- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
egun. Hitz honen azpian egun, higuin, egubakoitz eta uda sarrera-buru nagusiak bildu dira. Egun-en azpisarrera modura eguazten, eguberri, eguen, egundaino, egundo, eguraldi, eguzki, ekain, ekaitz, eki, engoitik eta iguriki daude; egubakoitz-en azpisarrera modura, ebiakoitz dago; uda-ren azpisarrera modura, daguenil, udare, madari eta malko1 (arrazoi etimologikoak alfabetikoen gainetik jarrita).
Oro har, arazo formal larririk gabe bil daitezke familia berean bai sarrera-buru nagusiak bai azpisarrerak. Sarrera-buruetan, higuin-ekin egon daiteke zalantzarik handiena, arrazoi semantikoengatik, batik bat. Azpisarreren artean, engoitik-entzat beste oinarri bat ere proposatu izan da, eta orobatsu uda-ren azpiko daguenil-entzat ere; udare-ren kasuan, hitzaren bigarren zatia da ilun geratzen dena, eta madari bera ez da eratorri ziurra.
♦ egun (1393: RegGuip [Ocho de Egunmendi]; ik. eguzki). ■ Hitz orokorra. Izen gisa, batetik, gauari kontrajartzen zaiona da (Etxep egunari iguzkia, gau beltzari ilhuna, Lazarg egunean da gabean; cf. eguberri, egunaz, egundu, eguzki…); bestetik, gau-egunak batera hartzen dituena da, eta maiz denbora kontatzeko erabiltzen da (Etxep orhit egun berian, Betol irugarren egunean, Belap berrogei egünez; pluralean, bizialdia edo garaia adieraz ditzake: Etxep bizi nizan egunetan, Leiz Noeren egunetan). Eguraldiarekin ere estuki lotua dago (cf. eguraldi, ekaitz…).
‘Gaur’ balioarekin ere orokorra izana da (Etxep zeren jin bainendin egun zugana, Lazarg egun dau agindu, EtxZib egun da gerthatu, Kapan egun iguzu) XVIII. mendera bitartean (Barrutia; Larm, Iturr eta Izt ere aurki daiteke, eta hortik aurrerako zenbaitetan), nahiz denborarekin, bereziki erdi-mendebaldean, gaur gailenduz joan den; ik. egundaino eta egundo. Gnaf. eta aezk. eremuan bederen egu forma jaso izan da (cf. halaber erenegu, laurdenegu).
□ Erdi Aroan, lehen lekukotasunaz gain, cf. don Beltran Ybanez de Egunza (HistMed 1456);[1] jatorrizko ‘(zeru) argi’ edo ‘zeruko argi, eguzki’ adieraren adibide izan daitezke (ik. behean).
● eguantz ‘egunsenti’: Larm, AgirAst; -antz osagaiarekin, cf. ostantz.
● egunabar ‘egunsenti’: Azk (bizk., egun-abar eta egun-nabar formetan), Etxeita (egunabar eta egun-abar); ik. ilunabar eta abar.
● egunsenti erdi-mendebaldeko hitza: Larm, Kardab; jatorriz errom. den senti-rekin, cf. bizk. egun-usain eta gip. neska-senti.
● egurastu erdi-mendebaldeko hitza: Larm, Izt; egun + hats + -tu? Egurats-i dagokionez, XX. mendea baino lehen ez da eguras baizik aurkitzen, itxuraz egurastu-tik aterea: Larm, Kardab, etab.
● egutera Izt; *egukera-tik, disimilazioz? Azkuek gip. ekera ere jasotzen du, itxuraz atzizki berarekin, baina ek-en gainean osatua.
● eguzari ‘jaiegun’; mendebaldean erabilia (Harrt-ek ere jasotzen du): Land (eguzari eukaiteko), Lazarg (Jandoneanez Bautistea… mundu guztian zelebratzen da / jaun onen eguzaria); bigarren osagaia zain dateke azken buruan, eta jatorrizko adiera ‘zaintzeko, gordetzeko egun’ edo, cf. Betol eguzariak gordetea.
● eguzaro ‘jai-erdi’: Zabala (yai erdiak, yai arinak edo eguzaroak); bigarren osagaiarentzat, ik. aro.
egun-argi (egu-argi Zalgiz), eguarte (Kapan), eguerdi (OihAtsot; egunerdi Tartas; ‘hegoalde’: Leiz [egu-erdiko reginá]; cf. lat. meridies ‘eguerdi’ eta ‘hegoalde’), egunaurre (‘bezpera’: Mogel), egunaz (Etxep [gauaz eta egunaz ere]; Larm egunez), egundaraino (ik. behean egundaino), egundu (Pouv, Añib [egundu baxen len]), egunean egunean (‘egunero’: VJ), egunero (egunoro EtxZib; egunero Añib), egungarren (Andram [bagilaren emiretzi egun garrenean]), egungo egun (Leiz [egungo egunerano]), egunkal (Pouv, Belap), egunkari (Jauretxe [egunkari edo jornalier]; Arbelb [egunkari edo kaseta]), egun oroz (‘egunero’: Etxep). Cf. astegun, astelegun, aurregun, barau-egun, errege-egun, gabon-egun, gau eta egun, gaur egun, herenegun, jaiegun, jaiotegun, laurdenegun, mehe-egun, neskenegun, ortzegun, zotal-egun eta beste ezin konta ahala elkartu.
► Egun da berreraiki daitekeen jatorrizko forma (ik. behean egu-ren aukera); e-gun zatitu liteke, partizipio zahar gisa (Schuchardt 1912c); cf. egin, egon, etab., eta egundu edo fr. journée ‘egun’, gazt. velada, it. serata bezalako partizipioak. Esanahia ‘argitu, argi egin’ izan zitekeen, baina *gun erroa ez da ezaguna (ik. behean).
Elkartu-eratorrietako egu-, egur- eta ek- formek, aski orokorrak hirurak, banaketa fonetiko jakina dute: egu- kontsonante aurrean (eguerdi dardarkariaren disimilazioz azal daiteke), egur- bokal aurrean (baina cf. Oiharbide) eta ek- herskari belar aurrean; xehetasunak ez daude argi, ez eta garai ezberdinetakoak diren (ik. Meyer-Lübke 1924a: 233, Mitxelena 19733: 27, 1979b: 30). Ekain, ekaitz edo eki formek *egu zahar bat iradoki lezakete, baina ongi azal daitezke elkarketako gertakarien bitartez, -n galduta, eta -u amaierako hitzetako bokal galerarekin (cf. burezur, FHV 125; cf., bi gertakarirekin, gizon/giza-, sudurkariaren galerarekin eta bokal-aldaketarekin, FHV 309). Egur- formentzat, cf. jaun/jauregi etab. Egu forma -n inesiboaren berranalisiz azaldu behar da (cf. orain/orai; FHV 138, 1. oh.).
Zenbait autorek egu dute jatorrizkotzat (Vinson 1910: 32, Lafon 1952a: 66, Knörr 2001: 404); egu-n ‘gaur’ inesiboduna izen moduan interpretatuko zen gero. Baina hau ez da ongi ezkontzen hain zuzen egu ‘gaur’ / egun ‘egun (aditzondoaz bestelako adierak)’ bereizketa dagoen hizkeretako datuekin, eta egu bera osagai ezberdinetan analizatzea zailagoa litzateke.
Esanahiari dagokionez, badirudi ‘(zeru) argi’-tik (edo are ‘zeruko argi, eguzki’-tik) abiatu behar dela (Vinson 1910: 32); honen alde egon daitezke eguraldi da moduko esapideak, ‘eguraldi on’ adiera zaharraren lekuko,[2] edo eguen bera, ‘eguzkiaren egun’ baldin bada; cf. orobat eguantz, eta Erdi Aroko Egunmendi eta Egunza. Ildo beretik, zinez esanguratsua da hitzak ortzi-rekin duen harreman estua, funtsean biek adierazten baitute zerua (cf. eguantz/ostantz eta eguen/ortzegun bikoteak): ortzi-k zeru ekaitzezkoa edo iluna, egun-ek zeru argi edo eguzkitsua.[3] Garai bateko euskaldunek zuketen bi zeru-modu hauen arteko bereizketaren alde, aipagarria da ortzaizki ‘ilargipeko edo izarpeko argi’[4] eta eguzki ‘eguneko argi’ bikotea, formalki erabat konparagarriak baitira; orobat eguraldi da ‘eguraldi ona dago’ eta bnaf. ortzi da[5] ‘eguraldi ekaitzezkoa dago’ esapideak.[6]
Aipagarria da orobat egun-en ‘gaur’ adiera inoiz orokorra: ‘egun-argitan, argia denean’ litzateke. Honetan ere antzeman liteke egun eta ortzi-ren harira aipaturiko zeru-moduaren bitasuna: egun ‘egun-argitan’ zatekeen, gaur (< gau haur) ‘gau honetan’ izango zen bitartean. Sekundarioa izan behar da denbora zenbatzeko unitate gisa hitzak duen erabilera.
eguazten (-st- 1562: Land). ■ Mendebaldeko hitza (Lazarg eguaztena ifini nauzu / obligazioz beterik, Kapan eguaztenean (misterio) gloriosoak gati).
► Mitxelenaren ustez, egu(n) + azken da osaeraz, eta belarren disimilazioz sortua da -t- (FHV 258); esanahiz ‘azken egun’ litzateke. Beste aukera bat da, eguen-en aurreko eguna dela ohartuta, *egu-hazte-egun ‘(egun) argia hazten den egun’ edo izatea, baina ez legoke garbi ‘argia hazten den egun’ nola igaro den asteko egun izena izatera, egun-argia haztea urtean zeharreko gertaera baita (cf. eguberri, ekain). Vinsonek (1910: 38) zuzenean hatz-ekin lotzen du, “trace de jour, de lumière” esanahiaren bitartez.
Erdi-mendebaldeko asteazken-en baliokide da, baina zail da egu(n) eta aste parekatzea. Bestalde, aintzat hartzekoa da eguen eta egubakoitz-ekin batera mendebaldean osatzen duen hurrenkera (baina cf. ebiakoitz); halere, ez dago argi horietan denetan egu- bera dagoen.
eguberri (~1557: OihAtsot). ■ Hitz zabaldua, bizk. izan ezik (cf. natibitate); Araban badago (Land). Eguerri aldaera XVII. mendeaz geroztik aurkitzen da; eguarri gip. eta gnaf. eremuan jaso izan da.
Historikoki Kristoren jaiotza eguna adierazten du; pluralean, egun horren inguruko jaiak: ik. gabon (Beriain Eguberrietan, EtxZib Eguberri bestetakotz).
Eguberri egun (Haranb), Eguberri gau (‘Gabon gau’: EtxZib; cf. Beriain Eguberriko gau).
► Berez, eguna berritzen edo luzatzen hasten den sasoia adieraziko zukeen, solstizioarekin lotua, eta kristautzearen ondorioz hartuko zuen esanahi berria, berez zuena galduz; cf. orobat ilberri.
eguen (eguaun 1562: Land; eguen 1653: Mikol; ik. behean Erdi Arokoak). ■ Mendebaldeko hitza (Lazarg eguaunari / eguaunguren esanik, Kapan eguenean (misterio) gozosoak gati).
□ Ez dago argi hitzaren adibide den Juan Sanchez de Heguen (ArchBizkI 1432), cf. Eguren deitura, -guren osagaiarekin.
► Mitxelenaren ustez (1971a: 584) *egu-egun da jatorrian, eta baliteke ‘zeru argiaren eguna’ edo are ‘eguzkiaren eguna’ moduko zerbait izatea esanahiz. Ortzegun-ekin eta ilen (< *il-egun)-ekin konparatzea naturala dirudi: ortzegun-ekin, biak direlako zeruari eskainitako egunak, izan egun-argiarena zein ekaitzezkoa (ik. ortzegun, eta behean egu eta ortzi-ren arteko harremanaz); ilen-ekin, ilargiaren eguna delako, eta eguen eguzkiarena (cf. ing. Monday, Sunday etab.; Vinson 1920: 8); ik. ilen.
Beste aukera bat da *egu-goen moduko osaera batean pentsatzea.
egundaino (-dano 1545: Etxep; -daino ~1597: EspGut). ■ Hitz zabaldua, batik bat erdi-ekialdean. Egundano Etxep, Leiz eta zuberotarretan aurkitzen da; eguntaño bizkaieraz (EgiaKant, Kapan). ‘Gaurdaino, inoiz, sekula (ez)’ da esanahi nagusia (Etxep egundano izan daia ni bai ditxatakorik?, Leiz Iainkoa eztu nehork ikhusi egundano, Kapan eguntaño pekatu geiago ez egiteko). Egundaraino XVII. mendeaz geroztik aurkitzen da (EtxZib egun daraño, Tartas egun draiño); -draino Erronkarin jaso izan da.
egundainoko (‘gaur arteko’: Materra [egundaiñoko gizon eta emazte guztiak]; ‘betiereko’: EtxZib [aita egundañokoa]), egundainotasun (‘betikotasun’: Pouv), egundainotik (‘betidanik’: EtxZib).
► Hitzaren osaeran -da- osagaia eta -(d)ino muga adlatiboa daude (de Rijk 1992). Analisi zehatzagoan eta banan-banakakoan, *dar ‘jarri’ erroari dagokio -da- (hemen lokatibo balioa leukakeena), *din ‘etorri’ erroari -in- eta *non ‘joan’-i bukaerako -no, beharbada; bestela analizatuta, *egun dadino moduko zerbaitetan pentsa daiteke.
Jatorrizko esanahia ‘gaur arte’ litzateke, ‘gaur’ inoiz orokorretik abiatuta (cf. bizk. eguntaño); ik. egundo.
egundo (eguno 1688: BertsBizk; egundo ~1800: Añib; eguño 1802: Añib). ■ Mendebaldeko hitza, batez ere bizk. ‘Inoiz, sekula (ez)’ da esanahi nagusia (BertsBizk eguno inok enzun eztau, Añib aztu ez daidan eguño).
egundoko (TxAgir [gudetarako egundokoak, baiña etsai menderatuentzat txit onak]).
► Atzizkia -do da, adlatiboa (de Rijk 1992: 705-707; cf. oraindo, artio, etab.; cf. agian atzo-ko -o ere). Jatorrizko esanahia ‘gaur arte’ litzateke; honek berresten du ‘gaur’ adieraren antzinako orokortasuna, cf. halaber bizk eguntaño.
eguraldi (~1490: GaribAtsot). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.). Aldaerak dira eguraldi (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf.), egunaldi (gip., lap., bnaf., erronk., zub.), egualdi (bizk., gip., gnaf., bazt., zub.), egueldi (gip., gnaf.) eta egoaldi (bizk., gip.).
Esanahi hedatuena ‘giro, aro’ da (GaribAtsot eguzkia eta euria, urri eguraldia, Etxep eguraldi gaitzian, Mburu eguraldi aserreak). Batzuetan ‘giro, eguraldi on’ adieran erabiltzen da, cf. EtxZib eguralditan, eta Isasti, OihAtsot eta beste gehiagok jasotako esaera batean: Isasti goiz gorri, euri daidi; arrats gorri, eguraldi; Mendigatxagan ere bai, egunaldi forman.
Beste esanahiak dira ‘egun, egun-aldi’, ekialdean (Haranb eguraldi guzion hainitz gisaz ofensatu zaitudala, Mercy etxekiren düie egüaldia gaizki enplegatürik), eta ‘egunsari’ (Azk egünaldi (zub.)).
eguraldi-giro (egualdi-g. TxAgir), eguraldi gorri (‘neke, arazo’: egualdi g. Izt).
► Osaeraz egun + aldi; berrosatua da egunaldi aldaera, eta asimilazioz azal daiteke egoaldi-ren bokala (ez bada gurutzaketaren bat gertatu hego/hegoa-rekin). Pentsatzekoa da ‘eguraldi on’ dela esanahi etimologikotik hurbilen dagoen adiera, egun-en esanahia kontuan hartuta.
eguzki (~1090: TopMed [senior Fortum Lopez de Guzquiza]). ■ Hitz zabaldua (ez zub.; ik. eki). Eguzki mendebaldean aurkitzen da; Araban (Land, Lazarg) iguzki-rekin batera; ekialdean iguzki (+ iduzki, iruzki) da nagusi (Etxep iguzkia egonen da orienten geldirik, Lazarg guztioen gañetiko larrosea, / eguzki ederraren esposea, Tartas iguzkiak argi egiten dianian); mendeb. e- / ekial. i- banaketa Erdi Aroan aurki daiteke. Eguzki andre/amandre gisako esapideak ohikoak dira (ik. ilargi), nahiz idatzizko hizkuntzan, XX. mendean, eguzki errege, eguzki jaun eta are, izen propioarekin, Eñaut iduzkia (Othoizlari 1959) modukoak ere agertzen diren.
□ Eguzki-ren adibideen artean, cf., besteak beste, Nafarroako senior Fortun Sanz de Igusquiça (ColIrach 1135, baina e-rekin Guillem d’Egusquiça 1172an), Gipuzkoan Iohan Yenegues de Egusquiça (ArchBergI 1391) eta Martin Ochoa d’Egusquiça (ArchTolII 1475), Bizkaian Egusquiça (ArchDurII 1489), Oiartzunen Juanche de Egusquiça (ArchOiarIII 1475) baina Marix de Ygusquiça (ArchOiarI 1499), etab. Cf. orobat don Pero Egusquiar (ArchOrduñI 1467).
● eguzki-begi ‘egutera’: Artxu (obra honen iruzkibegia, “la partie la plus brillante”); eguzki aldera aurrez begira dagoen alderdia delako, cf. haize-begi.
eguzkialde (‘ekialde’: Hbarren (i-)), eguzki-belar (‘eguzki-lore’: Pouv (i-)), eguzki-haize (Arak), eguzki-ilkitze (Leiz [iguzki ilkhite aldeko Regén bidea]), eguzkiko (‘(ondasun) higiezin’: MElizanb [iguzkiko funts eta onthasun guziak; cf. Larz badie gero horiek ontasun iruzkitan!]), eguzki-lore (Pouv), eguzkipe (Larm, Mburu [eguzki-pe errean]), eguzkitan (RS, i- Land), eguzkitaratu (‘eguzkitara, argitara agertu’: Goihetxe (i-)), eguzkitsu (ArreseB), eguzkiztatu (Ax [airatzera eta iguzkiztatzera]).
► Osaeraz egu(n)-z-ki izan behar dela dirudi: -z- instrumentala litzateke jatorrian, eta -gi/-ki gaia edo materia adierazten duen atzizkia. Eki-ren kasuan ez dago tarteko instrumentalik; cf., arin-ekin, arinki/arinzki. Esanahiari dagokionez, ‘egunaren argi-gai’ edo litzateke; argigarria da Garibairen azalpena: “Estos nombres impusieron muy bien a esta planeta [eguzkiaz ari da] de la propriedad y efetos suyos, como lo mesmo hazen los cántabros, llamándola Egunzquia (sic), que significa cosa que haze al día, según lo es en efeto, pues su presencia haze al día y su ausencia a la noche”.
Formalki ortzaizki eta izarzki-rekin konparatu behar da, ik. han; esanahien arteko loturaz, ik. behean; ustez atzizki berarekin, cf. ilaski eta oiheski. Hasieran i- duten formentzat, cf. eduki/iduki (FHV 65); iduzki edo are iruzki modukoentzat, ik. FHV 258.
ekain (1793: SSimon). ■ Ipar-ekialdeko hitza (ik. arramaiatz, bagil, ereiaro, garagarril). Hasperena (-kh-) du eskuarki.
► Osaeraz *egu-gain da: elkarketan eg- dugu, *eg-gain, hortaz, eta -gg- ahoskabe moduan ebaki da (cf. bekain; FHV 229). Eguzkia gainenean dagoen edo eguna luzeena den sasoia edo hilabetea adieraziko luke.
ekaitz (ekatx ~1496: RS; ik. behean Erdi Arokoak). ■ Hitz zabaldua. Idatziz bederen, erabiliagoa izan da hegoaldean, nahiz iparraldean badiren adibideak jad. XVI. mendean (OihAtsot othoi sainduari, deraunsano ekaitzari; XVII.ean, Pouv ekaitza eta tenpesta). Ekatx bizkaieraz erabili da (RS kibel ekatxari, Añib baketu zan ekatxa?). Eguraldiaz bestelako zerez esana ere aurkitzen da (Larm bizioen ekaitza).
◊ Ezin da ziur esan hitzaren adibide diren sel llamado Epelacosaroecayçavera eta sel llamado Saroecayz (ArchHerna 1461), sel llamado Saroehecayça (ArchAtaun 1507).
ekaitz-haize (EAzk), ekaizgin (ArreseB [espiritu ekatxgiña]), ekaizpe (Oxobi [ekhaitz-pean xoria dabila]), ekaizte (Larm, Azk [ekaizte gogorra itxasoan]), ekaizti (‘ekaitz’: Izeta/Garate (gnaf., bazt.)), ekaiztsu (AxNaf, “igorziritsu”).
► Osaeraz *egu-gaitz da: *eg-gaitz > ekaitz (cf. goian ekain). Bnaf. nekaitz, erronk. nekatx ustezko aldaerak negu-rekin gurutzaturikoak izan litezke (FHV 310); edo agian neke-rekin? Ik. nekaitz.
eki (~1119: CartSord [Aquiodz; ik. behean Equissoain, etab.]). ■ Ekialdeko ertzeko hitza; zub. ez ezik, badira Amikuzeko lekukotasunak ere, eta eskuarki hasperena (-kh-) du (OihAtsot anhitz eki eta euri, Belap ekhia ülhüntü; Leizarragak ekhi dakar iguzkia-ren Zuberoako baliokide gisa). Zaraitzun ere jaso izan da. Mendebalderagoko zenbait autoregan ere aurkitzen da (Goihetxe, Hbarren, MElizanb…). Mendigatxagan ikialte dago.
□ Beharbada ez da hain ziurra zub. eki-ren adibide izatea Nafarroako izen hauek: Fortun Lopiz de Equissoain (DocLeire 1097), Equisoren çacua, Equissoren urriztuya (NavOccit 1288),[7] Equia eta Equiça (LibRediez 1268), Sancio de Hequieta (ColRonces 1274), etab; cf. Araban Equizarra (TopAlav); baina cf., Zuberoako muga-mugan, Aquiodz (CartSord ~1119), Garsion de Kios (CartSord ~1150), equioz vehere (OnomNord 1328), Sorhapürüko gaurko Equiosia-ren lekukoak, Orpustanen arabera (1999: 136), eta Donaixtiko Sanctus Justus de Equize (CartDax d.g.; Ekiza, Eguzkitza eta Eguntza-ren kide bete-betea); Zuberoan bertan, cf. agian Lostau dequhos (CenSoul 1377; agiri bilduma berean, cf. Sorhapürüko equhotz).
● ekialde Zaldubi; ‘egutera’: Mendig (ikialte); eguzkiak jotzen duen lekua edo eguzkia sortzen deneko aldea, cf. sortalde.
ekibegi (Duv), eki-haize (Oxobi), eki-jalkigia (‘ekialde’: Intxpe), eki-lili (Althabe), ekitako (OihAtsot [uk eureki ekitakoa]), ekitatu (Etxam), ekiztatu (-st- BelaHizt).
► Badirudi osaeraz *egu-gi/ki dela: *eg-gi > eki (cf. ekain, ekaitz); ik. eguzki.
! engoitik (1545: Etxep). ■ Ekialdeko hitza (gnaf., lap., bnaf., zar, erronk., zub.), batez ere bnaf. eta zub. testuetan erabilia. Aldaerak dira engoitik (bnaf., zar., zub.; Etxep), engoitikan (bnaf.), engoiti (Oih [+ engoitik]), engointik (erronk.), ingoitik (gnaf., lap., zub.) eta ingoiti (zub.; Pouv).
Esanahiak dira ‘jadanik’ (Etxep Ieinkoak ondatu zukeien lur guzia engoitik, Leiz engoitik adbertituak zaretenaz geroztik), ‘aurrerantzean’ (Etxep hi engoitik ebiliren / mundu guzietarik, Oih hobe duken ainik ere / honki egite’ engoiti / ezi ez iagoiti), ‘honezkero’ (Harr engoitik ezta ethorriko “(puisqu’il n’est pas arrivé) il n’arrivera pas”, Garate (bnaf.) engoitik gure ama ez da jinen egun).
engoitik orain (‘jadanik’: engoitik orai Barbier; orai engoitikan NafEKZ (bnaf.)).
► Egun + goitik analizatu behar da; paralelo erabatekoa da gaurgoiti(k). Esanahi etimologikoa ‘aurrerantzean’ litzateke, eta ‘jadanik’ eta ‘honezkero’ oinarrizko horretatik garaturiko erabilera diskurtsiboak. Larrasketen ustez (s.v. ingoiti), ordea, heben + goiti da osaeraz (*hengoiti > *engoiti > ingoiti bilakaera ematen du), eta ‘hemendik goiti’ esanahi etimologikoa luke (ez omen du zub.-ez esanahi hori, baina cf. Oih-ren adibidea).
Lehen silabakoaren oihartzunez dugu bigarrenean sudurkaria engointik aldaeran (cf. aitzina/aintzina, FHV 339).
iguriki (1571: Leiz; igurikatu 1782: Lopez). ■ Ipar-ekialdeko hitza (lap., bnaf., zub., erronk.; ik. itxaron). Iguriki da forma zabalduena; iduriki XVIII. mendetik aurrerako lap. testuetan aurkitzen da bereziki; -uki bukaeradun formak zubereraz ageri dira gehienbat (egürüki, ügürüki; Tartas iguruki); erronk. eurki, orki(tu); -atu formak (igurikatu, egurikatu…) XVIII. mendean hasten dira agertzen testuetan (igurikak moduko aginterazko formen eraginez beharbada). Hasperena (higuriki) Duhaldegan bakarrik agertzen da.
Adiera nagusiak: ‘zain egon’ (Leiz batak berzea iguriki ezazue, Ax igurikiko zerauela ehun eta hogoi urthez), ‘(zerbaiten) esperantza eduki’ (Leiz nola nehork haren aitzinean ezin iguriki dezakeen, Belap egürükiten dizüt paradüsia). Bada Etxeberri Ziburukoaren adibide bat, herioaz ari dela (nihork ezin iguriki ziezekek hireei / bi aldetara ebakitzen duten arma zorrotzei): ‘ihes egin, itzuri’ izan liteke, baina zain egoteak berekin duen atzeratzeak izan dezakeen partea baztertu gabe. ‘Zain, esperoan’ balioarekin ere aurkitzen da (Duv sententziaren iguriki zaudenean, Azk (erronk.) orki dago).
igurikian (Egiat [zerbaiten ügürükian]), igurikimen (‘esperantza’: Hbarren [sinheste berak, igurikimen berak]), igurikite (‘zain egote’: Leiz [igurikite luzea]; ‘esperantza’: Leiz [igurikite fermua]), igurikitza (‘pazientzia’: Ax [igurikitza eta pairu guti]; ‘esperantza’: Duv [handik ilkhitzeko igurikitzan]), igurikitzapen (TBLap [< igurikitze + -pen; cf. iguritzapen]), iguripen (Harand), iguritzapen (TBLap).
► Aditz konposatua da, Mitxelenaren ustez (1977b: 270): bigarren osagaia eduki dela uste du, eta lehena egun izan daitekeela, elkartuetako egur- formarekin (cf. eguraldi, jaun/jauregi… FHV 309).
Bukaeran -uki duten formak asimilazioz azaltzen ditu, iguriki > iguruki (cf. zub. bürdǘña, FHV 80), baina jatorrizko forma *egur-eduki dela onartuta, forma horiek dirudite jatorrizkotik hurbilenak; beste aukera bat da pentsatzea bigarren osagaian iduki forma dagoela, edo *eiki (< euki < eduki, baina eu > ei zub. eta erronk. baizik ez da; FHV 98). Hastapeneko i- zabaldua (jatorrian e- behar zuena) ondoko -u- bokal itxiaren eraginez azaltzen da (cf. eguzki/iguzki, ebili/ibili etab.). Erronk. eurki sinkopaz azaldu behar da (FHV 162), bokalarteko -g-ren galerarekin, eta orki forma eu-ren monoptongazioz. Partizipio marka moduan -atu orokortu da euskaraz, eta igurikatu, egurikatu… marka horren adibide dira (Mitxelena 1974c: 204).
Esanahiari dagokionez, Mitxelenak paralelorik aurkitzen ez badu ere, zenbait aukeratan pentsa daiteke: ‘egun bat (etorkizunean) finkatze/izendatze/seinalatzea’ izan daiteke bilakaeraren abiaburua, edo, bestela, ‘egun bat ematea norbaiti’ bezalako zerbait. Bestela, eduki-ren ‘eutsi’ adieratik abiaturik, pentsa liteke ‘egunari/datari eustea’ ← ‘zain egon’ moduko bilakaera batean.
! ♦ higuin (~1490: GaribAtsot (<yguny>); higu ~1557: OihAtsot). ■ Hitz orokorra izana. (H)iguin da forma zabalduena; hügü da zub. aldaera (oxit.; bigarren bokala sudurkaria); higun ere badago ipar-ekialdean (cf. orobat, higun baino zabalduagoa, part. higundu, zub. hügüntü, erronk. uguntu); igui gip. testuetan ageri da, eta baita RS, Land eta Lazarg-en ere (sudurkaritasunaz, cf. yguny Garibaigan, iguĩ moduan interpreta daitekeena); (h)igoin Pouvreaugan eta bizk. zenbait lekukotasunetan aurkitzen da. Zenbait lapurtarretan (Volt, EtxZib, Argaiñ) hasperenik gabe ageri da.
RS-n <yguini> ere badago —[igwini] irakurri behar da agian (ik. behean), ez [igini] (cf. Lazarg <biguelea>)—, -i partizipio markarekin (aunza igarota oñatza agiri, batak dagiana bestek iguini). Gaizki itzulita dagoelako (“lo entiende”), Azkuek igarri, igirri… ote den galdetzen du.
Izen moduan hego-mendebaldean erabiltzen da, eta Egiategigan ere badago (RS arrotz igui bagea zara, OArin zenbat igui edo aborrezimentu, Egiat hügüiña zereikü heltzen); ipar-ekialdean izenondoa da (EtxZib paillardiza higuinari egiokek ihesa, Ax gauza hatsa, likitsa, kiratsa, higuiña eta nardagarria, Egiat aletegi hügüna).
● higuindu igkor.: Zalgiz (sorhaioa higun, arropa maite), Land (iguitu); igaitz.: Materra (munduko plazerak eta kontentamenduak higuin dakizkidan); cf. RS aunza igarota oñatza agiri, batak dagiana bestek igini, zeinetan iguini ‘higuindu’ egon litekeen, nahiz eta arazo den “lo entiende” itzulpena: aukera bat da pentsatzea itzulpen okerra dela, beste hainbatetan bezala.
higuinarazi (Gaszar), higuingarri (EtxZib; -garriki Haranb), higuin izan (igkor. GaribAtsot [ederrak estaria iguĩ <yguny>], OihAtsot [higu dudanaz gaitz diostana]; igaitz. Bela [aztürügaitzari huna hügü]), higuinkeria (Belap (hügünkeria)), higuintasun (Urte, LavDot), higuintza (Ax).
► Mitxelenak *(h)iguni edo *(h)igune berreraiki behar dela diosku (FHV 150). Esanguratsua da hasperena parentesi artean ematea: gure ustez, formaren aldetik ez dago arazorik *eguni batetik azaltzeko hitzaren aldaerak, *eguni > *eguhĩ > *heguĩ > higui(n) bilakaeraren bidez, hasperenaren lekualdatzearekin eta, -uin duten aldaeretan, sudurkaritasunaren berrezartzearekin (cf. hibai eta hebain, besteren artean); egun oinarri hartuta, partizipioetakoa litzateke -i. Jatorrizko hiru silabako egitura baten alde egiten du zubereraren azentu oxitonoak ere. Sudurkariaren notazioa ikusi behar da Garibairen <yguny>-n (= iguı̃, FHV 49; cf. autore beraren enusquera, ik. euskara). Bokalaren irekitze bat gertatu da (h)igoin aldaeran, nahiz eta arruntagoa den oi > ui aldaketa (FHV 707).
Landuchik yguy eguin “assolear al sol” dakar, eta yguzqui zuzendu behar ote den galdetzen du Mitxelenak (1958b: 42, 33. oh.). Beste aukera da egun-en oinarrituriko etimologiaren aldeko zantzua ikustea; esanahiaren bilakaerari dagokionez, eguzkiari begiratzeak eragiten duen higuinetik edo azalduko genuke. Nolanahi ere, ohar bedi yguzquitã eguõ dã gauçea “assoleado al sol” ere badakarrela Landuchiok berak, eta horrek errataren aukera indartzen du.
♦ egubakoitz (1746: Larm). ■ Bizkaierazko zenbait eremutan aurkitzen da historikoki, ‘ostiral’ balioarekin; cf. Kardab egubakoitza edo barikoa. Jad. Añibarrok dakar egubakotx aldaera.
► Badirudi eguazten eta eguen-ekin lotu beharra dagoela, baina ez dago erabat argi zer izan zitekeen zehazki egun-bakoitz (‘bakar’) moduko zerbait. Baliteke ‘bakoitz, bakar’ ← ‘soil’ egotea hemen, eta ‘otordu murritzeko, sinpleko egun, haragirik gabeko egun’ ulertu behar izatea; cf. 1685eko Eibarko kopletako barikua soila da legez arik zapatu goizeko.[8]
ebiakoitz (egiakoitz 1571: Leiz; ebiakoitz ~1650: Pouv; irakoitz 1666: Tartas). ■ Ipar-ekialdean aurkitzen da historikoki, ‘larunbat’ esanahiarekin (Tartas ostiralian haragi eztezala ian, ez irakoitzian, FPrBN orziralian… ebiakoitzian). Leizarragak aipatzen du aurrenik (orain baték laranbate, berzek egiakoitz eta berzék nesken egun deitzen duguna).
► Egubakoitz-en aldaera da. Bokalarteko herskari ahostunaren galera zaharrerako, cf. Erdi Aroko Exarri (ColRamI 1035), Sorauren (DocLeire 1064), Soracoiz (AGNI 1155), etab. (FHV 226-227). Egua- > egia- bilakaerarako, cf. eskuarki > lap. eskierki (FHV 122); ekialdean arrunta da u bokala sabaikaritzea beste bokal baten aurrean. Belarren disimilazioz azal daiteke egiakoitz > ebiakoitz bilakaera, edo, bestela, eguakoitz > *ebuakoitz > ebiakoitz, ezpainetako bokalak eragindako herskariaren ezpainkaritzearekin. Irakoitz-en, berriz, berria da dardarkaria, iakoitz batetik.
Esanahiari dagokionez, mendebaldeko egubakoitz ‘ostiral’ ez bezala, ‘larunbat’ esanahiarekin espezializatu da ekialdean; hemen ere, baliteke ‘egun (janariz) soil’ ulertu behar izatea, cf. Tartas ostiralian haragi eztezala ian, ez irakoitzian.
♦ uda (~1496: RS <h->; euda 1653: Mikol; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz orokorra. Euda Mikoletak dakar, uda-rekin batean. Udara XIX. mende bukaeraz geroztik aurkitzen da, gip. eta gnaf. eremuan.
Negu-ri kontrajartzen zaio maiz (RS neguan okin, udan txiribogin, OihAtsot neguan hotzari eta udan beroari beldur zaiona, AzkKant orain negua bada ere / etorriko da udea); uda, negu eta gainerako urte-sasoien izenez, ik. negu.
□ Hitzaren adibidetzat jo izan da Udalha (SMillán 1025), uda + alha osaera izan lezakeela argudiatuz (Orpustan 1999: 345); negu-rekin, cf. Negueyereta (ColRonces 1290), Negusaroy (NafTop 1712), ik. han. Ohar bedi Erdi Aroko ustezko adibide hauek ez dutela e- aldaerarik, ik. behean.
● udalandu Pouv “udalantzea (Oih), labourer la terre avec des bœufs”;[9] udalatu Azk; osaeraz, uda + lan + -du (jasoa du Larrasketek zub. üda-lan “travaux d’été”); aditz-izenean bakarrik dokumentatua, jatorrian udako lurreko lanei egingo zien erreferentzia. Berranalisiz azaldu behar da Azkuek eranskinetan jasotako udalatu aldaera, udal- bereizita —agian banatu/banandu eta halakoen eredura; bestela, ik. jarraian uda-lan → udal- berranalisia—, eta -atu bukaera gehituta.
● udalen Oih (nangoenean noizpait udalen, / andreak, zuen alhor zabalen), Pouv (+ udalan) “udalen hari da, il laboure la terre, udalan hari da”; iraulden eta itaulen hitzekin konparatuz, udalen ere inesibo mugagabean dagoela pentsatu ohi da, baina ez udal ez *udale ez dira hitz ezagun egokiak esplikazio honetarako. Gure ustez, uda-lan ‘udako lan’ izen elkartua ikusi behar da hitzaren jatorrian (Larrasket üda-lan): udalantze aditz-izena udal-antze berranalizatuko zen (ik. goian udalatu) edo, agian egokiago, uda-lan izenean inesibo gisa ulertuta bukaerako -n, udala- berranalizatuko zen; hortik dugu Pouv udalan (hari da), eta udala- horretatik genuke udal- ere, udala- horretako -a artikulu gisa berranalizaturik (cf. beste eskualde batzuetako hamaikean, etab.), udalen ere azaltzeko bidea ematen diguna. Azalpen hauen guztien zuzentasuna gorabehera, ohartu behar da Oihenartek bere neurtitzetako batean darabilela: balizko **uda-lanen sintagma batek silaba bat gehiago luke, eta poesiaren generoak emandako askatasun sintaktikoaren barrenean ulertu behar da alhor zabalen genitiboko osagarri-zuzena, aditz-izenarekin agertzen baitira halakoak, alhor zabalen udala(n)tzen.
● udamin “fiebre o calentura” Land; ‘uda-bihotz’: JEtxep; ‘sukar’ esanahirako, ‘udako min’-etik abiatuz gero, pentsatu beharko genuke garai horretako edo sasoi beroetako sukar mota bat izendatzetik hartu zuela esanahi orokorragoa; beste aukera bat da, sukarra berez edozein garaitan izan baitaiteke, pentsatzea beste esanahi bat duela hitzak, ‘bero’ edo, baina ez dago honen aldeko beste zantzurik.
● udaro (‘uda-sasoi’: Azk (orok.); ‘uztarako aro ona’: Azk/Izeta (bazt.); uda + aro, ik. behean udara aldaeraz.
udaberri (Lazarg [udabarri guztiz alegerea]), udagoien (‘udazken’: Añib (bizk.), EAzk), uda-haste (‘udaberri’: Pouv [uda-hastea edo belhartzea]), udaldi (Larm, Mogel (uda aldi)), uda-lan (“travaux d’été” Larrasket (zub., ü-)), udalehen (‘udaberri’: Bordel), udate (‘uda-sasoi’: Ortuzar; -te atzizkiarekin, cf. urte, negute, etab.), udatiar (GureH 1951), udatzen (Larm, Kardab), udazken (Larm, Kardab), udondo (‘udazken’: Izag/AEtxaide (gnaf.)).
► Mikoletaren adibide bakarrean oinarrituta —zaharragoa izan daiteke, Mitxelenaren ustez (FHV 100)—, proposa liteke egun dela lehen osagaia, elkartu-eratorrietako egu- forman (cf. eguberri, egubakoitz).[10] Hala balitz, pentsa daiteke -da dela bigarren osagaia, eta osaeraz *egu-da litzateke hitza; *eguda > euda > uda bilakaera bat proposatu behar da, cf. *egorten > *eurten > urten. Gertakari horiek aski zaharrak behar dute, hitzaren adibide baldin badira Erdi Aroko ustezko lekukotasunak.
Osaera horren paralelo moduan, cf. barda, jatorrian *gaur-da (ik. han; cf. orobat lat. nox, zeinetan bukaerako -s hirugarren pertsonarekin lotu izan den, ik. jarraian Watkins). Euskaratik eta ie.-tik kanpo, paralelo betea da menomini hizkuntza algonkiarreko ne·pen, bi balio dituena, ‘uda da’ eta ‘aurreko uda’: jatorrian, perpausa da ne·pen, hirugarren pertsonako markarekin (“it is summer”), eta izen (‘uda’) eta aditzondo (‘aurreko uda’) izatera iragan da gero (ik. Watkins 1994: 104).
Esanahiari dagokionez, gogoan har bedi ‘zeru argi’ edo ‘zeruko argi, eguzki’ izango zela egun-en jatorrizko esanahia: zerua garbi, eguzkitsu, dagoen sasoia izango litzateke, ‘eguzkiaren denbora’, funtsean. Ik. halere udamin eratorriaz esandakoa. Paralelo moduan, cf. tamil eṉṟu ‘eguzki’, eṉṟ ūr̤ ‘eguzki, eguzki argi, uda’ (BurrEmen s.v., 869).
Udara aldaerarako, udaro eratorri eta sinonimoa aintzat har daiteke, eta hortik azaldu udaro > udara, asimilazioz; aukera honen alde egiten du bi aldaeron banaketak ere.
! daguenil. ■ RS-n agertzen da (daguenileko euria / ardaoa ta eztia “lluvia de agosto”). Arana Goirik dagonil forma proposatzen du (“bardiña ta laburragua dalako”), eta aldaera honetan XX. mendean zabaldua dago hegoaldeko hizkuntza idatzian. Azkuek dagenil dakar bere hiztegian, geroago[11] daguenil irakurketa hobesten badu ere.
► Arana Goirik berak, dagonil forma proposatuagatik, *uda-guen-il etimologia ematen dio (uda goien hil), esanahiz ‘udako hil goiena’ (Pagola 2005: 101). Gogoan har bedi badela udagoien ‘udazken’ ere (cf. goen > goien); Erizkizundi Irukoitza-k udagoenille ‘abuztu’ jasotzen du Zaratamon eta Galdakaon, baina badirudi Aranazaleak zirela berri-emaile horiek (Josu, Miren, Kelemenda eta Parantze modukoak ematen dituzte Jesus, Maria, Klemente eta Frantzia galderetan).
Mitxelenak eragozpen moduan aipatzen du u-ren galera (ez du ezinezkotzat jotzen, dena den, eta cf. bariaku-rentzat emandako *(a)baribakoeun); horren ordez, galdetzen du ez ote den dagoen il “el mes que está”, “el corriente mes” (1970b: 90, 49. oh.). Pentsatzekoa da lurrak eta alorrak egonean dauden hilabetea delako proposatzen duela hori Mitxelenak.
! udare (1290: ColRonces [el peral de Açquonarro Vdare]). ■ Hitz zabaldua (ik. madari). Aldaera nagusia udare da; udari OñatEsk-n (hitzaren bizkaierazko agerpen bakarra), Añibarroren (gip.) eta Gèzeren hiztegietan eta behe-nafarrerazko bertso batzuetan agertzen da; urdare gipuzkeraz eta urdere goi-nafarerraz aurkitzen dira.
‘Madari (fruitua)’ eta ‘madariondo’ esanahiez gainera, ‘fruta’ adierarekin ere erabili izan da (OñatEsk, JEtxep).[12]
□ Erdi Aroan, lehen lekukotasunaren agiri berean, cf. Sancha de Udarecoaga eta Udarelaça. Elkartuetako udal- forma dago Garsias Udalbeeco de Igusquicia (SJuan 1196) izenean, Orpustanen ustez (1999: 112; udala-ren adibide gisa sailkatzen du 345 orrialdean); cf. orobat vinea de Udal ondoa (SJuan xiii. m.). Zail da erabakitzen udari aldaeraren adibide den Sancho de Udaria (DocArtaj xiii.-xiv. m.).
Ekialdekoak dira adibide gehienak: altra peça en Udare çaual (NavOccit 1303), udareceta (TopOlivII 1319), Per Arnalt de Udareçeta (CenBNav ~1350), Gassernaut, seynor d’Udareschete (CenBNav 1412). Erdialderago, baina Oiartzunen, cf. Hudare, Petri Vdare e Madalencho su muger (ArchOiarI 1511), Pedro de Vdare (ArchOiarI 1520).
● udaretze ‘udareondo’: Hbarren; cf. udareceta (