Subjuntiboko adizkiek batzuetan -(e)n atzizkia hartzen dute eta beste batzuetan -(e)la. Noiz bata eta noiz bestea? Etor dadin ala etor dadila? Joan zaitezen esan dit / joan zaitezela esan dit. Biak onartzen dira?
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 136. or. liburukian aztertu da auzi hori. Hemen dago laburturik han esana: "subjuntiboa: noiz -(e)n, noiz -(e)la" (EBE).
Horrez gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (eskatu, agindu, gomendatu, proposatu, aholkatu …dadila /dadin)" (JAGONET), "Helburua adieraztea: Subjuntiboa eta -tzeko (ikus nezan / ikusteko)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa eta –tzeko (agindu dizut isilik egon zaitezen / isilik egoteko)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (opa diogu zeruan goza dadila / goza dadin)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa eta -tzeko (gogoratzeko / gogora nadin / gogora nadila esatera etorri)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: agindu (isil gaitezela/isil gaitezen agindu digu)" (JAGONET), "Aginduak/aholkuak ematea: agintera eta subjuntiboa (ez ezazu / ez dezazula / *ez ezazula; ez beza / ez dezala / *ez bezala)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.