Zuzena al da alkatesa deitzea emakumezkoa den alkateari?
Beti okerra da *alkatesa hitza. Alkatea emakumezkoa dela bereziki adierazi behar denean, alkate andrea erabiltzen da.
Euskaraz, alkatea esaten zaio herriko agintari nagusiari (gizonezkoa izan nahiz emakumezkoa izan); udal-batzarraren lehendakari hori emakumezkoa denean, alkate andrea ere zuzena da (alkate jauna zuzena den bezalaxe alkatea gizonezkoa denean); eta emakumezkoa agintaria ez denean, berriz, alkatearen emaztea, alkatearen andrea ere zuzenak dira. Baina *alkatesa hitza inoiz ez da zuzena euskaraz.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.