JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: aditzoina (lagun/lagundu, ekar, neur, zorrotz/zorroztu)

Aditzoinen kontua argitzeko, hau da, indikatibokoak ez diren aditz-formetan (aginteran, subjuntiboan edo ahaleran) adizki nagusiak izan behar duen formaz 28. arauaz gainera beste araurik eman den ala ez jakin nahi nuke. Eta ea zuzenak diren ondorengo adibide hauek guztiak: ekar dezala, neur dezaket, zorrotz dezaket, ikas dezakezu, ekar genezake, lagun nazazu, lagundu nazazu... Azkeneko horiek biak ere zuzenak dira?

Ez dago beste araurik, Euskaltzaindiaren Hiztegian jasota dagoenaz gainera. Hiztegi horretan, zenbait aditzetan bi aukera ematen dira aditza ez beste kategorietatik eratorritako aditzen kasuan (izenetatik, izenondoetatik, adberbioetatik eratorritako aditzetan: gizon/gizondu, gizen/gizendu, berandu/berandutu, ohera/oheratu). Aukera biak ematen diren kasu horietan ez da esaten zein hobesten duen Euskaltzaindiak.

Bestelako aditzetan, ez da aukerarik ematen, eta -tu/-du gabeko forma ematen da aditzointzat (sar, har, sal, eros...). Halakoak dira hedatuenak euskara batuko erabileran, eta badirudi hortik jo behar dela; baina arauetan ez da ezer zehazten aginterako, subjuntiboko edo ahalerako formetan aditzak hartu behar duen formaz.

Bestalde, euskara estandarraren erabileran, -tu/-du atzizkia daraman formaren aldeko joera ugaritzen ari dela dirudi, izenetatik, izenondoetatik edo adberbioetatik eratorritako aditzetan: gizenDU dadin, lodiTU daiteke, gauzaTU dezagun...

Galderako adibide horiek guztiak zuzenak dira, bai; baita azkeneko forma biak ere.

Horrez gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: aditzoina eta subjuntiboa (har ezazu / hartu ezazu)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: aditzoina/partizipioa eta subjuntiboa/ahalera/agintera (ibil naiteke / ibili naiteke)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: al + ahalera (sartu al naiteke? / sar al naiteke?)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: aditzoina/partizipioa (buru/burutu ezazu, areago/areagotu ezazu)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, lexikoa > aditzak, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditzoina, hitzak-aditzak > partizipioa

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper