Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

367 emaitza hotz bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (316)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
axolagabe.
tradizioa
tradizioa
Tr. Al Norte sólo se documentan axolagabe y (entre los suletinos) axolgabe. En los guipuzcoanos y alto-navarros alternan las formas con -k- y con -g-, en ocasiones en un mismo autor.
sense-1
1. (B, L, Sal; SP, VocCB , Dv, H), axolakabe (AN-ulz, L), axolabage ( VocCB ), axolgabe (SP, H), axulabage (R-uzt), ajolakabe (G, AN; VocCB ), ajolagabe, ajolabage ( VocCB ), ajolgabe (G-bet), ajolkabe, azolagabe (B; VocB ), aiolakabe. Ref.: A (axolakabe, axolagabe, ajolakabe, axulabage); Iz Ulz (axola); Izeta BHizt2.
Despreocupado, indiferente, negligente; moralmente despreocupado, libertino. "Homme sans souci, sans soin" SP. "Desidioso, perezoso, sin vergüenza, una persona descuidada, que no le importa por nada" VocCB . "Insouciant, négligent, indifférent, insensible" Dv. "Insouciant, négligent" H. " Ori axolakabia!, qué tranquilo!" Iz Ulz. En AxN se explica ez-antsia (425) por axalkabe (sic, seguramente mala lectura del ed. por axolkabe o similar). Cf. VocNav: "Acholacabe (o atxolakabe), despectivo equivalente a simple, sin fundamento. Y a despreocupado o 'viva la Virgen' (Cuenca y Montaña)". v. ezaxola, antsikabe, arduragabe.
Bai burreu kruelak diren zuen penatzailleak / Zeren izatu zareten hain axola gabeak. EZ Man I 131. Euskaldun alper ajolakabeai esan dakieke: Astoaren aorako eztia eztala, baña bai belarra. Cb EBO 30. Txoil ajolagábe dá deskuidatzendéna garbitzeas noizean noiz bere arima. LE Prog 106. Batzúk dire flóxoak ajolakábeak, gorputzarén eskláboak, estuténak kuidátzen baizik játeas ta edáteas. Ib. 110. Bide ondoan erortea da erortzea aditzale ajolkabeetan. LE Urt 92 (ms. 32r ajolakabeetán). Ehun hiri badire, axola gabeak, / Gorriraz letzakenak Eskaldun semeak. Hb Esk 167. Nausitzen hari dire axola gabeak; / Apostoluen suak iduri hil dela; / Zenbeitek ez sinhesten Yainkorik badela. Ib. 175. Izan diteke apheza hotz, axola-gabe eta nagia, higana bere ustez zurubiaren ganerat, ez duena gehiago irakurtzen. Hb Egia 154. Gizon behar guziak ez dira baitezpada alferrak eta axolagabeak. Dv Lab 141. Ene semea, etzaitezela izan axola-gabea ongarriaren gainean. Ib. 132. Txarkeri hura egiñ zutenak bera ta bere antzeko lagun ajolakabe batzuek izanik. Aran SIgn 80. Eskualdun arnegatu edo arrotz axola gabe, hemen gaindiko framazonen gain doala. HU Aurp 174. Axolabage, da, morroin gaizki azi bat. Mdg 125. Euskalerria [...] ajolakabe itxuran luzaro egon bada ere, ernaitu da, Jaunari eskerrak. EEs 1916, 50. Emakume danak gizon ajolagabeari zaunk egin bear zion, zakurrak gibel-puzkari egiten zionan bezela. Inzag RIEV 1923, 503. Bourseko iskanbilla / (gizon zoro batzarre) / ez ote naikoa / i izutzeko, axolakabe biribilla? Ldi BB 68. Sadukearrak axolagabeak ziran erlijio-gauzetan. Etzuten siñesten animarik ez aingerurik badala. Ir YKBiz 392n. Agindu oiek guziak argitaldu izan arren, badira noski ajolakabeak. EAEg 20-12-1936, 596. Nola diteke eder, ildakoei buruz axola gabe izatea? Zait Sof 18. Orren ibillera eta jazkera nabarmenak berriz, Parisko emakumerik ajolakabiena lotsa-araztekoak dira. Etxde JJ 137. Paper-saltzaleak odeietaraño igo-arazi zituzten beren oju ajolagabeak. Anab Poli 53. Gure aitari esan-bearrak lotsa ta bildur aundia ematen dit, ni len ain ajolakabea. Ib. 137. Axola bage, mukitzu ikusten baitzaitut, eta ezpaitizu bear dezazunean zintz egiten erakutsi. Zait Plat 135. Zu beti izanen zara azolagabe bat; bañan ni gai auetan finezien yokatzen naiz. Izeta DirG 41. Ideologia-aldetik ezta ez ar eta ez eme, ez alde bateko ta ez besteko, guztiz da ajolakabe, eta franko aldiz eszeptikoa ere bai. Vill Jaink 8. Ez aztu mutil askok jai-illunabarrean nolabaiteko neskak nai dituztela bere griñak asetzeko. Ajola gabea ta naiago... MAtx Gazt 76. Artzai aiolakabeek sua uzten dute erortzen. Ibiñ Virgil 88. Ajolakabe oriek txantxetan eta jolasez ari zirala. Lab SuEm 214. Bein bat asten danian / edadian sartzen, / ajola gabienak / ez du pozik artzen. Uzt Sas 193. Mundu axolakabeak. Lasa 58. Neskame axola gabearen apaingarri. Ib. 117. Aiñ da izan ajolakabea [morroia], egunoro [ardi] baten bat galtzen da. Berron Kijote 50. Ez gaitezela munduan bizi ajolagabe ta ero. Olea 101. Beste edozertarako ere prest zegon mutil gaztea, ajola gabea gañera oso. Ataño TxanKan 109. Lodiak ajolagabe xamarrak giñala eta geure buma besterik ez genduala maite izaten esan zidan batek. Insausti 352. Euskal herriko erreken marmar axolakabea. MIH 27. Txantxetan ari zirelakoan kantatzen zuten axolakabe haiek. Ib. 374. Higuin zuen, idazle errez askok ez bezala, saio axolakabeen itsaso lasian murgiltzea. Ib. 49.
azpiadiera-1.1
Asko ta asko dira emen ajola ta ardura bageak. Lar SermAzc 55.
azpiadiera-1.2

(Uso pred.).
"Descuidado, descuidadamente" A.
Jainkoa bere espata magitik aterarik ya niri golpea emateko, ta ni aiñ ajola kabe? Ya infernuan ondatzeko zorian ni, ta demonioak niri bulzaka, ta ni orren ajola kabe? Cb Eg II 88. Eta horien guzien gatik ere, axolagabe nik lo egiten! Dv LEd 61. Eta, añ zabar eta ajolkabe biziko zera? Arr May 111. Ta olantxe egongo ziran ajolagabe urriñaldeko gizadiak, ez euren zeregiñetan bakarrik, baita euren jolasetan be. Ag Kr 205s. Andreak gela bazter berezian egon oi ziran, orain ajolakabe ta beingoan kezkatsu. Ag EEs 1917, 170. Solairua sendo dagoalakoan ajolagabe dabillenari. TAg Uzt 220. Ordurarte ajolagabe entzun izan zitun Agerrek zizkamizka ariek guztiak. Ib. 176. Eta trena burnia bezin ajolakabe, Xabaleren erriak ikusi gabe. Ugalde Iltz 46. Ez tiagü axolgabe / üzten ere minkhoillarik. Casve SGrazi 98.
azpiadiera-1.3
(Tras gen.).
Atxillozaia, Yose-ren eskuan dana utzirik, ezertxoren aiolagabe zegon. Ol Gen 39, 23. Griñatzen zuenaren aiolagabe ta belardiak aantzita, iturrietatik alderatzen da zaldi garaillea. Ibiñ Virgil 104.
sense-2
2. (L-sar ap. A (aix-) ; A), ajolakabe (Lar), ajolabage (Lar).
Despreocupación, indiferencia, negligencia. "Acidia" Lar. " Aisola-gabe, descuido (Mb OtGai I 45)" A. v. axolagabekeria.
Pisatzeko [...] geren ajolakabea ta ardurabagea, eta zein esker gaistokoak geraden. Lar SermAzc 45. Egunen batean ekusiko dituzue, zuen nagitasunak eta axola-gabeak . <aisola-> dakartzien malurrak eta kalteak! Mb OtGai I 45. Lasaikeria ta ajolkabea baizik ez diran guraso ta ait-amak, nagusi ta kargudunak ere. Mb IArg I 95. Zü ere berme ziradiala Jinkoaren eretzian zure axolgabian, semiak egin dian gaitz güzietzaz zihaurek egin bazüntü bezala. Egiat 200. Onérako nagitasúna, gana gaixtoa, edo desgána, floxéza, ajolagábea. LE Urt ms. 124r. Mutilletako poza / ta axolakabea; / amets eztia dela / lênen-maitatzea. Ldi UO 47. Egungo amen ajolagabea. Osk Kurl 22. Benitoren zakarkeri ta ajolagabeak etxea ondatzeko zorian zerabillen. NEtx LBB 66.
azpiadiera-2.1
Ez nuke nai iñor ajola ta ardura bage onetan erori litekean. Lar Serm 55.
azpisarrera-1
AXOLAGABEAN. Descuidadamente, sin poner atención.
Eta galdu izan ditut nik oriek, axola-kabean bezala; ta, olloak atzaparka agertzen duen urreaz baño kaso geiago nik oriez egiten ez nuela! Mb OtGai III 148.
azpisarrera-2
AXOLAGABEKO (Dv; ajolabaiko G-nav; afolabaiko G-nav). "Paseársele a uno el alma en el cuerpo, axolabagekoa izan" A EY III 243. "Kristau oi afolabaiku a, ese individuo es descuidado" Iz Als. "Ajola-baiko, descuidado, despreocupado" Ond Bac.
azpisarrera-3
AXOLAGABERIK. Descuidadamente, despreocupadamente.
Den gaiza faltsiek edo Egia, berzeren akadoiala nago ta berze batek dioan bezala diot, suerte bateretatik eztüdalakoz Jinko Jaunari esker, hartan axolagaberik nizala egonen. Egiat 275. Egia hau entzutean, nor ikharatzen ez da? Eta nor axola gaberik egon daiteke? Dv LEd 161. Baina ez; han zetzan beti, axola gaberik lo, ala lo bezala. Mde Pr 159.
azpisarrera-4
AXOLAGABEZ. Por negligencia, por despreocupación.
[Sakramentu] onek bagarik gizona ezin salba leiteke, ajola kabaz edo menosprezioz isten baditu. Cb CatV 47. [Bekatu mortale] bát sollik ustenbáda malizias, ajolakábes edo álkes. LE Urt ms. 46v. Oraiñaldian bazoazin, beintzat. Ala bearrez, aurdunen axolakabez... gaiztoz. Or QA 96.
axolagabe
<< 2 aurki 0 / 0 babazuza >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper