Zuzena al da Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera izena, ala, gaztelaniazko navegación esateko, nabigazio hitza erabili behar da?
Erakunde horren izena zuzena da bere horretan; izan ere, bi hitzak —[EH:itsasketa]/[EH:nabigazio]— maila berean daude onartuak Euskaltzaindiaren Hiztegian. Hala ere, izan kontuan nabigaziok baduela itsasketak ez duen beste erabilera bat.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > maileguak, izen bereziak > bestelakoak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.