Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

367 emaitza hotz bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (316)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
behako.
sense-1
1. (L-ain, BN; Dv, Hb). Ref.: A; Satr VocP (beako); Gte Erd 67.
Mirada; vistazo, golpe de vista. "(BN), regard, coup d'œil. Emozu behaldi bat ou behako bat, jetez-y un regard" Dv. v. behatze; behakunde; begiraldi.
tradizioa
Tr. Documentado en autores bajo-navarros y labortanos desde la segunda mitad del s. XIX. En DFrec hay 2 ejs., septentrionales. Lo hallamos con eman en Ducq, Hiriart-Urruty, Saint-Pierre (21), J. Etchepare, Barbier, Zubiri (119), Zerbitzari, Larzabal (Iru 84) y J. B. Etchepare, y con egin en Elissamburu, Barbier, J. B. Etchepare y Arradoy.

Egiten zuen behako bat, urrundanik, zur xuri banderadunari. Elsb Fram 143. Jerusalemerakoan, eman dezogun behako bat Jerikori. Ducq 249. Emozu behako bat zure mirailari, ikusteko zonbat begitarte dituzun, eta nolakoak... HU Zez 41. Itxuraz ere berak baitu jandarme aire bat [...] behako bat igorri deie gain behera infanteri guziari. Ib. 130. Zer egin dugu hoinbertze aldetarik holako hersturan den eskuararentzat? Behako bat hor bakotxak bere buruari. HU Aurp 204. Buruz, besoz, zangoz, behakoz / direla gure bete, / frogatu behar lukete. Etcham 75. Denentzat bazuen elhe on edo behako ezti bat. JE Bur 157s. Bere behako hotz urdina gain behera landatuz. Ib. 121. Nahi duten bezain urrun eta barna hel ditela ikerzaleen behakoak. Ib. 177. Gozoarekin behakoak distiatzen zeiela. Ib. 133. Behakotik ezagun baitute hasarre direla Amerikanoarentzat. Ib. 148. Elgarri behako bat eman zuten, etzuketela hortan gehiagokorik atera. StPierre 21. Gizon pizkorra ere baitzen, hari behako bat egin eta, baztertzen zitzaizkon denak ixil ixila. Barb Sup 45. Behako bat emanen ahalko diotet noizetik noizera, hemendik beretik. Ib. 52. Gure gogo-bihotzek enganatzen gituzte maiz, behakoa labur baitute. Leon Imit I 3, 1 (Ch bixta). Buria doi bat itzulirik, behako zalu batez so-iten du mutiko arrotza. Zub 106. Ostearen behakoak harenganat zoatzin, eta ea nor ote zen denak ari ziren galdeka. Ib. 85. Jar-orduko abiatuak gira, azken behako bat emanik Loiolako komentuari. JE Ber 73. Ez dut ahantziko bizi nizano zer behako garratzaz itzatu ninduen ene xokoari. Ib. 35. Labur egon ondoan ordu bat osoa eta bere atzarrian bildu, huna nun bat-batean zabaltzen zaikun airos behakoa. Ib. 43. Ager zakizkit, Maitea, ene zeruz xoratzeko, / ager ba, elgarri mintzo gauden behakoz behako. Iratz 174. Kartsuki beha egon zaitzue haren behako beroa, / zeru-menditik sutan luzatuz zuen alderat besoa. Ib. 148. Herritik erran dautet itzali zarela, / behako gabekorik duzula begia. Ib. 82. Zoin zen urdin, zoin garbia zure behakoa. Ib. 171. Haren behako sarkorrak zauzte apaindu goiko loriaz. Ib. 148. Jaun dotorra tiroa bezain fite heldu da etxerat. Eriaren mihiari behako bat, [...]. Lf Murtuts 32. Borda hortarik goraxago behako bat eman nahiko diogu . Giltxurrin-Harria delako harrokari. Zerb Azk 33. Etxebarnek behako bat eman zuen ixilka bere lagunari. Beha zaion hura ere. JEtchep 102. Neska gazteak holako behako goxo bat egin zion. Ib. 106. Lehen behakotik bitxi baino bitxiago iduritzen bazaiku ere, Platonen iritzi horrek egiazko filosofo batentzat badu kanore. Lf in Zait Plat XXI. Gizon horrek seinale du behakotik norbait hil duela... Behako bat badu ikharagarria... Larz Senper 72. Doi doia behako bat eginik "Santa Fe" ikastetxeari. "Ayant à peine jeté un coup d'œil" . Ardoy SFran 170. Hitz kartsu heien beroa eta behako haren dirdira / adin huntako begi beharriz ezin prezatuak dira. Xa Odol 320. Zure laguna eginez geroz enetzat ez da nekerik, / zure behako samurrak eman nau fidantziaz beterik. Ib. 215. Orenari beste behako bat emanik. Larre ArtzainE 112.
sense-2
2. Vista, lo que se divisa.
Alta gurea ginuen ere urruneko behakoa. Larre ArtzainE 94. Ordoki leguna ginuen behako hurbilean. Ib. 95.
behako
<< bazkari 0 / 0 beharazi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper