Euskara eskuz esku

191. araua. Artelanen izenak. Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak

Gramatika-atalak: Onomastika
  • Arau honek historiaurreko eta Antzinateko artelanen izenak azaltzen ditu. Hain zuzen, arkitektura, eskultura, dekorazio-arteak eta objektu arkeologiko garrantzitsu batzuk euskara batuan nola idatzi behar diren erakusten du. Orotara, 150 izen agertzen dira eta horien ondoan, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko baliokideak emanak dira ere.
  • Historiaurreko eta Antzinaroko eraikin eta monumentuen izenei dagokienez, Euskaltzaindiak ondoko irizpideak proposatzen ditu:
    • Izen berezi gisa, letra larriz hasten dira: Akropolia, Koliseoa, Partenoia. Testu baten barnean direlarik, letra arruntez idazten dira, ez letra etzanez (Akropolia, Koliseoa, Partenoia).
    • Beste kasuetan, bereziki izendapena espezifikoaz (izen berezia + -ko/-ren kasu marka) eta generikoaz osatua delarik, espezifikoa letra larriz hasten da, eta generikoa letra xehez: Atenasko akropolia, Babelgo dorrea, Keopsen piramidea.
    • Azkenik, izendapena izen arrunt eta izenondo batez osatua delarik, bi osagaiak letra larriz hasten dira: Etxe Karratua, Harresi Handia, Piramide Makurra.
  • Hona hemen eraikin eta monumentuen izen batzuk:

Arte monumentala

Euskal izena

Frantses izena

Arte minoikoa eta mizenikoa

Labirintoa edo Kretako labirintoa (-a)

labyrinthe de Crète (le)

Mesopotamia

Babelgo dorrea (-a)

tour de Babel (la)

Egipto

Alexandriako itsasargia (-a)

phare d’Alexandrie (le)

Grezia

Partenoia (-a)

Parthénon (le)

Erromatar Inperioa

Gardeko akueduktua / Pont du Gard akueduktua (-a)

pont du Gard (le)

  • Historiaurreko eta Antzinaroko eskulturen izenei dagokienez, Euskaltzaindiak ondoko irizpideak proposatzen ditu:
    • Molde deskribatzailean izendatzen direlarik (gehienetan leku-izen bati lotuak dira), osagaiak letra larriz hasten dira: Delfosko Auriga, Farnese Zezena, Venus Milokoa.
    • Izendapen deskribatzaile hutsak direlarik, osagai generikoa eta izenondoa letra larriz hasten dira: Dama Txanoduna, Kore Peploduna, Obelisko Beltza.
    • Izen generikoak zer objektu-mota den deskribatzen duelarik, letra xehez hasten da, izen berezia beti letra larriz utziz: Nefertitiren bustoa, Rodasko kolosoa, Saien estela.
    • Hona hemen adibide batzuk:

Eskultura

Euskal izena

Frantses izena

Historiaurreko artea

Venus Brassempouykoa (-a) / Dama Txanoduna (-a)

Dame de Brassempouy (la) / Dame à la Capuche (la)

Mesopotamia

Saien estela

stèle des Vautours (la)

Egipto

Eskriba Eseria (-a)

Scribe accroupi (le)

Grezia

Venus Milokoa (-a)

Vénus de Milo (la)

Erromatar Inperioa

Portland pegarra (-a)

vase de Portland (le)

Euskaltzaindiaren araua
191. arau osoa ikusi

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.