1.
(Sal, R, S; Gèze, Dv, H)
Ref.:
A;
Lh;
Lrq;
GteErd 52. Con tal de que, siempre que, mientras; en el supuesto de que."(Conj.), pourvu que"Gèze.
"Hotzik ez den ber, abia gaitezke, dès que, puisqu'il ne fait pas froid, nous pouvons partir. Pagatuko zaituen ber, pourvu qu'il vous paie"Dv.
"(Conj.), pourvu que. Begite egin ahala, zu gibel-ber etzakidala, qu'ils fassent tout leur possible, pourvu que vous ne m'alliez pas en arrière (O Po). Nola nahi sar dadin ber bardin ziozu, pourvu qu'il entre d'une façon quelconque, cela lui est égal (AR)"H.
"Se usa como si fuera sufijo del verbo conjugado, significando suposición. Ona den ber (S), on den ber (R), ona izan dadien ber (Sal), suponiendo que sea bueno, en caso de que sea bueno"A.
"Huna den ber (S), du momment qu'il est bon. Jiten den ber (S), du moment qu'il arrive"Lh.
"Pourvu que"Lrq.
"Ber est parfois employé d'une façon absolue comme conjonction signifiant: 'par le fait même que..., du moment que, dès que...'. Hemen giren ber, du moment que nous sommes ici. [...]. Ikus dezan ber, pourvu qu'il le voie"LfGram 207.
"Erosiren düt, hun den ber (BN-arb, S), denbora eder zen ber, mendira joan zen (BN-ciz, BN-arb), jiten den ber, ez du inporta (S)"GteErd 52.
Tr. Documentado casi exclusivamente en autores bajo-navarros y suletinos (tbn. en el roncalés Mendigacha); se encuentra por primera vez en Oihenart. En Tartas y CatLan aparece precedido de frase condicional; en las poesías de Oihenart entre el radical y el auxiliar con el suf. -(e)la. Todos los demás autores lo emplean tras un verbo conjugado en subjuntivo o con el suf. -(e)n.
Bana begit' egin-ahala, / Zu gibel-ber etzazkidala, / Ene bihotz', ezi zu bazaud' eneki, / Ni bizi eta hil nahi nuzu zureki. 'Mais qu'il fassent ce qu'ils veulent, pourvu que vous ne vous détourniez de moi'.OPo 23.
Usiki bazitza, non nahi den, hunki bazitza ber, ioan zira, galdu zira, hil zira. TtOnsa 140.
Salbamentiaren lekhü següriala hel nadin ber, zer axola düt, nik soferitü dütüdan gaizen hanitxtarzünaz, eta handitarzünaz?"Dummodo tandem ad portum salutis perveniam, quid curae est, quae & quanta passus fuero?".Mst III 57, 4 (SP baldin noizpait finean heltzen banaiz, Ch ardiesten badut, Ol baldin banaramakezu, Pi eldu ezkero).
Izanik ere tentatü, eta thürbürarzün hanitxez eskerniatü, eztit lotsarik ükhenen, zure grazia eneki den ber. Ib. 55,5.
--Konbeni dea ardüra komüniatzia? --Bai, ahalik arrangüroskiena preparatzen bagira ber aldi oroz. CatLan 137.
--Galda ditzakegia Jinkuari huntarzün tenporalak, hala nola bizia, osagarria, &c.? --Bai, galdeiten baditügü ber fin edo xede hun batez. Ib. 68.
Jesu Kristo irabaz dezagun ber, bestiak oro lohi, eta hungarri direla. AR 10.
Bardin ziakozu, bere xedera hel dadin, eta gal-arazi gitzan ber. Ib. 42s.
Orhit zite phensamentü eta diskurs hunak horo [sic] Meditazione direla, aldikal erresolüzioniak har ditzazün ber. UskLiB 71.
Jinko ezinago miserikordiusa zoin bethiere prest beitzaude bekhatoriaren errezibitzeko. Zure ganat bihotz dolorez eta hümilitatez bethe batekila ützül dadin ber. Ib. 99.
--[...]. Jan hütsareki ezin bizi gitake. --Zertako ez? hotz handirik eta bero handirik egiten eztian ber. IpDial 41 (It egiten ez badu beintzat, Ur egiten ez badau, Dv egiten ez badu).
Eta gure arimaren aitziko eztiren ber, segür izan gitian haren bidez ardietsiren dütügüla gure galthoak. IpHil 149.
Eskuaraz gaitezin elhesta ala etxeko jendeen artean, ala herriko adiskide eta lagunekin, bai eta herriz kanpo ere, hitz batez non-nahi, eskualdunekin garen ber. ArbIgand 20.
Eta horra non laguntzarik aberatsenak hitzemaiten derauzkigun, haren Eguna sainduesten dugun ber. Ib. 65.
Nor nahi, borondate ona duten ber, zahar ala gazte, gizon ala emazte, jaun eta andere, ala den apalena bardin. HUZez 141.
Oihanean direnak han dire hobekienik, triparen betetzekoa zerbaitetarik duten ber. Ib. 74.
Aren eskutik xin dein ber, izan deila komeni dena. Mdg 121.
Zendako ez litake nor bederarentzat zilegi, dakien ber, erakutsi nahi duen ber, beha egon nahi zaizkonen jakintsun ezartzea ofizio bati doazkonetan?JEBur 53.
Daukagu eite zerbeit duten ofizio guzietako langileek, xuxenak diren ber [...], indar handia egin lezaketen beren alderat. Ib. 202.
Ara guziak badira; oro metan hartuz, ontsa ditazke oro, diren ber. Ib. 108.
Eta zonbat pezeta?! Bainan zer zoakon, herriko alkate-jaun egiten zuten ber?BarbSup 37.
Emazte bat zen, lanetik ihes, gauaz dabiltzan hoitarik / Nor nahi gertha, gizona den ber, ez baitute ahalgerik. Ox 72.
Supazter bero bat ez dugun ber, deusetako ez gira hon. Zub 122.
Hatsa doi-doia duen ber haren alabak, nik sendaturen dut eria. BarbLeg 135.
Etxe-barneaz ez axolarik ukan, garbia den ber. JEBer 34.
Enaizu maite --hala diozu. Zer / zeit eni, haatik, ene ziren ber / gai huntan --erdi sutan, erdi hotz--?MdePo 48.
Haren [Jainko baten] jopu izatera ere lizake, beldur izugarri hau ken lezaioken ber. MdePr 371.
Problemaren edozein askapen ongi-etorri izanen da, Theresa beste jendeetara joatera uzten ez duen ber. MdeHaurB 82.
Lurra aski berotua den ber, 8 degre berotasun, ahal bezein goizik ereiten da betarraba. GatxitegiLaborantza 100.
Debekatu zituen gai sakratuzko antzerki horiek oro, profanoak haizu uzten zituelarik, garbiak eta onestak izanen ziren ber. Lf( inCasveSGrazi 9). Zer munta du, euskara den ber. LarreArtzainE 116.
sense-2
2.(BN-ciz-arb ap. Gte Erd 245).Desde el momento que, inmediatamente de."Ikusi bezain ber, aussitôt vu"LfGram 207.
"Jiten den ber, hasiren da jaten (BN-ciz), ardia etzan dadin ber joanen da (BN-ciz-arb)"GteErd 245 (s.v. orduko).
Ifernuratzen zaren-ber, zure lehenbiziko gogarapena da noiz akhaba daitezkeen oinhaze ezin-bertzezko hekiek. DvLEd 225.
Urrunerat hautemaiten nuen ber, ixilik jartzen nintzan, erdi ahalge, erdi izitua. JEBur 10.
Hek ez dira gu bezala nekatzen gogoeta. Lehia heldu zeien ber, jazar. Ib. 94.
Ilhezko soka aldiz harro hutsa da, eta tiratzen duten ber, amor emaiten du, hertsitzen eta luzatzen da. LfMurtuts 20.