- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
dorre (~1008: ColObar [Iohannes de Lastur]; dorre 1093: SMillán [Dorrondua iuso]; torre ~1158: DocArtaj [Sanzo Torreundocoça]). ■ Hitz orokorra. Testuetan dorre lap., bnaf. eta gip. batzuengan agertzen da (MElizanb dorhe); gainerakoan torre dago, zub. thorre (eta baita, adib. Egiategigan, thorrü ere, thorria mugatutik aterea).
□ Erdi Aroan, forma arkaikoago baten adibide da lehen lekukotasuneko Lastur, -u- bokal latindarrarekin eta ez -o- erromantzearekin (Mitxelena 19733: 152); cf. orobat Aluizt Urre (GuipAlb 1025).
dorre-bixkotx (Barb [dorre-bixkotxak… pastizak]), dorredun (Hbarren [etxe saindu dorredun]), dorre-etxe (Kkiño), dorre-hortz (‘almena’: Orixe), dorretxo (Arana), dorretxori (Azk [torretxori edo eliztxoriak]), dorretzar (Larm, Kardab [Babelko Torretzarra]), dorreztatu (Pouv [hiri dorreztatua]). Cf. eliz-dorre, ezkila-dorre, kanpandorre, usadorre…
► Azken buruan lat. turris du jatorri, baina bokalismo erromantzea (o-e) salatzen du euskal hitzak (ik. goian Lastur). Dorre aldaeraren hastapeneko d- herskari ahostuna euskararen barreneko bilakaera ezaguna da.
Jatorri erromantze zehatza argitzea zaila da, eta gutxienez honako aldaerak hartu behar dira aintzat: gazt. torre (Erdi Aroan tor ere bada, ugari, CORDEren arabera); okzit. torre/tor, baina bearnesez azken bokalik gabeko formak baizik ez ditugula dirudi, LespyR-en arabera (tor, torr, tour, toor). Mailegua bide ezberdinetatik hartu izana ere ezin da baztertu.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.