20 emaitza zein bilaketarentzat - [1 - 20] bistaratzen.

zein
1 det. Mota bereko zenbait gauzaren edo pertsonaren artean hautatzeko hitza. (Galdetzailea). (Dagokion izenaren ezkerrean ezartzen da eta izen hori mugagabean erabiltzen da; izen horrek adierazten duena bakarra edo bat baino gehiago izan daiteke). Zein euskalki hartu duzu oinarritzat hiztegirako? Zein ur, geldia ala lasterra? Oraingo zein gaztek ikusi du hori? Zein baserritan ikasi ote du "kontuan erortzen" esaten? Bizkaiko hitza omen da, eta Mogelek (baina zein Mogelek, eta non?) darabilena.
2 (Izena ezabaturik). Baina zein da gure helburua? Zein dira egiazko kristauak? (Ik. zeintzuk) Geure izatearen zatirik barrenena, geureena, zein ote dugu? Anarkia handi horretan zein aukeratu? Zein da, ordea, zeinen itzulpen?
3 (Zehar-galderetan). Bi hitzok Duvoisinek zenbat aldiz eta zein lekutan erabili zituen Biblian K. Boudak erakutsi du. Zein bidetarik dabilen ez dakit. Badakizue zein iritzitakoak diren hitzei dagokienez. Baditugu, zeini zein toki dagokion ongi ez badakigu ere, zenbait partiketa nabarmen. Euskaltzaindiak erabaki beharko zuela zein hitz ziren aukeratzekoak eta zein ez. Arazoa zein den eta zertan datzan. Euskal hitzak zein diren. Ez dakigu zein sartu genituen eta zein ez. Ez da galdetu behar zein dagoen zabalduago, zeinek egon behar lukeen baizik. Forma zaharrago eta berriagoen artean, zein zein den nabari denean, zaharragoei dagokie nagusitasuna. Galdetu genion zein dauzkan hobetzat, orduko sermolariak ala gaurkoak. Ez naiz berriz hasiko aztertzen zein den zaharren eta jatorren. Ea zein den gure eginkizuna.
4 izord. Nor? Zein etorri da? || Azken jardunaldian jakingo da zeinek jokatuko duten urtarrilaren 15eko finala. Ia gureak egin du, badugu zeinek agindu.
5 izord. Bakoitza. (bere-ren ezkerrean). Itzuli zen zein bere etxera. Eta bere ardiak deitzen ditu, zein bere izenez. Hitzak, ahotik irten orduko, lerro-lerro antolatzen zitzaizkion, zein bere tokian, soldadu ongi hezien antzera. Filologia eta hizkuntzalaritza zein bere aldetik abiatu zirela. Bete behar ditugu zeinek bere bizimoduko eginbideak.
6 Batzuk... beste batzuk... (zein... zein... korrelaziozko esaldietan). Nik "gu" asko ditut, zein zabalago, zein meharrago, eta orobat gertatzen zaie inguruko "ni" guztiei. Obra horrek badakarrela azentu marka ugari, zein ongi zein gaizki ipiniak. Erdibiturik gabiltza, zein batean, zein bestean.
7 adb. (Harridura-perpausetan, izenondo, izenlagun edo kideko bati dagokiola; aditz laguntzaileak -(e)n menderagailua hartzen du). Zein gauza lotsagarria! Oi zein miragarri diren, Jaun ona, zure hitzak! Zein ederki! Harrigarria da zein berandu eta ahul iritsi zen erantzuna. Adierazi nahi dugu zein diren goxo oraindik udazken buruko egun epelak. Guztiok dakigu zein asmo ederrek eragiten dieten halakoei.
8 junt. Nahiz, edo. Berdin dira euskaldun zein erdaldunentzat. Gogorik nahiz astirik ez zuelako; bata zein bestea falta zitzaizkion, beharbada. Onerako zein gaitzerako. Euskara bat zen beretzat, eta hain euskara hangoa zein hemengoa. Nahiz jakituna, zein ezjakina.
9 (Perpaus erlatibo baten hasieran, dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Emazteak, zeina soprano izan baitzen, oraindik ere pianoa jotzen irakasten zien haurrei. Hau da ene seme maitea, zeinaren baitan hartu baitut atsegin guztia. Hau da gorputz galdua, zeinean eta zeinagatik hainbeste bekatu egin bainituen. Hirugarren zatia, zeinean adierazten baita egin behar dena. Gure herriak baditu une historikoak, zeinetan jarrera eraginkorrak eta ausartak hartzea eskatzen zaigun. || (Hura-ren saileko erakusle batekin). Zein nahiago duzun, huraxe emango dizut.

Esaera zaharrak

Ibia duenak iragan, daki osina zein den barren. Jaunetan zein latzena?, ezdeusetik jauntzera heldu dena. Zein da orotako aberatsena?: bere doiaz gogobetetzen dena. Zeinek bere itxura, herrik bere aztura.

Aztergaia: zein

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zein baino zein... -ago, zein ere.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zein baino zein... -ago, zein ere.

zein baino zein ...-ago
Bata baino bestea ...-ago, batzuk baino besteak ...-ago. Ik. nor baino nor ...-ago. Haren ordez hiru opari eskaini zizkioten, zein baino zein galgarriagoak. Urtegiaren inguruan zein baino zein ikusgarriagoak diren lau auzo ditugu. Bederatzi mahaiko, eta zeinek baino zeinek jateko gogo ederragoa.
zein ere
1 (Perpaus erlatibo baten hasieran, hura-ren saileko erakusle batekin). Zein ere baitira gizonetan hobekienik dohatuak, haiek izendatu behar dira aitzindaritzat.
2 Nahiz eta, arren. (Mendeko perpaus baten hasieran, izenondo baten ezkerrean, dagokion aditzak -(e)n menderagailua hartzen duela). Baina zein ere handiak liratekeen irabazte horiek, ez lukete fits bat balioko fededun onak egiten duen irabaziaren aldean. Zein ere ondasun ugariak dituen batek, gizonaren bizia ez dago ondasun asko izatean. Ez dut uste Arresek, zein ere olerkari ugaria zen, bertso sail miragarri hori baino gehiago egin zezakeenik. Ez dago gizonaz etsitzerik, zein ere galdua dirudien hondamendian barrena.

Aztergaia: zein ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zein sarrerari dagokion azpisarrera.

zein eta zein
det. Zein? (Galdetzailea). (Dagokion izenak gauza bat edo pertsona bat baino gehiago adierazten du). Ik. zeintzuk. "Zein eta zein?" galdetu zion. Hona hemen, bat-banaka, zein eta zein ziren.

Aztergaia: zein eta zein

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZEIN ETA ZEIN (G-goi ap. JMB At; G-azp). Quienes. "Zein da zeiñ? (G-goi), ¿quiénes?" JMB At. Gaizkilleen alde erreguturik eta ezagutzen bazituen ere iñori zeñ da zeñ ziradenik aitatu bagetanik. Aran SIgn 51. Ona emen bat-banaka zein da zeñ ziran. Ib. 72s. Zein ta zein? Galdetu zion arrek. Ir YKBiz 349.

zein eta zein 4: Argia 3 (“Lehenengo, G2ak, polizia sekretuak sartzen ziren, dena konfiskatzen zuten, zein eta zein ari ote ginen han”), Jakin (“Tira, bada, zein eta zein zineten...“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zein eta zein 1, Pablo Sastre (“"Urrezko karroan" berarekin zein eta zein preso lagun eramango dituen, gogoetan ematen du denbora luzea”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur egungo agerpenak ez dira asko, baina azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke. Horrekin batera nor eta nor ere jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zein sarreran.

zein gehiago
adb. Zein gehiago izango, norgehiagoka. Zein gehiago ari ziren. || Apustua zen belarra zeinek gehiago ebaki.

Aztergaia: zein gehiago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZEIN GEHIAGO (V, G, AN). Ref.: A; Etxba Eib. a) Compitiendo. v. zeingehiagoka. "Zein geiago (V, G, AN), cuál más. Zein geiago (V, G), [...] a cuál más, a porfía" A. "Zeiñ-geixago ibilli, andar en competencia, disputarse. Zeiñ-geixago dabiz okerreko bidian, danon kalterako" Etxba Eib. Halako biltzarretan batbederak banaloria darabilla, zeinek geiago. SP Phil 371 (He 374 zeiñek banaloria gehiago eraman). Sustun, Itsasun eta / Zuraiden Bettiri, / zoin gehiago ziren / erreferan ari. Zby RIEV 1908, 90. Orain arte daukoguzan egitadak zeñek geiago ta obiak naiñoz jokatuko dautzut. Kk Ab I 90. Nahas mahas igeirkan, / zoin gehiago musikan... Ox 99. Zoin gehiago ari ziren, berex, noiz elgar-ganatzera, noiz elgarretarik urruntzera. JE Ber 94. (Seguido de un vb. al que se refiere gehiago). An ikusiko ziral zein geiago ziran eta nor ondoena peliatzen zan. Bv AsL 214. Alkarri destañaka, jeupadaka, irrintzika, zeñek geiago iraun. Ag G 23. Martxuaren amabostian / egin giñaden jokatu, / amabost arruako arria / zeñek geiago altxatu. EusJok 38. Apostua zan segaz belarra zeñek geiago ebaki. EusJok II 64. Indarka hasi ziren oro betan zoinek gehiago tira. Lf Murtuts 19. Sendi osuak alkarren leian / zeñek ira geiau ebai. Enb 174. Zeñek simaur geiago solora eruan. Ib. 169. Eun da oi ta bost kilo zakuan / zeñek geiotan altxatu. EusJok 66. Amaitu karreria ospe andiyaz eta gerotxuago zeñek geiago yakin ekitaldiz leku goi-gorengo bat irabazi eban. Kk Ab II 72. b) "Zoin gehiago, subst. concours" Lh. Frantses, español, ruso, oro eskualdeka badagode, zoin-gehiago izigarri batean. JE Bur 210.

zein gehiago 20: Berria 9 (“Susmoa dut jarraituko dutela zein abertzale, zein ez, zein gehiago, zein hobeto, postuak banatuz... ezer egin ez, baina soldatarekin, eta abstentzionistak pipak janez begiratuko die, nora emigra dezakeen pentsatuz”, “Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun film laburrak irabazi du Animacam Coruñako V. Nazioarteko Animazio Jaialdiko sari nagusi”), Gomylex (“Bi bazkide administratzaile zein gehiago izendatzea”), DiarioVasco 4 (“Erakustaldia Xabier Aranbururekin batera nuen, 100 kiloko zilindrikoa bi minututan zeinek gehiago altxa”), EiTB 5 (“Bale. Utzi pentsatzen... Zeinek gehiago zakin”), Jakin (“Eta ez da ahaztekoa biblioteka tradizionalek, zeinek gehiago zeinek gutxiago, badutela liburu birtualaren eremua”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zein gehiago 1, Berria (“Bahrainen ere ikusi genituen zenbait aurreraketa... zein gehiago...”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur egungo agerpen batzuk libreak dira, baina lehiarekin lotutako esapidea sartzekoa izan liteke nor gehiago formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zein sarreran.

zein-nahi, zeinahi
det. Edozein. Euskal Herriko zeinahi eskualde eta euskalkitan. Gogoz irakurriko ditu zeinahi euskaldunek. Zeinahi tokitan dago berdin Jainkoa. Bokalen artean, zein-nahi direla. Beste zein-nahi baino presakakoagoa dugulako kontu hori. Tronpeta hotsez edo zein-nahi beste seinalez.

Aztergaia: zein-nahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArauak 10 (37. or.).

Euskaltzaindiaren Arauak

: Sin. zeinahi.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

zeinahi.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-nahi.

zein-nahi den, zeinahi den
det. Zeinahi. Espainiara edo Indietako zein-nahi den partetara. Etimologoak, zeinahi den hizkuntzatan, zedarri jakinak ditu.
zein... zein...
junt. Nahiz... nahiz... Berdin balio dute zein batak zein besteak.
Loturak
zeinarazi, zeinaraz, zeinarazten
du ad. Zeinatzera behartu.

Aztergaia: zeinarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zeinaraz, zeinarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

zeinatzera behartu.

zeinare
iz. zub. zah. Seinalea.

Aztergaia: zeinare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zub. Zah. h. seinale.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Zub. Ik. seinale.

zeinatu, zeina/zeinatu, zeinatzen
1 da ad. Aitaren egin. Kartsuki zeinaturik hasten naiz lanean.
2 da ad. Eskuineko erpuruarekin hiru gurutze egin, bat bekokian, beste bat aho inguruan eta hirugarrena bular aldean, hitz jakin batzuk esanez.

Aztergaia: zeinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zeinatu, zeina, zeinatzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zeinatu, zeina, zeinatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K203]: "... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

zeinda
1 bizk. (Erkaketetan, nolakotasun berdintasuna adieraziz, hain eta kidekoekin korrelazioan). Ik. bezain. Ez da hain erraz zeinda askok uste duten.
2 bizk. (Berdintasunezko erkaketa adierazteko). Ik. bezala; nola 9. Hori esatea da, zeinda ezer ez esatea. Berdin da gaur joatea zeinda bihar. || (lez, bezala, moduan eta kidekoen indargarri gisa). Zeinda errekatxoak ibai handira daroatzan urak legetxe. Zeinda ez dakit zer balitz bezala.
3 bizk. (Desberdintasunezko erkaketa adierazteko). Ik. baino. Gehiago kostatu zait zu defendatzea, zeinda hodeia gelditzea. || (zeinda ez). Ik. ezen ez. Nahiago du hil, zeinda ez etsi. Nahiago dut hil eta sepulturan sartu, zeinda ez hautsi Jaungoikoaren agindua.
4 bizk. (Ondoriozko perpaus baten hasieran, hain eta kidekoekin korrelazioan, aditzak -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. non 6; ezen 2. Hain doilorrak izan dira, zeinda ez didaten atera trago bat.
5 gip. (Perpaus kontzesibo baten hasieran, aditzak -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. nahiz1 2. Zeinda etxe eta bizitoki ederra duzun, ez zara beti etxean egongo.

Aztergaia: zein eta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2002-04-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZEIN ETA Tr. Documentado en textos guipuzcoanos y vizcaínos. Los ejemplos guipuzcoanos son de los s. XIX y XX y únicamente con valor concesivo (v. infra (e)). Su uso es más frecuente en vizcaíno y se documenta ya en Capanaga. La forma que emplean todos los autores vizcaínos es zeinda (hay además algún ejemplo de zein ta en Arrese Beitia; cf. tbn. zeinegaz eta en Capanaga (138), que por lo demás emplea zeinda). a) (Pron. relativo; la oración subordinada no siempre lleva -(e)n). "Qui (pron. relat.), zoñeta" VocS 141. Zinguluak (zeinegaz eta lotuten dan gerriti sazerdotea) erakusten deusku azoteak zeinzukaz azotadu ebeen Kristo gure Iauna. Cap 138. Manipuluak (zeinda da eskubitur ezkerrekoan Sazerdoteak ifinten dabena) erakusten deusku [...]. Ib. 138.b) ZEINDA (V ap. A; H (V, s.v. zein)). (Introduce el segundo término en oraciones comparativas). "Que, como (de comparación). Es locución, si no extraña a la lengua, por lo menos chocante" A. (En comparativas de igualdad con hain, hainbeste y similares). Tan... como..., tanto... como... Gizonak egin dagiela aen majestadeen borondatea ain bioz osoagaz zeinda angeruak zeruan. Cap (ed. 1893), 37. Ezta ain erraz zein da askok uste dabeen. Añ EL2 109 (Añ EL1 123 zein). (iguala zeinda...). (El, la) mismo... que. Zerren daukan gloria iguala zeinda aiteak iaugoiko dan partez. Cap 33. (bardin zeinda...). Igual que... Alan egiten dabee pekatu euren dendak jaijegunian zabalik daukezanak, euretan salzen dabeela, bardin zein da astegunian, edo geijago. Astar II 67. (En comparativas de desigualdad). Que. Gizon dan partez [dauka gloria] andiagoa zeinda bestek edugi alleian. Cap 33. Guztiz oba leuke Heibarrek / burdiña sein da erurra, / baita kapa euna negura. BBizk 31. (Con negación expletiva). Oba da bada zerbait luzatu estudijuetan, zeinda ez arin aringa ordendu. JJMg BasEsc 218. Naijago dot ill, ta sepulturaan sartu, zeinda ez ausi Jangoikuaren agiñduba. Ib. 143. (Precedido de hain laster). Tan pronto como. Ain laster zeinda ezaundu / josita [jotziza] biotzen / iltzeakin zure amudioa / ta ezta ataratzen. Gamiz 204. c) ZEINDA. (Con valor consecutivo; con hain, ailagina... y similares; la oración subordinada lleva -(e)n). Tan... que... Zerren erria izanik ain banatua [...] zeinda akudidu ezin leien ainbat bider zein bear leukeen elexeetara. Cap (ed. 1893), pról. Orren arima galdukuak egiten gaituzu, zein da sangrijak emongo ditugun diru geijago irabazterren? Mg PAb 50.d) (alan... zeinda....). Sea... sea...; tanto... como... Probetxu andikoa alan eklesiastikoendako zein da sekularendako. Cap 87. Nortzuk besterik adietan dira gurasoen izenagaz? Nagusiak, alan arimakoak zeinda gorputzekoak. Itz Azald 96. e) (Con valor concesivo; el auxiliar lleva -(e)n). Aunque; por más (...) que. Tr. Documentado en textos guipuzcoanos de los s. XIX y XX. Baziakiat nik / nola gindezkean gu / atera emendik, / baita ere biurtu, / zein-ta dan azkarra, / egiten diogula / burla eta farra. It Fab 111. Zein ta politak diran / arrosa, jazmiña, / azuzena, liriyo / eta klabeliña; / danak bat eginta're / ez dirade diña, / igualatzeko nere / maite atsegiña. Bil 73. Ai, nere anima! zeñ eta gutxi diran, jarrai zaiezu justuai eta salbatuko zera. Arr May 56 f) A no ser que (?). Onetatik dirudi, an onela ipiñi zuten Aita zarrak bere jaiotza-tokiya hura zalakoan zeudela; zeñ eta caelo edidit esanarekin adierazo etzuten bere Jaungoikoaganako on-biurtzea. Aran SIgn 3. g) Y (conjunción copulativa). v. nahiz. An errutsua eta koldarra nastu zirean, / an normandiar, godu, prantzes ta españarra, / an noble zana, zein ta etzana, goi ta bekoa, / an nastu ziran armaduna ta ezeukana. AB AmaE 450. Koroi eder bat antolatzeko / euskaldun umant zanari, / urez anditik, zeñda emendik / ain ospatsua danari. Ib. 139.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zein eta (eta zein da, zeinda) 8: D.M. Bernaola 2 ("Baña gure Jaunak ain bat egin zan gugaz, zein da burua gorputzagaz, eta errazoe orre gaitik gura izan eban gure erruak bereak balira legez deitu eta artuak izan legiozan", "Asmu oneek izan zirean ain barri, atsekabetsu eta lotsariz beteak, zeinda diabruak ezpazan ez leikeezan bestek asmau"), K. Gallastegi ("Bai eliz gizonok, bai kristau ezkonduak zein eta siñesdun gazteak"), M. Lorda ("gehienek ere goiko herenean eraztun mintzaire bat dute, errezel himenialetik datorrena, zeinek eta erakuntza bitartean orriak babesten dituen, txapelaren ertza eta hanka lotzen duena"), K. Alkorta ("Denek dakite Baibars-ek ez duela aldegingo zein eta gaztelua menderatu arte"), E. Urkiola ("Errauts pilotxoari begira geratu nintzan ze, zein eta irla bat langoxea agiri zan, egur zati baltzituz eta ikatz tokorrez inguratuta"), J.L. Goikoetxea ("[esatariek] jokatzen dute zein eta dijoa esatea moda bat balitz moduan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zein eta : LurE (AS, nor ere: "Dantzari itxura gaizkoto horien artean, zeinek eta egiten duen zatarkeriarik iraingarriena, bere ustean haretxek ohi dauka galanteorik gehiena") // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

zein eta : hiru adiera bereizi ditugu erabilera-datuetan [ez ditugu zeinek eta, zeinekin eta modukoak begiratu]: a) Berria (“Bizitzari zein eta heriotzari beldurrik gabe so egiteko ezinbesteko irakurketa.”); UEU (“Nolanahi ere, XIX. mendean Espainia eta Frantziako estatuetan liberalismoak ekarritako antolakuntza juridikoari atxikia agertu da Zuzenbidea, estatuko hizkuntza zein eta horiei hertsiki lotua, banaezinak balira bezalaxe”); b) EiTB (“Gaia zein eta horren arabera kalakariak eta gonbidatu bereziak ekartzen ditugu gurera.”); c) Berria (“Euskaraz ezer gutxi zegoen haurrentzat orduan, eta zein eta Asterix iritsi zen.”); Argia (“Kanpoko esku sartzeen errudun ere senti arazi nahi gaituzte. Zein eta gu, egiptoarrak?”), Deia (“Baina bi egun barru erregea izango da, zein eta Baltasar, umeen gustukoena.”), DiarioVasco 2 (“Eta orain esango dute nire lagunek, zera, ezkontzera doana zein eta apaiza, eta bestea mutilzahar”), EiTB 3 (“Pringatuen laguna egin behar al duzu orain? Zein eta zu?”),, Elkar 3 (“banekien edonor izan zitekeela homosexuala, ordurako onartua nuen ezer txarrik ez zuela, baina... zein eta ni?”), Consumer (“Helburua, zein eta literatura orokortzea da”), Goiena (“Oñatin bizi izan zen apaiz bat zen, eta Spielberg berari buruzko pelikula bat egiten ari da. Zein eta Spielberg!”)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zein eta : a) Berria 2 (“Gauza da, Bilboko Koralek (helduenak zein eta umeenak) non abestu, hara daramatela segizio nabarmena.”), Jon Muñoz (“Baldin lan arin horri gehitzen badiogu iraunarazi ditudan gutunak berriz ordenatzeko lana, eta ordenamendu hori daten arabera egin dut ia beti, eta ohar labur eta bakan batzuk azkenik, zein eta, gehienek, ez baitute bertze xederik, ez bada aipamen batzuen iturburua jakinaraztea”); b) Patxi Ezkiaga 6 (“Begira berorrek, zaldun ibiltari jauna, ez zaio gero ahaztu behar niri agindutako uharte horrenik; zein-eta handia den, gobernatzen jakingo baitut.”, “Irakurtzea on izango da hala ere - Don Juanek esan -; gauza onen bat ez duen libururik ez da eta, zein-eta txarra den.”), Edorta Jimenez 2 (“geratzen zaien azken inpresioa zein-eta bakea haren aurka lortu dela izatea... gogorra.”); c) Berria (“Gaueko bertsio bakarrak markatu zuen aldaketa: zein eta Phil Collinsen In the air tonite”), Edorta Jimenez (“Zein eta Berliner Ensemble zen alegia, Bertold Brecht antzoki ospetsua.”), Iñaki Segurola (“Zuhurki aukeratu duzu, zein eta huraxe, gehiena komeni zaizuna”), Jon Alonso (“harrituta gelditu nintzen ikusirik hain kristaua zen errege bat Jainkoaren hitza ikasi gabea zela, zein eta, zeukan ofizioa edukita oinarri politikoaren mailaraino igo behar izan zuen huraxe”), Rataplan (“poza ageri zutela aurpegietan, zein eta gero kalean berriz topo egiten zutenean, seriotasun britainiarrez elkar agurtuko zuten donostiar zorrotz haiek.”), Joxe Azurmendi (“herri-arima eta karaktere espainolaren agerketa autentikoena, zein eta El Greco da - Zuloaga ez denean!), Ramon Saizarbitoria (“lotsa ematen ziela esaten zidaten, zein eta kultura alorreko gizon bat”), Pako Aristi (“zein eta heure aita!”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak argitzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zeinda (grafia horretan, ez OEHtik etorri den zein eta forman) sartzea erabaki da ahozkoan oraindik bizi delako (Labayru hiztegiak ere forma horretan jaso du). Formarekin batera, komeni da ageri diren ohiko egiturak adieraztea (hain… zeinda…; zeinda… lez; zeinda… moduan) eta adibide argigarriren bat jasotzea.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta galdetzaileekin.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

zeinek esan
ad.-lok. Nork pentsatu behar zuen, nork imajinatu behar zuen. (Esaldi hanpatuetan). Ik. nork esan 2. Zeinek esan kolpetzar haien ondoren honelako makila erasorik arin-arinka eta orpoz orpo etorri behar zuenik!

Aztergaia: zeinek esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZEINEK ESAN Quién iba a decir (que), quién diría (que). Zeiñek esan, berorrek zaldun ibiltari gizagaixo ari emandako labain-kolpe-tzar aien ondoren, onelako makil-erasorik, arin-arinka ta orpoz-orpo etorri bear zuanik. Berron Kijote 166. Zeiñek esan, gizon txar baten beleno zikiñ orrek emakumea ola izorratu bar dunik! (AN-gip). PPer FLV 1987, 191. Zeiñek esan eni aldiak ez dirala iru, aurtzaroan ikasi ta aurreri irakasten diegunez: lena, oraiña, geroa; oraiñaldia bakarra dala izan, beste biak ez izanik. Or Aitork 321.

zeinek esan 5: DiarioVasco 2 (“Zeinek esan berastegiarrak nazioarteko txapelketa batean final erdietaraino helduko zirenik”), EiTB (“Zeinek esan... International Business Schoolen! A ze glamourra“), Elkar (“Hara! Ikusten Hilketa bat delakoan daude. Eta zeinek esan oker daudela”), Consumer (“Zeinek esan hori kostaldean hirigintza nola hedatu den ikusita.“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeinek esan 4: Iñigo Aranbarri (“"Zeinek esan...”), Xabier Etxabe (“Eta, zeinek esan pentsamendu hori okerra zenik?”), Patxi Ezkiaga (“Zeinek esan, nire ondoan dagoen anderea, denok dakigun erregina handia dela, eta ni berriz halako Figura Trixte zalduna, famak hor zehar ahoz aho daramana?”), Koro Navarro (“Zeinek esan guri, nora eta Martinen hiletara etorri behar genuenik, guk, umetan ezagutu genuenok!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zein sarreran.

zeinen
adb. Batez ere gip. Zein (harridurazkoa). Zeinen laburra izan zen nire zoriona! Ikusten al dituk mendi-hegal hauek zeinen eder eta hezeak dauden?

Aztergaia: zeinen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Gip.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Gip. batez ere.

zeingehiagoka
1 iz. Norgehiagoka. Zeingehiagoka zoragarria benetan.
2 adb. Norgehiagoka. Gau eta egun han ziren zeingehiagoka.

Aztergaia: zeingehiagoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.er.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

zeintsu
det. Gutxi gorabehera zein? (Galdetzailea). Eri handien galbideak zeintsu diren jakitea.

Aztergaia: zeintsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu gald.ekin.

zeintzuk
det. Batez ere bizk. Zein? (Pluraleko forma; galdetzailea). Zeintzuk dira hori egin dutenak? Zeintzuk dira ugazaben eta nagusien eginbeharrak? Zeintzuk esan zituen eta zeintzuk ez, nola jakin? Zeintzuk eginkizun ditugu Jaungoikoarekiko?

Aztergaia: zeintzuk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Bizk. 'zein'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. batez ere (ik. EArauak 11).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Adibideak ere eman: "zeintzuk dira horiek?"; "zeintzuk ume etorri dira?". || 1- Mesedegarria delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia (H1.1 lantaldeak eskainiko ditu adibide argigarriak).

zeinu1
iz. Batez ere Ipar. Ezkila, kanpaia. Jo eta jo hasten da Salbatoreko zeinua. Hil zeinua. Zeinu mihia.

Esaera zaharrak

Zeinua entzun nahi ez duenak ez soka tira.
zeinu2
1 iz. Keinua. Zeinuak egiten zizkieten beste ontzian zeuden lagunei, etor zitezen laguntzera.
2 iz. Ikurra, marka. Arrisku biologikoa adierazten duen nazioarteko zeinua.
zeinutegi
iz. Batez ere Ipar. Kanpandorrea. Egun oroz igaten naiz Parisko zeinutegi gorenera.

Aztergaia: zeinutegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Ipar. 'kanpandorrea'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. batez ere.

Forma baten adiera(k)

kanpandorrea.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper