139 emaitza bilaketarentzat
Lehengo batean zera irakurri nuen jatetxe batean: Egungo iradokizunak, eta jarraian, Iradokizunak. Hitz hori horrela erabiltzea ez al da erdarakada galanta? Izan ere, iradokizuna ez ote da ‘norbaitek edo zerbaitek ernarazten digun sentipena’?
Jende hitza beti singularrean deklinatu behar da ala onartzen da pluralean ere? Eta joan al daiteke zenbait eta batzuk hitzekin edota zein eta edozein hitzekin? Adibidez, jende batzuk, zenbait jende, edozein jende eta abarrekin?
Joko hitzak ba al du esanahi generikoa: alegia, jolasak bere barnean sartzeko modukoa? Egokiak al dira haur-jokoak, mahai-jokoak, hitz-jokoak, tokan jokatu eta abar?
Badakit zuzenak direla basoan zehar / basotik zehar / basoan barrena abiatu zen egiturak, baina zuzena al da basotik barrena ere?
Batetik, arabera dela eta, badakit aditz jokatuekin ere <-(e)n + NOREN> egitura erabili ohi dela: adibidez, esaten dutenaren arabera. Galdera da ea ohikoa den -(e)n soilarekin erabiltzea: alegia, etortzen diren arabera bezalako esaldiak ohikoak ote diren euskaraz (‘etortzen diren neurrian/heinean/bezala’ zentzuan).
Bestetik, zalantza bera daukat arau hitzarekin: ohikoak al dira etorri diren arau gisakoak?
Nola idatzi behar dugu ahaztu aditzaren arazlea, AHAZTarazi ala AHATZarazi?
Aditzoinen kontua argitzeko, hau da, indikatibokoak ez diren aditz-formetan (aginteran, subjuntiboan edo ahaleran) adizki nagusiak izan behar duen formaz 28. arauaz gainera beste araurik eman den ala ez jakin nahi nuke. Eta ea zuzenak diren ondorengo adibide hauek guztiak: ekar dezala, neur dezaket, zorrotz dezaket, ikas dezakezu, ekar genezake, lagun nazazu, lagundu nazazu... Azkeneko horiek biak ere zuzenak dira?
Aukeran al dago nire burua / neure burua erabiltzea? Eta hirugarren pertsona plurala erabiltzen dugunean, bere, beren ala euren erabili behar dugu?
Gaizki esana al dago beldurra dut?
Euskaltzaindiaren Hiztegian, besteak beste, bi laburdura hauek ageri dira: etc. eta etab. Zer esan nahi du horrek: horien ordezko e.a. baino egokiagotzat jotzen direla? Zein eta nola erabili behar dugu?
Bestalde, eta abar esapideari kasu-markak erantsi nahi dizkiogunean (eta abarri, eta abarrentzat, eta abarretara...) laburdurak erabil daitezke?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.