Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

367 emaitza hotz bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (316)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bitxikeria.
sense-1
1. (BN-arb (-eri); Dv, Foix ap. Lh).
Rareza, cosa extraña. "Chose drôle, singulière, drôlerie" Dv. " Bitxikeri zerbait ikusi duzia? (BN-arb)" Gte Erd 20. v. bitxitasun (2).
tradizioa
Tr. Documentado al Norte desde finales del s. XIX, al Sur lo emplean algunos autores de la segunda mitad del XX. En DFrec hay 2 ejs.

Begiak torratzen ditu, hobeki ikusteko, xarboa beti han, gainetik behera so, iduri irriz... Bitxikeria! HU Zez 57. Bazen bertze zakur bat, gogoan bizirik begiratu dutana. Bainan, ez denez bitxikeria! ez nintzan haren izenaz orhoituko, aitak ez balaut geroztik aiphatu. JE Bur 19. Eskual hirixka batean egun hotan gertatu bitxikeria hau. Ib. 191. Zer bitxikeria bertzalde, halako hiri zahar orhoitzapenez hanpatuari ikuska gehiago ez emanik. JE Ber 26. Eta gero, gertatzen zaiku bitxikeria hau: ez baitugu ikusten zerua, ez bidea, ez deus, otomobil handien argi hotz bortitzek lilluratzen gituztelakotz eta itsutzen. Ib. 92. España hortan izan da segur asko bitxikeri: / Horra nun zaikun etorri / Euskadirat Galtxagorri / Jainkoaren amodioz jazartzerat apezeri. Iratz 25. Horra nun bet-betan, beztitzean, krak! konkortua gelditzen den! [...] Nor harritu, hura harritu... Bitxikeria, ez zagon orainokoan ere nehundik minez. Lf Murtuts 37. Aphez net galanta züzün eta huna, zumait bitxikeria gora-behera. Ib. 28 (puesto en boca de un suletino). Eta orai beha bitxikeria huni: . Azpareneren izenik zaharrena Hesparrene da; Azkainerena, Escan. Zerb Azk 6. Ez da bitxikerien eta aulkerien lagun; zentzu onaren lagun da. Or QA 172. Harrari bitxikeria zako eta zorokeria, gizonak bere liburuak ez jatea. Egunaria 12-10-1956 (ap. DRA). Beraz, gure gogoen azken sustraia maiz eztugula ezagutzen esatea, ezta, ez bitxikeria bat. Vill Jaink 140. Epikureoak ara zer bitxikeria asmatu zuten, korapillo au askatzeko: birtutea eta zoriona eztira bi gauza diferenteak; gauza bera dira bi-biak. Ib. 100. Bada zonbait holako bitxikeria munduan, nik injustizia deitzen ditutanak. Xa Odol 172. Bertsoak idatzi eta leiaketetara bidaltzeko, edo bidaltzen asteko, izan nuen alako bitxikeri moduko bat. Zendoia 61. Badirela herri batzu [...] beren bitxikeria xuhurreri sobera atxikiak daudenak eta mundu zabaletik heldu diren haize ederreri hetsiak. Larre ArtzainE 226. Inoren onginahiak, apetak eta ezjakinak asmatu dituen bitxikeriak, odolik ez duten hutsaren hurrengo iratxoak, hain zuzen ere ingelesez . ghost-words deitzen dituztenak. MIH 76.
azpiadiera-1.1
Cosa graciosa; chiste; broma, chanza. " Bitxikeri (L), chuscada, broma" A.
Gure izpirituak urruntzeko itsas-minaz orhoitzetik, ezen imajinazioneak ere hanitzak eritzen ditu, batek erranen zuen zerbait bitxikeria irri egin arazteko. Ducq 388. Egungo egunean bitxikeriez mintzatzea lakhet zaiona behar da mintzatu lehengoez. EGAlm 1897, 28. Kantuak edo konderak edo zuhur hitzak edo bitxikeriak. EEs 1913, 363. Naiz bitxikeri edo axekarako, naiz funtsez eta gogor mintzatzeko gai dago beti [Axular] . Or EEs 1927, 195s. Ez ikaratu, iratxo au bitxikeri utsetan dabilla; arako buruarin gogo-aldartetsu deritzoen ua da. 'Niches' . Or Mi 74. Libek, baña, bitxikeriz eta parrezka eragozten dio irteera. TAg Uzt 31.
sense-2
2. pitxikeria. Ornamento (peyor.).
Asto onek, bein, urre ta arri-bitxidun aulkijakaz apaindduta joiazan ainbat eta ainbat zaldi-arin errotsu ikusi ei zittuzan, eta bitxikerijokaz [...] gelduta [...], berak be era aretara jantzitta ibilli biar ebala. Otx 119. Neure apaingarrijakaz orniduta, neure anka-oial eder, neure ugal urredunak eta beste pitxikerijakaz jantzita. Ib. 121. Galdu eroianak, aldian eban pitxikerijen bat itzi biar ixaten eban batturan. Ib. 152. Apari xaloa esan dizut. Arrokeri gabea... Ken itzazu zillar-ontzi ta pitxikeri oriek. Lab SuEm 200.
bitxikeria
<< bitore 0 / 0 bizkar >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper