Euskara baturako forma egokienak lizentzia, lizentziadun badira, eta ez lizentziatura, lizentziatu, gauza bera gertatzen al da diplomatura, diplomatu terminoei dagokienez (alegia, diploma, diplomadun erabiltzea hobesten dela)?
Bai, euskara baturako forma egokienak lizentzia/lizentziadun, diploma/diplomadun dira, Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeen bezala [EH].
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > maileguak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.