Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

367 emaitza hotz bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (316)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bertso.
tradizioa
tradizioa
Tr. Ber(t)so es la forma propia de la tradición meridional; en algunos textos alto-navarros (Auspoa 97, 24, Auspoa 77-78, 294) o baztaneses (Auspoa 39, 35) encontramos bertsu, si bien p. ej. en Lizarraga sólo hallamos berso. Salvo en algunos bersolaris modernos, como Mattin o Xalbador, al Norte hay siempre -u (en UNLilia ); pertsu (aparte de un ej. de persu en Haramburu) se documenta desde mediados del s. XIX, y lo emplean sobre todo autores bajo-navarros. En DFrec hay 301 ejs. de bertso, 23 de bertsu, 9 de pertsu y uno de berso .
sense-1
(V-gip ap. Elexp Berg ; Lar), berso (V-gip ap. Elexp Berg ; Hb), bertsu (Hb, H), bersu (Hb), pertsu, pertso.
Copla, grupo de versos, estrofa. "Versificar, biursak, lototsak, bersoak egin " Lar. "Vers, couplet" H, Lh. "Adinekoei berso eta bersolari entzuten zaie; orain bertsolari eta bertso gehiago, agian" Elexp Berg. v. berset, kopla, ahapaldi (2). .
tradizioa
Tr. Documentado con seguridad desde principios del s. XVII, tal vez habría que añadir <...>rso oriek que aparece en Lazarraga (1139v). A partir aprox. del segundo tercio del s. XIX se utiliza frecuentemente referido a las composiciones de bersolaris.

Damurik etzekutsala Anaia medikuak / Hark begia hertsiz gero egin tutzun bersuak. P. Guillentena in EZ Man I 2. Eta gaiñerako bersuen airea komunzki gustiek badakite. 31. Kopla edo bertsu Latinezkoak. ES 135. Eskribitu ote deban bersorik edo paperik afizio torpea aditzera ematen debanik. OA 160. Berso debotoak kantetan daneko. Urqz 1. Amabi berso oneek / entzun dituzanak. DurPl 106. Koplari aprendiz batek gogoan pasatu badu / Bertsu hotz batzuen bidez Lapurdi gobernatu. Monho 58. Berso asko irakurri ditut neure aldijan erdaldunen liburubetan. Mg PAb 62. Berso ipuizko oiek. VMg 90. Ta berso bat esaten asirik, lau bider eukan zer itxi. LoraS 170. Sortu oi da lujuria [...] berso eta kanta zikiñ loiak aditzetik. Gco II 40. Dabiden salmo zoragarrijak ta beste deboto askoren berso garbijak. JJMg BasEsc 108. Bizkaiko errietan / gara euskaldunak, / egin daiguzan bada / euskeraz bersoak. Zav Fab RIEV 1907, 92. Hemen lazten naiz aipatzian bertsu hauien erdian / Esposatzera nola joan ziren Baionako hirira. AstLas 66. Amargarren bertso au / da azkenekoa, / agur bada, jende on / Donostiakoa. Echag 261. Kongreganistek kantatuko dute kantika batetarik zenbeit bertsu. JesBih 430. Berso oek dira iruna puntukoak. Izt C 245. Ziarduan irakurten liburu donga, berba neurtu edo bertso nabarmen, amodijo nasaikuak eukazan bat. Ur MarIl 62. Gezurrik balin bada / bertsu berri otan. Bordel 128. Aiekin batian zan / bizar aundi arrek / izkribatzen dizkizu / zuri bertso abek. Bil 153. Nik erregalo bialtzen dizkat / amabi bertso berriyak. Xe 192. Muturik daukaguz gaur koplakariak, / Ez ditut entzuten euren bersuak. AB AmaE 144. Huna zer kantatu zuen, ezti-eztia, aire zahar hamahiru pontuko batean, bertsu bakhotxa ederki doblatzen zuelarik. Elzb PAd 13. Maisuak erakutsi zizkien ume guziei eskolan iru bertso aiek kalean kantatzeko. Urruz Urz 63. Orra amasei bertso / euskera ederrian, / iñor bada konturik / jakin nayian. AzpPr 132. Dinostazu Katalin / zer dan zortzikoa; / da zortzi oinen ganean / dagoan bertsoa. Azc PB 66. Erato Musa ederra / arren betatuizuz / onek bertso bigunok / graziaz eta suz. Ib. 301. Beren emazteak eztarri-ots zoli zoliaz bertso edo neurtitz onetxek entzun eragin eutsezan auzokoai. A BeinB 46. Benturaz neretzako egi samiñen batzuek egongo dira berso orretan. Moc Damu 36.
( s. XX.) Gozoak dira haren bersuak. JE Bur 145. Bertso guztiak ziran orduan Senpelarrenak, pronostikoa Mariano Kastillok egiña bezela. Ag G 187n. Zurkaizturik gelditu zan Baxili bertso oiek aditzian. Urruz Zer 78. Arrats guziez, aire bera eta ber pertsuak. Barb Sup 98. Bainan, ehun urtheren buruan, zoazte zuek paperek beiratu ez dauzkiguten bertsuen ondotik. Ox 203. "Bertso asko, baño olerki gutxi", nere adiskideak esan zidanez. Inza in Jaukol Biozk VI. Erritarren berezko bertsoak deitzen ditut ba, erritarren agoz-ago beren abestietan dauzkatenak [...]. Baita ere bertsolarien bat-bateko bertsoak ere. Ib. VII. Getariyatik etzan bertsorik / aientzat izan orduan. Tx B I 100. Jauna, nahi dauzkitzut / bi pertsu kantatu. Etcham 215. Nik leialki sinatzen tut / bertsu hok: Etchamendy. Ib. 54. Eta gertakari latzgarri horiek guziak idatzi zituen pertsu luzeetan. Zub 59. Ordun ezagutu zun provenza-eraz bertsuak egiteko mutiko gaztearen uxia. Or Mi II. Errikoitasun gorritik bertso ikasietarako tartean. Ldi IL 82. Erri-bertso goxoak sarri ditut nâsi; / ez baita gure erria uste bezin sasi. Or Eus 16. Zenbait urkabe-bertsu, Lanzko lapurrena, / ta amairu eriotza ein zitunarena. Ib. 120. Hautan nihork ez dezala / Pertsu ederrik bila. Iratz 9. Koblan baitzakien guti edo aski, bertsu zonbait ere baziozkan eginak. Lf Murtuts 12. Lenengo amar bertsoetan, erromeri osoaren azalpen bat laburkiro. SMitx Aranz 117. Hau seigarren bertsia. LuzKant 103. "Musde Tiraz" izeneko bertso pipertsutan. Etxde JJ 270. Bertso herrikoietan. Mde Pr 186. Huna pertsu bat bederen. Zerb Azk 37. Gurasoak egiñiko ezkontzea ere, ez dala egokiena askotan entzuna zan gure neskatoa, bertso berri zaarretan ere bai. Erkiag Arran 63. 7.263 (zazpi mila berreun eta hirurogetairu) 6 (sei) puntuko bertso. Arti Ipuin 38. Orain, bertso au jatortzu, / untzaren asmoz betea. Gand Elorri 198. Adema Zaldubyk, berak bakarrik dakian bezala, bertso mardul borobillez kantatu izan du Bibliatik eldu zaigun fede ori. Vill Jaink 33. Ba... Eni ere, zonbait aldiz jin zauzkit pertsu xaharrak gogorat. Larz Iru 122. Igandero ateratzen zan iru orriko bertso-paper bat, "Bertsolariya" zeritzana, dana bertso zar eta berriakin beteta. Salav 43. Ar itzatzu zure aginduz asi ditudan bertsu auek. Ibiñ Virgil 54. Biek baitzuten, bakotxak bere gisan, kontrabandist aireño bat (eta airearekin pertsu zonbait ere!). Ardoy SFran 249. Uztapideri-edo bertso bana eskatu. NEtx LBB 120. Gitxien uste danean urtengo dau andra Sabadiñak gazdun esaera edo bertsoren bategaz. Alzola Atalak 92. Ori bertso zarra da, onelako garaitan papelean jarria! Uzt Sas 19. Ta elgarrekin kantatu dugu / zonbeit bertsu orai arte. Mattin 102. Zonbeit pertsotan. Ib. 82. Egun on batez bertsoen bidez zurekin alkartu nintzan. Xa Odol 311. Hemen agertzen ditut [...] pertsulari bakotxak ni goretsiz kantatu pertsu bana. Ib. 333. Zortzi silabako neurtitzetan idazten zuten, bertsuek bi puntu baizik ez zituztelarik. Lf in Casve SGrazi 8. Amalauko bertsorik ere ez du nere liburuak bere asieran izango. "Sonetos" . Berron Kijote 19. Nere auzoko Andoain erri, / aurren bertsoa gaur zuri. Alkain 27. Azken bertsoa gerrate oni. FEtxeb 35. Arlote-pobrea naiz, baina bertso pare bat eskaini nahi nioke egunen batean. MIH 401.

v. tbn. Ud 108. Noe 22. Sor AKaik 139. AB AmaE 294. Arrantz 14. Iraola 63. Jaukol Biozk 1. Lab EEguna 99. Laux AB 14. EA OlBe 33. Basarri XIX. Olea 71. Mattin 109. Lasa Poem 105. Azurm HitzB 29. Berso: Itz Azald 112. TAg Uzt 243. Berron Kijote 68. Etxabu Kontu 222. Ataño TxanKan 127. Bertsu: MarIl 15. Larre in Xa Odol 18. Etchebarne 37. Bersu: Etch 112. Pertsu: LuzKant 133. Mattin 46.
azpiadiera-1.1
berso (Lar), bertsu (Urt, Dv), pertsu. Verso (línea). "Acatalectos, bertsu akhabatua " Urt I 69. Sólo incluimos aquí los ejs. seguros de esta acepción.
Zazpi obra miserikordios edo amoina korporalak horik konprenitu dira bersu hontan: . Visito, cibo, poto, redimo, tego, colligo, condo. Tt Arima 91. Au berau ediroko deb kristabak segitzen diraden berso oetan. OA 166 (sigue una estrofa de cuatro versos). Eta túzu bildurík bersogebétan. LE JMSB 368 (cita dos versos latinos). Ondoko bertsu hauietan dathorren errefaua. Gy 29. 24en plaman, 6en bertsuan, . baitize, erakur-azu baitire. Ib. 343. Noel haietan baziren zunbait arrimü gabe, beste batzü aldiz, ezinago gaixki muldatiak, bertsiak batian lüzegi, bestian llabürregi. UNLilia 2. Imini eragin zituzan bere etxeko jantokian latinezko berso bi, esaten ebenak au: "Murmurau gura dabena, / Izan daitela emetik joana". Itz Azald 112. Aitzinera joanik orduan, Rothschilek adiarazten daizko lau bersu, ditazken maltzurrenak. JE Bur 149. Eta bira-bira goruntz diyoanak bi bertso dotore oiek esan arazten dizka: "Susmo niñan zeru goxoa / keok ote zen egiña". Aitzol in Ldi UO 5. Bañan bigarren bertsoak, bera sei silabaduna dalarik, azkeneko oña silaba bakarduna du. Lek SClar 123. Manuel mundu guzian ezagutua zen jada, pertsu hauk frogatzen duten bezala: "Gero Espainiatik guri nausitzera, / Meltxor, Antsa, Manuel zitzaizkun atera". Zerb Azk 111. Bertso berean ere, oin bera ez toki berean. "In uno aliquo versu" . Or Aitork 65. Alaere bertsoa beti bertso, ots, beti batera erorten dala. Or in Gazt MusIx 48. Lönnroten . Kalevala epopeia aberkoia, eta Kanteletar-a, balada eta errikantu finlandiarrak (21.000 bertsokoa). Alzola Atalak 95. Laugarren bertsoa esan onela: "Ba dute maite aukera". NEtx LBB 368. Hamalau bertsoak bi lauko eta bi hirukotan banatu. MIH 256. Hitz emeekin bertso harrak egin nahi dituztela (hitz urritxekin bertso orotsak esango zukeen berak). Ib. 240s.
azpiadiera-1.2
Arte, actividad, etc. poética; poesía.
Esango ere da gure Euskeraren lotsagarrirako, ez duela berso edo Poesiak etxeko izenik. VMg 90. Kitarra ta bertsoa lagun txarrak dituk aberasteko. TxGarm BordaB 161. Bertsoko jai bat zertan jarri ez / maitasuna erakutsirik? MMant 55. Literatura abestutea / bertsoa dala esaten. Ayesta 92. Ondorengo urteetan, gizon ari entzuten bertsoa asko bizi eta gozatu nuen. Zendoia 235. Beti bertsoa buruan. Insausti tít. Forma itxia, edo hertsia, duen hizkeran, hitz neurtuak dira segur aski lehenik gogora datozkigunak. Izan ere, irauteko sortua da bertsoa, ezer horretarako sortu baldin bada. MEIG IV 88.
azpiadiera-1.3
Versículo de la Biblia; versículo de una oración; gradual.
Bersua. EZ Eliç 240. Bersua. Iube Dñe. Iauna zuk othoi mana ezazu benedikatu garen. Hm 68. Ezlizáke denboráik kontatzekós eskritura dagratúko bérsoak au dioténak. LE in BOEanm 155. Heriotzeaz egin bada, hagonian direnen letanietako bertsu hau: heriotze gaxtotik beira gaitzatzu, Jauna. Dh 104. Jeremias Igarlearen itzak, lenengo kapituluan, 16garren bersuan. Ag Serm 147.
azpiadiera-1.4
Frase.
Ordea badaritzat hitz gaizki eskiribaturik edo berze gisazko faltarik edireiten duzunean, falta haren aitzineko eta ondoko hitzetarik liburuaren egileak persu hartan zer erran nahi duen errazki zure iuiamendu onak ezagutuko duela. Harb ? 4v. Pronunziatzerákoan bersogáu. LE in BOEanm 160.
azpiadiera-1.5
(Como primer miembro de compuestos cf. infra BERTSO-BILDUMA, BERTSO-JARTZAILE, BERTSO-PAPER, etc.).
Anbeste berso gisatan. VMg 89. Parre-algara biurtzen zan arek beti agoartean zeramakin bertso-marmarra ta lelo alaia. TAg Uzt 203. Juan ziran gure bertso-denborak. Uzt Sas 138. Oiartzungo lenengo bertso-astea. MMant 37. Banoa orain ase gurarik / gure bertso egarriak. FEtxeb 197. Bertso-doiñu arruntean. Zendoia 107. Naiz bertso-adorea / izan ozta-ozta. Insausti 230.
azpisarrera-1
BERTSOAGO (Ser, etc.) más poético.
Bainan arrozoinamendu txar bat ongi rimaturik, pertsuago da, arrozoinamendu on bat gaizki rimaturik baino. Xa Odol 58.
azpisarrera-2
BERTSOAK ATERA, BERTSO BAT ATERA. "Ber(t)suak etara [...], publicar versos. Se usa como locución cuando alguien tiene un comportamiento supuestamente estrafalario, aludiendo a una antigua costumbre. Bueno, bueno, daukazun edadiakin da dantzara; zuri oinddio bertsuak etarakotsue" Elexp Berg.
Apustuba ta baikuntzari guk / orra bertsuak atera. PE 47. Orra amasei bertso berri / atera Errenteriyan. EusJok II 62. Bertso berriyak orra atera / nautelako enkargatu. JanEd II 90. Begi-Txikiyak bigarren txandan / ditu bertsuak atera. Tx B I 230. Bertso berri batzuek / nai nituzke ateri / nere aspalditako / lagun zar bateri. Yanzi 87. Onetarako, bertso batzuk atera nebazan. FEtxeb 161.
azpisarrera-3
BERTSOAK BOTA, BERTSO BAT BOTA. Echar versos. "Bertsoa bota (V-gip, G-azp, AN-gip)" Gte Erd 67.
Lau bertso bota ditut, / orra bost garrena. AB AmaE 408. Bota zion ere Mari-Andresi bertso bat era onetan. Urruz Urz 50. Dozenatxo bat bertso / bear ditut bota. AzpPr 94. Bota akiyok berso bat, Indalexio! PArt in Bil 169. Bota akiyok bertso bat alegratu dedin. Iraola 60. Pernandok aurpegian ezagutu zion eta ona bota zion bertsoa. Muj PAm 55. Bertso bat botatzeko / badet podoria. Yanzi 43. Parra-parra bota zittun bere bertso eztentsuak, auek lekarkioketen ondorenetan batere oldoztu bage. Etxde AlosT 79. Bertso bat botako niokek bai oraintxe Txirritari! Salav 45. Ez al zaizue beiñere burutik pasa, seme-alabak beste nolabait ekarri bear genituzkela? Esate baterako, elkarri bertso bana botata-edo izan balitz. NEtx LBB 120. Bertsu bat botako dut, / Xalbador, hortarik. Mattin in Xa EzinB 97. Beste bertso bat be bota neban. FEtxeb 73.
azpisarrera-4
BERTSOAK EMAN, BERTSO BAT EMAN. a) Componer versos. v. BERTSOAK JARRI.
Urthiak zonbat egun tu? / Hemezortzitan hogoi tu. / Borthegarai gazteño horrek / hainbertze pertsu eman tu. Balad 211. Mila bat zortzi ehun eta / Lauetan hogoiean / Bertsu berri hauk eman dire / Aire zahar batean. Elzb Po 198. Bertsu berri batzuen / Noa emaitera. LuzKant 54. [Horiek] bezalako pertsuak eman dituena, bai pertsularia zen. Zerb Azk 66. Egiazko pertsu hoik nork eman detzazke? Iratz 23. Eman behar zinuzke zonbait pertsu berri. Xa Odol 131. Bertze sei bertsu hauk eman nituen, eta lehen bezala . Herria aldizkarian publikatu. Mattin 55. (Bertsoak emanarazi).
Sujet horren gainean bertsoak eman-arazi zizkidaten. Mattin 106.
b) Echar versos, cantar versos. v. BERTSOAK BOTA.
Piarresek [...], bidean trikaturik, eman zioten bertsu bat, hamahiru pontuko aire zahar batean, hiru emazteki hoieri. Elzb PAd 28. Etxeko jaunari herritar gazteriak egin pesta batez, bertsu hauk eman zituen Oxaldek. Ox 192. Pertsu hauk eman-eta, / behar dut gelditu, / Kafeak berorikan / nahi baitu hartu. / Bestak alegrantzia / legez hartze baitu, / Denek betan polliki / ein dezagun kantu. Etcham 157. Pertsu hau eman-eta, agertzen da Tartalet. Larz Senper 104.
azpisarrera-5
BERTSOAK IPINI, BERTSO BAT IPINI. Componer versos.
Urteillik abendura / ifintera nua / bersuak nekazalien / alabaziñora. DurPl 67. Ez dogu euskaldunak / erdera bearrik / bersoak iminteko / ondo apaindurik. Zav Fab RIEV 1907, 92. Bertsuak ipintzera jarri azi naute. Ud 89. Ez da nekatu gabe / bertsorik ipintzen. AB AmaE 398. Bertso onak iminteko / bilatu bear dau / . Poeta Lirikoak / Musa kantari au. Azc PB 300. Frantzes euskaldun bat etorri zait / ipiñitzeko bertsuak. Tx B II 129. Bertso batzuek ipintzen egin / nai nituzke alegiñak. Insausti 240.
v. tbn. AzpPr 35. Arrantz 76.
azpisarrera-6
BERTSOAK JARRI, BERTSO BAT JARRI. Componer versos.
Bertso oik argatika / nai diozkat jarri. FrantzesB II 47. Ikusi izan ditut / nik berso berriak, / eiztari ustekoak / tabernan jarriak. Izt Po 62. Orra emezortzi bertso / amodiyoz jarri. Xe 292. Gure Arantzazuko / bidaje ederrari / bertso berri batzuek / nai nizkake jarri. PE 118. Milla zortzireun eta / irurogei ta bian, / bertso berriak jartzen / orain naiz abian. Ud 57. Bertso berri batzuek / nijua jartzera. Arrantz 98. Lendabiziko bertsoak orduan jarri zituen aguazillari. PArt in Bil 172. Bertsolari famatu bat, bertsuak jartzen ari dala ogei ta bost zentimoko zigarruari. Iraola 116. Galai bat etorri zait / prestubaren gisa, / bertso berri batzuek / jarri al banitza. Tx B II 160. Bertso batzuek jarri gurian / Gregorio Barruetari. BEnb NereA 66. Urte ari Txirritak jarri zion bertso bat. And AUzta 108. Amabi bertso yarri nitun. Auspoa 77-78, 247. Bertso batzuek zuri jartzea / neretzat gauza justua. Uzt Sas 54. Balentin, zutzat noa ni orain / bertso batzuek jartzera. FEtxeb 87. Bertsolari batengana joaten ziran, istillu guzia kontatu, bertsolariak bertsoak jarri, moldiztegira eraman, inprentatu ta zabaldu. A. Zavala in MEIG III 96.
v. tbn. Auspoa 97, 50. AzpPr 35. Noe 107. JanEd I 57. EusJok 171. MendaroTx 363. Olea 23. MMant 41. BAyerbe 187. Ayesta 103. Zendoia 112. Insausti 18.
azpisarrerakoSense-6.1
( Bertsoak jarriarazi ).
Orduan mutillak bertsoak jarri arazi zizkidan. Mattin 83.
azpisarrera-7
BERTSOAK MOLDATU, BERTSO BAT MOLDATU. Componer versos.
Ardien zaintzen, pertsu moldatzen. Etcham 225. Beste bertso bat moldatuko det / nik ezkongai oientzako. Basarri 119. Etxerakoan hiru pertsu hauk moldatu nituen delako gai hortaz. Xa Odol 347.
Ori zala-ta, onoko bertso auek moldatu nituen. MMant 45. Bertso-pare au moldatu nuan 1984-eko abuztuaren 30-ean. AZink 145. Bertso auek moldatu nituala ez dira oraindik urte asko. Insausti 305.
v. tbn. Olea 251.
azpisarrera-8
BERTSOAK ONDU, BERTSO BAT ONDU. Componer versos.
Bertso batzuk ondu. Gazt MusIx 18. Bizkaiko bertsolariek ez dituzte gipuzkeraz bertsoak ontzen bertsolari giputzak maizago entzun dituztelako. MIH 123.
azpisarrera-9
BERTSOAK PARATU, BERTSO BAT PARATU. Componer versos.
Serioski izan dut / Nunbaitik ordena, / Pertsuen paratzeko / Ar dezadan pena. Bordel 168. Bertsoak paratzeko / naiz ni preparatu. Afrika 42. Bertso berri batzuek / al banitza para. Xe 178. Paratu nai nituzke / bertso bat edo bi. Ud 16. Bertso berri batzuek / nai nituzke para. AzpPr 72. Bertso berri batzuek / Nai ditut paratu, / Pulamentuz esanaz / Gaur zer dan pasatu. Ag G 107. Bertsuak paratzeko / enkargatu naute. Tx B III 127. Bere illoba Josetxori, au ara yoan zenean, bertsu ok paratu zizkion. Auspoa 77-78, 121. Bertsu berri paratzen / orai naiz abian / Lapurdin bi presuna / gazteren gainian. Mattin 84. Berak Chahori paratu omen zizkion bertsoak. MEIG VII 118. Oso-osorik datoz hemen egun horretan Donostian "paratu" ziren bertsoak. MEIG III 83.
v. tbn. Noe 40. Arrantz 128. JanEd II 97. EusJok 73.
azpisarrera-10
BERTSO-ALDE, BERTSO-TALDE. Tirada de versos. v. BERTSO-SORTA.
Eta norbaitek gostuko pertsu alde bat irakurtzen badu, ez du galde eginen zonbat denboraz eginak diren. Xa Odol 68. Nik zonbat pertsu alde ditutan ezarri, / laster agertuko da aunitzen pozgarri. Ib. 107. Alta bada bertsu-alde luzeak bazituen gogoz ikasteko antzerkilari bakotxak. Lf in Casve SGrazi 9. Bilduaz galdutako / ainbat bertso-talde. Insausti 340.
azpisarrera-11
BERTSOAN. En verso; haciendo (cantando, etc.) versos. v. BERTSOTAN.
Platonek ezarri zuen liburuan ederki / Zuhurra bersuan zela nekaturen alferki. EZ Man II 3. Kontu onetan pensatzen nago / dala kulpante Marruko, / . cabe de pala etorri jat / bersoan azartuteko. BBizk 4. Premiñ, zuk nola dezun kantarien antza / Biok egingo degu bertsoan jolasa. AB AmaE 405. Bertsoan imini dot / entzun dodana len. Azc PB 210. "Karmengo glorie" deus ezta, baiñan esaera osatzeko da, bertsoan eginez. Izeta in EZBB I 55. --Zein da?, esan zuan. --Goienetxea, erantzun nion. --Bazoazke ortik etxe(r)a, bertsoan erantzun zidan. JAzpiroz 212. Besarkatu ta titi emonik / lo amak aurra altzoan, / beste ainbeste maite zaitu zu / Lino Ayestak bertsoan. Ayesta 137.
azpisarrera-12
BERTSO-ANDANA. Tirada de versos.
Irakurtzekoa da eta elizetan kantatzekoa, bertze hanitzen artean, aldareko ostia sakratuak athera dakon bersu andana. JE Bur 159s.
azpisarrera-13
BERTSO-BILDUMA. Colección de poesías.
Auspoa-n bertan agertuko da beste bertso bilduma bat be. Alzola Atalak 115. Manterolaren bertso bildumari eskerrak. MEIG III 51.
azpisarrera-14
BERTSO-DEMA. Competición, desafío poético.
Billa ateratzen da ta Daphni arkitzen du bidean, eta Koridon eta Thirs-en artean bertsu-dema astera dioala adierazten dio: aurrenez zalantzan dago Melibeu zer egingo ote dun, lanean iarraitu ala bertsu-demara ioan. Ibiñ Virgil 51. Bakoitzak bere trebetasunak aipatu ondoren, bertso-demarako eupada iaurtitzen die elkarri; Palemon auzoa artzen dute auzi-epailetzat. Ib. 37.
azpisarrera-15
BERTSO-EGILE. v. bertsogile.
azpisarrera-16
BERTSO-ERDI. (bertsuerdi T-L; bersüerdi Casve). a) "Hémistiche" T-L y Casve.
b) Media estrofa.
Amargarrenak bertso erdia bota zuan, baña ala ere bale eman zioten. TxGarm BordaB 136. Bertso erdia daukat gogoan. Zendoia 234.
azpisarrera-17
BERTSO-ERRENKADA. Verso (línea).
Eta arraunaren konpasari amore emateko bezela, tarteka-tarteka ixil-une nabarmen batzuek egiñaz bertso-errenkada batetik bestera. Lek SClar 105.
azpisarrera-18
BERTSOETAN. En verso. v. BERTSOTAN.
Zazpi pontu haukien gaiñean, ondoan tuzketzue, separatuki bakhotxaren gainean, Meditazioneak bersuetan. Arg DevB 178. Beren esakari onak bersoetan egoki ifinirik kantuz ondo adierazteko. Izt C 216. Nork ez daki, bada, bersoetan ederki apaindurik jarten dan edozein itzpide lasterrago ikasi eta luzaroago bizi izaten dala? Ib. 216. Zu Manuel Artasoro / ni naiz Olabarri, / orra errespuesta / bertsuetan jarri. Xe 288. Bersoetan iskribatua dago. Ill Testim 17. Eresi ori / zer dan neonek / ezin esan det / bertsoetan. Jaukol Biozk 5. Euren kartarik geienak alkarri bertsuetan egiñak dira. SM Zirik 96. Bainan gehienek norbaitentzat zuten zerbait arrangura, eta hura nahi nik agert nezan pertsuetan. Xa Odol 291. Euren barria neuk dakidana / agertuaz bertsoetan. FEtxeb 203. Lenago ere badet esana, bai izketalditxoan eta bai bertsoetan. Insausti 233. Bertsoetan edo hizkera jasoagoan ari denean. MEIG III 72.
azpisarrerakoSense-18.1
(Con vbs. como ari izan, jardun, hasi, etc.).Haciendo (cantando, improvisando, etc.) versos.
Billabonako plazan jokatu zutela itz neurtu edo bersoetan bostna onza urre. Izt D 168. Egi al dek Fermiñi esan diokala, / bertsoetan iñork i austen ez auala? Bil 121. Zartu ta geroago / bertsoetan asi. EusJok II 132. Zertako bersoetan ote diot ekiñ? / Beldurtzen naiz zoratu ote naizen egiñ. AB AmaE 403. Txomiñ eta Premiñ trabenan bertsoetan. Ib. 396. Elkarrekiñ trabenara joan, pitxerdi bana edan, eta asi ziran bertsoetan. Urruz Urz 38. Gaur arratsaldeko lauretan bertsoetan jokatzera dijoazela. Urruz Zer 100. Bertsoetan ari da / onera etorrita. PE in Tx B 104. Gaztiak jardun dira / bertsuetan bapo. Tx B III 134. Jan-edanik, Ele-eder bertsoetan da asi. Or Eus 145. Garai batean Arrateko Ama / eberdiko amabietan / irrati-bidez asten zanian / kantuz eta bertsoetan. BEnb NereA 205. Bolaraz bertsoetan, / bestetan dantzan-da. Zendoia 65. Ni bertsoetan ez naizelako / oriek aizkoran aiña. Insausti 172.
azpisarrera-19
BERTSO-JARTZAILE (El) que escribe versos (sin improvisarlos).
Ni ez naiz bertso-jartzallea, bat-bateko bertsolaria baizik. Uzt Sas 20. Ni bertso-jartzalle izanik, zor bat neukala Ondarrabiri bururatu zitzaidan, eta ondoren datozen bertso oiek eskeñi nizkion. MMant 63. Norbaitek euskal idazle edo bertso-jartzailleen aurka itzegin du. A. Zavala in Auspoa 243, 178n. Jendea erruz bilduarazi / bertso-saio takilletan. / Mendu berria itsatsi ere / bai bertso-jartzailleetan. Zendoia 239. Gaur ere bertso-jartzaille mamitsuak badaude. Insausti 15.
azpisarrera-20
BERTSO-KANTA. Canción (de versos populares).
Errijakintzako gai askoren jabe da bera, eta buru onekoa aiztu burik gogoan eukiteko bertso-kantak, ipoiñak, elezarrak, pasaixuak, esaerak, bardintzak, eta ganerako erri-literaturazkoak. Alzola Atalak 92.
azpisarrera-21
BERTSO-KANTARI. Cantando versos.
Gure Txomin Txiki, ostera, ez dot uste inguruetako baserritarrak arratsalde aretan baño pozagorik iñoiz ikusi ebenik. Bertso-kantari ta guzti eldu zan etxera zitala alakoa. Bilbao IpuiB 34. Nik Uztapide ezautu neban / bertso kantari beñola, / bertsolari lez onena dala / erri guztiak diñola. BEnb NereA 153. Egondu ziren ordu erdi bat kontu-kontari, ta zerbait bertso-kantari ere bai. Auspoa 77-78, 42. Bertso kantari nator / gaur alaitasunez. MMant 147. Bertso kantari etxe aldean / lenengo aoa iriki. Insausti 208.
azpisarrera-22
BERTSO-KANTU. Canto de versos.
Begiak malkoz, soiña samiñez, / kantua nere otoitza, / bertso-kantuan poztu al banei / ama minduen biotza. BEnb NereA 256. Lenengo ahapaldietan, gorde ta agiri, kukuka dabiltza jolas-zurrean; gero, bertso-kantu garaitsuenakin, alkarren arteko eder ta doaiak abesten ditute. Onaind in Gazt MusIx 150. Arratsaldean zezenak plazan, / gabatan bertso kantua. FEtxeb 101.
azpisarrera-23
BERTSO-LAGUN. Compañero con el que se cantan (se improvisan) versos.
Txirritaren lendabiziko bertso-lagunak. InTx B II 69.
azpisarrera-24
BERTSO-LAN. Trabajo poético; ejercicio de versificar.
Ikusi diat jarri aizala / bertso lanean nagusi. In SM Zirik 96. Ni ez nauk iñor bertso lanian / irekin jarraitutzeko. Ib. 98. Beti urrats edo biharamun hobe baten peskizan lan eta lan bere bertso lanetan ari zaikun gizon hori. Larre in Xa Odol 14. Une onetan gu nola gauden / bertso-lanari emanak, / zerbait esan nai ta ezin degu, / badira naikua lanak. Uzt Sas 58. Bertso-lanian pasa giñuzen / ingurutako erriak. Ib. 147. Lau urte laste eldu dirade / nik bertso-lana utzirik. Ib. 279. Etorritzeko esan ziraten / onuntza bertso-lanera. Uzt LEG I 174. Aita bera ere bertso-lanean zerbait badek. Ataño TxanKan 76. Ala ere askoz naiago det nik / bat-bateko bertso-lana. Insausti 181. Bere [Etxepareren] hizkera eta bertsolana euskalaririk gehienek ukitu behintzat egin dute, hala nola Stempfek. MIH 283.
azpisarrerakoSense-24.1
Obra poética.
Otoi ta asperen, ertsa baititut / San Mikel eta Trintate, / nere bertsu-lan au egitean, / arren, datozkidala alde! Or Eus 252. Bertsolariak oitura baitu / esaten urtegarrena, / bertsu-lan oni jakin, zer urtez / eman diodan azkena. Ib. 425.
azpisarrera-25
BERTSO-LEGE. Ley, regla de versificación.
Gure bertso-legeak behar bezala ezagutzen ez ditugula. MEIG IV 88.
azpisarrera-26
BERTSO-LIBURU. Libro de poesía.
Gogo txarrean jasotzen ditut euskerazko bertso liburuak. Inza in Jaukol Biozk V. Orixe ber-bera egingo dute bertso-liburuak izkuntza batetik bestera itzuli naiko dituzten guziek. Berron Kijote 80. Berak ipini zion hitzaurrea [...] gerra aurretik argitara eman zuen bertso liburuari. MEIG II 106.
azpisarrera-27
BERTSO-MODU. Tipo de estrofa.
Iru bertso-modu ta bi kantalditan. Aran SIgn 212.
azpisarrera-28
BERTSO-NEURKERA. Métrica.
Etxepareren bertso-neurkeraz. MEIG IV 88.
azpisarrera-29
BERTSO-NEURRI. Métrica.
Bi olerkarien bizitza, idazlanak eta bertso-neurriak, gainera, zehatz eta astiro aztertuak ageri dira. MEIG III 107.
azpisarrera-30
BERTSO-OIN. "Anapaestus [= pie de la poesía griega y latina], bertsu oña, [...] bertsu oñ hirur silabaduna" Urt II 76.
azpisarrera-31
BERTSO-PAPER (bertso-papel V-gip; berso-papel V-gip). Hoja suelta impresa conteniendo versos. "Versos impresos en una hoja que se vendían en las ferias hasta la última guerra. Alako baserriko neskiak nobixuai laga jotsan beste batekin asteko, urtetan alkarrekin ibilli ondoren. Nobixuorrek bertso-papelak etara jittuan da Erramu-sapatu egunez saltzen baztar baten. Neskian aittori joan dok eta berso-papel guztiak erori i jotsan" Elexp Berg.
Askotan, bertsolariak bertso papera ateratzen du. Arti Tobera 278. Nik olangorik eztaukat baña / badodaz bertso papelak. Auspoa 39, 101. Geienean poltxikuan izaten nuan bertso-paper zar edo berirren bat. Salav 42. Mezetatik ateratzen giñanerako, eleiz aurrean an egoten zan gizon bat bertso-paperak saltzen. Ib. 42s. Igandero ateratzen zan iru orriko bertso-paper bat, "Bertsolariya" zeritzana, dana bertso zar eta berriakin beteta. Ib. 43. Bertso-paper sariketak ere ez dira ahantziak. Lf ELit 348. An bertso-papera pranko saldu genduan, eliz-atarian jarrita. BAyerbe 38. Bertsopaper-leiaketetarako egindako bertso-pilla bat neukan kajoian jasota. Zendoia 7. [Fermin Imaz-ek] hamaika bertso-paper atera eta saldu zuen herriz-herri bitarte horretan. MEIG III 110.
v. tbn. Auspoa 39, 117. Ataño TxanKan 77. MMant 32. Bertso-papel: Insausti 130.
azpisarrera-32
BERTSO-PEZA. "Caesura, [...] bertsu pheza vel bertsuaren pheza" Urt IV 35.
azpisarrera-33
BERTSO-SAIL. Tirada de versos, grupo de versos.
Bertso-sail au ere, Pauloren eskuz-idatzietan arkitu degu. A. Zavala in Auspoa 77-78, 116. Bertso-sail osoak galdu nizkin betiko, ez bainitun nik ordezkoak etxean gorde. Ataño TxanKan 14. Batzuetan, gertakizun aundiaren zai egon bearrik ez da izaten bertso-sail bat jartzeko. Zendoia 85. Oraingo bertso-sailla ere jarri berria det. Insausti 269.
azpisarrerakoSense-33.1
Colección de poesías, de versos.
Bertso sail ugari hori ez da saihestekoa, itsuski xamar badirudi ere, bertsolarien lanaz mintzatzen garenean. MEIG III 96.
azpisarrera-34
BERTSO-SAIO. Sesión de canto de versos.
Oturuntz on baten ondoren bertso saio bat baita euskaldunaren atsegingarririk bikañena. Etxde JJ 270. Donosti inguruko errietan aukeratzen zituzten bertsolaririk onentxuenak, beren bertso-saioak egin ondoren. Salav 43. Zuekin, gure olerki-ordua! --Bertso-saioa! NEtx LBB 206. Apal onduan bertso saio bat / kapetxo bana artuta. Uzt Sas 58. Beste bertso-saiua / zegon bazkaltzian, / Aranalde ta danak / plazara juan zian. Ib. 317. Orrela jaso ziran, andik aurrera, Amezketako artzai mutillaren eta nere bertso-saioak. Alkain 95. Bertso-saio ederrik egiñak giñun biok. Ataño TxanKan 79. Kirol-emanaldi bat zala, edo bertso-saio bat zala. Zendoia 205.
v. tbn. Olea 152. Insausti 49.
azpisarrera-35
BERTSO-SORTA. Tirada de versos.
Maiz doazkit pertsu xortak bihotz barnetik gaindika, / Ene fraide anaiekin nabilalarik aintzurka. Iratz 195. Oraintxe aipatu 1932 urteko oleOrki bilduman ikus ditazke bere euskal bertso sortak. AIr in Izeta DirG 12. Onako bi bertso-sorta auek, Luzaide errebistara bialdu zituan. A. Zavala in Auspoa 77-78, 291. Bertso-sorta au jarri nion nere gaztetako txaketa urdiñari. Zendoia 62.
azpisarrerakoSense-35.1
Colección, recopilación de versos.
"Auspoa"-k be emon dau Grazianoren bertso-sorta bat, 1963-garren urtean, Aita Villasantek antolatuta. Alzola Atalak 115.
azpisarrera-36
BERTSO-TALDE. v. BERTSO-ALDE.
azpisarrera-37
BERTSOTAN. En verso. v. BERTSOZ, BERTSOETAN.
Manual Debozionezkoa [...]. Eskarazko bersutan egiña, eta guztia bi partetan berezia. EZ Man I 1. --Errazu Jainkoaren lehenbiziko Manamendua. --[...]. edo berzela bersutan: Jainko bat adora ezazu, halaber maita osoki. CatLav 103 (V 58). Zelebratzentúte anitz autoreék, ta S. Damaso Aita sanduak bersotán. LE JMSB 285. Edo bersutan [Amar Mandamentuak] , Franziako gisan. Ub 170. Altxaturik bozak / Erragun bertsutan: / Kurruxa plan, plan, plan, / Gure xangrin guziak / Diren ehortziak / Nafar goxoan. Monho 62. Bertsutan zure aipatzera / Monho bada atrebitu / Emiliak duke hortara / Hertsiki errekeritu. Ib. 46. Fableak edo Alegiak Lafontenenetarik berexiz hartuak, eta Goyhetche Aphezak Frantsesetik eskoarara bertsutan itzuliak. Gy III. Agintzen dezutenak / idiki begiak, / Kollomek esan ditu / bertsotan egiak. JanEd II 116. Bestetan, berriz, / poz-naigabeak / bertsotan barrendik bota. Jaukol Biozk 25. Ordu banatan nik aña belar / oik biyak ezetz ebaki; / bertsotan baietz kontestatu ta / portatu dira ederki. Tx B I 233. Gauza hori nahi dut / pertsutan agertu. Etcham 231. Bertsotan naiz itz zelaiez, nik barrena yalkitzea. Ldi IL 84. Senar-emaztên tankera / bertsotan itzetik ortzera. "En verso improvisado" . Or Eus 167. Nahi nintuzke denak pertsutan ezarri. Iratz 23. Abisatzera nua / Bertsutan erria. LuzKant 105. Abesti onen doñua, . Kristau Ikasbidea bertsotan izeneko liburuan. NEtx Antz 85. Eskualdunak derizan 238 orrialdetako liburuttoan, pertsutan mintzo da Hiribarren. Zerb Azk 65. Bertsolari ote dan iduri zaio, ta bertsotan esaten ditu bere nardaxkeriak. Bertsotan jaso ditu merezi zituan erantzunak. Basarri 145. Zure biotza egarri dala, / esan didazu bertsotan. NEtx LBB 327. Eta bertsutan esango det nik / jendiak jakin dezala. Mattin 135. Zure ipuin ta oiturak bere / bertsotan jarri biarra. Ayesta 13. Bertsotan esango det / zer pentsatzen dedan. AZink 173. Bertsotan geroago emango det ango berri. Insausti 20. Lapurdin bertsotan argitara ziren liburuak. MEIG V 59. Otoitz horiek bertsutan ezarriak daudenean. MEIG IV 121.
v. tbn. Salav Auspoa 39, 92. BAyerbe 160. FEtxeb 115. Bertsutan: Auspoa 77-78, 17.
azpisarrerakoSense-37.1
(Con vbs. como ari izan, jardun, hasi, etc.).Haciendo (cantando, improvisando, etc.) versos. v. bertsoka.
Lekunberriko bi bertsolarikin aritu ziran bertsotan. Muj PAm 54. Bi mai aietako batean, ala ere, mintzatuz gañera baten-bat bertsotan asi zan. Anab Usauri 15. Bertsotan, mutilla aiz i! txikitandik! Lab EEguna 112. Urduri zan orduko, Sukuntza, mâiean, / bertsotan etorria erakus-naiean. Or Eus 370. Zure mendi zokotik jauts zite pertsutan. Iratz 12. Erdi-zuloko beste gizon aietako bat bertsotan ari zinan. Or QA 190. Piarresek beintzat, bertsotan asi ezkero etzun ordurik eta etxeratu oi zaneko, noiz-nai goizeko irurak eta lauak izaten ziran. Etxde JJ 32. Zer esan asko dagon ezkero / asi gaitezen bertsotan. Basarri 169. Gu sartu giñanean, etzan iñor ari bertsotan; danak ixilik zeuden. Salav 45. Bertsutan Phebusi ere urbiltzen zitzaion. Ibiñ Virgil 51. Aditu zun bertsotan ari zela bere aita. Auspoa 77-78, 16. Ez nuan bertsotan egiteko bildurrik izaten. Uzt Sas 22. Jarrai bear al dezu / zeruan bertsotan? Uzt Noiz 106. Gaur ere hemen astokerian / bertsutan bainaiz hasia. Mattin 136. Guziek ongi jakin dezaten / hastera noha pertsutan. Ib. 62. Gure Joxe maitea, ostatuan papoa berotzen zitzaioneko, berak erraiten zuena, . bertsotan hasten zen. Xa Odol 41 (el ej. se refiere a un guipuzcoano). Bere erbaltasun guziaikin anitz aldiz bertsotan aitzen da. (AN-erro). FLV 1979, 338. Bertsotan, lasterka ta segan, iru azio oetara neurtzekotan. Ataño TxanKan 14. Bere makilla eskuan zuala jardun / zan ura, eserita, bertsotan. Zendoia 225. Jaiero beintzat bertsotan egiten nuan nere lagunakin. Insausti 18. Ez bertsotan ihardutera, hori barrenak agintzen bide baitzion, euskal neurtitzak izkributan ipintzera baizik. MIH 287.
azpisarrera-38
BERTSO-TXAPEL. Boina (título) de campeón de versos.
Euskalerriko bertso-txapela / ondo zenduan merezi. BEnb NereA 154.
azpisarrera-39
BERTSO-TXAPELKETA. Campeonato de bersolaris.
Aurtengo bertso-txapelketaren / egoazpi epeletik / irten ondoren, txori bat kantuz / or degu Bizkai aldetik. Olea 223. Urte ontan, bertso-txapelketa bazan berriz ere, nagusirako kanporaketak alegia, eta apuntatu nintzan. Insausti 29.
azpisarrera-40
BERTSOZ. En verso. v. BERTSOTAN.
Hartarakotz iakiara diat bersuz ezarri, / Lasterrago ikhas eta maizago aipha garri. EZ Man I 4. Ikusi dut eta irakurtu gure Iaun Ipizpikuaren mezuz, astiro . Christobal de Harizmendi Sarako iaun Bikarioak eta predikariak euskarazko bersuz itzuli duen Birjinaren Ofizioa. In Hm 6. --Zu ere erderaz Trapu bezela? --Ez, ni euskeraz ta bertsoz. Urruz Zer 144. Jin zauzkit erreportxuka / herritar bat edo bi, / Zertako ez dudan aipu / pertsuz Ezterenzubi. Etcham 109. Illaren egin aipagarriak / bertsuz baitziran ematen. Or Eus 411. Prosan asi-ta bertsoz amaituz, / zu, neretzat eredua. InSM Zirik 97. Jendea metatu zen ene ingurura, / pertsuz egin nioten nik azken agurra. Xa Odol 232. Liburuska au bertsoz asita / bertsoz nai nuke bukatu. BAyerbe 186. Eta guztia nai det / bertsoz adirazi. Insausti 82.
azpisarrerakoSense-40.1
( Bertsoaz ).
Catonek ohoratu dik bersuaz Italia, / Pibracquek Franzia eta Beriñek Españia. EZ Man I 8.
(Con verbos como hasi, ari izan, etc.). Haciendo (cantando, etc.) versos.
Etxekorik ez gauza beste iñor / agertzeko bertsuz ara. Or Eus 412. Lau ordu t'erdiz gora eman zuten bertsoz. Ib. 364. Hasi duzun lanari bihotz osoz lotuz, / Gu ere aiko gare, pertsuz eta kantuz. Iratz 133. Bertsoz asten danian / gure nagusiya, gu ixiltzia oso / gauza itxusiya. Uzt Noiz 54.

azpisarrera-41
BERTSOZKO. Versificado, que está en verso.
Makilla dantza eta bertsozko jolasak. AB AmaE 285. Nere bertsozko erantzun ura. Olea 62. Gu ere mardul xamar / bertsozko itzez ta. Insausti 270.
azpisarrerakoSense-41.1
De versos.
Ikasbidetzat artu daiguzan / bere bertsozko eskolak. BEnb NereA 155. Jarraitu, Lopategi, / bertsozko langintzan. Uzt Noiz 59.
bertso
<< berresan 0 / 0 bete >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper