Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

367 emaitza hotz bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (316)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
barne.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición septentrional, aunque en algunos autores labortanos del s. XVII y principios del XVIII (como Materre, Etcheberri de Ziburu, Axular o Etcheberri de Sara) sólo se encuentra barren . Se encuentra asimismo en textos alto-navarros, baztaneses, salacencos y roncaleses. A partir de principios del s. XX se extiende a la literatura occidental. En DFrec hay 407 ejs., 356 de ellos meridionales.
etimologikoa
Etim. De barrene, con síncopa de -e- . La forma con -e adventicia barrene, atestiguada ya en Etcheberri de Ziburu, es el resultado de la aglutinación de la vocal de unión -e-, debida al frecuente empleo de la palabra en los casos locales: barren-e-an, barren-e-ra..., de donde barrene-an, etc.
sense-1
I. (Sust.).
azpiadiera-1.1
1. Profundidad. v. barnetasun.
Eta batzu erori izan dirade lekhu harrizuetara, non ezpaitzuten heuragi lurrik: eta bertan ilkhi zitezen, zeren ezpaitzuten lur barnerik. "Parce qu'elle n'avait point de fond de terre" . Mt 13, 5 (cf. ib. 4, 5 lur barnetasunik).
azpiadiera-1.2
2. (G, AN, L, BN, R, S; Arch VocGr, Gèze, VocBN, Dv, H). Ref.: A; Lrq /barné/; Gte Erd 156.
Parte interna, interior, lo de dentro. "Intérieur" Arch VocGr, VocBN, Gèze, Lrq. " Etxearen barnea, l'intérieur de la maison" Dv. "Le dedans, l'intérieur" H. " Etxe barnea, le dedans de la maison" Ib. " Ophor barnea, le fond de l'écuelle" Ib. "Interior" A. " Estatua orrek barrena dena utsa du (B), barnea (BN-arb) [...] barnea hütsik dü " Gte Erd 156.
Iauregik iaka bete xingolaz, barnea eztupa et'arkolaz. "Le dedans" . O Pr 262. Bide hark badiduri baia bat bainan barne hartan ezta barratxo bat baizen, eta barne hartarat ezta joaten unzirik. INav 133. Orhitüz Jinkoaren aitzinian girela, zoñek ikusten baitütü gure bihotzen barniak. Bp I 106. Obra on iduri hek guziak kanpo ederra eta barnea gaixtatua duten fruituak bezala dire. Lg II 234. --Behar da erreglatü gure obrak, kanpua eta barnia. --[...]. --Zer endelgatzen düzü obren barniaz?--Endelgatzen düt neork bere obren egitian üken behar dien intenzionia, eta heen egiteko garra. CatLan 107. Justiziaren egartsu, / Saindutasunaren goseak / egiten ditu dohatsu / Egiazki bihotz-barneak. 'Le fond du cœur' . Monho 144. Deus ez da higitzen; ezda barnerik urruntzeko, ez kanporik aintzinatzeko. Hb Egia X. Bainan Apostoluek diote ikusi dutela [Yesus] piztua kanpo eta barnetan, banazka eta birazka. Ib. 87. Bihi gogorrak lasto barnea bethea du. Dv Lab 40. Errekak zilho batera eramaten du samatsaren urina. Zilho haren barnea egina izan behar da buztin joaz. Ib. 151. Garbitzazie lehenik thazaren eta plataren barniak, amoregatik kanpua ere garbi izan dadin. SalabBN Mt 23, 26 (TB, Ip, Echn -en barnea, Dv barnea; -en barnekoa). Frota zazu terrina bat baratxuriarekin barne guzian. ECocin 10. Santa-Luziako ospitalean haren ganbarak toki berezi bat bazuen kapera barneari datxikola. Laph 46. Izpiritu gaixto hetarik nork daki zenbat eman ziren Sainduaren inguruan, etxolaren barneak eta kanpoak denak hartzen ziozkatelarik. Jnn SBi 123. Kontatzen dü, denbora hartan ikhusten zela mürrü erre haien barnia argitürik. Ip Hil 202. Mendixka batzu omen dire han, askitto gorak; barne guzia harri. HU Zez 45.
( s. XX.) Zenbat aldiz ez dugu zorigaitzez ikusten ongarri metako bafada, leihotik eriaren gainerat heldu ithoka, gelaren barnea urrin likits batez bethea daukalarik! JE Bur 187. Mendiska bat baizik ez, bainan famaz handi / Donamartiritarrek duten Dorre Mendi: / Kanpoz bertze larregain guziak iduri, / Barnea, urhe-zilhar, laminen Jauregi. Ox 26. Xutitzen da, kaba iker, otharrea iker, paisola barnea iker. Barb Sup 83. Hola-hola Frantzian mediku jakintsu batek eri batzuei erretzen ohi zuen sudur-barnea. JE Ber 87. [Ardoa] irestearekin, sudur-barnetarat gibel-aitzin lanhotzen da pindarka. Ib. 28. Legar-zuri-mokor batzu lerratzen zaizkote kaskotik zolaraino; arraildura batzuetarik ezagun da gei beretik egina dela lur-barnea. Ib. 17. Zitzi eta mami, papo eta gibelalde ozar sobera dakusketalako, izia larru-barneari datxit. Ib. 86. [Eskualduna astekaria] barnea bezain eder / gaineko axala, / ez dezoket atzeman / den mendren itzala. Etcham 214. Imin dozu oldia euren begi barnetan. "En la profundidad de sus ojos has derramado la osadía" . Laux BBa 138. Oraintxe digart, "etxe-barne bizi" edo . bodegón viviente diraleko [sic] oetaz, elerti-sail yolasgarria egin ditekela. Ldi IL 20. Nere etxe-barne onek / izena Ilundegi. "Este interior de mi casa" . Or BM 68. Baldin norbaitek bere etxeko edal-ontziak ta azpillak kanpo-aldetik garbitu ta barnea berriz zikinkeriz betea uzten balu, zorakeri aundia egingo luke. Ir YKBiz 273. Ango musika naasigarriak, ango dantzaldi lizunak eta mutillen agoetatik entzun zitun ausardikeriak, labea bezela, sutan jarri zioten buru-barnea. TAg Uzt 56. Bultzi barnetan dijoazenean. EAEg 11-11-1936, 269. Lili-gañean erle bat orain / ego txabalez jarririk / eztigai ona miazten dago / aren barne xamurretik. EA OlBe 26. Ene bihotz barne huntan nik dudan on guzia / Zuk dautazu sortzez ala haurrean ixuria. Iratz 158. Begiak nola ez ditu betetzen [Azkaineko elizaren] kanpo ederrak, eta barneak nola ez ditu bihotzak perekatzen! Zerb Azk 13. Oihan barne guzia argi betean zekusan, zuzi goraz argiturik. Mde Pr 165. Zenbait aldiz garbi-ikusle bihurtzen zen hau, hots, ezkutuak "ikusi" ohi zituen begien lagungorik gabe, hala nola bere gorputz-barnea (autoskopia). Ib. 313. Mintzo mota oro belarriz; usain oro sudur-zuloz; dastagarri oro agoz; gogor eta bigun, otz eta bero, legun eta latz, astun eta arin, gorputz guziz, berriz, onen barne naiz landa. "Sive extrinsecus sive intrinsecus corpori" . Or Aitork 253. Ba, bada, norbeit oro baitazki... Bada norbait, norentzat barneak kanpo, eta ilhuna egun argi, baitira. Larz Senper 108. Lur-gorputzaren barneaz. Gatxitegi Laborantza 22. [Santa Grazik] edergaillü franko dü / kanpo barne güzietan: / Eliza, oihan, ühaitz, / leze, arrolla, bortietan. Casve SGrazi 22. Gure lür barnetan / jarririk hor etsaiak. Ib. 84.

v. tbn. JanEd II 65. Zub 83. Gand Elorri 90. Xa EzinB 86.
azpiadiera-1.2.1
Interior, alma, espíritu. " Barne beltza du, il a l'âme noire" Dv. " Barne ona behar da jasateko horren mihia, il faut un bon caractère pour supporter son langage" Ib. Cf. BARNEA HUSTU, BARNE HANDIA IZAN, etc.
Barnea harro duen alkateak, aztaparretan ditu legeak. "L'âme tâchée" . O Pr 490. Zeren gure pendurak kanporat baikaramatza, eta hetan gogotik baikaudez, ezpagare seriozki sartzen gure barnetan. Ch III 44, 2. Kanpotiko gaizak oro ments zütien, bena barnia graziaz eta zelüko konsolazionez betherik zien. Mst I 18, 3. Zeren Jinkuak gure barnia ikusten beitü. Ib. 19,1. Bere nausia galtzeko beldurrak zaurtzen zituen hekin barneak atsekaberik minenaz. Lg II 210. Ordean bere barnetan zuten zeruko argiak ezagut-arazi ziotzaten magoei haur haren baitan Jainko gizon eginaren goratasun eta maiestate guzia. Ib. 114. Izan zaite kanpoz jende prestu eta berthute dutenak bezala aphal, modest, arrai, bethi umorez berdiña. Bañan barnea izan dakioten zarratuba. Mih 36. Gogo tristeak / iluntzen baditu / Gure barneak, / Animatzen ditu / Allegerantziak. 'Nos cœurs' . Monho 86. Gisa hartan zabal hari bere barne guzia, eta entzun haren solasak eta abisuak. Dh 59. Hura da berthute bat kolera zebatzen duena, eta zeinak gure barnea baitauka bakean eta deskantsuan. Jaur 378. Bere adixkide maitearen saindu baten eskuetan ikhusteak handizki boztu zion barnea. Laph 125. Egin ditazke yende baten bi potret suerte: bat haren kanpoarena edo itxurarena, bertzea haren barnearena edo karaterarena. Elsb Fram 165. Emozu jendeari, bereziki bero idorte egun hautan, barnearen hatzemaiteko, berri fresko anitz [...]. Gero, ez hain on; histen berehala. HU Zez 143. Bainan herriko mendiak itzaliz geroz, ez duenean gehiago lurrik ikhusten ahal, nigarrak xukatzen dire, barnea deskantsatzen da. Arb Igand 28. Barne guzia eritua du, osoki goibeldua, mendekiozko su beltzean jarria. Ib. 105.
( s. XX.) Eta irri baizik ez zuen egin lehenik Jaun Erretorak, Jainkoak, Aphezpikuak eta barneak laguntzen zutelakotz bere nahigabean. Barb Sup 3 (cf. infra BARNEAK LAGUNDU). Oinaze handirik etzian haatik. Barnia untsa zian eta betiko irrigüra gozua jarriki zeron. Const 36. Hargatik, mugaz hunaindiratu bezain laster, gozatu zaitala eta berritu zainetako bizia, hori ba. Jabalago barnea, hatsa hobeki hartzen dut. JE Ber 95. Lei bixiz barnia, urrunera nuan, / iges begist luak. "Con deseos eternos el alma" . Laux BBa 120. Beren pekatuetaz urrikiturik zeudela ta beren barnea garbitu nai zutela erakusten zuten. Ir YKBiz 38. Gizaingeru diran Muyshondt'arrak oro / emen barne ontan nigaz deramatzit. "Llevo aquí conmigo dentro" . Or Poem 556. Gorputzaren zentzua, adierazle antzo egiten duna bere barnetik ekaiera atera dezan, eta berebat zer egin dun barneari iragarten diona. "Animo" . Or Aitork 308. Beste iñori etzizkion agertuko bere asmo, egitarau, ixilpeko eta giza-barneak noiz-nai darizkion atsegin-atsekabeak. Etxde JJ 39. Alabaiña, anai-arrebak alkarrekin ikusi zitunean, berealaxe igarri zion zerk erakarri zun Mayi Etxahuniara eta barne-zear nabaitu zun dardaraldia garaitzen saiatu zen. Ib. 125s. Biotz bigunberaak --barne gaztanbera ta buperak-- iretargi zuritan, isil-misil, izpi its makalpean izaten ditue euren maitetasun inkesa ta asperenak. Erkiag Arran 160. Zain eta muinez gizakumearen barnea ikertzen iarri zan Sokrate. Zait Plat 88. Nahiak egiten gaitu on ala gaixto, eta gaixtakeriak barne guzia ilhuntzen eta goibeltzen dauku. Lf ib. XXII. Ezta ba ain samur gure barnea eta ondoa ezagutzea, guk zer desiatzen dugun zeatz jakitea.Vill Jaink 141. Zure lorratz atzetik / bidean dabiltza neska gazteak, / txinpartak ikututa, / ardao onduaz txerbel, / Jainko-lurrunetan bizkor barneak. Onaind in Gazt MusIx 208. Segur, tarrapata aire bat bazuen lan horrek, eta baditake bataio horiek eskainiz, besterik bazuen gure erregettoak bere "barne haundian". "Le roitelet ait eu d'autres arrière-pensées" . Ardoy SFran 174. Harek bakarrik baitaki gure barneen berri. "Lui seul connaît le fond de notre cœur" . Ib. 294. Zure barne latzaren latza, biotz-gogor orrek, aoz-ao ta jendez-jende / zabaltzea nai duzun ezkero. Berron Kijote 153. Tristatzeko eta barnea goibeltzeko. MIH 339.

v. tbn. Iratz 95. Txill Let 79. Osk Kurl 192. BEnb NereA 236.
azpiadiera-1.2.2
Interior del cuerpo (referido gralmente. al vientre). " Barne ona behar da hortarik jateko, il faut bon estomac pour manger de cela" Dv. Cf. BARNEA ITZULI, BARNEA TTIPITU, BARNEA HUSTU, etc.
Altxa zaite, yan ezazu, emazu barnea deskantsuan, eta nik izan araziren darotzut Naboten mahastia. Lg I 360s. Edari bortitz hark berotzen zuen barnea, eta aphur bat arintzen heriotzeko tormentak. Lg II 279. Iduritzen zaio bethi bihotza zintzurrerat dioakola, eta haizez duela barnea. Hb Egia 62. Onborren kopaduran gelditzen den ura pozoina da aziendentzat; barnea galtzen diote. Dv Lab 376. Ageri zuten haur heiek, amaren bularra utziz geroz, arrontki bezen azkarki haziak zirela. Barne ona zuten eta larru ederra. HU Zez 70. Bizkitartean haur gehienen baithan erlisionezko sinesteek jakitatearen irakaspenak ezti ditzaten, iragaz, [...]. Arras gutiak dira egiaren hazkurri osoa barneak jasaiten ahal deieten haurrak. JE Bur 55. Zioie sukria azkar dela barnekotzat. Ib. 115. Eta Ellande badoa [tabernatik] kanpora: ez du gehiago iguzkiaren beldurrik; zangoak tontoxago menturaz, barnea ere beroxago, bainan larrua zoin fresko! Barb Sup 72. Barrabas-belharra barnearen garbitzeko lehena omen da; gordinik bardin jaten da. Zerb GH 1931, 326. Higuina ematen zion amari, eta behin baño gehiagotan okha eta barnea ahotik hustu eginarazi zion. Osk Kurl 37 (cf. BARNEA HUSTU). Jakin-eta gizon hori zer mandila izana den, horren ikusteak berak, barne guzia nahasten daitak. Larz Iru 62. Bainan ordukotz eriegi zuen barnea jasaiteko untziaren ur gaineko leria. Ardoy SFran 263. Goizik afal, eguerditan baino arinago (ez baita on loari buruz barnearen kargatzea!). "Charger l'estomac" . Ib. 88.
azpiadiera-1.3
3. Misterio, secreto.
Hain sortha eta jakite gabe ziren gizon eli batek hain goraki Jinkoaren barnia eta eskritüra saintiak erazagüt litzen. Bp II 76. Izpirituak ezen ikhartzen ditu guziak, Jainkoaren barne minenak ere. Dv 1 Cor 2, 10 (Lç, TB gauza barnak, He sekretu gordeenak, Ol barnekoa, IBk barren-barrena, Bibl barne barnea).
azpiadiera-1.4
4. Habitación, recinto. " Etxea luzaz hetsiik egon denean, barnek zoko-usain bat hartzen dute (BN-baig)" A s.v. zokourrin. "Barne kontan bai gaude" (Sal) Echaide Nav 273.
tradizioa
Tr. Documentado desde mediados del s. XIX (v. infra el ej. de barnea hustu de Archu) en textos septentrionales.

Sartu zen lehenagoko hobi ilhun batean. Barne beltz hartan etzion ematen gorphutzari doidoia bizirik egoteko behar zuena baizik. Jnn SBi 122. Heia hartaratu zirenean, san Josepek ezarririk xokho batean beren zaldi ttikia, garbitu eta antolatu zuen barne hura, egin ziteken bezein ongi. Ib. 11. Bainan presondegian sartu zireneko argidura eder batek hartu zuen barne guzia. Ib. 100s. Presondegi harek baditu bi barne, bat gainean, bertzea beherean. Ducq 10. Gizagaizoak galdatu du otoi utz zezaten azken jalgitzera, ez nahiz makurrik gerta zadin barne hartan [semenario handian] , bera han izan gabe. HU Zez 162. Elizaldeko nausiak, barne bat asko . salon bezen ederra egin du haitzaren gainean. Ib. 117. Zola guzia tronadura ederrez apaindua, edo zoin etxetako barnerik <-tik> begiratuena bezen junt eta garbi, eta legun. Ib. 117. [Sukaldean] dantzan hasten, inguru, inguru, barne guzia hartuz. JE Bur 79. [Komisarioak] legearen izen garratza oihu egiten du, idekitzen dakote: berehala, barne hartan lanean ari zen basa dentistak bere tresnak kukutzen ditu. Ib. 191. Bi orenen buruan, belazko barne handi batean sartzen gira. Han ere zoko guziak kolpatuz emokatuak. StPierre 18. Biharamun goizean, apez geiak beren barnean preso ziren. Ib. 36. Presuneren eritegi bat bazen han berean, eritegiarekin bat egiten zuela, taulazko barne handi bat, burdin harriz inguratua. Ib. 39. Haritxabalet sartü zelarik kontseillia bildürik zen barne hartara, hasi zen hasperenez. Const 19. Süperiürra, üngürükaz, heltü zen nuzpait Haritxabaleten kanberala. Hasi zen han xokuen ikertzen. Bazakian botillaa barne hartan zela eta haatik etzian edireiten. Ib. 21. Handik badoa . Plaza del Mercado-rat. Harritua eta loriatua zen bere begiez ikusten zuenaz. Dena yendez mukurru, marruma bat edatzen zen barne guzian. Zub 70. Yauregiko yateko gela gaitza zen. [...] Holako barne haundiaren berotzeko negian, ze sugaiak behar zituzten erre? Ib. 82. Huna hemen, barne ttiki pullit bat --eskuineko athea erakusten diola--. Barb Sup 157. Manuel! ene asto bat ez duk fortunaz hire barne horietan gelditua, sotoan, edo bederen pegar zonbeiten aintzinean? Ib. 73. Aztiak bi urhats gibelerat egin ondoan, thu egiten du barne hartako lau alderdietara. Ib. 88. Barne handi apal bat da sakristia. JE Ber 64. Barne hau, jauregiko belhartegia edo sabaia zen. Ib. 60. Nola ez baitzuten oraino etxe guzia ikusia, abiatzen dire, barne bat mia, bertzea mia. "Pièce" . Barb Leg 131. Ereman zuten biek jateko-barne handi batetarat. Ib. 135. Laminek ba omen zuten egoitza bat, Senperen, Utsaleko zubiaren azpian. Bainan, nahi bezenbat behaturikan ere, nehork ez omen zuen deus jakiten ahal barne hartako berririk. "Retraite" . Ib. 22. Bidez-bide baderamate etxe handi batetarat. Barne nasai batean, mahain luze bat. Lf Murtuts 48. Azken-azken moldeko ostatuetarik bat eta bertzea, beren barne eta baratze xoragarriekin! Zerb Azk 26. Denboraz dorre hortan egiten ziren herriko buruzagien bilkurak, Azkaindarrek egungo egunean oraino . baldarra deitzen duten barnean. Ib. 16. Bide erditan bakarrik gelditu zirelarik [treineko] barne berean, elheketa hasi ziren. JEtchep 80. Bi familiak, ez badira bederen beren barnetan hetsirik egoiten, ments batzu bezala, elgarren sudur pean bizi dira. Ib. 46. Haurrak trixte ziren. Peiok etzakien kanpoa nola zen, bere barne ilhunean. Ib. 21. Ba, hiru barnetan ezarriak ditugu, elgarrekin ez diten gurutza. Larz Senper 56. Alegia "Iguzkiaren Seme" bat bezala zaukaten barnean, jendeen begietarik urrun, barne batetik besterat eri bat bezala airean zeramatela. "Pièce" . Ardoy SFran 234s. [Jauregiak] barneak berdin zabal zituzken. Ib. 34. Gero, jo eskolarat hamar orenak artio. Eta nolako barnean! Ez, orai bezala dena argi, gurikeria eta girgileria, bainan barne ilun bat mahain eta alkirik gabe. "Salle" . Ib. 87. Baziren bi barne: sukaldea eta ganbara, kolorez eta konforrez biak berdin. Etchebarne 38. Aipatzeak berak oroit-arazten daut barne hartako hats tapadura. Larre ArtzainE 21.
azpiadiera-1.5
5. Zona del piso del frontón, de unos cinco metros de ancho y situada junto al frontis. Cf. infra (V).
Barne edo zokhotan / dagon gazteari / Trufa egin dezogun / zeren den hoin nagi. Zby RIEV 1908, 94. Zolakoek harat igorri guziak behar dituzte paso-marraz hunat itzuli ahalaz xaxa egiteko gisan... errebot barneraino itzulian han baratzen bada, kintze dute. Ib. 88. Errebotaren joa / doha urrunera. / Paso aldekoak du / bihurtzen barnera, / Ahalaz xaxa edo / kintze egitera. Ib. 93. Baitira [zizka] hetarik zenbeit gogorragoak bertzeak baino, biziagoak, pilota urrunago heltzen dutenak. Sahetseko harrasiak, berriz, zeiharka izanez, nola igortzen duen ukaldia barnerat, gehienetan ona gertatzen baita! JE Bur 28.
sense-2
II. (Tema nudo usado como posposición).
azpiadiera-2.1
1. (Dv, H).
(Tras sintagma nominal en caso absoluto).Incluido(s), inclusive. " Zaldiak barne, baditu ehun azienda buru " Dv. " Baiona ingurua, Hiriburu barne, l'alentour de Bayonne, Hiriburu y inclus" H. v. BERA BARNEAN; cf. BARNE IZAN, BARNE EMAN, BARNE HARTU.
Bada alafede hor zertaz trufa; zuek eta ni barne, irri-egingarri baita, zoin laster asetzen giren solasik arinenez ala pizuenez. HU Zez 144. Ez bakarrik eskuaran, bainan edo zoin mintzaitan ere, frantsesa barne. Ib. 188. Orduan oraiko zenatorrez bertzerik ginuke nausi . Catalogne barne. HU Aurp 180. Ez dakit, zu eta ni eta gure idurikoak oro eta zeru lurrak barne, nolako kara zuen Munduak lehenbizikorik. JE Bur 42. Etxeko oilo guziak, xitoak barne, hiltzen ari zitzaizkola. Barb Sup 79. Aintzineko guziak, Kattalin barne. Ib. 115. Uritar gañekoenak --neskatx apañak barne-- dira ikusle sutsu. Ldi IL 46. Jauregiko muthilak barne, hogoi-ta bereratzi ditun guziak! Lf Murtuts 44. Nola bethi begiratu zituzten egin-ahala herriko intresak, zubisaria barne. Ib. 23. Lurrak partitu zituen Israeleko leinu edo gizalde guzien artean, bakhotxari bere zathia, Ephraim eta Manasse Josepen semeak barne. Zerb IxtS 44. Eliza etzuten inharrosi baizik enperadore herratsuenek, Neron famatua bera barne. Ib. 99. Badakigu hameka aldiz Xabatek garaitu dituela bere denborako pilotari handienak, Bixente Beltza, Coutelier, Mattiu eta Betti barne. Zerb Azk 112. Bazkariak eta afariak prezio berean: 800 libera arin... arnoa eta kafea barne. Herr 18-5-1961 (ap. DRA). Zer erran Agustintiarrez, Malebranche barne? Lf in Zait Plat XIV. Solas jarraikia [...], edergailutzat zonbait iduripen eta hegalkada barne. Ib. XV. Ezen Arberu guzia, Aiherra eta Isturitze barne, Nafarrako zen eta da. Ardoy SFran 39s. Bertzea frango ere hasten zen haren inguruan, haren seme zonbait ere barne. Xa Odol 41. Gomitatu zituen hiru ahizpak, erran nahi dut serora barne. Etchebarne 123s. Haurrak ere barne. Larre ArtzainE 42. Falta diren egun, aste eta hilabeteen kontaketa, gehigarriak eta ken-beharrak barne. MEIG IX 95. Zenbait jende, ni ere barne, saiatu da. MEIG VI 112.
azpiadiera-2.2
2. (Tras inesivo o adv. de lugar).Dentro de. v. barna.
Errumako jaunik aberatsenak obra hortan barne sarthu zituen; jo zuen eta ideki heien bihotzetako athea. Laph 237. Lehenik hartan sartzen dire, bozkatze berezirik egin gabe, "Conseil municipal" delakoan barne direlako 80 hek. Holetan hek bi kontseiluetan barne dire, behin batekotzat izendatuz geroz. HU Zez 90. Ele on bat zor diotegu hemen bereziki . Eskualtzale biltzarretan barne direnei. HU Aurp 214. Agur!, baiñan emen barne zaitut beti. "Te guardo siempre dentro de mí" . Or Poem 556. Ene etxeko sar-jalitzeak bethi eta bereziki egun hautan zainduak baitituk inguruko begiez --eta ez baitiat nahi krima horren saltsan barne-- othoi, hemen, afera hunek dirauno, guti agert-adi. Larz Senper 32.
azpiadiera-2.2.1
(Tras tema nominal nudo).
Zenean ephea iragan badathor han berera, / Ikhusi behar zuela zakurraren ardura: / Baiña aurkitzen du kokiña etxe-barne dagola, / Xareta baten artetik erdi-hirriz derrola: / [...]. Gy 48. Aphezak lekhuko hartuz, / Jakin zezaten zer zen han, / Haitz barne kofa miatuz, / Besoa zuten atxeman. Zby RIEV 1908, 419.
azpiadiera-2.2.2
Borda eta etxola nunbait hogoita hamar metra barne ziren.Etchebarne 29.
azpiadiera-2.2.3
(Tras tema nominal nudo).A través de.
Soñutzik ontzi-puntan, sakoneko lemazain, / itxaso-barne nua zidor ezezaunen-gain. "Recorro los mares" . Laux BBa 136. Udagoen-usaiña / arratsalde barne. / Orri igartuak beera / geldiro ta bare. 'Huele a otoño en la tarde' . Gand Elorri 195s.
azpiadiera-2.2.3.1
(Tras gen.).
Argi orren barne, eder, soilik erijotza. "A través del resplandor de tus ojos tan sólo la muerte es dulce" . Laux BBa 68.
azpiadiera-2.2.3.2
(Tras instr.).
Gazte-ren leioz barne / besoa sartuki, / begiak uki... Ldi UO 35.
azpiadiera-2.2.3.3
(H, que cita a AR).
A través de.
Desertiari barne penitenzia egitera joan-arazitzeko. AR 71.
azpiadiera-2.3
3. (Tras partitivo).En el plazo de. v. BARNEAN (b).
Zoin axola gutirekin, hasperen bat ez begilundura bat gabe dautzuten erraiten Eskualdunaren izena merezi ez luketen batzuk; eskuararenak ez dukela luzamen, laburrik barne. HU Aurp 216. Leheneko Jaun Baronak egin zion fagore / Guarda plazatu baitzuen zazpi egunik barne. Ox 192. [Bidea], ephe laburrik barne, handiagoa baizik ez dela izanen badugu uste. JE Ber 8s. Espainiako olioa berez-bere ona da, hoberenetarik: urrinari gizonki edozoin jarria zaioke zortzi egunik barne. Ib. 29. --Bahiza? --Orai, segidan, oren bat barne. Ib. 35. Yinko maitia, nork erran behar zien epe laburrik barne aberatsak izain ginela? Zub 62. Denbora laburrik barne murruak, portaleak eta dorreak ederki bururatu zituzten. Zerb IxtS 72. Denbora gutirik barne, ondikotz, anitzez galgarriago izan behar zen etsai bat oldartu zitzaion. Mde Pr 208. Denbora laburrik barne borta-lehioak hetsi zituen gakoz. JEtchep 20. Ez hadiela ibil / lurreko lan-keta, / fatur zahar horrekin / seguro soldata; / urte laburrik barne / berriz erretreta! Mattin 85. Anea eta oseba horrela galdu nituen, hamabortz egunik barne. Etchebarne 19. Zerbait ageriko dela denbora laburrik barne. Larre ArtzainE 317.
azpiadiera-2.3.1
(B, BN-lab-ciz-arb) (Tras absoluto). "Zonbait urte barne hil zen (BN-ciz), urtea barne zendu zen (BN-lab)" Gte Erd 41. "Hiru egunen barruan [jaio ziren] (V-arr-gip, G-azp) [...], hiru egun barne dire (BN-arb)" Ib. 11. "Gu ilabete bat barne gara (B)" Ib. 76.
Ez gira halere berehalakoan ohartzen gaua jina dugula gainerat, agorrilean egiten ohi den bezala ilhundu duela oren-erdi bat barne. JE Ber 90. Orai axurant bat ezagutzen zuen. Menturaz denbora guti barne... JEtchep 90. Lau etxalde horietako ezkontzak eginak izan ziren zortzi hamar urte barne. Etchebarne 22. Bi hiru urte barne sortu ziren. Larre ArtzainE 232.
azpiadiera-2.3.2
(B).
(Tras gen.).
" Urte baten barne arat gain naiz (B)" Gte Erd 41. " Hiru egunen barruan [jaio ziren] (V-arr-gip, G-azp) [...], iru egunen barne dire (B)" Ib. 11.
sense-3
III. (Como primer miembro de compuestos).
azpiadiera-3.1
(Con el sentido de 'interior, etc.').
tradizioa
Tr. Lo hallamos en Leiçarraga (en la expresión barne bihotzez ), en un documento de finales del s. XVIII y en autores del s. XX. v. BARNEKO.

Haurrideák, presenta bedi gutarik batbedera Iaunaren maiestate handiaren eta goraren aitzinean bere faltén eta bekatuen egiazko konfesionerekin, eta barne bihotzez iarreikiren zaie nik orain erranen ditudan hitzei. Ins A 1r. Barne bihotzez iarreikiren gaitzaizte nik orain erranen ditudan hitzér. ABC A 7r. Zeinak bere herriak hutsaraziz, egortzen baitzituen barne herrietarat. Iraultza 102. Egun osoa barne ala kanpo lanetan iragan ondoan [...], azkenik zoan bethi oherat othoitzean. JE Bur 65. Heien eretzean erabil dezakekan barne kexuari ez die eskerrik. Ib. 124. Tirita aldiz dithare bat da, xabal eta biribila, barne-zola koskatu batekin. F. Dospital GH 1927, 339 (en el orig. barneola, errata corregida ib. 391n). Hiru barne-zerranga bazauzkan geroztik elizak. JE Ber 21s. Argi zak, gaur bezala, / argi zak nire bizia; / barne-egarri bat diat, / argi zadak iturria. Ldi UO 41. Ez al duk atxitu / apaltzeko lain, / ta, ai ura goralarri / ta barne dantza! Ib. 32. Igorrazu, anai, oinhaze ernegarri, / Iainko-min sakona, barne-gogo bizi. "Deseo interior vivo" . Or BM 134. Iaun au ezti daukadan / nik barne-muinetan. "En las médulas de mi interior" . Ib. 122. Artan, Garazik burua itzuli / barne-zirrara aundirekin. Or Eus 77. Barne abotsak: / Utzi ardiak joaten. SMitx Aranz 28. Orduan, beste Jakintza gorago batez baliatuz, izadi eta gizagaindiko zerak "ikus" ditzake, barne-begiz? Mde Pr 271. Nik barnez ezagun ditut: nere barne-argiak gorputz-ataken bidez. Or Aitork 250. Barne-zimikoz ninderagizun eziñegonera, gero barne-begiratu batez pakerazteko. "Stimulis internis [...] interiorem aspectum" . Ib. 166. Esan ere didazu ozenki barne-belarrira. Ib. 348. Gure barne-eragiñak oro badute beren arioko adierazpide bat mintzoan eta leloan. "Omnes affectus spiritus nostri" . Ib. 284. Alare, barne-ezaguera ukan ez balute, ez lukete atsegin. Ib. 270. Barne-kezkak uxatzeko sortu duzu lo biguna. Ib. 237. Bere barne-muñean minduta. Txill Let 67. Zenbat barne-atsekabe... Ib. 48. Geroz ta geiago ugaritu dira barne-egunkariak, benetako literatura-moda biurtu arte. Ib. 74. Eta leengo alaitasuna barne-pake biurtu zait. Ib. 64. Txikitu egiten dela nolabait aiei ditxezkon barne-tentsioa. Ib. 75. Bere barne-baratzeko landaratxo pipil-barriak lorrinduten? Erkiag Arran 95. Bakezko portu ta kai babespetu ori, alkarren sentimentu ta barne-miña eben, biak bietara. Ib. 197. Sineskizun ori barne-muinetan iosi-iosi eginda zuen-eta. Zait Plat 105. Zeiñek jakin dezake bere barne-gogoa, norberak baiño obeki? Vill Jaink 140. Gizonaren barne-legeak eskatzen duenaren eta munduak ematen dionaren artean. Ib. 119. Beroien doaiak barne-mintzo batekin adierazten eztaki. Ib. 147. Aitzitik, muiñ-muiñetiko azalpen sendo ta egiñaren bidez, bere barne-egia damaigu beti. Gazt MusIx 59. Ia bost urteko espetxe-aldian beraldiko naigabe eraman bear izan zitun Fray Luisek, maiz gaixo, barne-oñazez beti. Ib. 60. Ikuskariak barne-zentzunaz begiesteko oitura onek ongi azaltzen digu nola [...]. Ib. 166. Doniane Gurutzak musikaren gozamen garbia bere baitan senti izan ezpalu, etzukean iñoiz bere . Barne-eresia [= 'cántico espiritual'] idatzi al izango. Ib. 168. Barne kanta. (Cántico espiritual). Ib. 151. Idazleak, diot nik ere, aintxe bear du barne-mogidura berezia idaztera bultzatuko duena bestearen imintzio parregarri gerta eztedin. Ibiñ Virgil 25. Jauna bere aferetan, anderea bere barne lanetan, zer da ederragorik? "Travaux intérieurs" . Ardoy SFran 64. Jatorrizko kulturaren barne-sostenguak galdu dituen herriarena da. Lasa Poem 105. Gaurko gizonek omen dituzte lehengoek ez zituzten barne-koropilo batzu, erdaraz "complexes" deitzen dituztenak. Larz GH 1974, 368. Eliza Nagusiko barne-atarira joan nintzan. Berron Kijote 111. Era ontako beste zenbait deitura, aren barne-izakera agerian jartzen dutenak. Ib. 139. Gizonaren barne-ikerlariek ere ekarri diote lan horri berea: pzikologoek ekarri dute hor beren laguntza bainan funtsa bera dute hor Elizakoek. Larre ArtzainE 193. Oso-osorik gainera, gure arteko barne-zentsurak egin ohi dituen inausketen itzalik gabe. MEIG IX 43.
sense-4
IV. (Adj.).
azpiadiera-4.1
Profundo (sdos. prop. y fig.). v. barna (II).
Leze-barne huntan zer dut ikusgarri? "Profunda cueva" . Or BM 124. An zeunden, gurasoak / begiz begi ikusten, / baitipat, en biotzak / itz barnez gantzutzen. Ib. 102. Muri ta lapaitz-orde balekar / axaleko sapelarra, / zurtena mardul, erroa barne, / edatu leza aztaparra. Or Eus 278. Sar bekit ots ori nere gogoaren muiñik barnenean. Or Poem 538. Luzatu zenidan eskua zerutik, eta atera zenun ene anima illunbe barne aietatik, enegatik negar baitzegin Zure mirabe zintzoak. Or Aitork 70. Itz aien ondotik, leize barne artatik iauzi egin zun, an gogoara pulunpatzen baitzan, eta goxo-goxo itsutzen. Ib. 138. Maitasunaren izkutu barnenetara eldurik. Or in Zait Plat 155. Eta beste irriskurik Gauak gorde dezakeela, bere itzal-zoko barneetan, ez zen jelosten ere, ez zen irudimen biziko mutil bat. Mde Pr 162. Oraindik beste leze edo zulo barneago bat nabaritu genuen. Ib. 113. Amodioa barne dutenak / balin badirade bida, / sentimendu on aberats hori / nehoiz ez ditaike higa! Xa EzinB 123.
sense-5
V . (Adv.).
azpiadiera-5.1
Dentro. "Gaudek barne" (Sal) Echaide Nav 273. "Barne giaudek" (Sal) Ib. 273.
azpiadiera-5.1.1
" Pilota barne da, la balle est dans l'enceinte du rebot (terme du jeu de balle)" H. Cf. supra (I, 5).
Pilota dabil airez, ezin bara nihon, / Gibeletik egortzen, barne ezin egon, / Bortz, sei aldiz ethortzen eskularruz yoa. Hb Esk 214. Pilota partida bat baitute haren gazte lagunek Españolen kontra hitzhartua, barne jartzen da; garaia baderama; herritarrek ospan derabilate. JE Bur 143.
azpisarrera-1
BARNEA HAUTSI. "Nere barnea hautsi zen, llegué a conmoverme; lit.: se rompió mi interior (BN)" A EY III 264.
azpisarrera-2
BARNEA ESTALI. "Barnea estali, a punto de desvanecerse (BN-mix)" A EY III 277.
azpisarrera-3
BARNEA ITZULI. "Itxasoak itzuli zion barnea, la mer lui souleva l'estomac" Dv.
azpisarrera-4
BARNEAK EGIN. Sufrir una conmoción interior.
Harat heltzearekin, barneak egin zarotan, orgetarik ikhustearekin, eliza erre hartako harrisu edo murru xutik geldituak. Prop 1902, 149.
azpisarrera-5
BARNEAK EKARRI. Empujar la conciencia.
Halaber, egungo egunean, zenbat giristino ez da, dakitenak gauza bat arras gaizki dela, gauza harren egiterat barneak ekhartzen ez dituenak, eta bizkitartean gauza hura egiten dutenak, zerbeiten beldurrez. Dih GirLeg (ed. 1897), 69n.
azpisarrera-6
BARNEAK EMAN. Dar la corazonada, dar la impresión. "Barneak ez daut ematen hor badela deusere onik, le cœur ne me dit pas qu'il y a là rien de bon" Dv.
Gogoeta horiek guziak erabili dituzke aiphatu dugun hirixkako komisarioak. Barneak eman bide dio basa dentista harek etzakiela hortzen antolatzen. JE Bur 193.
azpisarrera-7
BARNEAK ESKATU. Sentir un impulso interior.
Orregatik, gure zabartasun onek min ematen zidalako eta barneak eskaturik, prestatu nai izn det liburutxo au. Vill ap. MEIG III 5.
azpisarrera-8
BARNEAK GAINDI EGIN. "Barneak gaindi egin dio, son cœur s'est soulevé" Dv.
Ez da erraiteko baizik, halako igel, apo eta bare batzu behar ditugula guk ere zenbeit aldiz iretsi... edo barneak gaindi egiten duenean, holaxet jin bidez gibelerat igorri. HU Zez 81s.
azpisarrera-9
BARNEAK LAGUNDU. "Barneak ez nau laguntzen, le cœur ne me porte pas à" Dv.
azpisarrera-10
BARNEAN (AN-ulz-erro-arce, B, Ae ap. Echaide Nav 273; SP, Añ (G), Lecl, Arch Gram). v. BARNEN. a) Dentro; por dentro. "Barnean, dedans" Arch Gram 154. "Dentro" Añ.
Ethorten baitirade zuetara ardi abiturekin baina barnean otso harrapari dirade. Lç Mt 7, 15 (He, TB, Dv, Echn barnean, SalabBN barnian; Ip, Hual, Samper, Ol barnetik, Leon barnez; Ur barruan, Or barrundik, Ker, IBk, IBe barrutik). Eta zortzi egunen buruan berriz ziraden haren diszipuluak barnean, eta Thomas hekin. Lç Io 20, 26. Gainian eder, barnian lander. (Zuberoan:) Gañian gaillo / barnian harro. Saug 141. Ohoria barnian, desohoria kanpoan gelditzen da. Tt Onsa 65. Zergatik baxa bat baita barnean. INav 12. Lurreko gauzak kanpoan, eta barnean bere ganik hastandurik, gai kausi dadintzat aingeruen baltsan egoteko. Ch III 48, 6. Behar duzu okupatua izan, barnean ditutzun biziorako inklinazionen gudukatzen. He Gudu 145. Egon zen kanporat agertu gabe barnean zadukan xedea Mariaz othoitztua izan arteraino. Lg II 133. [Otsoak] bezala gaia kanpoan, egünez barnian. Egiat 199. Erresumak barnean eta kanpoan behar duen botherea. Revol 97.
( s. XIX.) Izpirituz umil denak / Ez baditu barnean / Sentimendu apalenak. Monho 98. Alo, gitian sar orai / mementian hirian, / deüs gure hun denik / ez ützi barnian. Xarlem 1243. Ez othe da deus nere izate guzian, ez barnean ez kanpoan, Jainko handi, Jainko maite hari damu dakiokenik? Dh 76. Sabela iauri ondoan, / Urherik etzeion ediren barnean. Arch Fab 175. Aldiz gu bagare aurkitzen / Gauza onen aldamenean, / Hirritsa dugu barnean. Gy 163. Alkate da Darricau, gizon hoberena, / Balaki erakusten barnean duena. Hb Esk 153. Behar du izan zabala eta gora eta leiho hainitzekin, haizea barnean erabil dadientzat errexki. Dv Dial 82. Iduri du, su lotzekotz, belharra izan behar dela barnean, lekhu agorrean. Kanpoko meta haizeak eiki begiratzen du. Dv Lab 126. Gaitzak ezdu argirik; sinhestearen hautsa higitu du, eta barnean zen sua. Hb Egia 14. Zuek ere kanpotik yustu agertzen zate gizonei, baño barnean hipokresiaz eta gaixtakeriaz beteak zate. Echn Mt 23, 28 (Samper barnean; Hual barnetik, SalabBN barnian, Ur barrenean). Nerore izandua naiz / barnian sartua. Auspoa 97, 27. Eman dezaketzu haxixa barnean. ECocin 43. Min zuen, min barnean; ihes egin du erre zezaten beldurrez. Laph 108. Zer duk, nere bihotza, saltoka barnean? Elzb Po 183. Kanpo aro ez bada, hortakotz barnean / Inbido-ta hordago joka bai musean. Zby RIEV 1908, 94. Ene buru zahar hunek barnean daduzkala bethi beharritik sarthuak oro. Arb Igand 56.

( s. XX.) Edariak barnean erakitzearekin mihia zabaltzen baitu. JE Bur 170. Barnean hotza, kanpoan ura, apezik ez. StPierre 40. Zer goxoa beraz, gaur, gure etxeñoan, / Kanpoan hotz bezenbat goxoño barnean! Barb Sup 185. Laphitzondo eta Xoane bethi irriz ari ziren barnean. Ib. 94. Egundaino ez nikek sinetsi bazirela olako zezen errabiatuak. Iduri duk debrua bera dutela barnian. Zub 111. Bil nadin barnean! "Reconcéntreme en mi corazón" . Laux BBa 120. Moskorti ezta iñoiz egoten / berak barnean daukon matteño. Laux AB 94. Barnean bizi dut Irutan Bakarra. "Dentro de mí vive el que es Trino y Uno" . Or BM 126. Farisauen orantza ori itxurakeria da, barnean gaiztoak izan ta kanpotik on agertu naia. Ir YKBiz 277n. Sabela urratuz kendu zioten / barnean zeukan semea. "El hijo que llevaba en sus entrañas" . Or Eus 207. Barnean duzu Jainkoa. Iratz 140. Azalean Mirenen zuzenbidea jarri ondoren, postaz bidali diot. Barnean au bakarrik tarjetan: "Biotzez-Joxeba". Txill Let 58s. Baiña biziaren ukatze onek baietzik ederrena dauka barnean. Vill Jaink 138. Artu zuen lurretik eta erlojua etzabillen. Dudarik gabe barnean zerbait autsi zitzaion. Izeta DirG 115. Ahatik, barnean ere nintzan eta ez dut biziki so egin. Larz Iru 134. Zer kinema det, beti aldatzen barnean? NEtx LBB 244. Auzoak hortzak xorroxturik kanpotik beha, eta barnean Nafartar guziak ondikotz ez ados. Ardoy SFran 46. Gure elizak, atal koronean, 1841 zenbakia dakarre; barnean, aldiz, 1842a zakarkien. Xa Odol 89. Batzuitan bordaren jabeak arrapatzen zuen barnean. Etchebarne 23.

v. tbn. JesBih 448. Bordel 124. ChantP 392. Elsb Fram 137. Etcham 141. Aitzol in Laux BBa XII. Zerb IxtS 13. Mde Pr 41. Arti Tobera 273. JEtchep 79. Gand Elorri 187. Osk Kurl 199. Zait Plat 69. Gazt MusIx 105. Azurm HitzB 57. Zendoia 161.
azpisarrerakoSense-10.1
(AN-egües-olza, S; SP (que cita a Lç)). Ref.: Bon-Ond 166; Gte Erd 41.

(Tras gen.).
" Gizonaren barnian bi indar bada (S)" Gte Erd 41.
Ezta anhitz luzaturen exekuzionia, / bertan date irekiren lurra oren berian, / su hareki iretsiren oro bere barnian. E 67. Konparatu da zeruetako resumá altxagarriarekin, zein emazte batek harturik hirur neurri irinen barnean gorde ukhan baitu, guzia altxa dadin arterano. Mt 13, 33. Harzak bilhet haur eta ua ene partez konbidatzera haren barnean aurkituko duen guziek [sic] . Volt 274s. Zer ohore ahal uke / munduan handiago, / hire morraillen barnean / Hura sortzea baño? EZ Noel 50. Bihotzaren barnean edukitiak. Tt Onsa 18. Eztuk hi bezalakorik [establia] , / Gustien aiz gaiñekoa, / Hire barnean eman dik / Amudioak Jainkoa. 72. Gauza guziak iragan ditezen gure barnean eta kanpoan zure borondate sainduaren arabera. Ch III 45, 5. Deitzen da Linboak edo Ifernuak, horrek erran nahi du, lurraren barnean gordea den lekhu bat. CatLav 86. (V 51) Uztai baten barnean balitz bezala, birabira dabilla. He Gudu 163. Zeren ni beiniz egiaren barnian erakuslia. Mst III 43, 4. Dohatsü da arima, Jinkua bere barnian mintzatzen entzüten diana. Ib. 1,1. Nihor ezin sar daitekeiela zeruko primuzan, non ez duen lehenik khentzen bere barnean dakharkeien etsaia. Lg I 200. Altxatua zela hango harria, eta Jesus etzela haren barnean! Lg II 285s. Manyatera baten barnean etziña zen Jinko yaio baten ikuskari espantagarria. Mih 85. Errepára nola daukázun mia paraturik Jangoikoak bi murállen péan bekála, ezpain ta orzen bárnean. LE Prog 120. Jesü-Kristo ene Jauna, ene barnian zirena, adoratzen zitüt ahal bezain errespetü handirekin. CatLan 161.
( s. XIX.) Gure bihotzen barnean / Bai eta gure arimetan. Monho 148. Sabliaren barnian. Xarlem 1175. Ezta beraz ez hekien barnean, ez kanpoan gerlazko ta nahaskeriazko ithurririk batere. Dh 192. Nahiz Jainkoa orotan den, bai eta gure barnean berean ere. Jaur 183. Beren azken orenian / Sar diten itzalgunian / Diru metaren barnian. Bordel 61. Guzier adio erranik erretiratu zela, / Olandako gasna baten barnean bizitzera. Gy 24. Lürraren barnian aurkitzen dira gaiza mota güziak. Ip Dial 110. Drainak dira baxerazko tutu batzuek, muthurra batak bertzearen barnean sartzen dutenak. Dv Lab 112. Hauts zaitzu ogi xigorrak, eman trenpan [esne] horren barnian. ECocin 36. Diru untzi bat sartzen du paketaren barnean. Laph 99. Eta bortxatu yoaterat kabriolet baten barnean. Elsb Fram 132. Xixtera luze horren barnean / bi punpa frangotan eginik. Zby RIEV 1908, 86. Etxearen barnean, ganbaratik hurbil. Arb Igand 77.

( s. XX.) Ipar haizeak azpitik goiti daldaratuz, ukurturik badoana, eskuak ondoraino sakelen barnean. JE Bur 76. Zoin nahi izan dadien erlisioneaz bezenbatean gutarik bakotxak bere barnean daukan sinestea. Ib. 159. Haratago, soto baten barnean. StPierre 17. Ikare hotz batek hartua, bere galtza madarikatu luzen barnean, salto-motxka ari zen Piarres. Barb Sup 42. Jaun erretora ez zagoken gehiago larruaren barnean, bildotx mixteriozkoaren berri zerbeit jakin nahiz. Barb Leg 136. Estetan edo este itsuaren barnean. FIr 169. Ara gaztearen barnean burruka sortu. Aitzol in Laux BBa VI. Yesusek ezagutu zuen bere barnean, zer gogoetak zerabiltzaten. Ir YKBiz 90. Giza-Semea ere olaxe egongo da iru gau ta iru egunez lurraren barnean. Ib. 166. Besteren barnên bildurra sar nai. Or Eus 233. Nundik duzue zuen barnean duzuen urre-gosea. Iratz 178. Erhautsa hedatu zuen tenploaren barnean. Zerb IxtS 69. Jaungoikoak bakarrik zekin nik jasan niñan oñazea, nire barnean eraman niñan lor aztuna. Etxde JJ 101. Europar kultura ziklo bat badago eta herri bezala haren barnean gaude. Mde Pr 42. Aintzindariak irri egin zuen burua gabardineko kolaren barnean. JEtchep 83. Muga oien barnean iaun eta nagusi egon bear du legeak. Zait Plat 35. Arima, / bakarrik, / soiñaren barnean. Gand Elorri 165. Zer esnaera det gaur nere barnean? NEtx LBB 268. Eskualdun guziek beren barnean guti edo aski daukaten bihotzeko "kexu" horren gainerat. Ardoy SFran 285. Ostatu baten barnean entzun dut ahapaldi zoroa. Xa Odol 303. Ezarri zituen botoila haren barnean paper batzu. Etchebarne 106. Izangabeko gaiaren barnean ziztatzen den arantza. MEIG IX 119. (en colab. con NEtx)

v. tbn. JesBih 447. Elzb PAd 6. Jnn SBi 118. HU Zez 179. EusJok 117. Zub 122. Laux BBa 120. Arti MaldanB 224. Vill Jaink 140. Ibiñ Virgil 88. Mattin 105. Azurm HitzB 28. Ayesta 110.
azpiadiera-1.1
" Ene barnean, en moi-même" H.
Bere barnean orhoitu behar da Jainkoaren presenziaz. CatLav 256. (V 129) Erranen dut ene barnean: / Ongi merezitua du! "Je dirai en mon for intérieur" . Monho 132.
azpisarrerakoSense-10.2

(Tras tema nominal nudo).
" Etxe barnean dago " Izeta BHizt2. .
Ezen haur bere nahiz ignoratzen duté, nola zeruek lehenagodanik bere izatea ukhan dutén, eta lurrak konsistitzen zelarik ur barnean eta ur artean, Iainkoaren hitzaz. Lç 2 Petr 3, 5. Nahi baduzu muillatu Tarife barnean. INav 3. Gorphutza izatu denean / Thonba barnean ehortzi. 157. Flako du biotza, / Baitaki bai huntsa / Lur barnean duela / Laster gorputza. Bordel 107. Nere gaitza baino handiagoentzat ere zure bihotz-barnean eta zure zaurietan sendagarri segurak badituzu. Dv LEd 67. Erle bat da Maria / etxe-barnean / Eta landan oro bat hari lanean / Behar denean. Elzb Po 190. Bastilla barnean zirenek nahi ukhan balute tiratu. Elsb Fram 77. Handitu zenean, kontatu zioten nolako bizitzea zaraman san Antoniok bortu-barnean. Jnn SBi 60. Eliza-barnean ziren jende guziak. HU Zez 15. Ez zakie gaixoek zer derabilkan buru barnean. JE Bur 124. Goseak zituen xahutuak bi hilabetez, Alemania barnean. StPierre 22. Gaixo hegaztina! Hegazti arina! / Oihan barnean erregina. Ox 170. Gure gibeletik, beribil barnean, aditzen ditugu solas hauk. JE Ber 73. Bidasoa bazenetz ere ez niz orhoitu: ez girea bethi Eskualerri-barnean? Ib. 95. Edaten ari zirelarik ostatu barnean. Barb Leg 133. Yondone Petriren ate-barnean. Or Mi 122. Lêngo gorroto beltzak utzita / zebiltzan itsas-barnean. Or Eus 204. Bazekin arek bere kolko-barnean, egin zuan marka baño ere geiago egin zezakeala. TAg Uzt 138. Euzkadiko Gudarozte barnean emandako lanpide guziak aztertu ditzakete. EAEg 27-10-1936, 147. Emasabel barnean aurrak illik dira. Zait Sof 58. Azkaineko hobi zahar gehienak eliza barnean dire. Zerb Azk 19. Biotz-barnean oreturik zeukan pozoia. Etxde JJ 26. Gogo-barnean badaude iru auek. Or Aitork 324. Bizkitertian Pontak erne zagon, izkillua eskuen eta sakel barnean, bada-ezpada're. Izeta DirG 74. Zure senar on horrentzat izan maitagarri eta ezti, / kanpo hoietan miraila eta etxe barnean iguzki. Xa Odol 211. Hemen . r soila erabili izan da hitz barnean. MIH 98.
v. tbn. Zby RIEV 1908, 86. Arti Tobera 282. Gand Elorri 218. Osk Kurl 199. Lasa Poem 83. Zendoia 20.
(Tras ines. o adv. de lugar). "Etxean barnean sartu da (BN-arb)" Gte Erd 41. "Otoan barnean sartu gira (BN-arb)" Ib. 42. "Duxan barnean (BN-arb)" Ib. 50.
Muillatuko duzu plazer duzun lekuban barnean. INav 56. Kristien kuntre dira / bethiere malezian / Agaramonen ikaran / Franzian barnian. 'À l'intérieur de la France'. Xarlem 37. Ezpata sar zitzaizun / Animan barnean. "Dentro del alma". Or BM 110. Bazkal-saskia buruan artu / --an barnean muxarrâkin--. Or Eus 85. An barnean, lainoak ta bisutsak estalitako ur gazi zabaletan, zenbait gauza arrigarri gertatzen ziran. Zait Plat 51.
b) (Dv). (Tras partitivo). En el plazo de, dentro de. "Hamar egunik barnean, dans l'espace de dix jours" Dv. "Urte laburrik barnean ikusiko dugu (BN-lab), hamar urtheren barnian hil zen (BN-ciz)" Gte Erd 41. v. supra (II, 3), BERA BARNEAN (b).
Zundaz miraturik ea non den athereneko punta, zeiña baita deus gutirik barnean, berze buia izanen den trebesean. INav 130. Eta orduban izanen duzu barratxoa trebesean edo deus gutirik barnean suestean estean laurdenenan. Ib. 126. Nola nahi den ere, bigarren pontu huni daronson guzia, hirur egunik eta bi gauik barnean, gehienerat ere. He Phil 516s (SP 510 hirur egunen eta bi gauen barnean). Denbora laburrik barnean, altxatu ziren filistindarren bihotz eroriak. Lg I 255. Horrela izan ziren suntsituak, sei urtherik barnean, alde hetako idolatra gehienak. Ib. 199. Orai ematen darotzuet edaterat ene odola arnoaren iduriaren azpian, eta oren laburrik barnean, isuriko dut gurutze baten gainean. Lg II 254. Esku guzia bazuela lurrerat artikarazteko Jainkoaren tenplua, eta haren erreberritzeko hirur egunik barnean. Ib. 261. Damnatu batek ezpeza isur nigar xorta bat baizen mila menderik barnean. Dh 167. Halarik ere oren gutirik barnean burhorekin eta arnegurekin hartaz ukhatu zuen. Ib. 213s. Urthe edo ephe laburrik barnean, nere zoriaz jakintsun eginen naiz. Dv LEd 54. Erhiaren neurrira heltzen dira berrogoi bat egunik barnean. "Dans une quarantaine de jours". Dv Dial 5 (It berrogei bat egunen barrenen, Ip berrogei egünen barnen). Hogoi eta lau orenik barnean hiru edo lau aldiz nahasten dute oraino. Dv Lab 53. Hunela eginez, urthe gutirik barnean, Eskal-herri guzia denetik bertze bat egin laiteke. Ib. 134. Gero hitzartu zuten, eskolak akhabatu eta Benizerat bilduko zirela, Benizetik Lur Saindurat juaiteko, baldin urthe batik barnean juaiten ahal baziren. Laph 138. Arte laburrik barnean, gizon gazte hek bertze batzu bilhakatu ziren. Ib. 80. Denbora laburrik barnean, segurki eguerdi baino lehen, hunat ethorriko dituk. Elzb PAd 78. Biltzarre famatu harrek, bi urhte eta erdirik barnean egin zituela bi mila eta bi ehun dekretu edo lege baino gehiago. Elsb Fram 71. Bainan denbora laburrik barnean, birjina keta handia bildu zen Bazilizaren ingurura. Jnn SBi 98. Eta horrela ikasi zuen, urthe laburrik barnean, saindutasunik gorenerako bidea. Ib. 121. Jinen natzaiola errozu / Bai, urthe laburrik barnean. Zby RIEV 1909, 109. Nik hitz derautzut, egun eta gau laburrik barnean, bazter politik eta zoko garbirik argituko duela zure argiak. HU Zez 81. 48 orenik barnean etxea hustu behar zutela. Ib. 165. Bihotzeko min izigarri batek ereman du, zenbeit orenik barnean. HU Aurp 63. Horra mende hunek, urte laburrik barnean, zer ekarriko duela daukagun. JE Bur 56. Arte laburrik barnean, harrabots handi bat sumatzen du. Barb Leg 24.
azpisarrerakoSense-10.3
(H).
(Tras gen.).

Anula dezazuen zuen sentenzia [...] ilabete baten barnean, edo len. MRos 10.1v. Guziarekin ere bigarren puntu hau guzia egin behar duzu luzenaz hirur egunen eta bi gauen barnean. SP Phil 510 (He 517 hirur egunik eta bi gauik barnean). Kondemnatia ezpaliz bihurtzen hamabost egunen barnian, hark igaren behar zian pena eta suplizioa patituko ziala [adeskidiak] haren lekhutan. Tt Onsa 126. Zer egin nezake bada, balin baneki bizpahirur egunen barnean Jainkoaren aitzinean agertu behar naizela? Dh 121. Egin zuen azkenian / Hainbeste, zankoez / Eta hortzez, / Zoin, egun gutiren barnian, Han ukan beitzutian / Bizia / Eta atherbia. Arch Fab 211.
azpisarrerakoSense-10.4
(Tras ines.).A lo largo de. " Buhameak urtean barnean pasatzen ziren (BN-ciz), gauaren barnean lan egin zuen (BN-ciz)" Gte Erd 305.
azpisarrerakoSense-10.5
(Tras tema nominal nudo).A lo largo de.
Urte barnean begiz begi ikusten zitun landako bizitzaren eginkizun aundigarriak. Or Mi I.
azpisarrera-11
BARNEANAGO. Más dentro.
Ikasiz baiño sortzez barneanago idatzirik daukagu ezagueran. Or Aitork 33.
azpisarrera-12
BARNEAN HARTU. Acoger en su seno.
Zuk [nere anima] egiten duzu gai, Zu barnean artzeko Zerorrek ematen diozun griñarekin. "Praeparas ad capiendum" . Or Aitork 377. Negu luzearen ondoan bere lanak erabe berrasten dituenean, zerbait berri bezala agertzen da Euskaltzaindia, ez barnean hartu behar izan zuen komisario politikoarengatik, bere gelditasunean gorespen handiagoen duina. MEIG VI 40.
azpisarrera-13
BARNE-HANDI. De fondo ancho.
Burrastatzen da molde barne handi bat eta pasta horrekin garnitzen. ECocin 46. Etxekoen hazteko behar baita ogi, / Maira moldatzen ere Jesusek badaki; / Artharekin dagitza mairak barne handi, / Han dezaten irina eskuz orha, garbi. Ox 68.
azpisarrera-14
BARNE HANDIA IZAN. "Barne handia du, il est très secret, dissimulé" Dv.
azpisarrera-15
BARNE HANDIKO. "Barne handiko gizona, un homme profond, qui ne livre pas aisément sa pensée" H.
azpisarrera-16
BARNE HARTU. Incluir.
Eskualherriak, diotenaz, denbora hartan Espainiako aldean segurik, Saragoze barne hartzen delarik, hedatzen ziren. Zby Pel 21. Herriaren zaintzeko / hor zira zu berme, / bainan, otoi, arrazu [sic] / fedea're barne. Xa EzinB 109.
azpisarrera-17
BARNEA TTIPITU. Sentir náuseas.
Hatik, [eriaren] menbro zaurthua agertzean, ttipitzen zaio barnea [Franzizkori], oraino mintzo baita naturaleza. Laph 167.
azpisarrera-18
BARNEA HUSTU. a) Abandonar un recinto.
Barazkariaren erdian / Amurratiak izan zian. / Borthan herots bat dute enzuten; / Behala adixkide hoiek barnia husten, / Eta laster egiten. Arch Fab 87.
b) Expresar todos sus sentimientos. "Barnea hustu arteo mintzatu da, il a parlé jusqu'à se décharger le cœur" Dv.
c) Defecar.
Ariñ ariñ joan zan ikaslearen mahipera. Gero gerrikoa azkatu, eta lurrera jatsi zituan prakak. [...] Patxik, pirri!, parra! par! par! pun! fla fla fla, hustu zuan barne guztia irakaslearen mahi-pean. Osk Kurl 199s.
azpisarrera-19
BARNE-BARNEA (Det.). Lo más secreto.
Guri digu Jainkoak hori agertu Izpirituaren bidez, guziak ikertzen baititu Izpirituak, Jainkoaren barne barnea ere. Bibl 1 Cor 2, 10 (Dv barne minenak).
azpisarrera-20
BARNE-BARNEAN (Intens. de barnean). En lo más profundo.
Erridau balio handikoz hirur partetan eman zen [tabernaklea] . ; eta barne barnean zen santuario edo sainduen saindua deithu zuten tokia. Etcheberry 76. Zure Seme ta nere Salbatzailearen izen au, amaren bular-bularretik txintxo edan baitzun nere biotz samurrak, eta barne-barnean zedukan. Or Aitork 59. Txominek barne-barnean senti zizun apaizgorako sukarra. Etxde JJ 17. "Zerbait" berri mintzatzen zitzaidan lenengo aldiz, utsune ta trixturaren ondorea barne barnean utzita. Txill Let 93.
azpisarrera-21
BARNE-BARNEKO (Intens. de barneko). Muy profundo.
Bozkarioak / Bete tuenean / Gure gogoak / Bertuten bidean, / Ezartzen tu betan / Gure bihotzetan / Dohatsuen gozoa, / Barne barnekoa. Monho 84. Gogo-barnetik ez omen da sortzen iakiterik, barne-barneko osinean murgildu ezik. Zait Plat 120.
azpisarrerakoSense-21.1
(Tras gen.).
Entzunazu nere barne barneko oiu au. Or Aitork 305.
azpisarrerakoSense-21.2
(Tras tema nominal nudo).
Arima barne-barneko ene arreba ttikia. Iratz 167.
azpisarrera-22
BARNE-BARNERA. Muy profundamente.
Oietan ba-daki, bai, barne-barnera zulatzen. Vill Jaink 35.
azpisarrera-23
BARNE-BARNERAINO. Hasta lo más profundo.
Zonbat aldiz ez ditut aditu ene lagunaren solasak, bertze batzuen ahotik! Ez dira segur oro gezurrak. Bizkitartean, ez nute nihoiz hunki barne-barneraino. JE Ber 72. [Bigarren zatian] barne-barneraiño doa; gogo utsaren zokoraiño barrendu ta [...] azpi-zokorik ixillena arakatzen du [...] gure mistiku garaiak. Onaind in Gazt MusIx 149.
azpisarrera-24
BARNE-BARNERAT. Intens. de barnerat.
Iñigoren soa aspaldian sartua zitzaion barne barnerat. Ardoy SFran 109.
azpisarrera-25
BARNE-BARNETIK. a) Desde lo más profundo.
Barne barnetik kantari, egun sentiko argira, / urrezko larratxorijak egaz dagije ortzira. "Desde mi corazón" . Laux BBa 32. (Tras gen.).
Zure bihotzaren barne-barnetik oihu egiozu Jaiñkoari. He Gudu 101. Gizonaren barne-barnetik sortu da Alde ta aldi orotan azaltzen baitu gizonak oiu samin au. Vill Jaink 124.
b) Por dentro, en lo más profundo.
Gixontto onek, alegiten nuan Zu Iainko aundiena ta bakarra asmatzea, barne-barnetik: ustel-eziña, uki-eziña, alda-eziña. Or Aitork 153. Erran ba-duzu garbituko zinuela zure burua, bainan barne barnetik bertzerik pentsatzen zinuen. Larz Senper 40. Gazte baten bihotzaren berri barne barnetik zakien Saindu bat. Ardoy SFran 92.
azpisarrera-26
BARNE-BARNEZ. Muy profundamente.
Gero, barne-barnez artu dut arnasa, bakarrean iru: / gorputz unatuak bere saria nai, oiera dei digu. Or Poem 526.
azpisarrera-27
BARNE-BELTZ. Pérfido.
Takikiro gure etsaiari jarraikitzen nitzako, haren ganik zerbeit argi ukhanen dudalako ustean. Barne-beltza, mintzo zaut ederki, bainan nik nahi nituenetarik deusik erran gabe. Prop 1887, 157. Bainan ezagun zen estakuru baten beha zagoela gizon maltzur barne beltza. StPierre 31.
azpisarrera-28
BARNE-BILDU. Recogido, volcado a la vida interior.
Etzare sekulan izanen debot eta barnebildua, ez baduzu ikhasten zure buruaren gainean atzarririk egoten. Ch 173 (ap. DRA).
azpisarrera-29
BARNE EMAN. Incluir.
Sasi zen han artean Baiona inguru, / Ematen dugularik barne Hiriburu. Hb Esk 85.
azpisarrera-30
BARNE-ESKAS. Sensación de estómago vacío.
Gau-erdi irian, eriak, barne-eskas handi bat senditu-eta, galdetu zion zerbitzariari eman zezola jatera zerbeit-bat. Prop 1895, 189.
azpisarrera-31
BARNE GAIZTOKO. Malvado, de mal fondo. "Barne onekoa da ala gaixtokoa? est il foncièrement bon ou mauvais?" Dv.
azpisarrera-32
BARNE-GALDU. Pérfido.
Aldi huntan buruzagiak samurtzen zazkote, laidostatzen dituzte, erranez jende barne-galdu batzu direla, ez dutela zeren beldurrik ukhan, heien hitza dutenaz geroz. Prop 1884, 247.
azpisarrera-33
BARNEGO. v. BARNERAGO.
Goza gaitezen, Maite, / ta goazen zure doaiz asetzen / ur gardena darion / mendi-muiño aldera; / barnego itzalean sartu gaitezen. "Entremos más adentro en la espesura" . Onaind in Gazt MusIx 210 (Gazt 195 barnago).
azpisarrera-34
BARNE IZAN ( (Dv)). Tener parte, participar; estar incluido. "Ohointza hortan barne da hura ere" Dv. "Obra on guzietan barne da" Ib. Cf. BARNE SARTU.
Alegia, . arako egi aren inguruko izketak, ez Urlia yaunak bakarrik, baizik-eta euskeltzale guztiok egin oi ditugula, "Lizardi" berbera barne delarik. Ldi IL 91. [Folklorea] lanezko esperientzietan, ohituretan bildu dituen jakitateak dira, eta bere metafisika gogoeta eta mitologia erakusten dizkiguten ipuinak barne diren bezala, joku eta lanaren tankera zaharrak teknikaren aldetik barnean daude. Mde Pr 41. Lurra, berriz, mukuluki oro, zeru mukuludun au ere barne dala, artatik sorkari oro, ageri dan eta ez dana, egin zedin. Or Aitork 361. Itsurat punitzea ez duk aizu, nonbrean hobendunak barne izanen direlakoan. Larz Senper 24. Gaur egun mediku-ekintzetan / goi-maillak lortu dituzte. / Milloien jokoa ere barne / izaten dala nik uste. Zendoia 162. Ez zaigu, ez hurrik eman ere, esku hutsik azaltzen. Hor dugu hiru liburu lodi eta aberatsen, tesia barne dela, lekukotasuna. MEIG IV 112.
azpisarrerakoSense-34.1
(Con izan elidido).
Egun guzietako gudu eta guduxketan Iñazio bethi barne, Iñazio bethi buruan. Laph 5. Bederatzi bagira hemen; hea nork duen orai, bederatzien izenak barne, kobla bat botako? Ox 204.
azpisarrera-35
BARNEKO (Lar, Dv, H, Foix). Interno, de dentro; íntimo. "Intrínseco" y "penetral" Lar. "Défaillance de l'estomac, barneko ülhündüra" Foix. Cf. barneko.
Zeren hark guzia ikhusten baitu, eta hura baita gizonén barneko pensamendu sekretuen ere iuje. Ins D 2v. Ezen zer iudikatzeko dut nik kanpoko diradenez ere? eztuzue barneko diradenéz zuek iudikatzen? Lç 1 Cor 5, 12. Ezen atsegin hartzen dut Iainkoaren Legean barneko gizonaz den bezenbatean. Rom 7, 22 (He, TB, Ol, Bibl barneko gizon; Dv gizon barrenkoi, Ker barruko gizon, IBk barne-gizon). Barneko arrapostiak dio: zoazte paseura, etzutiet ezagutzen. Tt Onsa 72. Iauregi haren barnian balin bada garnisone on bat [...], barnekoak trufatzen dira kanpokoez. Ib. 64. Iakiteko duzu, nahi baduzu sarthu Comesen, guardia egizu barneko baxei, zeiñak baitaunza noroesterat zabalsko. INav 14. Kanpoko etsaia lauster da garaitu, barneko gerla iraungitu denean. Ch III 13, 1. Errezibitzen tuzte konbertitzeko behar dituzten barneko eta kanpoko lagunza hainitz. CatLav 95. (V 55) Barneko bakea galdu dukegunean, hunen kobratzeko indar eta ahal guziak enplegutan eman behar ditugu. He Gudu 150. Mintza gaitezen orai, tentazionearen ordu bereko gauzez. Berehala ikhusi behar da, ea hura altxa-arazi duen kausa, barnekoa ala kanpokoa den. Ib. 113. Dohatsü dira, begiak, kanpoko gaizer zerratürik eta barnekuer unsa idekirik daudianak. Mst III 1, 1. Jainkoa inozentziari eta barneko garbitasunari darraikola. Lg II 182. Badea neor barneko mobimendier edo grazia aktüalen inspirazioner erresistitzen edo kontra egiten dienik? CatLan 64.
( s. XIX.) Bakea laster ein baladi, / kanpoan tugun etsaiekin, / Barneko etsaien temari / Baginakike zer egin. Monho 66. Behar da izan bere bekhatuez egiazko urriki bat, urriki surnatural, barneko, jeneral eta guzien gaineko bat. Dh 143. Zenbat urriki beraz, zenbat bihotz-ukhaldi, zenbat barneko asiki min, bere jaidurei eman diotzaten nahikaren gainean? Ib. 193. Karro bat behin zioan, / Zahar, andere eta frailez kargatua [...]. / Barneko yendeak oro yautsi ziren. Gy 178. Illhuntze batez zagola putzu baten hegian, / illargi bethea ikhusten du barneko ur garbian. Ib. 55. Hain da gorphutzarentzat on sosegu barnekoak. Ib. 25. Aingeruak mandatari eta lagun, sainduak bitarteko, eta horiekin batean bihotz-heldura edo barneko argi eta irrits onak.Dv LEd 55. Angelesa barneko minek iresten hari dute, bi sinhestetan da, eta biek dirauteino, ezduke onik. Hb Egia 118. Behar da sinhestea ahoz erakhutsi [...]; barneko sinhesteak behar du kanporat agertu. Ib. 109. Herrixka baterat jo zuen handik, barneko min batek setiatua, zango eskuina herrestan. Laph 58. [Oraiko neskatxek] balakite bederen barneko lanetan, / Jatera preparatzen bere tenoretan. Elzb Po 220. Bihotza gaindi egina barneko kontsolazionerik gozoenez. Jnn SBi 12. Xahütarzünak emaiten deie barneko indarra eta kanpoko edertarzüna. Ip Hil 47. Kanpoko ala barneko etsaiei ihardukitzeko. HU Aurp 199.

( s. XX.) Neguak supazterra dako manatzen Eskualdunari, barneko lana, familiako bizia. JE Bur 75. Barneko argiak hilen dituzte, kasik oro, edo kanpoko leihoak nunbait-han hetsiko. Barb Sup 122. Barneko ilhundura dezakea gorde? Ox 77. Aitortzen zian ogen handia üken ziala gezürraren erraiteko beharrüniala eroriz, bena etzian sendi barneko minik. Const 20s. Herri pobre bateko / meria zitaken, / Barneko zoladura / lur hutsez baitzuten. Etcham 61. Oiuka kanpokoek amor eman zezaten eta barnekoek geroago eta saminkiago, ezetz. FIr 141. Betikorra bailitzan barneko irritza. Laux BBa 54. Barneko maite lei au eusko elertiari onurakorra zaio. "Anhelo interior" . Aitzol ib. VIII. Geroz ere bialdu dut "LIZARDI gurean", ederragoak bildurrez utzita. Barnekoegiak iduri. "Por parecerme demasiado íntimas". Or BM 14. Oso sandu agertu nai baitzuten gizonen aurrean, barneko sandutasunaz ardura gutxi zutelarik. Ir YKBiz 128. Nola baitaki [debruak] fruituari kalte gehiago egiten diola kanpoko aire tzarrak baino barneko harrak, Elizari harrak igorri ziozkan: heretikoak. Zerb IxtS 99. Mandeuli, ez liztor, ez eltxo, ez euli, / barneko musika naiz entzun-egarri. Or Poem 531. Zein gaiñeko zeran gaiñekotan eta zein barneko barnekoetan! Or Aitork 190. Alperrik. Kanpoko zarata da ura, ta oso barnekoa gure ixillunea. Txill Let 90. Neskek ama lagundu behar zuten barneko lanetan. Muthikoek aita. JEtchep 16. Gizona arraiazko galtza luzekin eta emakumea barneko janzki zuriak agerian! Osk Kurl 216. Galdu du sekulakoz barneko bakea. Larz Senper 106. Emaztea barneko ardangelan sartua da. Gazt MusIx 155. Eta jendea sekulan baino gehiago harritua... nola eskutik. joaiten ari zen misionest saindua... barneko su batek errea bezala.Ardoy SFran 252. Ez diete itzaltzen barneko su hura. Xa Odol 250.

v. tbn. Egiat 262. Jaur 152. Iratz 136. Arti Tobera 273. Zait Plat 87. Vill Jaink 106. Zendoia 86.
azpisarrerakoSense-35.1
(Ref. al interior, lo que no está en la costa).
Ordura arteko Euskal Herria ez zen, barneko zenbait eskualdetan behinik behin, nekazari eta arrantzale barruti hutsa. in MEIG VI 36.
azpisarrerakoSense-35.2

(Tras gen.).
De dentro de.
(En algún caso no está claro si debería hacerse la bipartición [-ren barneko] + [sust.] o por el contrario [-ren] + [barneko + sust.]).

Fariseu itsuá, xahu ezak lehenik koparen eta plataren barnekoa, haién kanpokoa ere xahu dadinzát. Lç Mt 23, 26 (Ol -en barnekoa; He -en barneko aldea, TB, Echn, Ip -ren barnea, Dv barnea, Ur -en barrenean zegoana, Leon barneko aldea, IBk -en barrengo aldea). Konzienziaren barneko plazeraren aldetik. Tt Onsa 73. --Zer deitzen düzü Mesia? --Krist, edo Jaunaz berekatia, zoin sakratü baitü bere Jinkotarzünaren barneko indarraz. "Par l'onction intérieure de la divinité". Bp II 15. Aditzen tu guziak eta ezagutzen gure barneko gogoetarainoko guziak. CatLav 27 (V 21). Ikhusten duzue beraz zuen barneko xede gaixtoaz mintzo naizela. Lg II 200. Ezaitezela geldi bihotzaren barneko amodioan, zure karitateak behar du izan efetuzkoa eta obrez konpañiatua. Mih 52. Guhauren barneko sakrifiziuaz. CatLan 83. Hari erakhuts bere barneko plegu ta sentimendu guziak. Dh 59. Gain-behera ematen zaio bertzaren barnekoa. Dv Lab 51. Badakit nihork ez bezalako ideiak dabilzazula buruan. Zerentzat ez darotazu zure barneko berri erraiten? Laph 25. Piarresek erakutsi zarotan ophorraren barnekoa. Elzb PAd 69. Haritzaren barneko zabor hek. Jnn SBi 93. Zuk aithortu gabe ikhusten dut zure barneko mina zer den. Arb Igand 107. Elizaz eta elizaren barnekoez jabetzen. HU Zez 126. Gizon basaren barneko zorionik erhoena. JE Bur 150. Mundu guziak jakin zezan ixtudiant frantsesekin etzela bizitzerik, bazter guzien nahasle zirela eta Alemaniaren barneko etsai gorde gaixtoenak. StPierre 36. Ez jakin D'Esquer-ek etzianez bere barneko mina zeren lege berriari jarri zen. Const 25. Orduan gindezke gai eskuararen aberastasuna negurtzeko eta aren barneko erraietan barna ilunpetan ez ibiltzeko. FIr 165. Nahuzu jakin ene barneko berri? JE Ber 80. Juale otsak entzuten dozuz, / il-juale itunak. / Euren ziyua ez dazau baña / zeure barneko alaitasunak. Laux BBa 84. Nola sortu ta aunditu dan Eliza bere barneko indarra pixkaka. Ir YKBiz 179. Ontatik, animaren barneko indarrera [nentorren]. "Ad eius interiorem vim". Or Aitork 176. Gaitzi zitzaidan bolada artan nere barneko lillura zoragarriak gorputzaren bidez azaldu bearra. Txill Let 90. Elizari eztagokio arimen barneko gauzez epaitzea. Vill Jaink 105. Adinerat heldua duzu [alaba]... Horren barneko berri nahi nuke jakin, bere ganik. Larz Senper 44. Gerri-lotu nahi duen bere barneko zerbaiten aurrean. MEIG IX 134 (en colab. con NEtx).
azpisarrerakoSense-35.3
(Tras tema nominal nudo).
Aditzera emaiten eta deklaratzen drauku, ezen eztuela nahi kanpotiko konfesionez hura Iainko eduki dezagun solament, baina bihotz barneko afekzione egiazkoz ere bai. Ins D 2v. Irla barneko eskilla-dorre xumea. INav 79. Sin sinés adoratzedút orrén . Majestadea presénte aditzen ta ikustenduéna dén guzía, biótz barnékoak ére. LE Ong 32v. Nork erran dezake nola dabilan gure buru barneko alha? JE Bur 21. Han, ezkaratz-barneko athe hartan. JE Ber 57. Atera zen bere gelatik etxe barneko ezkaratzera. FIr 139. Eta, zaku barnekoak ihardesten dio: --Erregeren alabarekin nahi naute ezkontarazi. Bainan nik ez dut nahi, eta urera botatzen naute. Barb Leg 133. Gogo-barneko egamiñak. Aitzol in Ldi UO 5. Etxekoandre ernaiari zegokionez, egoki bananduta zeuzkan Josebek etxe-barneko eginbearrak. TAg Uzt 110. Oi ene bihotz barneko Jainko maite-maitea! Iratz 109. Eliza barneko hobieri behatu behar bada. Ib. 16. Gu giñauden etxe barneko baratzera. Or Aitork 231. Aldi bakan batzuetan izan ezik, etziran ibilten Patxi ta bere lagunak Arrigorrieta barneko kaletatik. Osk Kurl 159. Geltoki barneko leiho ttikian. Ib. 111. Etxe barneko egoitza berezitan. Zait Plat 112. Gizonak ba-du etxe-barneko berezi ori. Vill Jaink 103. Argi lerroraiño berez iekitzen diranak (zuaitzak) antzuak izaten dira noski (fruktu gabekoak), alare sendo ta alai eraikitzen dira lur-barneko indarrarekin. Ibiñ Virgil 83.
azpiadiera-3.1
(Ref. al interior, lo que no está en la costa).
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Caldeien [...] noizere deskubrituko baituzu Irla Barneko eskilla-dorre xumea muillazazu herrriaren trebesean. INav 79. Afrika barneko berriak. Prop 1883, 65. Handik gero, Montbrison, Frantzia barneko hiri baterat, ekarri zuten. HU Aurp 45. Ez dezon irakurtzaileak hemengo Euskarari hurbilegitik beha. Ez da Azkaine Azkainekoa. Badu Senpere eta Sarakotik. Badu Lapurdi barnekotik. Zerb Azk 5.
azpisarrerakoSense-35.4
(Tras inesivo indet.). Cf. BARNEN.
O Jesüs ezinago maithagarri zirena, zure ezin aiphatüzko berthütez, eta zure etxen-barneko etsenplü ederrez zuretzat lürrian haitatü düzün familia konsekratü düzüna. Ip Hil 267.
azpisarrera-36
BARNEKOAK AURTIKI. "Barnekoak arthikitzea, vomir" Dv.
azpisarrera-37
BARNEKO ALDE. Parte interior. v. barnealde.
Erradan badu irla bat zeiñak pasaia ona baitu barneko aldetik. INav 100. Xahu zazu lehenik xoperaren eta plataren barneko aldea, kanpoko aldea ere izan dadintzat xahua. He Mt 23, 26 (Lç -en barnekoa; TB, Ip, Echn -en barnea, Dv barnea). Xotxaren axalak eta basatearenak barneko aldetik bardinean behar dute ezarri. Dv Lab 383. Zoinek kanpoko altetik urdu baitei pollit gizoner, baia barnekotik daude beterik il drenen ezurrez. Hual Mt 23, 27. Fariseo itsua, garbizazu lenbizikorik barnekoaldetik kopara eta platera. Samper Mt 23, 26. Barneko aldera sarthu denean, behatzen diat ongi emazteki hori. Elzb PAd 49. Ezarri zituzten, trebes, zenbait mahi, hetarik baten gainean printze ttipia yarriri, eta Erregina, Printzesa bere alabarekin, barneko aldean. Elsb Fram 99. Hango leihoetan ezarri zituzten, erregeren beraren bistan, burdin barrak, eta gero, heien barneko aldetik, taulazko traba suerte batzu. Ib. 106. Etxe hek guziak, eliza eta fabrika, hamar hektara eremu inguratzen dituen harrasi gora baten barneko aldean dira. JE Bur 198. Gizon ura atarira urbildu zelarik gureak laster egin zuen galbide artarik barneko aldera. FIr 139. Zoroak, kanpoaldea egin zuenak berak ez al du barneko aldea ere egin? Ir YKBiz 273. Hesiz barneko aldean zaudeneko. Osk Kurl 145. Beraz, ene lehen pertsua leihoaren kanpotik eman banuen ere, hortik laster hasi nintzan barneko alderat ere sartzen. Xa Odol 39.
azpisarrera-38
BARNEKO IZAN. Estar incluido. v. BARNE IZAN.
--Bakarrik, ala, eskudunari dagokionez, bidaide kopuru aundiz ote zioan? --Aitzindaria barneko zala, guziak bost, burutik buru. Zait Sof 78.
azpisarrera-39
BARNEN (AN-larr-ulz, S; Lar, Lecl, Gèze). Ref.: Lrq; Echaide Nav 273. (Inesivo indet.). v. BARNEAN.
tradizioa
Tr. Usado por autrores suletinos y algunos meridionales modernos como Orixe, Lizardi o Zaitegi. a) En el interior. "Dentro, estar, poner, barrenen, barnen, barruan " Lar. "Barnen gaude " (AN-ulz) Echaide Nav 273.

Paubriak barnen eta kanpoan, lekhu orotan ajutatzen eta sustengatzen zutian. Tt Arima 122s. Dohatsü dira osoki beharri, kanpuan herots egiten dian botzari beno lehen, egia barnen erakusten dianari behatzen direnak. Mst III 1, 1. Bena barnen deizüt / oro esplikatüko. Xarlem 742. Gai oroz barnen sar enendin, borthak dereitak esteki. Etch 242. Othoi, eztezazula hitzik erran / Barnen ez kanpoan. Arch Fab 133. Harrak hoietarik elkhitzen dira, eta egiten dütie mallak, berak barnen egoiten direlarik. Ip Dial 20. Etxiak tellaz diren lekhietan, asmatzen badie jatekorik barnen, huna zer egiten dien. Tellen arteko murtera phorrokatzen die barnen sartzeko. Ib. 31 (It barrenen, Ur barruban, Dv barnean). Lur santia erdira bedi / ni ere barnen sar nadin. Balad 93. Nihauk ere badakit zer zian botillak barnen. Const 22. Erriak arrotzen zuen auts-laño-tartean kuzkurturik, belaunak bi eskuen tartean, eta lotsagarriro garaitu izanaren naigabea barnen. Or Mi 14s. Auznar ditzadan luze / barnen duten egiz. Or BM 104. Emaiarekin gogoa barnen / argi nabari daiteke. Or Eus 82. Barnen aldiz harrihabez / dügü gothor süstengatü / Harriphikatü bobeda, / zola ere harristatü. Casve SGrazi 70.
azpisarrerakoSense-39.1

(Precedido de ines. indet. o adv. de lugar).
" Hemen barnen, céans. [...] Barnean, dedans" Arch Gram 154. " Otoan barnen sartü gira (S)" Gte Erd 42.
Elizan barnen edo kanpoan erranik. Tt Onsa 41. Obra hon bat egun egin duzunian, grazian barnen. Tt Arima 23. Zure xoxan barnen edirenen düzü, kanpuan hanitxetan gal ziniruana. Mst I 20, 5. Bai, ikusi zutut / nik zu segurki heben, / bena utzi zuntiedan / biak sukalten barnen. AstLast 26. Eta hirin barnen / Erho behar dütügü. Xarlem 1301. Ezari nahi zütiet / Jauregi batetan barnen / paseiatüren ziradie / zien libertatian heben. Ib. 1387. Sü batetan barnen beitira / hurak erratzen. Ib. 170. Bestela Bordelen barnen / Bertan ait erhaiten. Ib. 413. Egün haietan ixilik egon zite egina ahalaz ihureki minzatu gabe, zihaurtan barnen sarthürik. UskLiB 79. Enthelegatzen dit Jinkua ofentsatüz dügün dolümena bihotzen barnen ükhen behar dela, eta ez solamente ezpañetan. CatS 84.
azpiadiera-1.1
(Tras ines. sing. det.).
Batzük die [Purgatorioa] lürrian barnen jarten, berzek airian. Egiat 178. Ordian ezar dezegün / gogo bihotzian barnen, / Ez daitekiela jadanik / bizipide hunik heben. Casve SGrazi 62.
azpisarrerakoSense-39.2

(Tras gen.).
" Erriain barnean dago (AN-egüés), errian barrenean (AN-ilzarb), barnean (AN-olza), barnen (AN-olza)" Bon-Ond 166. Cf. Or Eus 123: Besteren barnên bildurra sar nai.
Diradiala berthüdiak artzaiñak bere arrotzen bihotzaren barnen jarri behar dütianak. Egiat 196. Gathulu zabal baten barnen / Moillia hori ezari zien. Arch Fab 145s. Küskiaren barnen diren harrek oso osoki zia üdüri die. Ip Dial 7. Hunla baratzen dira elderrezko zarpa baten barnen. Ib. 6. Luze-itotako Ondaurtz-miñak / eztanda zegien... / Nork-bere barnen / nabaria, mintzoz dute yazten. Ldi UO 45. Orren barnen baititut beste enparauak. Zait Sof 122.
(Tras tema nominal nudo).
Emen daukat oro; etxe-barnen nagon. Or BM 128. Nere buru barnen / zaute zuek ere bihotz arimetan. Ib. 136.
b) (H). (Tras ines.). Dentro de, en plazo de.
Haur sorthü berri bere manü pekoak, zortzi egünetan barnen batheia eraziten eztütienak [eskümükatü berhezi dira]. FPrS 26s. Thenpora llabürretan barnen zurekilankuak egin dikezü. Mst I 23, 1. Harek [Jinkoak] diala Ekhia egin 140etan lürra beno handiago dena, manhatü dereiola zer orenetan barnen 12 milion lekoa egin letzan. Egiat 251. Ta oren batetan barnen bide gehiago egiten diela eziez zaldün batek ezpeitiro egin 1726 urthetan. Ib. 251. Denbora aphüretan barnen / Izanen iz galdürik. Xarlem 771. Denbora gutitan barnen / Gauza hori izaten da. Arch Fab 115. Behar züntian phozü horrek bi orenetan barnen eho, miraküllü bat düzü orano bizi ziren. Ip Hil 152.
azpisarrerakoSense-39.3
(Tras gen.).
Denbora llaburren barnen / Otso humeak handitu ziren. Arch Fab 141. Lau edo bortz egunen barnen / Segur zielakoz sokorriak / Ziatiela juntatiak. Ib. 213. Erhia bezain lodi egiten dira berrogei egünen barnen. Ip Dial 5.
azpisarrera-40
BARNE-NAHASGARRI. Nauseabundo.
Bainan ospitaleko aintzindariek etzioten uzten egitera barne-nahasgarri diren lanetarik deusere. Jnn SBi 91.
azpisarrera-41
BARNENEAN. Profundamente, en lo más íntimo.
Baiñan judutar leiala da barnenean halako dena; eta egiazko zirkonzisionea bihotzekoa da. He Rom 2, 29 (Lç barnetik).
azpisarrerakoSense-41.1
(Tras gen.).En lo más hondo de.
Bururakizun onek aznai bizia zemaidan biotzaren barnenean. Or Aitork 92.
azpisarrera-42
BARNENEKO (El) más interior.
Horla andre batzuek ere / Ihizira illkitzen dire; / Bertzen arropak soiñean, / Arranyu ederrenean, / Ez dutela falta deusik, / Barneneko linya baizik. Gy 23s.
azpisarrera-43
BARNENERA (Tras gen.). A lo más hondo de.
Ai, ai, zer zurubitan bana ietxi naiz ipernuaren barnenera. Or Aitork 62.
azpisarrera-44
BARNENETIK. De lo más profundo.
Lo berean zeudeneri, barnenetik gaiñenera zetorkien gau ezin-yasan ua, batzutan izukari-bildur zitzaien. Or QA 58. Ene gogoeta sakonak ene zarpilkeri guzia barnenetik begien aintzinean eman zidalarik, ekaitz izugarria sortu zitzaidan, negar-euriarekin. Or Aitork 207.
azpisarrera-45
BARNEON (Inesivo con art. de proximidad).
Sar adi barneon, ago Iainkoari. "Entra en este interior" . Or BM 138. Atarian zakarra, / barneon biguna. Ldi UO 14.
azpisarrera-46
BARNE ONEKO. De buen corazón. "Barne onekoa da ala gaixtokoa? est il foncièrement bon ou mauvais?" Dv.
Tzarrek dute fedea oinetan ematen; / Barne oneko yendek ez hala egiten. Hb Esk 202. Nahiz gizon barne onekoa den, ez da itzal-gabea. HU Aurp 93.
azpisarrera-47
BARNE ONEZ. Sinceramente.
Bihotzez egizue, o, nigar marraska, / dugun Aita Seindua barne onez besarka. Iraultza 81.
azpisarrera-48
BARNERA ( (AN-ulz, B)). a) Al interior, adentro. "Sartu barnéra, entra adentro" Iz Ulz. "Sar zaite barnera" Izeta BHizt2. "Kotxe barnera sartu gara (B)" Gte Erd 42.
Orduan hura argi galdeginik oldar zedin barnera, eta ikara zabilala egotz zezan bere burua Paulen eta Silasen oinetara. Act 16, 29 (Ol barnera; He barnat, IBk, IBe barrura). Buztin lurrak ez dio urari barnera biderik uzten. Dv Dial 44 (It barrena, Ur barruban, Ip barna). Phutzuak nahi du itzala ura ustel dadien nahi ez bada; eta barnera botatzen bazaio ikhatza edo ikhatz herrautsa ura garbitzen da edan ditekeen bezala. Ib. 38. Eta nola asi baitzen barnera sartzen, oiu 'in zuen, ziolaik: Yauna salba nazazu. Echn Mt 14, 30 (Dv ondorat abiatzen). Sorgin bat sartzen zaie / leihotik barnera. Zby RIEV 1908, 772. Sartzen dire hiruak barnera. Barb Leg 130. Sartu nintzan barnera. Laux BBa 98. Bil nadin barnera, mintzo bat entzuki. "Concéntreme en mi interior" . Or BM 124. Barnera doa. Ez pizten argirik.Ldi UO 34. Eta argi, aberats zatozkit barnera. Iratz 23. Ene! ene! berriz eta berriz ene! zein barnera sartu akidan kakotxa orien mutur eta zoritxarron oroia. Zait Sof 94. Gure ezagumen guziak barnera biltzen baititu. Or QA 163. Eta Andre Mariak begi gozoz eta itz gozoagoz erantzun zidan barnera. NEtx Antz 51. Sartu ziren barnera iru gizonak. Izeta DirG 119. Ondorean gorengo / artzulotara joanen gaituzu, / ondo gordeak baitagoz; / eta barnera egiñik, / mingrana-mistela edanen dugu. "Y allí nos entraremos" . Gazt MusIx 195. Begitu eidazu begi urdin eder orrekaz nire begi txiki baltx onetara, begi onetatik barnera... Azurm in Gand Elorri 145. Padre Varela barnera joan eta oraindik beste hamar minutu iragan ziran. Osk Kurl 177. Ahapaldiak oraikoan kanpotik barnera eta barnetik kanpora aldizkatuz doatzi. Lf in Casve SGrazi 14. Borta eta leihoak zerratzeko, zakur edo hola barnera sar ez dadin. Etchebarne 29. Era berean sartu barnera / eliza aundienetan. Zendoia 239.
azpisarrerakoSense-48.1
Ez dezagun pena hau har sobera barnera, / elgar kontsolaturik gaiten alegera.FrantzesB II 9.
azpisarrerakoSense-48.2

(Tras gen.).
" Erriain barnera joan da (AN-egüés), barrenera (AN-ilzarb), barnera (AN-olza)" Bon-Ond 166.
Bere barnera aldiz so egiten badü, dela min güzietara enjogi, arimal güzietarik behardün dela ta hen zokhorria ezpalü, hotzez hil laitekiala dü ikhusten. Egiat 265. Bainan ez dut ikhusten zerk ematen dioen urari joitea, eta ura nondik sartzen den drainen barnera. Dv Lab 113s. Emazu biskotxaren barnera. ECocin 45. Treinetik jautsi, igan beribil handien barnera. StPierre 12. Sartu nintzan azkenean soto baten barnera. Ib. 13. Eta, berehala, zakuaren barnera, buruz beheiti sartzen da gizon itsusia. Barb Leg 67. Kanpotik gizonaren barnera sartzen denak ezin dezake gizona zikindu. Ir YKBiz 226. Alako batez erabaki du, / --ala da gure mutilla-- / itzez neskaren barnera bide / oraintxe du uste dakila. Or Eus 82. Zer dala-ta Zu, Jainko-Gizona, / gure-baita elkorrera? / Zeru ta lurren Egille bera / aur gaiztagiñen barnera? SMitx Aranz 176. Sare mee orren barnera zerbait sartu da, samar bat, koskorren bat. Vill Jaink 50. Ahal bezain maiz sartuko naiz, etxola, zure barnera, / nehoiz ukatu ez derautazun bake hortaz gozatzera. Xa Odol 104.
azpisarrerakoSense-48.3
(Tras tema nominal nudo).
Eta eraman zezaten hura bere konseillu barnera. Lc 22, 66 (TB bilkurat). On-goseak gizon bat hilik ihes zegin eliza barnera, eta ezta geroz hantik atera. O Pr 32. Parabisua galdurik, ifernu barnera behar du ioan. Tt Onsa 21. Bena errege koartak zereiton borthak zerratü ta manhü egin bere jender eraman letzen portugesak, oihan txipi barniala, hiriaren hüillan zeniala. Egiat 159. Pikor tipi bat, dela azi edo zizari, guti aski bidea esteko eta mutur aldera gelditzen dena gaiztatzeko, suartzeko [...] eta pozoña sabel barnera ixurtzeko. FIr 169. Gure emaztekia sartzen da beraz etxe barnera. Barb Leg 22. Begi bijak lausoz beterik / jausi yakuk itxas-barnera! "Al fondo del mar" . Laux AB 92. Urra zazu ta xehaka / Nere bihotz idorra, / Ur dadin odol-xortaka / Zure bihotz barnera. Iratz 110. Zoazte albait bizkorren atari barnera. Zait Sof 50. Ustel-ezin, autsi-ezin, alda-ezin Ua [...] gorputz antzeko zerbait iduritaratzera beartzen nindun idurimenak, mundu barnera ixuria edo munduz landa edatua. Or Aitork 154. Etxe barnera eraman zuan orduaria. Osk Kurl 154. Maita igun elkar, Maite, / goazen oian-barnera. Gazt MusIx 201.
(Tras ines.).
Etsaia heldu zela Frantzian barnera. FrantzesB II 9. Eskuño batez tira nezazu / Zure ganbaran barnera. LuzKant 36.
b) (En función de part.). v. barneratu.
azpisarrera-49
BARNERA EGIN. Entrar.
Burnizko atea orpoetatik okertu, irautzi ta barnera egin zun. Zait Sof 93. Eta barnera egiñik, / mingrana-mistela edanen dugu. Gazt MusIx 195.
azpisarrera-50
BARNERA ERAGIN. Hacer entrar.
Illa dute zekorra, / ikullun ba zan, bizkorra. / Ari barnera eragiteko / ba da arraultze ta ziztorra. Or Eus 168.
azpisarrera-51
BARNERAGO. Más adentro.
Eta oinbeste malkoz zer eskatzen zizun, ene Iainko, itsasoz ioaten ez nindezazula utzi baizik? Zuk, ordea, barnerago begiratu, orduko aren nai-muiña etzenun bete. Or Aitork 114.
azpisarrerakoSense-51.1
( Barnerago egin, penetrar más).
Belarriz senti oi danak barnerago egiten baitu. Gazt MusIx 169.
azpisarrera-52
BARNERAINO. Hasta dentro, hasta el interior (de).
Eta Pierris urrundanik iarreiki zekión Sakrifikadore subiranoaren sala barnerano. Mc 14, 54. Egia horiek ene bihotzean zeronek, othoi, Iauna, barneraino graba zatzu. Brtc 21. Jainkoaren aintzienan naiz; ikhusten nau, aditzen nau, ene arimaren barneraino sartzen da. MarIl 61. Mintza zaite, Jauna, hezurren barneraino sar dakidan zure larderia. Dv LEd 101. Ene bihotzaren barnialano sartzen zira, o ene Jinkua! CatS 119. Egia hoik nere bihotzean zuhaurek, othoi, Jauna, barneraino landa itzazu. Arb Igand 195. Burdin-bide bat sartzen da delako fabrikaren barneraino. JE Ber 83. Ez dira segur oro gezurrak. Bizkitartean, ez nute nihoiz hunki barne-barneraino. Ib. 72. Oi gaupetik igaiten den fraide bozen sarkorra, / Arpegia lanoztatuz barneraino baitoa! Iratz 123. Ene aizekeriak etzun baiesten alako izketarik, eta nere ezagumena ez zan aren barneraiño sartzen. Or Aitork 60. Gurutze apala, / gurutze apala, / gurutze zitala, / barneraino adoratua ta / zeruraino madarikatua. Azurm HitzB 52.
azpisarrera-53
BARNERAINOKO. De hasta dentro de.
Iñolaz ere au dute lege asieratik mendeen mendetaraiño zeru gainetik lur barneraiñokoak. Or Aitork 190.
azpisarrera-54
BARNERAKO. Que va hacia adentro. "Barnerako, qui est en direction ou destination" [sic] Dv.
Gu landuketa gera, ta Mistral bezalakoak etorria; gu gogoetalari, ua biozti; gure olerki edo poesia barnerakoa da ta aiena kanpora barratzen da. Or Mi IV.
azpisarrera-55
BARNERAKOAN ( (Dv)). "Au moment d'entrer" Dv.
Ioanen zare grabaden leihorraren aldetik edo idukiko duzu barnerakoan istiborreko aldeko leihorrarekin. INav 127.
azpisarrera-56
BARNERA-NAHI. Deseo de meterse adentro.
Otoizkera oni barnera-naia esaten zaio, gure ezagumen guziak barnera biltzen baititu, ta gure barnean sartzen gera Iainkoarekin. Or QA 163.
azpisarrera-57
BARNERANTZ. Hacia dentro.
Adar zathi ttiki bati alde bietatik zorrozten zaizkio puntak, punta biko laphitz baten itxuran. Hauxe da irularia. Jokalari bat, makhil bat eskuan duala, zirkunferentzian sartu, ta besteak barneruntz botaten du irularia. Osk Kurl 77.
azpisarrera-58
BARNERAT ( (H)), BARNIALAT ( (S)). A (hacia) el interior, adentro. "Barnerat iaoaitea, eramatia" H. "Zoaze oto barnialat (S)" Gte Erd 42.
Calesgua ere egia dela, guardak jarri direla barnerat deusik sar eztadin. (c. 1597). FLV 1993, 453. Ez retenitzen barnerat, baina kanporat akhazatzen eta repusatzen. Tt Arima 53. Eritarzun horren seinaleak dire kanpoko aldetik gogor izaitea eta barrabillak laburturik barnerat erretiratzia. Mong 590. Hotx, emazu barnerat ele horik utzirik. AstLas 18. Guichar ziauri lot zite / Renaud gure anairi / Arteka eraman dezagün / Barnerat hebeti. Xarlem 402. Guazen barnialat, aphür bat phausatzera. Mustafa 47. (ap. DRA) Etxerat nintzanian Añari oih'egin / Borta zabal lizadan barnilat sar nadin. Etch 358. Neskato bat da barnerat jiten. Arch Fab 223. Sartzen bada barnerat [belharra], itxurak enganaturik, belhartegian bihurtzen da, berotasuna hartzen du eta gozoa galtzen. Dv Lab 121s. Honia gorriko kharra zazpietan gehiago berrarazten du erregek, eta arthikitzen ditu barnerat gizon gazteak, beso eta oinak amarraturik. Hb Egia 26. Nahas zazu urin puxka bat kasola batian. Beroa denian, emaitzu zure tipulak barnerat. ECocin 22. Eria kanporat ezin ekharria denean, aita handia barnerat sarrarazten dute. Laph 213. Aspaldin enereizün ikhusi begia; / Barnerat sar nadin indazüt eskia. "Chez vous" . ChantP 134. Zatozte barnerat, jauna, ur xorta baten edatera, baldin atsegin baduzue gure or hotxaren jastatzea. HU Zez 71. Hots, haurrak, barnerat! Ox 159. Eta brist! sartzen dira [zezenak] barnerat. Eta plazan denak nahastekatuak gizonekin. Zub 111. Ukondoez leihoetan bermatuz, lepoa luzatzen dute barnerat, zer guzier behaka. JE Ber 20. Huna nun dardaraka barnerat joan naizen. Iratz 87. Baderamate ikuslea barnerat. Zerb Azk 11. Bere zazpi egin-ahalak egiten ditu barnerat utz dezatentzat, eta nekatzen du atezaina bere eskariekin. Mde Pr 103. Bi aldetarik hartuta ereman zuten barnerat. JEtchep 101. Barnerat sartzen nuk. Larz Iru 126. Ixilduxe ziren batez, hor, kasik nihaurek nahi ez nuela, bota nioten [bertso] bat leihotik barnerat. Xa Odol 37.
azpisarrerakoSense-58.1
(Tras gen.).
Egia da bazuela bere egoitza ttikiaren inguruan harresi bat, eta etzela emakumerik sartzen harrasi harren barnerat. Jnn SBi 86. Ttuku ttuku ereman zuten, bihotza erdiraturik ginaudelarik oro heier beha, ondoko geletarik baten barnerat. JE Bur 136. Huna nun giren sartuak komentuaren barnerat. JE Ber 55. Jon Doni Petri zapartaka ari zen, zakuaren barnerat ez joan nahiz. Barb Leg 67.
azpisarrerakoSense-58.2
(Tras tema nominal nudo).
Jerusalem barnerat / orai deramate. Zby RIEV 1908, 212. Bainan, nola ezpaitzen ohore gose, ihesi egin zuen bortu barnerat. Jnn SBi 61. Doazila Frantzia barnerat. Han kausituko dituzte herri anitz, eta herri handiak apez bakar batekin. HU Zez 31. Behakoa beltz, dirdira leunekoa, beribil-barnerat ikherkan derabilana begiak guti igituz. JE Ber 21. Iduri luke kasik bi hobi hauk bederen kanpotik ekarriak direla eliza barnerat. Zerb Azk 15. [Otsoak] oldar egin zuen sasi-ondo barnerat. Mde Pr 93. Eta horra nun duen bere erhia usua zarion zauri batean sartzen eta begiak hetsirik aho barnerat eremaiten! Ardoy SFran 129s. Noiz eta uhain handi batek itsaso barnerat igorri zuen. Ib. 211.
azpisarrera-59
BARNERAT EGIN. Meterse, introducirse.
--Erori ez ote zauntzun mina? --Norat eror zitaken? --Sobera zituen erroak zail eta barna lotuak, azkarki. --Barnerat egin balautzu? --Ez, eta ere. Gogorra zen eta handia. HU Aurp 185.
azpisarrera-60
BARNERATEKO ( (Dv)). Interior.
Afrika barneratekoan. Prop 1883, 262. (ap. Dv; la ref. es incorrecta)
azpisarrera-61
BARNE SARTU. Meterse (en un asunto, etc.). "Ez naiz tratu hortan zurekin barne sarthu nahi, je ne veux pas, dans ce traité, entrer en societé avec vous" Dv. Cf. BARNE IZAN.
azpisarrera-62
BARNETIK (BN-arb), BARNETI. a) Por dentro; (fig.) interiormente. "Etxe hori [...] barnetik ederra da (BN-arb)" Gte Erd 43.
Bekhatuiak eskuinetik minzaturen publiki: / "Hire kontra heben gituk ihaurorrek eginik". / Gaizkienik kontra date konzienza barnetik. 'Ce qui attaquera avec le plus d'acharnement, ce sera la conscience, à l'interieur'. E 55s. Ezen koparen eta plataren kanpoko aldea xahutzen duzue: baina barnetik dirade arrauberiaz eta ekzesez betheak. Lç Mt 23, 25. Gero ikhus nezan thronoan iarririk zegoenaren esku eskuinean liburu barnetik eta kanpotik skribatu bat, zazpi ziguluz zigilatua. Lç Apoc 5, 1. Baina hura da Iudu, barnetik dena: eta zirkonzisionea da, bihotzetik dena, spirituan ez letrán. Lç Rom 2, 29 (Ol barnetik; He barnenean, TB, Dv barnez, Ker barrutik, IBe barrundik). Hik eure Spiritu sainduaren dohainak eta graziák hala egunetik egunera emenda eta augmenta ietzaguk, non barnetik gure bihotz guziaz gure hogena eta iniustiziá ezaguturik, egiazki dolu eta desplazer baitukegu. Lç Ins A 1v. Bada sumisione hori egiten du barneti eta kanpoti gure Jinkoari orazione mentalaren & bokalaren moienez. Tt Arima 5. Barnetik barura konplitu izatekoz, nezesario da barur egilia den grazian. Ib. 61. Hek ematen tuste kanpoko argiak; baiñan zuk argitzen tutzu barnetik gure spirituak eta bihotzak. Ch III 2, 2. Bestela nula ziteke izan enetako, eta ni zuretako, ezpazaude barnetik eta kanpotik zure boronthate propi orotarik bilaizirik. Mst III 37, 1. Orozbat jende latz kanpotik ageri diradianak barnetik dirade ezti. Egiat 266. Bere krimak beiterie egiten barneti jatia / Galerazi beiterie, zelialako tritia. Etch 628. Begirizie profeta faltsietarik, zuñ ardi larrüz estalirik jiten beitzaitzie, barnetik aldiz otso ehelegatü batzü dira. Ip Mt 7, 15 (Hual, Samper, Ol barnetik;barnean). Xaĩ ditzazu lein barnetik basua eta platera. Hual Mt 23, 26 (Samper barnekoaldetik). Burrasta zaitzu arinki barnetik. ECocin 41. Barnetik eri dena / sendatzera prest da. Bordel 171. Zu ere, printze gaixtoa, errabian banetik. Zby RIEV 1908, 420. Gisa hortan, eta barnetik ere jakintsütüz, Jinkoak ezaguterazi zeien Apostolier Maria hiletarik phiztü zela. Ip Hil 206. Nigar egiten zuen / Bihotzetik zinez / Aspaldian baizegon / Barnetikan minez. LuzKant 70.
(s. XX) Oinetan, kautxuzko zapata lodi batzu, barnetik ilearekilakoak. JE Bur 113. Ezagütürik barnetik baziala apezgoalako ekardüra osoa. Const 15. Edarikoiek naiz sendo iduri, erdolla barnetik dute. FIr 175. Behinik behin, olhetako labeak berotuaren ariaz barnetik erreak eta janak izaiten ohi dira hiru ilhabetheren buruko. JE Ber 83. Farisauak, beste yendeak baño xerrenda zabalagoak zeramazkiten, legea betetzen besteak baño zintzoagoak zirala erakusteko nonbait. Itxuraz bai, baño barnetik... Ir YKBiz 398. Zur lanthu legunez egina [arka], barnetik eta kanpotik bikeztatua. Zerb IxtS 13. Gizon baten burua zulatu eta barnetik ikusi al bageneza. Vill Jaink 129. Noiztik izerdiak bustitzen ditik arropak kanpotik eta barnetik xuko uzten? Larz Senper 64. Akitua, lehertua, iduri jadanik higatua, barnetik errea, Erromarat heldu zen. Ardoy SFran 136. Bortia lehen lehena / hebenko ardientako, / Haitia diagü barnetik / horien arraberritzeko. Casve SGrazi 100. Bainan barnetik etzaut ixiltzen hisiaren oihartzuna. Xa Odol 265.
v. tbn. AstLas 24. CatS IV. Brtc 225. Etcham 167.
(Tras gen.).
Amurekatik [fraide baten bizitzia] bere barnetik izan dadin, kanpotik gizoner üdüritzen zaien bezala. Mst I 19, 1.
(Tras tema nudo).
Sultanekin herri barnetik zebiltzelarik, harrituta gelditzen ziran danak zakurrote izugarria ikusten zutenean. Osk Kurl 159.
(Tras instrumental).
Eztuk eginen hartan obrarik batre, ez hik, ez hire semek, [...] ez hire abrek, ez hire borthez barnetik den estranjerek. Lç ABC A 6r.
b) (Urt I 6, Lar), BARNETI (S ap. Lrq). a) De dentro, del interior (sdos. prop. y fig.); a través del interior. "Ab intro, barnétik" Urt I 6. "Dentro, salir de, barrenetik, barnetik" Lar. "Barneti, hors de l'intérieur, (en sortant) de l'intérieur" Lrq. "(En passant) par l'intérieur" Ib.
Ezen barnetik, gizonén bihotzetik ilkhiten dirade pensamendu gaixtoak. Lç Mc 7, 21 (TB, Dv, Ol, Leon, IBk, IBe barnetik, He -en barnetik; Or barrundik, Ker barrutik). Utziko dut nik gakoak atean, edo zarratuko duzu atea barnetik. Volt 170. Gaztelu haur kanpotik eta barnetik asetiatu da. Tt Onsa 65. Bozki behar direla hartu Jainkoak barnetik eta kanpotik egortzen darozkigun gaitz eta atsekabe guziak. Lg I 313. Ordean zenbatak ez dire gorraena egiten diotenak barnetik mintzo zaioten boza salbagarriari! Lg II 274. Kanpotik eta barnetik / Gare maiz atakatuak. Monho 72. Obedi zozu legeari: / Ken zazu barnetik herra. Ib. 132. Etsai muthiriz eta kruelez inguratuak barnetik eta kanpotik. Dh 219. Ürx'aphal bat badügü herrian trixterik, / Nigarrez ari düzü kaloian barnetik. Etch 70. Baderro fier barnetik: "nere troparekiñ illkitzera nago". Gy 238. Barnetik erraiten zion botz batek, ez zuela Jainkoak harat deitzen. Laph 92. Bulharrak ere errotik / trukesez zaizko khenduak, / Gibel-erraiak barnetik / kanporat dilindatuak. Zby RIEV 1908, 418. Jandarma batek bere aneia ixtudianta buruz-bnuru eginik barnetik kanporatekoan. HU Zez 162. Oihüz hasi zen barnetik: "Etchegoyhen! haigü bazkaitara, hire haidürü gütük". Const 39. Barnetik landa, o zein ilhun den kanpoan! JE Ber 97. Egunak iges-eta ots-dagit barnetik. "Clamo desde el fondo de mis entrañas". Laux BBa 126. Barnetik, gizonaren biotzetik ateratzen dira gogoeta gaiztoak. Ir YKBiz 227. Gaxuxa barnetik ateari pusaka ari zelarik. Zerb Azk 107. Nik eta au irakur dezatenek oro gogo-eman dezagun zein barnetik dei egin bear dizugun. Or Aitork 40. Etxe arroatua, / oi zer gauza beltza! / Barnetik eskastuak / jateko ta moltsa! Mattin 52. Ahapaldiak oraikoan kanpotik barnera eta barnetik kanpora aldizkatuz doatzi. Casve SGrazi 14.
v. tbn. Hb Esk 50. LuzKant 30. Arb Igand 87. Etcham 115.
(Tras gen.). "Erriain barnetik etor da (AN-egüés), barrenetik (AN-ilzarb), barnetik (AN-olza)" Bon-Ond 166. "Otoaren barnetik oihu egin zitan (BN-arb, S)" Gte Erd 41.
Miresteko da nola eztuzun bihotzaren barnetik uzten ene ganat zure burua. "Ex toto fundo cordis". Ch III 27, 1. Ezen gizonen barnetik eta bihotzetik ilkhitzen ohi dire pensamendu gaixtoak. He Mc 7, 21. Gaiten seguratuak gure gorphutzak ere biztuko eta ilkhiko direla, egun batez lurraren barnetik. Lg II 290. Entzun izan zen hedoi haren barnetik Jainkozko boz bat. Ib. 168. Zer haben eta plañu ene barnetik etziren atheratzen. Mih 100. Protestant bat jena zauku Frantziaren barnetik. AstLas 65. Euria ondotik / asi da gogotik / odeien barnetik. Bordel 106. Atheratu behar da hexurra oliben barnetik. ECocin 11. Nor dire hauk, heldu direnak / Desertuaren barnetik. Zby RIEV 1908, 609. Bertze debru batek ere ihardetsi zuen, hilaren barnetik, eta alegia hila bera mintzo. Jnn SBi 66. Ikusiko duzu ganbara / saski handi hunen barnetik. Balad 153. Bihotza pizturik ateratu nintzan soto haren barnetik. StPierre 15. Orro handiak entzun litazkek / hiri-murruen barnetik. Ox 142. Itsasoaren barnetik eta ango arkaitz-osiñetatik laisterka doazi beren oatze biguña arkaitz utzirik. Or Mi 100. Gogai batzuk neure bijotzaren barnetik euzkeralduta agertu dodaz. Laux BBa 142. Etzitzaidan etorri nere barnetik ere. Or QA 179. Gizon bat otoaren barnetik mintzo zen herriko karriketan gaindi. JEtchep 39. Ahurraren barnetik zonbait hurrupa edan zitzuten. JEtchep 18. Nork bere barnetik egia argitara erakar lezan. Zait Plat 84. Luzaz oraino ixuri nuen golkoan naukan uretik, / iduri uhar beldurgarri bat hedoi beltzenen barnetik. Xa Odol 321.
(Tras tema nominal nudo).
Arratoiñ bat illkitzean lur barnetik betbetan, / Aurkitu zen lehoiñ baten atzaparren artean. Gy 52. Brinko zalhu batez khoroa barnetik, / pasatzen da hala, nola uztai batetik. Ib. 96. Behin betikotz elizatik kanpo egonez elizaren begiratzerat ari direnek miletan kalte gutiago egiten diotela erlisioneari, ezen ez eliza barnetik etsaiaren laguntzen, hari indar emaiten ari direnek. HU Zez 201. Logana, Alemania barnetik jina. StPierre 39. Eta huna non, zinez eta minez, kapera barnetik atheratzen den Galtxagorri. Barb Sup 139. Etxe barnetik, nolapaiteko zizpekin bertzeak, tiro-gai eskasekin eta atetik Jainkoak daki zenbat etsairi buru egin bear. FIr 140. Horixe da galerna / Frantzia barnetik. Etcham 167. Maiz doazkit pertsu xortak bihotz barnetik gaindika. Iratz 194. Ene lizunkerien ibai barnetik ez nindun alderagiten erio-bildurrak eta azken-epaiak bestek. Or Aitork 151. [Kirkirrak] kri kri kri hasten ziranean musikea entzunarazten txapel barnetik. Osk Kurl 106. Gogo-barnetik ez omen da sortzen iakiterik. Zait Plat 120. Lehio barnetik: --To, nik uste harekin hintzala-eta, hi neska hunekin. Larz Iru 42. Orai harentzat bihotz barnetik / ni otoizketa nabila. Mattin 115.
(Tras instrumental).
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Allicanten eta zoazela ponantik, sar ahal zaitezke irlaz barnetik. INav 5. Atrapatuko duzu 50 brasa eta punta beraren gainean 20 brasa eta puntaz barnetik 40 brasa. Ib. 48.
azpisarrera-63
BARNETIKO (Gèze), BARNETIKAKO (Dv, H). Interior, interno; íntimo. "Intérieur" Gèze.
Liburu hauk ezagutzen ditugu Kanoniko, eta gure fedearen egiazko regla dadutzagu, eta haur ez Elizaren konsentimendu batgatik ber, baina ungiz areago Spiritu Sainduaren testimoniaje, eta barnetiko seguranza egiazko batgatik. Ins G 1v. Halaber sakramendu haren lehen materia eta kanpotikoa, gure bekhatiak; materia propia eta naturala, barnetikoa, penitentaren hirur aktak! Tt Onsa 22. Behar düzü arranküra handi bat ükhen, barnetiko libertatiaren begiratzeko. Mst III 38, 1. Gozatüren zira barnetiko bake handiaz. Ib. 37,3. Argi nazazü, ene Jesüs huna, barnetiko argiaren leñhüriaz. Ib. 23,4. Zihauren barnetiko ezagützia har ezazü jakiletako. Ib. XXII. Zer endelgatzen düzü kontrizione barnetiko batez? CatLan 146. Behar da Jinkua adoratü uhure barnetiko eta kanpotiko batez. CatS 39. Haren edertarzün handiena barnetikoa zen, haren arima beitzen Jinkoaren begietan Aingürü guziena beno argitiago eta ederrago. Ip Hil 57. Mariaren barnetiko disposizionek gaintitzen beitzütien Apostolien eta beste kreatüra güzien disposizioniak. Ib. 191. Bokazionia edo barnetikako deia jinik ez bazen, jineko zelakoan. Const 15. Horren agergarri lehena izan nuen leze barnetiko auhen-oihu luto bat. Mde Pr 114.
azpisarrerakoSense-63.1
Reservado, volcado al interior.
Zuñen pazient eta ezti, eta zuñen debot eta barnetiko den. "Internus" . Mst III 31, 5 (Ip barnetiar).
azpisarrera-64
BARNE-HUSTU (Part. en función de adj.). Vacío, vaciado.
Gero barne-hustua zen haritz zahar baten zola bethe zuen harri xehez, harri hek estali zituen lasto pixka batez, eta eman zen haritzaren barnean. Jnn SBi 92.
azpisarrera-65
BARNE-HUTS. "Barne-huts (adj.) qui est vide à l'interieur, creux" Dv.
azpisarrera-66
BARNE XOILEZKO. Exclusivamente mental.
Othoitz mentala edo barne xoillezkoa da izpirituaren edo Arimaren Jaiñkoagana altxatze bat. He Gudu 237.
azpisarrera-67
BARNEZ. Por dentro, en el interior.
Pikadoreak dire yaunak zaldietan, / Lantza luze batzuek eskainiz morgetan / Kameluzko larruaz galtza horitua, / Burdin xabal bereziz barnez horratua. Hb Esk 221. Eskerrak bihurtu ondoan, barnez egin zuten elizaren ingurua, aldare guzietan othoitz egiten baratuz. Laph 189. Elizako liburu eskuarak badirelarik, hein bat begikoak barnez eta estalgiz; erosteko eginak, eta ez naski saltzalea baitan egoiteko bipien hazkurri. HU Aurp 203. Ezkila-dorrea bada 11 metra gora, eta barnez badu, sarkhura gainean, 3 metra gora galeria. Prop 1906, 239. Egün berian erosi zian Atharratze Martxantenian, barnez gatülü tarro baten heineko godaleta. Const 19. Etzaikularik [Iruñako katedralea] nehori iduritu Baionakoa bezain arin eta begikoa barnez, orhoituko gira gure bizian haren gorputz gaitzaz. JE Ber 26. Lepradun gaixo horren zauritik ez ote du Frantses Jainkoak "xertatu", barnez eta kanpoz azkar izan zadin gero. "Du dedans". Ardoy SFran 130.
azpisarrerakoSense-67.1
(Fig.).
Dakigun bada ezen Sakramendu saindu haur barnez eta spirituz eri diradenén medizina bat eta remedio bat dela. Ins B 4r. Ez naiz barnez alegeratzen / Gaixtaginen ondikoez. Monho 134. Barnez ezti eta umil / Ez den giristinoa / Ez daite zu ganat hurbil. Ib. 106. Horra nolakoa izan behar den barnez eta kanpoz egiazko aphalgura eta edozein egiazko prestu izan nahi dena. Dh 68. Zure arabera erregela bedi nere izate guzia barnez eta kanpoz. Ib. 108. Bainan Judua da barnez dena; eta egiazko zirkonzisionea da bihotzez den zirkonzisionea. TB Rom 2, 29 (Dv barnez; barnetik). Lanean hari nintzelarik belhaunika, sakramendu saindua zagon tokitik hurbil, senditu nuen ene burura betbetan, barnez eta kanpoz bildua. JesBih 398. Mahometen haurrak hiltzale eta ohoinak ziren; Yesusenak, haur ezti, bakezko, kanpoz barnez bezain garbiak. Hb Egia 83. Eta aski zen aditzea yakiteko berehala barnez, bihotzez ere hoberenetarik zela. Elzb PAd 32. Zer dira mundu guziko Yuduak barnez? Elsb Fram 165. Jaten du justuak, jaten du gaixtoak; / Barnez nor zer garen badaki Jainkoak. Zby RIEV 1908, 210. Agertu kanpoz betidanik barnez ziren bezala. HU Aurp 153. Bainan axalez hala-holakoak badire [laborariak], barnez ez dira zilarrago. JE Bur 164. Oro elgar iduriak ziren, edo bederen barnez soldado on zirenak. StPierre 14. Ardi-larruz jauntziak heldu zaizkitzue, barnez otso laphurrak direlarik. Leon Mt 7, 15 (Lç barnean). Euskal-gain huntan ikusiz / Sei gazte begiz hoin argi, barnez hoin bero. Iratz 187. Zintzo dira, o! Hain zintzo / eta barnez oro zaldun. Mde Po 33. Barnez ari naiz ola, nere oroitearen gela izugarri ontan. "Intus" . Or Aitork 254. Horren alaba ez dakit, funtsean, batere zer den... Uli bat iduriz... Nun ez den: Kanpoz ur geldi, eta barnez, erakitan ari. Larz Senper 48. Bihotzez umil izan, barnez eta kanpoz. Ardoy SFran 203. Oraino ere, lagun maitea, / zutaz ez dezaket etsi; / idortasun hoi axalean da, / ez nauzu barnez gaitzetsi. Xa in Mattin 100. Herrian gaiñen diagü / gük egün hanitz ikhasi; / Hi bezaiñbat, jente, gaizen / barnez maithatzen ni hasi. Casve SGrazi 164.
azpisarrera-68
BARNEZ BARNE ( (Dv)). Por dentro (sdos. prop. y fig.). "Barnez barne, d'intérieur à intérieur, c-à-d. sans sortir" Dv.
Arrailaduran sartzen duzunean xotxa, xotxaren axalak eta basatearenak barneko aldetik bardinean behar dute ezarri. Barnez-barne parrean direlarik biak, izerdia batetik bertzera iraganen da. Dv Lab 383s. Elizaldeko nausiak, barne bat asko . salon bezen ederra egin du haitzaren gainean, barnez barne, adar-beso nausiak elgarretarik berexten diren sarde haren altzoan. HU Zez 117. Barnez barne, [eliza] luze da 12 urhats handi, eta zabal, bortz urhats. Prop 1906, 239. Palaz zabaltzen nintuen ziloak, gainetik urratzen, barnez barne ahal bezain urrun jarraikitzen nintzeielarik. JE Bur 15s. Huna, barnez-barne, fraideen jan-tokia, orai kaperatzat derabilatena kathedraleko buruzagiek; huna fraideen sukaldea bera. JE Ber 23. Dituzten ziloetan sartuz geroz, lurrerat lehen-bai-lehen ezin jautsiarekin euriak janez deramatza hurriki, eta, zerrenak zura egiten ohi duen bezala, barnez-barne suntsituz. Ib. 41s. Onek aurrean daukan egiari barnez-barne galde dagion ongi egiña danentz. "Intus consulat" . Or Aitork 308. Holaz ditiagü bihotzak / gük barnez barne heziko / eta bide xüxenetik / berehala okhertüko. Casve SGrazi 48. Arhin nai boztariutan / Khantü horek ni ezarten, / Ene arima osoki / barnez barne ere joiten. 'J'en suis très touché / Jusqu'au fond de l'âme' . Ib. 64.
azpisarrera-69
BARNEZKO. Interior.
Eztrauku lege ezarten kanpotiko obrén gainean solament, baina prinzipalki gure bihotzetako afekzionén gainean. --Hik aditzen duk beraz, badela hiltze mota barnezko bat. Ins D 6v.
azpisarrera-70
BARNE-ZURI. "Barne-zuri (L-ain), zakur-zuri (L-ain), [...] tramposo" A (s.v. zuri).
azpisarrera-71
BARNIALA, BARNIALANO, BARNIALAT. v. BARNERA, BARNERAINO, BARNERAT.
azpisarrera-72
BERA BARNEAN. a) Incluyendo.
Jainkoak tratatuko gaitu gure lagunak, etsaiak bera barnean direla, tratatzen ditugun bezala. Dh 250s. Bazko biharamunean eta biharamunagoan, eta oktaba guzian, bazko zahar bera barnean [othoitz egiten dutenek irabaziko dute] egun guziez hogoi eta hamar urthe eta hanbertze berrogoi egunetako indulientzia. JesBih 469.
b) En el plazo de. v. BARNEAN (b).
"Urthe bat bera barnean (JesBih 294), dans le cours d'une anée même" Dv.
Artean hiltzen bada edo atheratzen kargua duen bat, ordaina izendatuko da ilhabetea bera barnean. JesBih 414.
barne
<< barau 0 / 0 2 baso >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper