (48 p. zoratu). Pozez zoratu: JJMg BasEsc 73. JanEd I 31. Arr GB 73. Ud 103. Azc PB 260. Ag AL 68. A Ardi 127. Alz Ram 106 (Burr 21 p. txoratu). Ir YKBiz 328. Etxba Ibilt 485. Berron Kijote 45.
b) Con gusto, de buena gana.
Orduantxe bai nere anima Jaungoikoari pozez emango diodala! Goñi 108.
c) (Precedido de gen. o de -t(z)eko). Con la esperanza (de). v. POZEAN.
Etengabeko lanean egongo da iru edo lau aste osoan azokaren pozez. Ag G 79. Zalduna, pentsatzen eban konturako sarixan pozez, su-ta-ke an geldittu zan gari astintzen. Etxba Ibilt 474. Txanpon zikin batzuk irabazteko pozez, Gaizkibel atzeraño joaten omen itun kontrabandora. Ataño TxanKan 46. Zu ikusteko pozez / maiz egoten nintzan. Insausti 333.
azpisarrera-44
POZEZ ETA KONTENTUZ. Alegre, feliz.
Ez da, ez da munduan / bear diru asko, / pozez eta kontentuz / bizi izateko. It Fab 166. Eta oraindik bizirik geratu nintzanean pozez eta kontentuz beterik geratu nitzan. Arr GB 113.
azpisarrera-45
POZEZKO (Adnom.). "Aclamación, pozezko ojua, deadarra" Lar.
Pozezko intzirijak. Mg PAb 92. Pozezko salto miragarri batzuek. Gco I 166. Entzuten dagozan askok pozezko barriakaz alabeetan ditu. JJMg BasEsc 102. Pozezko bizia / munduan daramana / da nekazaria. It Fab 164. Pozezko malkoak zeriztela. Arr GB 119. Pozezko arpegi alaiakaz. Ag Kr 184. Pozezko ezkutukiak (misterioak). KIkV 107. Pozezko, atsegiñezko ta esker onezko dardaraz. Inza Azalp 155. Euli beltzek botzezko firrindan / janagatik, bethi dago zutik. Mde Po 99. Gabon-gaba pozezko jaia da. NEtx Antz 121. Lenengo neure pozezko agurra / erriko abade jaunari. BEnb NereA 160. Nundik lengo negarrak biurtu ziran barre aundixetan, benetan pozezkuak ez balitz izan fraille gizajuan iztar austia. Etxba Ibilt 462. Nere biotzak zu zaitu zeru, / nere pozezko aingeru. NEtx LBB 385.
v. tbn. Echag 84. fB Ic III 326. Añ EL2 178. AB AmaE 21. Apaol 111. A Ardi 96. KIkG 110. Jaukol Biozk 63. Or SCruz 132. Enb 107. Ldi BB 54. Mde HaurB 102. Gand Elorri 61. Erkiag BatB 49.
azpisarrera-46
POZ-EZTI. Alegría.
Emen poz-eztiz / beteko zaitzu / miñez daukazun biotza. Jaukol Biozk 26. Atozkit, semetxu, atoz amatxoren / magalera, nere zoriona, nere poz-eztia / zu bai-zera. Ib. 76.
azpisarrera-47
POZ-EZTITAN. Con gran alegría.
Musikazale ta adiskideen urrutidazki berotsuak poz-eztitan entzunak izan ziran. AEmil EMusika 34.
azpisarrera-48
POZ-EZTIZ. Con gran alegría.
Poz-eztiz egurazten, bai, atseginkorra. Laux BBa 90.
azpisarrera-49
POZ-GAI. Motivo de alegría.
Santuarentzat bere semien espiritu ederra ikustia ezin esan al ditekian moduko poz-gaia zan. Bv AsL 163.
azpisarrera-50
POZIK. v. pozik.
azpisarrera-51
POZ-IKARA. Estremecimiento de gozo. v. POZ-DARDARA.
Artzaiak, malda-beera soiñua aditzean, / poz-ikara goxo du suma biotzean. Or Eus 13. Andik lasterrera, poz-ikara bat izan eban Txinpasek kolkoan! Bilbao IpuiB 80. Itz auek irakurri zituanean, barruan poz-ikara bat jaiki zitzaion. NEtx LBB 69.
v. tbn. Ldi BB 30.
azpisarrera-52
POZ-IKARAZ. Temblando de alegría. v. POZ-DARDARAZ.
Izen berri au entzutean, basoa ta zabaldiak poz ikaraz dire, nagusia datorrela entzunda xakurra laisterka yostetara doakion bezala. 'Ont tressailli dans tout leur être' . Or Mi 131. Len-seme yaioberriari poz-ikaraz ugatza ematen ari delarik. Ib. 124.
azpisarrera-53
POZ-IRRINTZI. Grito de alegría.
Argatik dagizu par ta poz-irrintzi / jolasean. Jaukol Biozk 76.
azpisarrera-54
POZ-ITURBURU. Fuente de alegría.
LUR bizigarri argi, / ez otzez ez beroz eztigarken / zoruntasun-belardi, / bazkategi gizen, / betiko poz-iturburu garden. "Producidor eterno de consuelo" . Gazt MusIx 89.
azpisarrera-55
POZ-ITURRI. Fuente de alegría.
Jainkoaren seme jaio-berri; / Aingeru denen poz-iturri. NEtx Antz 123. Talaraño eldu zan, an egiteko zan erromerian, alan bearrez, bere barruko kezka mingotsa bein betiko poz-iturri biurtuko ete zaneko susmo ta pekuz. Erkiag Arran 66. Amets ta poz-iturri epelena zara, / maitasun-garbitzaille. Gand Elorri 131.
azpisarrera-56
POZ IZAN.
a) (Trans.). Agradar, gustar.
Zortzi antzara iltzen diraiño / poz du jendeak aiekin. "Tiene diversión la gente". Or Eus 180. Zure begitan begiko gera / poz degu gogoratzea. SMitx Aranz 178. Osasunaren doaia zer dan ez agertzea poz du, osasun antzean irritsa itzalgaizteko. "Gaudens". Or Aitork 281. Lagundu zenion bere estuasunean, eta poz izango du oraingo onekin. NEtx LBB 89.
b) (Impers.). Da (daba...) gusto.
Poz da orain soro ta zelaiak ikustea. NEtx Antz 55. Eliz-aurrean poz zan erriko gaztedi ta andre-gizon txukunak ikustea. Ib. 155.
azpisarrera-57
POZ-JARIO, POZA-JARIO (Estar, etc.) rebosante de alegría.
Aukeratzearen ondorioak ez ditu ezagutu eta onengatik dabil pozjario. Txill Let 86. Ni poza jario nagoela, malkorik ere atera eziñean ura! Ib. 64. Alperrik da, guziz ere: bere azken tankadagatik-edo ez nago poza-jario. Ib. 53.
azpisarrera-58
POZ-JARIOTAN. Rebosando de alegría.
Erriko mar-mar goxoak / poz jariotan entzunez. Basarri 21.
azpisarrera-59
POZ-JAUZI EGIN. Saltar de alegría.
Poz-iauzi egingo dut Iesus nere Iaunagan. Or QA 175. Ari poz-iauzi dagioket, umetan ere nitun ondasunengatik. "Exulto" . Or Aitork 36. Nere ezur eroriak ez baitzuten poz-iauzi egiten. Ib. 97.
azpisarrera-60
POZ-JAUZIKA, POZ-JAUZIZ. Saltando de alegría.
Berriago ori entzunarekin ez zan poz-iauzika asi. Or Aitork 125s. Andik, "ezkon-berria ogetik bezala, poz-iauziz irten zan erraldoi antzo, bidez bide ibiltzera". Ib. 91.
azpisarrera-61
POZ-KANTA. Canto de alegría.
Zeruak egunero bialtzen zien argiaren eta txorien poz-kanta. NEtx LBB 62.
azpisarrera-62
POZ-KONTENTU. Alegría. v. POZ-ATSEGIN.
Enperadore oriek joan ziran zenbait aldiz beren soldadu eriak ekustera, soldadu beren atseginz eta poz-kontentu andiarekin. Mb IArg I 188. Zeruari ematen zaion Paraisuaren izenak esan nai du, dala, poz-kontentu atsegingarriz beterikako berjera edo baratz bat bezalakoa. Ub 156.
azpisarrerakoSense-62.1
(poz eta kontentu izan).Estar alegre.
Alperrik artuko dau askok sentimentu, / neu izango naz baña, poz eta kontentu. AB AmaE 280.
azpisarrera-63
POZ-LAGUN (El) que comparte una alegría.
Pozlagun aunitz danean, bakoitzagan poza ioriago da, bakoitza berotuz elkar ere beroarazten baitute. Or Aitork 190s.
azpisarrera-64
POZ-LEKAIOKA. Gritando de alegría.
[Oreinak] iltzen ditute, poz lekaioka gero eramateko. Ibiñ Virgil 101.
azpisarrera-65
POZ-NAHIGABE (Pl.). Alegrías y penas.
Zure barrengo poz-naigabeak, / burrukak, naiak, amets ta usteak / berriz irauli bertsotan. Jaukol Biozk 2. Biok, ba, ixilik / poz-naigabeak / esan ditzagun / bat-batera. Ib. 7. Inguruko jendea maiz nabarmentzen da, neska-mutil gazteen poz-nahigabeak ahaztuerazteko adina. MEIG I 164. Genovevaren poz-nahigabeek. MEIG III 44.
azpisarrera-66
POZ-OIHU. Grito de alegría.
Boz-oihu, deiadar, nigar. Ox 135 (tít.). Nola eutsi, agopetik irtenda, gañezka zijoakion poz-oiuari? TAg Uzt 59.
azpisarrerakoSense-66.1
Utz nazazu nere lengo gezur-ibillerak gogoan iraultzen eta poz-oiuz Zuri opari eskeintzen (Ps 26, 6). "Iubilationis." Or Aitork 76.
azpisarrera-67
POZ-POZA (Estar, etc.) muy contento.
Ohetik esposa legez, / heldu zaitzu bozboza. Hm 43.
azpisarrera-68
POZ-POZEZ (Estar, etc.) muy contento. v. POZ-POZIK (s.v. pozik).
Isopo txintxilan / ebilen poz pozez / mutilen artean / mutil balitz legez. Zav Fab RIEV 1909, 36. Alde gustijetatik / Deuna-ren errira / duazan euzkotarrai / poz-pozez begira. Enb 70. Onen usain gozuak / ipiñiko dautsa / Ama Euzkereari / poz-pozez biotza. Ib. 140.
azpisarrerakoSense-68.1
( poz-pozaz ).
Juana Marik eta berak, poz-pozaz negarrez egozala irakurri eben iru bidar irazkia. Echta Jos 300.
azpisarrera-69
POZ-SAMINETAN.
Egun argiz! --gaiñeratu zun poz-samiñetan--. Berri onak ote dakarkizu? Etxde JJ 74.
azpisarrera-70
POZ-TXIOKA. Piando de alegría.
Kabira itzuli zanean, umeak poz-txioka artu zuten. NEtx LBB 131.
poz
<< pil-pil 0 / 0 pulunpakari >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper