OEH - Bilaketa

377 emaitza hotz bilaketarentzat

Sarrera buruan (54)


Sarrera osoan (323)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
berotu.
tradizioa
Tr. General en todas las épocas y dialectos; documentado ya desde Dechepare. En DFrec hay 37 ejs.
sense-1
I . (Vb.).
azpiadiera-1.1
1. (gral.; Lcc, Mic, SP, Urt, Ht VocGr, VP 8v, Lar, , Lecl, Arch VocGr, VocBN , Gèze, VocCB , Dv, H, VocB ) Ref.: A; Lrq (/beot/, /beoce/); Iz Als 83; Etxba Eib; Holmer ApuntV; Elexp Berg; Gte Erd 259 .
Calentar(se), dar calor; calentar(se), (hacer) aumentar la temperatura. "Calentarse", "escalentarse" Lcc. " Berotzea, chauffer, se chauffer" SP. "Calefacere" Urt IV 56. "Se chauffer" Ht VocGr. "Calentar", "calentarse", "acalorar", "acalorarse" Lar. "Abrigarse", "abrigar" Lar, . "Chauffer, se chauffer. Ura bero zazu, chauffez l'eau. Berotzen nago, ari naiz, je suis à me chauffer, je me chauffe" H. " Otzak nago ta berotzera nator " Elexp Berg. " Doi bat berotu da (BN-ciz-arb)" Gte Erd 259.
Suiak bero, hurak xahu, hats hartzeko airia, / ainguruiak zuien goarda, ararteko sainduiak. E 65. Eta zegoen iarririk zerbitzariekin, berotzen zela su bazterrean. Mc 14, 54 (He, TB, Dv, Ol, Leon, Arriand, Ker, IBk, IBe berotu ). Jarri banadi sugatean, / beroetan jat iturria. Lazarraga A19, 1190r. Aoti bero ezak labea ta zarra. RS 355. Zarra ta labea aoti berotu. Ib. 488. Abreek berotu zuten / bere hatsez Haurtxoa, / berze surik ez izanez / kontentatu gaxoa. EZ Noel 52. Gero ekharri zerozten / berotzeko egurrak. Ib. 63. Iguzkiak beratzen du ezkoa, eta gogortzen lurra. Eta zertarik heldu da haur? Ez iguzkia beraganik. Zeren hark biak orobat berotzeintu. Ax 109 (V 72). Hauk daduzkatela zeruak eta elementak; haukiñgatik suak berotzen duela, iguzkiak argitzen. 29. Etxean ondo giaduarren ara ordu(ko) otzitu, / berotu baga meriendea jan ezin leike ziertu. EiBer 532. Heldu zaio komunzki akzident hori hanitz berotua eta borthizki malfonditua denian eta guziz udan zenbait belhar gaizto ihitzez bustia yan ondoan. Mong 589. Puntu onetan oera naiz, da enaiz ondo berotu. Acto 126. Nor dagoke berotu gabe su handi baten aldean? Ch IV 4, 3. Eguraldiak baño agitz geiago berotu zituen ibilzak, jostaketak eta barazkariko jate ta edate galantak. Mb IArg I 375. Gobadan ta lisiban berotu ta beratu baño len. Ib. 279. Eman zen berotzen Kaifasen etxe aitzinean biztu zuten su batean. Lg II 263. Kapet, behar duzu / labeko suia piztu, / ahal bezain bertan / behar likezu berotu. AstLas 30.
( s. XIX) Tabernako sukaldian / berotu ezinik. DurPl 55. Baita bere erregututa ekarten sutondora, otza dan aldijetan berotu ditezan, ta liortu daijezan abarka bustijak. Mg PAb 106. Berotu egizu laster ura. Ib. 76. Ekarri ziezten janaririk ederrenak, ta sabela berotzeko katillu bete ardo berotu ta zirakiana. VMg 87. Gona atal askoz adobauak berotu ta estalduten daben legez dezenziaz presonea. LoraS 99. Zer balio dau, diño Santiagok, esatea ao gozo laban bategaz bearturik ta premiñaturik dagoan bati: ea, zoaz, berotu zaite, erremedia zaite, ezerbere emoten ezpadeutsazue? Ib. 64. Gu argitzeko, gu berotzeko, gu mantentzeko edo alimentatzeko, gu janzitzeko. Gco I 399. Burnia sutegian berotzen eta erazekitzen da. AA I 412. Jan-edanetako sobraniek edo friandizek, odola berotzen ta umoreak nahasten dituzte, osasunik hazkarrena maiz flakatzen dute. Dh 198. Otz danian berotu nai izatia, edo bero danian preskotu nai izatia. fB Ic II 256. Gari kokuak jana, arto berotu eta galduba, aragi ustela edo erdi ustelduba, onzat salzen dabeenak. Astar II 166. Asnas-lurriñarekin / berotubaz lastoa. Echag 123. Hala nola argi izarrak aintzintzen baitu iruzkia, eta hunen ethortzea, Lurraren argitzeko eta berotzeko. MarIl 93. Etziok ez berotüren Etxehuni südürra / Galharragako auherrek ekharririk egürra. Etch 364. Dabidek zartu eta / Sunamit artzeko / esan zuen zuela / oñak berotzeko. It Fab 252. Iturrietatik eta itsasotik ateratzen da ura berotu edo irakinda. It Dial 112s. Aberea berotua edo izerditua badago etzaio eman bear edaten. Ib. 75s. Sutondoan ezartez, / Ongi beroturik, / Alderdi batetik, / Bai eta bestetik. Arch Fab 199. Ez dauka zek berotu, eta orregaitik abere bik eureen arnasiagaz berotuten dabee. Ur MarIl 96. Gorphutz berotutik darizkon lanhoak, / Azor zaharraren sudur filosofak / Estudiatu baititu. Gy 221. Donzella gazte bat eman bear ziotela, bere zarzaroan berotu zezan. Lard 206. Taulen gainean, urez bustirik, espalka metatzen dute; eta berotu denean aziendei ematen diote. Dv Lab 264. Ezaratzu kasolan urina berotu denean. ECocin 4. Gose naizenean jateko, hotz naizenean berotzeko, erortzen naizenean xutitzeko. Laph 50. Eguzki goxoa sartuta zulo triste hura apur bat berotu zan. Arr GB 77. Ekarzu onera Martolonetik erosi dezun ortatik, barrendik eta kanpotik berotu gaitean. Zab Gabon 35. Nur egon daite sü handi baten khantian aphür bat berotü gabe? Ip Imit IV 4, 3. Lagundu zion berotutzen eta arropak legortzen. Bv AsL 207. Sua berotzeko, ura edateko, / Ogia jateko, / Abere ta piztiak bera serbitzeko. AB AmaE 350. Palta zaio beroa, eta bi aberek beren arnasaz berotu bear dute. Arr May 113. Jarri zuan talo burnia berotzen. Apaol 64. Gero lurraren argitzeko, berotzeko eta gizonak ikus ahal zezan bere bidea, egin zituen eta ezarri izarrak baino aphalago iruzkia eta ilargia. Jnn SBi 33. Ostatuak gorphutza berotzen du, nahasten, deboilatzen, sordiesten. Arb Igand 130. Urteteko goizeti / egun argi baten / eguzkiak mundua / berotu baino len. Azc PB 97.

( s. XX) Baña ondo berotu eben, su andi baten aurrean jaten da edaten emonda. Ag Kr 32. Aski da untzi hetsi batean ezartzea ur xorta batekin, eta azpitik berotzea. JE Bur 87. Besiguak erreta, txitxardiñak oliotan berotuta. Ag G 228. Bordaxuriko su-ondoan berotzea bezala. Barb Sup 111. Ogia ta okelea, ta neguan berotuteko egurra edo zeozer beti ekarten ebalako. Or Tormes 9. Ta oiñazez itoriko agureak, esku beroz nexkaren esku ozpinduak berotzen zitun. Or Mi 142. Bestetan ezin berotu eta / patrikan daukat eskua. Tx B 48. Holako barne haundiaren berotzeko negian, zer sugaiak behar zituzten erre? Zub 82. Ahurraren barnean berotuz untzia. JE Ber 28. Piztu su-gorrija soña berotzeko. Laux BBa 8. Barriro beroturiko lapikokorik ez bigarren lorako mattasunik etzirala bape on. Otx 91. Etzian Primo gizagaxoak asko uste [Lege-batzarreko] aulki oiek berriro berotu bear ituanik. Ldi IL 23. Janariak bear bezela berotu eta samurtzeko. JMB ELG 42. Ikusi zuen Pedro su ondoan eseri ta berotzen ari zala. Ir YKBiz 474. Gure xixpak ez ginezazken gehiago hunki, hala berotuak ziren! Zerb Gerlan 24. Hura bizkarrean ederki berotuko zen; ni segurik izerdi-lapetan emaiten nu xapa horrek. Lf Murtuts 11. Guzti oiek berotuko badituzu, egurra bear dezu. Munita 30. [Eltzekari] bezperan egin eta goizean berotutakoa. JAIraz Bizia 87. Pitxarkada bat ardi-esne bota zun egostaldi bat ar zezan eta arekin bere urdalla berotu ondoren, ondo irabazitako oe-atsedenaren billa joan zan. Etxde JJ 10. Godaleta behatzen artean berotzen zuela. Mde HaurB 10. Oe estalkiak, berotu zedin, ugaritu eutsazan erruz. Erkiag Arran 158. Nolako atsegiña bere eskua nik berotzekoa! Txill Let 61. Geuk emongo deutsuguz geure lumarik gozatsuen eta ederrenak, berotu zaitezan. Bilbao IpuiB 40. Bere ankartea maitatu, / eta gerria berotu. Arti MaldanB 229. Hau delako tratua: kometitu, ohea berotu, eta ometitu, maitalea eduki. Arti Ipuin 59. Han hemenka lurrari zanpako batzu emanez zangoen berotzeko. JEtchep 99. Arratsalde guztiko beroarekin berotutako bidearen barrena. Anab Aprika 83. Eguzkia itzali ondoren, aren argiarekin argitu ta berotu nai. Vill Jaink 133. Egun, goiz iduzkiak berotuko dik. Larz Iru 94. [Su] aren bueltan zeuden, txandan bizkarrak berotzen. Salav 91. Ainbeste urtetan bere emaztearekin berotu zuan gela artara. NEtx LBB 56. Nun da gauaz jendea hobeki, ezinez eta ohean, zangoak, gorputza eta bihotza direlarik supazterreanontsa berotuak? Ardoy SFran 270. Arratsetan berotzen zauku sukaldea, / harat biltzen denean gure haur aldea. Xa Odol 149. An su ederra dago ta berotuko dezu [bazkaria] . Ataño TxanKan 140. Egoaizea zebillen, eta berotu egiten zuan. Albeniz 178.

v. tbn. JJMg BasEsc 184. Jaur 198. Lh Yol 10. GMant Goi 43. Inza Azalp 31. Altuna 90. FIr 150. MendaroTx 205. Eguzk GizAuz 51. SMitx Aranz 218. SM Zirik 69. BEnb NereA 124. And AUzta 129. Izeta DirG 111. Ibiñ Virgil 96. Olea 116. Uzt Sas 33. BBarand 49. Ayesta 55.
azpiadiera-1.1.1
(Impers., con aux. trans.). Hacerse caluroso el tiempo.
Eta hegoak derauntsanean, diozue: Berotu behar du; eta halaxe izaiten da. HeH Lc 12, 55 (Leon berotuko du; He bero eginen du,bero eginen duela, Oteiza bero egingo du, Dv bero izanen da, Ol bero egingo dik, IBk sargori egingo du ). Emen baño giro obea dago kanpoan. Gaur berotu du pixka bat. Goazen gu ere baratzara. Lab EEguna 75. Eguna urdin garbia. Berotu bear du poliki eguerdirako. Ldi IL 40. Egoaizeak yotzen duela sumatzen baduzue, esaten duzue: Berotuko du, ta ala agitzen da. Ir YKBiz 286. Egoaize piska batekin asko berotzen zuan, da gaizki ibiltzen giñan. BasoM 134.
azpiadiera-1.1.2
(V).
" Lepoa berotu (V), dar una somanta" A EY III 338. " Mutikua! etortzen banok orra neuk berotukostat belarrixak " Elexp Berg (s.v. belarri ). " Mutikua! geldi ezpaaiz egoten kaxkarra berotukostat, e " Ib. (s.v. kaxkar ).
Ta au asko ez bazan, kastigubagaz, zurriagaz, saijetsak berotubagaz edo domaubagaz. fB Ic I app., 29. Andriak egon biar / bizkarra berotzen, / gizonaren eskutik / azotiak artzen. Xe 252. Juana Mari, berbalari zagoz goizeon, mutikoari eperdia berotu deutsadalako. Echta Jos 31. Zuri kaskarra berotzea. Ag G 309. Makiña bati mutur-ezurra / ederki berotu diyo. EusJok II 155. Amak, makilekin, gibeleko aldea berotu. TP Kattalin 182. Belarrondua jarri / eustan berotuta. Enb 163. Manu, gurok bioen artean lepoak berotu daioeguzan onei? Kk Ab II 11. Erriko mutillik yasekuenai narrua ondo berotuta aurrez-aurre, danak makillekaz. Ib. 63. Baserritarrari bei bat kendu, ta bizkarra berotu. Or SCruz 51. Ipurdia berotu bear diok eta batere apaldu bage goiko torreko gela illunera bialdu. Etxde AlosT 30. Ez etorri gero bat edo bati bizkarra berotu barik! Bilbao IpuiB 56. Eta lanera, zure bizkarra / berotzia nai ez bozu! BEnb NereA 103. Arrazoiarekin berotu ziola iphurdia. Osk Kurl 103. Goiz artan oian arrapatzen zanari irizillakin bizkarra berotzia. Etxba Ibilt 470. Bizkarra ongi berotutzia / merezi du olakuak. Uzt Sas 233. Mimen zaharo batekin zangoak berotu zauzkitala. Etchebarne 24. Bizkarra berotzea merezi dik arek! BBarand 12. Alkarri lepaitzakia ederki berotu akuilluaren ipurdiarekin. AZink 39.
azpiadiera-1.1.2.1
Golpear.
Erderaz ezin egin nualako berotu nindun. AZink 95.
azpiadiera-1.1.3
(S ap. Lh ; Foix).
"Couver, arrautzen berotzia " Foix. " Olloa ari düzü araultzen berotzen (S-saug), la poule couve les oeufs" Lh.
Kardantxilloa, emea abian / egokanean berotzen / arrautzatxuak bera galian / aurreko zugatzto baten / kanta ta kanta / dago eztanda / egin bearrez soñutzen. Zav Fab, RIEV 1907, 94. Millaka arraultzak berotu eta biamonez argitara. Or Eus 319. Bidean zoazela kabi bat arraultz ta txorikumeekin ta aien gañean berotzen ditun ama zugatz batean edo lurrean upatzen baduzu. Ol Deut 22, 6.
azpiadiera-1.2
2. (gral.; Urt, Lar, , Dv, H) Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg .
(Fig.). Animar(se), excitar(se); encender(se), encolerizar(se). "Accendere [...] piztea [...] hirrikátzea [...] berotzea " Urt I 71. "Afervorizarse" Lar. "Fervoroso, berotua " Lar, . "Animer, exciter [...]; s'animer" Dv. "(Au fig.), animer, enourager. Bihotzak berotzatzu, réchauffez, animez les coeurs (EZ Man). Guziz berotu zen, il s'anima, s'irrita fort" H. "Animarse, disponerse" A. "Acalorarse. Berotu jakon eta egundokuak esan zotsan " Ib. " Berotzen danian kontuz arekin " Ib. "Adinekoek nor-nori gisa darabilte [...]. Gazteek, ordea, nor " Ib.
Bero ezazu ene epeltasuna, erra itzazu ene inperfezioneak. Mat 254. Zure intenzionearen arauaz amoriozko misterio haur amoriorekin errezibi dezakedan bezala piztu eta berotu. Ib. 252. Halaberki Karitatez berotzatzu bihotzak, / Herraz eta gaitzeristez oraindaraño hotzak. EZ Man I 38. Amorioak beroturik, egiten zuten lehenagoko sainduek Iainkoaren zerbitzuan, hanbat balentia. Ax 487 (V 314). Zeren nola ezpaitzuen hobenik, bere hoben gabeak, bere konzientziak, berotzen, konsolatzen eta esperantzatzen zuen. Ib. 449s, V 293. Debozionea berotzen eta bizitzea oneratzen dutenei artha handiz iarraikitzea. SP Imit III 45, 5. On da kanpoko lanei lotzea [...] bihotzen garbitzeko eta berotzeko, ikusirik tristezia datxekola beronez hotz eta idor den azturari. SP Phil 467s. Eta notha eta eskas hek erakusten derauzkigun argiak berak berotzen gaitu. Ib. 79s. Argituko tu gure adimenduak, eta gure borondateak berotuko. 27.
( s. XVIII) Esperantza horrek neure baithan mugidaturik eta beroturik, heldu natzaitzue neure obrattoaren ofrendatzera. ES 403. Bai halaber berotzen den bihotzik hotzena ere bere bokhantza samurraz eta izpiritu khartsuaz. Ib. 146. Zaude erne ene hitzen aditzeko, hek berotzen dute bihotza, hek argitzen spiritua. Ch III 43, 1. Bethi gare ephel, zuk berotzen gaitutzu. Ib. 14,2. Guk haren gana dugun debozionea gehiago berotzea gatik. CatLav 340 (V 165). Gure desirak berotuko tu, eta berretuko tu Jainkoaren ganateko gure amodioa. Ib. 342 (V 166). Eta debadioa berotuz baiziohan, tribunak beldurrez ezen Paulo zathika zezaten, manatu zituen soldaduak jauts zitezela eta khen zezatela hekien artetik. He Act 23, 10. Aldera gakizkion. Berotu, sutu, erreko ere badigu Jaungoikoaren amorez geren biotza. Lar SAgust 16. Zük fermotzen gütüzü, eta epheltzen girenian, zük berotzen gütüzü. Mst III 14, 2. Hau aditu ta poz-atseginzez berotu zen kalonje gaztearen biotza. Mb IArg I 287. Lagun zadazu zure Biotzeko amorearen sutegi biziaren konsiderazioan ondo sartzeko, ta burnia baño otzago ta gogorrago banago ere, or berotu ta beraatuko naz. Cb Eg II 39s. Orañ Konsiderazio ta Afekto oietan obeto aurreratu ta irauteko anima berotzen da. Ib. 8. Kura Jaun guzien biotzak Espiritu Santuak argitu, berotu ta giatu ditzala. Cb EBO 62. Batzuen eta bertzeen izpirituak sobera ziren berotuak eta nahasiak erortzeko arrazoinerat. Lg II 271.

( s. XIX) Bai, orazioa da, non Espiritu Santuak argitzen dituan gure entendimentuak, ta berotu borondatea ezagutzeko bekatuaren kalteak. Mg CC 189. Berotu bijotzak ezagututeko pekatubaren kaltiak. Mg CO 284. Eskaeiozu, argitu daiela zure adimentua; berotu borondatea ta zolitu zure gomutea. EL1 15. Eta gu ainbeste Komunioren ondoren ez gera berotzen? AA I 412. Eta sinhesten baduk, nola hagoke Jesu-Kristorendako maithagunez guzia berotua, guzia sustatua izan gabe? Dh 239. Baietzka, ezetzka hek horla zirelarik berotzen. Gy 147. Emazue tenploan, orhoitzapen ona, / Berotzeko gizonak, fede hirriskutan, / Ethor ditezken gerla segidakoetan. Hb Esk 69. Ebandelioak baditu berthute gordeak, higitzen eta berotzen ditu bihotzak. Hb Egia 92. Iñazioren hitzaz berotuak, guziek betan erran zuten: "Lur Saindurat! Lur Saindurat!". Laph 138. Beiñ alegiya gizonaren barrunbeak Jainkoaren ezaguerak ta amoreak irme ukitu ta berotu ezkero. Aran SIgn 71. Aita-lenak eman zizten berri onakin berotu ziran. Bv AsL 162. --Ez, Porru bategaz zan berotu disputan. --Bategaitik ez al zan ainbeste berotu? --Bai, Porru iñoz alan ikusi ez dogu. AB AmaE 225. Eta holatan haren Jinkoaganako amorioa bethi handitzez eta berotzez zoan. Ip Hil 198. Argi detzala ene irakurtzaileen izpirituak, bero hekien bihotzak. Lap 145 (V 65). Argitzen eta berotzen du gure arima. Ib. 319 (V 145). Versaillarat bildu ziren hamabi ehun deputatu berotuak, suminduak erregetasunaren kontra. Elsb Fram 57. Adixkidek berotu zuten. Eta erran behar da: ez zuen hanbat berotzearen beharrik, edo zoin eskualde, Jainkoarentzat indar baten egiteko. HU Aurp 103. Ze zazpi mutil gazte / berotu ginean, / ioateko batera / Buenos Airesera. Azc PB 314. Neuk, Riktrudis, neuk berotu ditut askotan etxe onetako gizonak erbestetarren kontra ioan eitezan. Ag AL 16.

( s. XX) Oztuak zeudenak Relijioko gauzetan, berotu dira. Goñi 100. Etzaitiala berotu, Mikolaxa; onla ezer eztakitenak despreziatu egin biar dira. Iraola 27. Bainan, mintzatzeak berak berotua baitzuen, etzezaketen bazterretako elheek izi. JE Bur 104s. Berotzen dira ezta-baida zitalean irri ta ziri dabiltzala. Ag G 81. Ta eguzkiak bere erroz, bere ostrontzez egiten duena egingo dio Medeli goitiko beste erro, guar, ostrontz orrek: argitu ta berotu; argitu, burua; berotu, biotza. A Ardi 109s. Mandazañak galdu ebela berau, ta onek zerbait berotu ziran arrotxubak bai-ziran ta. Kk Ab I 15. Gorderik uzkur zauden Bidarrain nexka mutiko xoraldak. / Eta gu gaitu berotzen orain' Otxalde zenaren kaldak! Ox 31. Kristau epelak berotuko ditut. ArgiDL 103. Zure besarkaz berotu, arren, / gure Erriaren biotza. Jaukol Biozk 94. Gaztiak, maitetasuna / euskerari artu, / berotu bearrian / etzaiztela oztu. Yanzi 225. Ba zeran esan dioteneko / berotu zaio barrena. Or BM 50. Olerkariek berotu izan baitute erria bizkunde guzietan. Ldi IL 139. Jardunean berotuaz, seta gogorrari ekin diogunean. ABar Goi 55. Ontan, baña, ikusleetan norbaitek biziki zirikatu ditu gazteak eta laster berotzen dira. TAg Uzt 34. Zertako berriz berotu bear aiz, neba? Zer irabazi aterako aberria sakailduz? Zait Sof 146. Eliz-gizon argi ta zintzo batek berotu zituan errian zerbait zezaketen guztiak makal-aldaketa aundi bat egitera. Munita 31. Engrazik bere itz berotuetan etzun xalantaren izenik aipatu. Etxde JJ 133. Partidaren gora-beretan beroturik ziardutela. Ib. 33. Ez beingoan asi berotuten neskatillea. Erkiag Arran 158. Eta gaiñera ezkonduteko / gogorik ez iat berotu. BEnb NereA 35. Ez konda, nik nehor, edo berotuko dudala Ameriketarat, edo harat joaitetik, gibelatuko dudala! Larz Iru 142. Begiratzez, ikuitzez [...] edo beste eran batera griña oiek, naita berotzea, erdizka izan arren ere, pekatu astuna da. MAtx Gazt 79. Gaztienetarik batzuk berotu egin ei ziran, a zer ete zan jakin bear zala-ta. Alzola Atalak 59. Benantzionekoak [Ameriketara joateko] berotu al zaituztee? NEtx LBB 32. Nork erran liro Frantses hilez geroztik Frantsesen arimak argitu eta berotu duen bazter aldea? Ardoy SFran 270. Ez naizu geixago, Maittiorrek, autu onegaz berotu. Etxba Ibilt 481. Berotu uan gure gaztedia. Ataño TxanKan 205. Ikus ea diskuzioneak berotuak gintuenetz. Etchebarne 110. Au ikusi ta alkar berotuta, batalloi ezkertiar bik espetxiak asaltau eta barruan ziranak il egin zituen. Gerrika 68. Errian orrelako gauzak pixka bat mugitu egin bear izaten dira, afizioa sortzeko ere. Ez badezu biderik jartzen, ezin da iñor berotu. Albeniz 40. Orixe Orixe berbera da beti, baina eztabaidaren haize haserreak berotzen duenean inoiz baino ibilera arinagoa agertzen du. MIH 88.

v. tbn. Arg DevB 10. Mih 86. GMant Goi 42. KIkV 116. Inza Azalp 130. Etxde AlosT 46. Xa Odol 133. Berron Kijote 164. Etxabu Kontu 172.
azpiadiera-1.2.1
(Con aho, mihi, etc.).
Bein miina berotu ezkero ezta begiratuten, ez zer esaten dan, ez nogaitik esaten dan. Astar II 191. Drumontek hasi du berak pizten sua. Ba eta piztu; ba eta zenbeiti muturra ederki berotu. HU Aurp 60. Doñu jakin bateri ekin zion, entzuleen agoa berotu arte. TAg Uzt 204.
azpiadiera-1.2.2
(Con buru, etc.). Calentar(se) (la cabeza), excitar(se); preocupar(se). "Calentar los cascos. Ordubete diskutitzen egon, kaskarra berotu, ta etxera " Elexp Berg (s.v. kaxkar ).
Ardoarén aiskide sobra déna misérien ostatári dá: géro segitzendá desgobérnua, gero búrua berótu ta edozéin gauza errátea ta egitea. LE Prog 112. Herodesek Galileako kristauai etzien gaitz andirik egiten, eta epel-epelean, ezer ezbaziran bezala, begiratzen zien, bururik oiekatik asko berotu gabe. Lard 501. Aithortzeko ere dute Gipuzkoarrek, ez dutela orai artean burua hanbat berotu hemen, hargintzako ala zurgintzako edergailuetan. JE Ber 75. Lanho tzar zurpail batzuek hola dauzute kaskoa berotzen zuri? Ib. 80. Gixonari, ardauak buruba berotu ezkero, bardin ixaten dautso edozein dollorkeri egindda be. Otx 111. Gizajoaren burua berotzen zan beti gauza batzuek oldozten. JAIraz Bizia 87. Neure burua berotuko nuke geroz eta geiago. Txill Let 67. Beste zerbaitek be gogoa berotu dautso. "Zer izango naz ni, gerorantza?" itaunduten dautso bere buruari. Onaind STeresa 30. Urrengo iganderako ondo pentsetako esanaz, buruak berotuta, amorruz etxera. Gerrika 137.
azpiadiera-1.2.3
(Con buru, etc.). Calentar (los cascos), incitar.
Zerk dioke horrela Pariseko hiriari burua berotu? HU Zez 91. Oni ere buruba berotu diyo norbaitek. Moc Damu 29. Zuk, nere semeari burua berotu diozu neri dirua lapurtzeko! Ill Testim 22. Aitari ere kaskoa nere kontra berotu ziok. Etxde JJ 6. Ene aitari burua berotzen ari zatzaio Etxahuniako oñordekotza ken dakidan. Ib. 14. Gero, markesa aideko neskatxa aizeti batek burua berotu dezaizula. NEtx LBB 138. Apaizen batek burua berotu dio. Zendoia 173.
azpiadiera-1.2.4
(Con odol ). Excitar(se).
Ardao puska bat edanak [...] odola berotu ta luxurijaren suba biztu eragiten dabena. fB Olg 48. Begiraik, Patxi; etzeidak odolik berotu. Uste duk danak gerala ire antzekuak? Apaol 26. Orregaitik, bereala berotu jakon bere odol garbia, beñgoan argitu jakon burua, aidabatean biurtu jakon biotza gogo batetik bestera. Ag Kr 186. Odolak azkar berotzen zaizka, / ez dago mutill sotilla, / neri burura kolpe tira ta / puskatu zuan botilla. Tx B I 242. Bere begientzako edertasun jatorra dan ikuskari orrek, odola berotzen deutsa; ta ames-zorabioz beteten deutsez buruko garunak, an tribuna luzean, urrengorik urrengo itz egiten daben gizonak. Erkiag BatB 145.
azpiadiera-1.3
3. Achisparse con la bebida. " Beroturik da (S)" Gte Erd 223.
Erremédioa dá berótzea Jangoikoarén árdoas: ardogáu dá amórea. LE Ong 17v. Zer egin ote zan bartko soñulari ardaoz berotubaz? Mg PAb 70. Batzuek edariz beroturik sartuko dira Elizako zokoren batean. AA I 530. Edanagaz berotuta, aaztuten dira urtiakaz, ta aurrera daruee sailla, baita panparrerija bere ugari. JJMg BasEsc 209. Edaten dabe uste ebeen baño puska-bat geijago. Berotuten dira, eta ardaua berbatsuba dana legez, esaten dau euretatik batek bestiari gogua betetan ezteutsan gauzaren bat. Astar II 127. Ardoak berotuta, esku baten txapela zuala, paparra agirian ta gerriko txistana atzeko aldean dindilizka. Ag G 195. Bazkari on baten ondotik [...]. Burua berotu, ta urdaia astundu geroz, zangoak beti eiñ batean arindu bear dituzte. Lh Yol 29. Barrua ondo berotuta Naparroako edari baltzaz. Kk Ab II 10. ¡Viva Rusia deadarrez iñoz baño sarriago ibilten dira, batez be napar ardaoak barrena berotu dautsenean. Eguzk GizAuz 120. Idazti Deunak ardoz ez berotzeko dio; aragikeria dagola ontan. MAtx Gazt 79. Beasaiñen, Loinaz jaietan, nonbait berotu samar ibiliko eta bertso-saio luze bat egin genduan. Insausti 331. Gau artan, pixka bat berotu nintzan. Ardo pixka bat geixeago eta koparen bat ere artuko nuan seguru asko. Albeniz 177.
azpiadiera-1.4
4. Excitar(se) sexualmente, entrar en celo.
Eta halaber arrak ere, utzirik emaztén usanza naturala, berotu izan dirade bere guthizián bata berzeagana. "Échauffés" . Rom 1, 27 (Ker berotu; He pasione beroak izan, TB garthu, Dv khaldatu, Ol izeki, IBk, IBe, Bibl sutu ). Ardiak bada berotzen ziren xigorrak ikhustean, hargatik egiten zituzten ardi merkatu, pikotatu eta nothatuak. 'In ipse calore coitus' . Urt Gen 30, 39 (Ur nasierako berotasunean, Dv estal-orduan, Ker estaltzen ebezan ).
azpiadiera-1.5
5. Llenar(se) de dinero.
Donostiako merkataritza irabazi eroen bidez beroturik pill pill irakiten zegoen denpora ospatsu aetan. Izt C 178. Aritza bakarrik utsi nai badezu, piñua kenduaz, poltsa berotzeko bide ederra dezu. Munita 42. Arakiñari [txekorra] salduta, / ta arakiñak kalean diran / diru guziak bilduta, / baserrikoa bialtzen dute / patrikadak berotuta. And AUzta 140. Iñork uste dun baño geiago / berotzen sakela. Uzt Sas 71. Abendo beroak ez du laborarien moltsarik berotzen. EZBB I 23.
azpiadiera-1.6
6. Abrigar (esperanzas).
On guzti oiek, ordea, nola atxiki, itxaropen oiek biotzean nola berotu, baldin etxea loka badago eta goizetik gabera desegin baditeke? Vill Jaink 161.
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
1. (V-gip).
" Berotu ederrak artzen ditugu aurten, este año sentimos grandes calores (V-gip)" A EY III 256. "Sofocón, acaloramiento. Azitaindik igo dogu Arratera, eta berotua galanta artu dogu " Etxba Eib. "Sofocón. Demaseko berotua artu giñuan muebliak jasotzen " Elexp Berg. v. beroaldi.
Pentsatzen ez dun makiña batek / ai zer berotuak dauzkan! TxGarm BordaB 22.
azpiadiera-2.2
2. Acaloramiento, excitación. " Txotxolo ori dala ta ez dala, berotu bat euki dot lagun onenagaz " Etxba Eib.
azpiadiera-2.3
3. "Paliza. Berotu on bat merezi dau mutiko diabru orrek " Elexp Berg.
azpisarrera-1
BELLOTU (S) .
(Forma con palatalización expresiva). " Bellotü eta bellotze, chauffer, se chauffer" Lrq (s.v. bello ). " Béllozte su-óndoan, caliéntate junto al fuego" Iz R 393.
azpisarrera-2
BELLOTUXE .
(Forma con suf. aproximativo y palat. expresiva). Animarse con la bebida. " Bellotüxerik (S)" Gte Erd 223.
Behala suia phizten deitziet belloxe zitaien. D. Béhéty GH 1931, 112. Gidariak ez dira aski maier, diroienaz, usian ere, "bellotuxerik". Herr 15-3-1962 (ap. DRA ).
azpisarrera-3
BERO-BERO EGIN.
azpisarrerakoSense-3.1
a) (V, G, L, AN, S, Sal, R) Ref.: A; Etxabu Ond .
Enardecerse, enfervorizarse; acalorarse, alterarse. " Bero bero egin da (V, G, L, AN, S, Sal, R), se ha animado mucho" A. " Bero-bero einde egon. Decimos cuando alguien está furioso porque le han hecho algo malo. Ene (danadalakoa) bero bero einde da(go) " Etxabu Ond.
Bai, --iarraitzen dau Ezpeletakoak, bero bero eginda-- zure semearen kontra ta egiaren alde. Ag AL 26. Txanogorrik azkenengo itzak bero bero eginda esan zituan. Ag Kr 186. Ejerzizio oien ondoren aurrak Jaungoikoaganako maitasunez biotzak bero-bero egiñik [...] aitorketa egitera joaten dira. ArgiDL 132. Ta ezta-baidan ebizela, bero-bero ein da, esaten detsa batak bestiari. SM Zirik 68. Eta edozein erritarrek il egin zezakean aiztoz edo sastakaiz askatasun-arren bero-bero eginda. Zait Plat 76. Mutilla bero-bero eginda, amarengana joan zan. NEtx LBB 126.
azpiadiera-1.1
Animarse por la bebida.
An bapo meriendatu eta etxerakoan ortxe sartzen ziran, bero-bero egiñak. MMant 20. Kafea artu ta beste kopa pare bana, ta gero zerbeza, danak bero-bero egiñak, asi gera bertsotan. BAyerbe 109. Ire antzeko parranderoren bat izango uan ura, bero-bero eginda. BBarand 22.
azpisarrerakoSense-3.2
b) " Bero bero egin, dar somanta (V-gip)" A EY III 338.
Bizkarra bero bero eginda bialdu zun. Or SCruz 77. Eta artu makilla bat, eta bizkarra bero-bero egin eutsan gaixuari. Bilbao IpuiB 204. Atzeak bero-bero eginda, kartzelan sartu eben sei egunerako guardasobillek. Ib. 249.
azpisarrera-4
BEROTUAREN ARIAZ.
De tanto calentar.
Behinik behin, olhetako labeak berotuaren ariaz barnetik erreak eta janak izaiten ohi dira hiru ilhabeteren buruko. JE Ber 83.
azpisarrera-5
BEROTUAREN BEROTUZ.
De tanto calentar.
Zeru urdinetik, jostatuz, iguzkiaren iñarrek kizkietako urrea eta mendietako legar zuria argitzen dituzte eta orozbat berotuaren-berotuz kixkailtzen. JE Ber 18.
azpisarrera-6
BEROTU-UNE.
Período de celo.
Zaindu-bear apur bat / du txakur emeak. / Ark ere bazituen / berotu-uneak. Zendoia 212.
azpisarrera-7
BEROTU-XAMARTU.
Achisparse un poco. " Berotu xamartu da (G-azp-goi, AN-gip)" Gte Erd 259.
azpisarrera-8
BEROTUXE (Dv) .
(Aprox. de berotu ). "Un peu chauffé, un peu trop échauffé. Ura berotxurik [probablemente, errata por berotuxerik] emozu, donnez-lui de l'eau un peu chauffée" Dv.
Lehenbiziko bihurgunean atxeman zuten elgar; berotuxeak ere zirelakotz, kolpe bana edan zuten xahatotik, eta bazkaitera joan. Barb Leg 144.
azpisarrerakoSense-8.1
" Arnoak berotuxe du, le vin l'a un peu trop échauffé" Dv. " Berotuxe da (S)" Gte Erd 259.
Orduko zurrut asko egiñak / berotutxiak buruak. Tx B I 258. Anitz edanik, eta edariak burua berotutxe baitzien, ez da handi liskar ezin hezi bat sortzen bazen haien eztabaidatik. Mde Pr 137.
berotu
<< beronez 0 / 0 berresan >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper