Bizkaierazko klasean Axularren Gero lantzen ari ginela (Añibarroren Gueroco Gueroren bertsioan), naigura hitza topatu eta batura ekarri nahi izan dugunean, zalantza sortu zaigu. Onartzen al du Euskaltzaindiak nahigura hitza? Gramatikala al da?
Labayruk jasotzen du, eta Orotariko Euskal Hiztegian ere ageri da [OEH:nahigura]. Baina Euskaltzaindiaren Hiztegian ez da jasotzen. Desio-edo erabili beharko genuke batuan? Zein luke parekoa?
Euskaltzaindiaren Hiztegian ez agertzeak ez du esan nahi nahigura erabiltzea debekatuta dagoela, baizik eta hedadura urria duelako ez dela jaso hiztegian. Orotariko Euskal Hiztegian, berriz, jasotzen da nahigura sarrera eta nahigura gabeko, nahigurako eta nahiguraz azpisarrerak. Beraz, euskal hitz egokia da.
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.