lekuko.
1. (L, B, BN; Volt 119, Lar, (AN), Izt, H; -kh- Ht VocGr 310, Arch VocGr, Dv, H) Ref.: A; Izeta BHizt; Gte Erd 198 .
Testigo. " Lekhuko athera da, il s'est présenté comme témoin. Lekhukoak athera ditu, il a présenté des témoins" Dv. " Lekuko izanen zarete, io nauela, vous serez témoins qu'il m'a frappé" H. v. jakile, testigu. Tr. De uso general desde principios del s. XVII en la tradición septentrional, aunque en suletino se documenta sólo en Belapeyre. Al Sur, aparece ya en Ubillos, haciéndose más frecuente desde mediados del s. XIX. En DFrec hay 83 ejs., 77 de ellos meridionales.
Iujearen etxera, / ioan zintuzten lekhukoez gaizki akusatzera. EZ Man II 43 (v. tbn. 23). Lekhukoren aitzinean prometatzen duela, [...]. Harb 424. Iuramentu egitea da erraiten dugun gauzaren sinhets arazitzeko, Iainkoaren lekhuko deitzea, ekhartzea eta ibentzea. Ax 262 (V 175; v. tbn. en contexto similar: Harb 410, Gy 66, MEIG VII 57 lek(h)uko deitu; Gy 189, Larz Senper 36 lek(h)ukotzat deitu; Mat 110 lekhuko ekharri; Lard 471 lekukotzat ekarri; Bp I 89 lekhüko ezarri ). Lekuko dira zure Apostoluak. SP Imit III 22, 4 (Ch, Leon lekhuko; Mst, Ip jakile, Ol, Pi ziñaldari ). San Augustino da lekuko eta ikusle, San Anbrosiok beregainki maite zuela Santa Monika. SP Phil 298 (He 298 lekhukotasuna errendatzen du ). Lekuko egiten dut [...] Iesus iauna, eztudala gezurrik erraiten. Ib. 184 (He 186 lekhuko hartzen dut ). Lekhuko da Tacito, Erromarrek Anglesen [...] kontra izan zuten gerla hartan. ES 112. Gure bihotzeko lekhuko eta iuieari bezala zuri bethi behatzea. Ch III 45, 5 (Leon lekuko hartzea; SP, Ip jakile, Mst ikhusle ). Akzioneak egitean orhoitu behar gara Jainkoa lekhuko dugula, eta hark [...] jujatuko tuela. CatLav 344 (V 167). Agertu natzaizu ezen, zu egiteko ministre eta lekhuko, ikusi ditutzun gauzez. He Act 26, 16 (TB lekhuko establitzeko, Dv lekhuko ezarri, BiblE lekuko bihurtu; Ol aitorlari yarri, Ker autorle egin ). Lekhuko gertatu ziren Jesusek, [...] obratu zituen mirakuillu guziez. Lg II 223. Harekin bakharrik eta lekhukorik gabe edireten da. Mih 24. --Zer da Martiria? --Lekukoa edo testigua. Ub 102 (v. tbn. Lard 52 y Aran SIgn 82 lekuko edo testigu ). Gizon galantik ere bazen / lekukotzat igorririk. Monho 42. Hilarazi zuen Xatxen, bera lekhuko. Hb Egia 68 (6 lekhuko hartu ). Ostia saindua lekhuko, guziek [...] pobreziazko botuak [egin zituzten] . Laph 139. Lekuko sinisgarrietatik agiri dana da, [...]. Aran SIgn 5. Erlisione sainduaren lekhuko bezala. Jnn SBi 156. Gertakari horiek bermatuak [dira] [...] lekuko segurez. Lap 39 (V 22). Ez dezazuengatik uste izan ez naizela egiaz mintzo, han dire lekukoak oraino bizi. HU Zez 70. Dagoz lekuko / diruz erosiak, / inos iausi ezteitezan / deunga nagosiak. Azc PB 356.
(s. XX) Lekuko askoren aurrean aittorturik daukazun aittormen ona. Inza Azalp 28. Gure erranaren seguratzeko Jainkoa lekhuko hartzea. CatJauf 78. Dohakabeak, ez baitu nehor so dagoenik lekhuko. Ox 78. Leenaren ziñaldari (lekuko). Ldi RIEV 1929, 210 (tbn. en AIr RIEV 1928, 605 lekuko ). Ni harentzat lekuko / nahi nintzen jarri / eta Mañexen lana / kopletan ezarri. Etcham 79. Karrika zahar eta mehar horiek lekuko dira, nola orai ehun urte [...]. Zub 89. [Guda-Auzitegiak] lekukoei deituaz. EAEg 6-4-1937, 1440. Lekukoak (jakilleak, testiguak), [...] aitor egin baitzuten Piarres etzela igitu Igelutik. Etxde JJ 194. Iñor lekuko eukiteari naskagarri eretxi eutsan. Erkiag BatB 106. Friedrich ere goan zen [komisarira], behar bai zuten lekuko. Izeta DirG 122. Nehor ez da hor lekuko, nehor, zazpi "lekukoetarik" kanpo. Ardoy SFran 114 (el segundo "lekuko" se refiere a los mártires). Zigorrez lurperatu zuten / lekuko dira: osteguna eta bosondoak, / euria, bakardadea eta bideak... Lasa Poem 106. Mundua da lekuko: / aita beti aita. Zendoia 78. Paxkalek eta Marixanek, lekuko naiz, eman zituzten haundizki [fruituak] . Larre ArtzainE 181. Loudungo mirakuiluen lekuko [bat] . MEIG VIII 30. [Lauaxeta eta Lizardi] ez ziren lekuko izan, igarle baino, [...] bide eta giro berrien igarle. Ib. 44. Altunak Etxepareren bertso-neurketaz ari zuen lanaren lekuko izan nintzen. MEIG VI 138.

v. tbn. AB AmaE 319. Barb Leg 144. Ldi UO 56. Or Eus 282. Iratz 125. Lf Murtuts 11. Zerb Azk 101. JEtchep 61. Zait Plat 19. Mde HaurB 106. Arti MaldanB 209. Othoizlari 1961, 347. Gazt MusIx 97. Azurm HitzB 52. Ibiñ Virgil 43. EZBB II 43. Ataño TxanKan 89. AZink 68. Lekhuko: Gç 65. He Phil 186. Brtc 241. EucolT 24. Dh 132. Dv LEd 272. Zby RIEV 1908, 419. Arb Igand 182. Dih GirLeg (ed. 1897), 49. Lander EEs 1916, 61.
"Recors, rekorsak, sariant, lekhukoak " Ht VocGr 415.
Mirei iltzera doa, Birjiñ eta maite-lekuko. 'Martyre d'amour' . Or Mi 139.
2. Testimonio, prueba, ejemplo. v. lekukotasun.
Lekhuko ditugu zuen / relikia sainduak, / zein baitire aldaretan / gutzaz ohoratuak. EZ Noel 130. Huna, Ierusalemeko, / zuk iragan gustiak, / karrikak dire lekhuko, / odoletan bustiak. Arg DevB 185. Azkendu diren seinaleak eta ondarrak orai ere lekuko dire, hek gizon konpliak eta sainduak zirela. SP Imit I 18, 5 (Leon hor dira lekuko; Ch erakusten darokute, Mst, Ip jakile dira ). [Badira hainitz debozione] perfekzionearen emaiteko onak. [...] Sara, Errebeka eta Iudith lekuko dira Lege zaharraren liburuetan. SP Phil 14 (He 13 exenplu ederrak ditugu ). Frogantzatzat eztut nahi ekharri bertze lekhukorik baizik hekien beren mintzatzeko manera. ES 167. Sinhetsgogortasunaren bentzutzeko, ekharriko diotzat lekhuko herri hautako [arbolak] . Ib. 121 (v. tbn. Or Eus 209 y MEIG VIII 59 lekuko ekarri ). Egia hunen lekhuko, fiador edo berme, [...] emaiten dut ene seme Agustin. Ib. 400 (v. tbn. Monho 160 lekuko eman ). Edateko ohitzari, darraikona luzesko, / haren esklabo dagola, hilltzeko orduraino, / [...] fableko giza lekhuko. Gy 103s. Haren Yainko izena aski da lekhuko, / ezduela bertzerik izan goragoko. Hb Esk 43. [Fedea] bizi dela, horra lekhuko, [...] odolaren ixurtzea herabe ukhan ez duten giristino horiek. Prop 1880b, 129.
(s. XX) Bizkor dabil hor [jakintzan] ere Eskualduna. [...] Lekuko ditugu astekariak, gure aldizkingi maite hau. JE GH 1934, 235. Orain ene zotiña lekuko baitut ene buruaz nardatu zaidala. Or Aitork 244. Or ditugu lekuko, berak idatzi zituen idazti zoragarriak. Zait Plat 6. Zerbait izan girela nork du ukatuko? / Arbasoen obrak hor baitaude lekuko. Xa Odol 93. Komedietan "turkeriak" 1578a baino lehen agertu ziren, orduko Jean de Léry idazlea lekuko. Lf ( in Casve SGrazi 10 ). [Orixek] bizkaiera zeharo ikasi zuen --Tormes-ko itsu-mutilla eta zenbait olerki lekuko--. MIH 260. Ezagun baino ezagunago den izen bat aipa nezake, diodanaren lekuko. Ib. 367. Gizaldi berria --Txillardegi eta bere seme Leturia hartzen ditut egia horren lekuko-- gurea baino hobea, jatorragoa, iruditzen zait. Ib. 303. Euskara eta euskal literaturaren lekukoak. (tít.). MEIG IV 107. Hemen ezin azal ditzakegu froga eta lekuko horiek banan-banan. MEIG VIII 115. Fededun osoa zen erlijio gaietan: hor da lekuko [...] Lourdesera egin zuen joanaldia. Ib. 54. [Saio hau] giro berrien lekuko dugu. MEIG III 154. Lekukorik zaharrena, formaz bestelatsukoa, Leizarragarena da, dirudienez. MEIG VII 97. Hauek bederen aipa daitezke, saiatu zelako lekuko: [...]. Ib. 31.

v. tbn. Inza Azalp 82. FIr 152. Etcham 136. Vill Jaink 157.
3. (L, BN ap. A ; H).
Sustituto, suplente, sucesor; representante. " Nausiaren lekhuko den sehia, le serviteur qui tient la place du maître, le représente" H. v. AITA-LEKUKO.
[Prelata] errespeta dezagun ohorezki, / eta zure lekhukoa den bezala obedi. EZ Man II 104. Huna bildurik non den hemen / zure populu fidela, / laudatu nahiz ohorezki / zure lekhuko leiala. 190 (ref. al obispo). [Ezkonzen dire] erretoraren edo haren lekhükoaren, eta laur iakileren aitzinian. Bp I 81. Apezak haren [Jesüs-Kristen] manüz eta lekhüko bezala erraiten baitütü. Ib. 71. Frantziak Chinan duen lekhukoaren medioz, hel arazi zuten berria. Prop 1880b, 113s. Zure lekhukoak eman zautan manua. Ib. 130. Heietarik bat eman zen katixima irakaslearen lekhuko. Prop 1881, 150 (v. tbn. 1899, 51). Zeruko Jainko Aitaren / Ordaina, lekhukoa. Zby RIEV 1908, 410. Haurraren aitak ukan beza, bere lekuko, bera bezalako aita bat; amak, ama bat. JE Bur 56 (v. tbn. 210). Zuen gañera etorriko dan Espiritu Santuaren indarra artu ta nere lekukoak izango zerate Jesusalemen. Inza Azalp 78.
Pelerin eri bat, konpainia lekhuko zena, espantuz zegoela, salbatu zenduela. Harb 400.
"Izenaren thokian yarten den hitza, deitzen da izenaren lekhukua, pronom" Arch Gram 26. tbn. en la misma pág. : "Presunen lekhukuak, pronoms personnels"). v. izenlekuko.
4. (Lar, , H, VocB ; -kh- S ap. Lrq ; Urt I 36, Dv, H) .
(Adnom.). "Local" Lar, . "(Adj.), qui est de l'endroit. Lekhuko jendea, le peuple de l'endroit; avec le pluriel les gens de l'endroit" Dv. "Qui est du lieu, du pays. Lekhuko gizonek (diote) larre hoiek arthaldeentzat kaltekorrak direla, les gens du pays [...]" H. "Del lugar" VocB . "Local, régional (litt. 'de l'endroit')" Lrq.
Hartan dabilza pilotu edo maistru lekuko berria eztakitenei. INav 132. Parropia Mezala bilzen baitira lekhüko Jinkoaren haurrak. Bp II 11. Tropela baitzihoan herronkan hedatua, lekhuko paraia hestuak permetitzen zuen eredura. ES 114 (v. tbn. en la misma pág. lekhuaren paraia ). Irabazten dituzte alogera onak txit, lekuko barri ondo ikasiak daudelako. Izt C 55. Trebesak orduan du, lekhukotan menta; / ezbalitz pariatzen, hotz liteke besta. Hb Esk 214. Lekuko abitantek / nahasten zituzten, / titulu errestorik / nehon ezpaitzuten. Bordel 155. Donibanen eginen dira bi arrantza mota. Urruñekoa; [...]. Lekukoa; gizon adineko eta untzi ttipiekin. Herr 22-3-1956 (ap. DRA ), Herr 22-3-1956 (ap. DRA ). Zer erakuts zezaken lekuko jenden mintzaira ez balinbazakien? "La langue des indigènes" . Ardoy SFran 163. Predikuetan, ez gaizkirik egin lekuko buruzagier. "Les gens qui ont autorité dans le pays" . Ib. 339. Gerta daiteke gaia, ikergaia, lekuan lekukoa izatea. [...] Oker jokatuko genuke, halaz guztiz, lekuko gai hori lekuko ikuspegi meharrez tratatuko bagenu. MEIG VIII 65.
Gaurko euskeraren erio-krisisak [...] jokaera lekukoagoa eskatzen digu. 'Más actitud situacionista' . LMuj BideG 30.
LEKUKO FALTSU, LEKUKO GEZURREZKO, LEKUKO GEZURTI.
Testigo falso. " Lekhuko gezurrezkoak, faux témoins" H.
Neure laguna akusatu <-ta> dut eta haren kontra lekhuko falso izatu naiz. EZ Eliç 156. Hañitz lekhuko falso dire / Jesusen kontra altxatzen. 84. Ez zuten aurkhitzen nahi bezalakorikan, hainitz lekhuko falso ethorri ziren arren. He Mt 26, 60 ( TB, EvL, SalabBN, Leon lek(h)uko fal(t)su, HeH lekhuko gezurti, Ur (G) lekuko gezurrezko; Ol aitorlari, Or, IBk testigu, Ker autorle ). Irabaz ezazue bi lekhuko faltso, erranen dutenak [...]. Lg I 361. Banderiza da formatzen, / eraikiten laster lekhuko faltsoak. "On suscite accusateurs" . Gy 319. Lekhuko falsu bat, [...] dihuruz enganatua. Prop 1876-1877, 133. Ea malezioski lekuko falsorik altxa-arazi duen, paper falsorik egiñ edo produitu duen. EucolT 18.
Gezurrezko lekuko. BiblE He 26, 60.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper