27 emaitza bilaketarentzat
-gailu atzizkia zuzen erabilita al dago ordenagailu hitza eratzeko?
Erdarazko ‘federación (es) / fédération’ (fr) hitzaren itzulpen zuzena zein da hauetatik: federazio/federakuntza/federakunde?
Bizkaiko kirol federazio bakoitzak nahi duen bezala erabiltzen du eta zuzena zein edo zeintzuk diren jakitea gustatuko litzaiguke.
Bizkaierazko klasean Axularren Gero lantzen ari ginela (Añibarroren Gueroco Gueroren bertsioan), naigura hitza topatu eta batura ekarri nahi izan dugunean, zalantza sortu zaigu. Onartzen al du Euskaltzaindiak nahigura hitza? Gramatikala al da?
Labayruk jasotzen du, eta Orotariko Euskal Hiztegian ere ageri da [OEH:nahigura]. Baina Euskaltzaindiaren Hiztegian ez da jasotzen. Desio-edo erabili beharko genuke batuan? Zein luke parekoa?
Balioespen eta balorazio hitzen artean alderik ba al dago?
Erabil al daiteke kontziliagarri hitza publizitateko eslogan batean? Hitz zuzena al da? Zuzena al da kontziliazio hitzari atzizki hori jartzea?
Zuzena al da alkatesa deitzea emakumezkoa den alkateari?
Euskara baturako forma egokienak lizentzia, lizentziadun badira, eta ez lizentziatura, lizentziatu, gauza bera gertatzen al da diplomatura, diplomatu terminoei dagokienez (alegia, diploma, diplomadun erabiltzea hobesten dela)?
Haurrei lo eragitea adierazteko, loarazi ala lotarazi esan behar dugu?
Gizondu zaitezte ondo badago, gizonduarazi ondo dago?
Zuzena al da Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera izena, ala, gaztelaniazko navegación esateko, nabigazio hitza erabili behar da?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.