Agindu aditzarekin beti esan behar da, adibidez, isil gaitezela agindu digu irakasleak? Ez da zuzena isil gaitezen agindu digu irakasleak esatea?
Biak zuzenak dira: -(e)la nahiz -(e)n erabil daitezke agindu aditzarekin. Hegoaldean, gehienbat -(e)la erabiltzen da. Ez ahaztu, nolanahi ere, erregistro apalean isiltzeko agindu digu irakasleak izango litzatekeela normalena.
Horrez gainera, ikus hauek ere:"Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (eskatu, agindu, gomendatu, proposatu, aholkatu …dadila /dadin)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (joan zaitezen esan dit / joan zaitezela esan dit)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.