Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

367 emaitza hotz bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (316)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 aro.
tradizioa
tradizioa
Tr. Se documenta la forma con aspiración inicial en Etcheberri de Ziburu e Inchauspe.
sense-1
1. (gral.; SP, Lar, Añ, VocBN , Hb, Dv, Gèze, H, VocB ), haro (Dv (S)). Ref.: A; Izeta BHizt2; Elexp Berg.
Sazón, tiempo propicio, época favorable (si no se indica lo contrario) para algo; tempero. "Saison, sasoina" SP. "Tempero, sazón de la tierra para sembrar", "temple, sazón" Lar. "Pícaro, es voz Bascongada, pikaroa, y significa lo mismo. Su origen de aro, aroa temple, sazón, y pika, pikatu picar, y los pícaros siempre están de temple y sazón para picar y hacer mal y daño" Ib. s.v. pícaro. "Temple, sazón" Añ. "Aroa; mahats-aro, mahats-ordu, muga, mahasgiro" HeH voc. "Saison ou disposition du temps favorable ou contraire au travail" VocBN. "Saison, temps. [...] Eraiteko aroa, la saison des semailles. Aro ona, aro txarra, beau temps, mauvais temps. Bide aro, temps favorable à la marche. Ez da egun laneko aro, aujourd'hui le temps n'est pas propice au travail [...] Aroko, qui est du temps, de la saison" Dv. "Temps favorable ou mauvais pour fenailler, récolter du produit de la terre. Azaroa, novembre, temps de semailler. Mahats aro da, belharrak aro du (Syn. giro), il faut beau temps pour le raisin, le foin (soit pour la production, soit pour la récolte). Aro onean, gaixtoan, en bonne, mauvaise saison" H. "Tempero" VocB. "Tempero, temperie y aun propiamente la temperatura, por más que ésta recibe generalmente estas denominaciones: eguraldi, denpora (??), y aún otz-beroa. A ze aroa, Jaungoikoak bedeinkaturik, garia ereiteko! (V). Forma parte de una muy curiosa serie de compuestos: bidaro (V), estado, disposición del camino; gauaro (V), estado, temperatura de la noche, como egunaro (V, BN-baig) y eguraldi son propiamente tiempo durante el día; itxasaro (AN-gip), tiempo para hacerse a la mar; azaro, tempero de la tierra para la siembra; edonoraro (V-ger), tiempo, temperatura agradable para ir donde quiera; lotaro (V-ger), buen tiempo para dormir, etc. 2.º (c), época, sazón. Generalmente se usa en los compuestos: erearo (L), junio, época de la siembra; azaro (G, AN, L, BN, S), noviembre, época de la simiente, además de tempero o disposición de la tierra para la simiente; ostaro (Humb.??), mayo, época de las hojas; gaztaro (O), juventud (época). En esta acepción es sinónimo de -zaro. Goizaroko (AN-larr-erro, L), temprana (cosa); berantaroko (AN-larr-erro, L), tardía. Harek zuen lurrari emanen dio goizaroko uria eta berantarokoa (Dv Deut 11, 14)" A. "Aro puede sustituir con ventaja a los erdéricos sasoe, denbora, koroia, etc." Bera. "Tempero, tiempo adecuado para algo. Aro ederra dugu artoa eriteko. Aro txarra ilebete guzien" Izeta BHizt2. "Tiempo aproiado para la tierra. Au da arua garixak ereitteko. Gutxi erabilia eta familia batzuetan bakarrik. Giro da arrunta" Elexp Berg. Cf. AEF 1927, 80: "Ahora sólo le faltaba [a San Martín] en qué estación del año debía sembrarse la semilla, y lo averiguó otro día aproximándose sigilosamente a la puerta del diablo en el momento en que éste cantaba: Elorria loran dago, artoa eragiten aro dago [V-gip]". Cf. alaro, bidaro. v. sasoi, giro.
tradizioa
Tr. Documentado al Norte primero en Echeberri de Ziburu y Oihenart y más tarde en textos de autores posteriores a mediados del s. XIX. Al Sur se encuentra en Refranes y Sentencias y textos posteriores a finales del s. XIX.

Beluko eskonzea deunga, goxetikoa ez oba, aldia gauzak daude, aroari jarrain gakioza. "Tiempo las cosas tiene, al tiempo sigámosle" . RS 440. Tilista aroan amabost urte det. "Por la sazón de las lentejas" . Ib. 50. Ollar xori erneak / eguna deitzailleak, / gaua gauaren ganik / berezi du iadanik. / Hura da gauazkoa / Bidezkoen haroa, / Hark ditu begiratzen / Errebela ezdaiten. / Hunek iratzarririk / artizarra zerutik, / khentzen du illunbea / begi itzaltzaillea. EZ Eliç 198. Elhurra, bere aroan, asegarri, hanti kanpoan gosegarri. "Sa saison" . O Pr 130. Pin pin xoria, aro deno ezpadagik habia, arondoan eztakidik balia. O PrASJU 297 (cf. Ax 178 (V 120): Fin gaitz eginen duk, xoria, baldin gaztedanik ezpadagik kafia). Hari zen fraile gaizoa / erraten ofizioa: / Othoitzeko zer aroa! / Kantuz zagon damatxo bat; / Zentzu koxkoan hark etzukeien hanbat: / Zer tenore hauta musika egiteko! Gy 179. Denbora hau ez da irri, farra, solas, atsegin, ergelkerietako aroa. Dv LEd 125. Aroa iragaitera ez uzteko yornaltiarra[k] batzuetan behar dira. Dv Dial 63 (Ip haruaren; It y Ur giro). Eraiero eta Uztail artea da hortakotzat arorik hobeena. Ib. 95 (It denbora, Ur denpora, Ip thenore). Lurrari bertze iraul-aldi axit bat emozu, eraiteko aroa ethorri denean. Dv Lab 26. Gerokoka egonez, uriteak edo bertze gerthakari txarrek atzematen bazaituzte, aro ona iraganen zaitzu eraintzak egin gabe. Ib. 202. Ernalarazteko arorik hobeena da otsailetik martxo artean. Ib. 282. Lurrak erdi beharko zuen asko haurrez, ikus artean bia handitzen eta elkharganatzen. Orai ez bezalako aroak beharko ere zituen. Ezen ez du gehiago berak ekharri nahi, baizen zenbait pirritziku, elhorri, othe edo lahar.Hb Egia 12. Ez dire gizonen meneko bizi luzea, bakea, zoriona, aroen gaindi ona, behar orduko uriak. Ib. 9. Ematen diote mahatsek arnoa, aroek bihia, lorek usaina, erlek eztia, harrek seda, osto ferdek kontrapozoina. Ib. 33. Artuko leuke gero / gorputzak aroa, / gozorik egiteko / goizaldeko loa. Azc PB 324 (in Ur PoBasc 285 gorputzak girua). Ogiek bakotxarena bere aldian behar baitute sarthu aro deno, sarthu ondoko egunetan bizi nahi bada. JE Bur 164. Hanbatenaz ere ederkiago non, etzelarik laneko arorik, jornal hori kenduz uzten baitzaungun jana eta... atherbia. Ib. 116. Ikasiak zeuzkan lurrean azia botatzeko aro ta giroak. Ag G 132. Jaia da [...], jantzi berriak eta buru arroak erakusteko ereti ona, jaikika trisketan egiteko aroa. Ib. 182. Eldu zitzaien Dorronsorokoai ere, nork bere egiteen ordañak jasotzeko aroa. TAg Uzt 313. Bederatziak hogoita-bortz guti! Eta hotza! Ez duk aro lekuaren gainean egoiteko! [...] Ostatu hortan ganbara bat hartzen badut gau huntako? JEtchep 79. Zer beroa Lisboan, 1540-eko uda minean! [...]: etzen segurki laneko aro! Ardoy SFran 145s. Garoak biltzen. Garai bateko basarritarra / etzan ziaro eroa, / San Migeletan bizi gera ta / orain da bere aroa. Uzt Sas 79. Nahigabetan diren ezkonduak oro / bizitazkitzu, Jauna, orai eta gero. / Horien bihotzetan ez denean aro, / zure maitasun suak dezaioten bero. Xa Odol 326. Belarretako aro balinbazen. Larre ArtzainE 43.
sense-2
2. (AN-5vill, BN-ciz-arb; O-SP 229, H), haro (S; Gèze). Ref.: Lrq /háu/; Gte Erd 42, 138 y 284.
Tiempo atmosférico. "Jabaltzea, saddoucir et tempérer. Aroa jabaltzen da, le mauvais temps diminue" O-SP 229. "Lábaro, tiene también otro origen Bascongado, muy oportuno, de lau, laur y aro temple, y el Lábaro y su Cruz con sus cuatro remates miraba a los cuatro temples o climas del mundo, y de lau aro se dijo Labaro" Lar s.v. labaro. "Température, haro" Gèze. "Zer aro da? quel temps fait-il, quelle température?" H. "Aro baretsu, -gizen ([...] BN-lab), temps humide" Lh. "Temps qu'il fait (sens de l'anglais weather). Haro-gaitz, haro hun. Bedau (beda-haro)" Lrq. "Barrenean egoteko aro ederra dago (AN-5vill); [...] Ez da aro kanpoko (BN-ciz), etxen egoiteko aro hobea dugu egun (BN-arb)" Gte Erd 42. "Aro ederra bada (BN-arb)" Ib. 284 (junto a denbora goxoa zen, giro ederra zen, etc. de otras zonas). "Aro / denbora hotza da (BN-arb)" Ib. 138. Cf. eguzkiaro, EPEL-ARO. v. eguraldi, giro , sasoi (7) .
tradizioa
Tr. Documentado en Oihenart y en autores septentrionales no suletinos desde mediados del s. XIX. Al Sur lo encontramos en Refranes y Sentencias, E. M. Azcue, Iraizoz, Orixe y Erkiaga.

Ekatxak dakar aro ona, gaxtoa bainzate oba. "La tempestad trae buen temporal" . RS 293. Aro emearen beha dagoena uda-neguetan, eskas date bere gauzetan. O Pr 546. Nere gogara egitea, / edo haize, edo uria, / goibela edo iguzkia. / Tuzkedan arras aroak / bethi nahikarazkoak. Gy 141. Hortakotzat, aro eder, garbia hautatzen da. Holako lanak ez du nahi ez uri-haizea ez-eta bereziki hegoa. Dv Lab 382. Laneko aziendak ere bidegabe du aro uritsuan nekatzea. Ib. 24. Bainan aro onik ez badu egiten belharra kanporat emateko, zer egin? Ib. 123. Ebakitzekotzat aro ona behar laitekeenean, gertha daite orobat aro tzarra. Ib. 123. Ezartzen baduzu aro hezearekin, on handia dakharke. Ib. 176. Gure tokietan maiz uria da; aro ona ez da iraunkor, eta ez da nihoren begira egoten. Ib. 24. Aroaren beldurrez ez da baratuko, / otzak, beroak, deusek ez du lotsatuko. Elzb Po 219. Kanpo aro ez bada, / hortakotz barnean, / inbido-ta hordago / joka bai musean. Zby RIEV 1908, 94. Herri batetik jo bertzera, konturik egin gabe, ian bideak eta aroa onak ziren ala ez. Jnn SBi 167. Noiz eta ere denbora gaitz ikharagarri batek hartu baitzuen. Etzela halako aroarekin urrunago joaiten ahal. Ib. 66. Beti euria! Hauk aro hitsa! HU Aurp 177. Aitzurtzea neke delakotz, eta nekeago aro gaixtoarekin. Ib. 199. Uri edo lanotsu izan balitz aroa, ez ginuen ikusiko. HU Zez 95. Agian guk hemen bezalako aroa ukan dute; bertzenaz joan-jina gal dukete. Ib. 96. Aro eder horrek phizten zeraukoten bihotza eta zalhutzen mihia. Arb Igand 146. Laborariak [...] asko griña eta buru hauste baditu. Haurrak, sehiak, lanetako aro gaxtoak, aberetan eritasunak. Ib. 117. Aro ona dago, kairantz goazan, / kanpoan dabil iparra / gaurkoa da bai itxasaldia. Azc PB 64 (tbn. en Erkiag Arran 45; Ur PoBasc 217 denpora ona da, guazan portura). Nehon ezin hatzeman Eskual-herriko zeru gain eztia, hemengo aro bierartekoak. JE Bur 206. Liliak hanbatenaz ere usaian goxo dauka eta sarkor, non aro ederragoan biltzen baita. Ib. 85. Aro txarraren ondotik iguzkia, garizumatik lekora Pazko. Ib. 120. Aro goxoa zen. Ib. 137 (v. tbn. en contexto similar Zub 121 aro goxo). Aro txarraren ondotik iguzki pindar bat. Ox 194. Zoin aldakor den aroa. Ib. 63. Gure Jainkoak bakharrik daki noizpeit gerthatuen berri: / Baztango urak zer aro moldez abiatu ziren kurri. Ib. 22. Ezin dirauke iguzki onak / egun eta gau nehori; / Ilhunpez ginen, aro gaixtoan, / ihiztokarat erori. Ib. 23. Aroa pitta bat goibeldurik. Barb Leg 26. Aro ederra ginuen. Gu abiatu orduko, iguzkiak suntsitua zen lurraren sapak gauaz airatu langarra. JE Ber 7. Aroa eder denean, iguzkiak kiskailtzen duke erreka hunen alderdi bat, bertzea uspel dagolarik. Ib. 40. Aroa lagun, etxekoz-etxeko egiten den lana da merkeenik. Ib. 18. Udazkenak ere badu eztitasun goxo bat, eta aro epelarekin errexkiago ibilarazten gitu, mendietako bide mehar zeiarretan, izerdirik gabe. Zub 101. Diote arras kexu direla laborariak, aroa sobera idorra doala. Ib. 122. Gazteek ez dute den gutieneko axolarik aroaz: berdin zaizkote hotz, bero ala eze. Ib. 121. Zeruari begiratuz asmatzen duzue zer eguraldi, zer aro egingo duen. Ir YKBiz 234n. Gaztaiñarora, ikazkintzara, / irauli dute jarduna. / Naiz baterako, naiz besterako / ez dago aro lizuna. "El tiempo está sano para lo uno y para lo otro" . Or Eus 84. Aro itsusi hauiek errefriaturik seguraz ere, arras begi trixtea kausitu nion ortzegun goizean. Lf Murtuts 11. Udako jai-egun beroetan, eguzkiaren igesi, angoxe gerizpeta gozoan, itsasaize urrun samarrekoa itzalpean ozkirri artuaz, aro egokian arratsalde ederra emoteko ustez. Erkiag Arran 121. Bazkal ondoan, aroari soño bat egin eta, etzan aldi poxi baten egiterat joan ziren guziak. Zeruak ez zuen itxura gaixtorik. JEtchep 48. Pentzean lau jende ikaragarriko aro gaixtoarekin. [...] Euria burrustan hasten eta lana utzi behar. Ib. 49. Uztaileko aro onak manatzen dupaginak. EZBB II 131. Tokia ezagutzen duenak ere izaiten du hor lanik aski gauaz, aro txarrarekin batez ere. Xa Odol 171. Aro hitsa zenean. Larre ArtzainE 43.
azpiadiera-2.1
Eta hotza! Ez duk aro lekuaren gainean egoiteko! JEtchep 79.
sense-3
3. (Hb, Dv, H).
Estación, época del año. " Urtheko lau aroak (EZ), les quatre saisons ou parties de l'année" Dv. "Saison, espace de trois mois. [...] Aroa da hirur ilhabetheren artea, une saison est un espace de trois mois (de l'année) (EZ Eliç)" H. v. urtaro.
Aroa edo sasoiña da hirur illhabetheren artea. Aroen izenak dire belhartzea, Uda, Ihartzea edo Larazkena eta negua. EZ Eliç XXIV. Primadera da arorik hobeena igeltsuaren hedatzeko. Dv Lab 196. Urteko arorik ederrena zen, uztaila. Arb Igand 146. Udazken-aroan atxitzen zituzten arraiak oek izaten ziran: potakarra edo akula. Elizdo EEs 1925, 215. Aro artan otarruak etendurik baitagoz, eta maatsa elduegia egoalako, eskuetan aletuten zan. Or Tormes 25. Edertasun bereiziz apaintzen ditu aro onek gure landalde zoragarriak. TAg Uzt 277. Bularretatik umoa ta emaia ganezka dariola datorkigu uztaroa udazkenaren eskutik. Urtearen aroetan ez al-da zoragarriena Udaberri? Ib. 51. Ni aro guzietako landare nauzute. Or QA 49. Urteko arorik txarrena baitzan. Zait Plat 14. Eztiegu alperrik begiratzen izar-mordoen sortze-sartzeei ezta lau aro berdiñetan urtea ebakitzen duten aldiei ere. Ibiñ Virgil 75. Orduan gaude urteak duan / arorik goxoenean. Olea 122. Beti laket izan zaut Urriko aroa, / Urriko aroa, / mendietan mulizkan sendituz hegoa. Xa Odol 254. Mundu onetan dauzka / gizonak lau aro, / larogei urtetara / iritxi ezkero. Uzt Sas 197.
sense-4
4. (SP, H), haro (Gèze).
Época, período, tiempo. " Aroa: Gaztaroa <gastaroa>, le temps de jeunesse" SP. "Temps, ordu, thenore, haro, denbora, aldarte, bidaro " Gèze. "Saison, âge; [...] époque, temps" H.
tradizioa
Tr. Documentado en autores meridionales modernos y en el compuesto pasion-aro de Oihenart (v. infra ).

Gazteen yoera ain oker-bideetara etziña dagon aro makal ontan. Ldi IL 86. "Onentzaro" zer daiten ez dakit nik; baiña / [...] gaur "onen aro" dala, edonork dakina. Or Eus 139. Aro artan, azkenaldean beintzat, erti-lan ederrak egiten ziran Isturitzen. JMB ELG 33. Orri apur oetan edesti orren lenengo aroak azaldu nai nituzke; Jesukristoren sinismena gure alderdian sortu baño lenagokoak, alegia. Ib. 9. Batzuek Pirene-mendietan beren sortze eta aurrerapenak, Jesukristo baño lenagoko aroetan, izan zituzten. Ib. 10. Azkenean atxikitzen du zartzaro adiskide-gabe, indarke, zokokari, gaiztetsiak; Aro ontan, gaitz guztien gaitzak batera bizi oi dira. Zait Sof 141. Talan... talan... / Aloñaren maldan. / Aro berri argi bat / albistatzen zuan. SMitx Aranz 12. Irlanda zahar arkaikoenaren aroa bezain goizik, idazkuntza aski zabala erideiten da. Mde Pr 231. Uda, bizi betearen aroa alegia. Ib. 370. Gogoan dut aro ua, ta gero baitara nintzan nola ikasi nun mintzatzen. Or Aitork 19. Lau urte auen buruan Etxahuniako gora-bera nagusienen berri eman dugun ezkero, urbil gaitezen aro berean Hegiaphaliara eta begietara dezagun Xalbat. Etxde JJ 108s. Denok izan dugu bizitzan egunkariaren aroa. Txill Let 73. Aroak egin nauena naiz, ez beste. Ib. 139. Ai, gaztetango aro loratsua! Erkiag Arran 30. Leenagoko arrantzaleak euren gorputzetaratzen zituen neke ta oiñaze gogorrak gomutara daiguzan, aize-oialez eta arraunketan aldi luzean joan eta joan egin bear izaten eben aro artan. Ib. 77. Elade-ko arorik bikainenean ere, begiz baino areago belarriz ikasten zuten. Zait Plat 111. Alde ta aldi oro aurkitzen da gaiñera, aro, mende ta erri denetan. Vill Jaink 113. Gure aro nahasi ontan. Ib. 60. Naiz Biblian naiz Homeron naiz aro aietako beste edozein dokumentotan. Ib. 32. Bizitzako aro eta une guztietan eztugu ala uste. Ib. 237. Joera orren aurka gure aro modernuak gizonaren eskubideak aldarrikatu ditu. Ib. 173. Kutsu ain nabari au Fray Luisen olergintzan len-aroari dagokiola. Gazt MusIx 62. Arrotzen liburu edo bertzelako idazkieri behar deiegu argia galdegin, batez ere pagano aroaz zerbait onik ateratzekotan. Lf CEEN 1973, 122. Zorioneko aroa ta zorioneko mendeak aiek, leengo zaarrek "urrezko" izendatu zituztenak; [...] Aro santu artan, danentzakoak ziran gauza guziak. Berron Kijote 124. Gure literaturak ere ezagutu ditu, bere txikian, aroak, gorabeherak eta eraberritzeak. MIH 58. Gero Larramendi dugu aro berria zaharretik bereziko duena. MEIG VII 30.
v. tbn. Ibiñ Virgil 42.
azpiadiera-4.1
(Como segundo miembro de compuestos).Forma gran cantidad de compuestos; cf. arrain-aro, harri-a. , edesti-a. , erdi-a. , gauaro, gaztaro, gizon-a. , ikasketa-a. , jentil-a. , leize-a. , ludi-a. , opor-a. , maite-a. , urre-a. , urtaro, etc.
Agur, o zur kurutzea, / zeintan baitatz en'ustea; / orai, pasion' aroan / Iauna dutenak gogoan. O Po 66. Eskalapoin-aroa / enetzat heldu da. / Hek soinean neguko / gaitzik ez da konda. Etcham 72. Lili-ubel-aroan, ba doazi bikoteak itzalez itzal exkute-biltzera. Or Mi 41. Orbelen jauste mindubak diraust erijotz arua. "Me predice la hora de la muerte" . Laux BBa 32. Ostoak besterik etzuen arkitu, etzan pikuaroa ta. Ir YKBiz 380. Burdin-aldikoak, batik-bait Hallstatt-aro ezkerozkoak, dira . Oroko eta Kûtzemendiko aztarna tokietan dauden lur-malla batzuek. JMB ELG 72. Leen-paleolitos aroak iraun zuan bitartean, Europako lurretan bi giza-enda, bata bestearen ondotik, azi eta zabaldu ziran. Ib. 18. Birjiña agertu ta bere artan sortu zan pake-aroa. SMitx Aranz 90. Txikiaroa (errosario-esale-aroa). Lek SClar 121. Udazkena, hil-aroa. Mde Pr 370. Urtebete bada, Mattin, gudaritza aroa eginda berriz ere etxean dagola. Etxde JJ 108. Gose-aroa etenaz, gose ordez asea. Erkiag Arran 114. Megalitiko-aroaren erlijioa. Vill Jaink 21. Gizonik asko nare ta bare bizi oi ziran euren zergiñai lotuak, naita auteskunde-aroa ganean izan. Erkiag BatB 81. Lurrak birritan bear ditu egari eguzki beroa eta otz-aroa nekazari irabaz-naiaren gurariak betetzeko. Ibiñ Virgil 70. Zalantz-aroetan batez ere, ibaien batek gaiñez eginda zabalune guzia lokatzez betetzen duenean. 'Pendant les mois douteux' . Ibiñ Virgil 72. Gerla denborako egoera gogorrak kasik itzali zuen, nitan doi doia indartzen hasi su hura; etzen pertsu aro. Xa Odol 43. Ama batek zenbaterañoko garrantzia duan sendi batean, batez ere umearen txiki-aroan. AZink 31s.
azpiadiera-4.2
Momento.
An dabilki batian gora, bestian bera, aro berian, begiakin, aboakin eta sudurrarekin imintzio mota guziak egiten dituela. Muj PAm 43.
azpiadiera-4.3
Ocasión.
Aro ontan ipui au da Ederkok diona. "Con esta ocasión, es el cuento que cuenta Ederko" . Or Eus 283.
azpiadiera-4.4
Ona, atzenez, bost epe edo arotan Barne-kanta osoaren guna, ahapaldiz ahapaldi.1) Maitearen billa. (1-12) [...] 2) Senar-emazteen alkartze (13-19). [...]. Onaind in Gazt MusIx 153s.
sense-5
5. (Ref. al cuerpo).Estado, disposición.
Doatsuaren gorputza apainduko duan bigarren doaia da alako aro ta sasoiean geratzea, non iñondik ere eziñ izan dezakean kalte eta nekerik txikiena ere. AA III 582 (v. tbn. 538). Griña ta pasio agintari oei derizte . griña ta pasio-nagusienak; ta aginte au datorkie bide askotatik. Batzuetan gorputzaren sasoi, aro edo tenperamentutik. Ib. 625. [Jaungoikoak] agintzen digu, gaudela alako aro ta sasoiean, non prest egon bear degun onra ta puntu guztiak utzitzeko, ta atzenean bizitza bera-ere emateko bekatuan ez amiltzeagatik. Ib. 610.
sense-6
6. (H, que cita a Izt ).
Condición, naturaleza, cualidad, calidad (de las tierras, minas...). "Condition, nature, qualité" H.
Gipuzkoako menastak, berenez diralako, beste toki askotakoak baino piñagoak, aro obeagokoak, eta balio geiagokoak. Izt C 60 (H interpreta "nature, qualité"). Gipuzkoako lurrak berenez ezadetsuak eta aro onekoak izateaz gañera, arkitzen dira txukunki landuak. Ib. 30.
sense-7
7. (En la expr. arorik hoberenean, 'en el mejor momento, en el punto óptimo de madurez').
Udaberrian abuztoak sasoi eta arorik obenean zeuden egunetan. Lard 126.
sense-8
8. Ori, mutil, ori! / Ik daukaken aroa joan zaiguk guri . / Hitz ederren jabe aiz; biotza duk gori. "Las facultades que tienes en tu edad". Or Eus 36. v. sasoi I (5) .
azpisarrera-1
ARO BERRI. "Printemps" Hb.
azpisarrera-2
ARO GAITZ. "(S-saug), têmpete" Lh. "Temps qu'il fait (sens de l'anglais weather). Haro-gaitz, haro hun. Bedau (beda-haro)" Lrq.
azpisarrera-3
ARO-IKERTZAILE. "Météore [...] météorologiste, aro-ikertzale" T-L.
azpisarrera-4
ARO-JAKINTZA. "Météore [...], météorologie, aro-jakintza" T-L.
azpisarrera-5
ARONDOAN. Pasada la sazón, la época adecuada.
Pin pin xoria, aro deno ezpadagik habia arondoan eztakidik balia. O PrASJU 297.
azpisarrera-6
ARO HONDAR. "Automne" Hb.
aro
<< armatu 0 / 0 arraizia >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper