Zer alde dago bestek / besteek / beste batzuek formen artean? Esaterako, bestek zer dioen esaldian, bestek forma erabiltzen da.
Galderan emandako bestek zer dioen adibidean, beste izenordaina da; beraz, mugatzailerik gabe erabiltzekoa da.
Gainerako kasuetan, beste determinatzailea da, eta izen bati edo izenordain bati lagunduz agertzen da; beraz, kasu horietan determinatzaileren bat izango du izen-sintagmak, mugatzailea nahiz zenbatzailea:
Beste (gizon)ek ………… besteek
Beste (gizon) batzuek ….. beste batzuek
Ez, ordea, beste izenordainak.
Zehaztapen gehiago nahi izanez gero, ikus Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 60. or..
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenordainak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.