Euskaltzaindiaren Hiztegia

441 emaitza mu bilaketarentzat - [401 - 441] bistaratzen.

muturrekoa hartu
1 du ad.-lok. Aurpegian edo aho inguruan kolpe bat hartu. Une batetik bestera estropezu egin eta muturrekoa hartzeko moduan. Ez ditut maite sekula muturrekorik hartu ez duten pertsonak. || Gaztea harroa beti!, baina muturreko galantak hartuta ikasiko duk hik ere.
2 du ad.-lok. Norgehiagoka edo lehia batean alde handiz, bereziki ustekabean, menderatua gertatu. Hori esaten du beti hauteskundeetan muturrekoa hartzen duenak. || Tauk ostegunean Badalonan eman zuen erakustaldia errepikatzen badu, muturreko latza hartuko du Murtziak.

Aztergaia: muturrekoa hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

muturrekoka
adb. Muturrekoak ematen. Muturrekoka aritu, ibili.

Aztergaia: muturrekoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

muturreko sarrerari dagokion azpisarrera.

muturrez aitzin(a) erori
da ad.-lok. naf. lgart. Muturrez aurrera erori. Muturrez aitzin erori zen lurrera.
muturrez aurrera erori
da ad.-lok. lgart. Ahuspez erori. Ik. muturrez aurrera jausi. Ia muturrez aurrera erori da putzu batean irrist eginda.
Loturak

Aztergaia: muturrez aurrera erori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da, Lgart. markarekin. Senak eskuak aurreratzera bultzatu du, eta horri eskerrak saihestu ahal izan du muturrez aurrera eta luze-luze erortzea adibidea hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mutur, aurrera eta erori sarreretan.

muturrez aurrera jausi
da ad.-lok. lgart. Ahuspez erori. Ik. muturrez aurrera erori. Ni ere labain eta are laprast egina nauzu, baina ez nuke muturrez aurrera jausi nahi.
Loturak

Aztergaia: muturrez aurrera jausi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da, Lgart. markarekin. Komeni da adibideren bat gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mutur, aurrera eta jausi sarreretan.

muturrez aurrera joan
da ad.-lok. lgart. Ahuspez erori edo ia erori. Oreka galdu, muturrez aurrera joan, eta berogailuaren kontra egundoko kopetakoa hartu zuen.
Loturak

Aztergaia: muturrez aurrera joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da, Lgart. markarekin eta ‘erori’ definitzailearekin. Oreka galdu, muturrez aurrera joan, eta berogailuaren kontra egundoko kopetakoa hartu zuen adibidea hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mutur, aurrera eta joan sarreretan.

muturrilun, mutur-ilun
adb. lgart. Begitarte ilunez. Etxera itzuli ziren hirurak, isilik eta mutur-ilun.
Azpisarrerak

Aztergaia: mutur-ilun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-02-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

MUTUR-ILUN De cara sombría, triste. Cf. infra MUTUR ILUN. * Faboratzen baute, alégre zóro; kóntra badire, bérla mutúr ilún. LE Urt (ms.) 89v

LB: 0, EPG: 1, ETC: 2

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

mutur 3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, izenondoak edo adizlagunak eratuz). Gazte mutur-handi bat. Etxera itzuli ziren hirurak, isilik eta mutur-ilun.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adjektiboa jasotzekoa da eta, ohi bezala, marratxoduna azpisarrera gisa eta lotuta sarrera gisa proposatu da. mutur 3 ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da mutur-ilun forma eta sarrera gisa muturrilun forma.

muturroker, mutur-oker
1 adj. peior. Ezpain aldea okerra duena. Agure muturroker bat.
2 adj. Muturturik edo bekozko ilunez dagoena. Neskak ez zuen muturroker keinua aldatu.
Azpisarrerak

Aztergaia: mutur-oker

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EArau186 2018-05-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MUTUR-OKER a) Ceñudo, hosco. "Rostrituerto" Lar. b) De extremo torcido. Iru ixkiñakuak [arditak] eta, laukuak eta, koxkadunak eta, mutur okerrak eta... Alz STFer 129. c) Vil, ruin. Nere aurka ari diranak beeko jende mutur-okerrak dirala. "Canalla y gente baja". Berron Kijote 98. d) (V-gip ap. Elexp Berg). De morro torcido // MUTTUR-OKER. a) "(G-bet), licor que se toma en ayunas. Se usa sin artículo. Krak krak egin dio muttur-okerrek" A. "Aguardiente" A EY III 242. Tolosako mugatik gertu bizi zeratenok Muttur-oker ta Ttotta ta Juju maite omen dituzute. A Ardi 36; b) "Copa para licor" Gketx Loiola

mutur-oker 3: Deia (“enegarren aldiz bota duenak mutur-okerrak jaso ditu”), Consumer (“Aliketarik soilenak 15 eurotan daude salgai baina era guztietakoak daude, horiez gainera: mutur okerrekoa, ebakitzekoa, kableak zuritzekoa, laua, mutur biribildukoa, konikoduna, etab.“), Berria (“Militar baten alaba zela esan zidan anaiak behin mutur okerrarekin, baina nik ez nion bere aitari sekula uniformerik ikusi”); ez dugu aurkitu muturroker, muturoker formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

mutur-oker 5: Jon Arretxe (“luze baten atzealdeko txokoa betez, musikariak zeuden: zoro begiradako soinu-jole antiojodun marmarti bat; zoriontsu itxurako biolin-jole irribarretsu bi, neska eta mutila; denbora guztian akorde berdintsuak jotzen zituen gitarra-jole erdi lokartu zozo bat; eta panderoa erritmotik kanpo astintzen zuen gizon ilehori mutur-oker bat”), Antton Olano (“Benetan? - esaten du Llumek, ogia plater gainean utzi eta mutur-oker so egiten diola”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Mutur okerra...”), Jose Morales (“Tatariar zapata mutur-okerrak zeramatzan, eta urrezko argi-koroa buruaren inguruan.”), Gotzon Garate (“Indian zerriak eskuarki iletsuak, mutur-okerrak, beltzak dira”); ez dugu aurkitu muturroker, muturoker formarik.

Bestelakoak

186. araua: Boleslao III.a edo Boleslao Mutur-okerra

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia. Halakoak bikoiztuta ematen ditugu (mutur-oker eta muturroker).

muturtu, mutur/muturtu, muturtzen
da/du ad. Bekozko iluna ipini. Ik. muzindu. Den okasiorik ttipiena muturtua jartzeko asko dudala. Zapuztuta eta muturtuta.

Aztergaia: muturtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

muturtu, mutur(tu), muturtzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

muturtu, mutur(tu), muturtzen.

muturzabal, mutur-zabal
adj. Gauzez mintzatuz, mutur zabala duena. Onil muturzabala. Bota mutur-zabaletan pausatu zen haren begirada.
Azpisarrerak

Aztergaia: mutur-zabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-02-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

MUTUR-ZABAL a) (AN-5vill ap. Lcq 86 A). Campandoja, variedad de manzana. b) (V, G-to, AN ap. A). De cara ancha. -- M.-TXABAL. De punta ancha, de extremo ancho. * Ezur-langintzako tresnetan aipagarriak dira ezten-pitzatuak, ezten-burudunak, makil-zulatuak, arpiko edo zulakaitz mutur-txabalak. JMB ELG 30s.

LB: 0, EPG: 0, ETC: 3

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

mutur 6 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, izenondoak eratuz). Kapela mutur-zorrotz bat buruan zuela. Bota mutur-zabaletan pausatu zen haren begirada.

Lantaldearen irizpideak

Adjektiboa jasotzekoa da eta, ohi bezala, marratxoduna azpisarrera gisa eta lotuta sarrera gisa proposatu da. mutur 3 ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da mutur-zabal forma eta sarrera gisa muturzabal forma.

muturzikin, mutur-zikin
adj. lgart. Muturra zikina duena. Bi ume mutur-zikin lagun zituela. || peior. Mutur-zikin batekin ezkondu zen.
Azpisarrerak
muturzorrotz, mutur-zorrotz
1 adj. Animaliez mintzatuz, mutur zorrotza duena. Belarriak beti tente zituen azeri mutur-zorrotza.
2 adj. Gauzez mintzatuz, mutur zorrotza duena. Kapela mutur-zorrotz bat buruan zuela. Artazi muturzorrotzak.
3 adj. lgart. Pertsonez mintzatuz, eginbideak betetzen edo betearazten zorrotza eta estua dena. Zuzendari mutur-zorrotza edozein unetan irten zitekeen bodegatik.
Azpisarrerak

Aztergaia: mutur-zorrotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-02-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MUTUR-ZORROTZ (V, G, L, BN, S). Ref.: A; Lh (muthur-). a) "Irascible, de mal carácter" A. "Susceptible" Lh. Sartzen ikusi zuaneko [...], krisaillua eskuan eta mutur-zorrotz. "Con una muy mala cara". Berron Kijote 187. Atrevido, osado. Mandeuli mutur-zorrotza. "Atrevidas". Or Eus 318. b) De extremo puntiagudo. Ostoa zerbait mutur-zorrotz edo arantzaduna dauka. Munita 44. M.-TXORROTX. Tertziopelo beltzezko txapel mutur-txorrotx bat buruan. NEtx Antz 140.

def: azeri 1 iz. Txakurraren familiako ugaztun haragijalea, otsoa baino txikiagoa, buru-zabala eta mutur-zorrotza, buztana zuzena eta iletsua duena, ardiei, oiloei eta kidekoei maltzurkeriaz erasotzen diena eta guztiz aintzat hartzen den larru iletsua duena (Vulpes vulpes). Ik. luki. Azeri arra, emea. Azeria beti azeri. Azeriaren zaunka. Azeri zuloa. Sartu zen zango punten gainean, azeria oilategian bezala. || Esr. zah.: Orik ez den lekuan, azeria errege. Azeriari larrua edeki, baina azturak ez. // harmailu iz. Harginek harria lantzeko erabiltzen duten mailu mutur-zorrotza. Harmailuz jo. Harmailuaz landu. // kizki1 2 iz. Kako mutur-zorrotza, gauzei heltzeko erabiltzen dena. // adib: mutur 5 iz. Zerbait amaitzen den zatia; ertzeko zatia. Ik. buru 5; punta. Hari muturra. Hatz muturrean. Mihi muturraren bitartez. Paper mutur batean idatzia. Oin muturra lurrean, orpoa, berriz, airean (Ik. eskumutur). Lerroaren azken muturrean. Muturra moztu. Kapela mutur-zorrotz bat buruan zuela. || Lukainka mutur bana jan. || Irud. Hipotesia azken muturreraino eraman.

mutur zorrotz 14: Consumer 8 (“Gorde itzazu mutur zorrotzena behera daudela, barne-egitura endeka ez dadin eta hobeki kontserbatuko direla bermatzeko“), Elkar 2 (“Andereñok, armairuko tiradera ireki, eta haurrek min har ez dezaten erabili ohi diren artazi bereziak banatu ditu ikasgelakoen artean, mutur zorrotzik gabeko horietakoak”), Berria 2 (“Egun, Zurriolari Kontranaturak sartu dizkion mutur zorrotza eta ondulinezko terroi gazi-mikatz erdi-eroriaren ondoan, krisiak jotako donostiar-oldeak pasioan, astegunean ere. Hortxe, surflariak; haraxeago, txipiroi-txalupak, pazientziaz. Oraingo eta lehenagoko asko atzematen dira”), EiTB (“Gero beste lanabes batzuk ere badaude, oso interesgarriak; informazio handia ematen digute: hegaztien hezurrez eginak dira, beti forma berdina dute eta oso mutur zorrotza”), Erlea (“lagunak izutzeko mutur zorrotzez”). // LB: 2, EPG: 3, ETC: 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

mutur(-)zorrotz 13: Joxerra Garzia 5 (“Ziri luzexka batek eta mutur zorrotz batek osatzen dute, berez, gezia”), Jose Morales 3 (“Kapitela - gailurreko ebaki oker mutur-zorrotza alegia - ilun nabarmentzen zen enborraren zuritasun elurkaran, txapela edo txori beltza zirudiela”), Urtzi Urrutikoetxea (“Berak zenbait eztarri-hots lagunkoi egin zituen, bere belarri hotz eta bibotearen mutur zorrotzez lepoa eta bularra haztatu zizkidan, arnasa sakon hartzeko eta eztul egiteko adierazi zidan”), Xabier Montoia (“Haien mutur zorrotzak jasaten ditu Pantxikak, alabattoa ebatsi zioten egunetik.”), Edorta Jimenez (“Hartan, kutxa zabalduan itsasorratza ikusi nuen, bere mutur zorrotz biekin, eta hura ikustean damu izan nuen liburua ahoan hartu izana.”), Fernando Rey (“Sudur mutur-zorrotza zuen eta kokotsa luxea, muskerraren kolore berdexka pixka bat beti, eta bibotea tente eta zaila”), Monika Etxebarria (“sudurraren bi aldeetan haren bibotearen bi mutur zorrotzak ikusten ditu; ez dut pentsatzen, beraz bibote bat naiz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar:0 ; Adorez: 0; Labayru: muturzorrotz 1 adj. irascible, de mal carácter.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Definitzaile eta adibidea da, eta horrekin aski da. Aipatu da komeni dela mutur sarreran beste adiera bat gehitzea mutur-handi bezalakoak aipatu ahal izateko.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adjektiboa jasotzekoa da eta, ohi bezala, marratxoduna azpisarrera gisa eta lotuta sarrera gisa proposatu da. mutur 3 ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da mutur-zorrotz forma eta sarrera gisa muturzorrotz forma.

muturzuri, mutur-zuri
1 adj. Animaliez mintzatuz, muturra zuria duena. Behi muturzuria.
2 adj. bnaf. Pertsonez mintzatuz, mokofina. Gazta hori onesten ez duen muturzuria. Badira horrelako jende mutur-zuriak, sehaskatik beribilera zuzenean iganak.
Azpisarrerak

Aztergaia: muturzuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-04-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

muturzuri: Elhuyar (“Bada bertako beste ardi-arraza bat ere Karrantzan; ardirik gehienak muturzuriak dira, eta ugari samarrak dira, gazta egiteko erabiltzen baitira; muturbeltzak urriagoak dira, ordea, eta galtzeko arriskuan daude”). // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan, ez ap. LurE-Harluxet, ez ap. NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Ez dirudi arraza jakin baten izendatzailea.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Isildua.

mututasun
1 iz. Mintzatzeko ezintasuna. Mututasun erabatekoa edo funtzionala.
2 iz. Isiltasun luzea. Bere mututasuna urratuz. Hara, pentsatzen hasia ninduan mututasunera itzulia hintzela; nortaz ari haiz?

Aztergaia: mututasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mututu, mutu/mututu, mututzen
1 da/du ad. Hitzik esan gabe edo hotsik egin gabe gelditu edo utzi. Hau entzutean, mututu zen. Begiramen itsu batek mututzen gintuelako. Isildu ziren neskatxen kantak, mututu artzain txistuak. Gerra galtzeak ez zituen euskararen hots eta soinua erabat mututu. Mututu da basoa, orbelen hilobi.
2 da/du ad. Mutu bihurtu. Jaunak sendatu zuen mutu hau ez zen berriz mututu.
Azpisarrerak

Aztergaia: mututu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mututu, mutu(tu), mututzen. da/du ad. / AS: mututurik.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

mututu, mutu(tu), mututzen.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

mututurik.

mututurik
adb. Benetako kristaua bazina, lotsatu eta mututurik geratuko zinateke. Munduko jakintsu handienak mututurik uzteko. Batzuk mututurik eta besteak txit hiztun.
Loturak

Aztergaia: mututurik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mututu sarrerari dagokion azpisarrera.

mutxi
iz. Ipar. Lizuna. Gaztari mutxia kentzea. Mutxi usaina.

Aztergaia: mutxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

mutxidura
iz. Ipar. Mutxia. Mutxidurarik gabeko artoa.

Aztergaia: mutxidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

mutxikin
1 iz. Zigarro edo zigarretetan, erre gabe uzten den hondakina. Ik. zuztar 4; zigarro punta; zigarro mutur; zigarro mutxikin. Mutxikinak taberna barruan botatzen. Horrek zigarro mutxikinak ere erreko lituzke.
2 iz. Sagarretan eta udareetan, jan gabe uzten den barnealdea, haziak gordetzen dituena. Ik. zuztar 3. Sagarraren mutxikina lurrera bota du. || Bete zuen zorroa arto mutxikinez (Ik. lokotx 2).

Aztergaia: mutxikin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mutxiko
iz. Ipar Euskal Herrian dantzatzen den gizonezkoen dantza mota, Baztango mutil dantzen antzekoa. Mutxikoetan hasi nintzenean, begi guztiak nire aldera itzuli ziren.

Aztergaia: mutxiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(dantza-mota).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Falta'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-10-30): 'sartzea onartu da, dantza mota bat dela esanaz'.

mutxitu, mutxi/mutxitu, mutxitzen
da/du ad. Ipar. Lizundu, zurmindu. Ogia mutxitu. Gazta idortzen edo mutxitzen hasten bada.

Aztergaia: mutxitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mutxitu, mutxi(tu), mutxitzen. Ipar. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

mutxitu, mutxi(tu), mutxitzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

mutxurdin
iz. Neskazaharra. (Gutxiespen balioa izan dezake). Lau andre, hiru mutxurdin eta bat alarguna. Mutxurdin gelditu. Kattalin mutxurdina.

Aztergaia: mutxurdin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-urdin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Hitz honi lagunartekoa dela erantsi beharko litzaiokeela uste dut, 'neskazahar' gisa azalduz'.

 - [E210]: 1- Peioratiboa (Pei.) erabilera-marka eman.

 - Erabakia: BAgiria (1998-10-30): 'lagunartekoa delako oharra ezartzea ez da onartu. Dagoen bezala utzi da, hortaz'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

muxar1
iz. Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi den arraina, jateko ona, zilar koloreko gorputzean hiru marra beltz dituena, bata isats ondoan eta beste biak brankietan (Diplodus sp. ). Hildako olagarro bat, itsas izarrak, alga dantzariak, itsas trikuak, muxarrak eta batez ere karraspioak dira Fraideen hondartzan ikusi izan ditudanak.

Aztergaia: muxar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Diplodus sp.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

(ik. Izendegia): Diplodus sp.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Egia da Diplodus generoko arrainak muxar izena dutela (zehatzago esanda, generako horretakoak dira, baita ere, buztanbeltza (Diplodus annularis) eta sarboa (Diplodus sargus) baina, ez ahaztu, muxar izena dutela (mixar, katamixar, katamuxar…) lehorreko beste animalia batzuk ere. Horietan ezagunena muxar grisa da (Glis glis), lo asko egitearen ospea duena, eta garai batean erreuma-gaitza sendatzeko ehizatzen zena. Bada baita ere soro-muxarra (Eliomys quercinus) eta muxar txikia (Muscardinus avellanarius)" (2008-09-19)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): muxar 1 iz. (arraina) Diplodus sp. muxar 2 iz. (ugaztuna) Fam. Gliridae.

muxar2
iz. Ugaztun karraskari txikia, saguaren antzekoa, buztan iletsua eta begi biribil-biribilak dituena, negua lotan igarotzen duena (Gliridae fam.). Muxarra baino arinago igo zen zuhaitzera.

Aztergaia: muxar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Diplodus sp.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

(ik. Izendegia): Diplodus sp.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Egia da Diplodus generoko arrainak muxar izena dutela (zehatzago esanda, generako horretakoak dira, baita ere, buztanbeltza (Diplodus annularis) eta sarboa (Diplodus sargus) baina, ez ahaztu, muxar izena dutela (mixar, katamixar, katamuxar…) lehorreko beste animalia batzuk ere. Horietan ezagunena muxar grisa da (Glis glis), lo asko egitearen ospea duena, eta garai batean erreuma-gaitza sendatzeko ehizatzen zena. Bada baita ere soro-muxarra (Eliomys quercinus) eta muxar txikia (Muscardinus avellanarius)" (2008-09-19)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): muxar 1 iz. (arraina) Diplodus sp. muxar 2 iz. (ugaztuna) Fam. Gliridae.

muxarradura
iz. teknol. Azal edo ertz batean agertzen den koska, zati bat galtzearen edo ebakitzearen ondorioz sortua dena.

Aztergaia: muxarradura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:HBL 2002-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

muxarratu, muxarra/muxarratu, muxarratzen
du ad. teknol. Zerbaiti ertza ebaki edo sobera duena moztu.

Aztergaia: muxarratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 2002-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu musarratu, muxarratu, muskarratu, musarradura, eta muxarradura formarik aurkitu corpusean // Ik. OEH argitaratuan: muskarratu 1, Eskual 1916, 'esquilar' adierakoa ("Artzain batek elikezü arres behar handirik ez balinbalütü behar kliski klaska adretki edo moldegaizki muskarratu") eta testu-lekukotasunik gabeko musarradura .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

muxarratu 5: M. Lorda 3 ("Txapelaren pean orri fino eta hestuak, adnatu edo hankaren ondoan zertxobait muxarratuak", "Txapelaren pean orri txit lodi eta bakanak agertzen dira, sabeldu eta sendoki muxarratuak", "Orri lodi eta hala hola hestuak, horizontalak, muxarratu edo hortz batez dekurrenteak"), Historia eta Artea/DBH ("Bolumen imajinarioak lantzen saiatu zen eta horretarako soslai muxarratuak eta hutsuneetan sortutako itzalen plano handiak erabili zituen"), EkonHazk ("Mendebaldea muxarratuagoa da, handik MHM norabidea duten Kantabriar mendikatearen lerrokatze zeiharrak igarotzen baitira eta bertan, lurbarneratze flandienseak itsasadarrak sortu zituen: Gernikakoa, Plentziakoa...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

muxarradura : HiztEn (1 gainazal edo ertz batean agertzen den V-formako koska; 2 armadurek, besoak mugitu ahal izateko, besapean duten irekidura), Euskalterm 4 ('escotadura', 'escote', 'recorte' adierekin); muxarratu : AB38 1 (recortar), HiztEn (bere ertzean edo puntan muxarradura bat edo gehiago dituena), Euskalterm 6 ('recortar' adierakoak; eta muxarratzeko zerra 'sierra de recortar', muxarrakin 'recorte') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

muxarradura : ElhHizt (escotadura, abertura, sisa), HiruMila (escotadura), Lh DBF (échancrure), DRA (escotadura), PMuj DVC (escotadura, escote, recortadura); muxarratu : ElhHizt (Bot. escotado), HiruMila (desbarbar, recortar, escotar), Lh DBF (ébarber, rogner), DRA (desbarbar, recortar), PMuj DVC (1 desbarbar, recortar, escotar; 2 desmochar, cercenar; 3 repelar, cortar las puntas a la hierba; 4 escasear, escatimar, regatear); mutxarratu : Lh DBF (ébrancher), PMuj DVC (desmochar, desramar, desvastigar, chapodar, escamondar); musarradura : DRA (escotadura), PMuj DVC (sisa, segadura, escotadura, escote, recorte, recortadura), musarratu : DRA (desbarbar, recortar), PMuj DVC (escotar, recortar, cercenar, desbarbar) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

tradizio idatziko oinarririk gabea da; baina onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, horren (eta muxarradura izenaren) premia dagoelakoan.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

muxarra(tu), muxarratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Teknol.

muxika
iz. Mertxika. Muxika arbolak.

Aztergaia: muxika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta mertxika, melokotoi: badago zerbait zehazterik?" (1996-05-20)

muxikar
1 adj. Muxikakoa, Muxikari dagokiona.
2 iz. Muxikako herritarra.
muxikondo
iz. Mertxikondoa. Baina orain, zoaz baserri batera, aizkora eskuan hartuta, eta esaiozu bertako amonari sagarrondoak, udareondoak eta muxikondoak ebaki behar dizkiozula.

Aztergaia: muxikondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "muxikondoa = melocotonero" / NekHizt: Ik. mertxikondo.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

muxila
iz. Itsas molusku bibalbioa, jateko ona (Veneroida ord., Mactracea ord. eta Scrobiculariidae fam.). Ik. txirla. Lapak, lanpernak, muxilak eta harripeko karramarroak.

Aztergaia: muxila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2005-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: muxila; txirla: Veneracea (ord.) + Mactracea (ord.) + Scrobiculariidae (fam.).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan muxila sarrera: Echta Jos ("Lapa, lanperna, mangoliño, muxilla ta arripeko karramarroak", "Bein lapatan, bestean moxillatan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

muxila 4: Echta Jos 2 (OEHko agerraldiak), Larrak ("Nongo txerren areriok iminiazo eustan bakaldunarentzako pardelean nire ixilkizunik, nire muxilik andien au?"), EHAA 1988 ("Hazteko baimentzen diren espezieak hauexek dira: Muxila, Ruditapes decussatus").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

muxila : AB38 1, HiztEn, LurE (ik. txirla), Euskalterm 1 (txirla sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

muxila : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE (ik. txirla), DRA (muxil[l]a) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: ik. txirla / ElhHizt: + / EskolaHE: ik. txirla

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Ord. Veneracea, Ord. Mactracea, Fam. Scrobiculariidae.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Arautua dago: muxila: iz. Ord. Veneracea, Ord. Mactracea, Fam. Scrobiculariidae.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. almeja.

muxu
1 iz. adkor. Musua, laztana. Emaiozu muxu bat.
2 iz. adkor. Musua, aurpegia.

Aztergaia: muxu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Adkor.

Forma baten adiera(k)

musua.

muxuka
adb. adkor. Musuka. Berriketa utzi eta elkarri muxuka hasi ziren. Muxuka gastatuko duzue haurra!

Aztergaia: muxuka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MUXUKA (Forma con palat. expr.). Bata besteari muxuka ziharduten gelditu gabe. Mde Pr 142. Ixraelek laztandu zitun muxuka. Ol Gen 48, 10. Txiki-jendea laister genikek besarka eta muxuka. Alkain 147. Milla olatu or datozkio / muxuka edo xaplaka. Zendoia 114; (Fig.). Aritz da urritz, lizar, elorri, / txillar, ote ta garuak, / alkar muxuka zebilkin pil-pil / ego-aizetxo arruak. MendaroTx 111.

muxuka 128: EiTB 118, Elkar 5, Berria 3, DiarioVasco, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

muxuka 12: Berria, Xabier Mendiguren Elizegi, Arantxa Iturbe, Pablo Sastre, Mikel Hernandez Abaitua…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa Adkor. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Adkor.

Forma baten adiera(k)

musuka.

muxumartin
iz. Ur sakonetako itsas arrain zapala, alboetan orban biribil bana eta bizkar hegalean arantza handiak dituena, sukaldaritzan oso aintzat hartzen dena (Zeus faber). Proventza erako muxumartinak sekulako arrakasta izan du.

Aztergaia: muxumartin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Zeus faber.

muxurka
iz. Abrikota. Muxurka aleak barruan du hezurra.

Aztergaia: muxurka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
muzin
1 iz. Norbaitek zerbait atsegin edo gogoko ez duela erakusteko egiten duen keinua. Muzinik gabe egin behar diren gauzak.
2 adb. Bekozko ilunez, haserre. Muzin egon. Muzin heldu dira ehiztariak, usoek ez baitute nahi sareetan sartu.
3 adj. Haserrea edo atseginik eza erakusten duena. Aurpegi muzina eta iluna. Barre muzina egin dit mutilak.
Azpisarrerak

Aztergaia: muzin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: muzin egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

muzin egin, muzinka.

muzin egin
ad.-lok. Artzainari muzin egiten dio Mireiok. Sokrates, idazteari muzin egiten zion hizlari trebea. Ez die berritasunei ez berrikeriei muzin egiten. Laster aski eta muzinik egin gabe gureganatu dugun gauza.

Aztergaia: muzin egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

muzin sarrerari dagokion azpisarrera.

muzinaldi
iz. Norbait muzindurik dagoen aldia. Gizonak maiz izan ohi ditu zenbait ezaldi, goibelaldi, muzinaldi edo nahigabe.

Aztergaia: muzinaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

muzindu, muzin/muzindu, muzintzen
da/du ad. Bekozko iluna jarri, haserretu. Ik. muturtu; zapuztu. Edozein huskeriagatik tristatzen edo muzintzen dena. Lagun hurkoaren onaz muzindurik eta iluntasunez beterik.

Aztergaia: muzindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

muzindu, muzin(du), muzintzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

muzindu, muzin(du), muzintzen.

muzinka
adb. Muzin eginez; muzin egiten. Isekaz eta muzinka daude euskaraz ederki dakitenen solasari. Zerbait galarazten dizutenean, ez muzinka ibili. Begira, haiek diosala eginda, erantzun gabe utzi dituzun, edo muzinka egin diezun.

Aztergaia: muzinka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

muzin sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da.

 - Erabakia: BAgiria (1998-10-30): sartzea onartu da.

muzinkeria
iz. Muzina; muzin egitea. Muzinkeriaz erantzuten ziolako.

Aztergaia: muzinkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
muztio
iz. Irakin ez duen edo hartzitu ez den mahats edo sagar zukua. Mahatsa biltzen eta muztioa egiteko zapaltzen laguntzen zien nekazariei.

Aztergaia: muztio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

" beruin : (...) 1. Vendimia: "Beruna [posible errata por beruña], bendaña edo mahats biltzea" Alth in Lander RIEV 1911 (...). 2 (H), berun (H), beruña (Lh). Mosto. "Moût de vin. Mahats ondu gabeak beruin guti, raisin non mûr, peut de moût [...] Beruinak egitea, atheratzea, décuver le moût, faire le vin" H." / " beruinari . "Beruñari (S; Chaho ms.), vendimiador" A. / beruinatu (...) Vendimiar. Leiçarraga (...) da berunatzia como equivalente suletino de mendematzea. v. mendematu. Beruinatu zuen lurreko mahastia. TB Apoc 14,19 (Lç mendema zezan, He ebakirik, Dv, Ur (G), IBk bildu, Ip bildü, Echn mendimiatu, Ur (V) mindemiñau)". / " beruinzale (SP — Dv) beruinatzale (T-L). Vendimiador. "<-salea>" vendangeur" SP.Nihor arintzen eta konsolatzen duen pena da, eta ogi ephailleek edo beruinzaleek duten bezaleko pena da: ezen hek eztira nihoiz ere heuregiago, lan eta karga handirik daramatenean diren baino. SP Phil e 3r (He XI bihi billtzaillen eta mendeña egillearen parekoak)"; mustio 'zuku' 5: B 1 (Or), G 4 (Or 3; Ibiñ Virgil); muztio 'zuku' G 2 (TAg Uzt).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mustio 'zuku' 2: G 1 (J.M. Lekuona, "Betlehem" in Euzko Gogoa 1956.), EB 1 (Saioka 8. Natur arloa, 1981); muztiotsu 'mudurri' EB 1 (X. Mendiguren, Gabon kanta bat).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: mosto 1; muztio 6 ('mahats-zuku'); muztio-egiteko 'aparato para hacer zumo' 1; mustio ('mahats-zuku') 1; Euskalterm: muztio ('mahats-zuku') 9; mosto 1; LurE: beruinatu: ('mendematu'). Beruinatze. Muztio ('mahats-zuku'); HiztEn: beruinatu ('mendematu'); muztiatu ('Mahatsa zapaldu' // 'Mahatsa irakin'); muztio ('fruta-zuku'); HLEH: beruinatu ('mendematu'); muztiatu ('mahatsa zapaldu' // 'mahatsa irakin'); muztio ('mahats-zuku'); Kintana: Muztio: mosto; DRA: Beruin: Mosto // Vendimia; Beruinatu: Vendimiar; Beruinzale: Vendimiador; Musti AN, Gc: mosto // Sidra hecha de sola manzana, sin mezcla de agua; Muzti: mosto. Muztiatu: fermentar // Embarrilar el mosto; Mujika: Beruina LS: vendimia; Beruinari S: vendimiador, ra; Beruinatu S: Vendimiar, cosechar la uva; Mustio 1. B zumo de la manzana.2. ANG sidra pura, sin mezcla de agua. 3. mosto; Mustio-egosle, mustio-egoslari: cocedor de un mosto; Muztiadura: cociembre, fermentación del vino; Muztiatu: fermentar (el vino); Muztio AN: mosto. AN muztioz zikindu; Muztio-aoa izan: remostar, saber a mosto; Muztio-ontzi: trujaleta; Muztiodura: remosto; Muztioezin: infermentable; Muztiogarri: fermentable; Muztiopen: fermentación; Muztiotu: echar mosto, enmostar.; Muztioztu: enmostar; Lhande: Muzti (Hb.) moût; Muztio: (Hb). moût; Muztiatu: fermenter // fouler le raisin // entonner le moût; Beruin: "L. (H. V.-E) — 1º syn. de beruña, moût de vin. (...) SYN. arno ezti (H.), fardiloa (H.) (...) — 2º L. (V.-E.). vendange. V. beruña, beuña; -atu, -tze L. (H.) vendanger"; Lopez Mendizabal: muztio: mosto; Casenave-Harigile: Beruinatü: Vendanger; Beruinari: Vendangeur; Beruin: moût.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

muztio, beruin.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-s-/-z-.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus